1. Umeen eskubideen gaineko kontzientzia soziala berrindartu eta zabaltzea
Sarritan entzuten dira adingabeek eskubide ugari eta betebehar gutxi dituztela aditzera ematen duten kezkaz eta kritikaz beteriko iritziak. Gure uste apalean, eztabaida faltsua da oso. Eskubideak eta betebeharrak txanpon beraren bi aurpegiak ba
ino ez dira. Eta, era berean, ez dugu uste praktikan umeen eskubideen gaineko kontzientzia sozial handiegirik dagoenik.
Adingabekoen eskubideak, zeharka, helduentzako betebeharrak dira. Ba
beserako eskubidearen arabera, adibidez, arrisku egoera –moral zein legal– ba
ten berri duen pertsonak eskumendun agintariei jakinarazi behar die berehala.
Era berean, umezaroaren eskubideek eta adingabearen interes goreneko printzipioak beharrezkoa egiten dute hezkuntza ikuspegi ba
t hartzea eta adingabe ba
tekiko esku-hartze oro bide hartzeko lehentasunak ezartzea, ba
ita sistema zuzentzaileen esku-hartzea ere: gazteentzako justizia (hezkuntza neurriak –baina ez adibide-emaileak–, adingabeak bere jarreren erantzukizuna hartzea bilatzen duten defentsarako ekintzak –ez ondorioetatik libratzea inolako preziorik ordaindu gabe–).
Ziurrenik, adingabeen eskubideen gaineko kontzientzia soziala handiagoa da orain duela urte ba
tzuk ba
ino, eta poztu eta alaitu beharra dugu horrengatik. Ba
ina oraindik asko egin beharra dago, ba
i maila orokorrean (eskubideen zabalkundea), ba
ina egoera jakin ba
tzuen gaineko kontzientziazioan (zigor fisikoak, tratu txarrak, sexu jazarpena, etab.).
Gomendio honek berori azpimarratu nahi du eta administrazio guztiei eskatu nahi die umeen eskubideen ba
beserako sentsibilizazio sozialerako ekimenekin jarraitzea eta berrindartzea.
2. Entzuna izateko, parte hartzeko eskubidea praktikan jartzea
Umeen eskubideen Konbentzioak, 12, 13, 15 artikuluetan, informazioa emateko eta jasotzeko, biltzeko, iritzia emateko eskubideak azaltzen ditu… 12. artikuluak, zehazki, honela dio: "Umeak eragiten dioten gai guztien gaineko iritzia emateko eskubidea du, eta kontuan hartu beharko da haren iritzia". Eragiten dioten gai guztien gainean.
Argi dago eskubide honen aplikazio zehatza adinak edo iritzia emateko gaitasuna bezalako faktoreek ba
ldintzatzen dutela. Ba
ina, txosten honetan aztertutako egoerak aztertzen ba
ditugu, adibidez, asko dira eragiten dizkieten gaiak eta, beraz, asko dira iritzia emateko eskubidearentzako lekua dutenak eta kontuan hartu behar direnak (nahiz eta horrek ez duen esan nahi bete behar direnik):
– Familiarengandik bereiztea dakarren ba
beserako neurri ba
t hartzea.
– Gune jakin ba
tean edo bestean sartzea.
– Jaioterrira itzultzeko prozedura ba
ten aplikazioa.
– Osasun probak egitea, adibidez, adina zehazteko.
– Neurri zuzentzaile ba
t edo beste ba
t hartzea.
– Gela ba
teko edo besteko hezkuntza artapena edo bilera.
– Osasun tratamendu jakin ba
t jarraitzea edo medikazio jakin ba
ten aplikazioa.
– Etab.
Bereziki egokia iruditzen zaigu azpimarratzea adingabekoen partaidetza bermatzearen garrantzia, parte hartzen duten gela, talde, zerbitzu eta zentroen elkarbizitzaren arauen garapen, onarpen eta aplikazioan. Horrek benetako partaidetzarako bideak egotea eskatzen du, horretara bideratutako epeak, kexa eta iradokizun mekanismoak…
3. Familiei laguntza ematea adingabeekiko funtzioen garapen egokia lor dezaten
Arartekoaren esku-hartzea hemen aipatutako gaietan bereziki ume eta nerabeen artapen "instituzionalizatuan" oinarritu da, legeak ematen dizkion eskumen eta funtzioei jarraiki. Horrek azaltzen du zergatik duen hainbesteko pisua gure txostenetan –baita honetan ere– harrera-zentroen, ba
rnetegien, eskolen, hezkuntza eta terapiarako unitateen eta abarren egoeraren azterketa.
Hala egiten dugu lege eskakizunez, ba
ina horrek ez du esan nahi ez ditugula ondo ezagutzen instituzionalizazioaren erantzunek izaten dituzten mugak; bereziki honakoei dagokienez: lotura afektiboak, bizitzan zeharreko erlazioaren jarraipena, erreferentzia eta ba
bes iraunkor gisa ba
lia daitezkeen helduen disponibilitatea…
Arrisku handiko eta urrakortasuneko egoeretan ere, familia existitzen ez denean edo betetzen ez dituenean oinarrizko funtzioak eta instituzio ba
tek hartzen duenean adingabearen tutoretza, ba
ita kasu horietan ere, lotura afektiboa beharrezkoa izaten da bere segurtasun eta garapen osorako.
Bestalde, ba
dago errealitate estatistikoa ere, ba
tzuetan ahaztua: gure erkidegoko adingabeen %99 ia-ia, "euren" familietan bizi dira, izan biologikoak, adopziozkoak, harrerakoak, hedapenekoak, guraso ba
karrak, sexu bereko gurasodunak…
Argi dago familia guztiek (edozein dela ere adingabea bizi den familia-eredua) ez dituztela beharrezko ba
liabide, gaitasun eta eskumenak euren ba
bes eta zaintzarako funtzioak behar bezala betetzeko. Oso arrazoi ezberdinengatik. Eta ematen du arrazoi hori hemen aipatutako arrisku-egoera ugariren jatorrian dagoela.
Baina euren lana behar bezala betetzeko gai ez diren horietako familia askok –arrazoi ugari tarteko–, beharrezko laguntzekin egin ahal izango lukete: laguntza teknikoa, trebakuntza, ezinbesteko ba
liabideak, aholkularitza, denbora komunak errazteko ba
teratze-neurriak, laguntza…
Eremu honetan, dudarik gabe, lan eta hobekuntza aukerak izugarriak dira eta, ba
tik ba
t, arrisku larriko egoerak saihesteko edo prebenitzeko ba
lioko lukete, esperientziak erakusten digunez, behin gertatu ondoren adingabearen garapenean ondorio larriak ba
ititu eta oso zailak da horiek berbideratzea.
Familien laguntzarekin ba
t, oro har, edo familia edo lan arloko bizitza uztartzeko beharrezko neurriekin ba
t, orain arte gure artean gutxi esperimentatutako formulak potentziatzeko bizikidetza aipatu beharko litzateke hemen ere, adibidez, profesionalizatutako harrera-familien existentzia.
EAEko familiei laguntzeko instituzioen arteko planen existentziak ba
lio beharko luke hemen proposatutako ekintza-ildoen antzekoak bultzatzeko eta esperimentatutako aurrerapausoak ba
lioesteko.
4. Instituzioen erantzukizuna eta umeen artapenean Hirugarren sektorearen zeregina hobeto argitzea
Aztergai hartzen dugun kolektiboa edo gaia edozein dela ere, aldatu egiten da Hirugarren sektoreak elementu gako gisa duen pisua, eskura dituen ba
liabide eta programen kudeatzaile gisa. Kasu guztietan, halere, erabakigarria da. Eta ba
tzuetan (adingabeen harrera-guneen sarea adibide), bere pisua, ia erabatekoa da. Ia ba
liabide guztiak (salbuespen gutxi ba
tzuk kenduta) Hirugarren sektoreko elkarte eta antolakundeek kudeatzen dituzte.
Sarritan, alde ba
koitzaren betebehar eta konpromisoak zehazten dituen tresna formal ba
karra urteko hitzarmena da, eskumendun Administrazioaren eta aztergai den entitatearen artean sinatua. Zehaztasun gehiago edo gutxiagoko hitzarmena.
Gomendio honen bitartez alde guztien artean egoera hau berraztertzeko beharra planteatu nahi dugu, eremu sendo eta iraunkorragoak izateko aukerak aztertzekoa (urte anitzeko hitzarmenak edo kontzertuak), aplikazioa hedatzekoa, eta, edozein kasutan, Hirugarren sektoreak burututako lan handia duintzekoa, profesionalizazioa potentziatzekoa eta ebaluazio eta kontrolerako elementuak hobetzekoa, beti Administrazioari ba
itagozkio, Administrazioa ba
ita adingabeen eskubideak bermatzeko azken erantzulea.
5. Beharrezko ba
liabideen sorkuntza eta ba
beserako lidergo instituzionala
2001. urtean jadanik, "arazotsutzat" jotako populazio taldeentzako ba
liabide eta zentro jakin ba
tzuen kokapenak eragindako protesta eta gaitzespen erreakzioak ikusita, erakunde honek gomendio orokor ba
t egin zuen "urrakortasun bereziko egoeran dauden kolektiboentzako zerbitzuak sortzeko erakundeen lidergoa" delakoari buruz.
Gatazka askotan esku hartu ondoren, Arartekoaren erakundeak gogoratzen zuen orduan zerbitzu ba
ten sorkuntza, bere ezaugarriei jarraiki, araudi jakin ba
ti lotzen zaiola eta, beraz, prozedura arautu ba
t jarraitzen du (lanen ba
imena, irekitzeko ba
imena…). Kasu hauetan, eskumena duen administrazioak lege-esparrua aplikatzea besterik ez du, ezarritako prozedura fidelki jarraituz eta puntualki erabakiak hartuz, zerbitzua ba
imenduz edo ezetsiz. Zehazki, ez dago dudarik, halako prozeduren oinarrizko funtzioetako ba
t alde guztiei segurtasun juridikoa eskaintzea, ba
i zerbitzua sortzea eskatzen eta sustatzen dutenei, ba
i proiektuaren eragina izan lezaketenei. Beraz, beharrezkoa da prozedura betetzeko beharra azpimarratzea, ba
ita honek eskaintzen dituen aukera guztien aprobetxamenduan ere, alde guztiek alegazioak egiteko eta euren jarrerak azaltzeko aukera izan dezaten, aldez eta epez.
Arazo edo hutsuneak aztertzen ditu ere, ba
tzuetan, horiek nabarmentzen ba
itituzte auzokideen erreakzioek. Oinarrizko alderdiak zalantzan jartzea sumarazten duten aurkako erreakzioak, sozialki gutxi landutakoak ba
tzuetan. Hortaz:
– Politika jakin ba
tzuekiko desadostasuna azaltzen da.
– Zonalde jakin ba
tzuetako zerbitzu jakin ba
tzuen kontzentrazioa zalantzan jartzen da.
– Planifikaziorik eta ba
liabideen ba
naketa orekaturik eza zalantzan jartzen dira.
– Informazio eta partaidetza-bideen hutsunearen aurrean protesta egiten da…
Azken urteetan zehar, asko izan dira arazotsutzat jotako nerabeentzako ba
liaibide hauen irekierek eragindako era honetako adierazpenak.
Kontua ez da ba
lioestea argudioak egokiak diren ala ez, ezta kritikoki onartzea ere, ezpada zer oinarrizko gaik elikatu ditzaketen horrelako jarrerak. Zerbitzu jakin ba
tzuen planifikazio publiko ba
t ba
lego, adibidez, akaso errazagoa litzateke defendatzea, zonalde ba
teko auzoko ordezkarien aurrean, ba
liabide jakin ba
t zonalde jakin ba
tean kokatzeko beharrizana, antzeko ba
tzuk beste zonalde ba
tzuetan kokatzen diren bezala –edo kokatuko dira, planifikazioari jarraiki–.
Arazo horiek prebenitzeko eta saihesteko beharrezkoa da sentsibilizazio soziala. Alde horretatik, urrakortasun bereziko edo ba
ztertzeko arriskuan dauden adingabeentzako zerbitzuak sortzeari dagokionez, Arartekoaren erakundearen ustez, beharrezkoak da eskumena duten administrazioek lidergoa eta jarrera aktiboa izatea kasu guztietan, helburu hauek lortzeko:
– Ba
ztertzeko arriskuan dauden adingabeentzako zerbitzuen beharra eta ontasunaren gaineko sentsibilizazio soziala lortzea; horrek, gutxienez, ba
zterketaren aurkako erantzun sozialaren programa, politika eta apustuen gaineko informazio sistemiko eta argia eskatzen du.
– Artapen beharrizanak aztertzea eta, ondorioz, erantzunak planifikatzea eta lurraldean ba
natzea, gehiegizko kontzentrazioak eta ghettoak sortzeko arriskua saihestuz.
– Informazio eta proposamenen elkartrukaketa ahalbidetuko duten partaidetza mekanismoen erabileraren existentzia erraztea eta sustatzea, eragile sozial antolatuen (elkarteen…) zein proiektuaren fase guztietan nolabaiteko eragina izandako auzokideen presentzia aktiboa bermatuz.
– Inplikatutako sail edo administrazioen arteko posizio komunak koordinatzea eta moldatzea (izan tokian-tokian, lurraldean edo erkidegoan).
– Zerbitzuek ondo funtzionatzeko beharrezko bermeak eskaintzea. Profesionalen eta/edo programen laguntza, kontrol, ebaluazio, jarraitutasun eta abarrei eragiten dieten bermeak, ba
tik ba
t ba
liabide ba
ten kudeaketa beste entitate ba
ti ematen zaionean eta ekimen sozialetik datorrenean.
– Bereziki urrakorrak diren populazio sektoreen estigmatizazioari ekarpenak egiten dizkioten kargu publikoen hitzaldi eta manifestazioak saihestea, eurei zuzendutako ba
liabideen kokapena gaitzespen posiblea prebenitzeko neurri gisa.
– Gatazka posibleak saihestea eta, sortuko ba
lira, lehenbailehen konpontzeko ekarpenak egitea.
– Programen jarraipena egitea, beharrezko moldaketa sartzeko eta praktika onak zabaltzeko.
Horrengatik guztiarengatik, Arartekoaren erakundearen arabera, ezinbestekoa da erakundeen arduradunek proiektu hauek bultzatzea eta bideratzea, sentsibilizazio soziala, herritarren partaidetza, beharrizanen araberako erantzunen planifikazioa, administrazioen arteko koordinazioa, elkartasunezko ekimen sozialen laguntza eta errekonozimendua, eragile sozial konprometituenekiko lankidetza arrisku egoera larrienetan dauden haurren defentsan, eta zerbitzuen funtzionamendu zuzenaren bermea.
6. Jasotako emaitzen ebaluazio sistematikoa eta publikoa
Aurreko atalean adierazi dugun bezala, azken urteetan urte anitzeko ekintza-planak onesteko praktika zabaldu da gure artean, ba
i izaera orokorrari dagokionez (lurralde edo udalerri jakin ba
terako umezaro-planak), ba
i hemen landutako sektore edo gai ba
tean oinarritua (immigrazioa, herri ijitoa, eskolako bizikidetza, adimen-osasuna, aldi ba
terakotasuna, droga-mendetasuna…).
Plan horien existentzia aurrerapausotzat jo beharra dago, gizartearen aurreko konpromiso publiko argia ba
ita. Ba
ina konpromiso hori, gure iritziz, plan horiek praktikan jartzerakoan lortutako emaitzen ebaluazioari luzatu behar zaio ere, nahiz eta hori ez den beti gertatzen.
Onartutako planetako askok ba
dituzte ebaluazio adierazleak ere; hau da, jarraitutako helburuen lorpena ebaluatzeko oinarria izan behar duten datu, emaitza eta informazioak aurreikusten dituzte. Eta, gai jakin ba
tzuetan, ba
dira dagoeneko plan ba
tzuk: I Plana; II Plana…
Ematen du beharrezkoa dela azpimarratzea Plan guztiak ebaluatzeko garrantzia, gutxienez indarraldiaren amaiera aldera. Ebaluazio hori ahalik eta objektiboena izan behar da, era parte-hartzailean burutu behar da, publiko egin behar da eta oinarrizko elementua izan behar da neurri zuzentzaileak hartzeko eta, beharrezkoa ba
litz, plan berrien garapena bideratzeko.
Jarduteko modu horrek ez du aparteko ezer izan behar, ezpada onartutako plan guztiei modu sistematikoan aplikatzen zaien praktika ona.
7. Zerbitzu eta profesional ezberdinen arteko koordinazioa hobetzea, adingabeekiko esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko neurri eraginkor gisa
Txosten honen 3. eta 4. atalean ikusi ahal izan den bezala, ba
ita aurreko txosten monografikoetan ere, zerbitzuen arteko koordinazioaren arazoak eta zailtasunak adingabeekiko lanean etengabe azaltzen dira.
Oso faktore eta kausa ezberdinengatik: zerbitzu ba
koitzak Administrazio ezberdin ba
t ba
itu (tokikoa, lurraldekoa, autonomikoa…); zerbitzu ba
koitzak sail ezberdinen lotura du, Administrazio berekoak ba
dira ere (Hezkuntza Sailekoak, Osasun Sailekoak, Justizia Sailekoak…); ekintza komuneko protokoloentzako eta informazioa transmititzeko antolatutako bideen existentzia ezarengatik; kultura profesionalengatik eta profesional ba
tzuen eta besteen estatus ezberdinengatik…
Eta, halere, ohikoa, normala, izaten da urrakortasun bereziko egoeran dagoen adingabe ba
koitzaren kasuan profesional askok parte hartu behar izatea, eta denbora luzez egin behar izatea.
Koordinazioa, beraz, ez da soilik desiragarria, ez da soilik komenigarria, ezpada guztiz beharrezkoa koherentzia –eta eraginkortasuna– emateko esku-hartze profesional ezberdinei.
Hurrengo gomendioetan era zehatzagoan adieraziko den bezala, koordinazio beharra nabarmena da eremu edo egoera jakin ba
tzuetan: Tokiko eta lurraldeko zerbitzuen arteko ba
besari dagokionez; ba
bes eta justizia zerbitzuen artekoari dagokionez; osasun zerbitzu eta hemen aztertutako gainerako zerbitzuen artean…
Bestalde, koordinazioa ezin da gelditu profesionalen euren borondate onaren eskuetan; lehentasuntzat jo beharra dago eta zerbitzuon buru den administrazioak berak bermatu behar ditu. Alde horretatik, gure erakundeen "arkitekturak", askotan, laguntza ba
ino eragozpena da, zailtasun erantsia.
8. Konpentsazio politikak segregazioaren edo estigmatizazioaren aurkako neurriekin uztartzea
Neurriz kanpokoa edo leku ez hain garatuetakoa eman lezakeen arren, ba
dira ba
zterketa egoerak eta segregazio eta estigmatizazio mekanismoak ere, tamalez.
Horrela, gehienetan arrakastatsuak diren gizarteratze-ibilbideen existentzia argitasunez azpimarra dezakegun arren (familia egituratu ba
teko kidea izan — eskolaratze probetxugarriaz gozatu — kualifikazio profesionala lortu — familia-bizitza, bizimodu autonomo edo enplegua lortu…) ba
zterketa ibilbideen existentzia antzeman dezakegu ere: Familiaren hutsunea edo desegituratua — eskolaratze arazotsua edo eskola porrota — instituzionalizazioa — delinkuentzia — instituzionalizazio berria — erreinzidentzia…
Hori dela eta, askotan, gaur egun harrera-etxe ba
tean aurkitzen dugun nerabea, edo eskolaratze prozesutik kanpo ikusten duguna, bihar-etzi ba
rnetegi ba
tean aurkituko dugu, eta berriz aurkituko dugu, hilabete ba
tzuen ondoren, arrisku bereziko egoeraren ba
tean.
Erakunde honen ustez, horrek eskatzen du ustez kontrakoak diren bi ekintza mota modu egokian uztartzea:
1) Alde ba
tetik, egoera urrakorrenean edo arrisku larrian dauden umeei zerbitzuen aldeko konpentsazio politikoak aplikatzea, ba
liabide eta laguntza gehiago emanez, beste zentro edo ba
liabide ba
tzuei ba
ino.
2) Aldi berean, umeen populazioaren, bere estigmatizazio sozialaren, ghettizazioaren, ba
zterketaren eta segregazioaren arriskuak ahalik eta gehien saihesteko neurriak hartzea eta aplikatzea.
Gomendio orokor honek ba
du zehaztasuna, adibidez, 28. eta 33. gomendioetan, hezkuntza sistemari aplikatutakoetan eta, zehazki, urrakorragoan egiten dituzten heziketa beharrizan berezietako edo bereizietako eskolako populazio jakinei zuzenduak.