B) Babes-sistemekin zerikusia duten gomendio espezifikoak
Multzo honetan bildu ditugu a
dingabeen, bertakoak zein a
tzerritarrak, babesgabezia eta a
rrisku-egoerari gure Erkidegoan eskaintzen zaion a
rtapena hobetzeko egun beharrezkoak diren gomendioak.
9. Instituzionalizazioaren formula a
lternatiboak potentziatzea
Hirugarren gomendioan a
urreratu dugun bezala, instituzionalizazioaren mugak ikusita, a
dingabearen babes eta berme elementu gisa familiaren (edozein familia motaren) potentzialitateak ikusita, eta programa batzuek eta besteek lortutako garapenaren gradua ikusita, beharrezkoa ematen du instituzionalizazioaren formula a
lternatiboak modu berezian bultzatzeak eta indartzeak.
Bere gabeziak gainditu eta bere funtzioekin behar bezala betetzeko beharrezkoak diren trebakuntza eta baliabideak emateko familiari lagundu nahi dioten programa guztiak zabaltzea eta sustatzea beharrezkoa da; prebentziorako ekintzen bitartez zein tokian-tokian edo lehen mailako a
rtapenean egindako berrindartzeko ekintzetan, zein umeak hartzen dituzten harrera-familiekin bigarren mailako a
rtapen zentro edo baliabideetatik egin daitezkeen ekintzetan.
Bestalde, badira hedatu edo zabaldu beharreko formulak edo zerbitzuak; a
dibidez:
– profesionalizatutako familien harrera;
– familia gatazken egoeretarako bitartekaritza-baliabideak;
– topaguneak…
10. Lehen mailako zerbitzuen eta bigarren mailakoen a
rteko koordinazioa hobetzea a
dingabeen babesaren a
rloan
Gure zazpigarren gomendioaren zehaztapena da, ekintza-eremu batean a
plikatuz, non tokiko gizarte zerbitzuen esku-hartzeak zein lurraldeko zerbitzu espezializatuenak gakoak izan daitezkeen zeregin batzuk betetzen dituzten. Batzuk prebentzioan, detekzioan, eratorpenean, a
rrisku larrikotzat jotzen ez diren egoeren a
rtapenean, laguntza ekintzen garapenean eta familia inguruaren berrindartzean. Besteak, babesgabezia edo a
rrisku larriko egoeren a
urrean egindako esku-hartzean.
Txosten honen 3.1 a
talean jasotakoari jarraiki, bi zerbitzuen a
rteko koordinazioa hobetzea planteatutako eskaera nagusietako bat da, tokiko zerbitzuen edo lehen mailako a
rtapenaren partetik batik bat.
Martxan dauden zenbait ekimen, balioespenerako tresna komunen erabilera, a
dibidez, lagungarri gerta daiteke horretarako.
Baina koordinazio hori hobetzeko beharra ez zaio lotu behar balioespen edo erabakiak hartzeko hasierako uneari, ezpada informazioen elkartrukaketako esku-hartzearen ibilbide osoari; eremu batean edo bestean burututako ekintza ezberdinen koherentzia erabakigarria da.
11. Erreferentzia tutoreari entitatea ematea eta orokortzea
Adingabe bakoitzak konfiantza lotura bat izateko erreferente heldu bat izateko komenientzia pertsona ororen –kasu honetan a
dingabe ororen– oinarrizko beharrizanetik dator: fidatzeko norbait izateko beharra, eta ibilbide luzeetan esku hartzen duten pertsona bat, bi eta ugariren hezkuntza-funtzioak.
Zentro edo zerbitzu as
kotan bada jadanik figura hori eta bere erabilgarritasuna a
rgi a
zaldu izan da. Kontua, beraz, a
rautzea, indartzea eta entitate handiagoa ematea litzateke: hala a
itortzea eta balioestea; a
dingabearen iritzia haren erreferentziazko tutorea nor izango den erabakitzerakoan kontuan hartzea bermatzea; prozeduraren une jakinetan esku hartzeko gaitasuna edo funtzioak zehaztea; bere existentziaren berri nork izan behar duen eta zer informazio eman behar den ezartzea…
Izatez, ibilbidearen zenbait zatitan jadanik martxan dauden praktika onak a
probetxatzea eta orokortzea izango litzateke kontua.
12. Adingabeen inguruko informazio sozialen edukia berraztertzea eta bere garapen eta zabalkunderako kontuan izan beharreko irizpideak ezartzea
Egungo txosten sozialek, as
kotan, eragin handia izaten dute. A
dibidez, funtsezkoak dira a
dingabea familia nukleoarengandik bereizteko, a
ldian-aldian bere egoera berraztertzeko, zentroa a
ldatzeko, neurri bat edo bestea hartzeko, etab. Batzuetan, a
re gehiago, txosten bakarra izaten da, onerako eta txarrerako.
Beraz, beharrezkoa da hainbesteko eragina izan dezakeen txosten batek bere objektibotasuna, konfidentzialtasuna, errekurritzeko a
ukera edo bigarren txosten bat eskatzeko a
ukera izatea… Beste prozedura batzuetan (prozedura judizialetan, a
dibidez) existitzen diren neurriak.
Gero eta ohikoagoa da A
rartekoak jasotzea babesaren a
rloko txostenen egokitzapenaren eta profesionalen jardueraren gaineko kexak. A
lde horretatik, babesgabetasun a
razoak sumatzen dira, a
dingabe edo haien familiei ez ezik, inplikatutako profesionalei ere eragiten dietenak.
Indefinizioa eta babesgabetasun egoera, berez, kasu as
kotan gertatzen da, neurri osagarrien bitartez gaindi baliteke ere. txostenen edukia a
rautzea, zer bildu behar duten eta inola ere a
zaldu behar ez dutena; haien konfidentzialtasuna bermatzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea, baita nork eskura ditzakeen; txostengileen trebakuntza zaintzea; edukia zalantzan jartzeko errekurtso-bideak a
rautzea edo a
urreikustea; praktika onak zabaltzea eta a
plikatzea… A
rau baten, dekalogo baten, kode deontologiko baten forma har dezaketen a
uziak…
Edozein kasutan, a
dingabearen defentsaren ikuspegitik, txosteneko edukietan a
dingabearen estigmatizazio oro saihestu beharra dago, haien partaidetza bermatu behar da txostenaren idazkuntzan eta ezagutzan, eta beharrezko bermeak ezarri haien erabilera beti a
dingabeen onurarako izan dadin.
13. Egoitzetako harrerarako baliabideak a
rautzen dituen 131/2008 Dekretuaren garapena eta a
plikazioa a
zkartzea
Babesgabetasun egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-zentroen gaineko dekretuak funtsezko a
lderdi oso zehatzak a
rautzen ditu, besteak beste:
– programetako eta egoitzetako egituren tipologia;
– ume, nerabe eta a
rtatzen dituzten profesionalen eskubideak eta betebeharrak;
– baliabideen funtzionamendu onerako baldintza material, funtzional eta pertsonal beharrezkoak…
Sorkuntza berriko egoitza-baliabideak a
raudi horri a
txiki behar zaizkio, eta, gainera, lau urteko epea zehazten da egungo egoitzek euren a
urreikuspen eta baldintzak indarrean jarritako dekretuari egokitzeko. Jadanik bi urte baino gehiago igaro da eta, a
urrerapauso txikiak eman badira ere (harrera-sareen pentsioen ezabaketa, a
dibidez), gure ustez ez dira as
ki izan. Beraz, ematen du beharrezkoa dela eskumena duten a
dministrazioei gogoraraztea epe hori betetzea eta a
rloan a
urrerapauso esanguratsuak ematea garrantzitsua dela. Lehentasunezkoa iruditzen zaigu honelako a
lderdiak a
zpimarratzea:
– Osasun zerbitzuen (bereziki a
dimenarekin zerikusia dutenen), ezgaitasunen bat duten pertsonak a
rtatzeko zerbitzuen, gizarteratze zerbitzuen, gazteentzako justizia zerbitzuen, gizarte zerbitzuen, gazte, kultura eta kirol zerbitzuen eta umeak babesteko zerbitzu espezializatuen a
rteko lankidetza eta koordinazio protokoloen ezarpena.
– Laguntzarik gabeko a
tzerriko a
dingabeei larrialdiko harrera egiteko protokolo komun bat eta a
urrerago a
ipatuko ditugun ihesaldi edo baimendu gabeko hutsen kasuetan jarduteko protokolo komun bat garatzea.
– Ekipamenduak exijitutako baldintzetara egokitzea (zentroen gaitasuna, irisgarritasuna, profesionalen formazioa…).
– A
raudian proposatutako tresnen a
plikazio erreala (hezkuntza-zentro proiektua, barne a
raudia, fitxak…), hezkuntza-gizarte zeregina egituratuko duten elementu gisa…
14. Harrera-guneetako gorputz-miaketak a
rautzea eta baimendu gabeko hutsentzako eta botikak erabiltzeko protokoloak erabiltzea
Azken urteetan jarrera, a
dimen-osasun, droga-mendetasun eta a
barretan a
razo larriak dituzten nerabeak a
rtatzeko zentro espezializatuen kopurua nabarmen hazi da; horrek egunez eguneko kudeaketa edo bizikidetza zaildu egiten du.
Erakunde honek egindako jarraipenari dagokionez, gutxienez hiru egoera daude non lehentasunezko a
rtapena beharrezkoa den eta non a
rautzea premiazkoa den:
1) Gorputz miaketen praktika.
2) Ihesaldi edo baimendu gabeko hutsetako esku hartzea.
3) Botiken erabilera.
Lehen kasuan (gorputz-miaketak) gazteen justiziarako zentroetarako jadanik existitzen den a
raudia erreferentzia izan daiteke. Deigarria da zentro hauek a
raudi zehatz bat izatea eta, beraz, harrera-guneetakoak baino berme handiagoak dituzte, guneotan ez baita as
katasuna mugatzeko esku hartze judizialik.
Bigarren kasuan, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-baliabideak a
rautzen dituen 131/2008 dekretuak berak urte beteko epea ezartzen zuen protokolo komun bat garatzea ostatu hartutako harrera-guneetako baliabideetatik a
dingabeek baimenik gabe egindako hutsen kasuetarako.
Asko dira zentroetan egon beharko luketen orduetan a
dingabeak guneotatik kanpo dabiltzala ( edota kanpoan egunak igarotzen dituztenak) dakiten a
dingabeon senide eta gurasoengandik jasotzen ditugun kexak. Familiek euren kezkak eta kexak jakinarazten dizkigute, Babeserako Erakundearen a
ldetik a
dingabeari a
rreta desegokia eskaintzen zaiola salatuz. Garrantzitsua da gogoratzea a
dingabeen gaineko erantzukizuna Babeserako Erakundearena dela, haien tutorea baita. Baimendu gabeko hutsen a
urrean a
biarazten diren ekintzak hauek dira: Ertzaintzari jakinarazi a
dingabea ez dela Zentrora itzuli, eta ondoren, noiz iritsi den jakinarazteko beste komunikazio bat.
Huts horiek eragiten duten ezinegona martxan jarri diren neurriak a
ztertzea beharrezkoa egiten du, baita a
dingabearen hoberako intereseko beste neurri batzuk hartzea egokia litzatekeen eta, a
urreikusitako protokoloaren eremuan, beste eragile publiko batzuen esku hartzea beharrezkoa den balioestea ere.
Protokolo hori zein Zentrotik a
lde egitean a
dingabeak jasaten duen a
rriskua kontuan izango duten a
rtapen-urrats egokiagoak garrantzitsuak dira a
tzerriko a
dingabeen hutsei dagokienez; horrengatik, kontuan hartu beharko litzateke a
tzerriko a
dingabeak a
rtatzen dituzten zentroen bereizitasuna eta kolektibo horri eragiten dion a
razoetako bat: beste A
utonomia Erkidegoetara lekualdatzea.
Hirugarren gaia (botiken erabilera) txosten honen 27. zenbakia duen gomendioan jorratzen dugu bereziki eta, han gazteentzako justizia zentroetan a
plikatzen badugu ere, babeserako zentroetarako ere baliagarria iruditzen zaigu.
15. Zentroen baimena, erregistroa eta ikuskaritza. Kudeaketarako baldintzak
Gaur egun, gure Erkidegoan, babesgabetasunean dauden a
dingabeak a
rtatzeko bereziki sortutako ehun bat etxebizitza eta zentro daude jadanik. Horietako gehienak (Bizkaiko IFASen zenbait etxebizitza kenduta) entitate ezberdinek kudeatzen dituzte (elkarteek, fundazioek, bilguneek, kooperatibek..).
Legearen a
urreikuspenak kontuan izan a
rren, oraindik ez da zentro hauen zentralizatutako erregistrorik, ez da a
urrerapausorik eman euren baimentzean, eta a
dministrazio erantzuleen a
ldeko ikuskapena ez da beti bermatzen.
Bestalde, txosten honen 4. Gomendioan a
dierazi den bezala, as
kotan, a
lde bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak formalizatzeko tresna bakarra kasuan kasuko entitatearen eta A
dministrazioaren a
rtean sinatutako urteko hitzarmena da. Zehaztasun gehiagoko edo gutxiagoko hitzarmena, kasuaren a
rabera.
Azterketa hori bereziki baliagarria da sektoreren batentzat, babesaren sektorea, hain zuzen, non hamarnaka entitatek eta ehunka profesionalek lan egiten duten, gastu pertsonal handia eragiten duten balditzetan, eta beharrezko a
rau-esparrurik eta a
itorpen sozialik gabe.
Egungo egoera gainditzea eta a
lde esku hartzaile guztiei segurtasun juridiko hobea eta berme hobeak lortzeko sistemari oinarrizko elementu batzuk (zentroen baimentzea eta erregistroa, zerbitzuaren kontratazio-baldintzak) ematea da gomendio honen as
moa: entitateei eurei, A
dministrazioari, profesionalen taldeei, familiei, eta, a
zkenik, a
rtatutako a
dingabeei eurei.
16. Prozedurak egoera "berrietara" egokitzea
Oro har, a
dingabeak babesteko prozedurak egoera orokorretarako pentsatu izan dira eta horren a
rabera egokitu dira, baina ez dute a
urreikusi edo kostatzen zaie gero eta ugariagoak diren egoera "berrietara" egokitzea. Honi buruz gabiltza, a
dibidez:
– Familiarekin komunikazio gutxi edo bat ere ez duten laguntzarik gabeko a
tzerriko a
dingabeen egoera.
– Bikotean banaketa konplikatuko kasuek eragindako a
dingabeen egoera; kasu horretan komunikazioa ez da bakarrarekin, ezpada as
korekin, as
kotan erabakien a
urrean jarrera ezberdinak dituztenak, bereziki a
dingabearen jagoletza eta zaintza gurasoetako batek baino ez baldin badu.
– Bizikidetzari eta familiako bizitzari (pentsa bedi, a
dibidez, etnia ijitoko familia errumaniarren kasuan) eragiten dioten gaietan a
lde kultural handiak dituzten beste herrialde batzuetatik etorritako familia edo etnia txikietatik etorritako a
dingabeen egoera, zerbitzu sozialekin izan dezaketen erlazioaren kasuan…
17. Egungo zentro ereduak eta kasu bakoitzera a
plikatutako eratorketa-irizpideak berraztertzea, zentro "espezializatuei" a
rreta berezia eskainiz
Gure Erkidegoko harrera-zentroetan a
zken urteetan izandako bilakaera a
ztertzerakoan, a
gian daturik deigarriena ez da baliabideen hazkundea –nabarmena izan bada ere–, ezpada a
dingabe jakin batzuk –normalean nerabeak– a
rtatzeko zentro espezializatuen ugalketa; jatorriaren (laguntzarik gabeko a
tzerriko a
dingabeentzako zentroak) edo a
razo motaren (portaera; drogen kontsumo a
razotsua; a
dimen-osasun a
razoak) a
rabera sailkatzen dira.
131/2008 Dekretuak berak, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeak egoitzetan a
rtatzeko baliabideak a
rautzen dituenak, honelako zentroen izatea a
urreikusi eta a
rautzen du.
Hemen planteatzen dena da, a
lde batetik, Dekretuaren a
urreikuspenak betetzen diren ebaluatzeko beharra: eraginkortasuna eta emaitzak berraztertzea eta batzuetan kudeaketarekin bat datozen a
razo eta a
rriskuei a
rreta bereizi eta egokia ematea.
Baina bada beste a
lderdi bat, a
urrekoa bezain garrantzitsua, edo gehiago. Une jakin batean hartzen den erabakiari buruz a
ri gara, a
dingabea zentro batera edo bestera bideratzen duena.
Argi denez, eskumena duen A
dministrazioaren erabaki diskrezionala da. Baina diskrezionala izateak ez du esan nahi irizpide batzuen a
raberakoa izan behar ez denik; irizpide horietan, legearen eskakizunez, beti lehenetsi behar da a
dingabearen a
ldeko interesa, oso zaila dena praktikara eramatea.
Beharrezkoa da erabaki honi berme handiagoak ematea; horrek, ziurrenik, prozedura hobetzea exijituko du. Prozedura horren kasu bakoitzean, a
rgi utzi beharra dago:
– Zer pauso edo prozedura jarraitu diren.
– Nork hartu duen erabakia.
– Zentro edo baliabide jakin bat hautatzeko erabilitako irizpideak.
– A
dingabearen iritzia kontuan izan den eta zein izan den iritzi hori…
Erakunde honen iritziz, eta bermeak hobetze a
ldera, horiek eta beste zenbait gauza espediente bakoitzean idatziz utzi behar dira eta a
ldian-aldian berraztertu behar dira, Dekretuak berak ezartzen duenari jarraiki.
18. Laguntzarik gabeko a
tzerriko a
dingabeen harrerari dagokionez a
dministrazio guztien a
rteko oinarrizko a
kordio baten beharraz
Erakunde honek gutxienez bost urte daramatza babesaren esparruan eskumenak dituzten Estatuko a
dministrazioen a
rteko oinarrizko a
kordio bat lortzeko beharra a
zpimarratzen, laguntzarik gabeko a
tzerriko a
dingabeen harreraren a
rloko gutxienekoak a
dosteko bada ere.
Alde horretatik, guztiz baliagarriak iruditzen zaizkigu Bakarrik dauden a
din txikiko a
tzerritarren egoera EAEn ("Autonomia Erkidego ezberdinen a
rteko ekintzarako irizpide komunak") gure txosteneko lehen gomendioa eta, Herri Defentsarien Bulego guztien a
rteko A
kordioa ("Herriaren Defentsarako Erakundeen A
dierazpena, Herri A
dministrazioek Bakarrik Dauden A
din Txikikoekiko Duten Erantzukizunari Buruzkoa").
Beraz, gauza ez da esandakoa hemen errepikatzea, ezpada bere beharra eta premia a
zpimarratzea berriz, a
kordio horren hutsak a
dministrazio bakoitzaren erantzun-gaitasuna baldintzatzen baitu; gure kasu zehatzean, foru a
ldundietako bakoitzaren erantzun-gaitasunaz a
ri gara.
Gainera, ez da lortu inolako oinarrizko a
kordiorik, eta a
re okerragoa dena, proposamenak maila politikoko desadostasun handiak eragin ditu, egoera okertuz.
19. Bakarrik dauden a
tzerriko a
dingabeen harrerarako protokolo komun bat izatea gure Erkidegoko hiru lurralde historikoetarako
Bakarrik dauden a
tzerriko a
dingabeak a
dingabekoen babeserako baliabideetan kokatzeak eta a
rtatzeak herri-administrazio eta erakunde ezberdinen esku-hartzea behar du; hori dela eta, beharrezkoa da A
dministrazioak egin beharreko ekintzak islatu dituen ekintza protokolo bat egitea, eta a
dingabeen eskubideak eta a
plika litekeen a
raudiaren a
urreikuspenak errespetatzea. Lurraldeetako bakoitzak protokolo bat egin du eta bakoitzak jarduera eta jarraipen gradu ezberdinak ditu. Egoitzetako harrera-baliabideak a
rautzen dituen 131/2008 Dekretuak EAEko protokolo komun bat egitea a
urreikusten du.
Atzerritarrei eragiten dien a
raudia as
ko a
ldatzen da, baita baliabideen a
ntolakuntza ere, edo a
tzerriko a
dingabeen a
rtapena edo a
rtapena helarazteko modua bera. Zentroak irekitzen eta ixten dira, kudeaketa eta a
raudi a
ldaketak daude, diru-sarrerek gora edo behera egiten dute… Horrek protokoloak etengabe eguneratzea beharrezkoa egiten du, nahiz eta egiten ez den dagokion a
zkartasunarekin.
Protokolo bateratu bat egiteak, Lurralde Historietan a
plikatzeko beharrezkoak diren a
ldaerak kontuan hartuta, a
dingabeen eskubideak errespetatuko direla bermatzeko balio behar du, edo gutxienez, a
lde guztien erantzukizunak a
rgi uzteko. Protokolo horrek burutu beharreko ekintzen konplexutasuna eta a
ldakortasuna bildu behar ditu, baita a
dingabeen eskubideak betetzeko beharrezko bermeak ezartzea ere. Gogoratu beharra dago a
dingabeak bizi ditzakeen egoera guztiak babeserako zerbitzuen esku izan a
rte: leku egoki batean a
txilotzetik (ez dezagun a
haztu as
katasun eskubidearen debekua dela) a
dina erabakitzeko osasun probak egitera. Garrantzitsua da gogoratzea informatua izateko, oniritzia emateko, eta gerora garatuko dugun babeserako eskubidea.
Hauetako ekintzetako batzuek Estatuko A
dministrazio Orokorrari eragiten diote: A
dingabeen Erregistroaren kudeaketari, edo Fiskaltzari, a
dina ezartzeko eskumena baitu. Halere, esan bezala, esku-hartze as
kok a
dministrazio ugariri eragiten diete; horrela, proba erradiologikoak osasun-zerbitzu ugaritan egiten dira eta Lege Medikuntzaren Euskal Institutuko pertsonal fakultatiboak balioesten ditu.
Institutu horretako irizpideen homogeneizazioa, hiru Lurralde Historikoetarako protokoloekin; berme handienak (karpoaren, matrailezurraren edo, behar balitz, klabikularen proba) erradiologikoa izateko beharrezko probak egiteko a
ukera, beraz, Eusko Jaurlaritzari dagokio (Lege Medikuntzako Euskal Institutuari). Baita txostenek idazkera bat edo bestea izatea ere. Garrantzitsua da a
uzitegiko medikuaren txostenak tarte jakin bat a
dieraztea, eta ez "inguru" edo "gutxi gorabehera" bezalako terminoak, izan ere, "18 urte inguru" bezalako esaldiak erabiltzean, errakuntza-tartea a
dingabearen interesarekin bateraezina da.
Garrantzitsua da a
zpimarratzea a
dina zehazteko ekintzek a
rreta berezia eskatzen dutela, ondorio garrantzitsuak baititu gazte bat a
dingabeko edo a
dinez gorakotzat jotzeak; hori dela eta, bermatu beharra dago informatua izateko, oniritzia emateko eta eskubideok praktikatzeko ezezkoaren ondorioen berri izateko eskubide eta probak.
Ez zaigu praktika egokia iruditzen bakarrik dagoen a
tzerritar a
dingabe bat a
urkitzen den kasu guztietan proba hauek egitea. Proba hauek izaera a
rineko gorputz-miaketak dira, ezinbesteko kasuetan baino egin behar ez direnak; beraz, gaztea nabarmenki a
din gabea denean edo bestela, a
dibidez, dokumentazioaren bitartez edo a
urretik egindako beste a
din-zehaztapen proben bitartez, egiazta daitekeenean haren a
dina, probok ez lirateke errepikatu behar. Beraz, garrantzitsua da pasaporteak iruzur edo faltsutasun zantzuak a
gertzen dituenean, edo a
dingabeak duen beste edozein dokumentuk, datuen egiazkotasuna ziurtatzeko beste mekanismo batzuk a
biaraztea, a
dibidez, behar bezala legeztatutako dokumentazio-eskaera bat egitea jatorrizko herrialdearen Kontsulatuari.Era berean, garrantzitsua da proba erradiologikoak egiteko erabakia hartu a
urretik a
dingabeen Erregistroan kontsulta egitea, a
dingabea identifikatzeko datuak izan bailitzake. Proba erradiologikoen errepikapena soilik egin daiteke horretarako a
rrazoi justifikatuak daudenean.
Azkenik, protokoloak kontuan izan behar du a
tzerriko a
dingabe batekin a
ri dela, eta, beraz, hizkuntza ofizialaren edo ofizialen ezagutza izatea zaila izango da. Interpretazio zerbitzu egoki bat a
urreikusi beharko da, zirkunstantziak kontuan izango dituena bere funtzioa betetzeko, hau da: a
dingabeko baten ulermenera egokitu dezala mintzaira eta desberdintasun kulturalak kontuan izan ditzala.
20. Babes juridikorako eskubidearen erabilera zuzena a
halbidetzea
Adingabeen babeserako eskubidea ordenamendu juridikoak a
itortu du, baina ez ditu bere erabilera a
halbidetzeko neurriak martxan jarri. Beharrizan hori nabarmenagoa da kasu batzuetan, A
dministrazioa tutorea denean edo bakarrik dauden a
tzerriko a
dingabeen kasuan. A
dingabe hauen erlazioak Babeserako Erakunde hauekin interes-gatazkak eragiten a
ri dira, a
dingabeen eskubideak era independentean eta bereziki zaintzen dituen a
bokatu baten presentzia beharrezkoa egiten dutenak, eta ez soilik prozesu judizialetan, non babesle judizial bat izenda daitekeen.
Administrazioaren jardunbidea a
rautzen duen printzipioa a
dingabearen interes gorena da. Babeserako Erakundeek a
dingabearen heziketa eta garapena a
halbidetu behar dituzte. A
dingabearen interes gorenerako funtzioak behar bezala betetzeak, ziurrenik, ez luke hain beharrezkoa egingo lege a
holkulari independente baten funtzioa. Halere, gatazka ugari sortzen dira babeserako erakundeen erabakien eta a
dingabeen interesen a
rtean. Erabaki horiek zuzenki eragiten diete a
dingabeen bizitzari eta haien interes pertsonal, familiar eta sozialei, besteak beste: a
tzerriko a
dingabeen kasuetako egoitza-baimenerako eskaeretako a
tzerapenak, euren oniritzirik gabe egoitza-zentro batera lekualdatzeko erabakia, jatorrizko herrialdera itzularazteko erabakia, a
dinaren zehaztapena… Finean, interes-gatazken existentziak babeserako erakundeen eta babesgabetasun egoeran dauden a
dingabeen a
rtean beharrezkoa egiten du, gure ustez, laguntza juridiko independente bat a
urreikustea.