5. Arartekoaren gomendioak
Hemen jorratutako umezaroko sektore edo gaien gainean Arartekoak egindako ezohiko txostenak soilik kontuan hartuta (hau da, gai horien inguruko izaera orokor zein bereiziko beste proposamen batzuk kontuan hartu gabe), umezarorik babesgabeenarekiko artapenean berrehun hobekuntza-gomendio zenbatu ditugu, besteak beste. Horietariko zenbait gomendio, normala denez gero, jadanik guztiz beteta daude. Bereziki zenbait oso jakinak direnak, izaera arautzailea dutenak (adibidez, ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berri bat egiteko gomendioa –abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua onartzean betetakoa–, edo gure Erkidegoaren babes eta erreforma zentro guztientzako esparru arautzaile bateratua onartzekoa –uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua eta apirilaren 21eko 80/2009 Dekretua onartzean betetakoa–).
Berrehun gomendioen beste zati bati dagokionez, esan genezake erdizka bete direla gutxienez. Kontuan izan beharra dago gure proposamen guztiek ez dutela zehaztasun maila bera eta, beraz, kasu batzuetan ia ezinezkoa da erabateko ziurtasunez adieraztea gomendioa betetzat eman daitekeen ala ez; maila edo ponderazio kontua da, eta guk ez dugu hemen hori egiteko asmorik.
Guretzat agerikoa dena da orain arte egindako gomendio gehienak indarrean daudela oraindik, gutxienez parte batean, eta beharrezkoak eta baliagarriak dira adingabeen eskubideak eta artapena hobetzeko. Eginda daude; 3. atalburuko ataletako bakoitzean gogorarazi ditugu, eta, gure ustez, ez da beharrezkoa hemen berriz azaltzea.
Atal hau artikulatzeko –Arartekoaren edozein txostenetan funtsezkoa dena–, komenigarriagoa eta eraginkorragoa iruditu zaigu gomendio berriak egitea, azken urteetako jarraipena kontuan hartuta, hobekuntza premia larrienak dituzten gai horietara mugatuz eta horietan sakonduz. Edozein kasutan, gomendio "berriei" buruz baino, aurreko gomendioen eguneratzeaz edo birformulazioaz hitz egin genezake.
Horretaz gabiltzanean, normalean, bi arrazoi osagarri daude: bere garaian egindako gomendioa bete ez delako –edo, gutxienez, ez nahikotasunez–; eta, aztertutako errealitatea ikusita, uste dugulako gomendio hori errealitate hori hobetzeko gakoa dela, eta zenbait kasutan, gomendioa egin genuen garaian baino beharrezko edo premiazkoagoa da orain. Hemen, ordea, zeharka edo era ez-zuzenean behintzat, aurreko gomendio batzuen betetze-mailaren balioespena egiten dugu, lortutako eraginei dagokienez; gainera, gomendio batzuen lehenespena edo ponderazioa egiten dugu, berriki aztertutako egoeren eta egindako jarraipenaren arabera.
"Antolatzeko" moduari dagokionez, multzo handietan bildu ditugu, eskumendun administrazioen arabera kasik. Multzoka antolatzeko formulak abantailak ditu (argi adierazten du zein Adminstrazio edo Saili dago(z)kio/en), baina baditu eragozpenak ere (beste administrazio edo instantzia batzuen erantzukizuna diluitu dezake, nahiz eta ez izan erantzule nagusiak).
Sektore edo eremu (babesa/gazteen arloko justizia/hezkuntza/osasuna) bakoitzaren gomendioez gain, izaera globaleko gomendioen lehen multzora bideratu nahi dugu arreta osoa, gomendiook "zeharkakoak" direla esan genezake, edo ez dagozkiola sektore jakin bati soilik. Horien bitartez, txosten honetan aztertutako arazo komunak ez urrakortasun berezia duten sektoreen artean izugarri hedatutako arazoak gainditzeko neurriak proposatu nahi ditugu. Kasu askotan, egiazta daitekeenez, aurreko atalean adierazi ditugun izaera orokorreko ahulgune edo arazoen beste aurpegia dira, diagnostikorako balio dutenak.
A) Izaera globaleko gomendioak, aztertutako sektore guztietarako edo denetarako baliagarriak
class="2-2Texto">1. Umeen eskubideen gaineko kontzientzia soziala berrindartu eta zabaltzea
class="2-2Texto">Sarritan entzuten dira adingabeek eskubide ugari eta betebehar gutxi dituztela aditzera ematen duten kezkaz eta kritikaz beteriko iritziak. Gure uste apalean, eztabaida faltsua da oso. Eskubideak eta betebeharrak txanpon beraren bi aurpegiak baino ez dira. Eta, era berean, ez dugu uste praktikan umeen eskubideen gaineko kontzientzia sozial handiegirik dagoenik.
class="2-2Texto">Adingabekoen eskubideak, zeharka, helduentzako betebeharrak dira. Babeserako eskubidearen arabera, adibidez, arrisku egoera –moral zein legal– baten berri duen pertsonak eskumendun agintariei jakinarazi behar die berehala.
class="2-2Texto">Era berean, umezaroaren eskubideek eta adingabearen interes goreneko printzipioak beharrezkoa egiten dute hezkuntza ikuspegi bat hartzea eta adingabe batekiko esku-hartze oro bide hartzeko lehentasunak ezartzea, baita sistema zuzentzaileen esku-hartzea ere: gazteentzako justizia (hezkuntza neurriak –baina ez adibide-emaileak–, adingabeak bere jarreren erantzukizuna hartzea bilatzen duten defentsarako ekintzak –ez ondorioetatik libratzea inolako preziorik ordaindu gabe–).
class="2-2Texto">Ziurrenik, adingabeen eskubideen gaineko kontzientzia soziala handiagoa da orain duela urte batzuk baino, eta poztu eta alaitu beharra dugu horrengatik. Baina oraindik asko egin beharra dago, bai maila orokorrean (eskubideen zabalkundea), baina egoera jakin batzuen gaineko kontzientziazioan (zigor fisikoak, tratu txarrak, sexu jazarpena, etab.).
class="2-2Texto">Gomendio honek berori azpimarratu nahi du eta administrazio guztiei eskatu nahi die umeen eskubideen babeserako sentsibilizazio sozialerako ekimenekin jarraitzea eta berrindartzea.
class="2-2Texto">2. Entzuna izateko, parte hartzeko eskubidea praktikan jartzea
class="2-2Texto">Umeen eskubideen Konbentzioak, 12, 13, 15 artikuluetan, informazioa emateko eta jasotzeko, biltzeko, iritzia emateko eskubideak azaltzen ditu… 12. artikuluak, zehazki, honela dio: "Umeak eragiten dioten gai guztien gaineko iritzia emateko eskubidea du, eta kontuan hartu beharko da haren iritzia". Eragiten dioten gai guztien gainean.
class="2-2Texto">Argi dago eskubide honen aplikazio zehatza adinak edo iritzia emateko gaitasuna bezalako faktoreek baldintzatzen dutela. Baina, txosten honetan aztertutako egoerak aztertzen baditugu, adibidez, asko dira eragiten dizkieten gaiak eta, beraz, asko dira iritzia emateko eskubidearentzako lekua dutenak eta kontuan hartu behar direnak (nahiz eta horrek ez duen esan nahi bete behar direnik):
class="2-2Texto12-4">– Familiarengandik bereiztea dakarren babeserako neurri bat hartzea.
class="2-2Texto12-4">– Gune jakin batean edo bestean sartzea.
class="2-2Texto12-4">– Jaioterrira itzultzeko prozedura baten aplikazioa.
class="2-2Texto12-4">– Osasun probak egitea, adibidez, adina zehazteko.
class="2-2Texto12-4">– Neurri zuzentzaile bat edo beste bat hartzea.
class="2-2Texto12-4">– Gela bateko edo besteko hezkuntza artapena edo bilera.
class="2-2Texto12-4">– Osasun tratamendu jakin bat jarraitzea edo medikazio jakin baten aplikazioa.
class="2-2Texto">Bereziki egokia iruditzen zaigu azpimarratzea adingabekoen partaidetza bermatzearen garrantzia, parte hartzen duten gela, talde, zerbitzu eta zentroen elkarbizitzaren arauen garapen, onarpen eta aplikazioan. Horrek benetako partaidetzarako bideak egotea eskatzen du, horretara bideratutako epeak, kexa eta iradokizun mekanismoak…
class="2-2texto6-6">3. Familiei laguntza ematea adingabeekiko funtzioen garapen egokia lor dezaten
class="2-2Texto">Arartekoaren esku-hartzea hemen aipatutako gaietan bereziki ume eta nerabeen artapen "instituzionalizatuan" oinarritu da, legeak ematen dizkion eskumen eta funtzioei jarraiki. Horrek azaltzen du zergatik duen hainbesteko pisua gure txostenetan –baita honetan ere– harrera-zentroen, barnetegien, eskolen, hezkuntza eta terapiarako unitateen eta abarren egoeraren azterketa.
class="2-2Texto">Hala egiten dugu lege eskakizunez, baina horrek ez du esan nahi ez ditugula ondo ezagutzen instituzionalizazioaren erantzunek izaten dituzten mugak; bereziki honakoei dagokienez: lotura afektiboak, bizitzan zeharreko erlazioaren jarraipena, erreferentzia eta babes iraunkor gisa balia daitezkeen helduen disponibilitatea…
class="2-2Texto">Arrisku handiko eta urrakortasuneko egoeretan ere, familia existitzen ez denean edo betetzen ez dituenean oinarrizko funtzioak eta instituzio batek hartzen duenean adingabearen tutoretza, baita kasu horietan ere, lotura afektiboa beharrezkoa izaten da bere segurtasun eta garapen osorako.
class="2-2Texto">Bestalde, badago errealitate estatistikoa ere, batzuetan ahaztua: gure erkidegoko adingabeen %99 ia-ia, "euren" familietan bizi dira, izan biologikoak, adopziozkoak, harrerakoak, hedapenekoak, guraso bakarrak, sexu bereko gurasodunak…
class="2-2Texto">Argi dago familia guztiek (edozein dela ere adingabea bizi den familia-eredua) ez dituztela beharrezko baliabide, gaitasun eta eskumenak euren babes eta zaintzarako funtzioak behar bezala betetzeko. Oso arrazoi ezberdinengatik. Eta ematen du arrazoi hori hemen aipatutako arrisku-egoera ugariren jatorrian dagoela.
class="2-2Texto">Baina euren lana behar bezala betetzeko gai ez diren horietako familia askok –arrazoi ugari tarteko–, beharrezko laguntzekin egin ahal izango lukete: laguntza teknikoa, trebakuntza, ezinbesteko baliabideak, aholkularitza, denbora komunak errazteko bateratze-neurriak, laguntza…
class="2-2Texto">Eremu honetan, dudarik gabe, lan eta hobekuntza aukerak izugarriak dira eta, batik bat, arrisku larriko egoerak saihesteko edo prebenitzeko balioko lukete, esperientziak erakusten digunez, behin gertatu ondoren adingabearen garapenean ondorio larriak baititu eta oso zailak da horiek berbideratzea.
class="2-2Texto">Familien laguntzarekin bat, oro har, edo familia edo lan arloko bizitza uztartzeko beharrezko neurriekin bat, orain arte gure artean gutxi esperimentatutako formulak potentziatzeko bizikidetza aipatu beharko litzateke hemen ere, adibidez, profesionalizatutako harrera-familien existentzia.
class="2-2Texto">EAEko familiei laguntzeko instituzioen arteko planen existentziak balio beharko luke hemen proposatutako ekintza-ildoen antzekoak bultzatzeko eta esperimentatutako aurrerapausoak balioesteko.
class="2-2texto6-6">4. Instituzioen erantzukizuna eta umeen artapenean Hirugarren sektorearen zeregina hobeto argitzea
class="2-2Texto">Aztergai hartzen dugun kolektiboa edo gaia edozein dela ere, aldatu egiten da Hirugarren sektoreak elementu gako gisa duen pisua, eskura dituen baliabide eta programen kudeatzaile gisa. Kasu guztietan, halere, erabakigarria da. Eta batzuetan (adingabeen harrera-guneen sarea adibide), bere pisua, ia erabatekoa da. Ia baliabide guztiak (salbuespen gutxi batzuk kenduta) Hirugarren sektoreko elkarte eta antolakundeek kudeatzen dituzte.
class="2-2Texto">Sarritan, alde bakoitzaren betebehar eta konpromisoak zehazten dituen tresna formal bakarra urteko hitzarmena da, eskumendun Administrazioaren eta aztergai den entitatearen artean sinatua. Zehaztasun gehiago edo gutxiagoko hitzarmena.
class="2-2Texto">Gomendio honen bitartez alde guztien artean egoera hau berraztertzeko beharra planteatu nahi dugu, eremu sendo eta iraunkorragoak izateko aukerak aztertzekoa (urte anitzeko hitzarmenak edo kontzertuak), aplikazioa hedatzekoa, eta, edozein kasutan, Hirugarren sektoreak burututako lan handia duintzekoa, profesionalizazioa potentziatzekoa eta ebaluazio eta kontrolerako elementuak hobetzekoa, beti Administrazioari baitagozkio, Administrazioa baita adingabeen eskubideak bermatzeko azken erantzulea.
class="2-2texto6-6">5. Beharrezko baliabideen sorkuntza eta babeserako lidergo instituzionala
class="2-2Texto">2001. urtean jadanik, "arazotsutzat" jotako populazio taldeentzako baliabide eta zentro jakin batzuen kokapenak eragindako protesta eta gaitzespen erreakzioak ikusita, erakunde honek gomendio orokor bat egin zuen "urrakortasun bereziko egoeran dauden kolektiboentzako zerbitzuak sortzeko erakundeen lidergoa" delakoari buruz.
class="2-2Texto">Gatazka askotan esku hartu ondoren, Arartekoaren erakundeak gogoratzen zuen orduan zerbitzu baten sorkuntza, bere ezaugarriei jarraiki, araudi jakin bati lotzen zaiola eta, beraz, prozedura arautu bat jarraitzen du (lanen baimena, irekitzeko baimena…). Kasu hauetan, eskumena duen administrazioak lege-esparrua aplikatzea besterik ez du, ezarritako prozedura fidelki jarraituz eta puntualki erabakiak hartuz, zerbitzua baimenduz edo ezetsiz. Zehazki, ez dago dudarik, halako prozeduren oinarrizko funtzioetako bat alde guztiei segurtasun juridikoa eskaintzea, bai zerbitzua sortzea eskatzen eta sustatzen dutenei, bai proiektuaren eragina izan lezaketenei. Beraz, beharrezkoa da prozedura betetzeko beharra azpimarratzea, baita honek eskaintzen dituen aukera guztien aprobetxamenduan ere, alde guztiek alegazioak egiteko eta euren jarrerak azaltzeko aukera izan dezaten, aldez eta epez.
class="2-2Texto">Arazo edo hutsuneak aztertzen ditu ere, batzuetan, horiek nabarmentzen baitituzte auzokideen erreakzioek. Oinarrizko alderdiak zalantzan jartzea sumarazten duten aurkako erreakzioak, sozialki gutxi landutakoak batzuetan. Hortaz:
class="2-2Texto12-4">– Politika jakin batzuekiko desadostasuna azaltzen da.
class="2-2Texto12-4">– Zonalde jakin batzuetako zerbitzu jakin batzuen kontzentrazioa zalantzan jartzen da.
class="2-2Texto12-4">– Planifikaziorik eta baliabideen banaketa orekaturik eza zalantzan jartzen dira.
class="2-2Texto12-4">– Informazio eta partaidetza-bideen hutsunearen aurrean protesta egiten da…
class="2-2Texto">Azken urteetan zehar, asko izan dira arazotsutzat jotako nerabeentzako baliaibide hauen irekierek eragindako era honetako adierazpenak.
class="2-2Texto">Kontua ez da balioestea argudioak egokiak diren ala ez, ezta kritikoki onartzea ere, ezpada zer oinarrizko gaik elikatu ditzaketen horrelako jarrerak. Zerbitzu jakin batzuen planifikazio publiko bat balego, adibidez, akaso errazagoa litzateke defendatzea, zonalde bateko auzoko ordezkarien aurrean, baliabide jakin bat zonalde jakin batean kokatzeko beharrizana, antzeko batzuk beste zonalde batzuetan kokatzen diren bezala –edo kokatuko dira, planifikazioari jarraiki–.
class="2-2Texto">Arazo horiek prebenitzeko eta saihesteko beharrezkoa da sentsibilizazio soziala. Alde horretatik, urrakortasun bereziko edo baztertzeko arriskuan dauden adingabeentzako zerbitzuak sortzeari dagokionez, Arartekoaren erakundearen ustez, beharrezkoak da eskumena duten administrazioek lidergoa eta jarrera aktiboa izatea kasu guztietan, helburu hauek lortzeko:
class="2-2Texto12-4">– Baztertzeko arriskuan dauden adingabeentzako zerbitzuen beharra eta ontasunaren gaineko sentsibilizazio soziala lortzea; horrek, gutxienez, bazterketaren aurkako erantzun sozialaren programa, politika eta apustuen gaineko informazio sistemiko eta argia eskatzen du.
class="2-2Texto12-4">– Artapen beharrizanak aztertzea eta, ondorioz, erantzunak planifikatzea eta lurraldean banatzea, gehiegizko kontzentrazioak eta ghettoak sortzeko arriskua saihestuz.
class="2-2Texto12-4">– Informazio eta proposamenen elkartrukaketa ahalbidetuko duten partaidetza mekanismoen erabileraren existentzia erraztea eta sustatzea, eragile sozial antolatuen (elkarteen…) zein proiektuaren fase guztietan nolabaiteko eragina izandako auzokideen presentzia aktiboa bermatuz.
class="2-2Texto12-4">– Inplikatutako sail edo administrazioen arteko posizio komunak koordinatzea eta moldatzea (izan tokian-tokian, lurraldean edo erkidegoan).
class="2-2Texto12-4">– Zerbitzuek ondo funtzionatzeko beharrezko bermeak eskaintzea. Profesionalen eta/edo programen laguntza, kontrol, ebaluazio, jarraitutasun eta abarrei eragiten dieten bermeak, batik bat baliabide baten kudeaketa beste entitate bati ematen zaionean eta ekimen sozialetik datorrenean.
class="2-2Texto12-4">– Bereziki urrakorrak diren populazio sektoreen estigmatizazioari ekarpenak egiten dizkioten kargu publikoen hitzaldi eta manifestazioak saihestea, eurei zuzendutako baliabideen kokapena gaitzespen posiblea prebenitzeko neurri gisa.
class="2-2Texto12-4">– Gatazka posibleak saihestea eta, sortuko balira, lehenbailehen konpontzeko ekarpenak egitea.
class="2-2Texto12-4">– Programen jarraipena egitea, beharrezko moldaketa sartzeko eta praktika onak zabaltzeko.
class="2-2Texto">Horrengatik guztiarengatik, Arartekoaren erakundearen arabera, ezinbestekoa da erakundeen arduradunek proiektu hauek bultzatzea eta bideratzea, sentsibilizazio soziala, herritarren partaidetza, beharrizanen araberako erantzunen planifikazioa, administrazioen arteko koordinazioa, elkartasunezko ekimen sozialen laguntza eta errekonozimendua, eragile sozial konprometituenekiko lankidetza arrisku egoera larrienetan dauden haurren defentsan, eta zerbitzuen funtzionamendu zuzenaren bermea.
class="2-2texto6-6">6. Jasotako emaitzen ebaluazio sistematikoa eta publikoa
class="2-2Texto">Aurreko atalean adierazi dugun bezala, azken urteetan urte anitzeko ekintza-planak onesteko praktika zabaldu da gure artean, bai izaera orokorrari dagokionez (lurralde edo udalerri jakin baterako umezaro-planak), bai hemen landutako sektore edo gai batean oinarritua (immigrazioa, herri ijitoa, eskolako bizikidetza, adimen-osasuna, aldi baterakotasuna, droga-mendetasuna…).
class="2-2Texto">Plan horien existentzia aurrerapausotzat jo beharra dago, gizartearen aurreko konpromiso publiko argia baita. Baina konpromiso hori, gure iritziz, plan horiek praktikan jartzerakoan lortutako emaitzen ebaluazioari luzatu behar zaio ere, nahiz eta hori ez den beti gertatzen.
class="2-2Texto">Onartutako planetako askok badituzte ebaluazio adierazleak ere; hau da, jarraitutako helburuen lorpena ebaluatzeko oinarria izan behar duten datu, emaitza eta informazioak aurreikusten dituzte. Eta, gai jakin batzuetan, badira dagoeneko plan batzuk: I Plana; II Plana…
class="2-2Texto">Ematen du beharrezkoa dela azpimarratzea Plan guztiak ebaluatzeko garrantzia, gutxienez indarraldiaren amaiera aldera. Ebaluazio hori ahalik eta objektiboena izan behar da, era parte-hartzailean burutu behar da, publiko egin behar da eta oinarrizko elementua izan behar da neurri zuzentzaileak hartzeko eta, beharrezkoa balitz, plan berrien garapena bideratzeko.
class="2-2Texto">Jarduteko modu horrek ez du aparteko ezer izan behar, ezpada onartutako plan guztiei modu sistematikoan aplikatzen zaien praktika ona.
class="2-2texto6-6">7. Zerbitzu eta profesional ezberdinen arteko koordinazioa hobetzea, adingabeekiko esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko neurri eraginkor gisa
class="2-2Texto">Txosten honen 3. eta 4. atalean ikusi ahal izan den bezala, baita aurreko txosten monografikoetan ere, zerbitzuen arteko koordinazioaren arazoak eta zailtasunak adingabeekiko lanean etengabe azaltzen dira.
class="2-2Texto">Oso faktore eta kausa ezberdinengatik: zerbitzu bakoitzak Administrazio ezberdin bat baitu (tokikoa, lurraldekoa, autonomikoa…); zerbitzu bakoitzak sail ezberdinen lotura du, Administrazio berekoak badira ere (Hezkuntza Sailekoak, Osasun Sailekoak, Justizia Sailekoak…); ekintza komuneko protokoloentzako eta informazioa transmititzeko antolatutako bideen existentzia ezarengatik; kultura profesionalengatik eta profesional batzuen eta besteen estatus ezberdinengatik…
class="2-2Texto">Eta, halere, ohikoa, normala, izaten da urrakortasun bereziko egoeran dagoen adingabe bakoitzaren kasuan profesional askok parte hartu behar izatea, eta denbora luzez egin behar izatea.
class="2-2Texto">Koordinazioa, beraz, ez da soilik desiragarria, ez da soilik komenigarria, ezpada guztiz beharrezkoa koherentzia –eta eraginkortasuna– emateko esku-hartze profesional ezberdinei.
class="2-2Texto">Hurrengo gomendioetan era zehatzagoan adieraziko den bezala, koordinazio beharra nabarmena da eremu edo egoera jakin batzuetan: Tokiko eta lurraldeko zerbitzuen arteko babesari dagokionez; babes eta justizia zerbitzuen artekoari dagokionez; osasun zerbitzu eta hemen aztertutako gainerako zerbitzuen artean…
class="2-2Texto">Bestalde, koordinazioa ezin da gelditu profesionalen euren borondate onaren eskuetan; lehentasuntzat jo beharra dago eta zerbitzuon buru den administrazioak berak bermatu behar ditu. Alde horretatik, gure erakundeen "arkitekturak", askotan, laguntza baino eragozpena da, zailtasun erantsia.
class="2-2texto6-6">8. Konpentsazio politikak segregazioaren edo estigmatizazioaren aurkako neurriekin uztartzea
class="2-2Texto">Neurriz kanpokoa edo leku ez hain garatuetakoa eman lezakeen arren, badira bazterketa egoerak eta segregazio eta estigmatizazio mekanismoak ere, tamalez.
class="2-2Texto">Horrela, gehienetan arrakastatsuak diren gizarteratze-ibilbideen existentzia argitasunez azpimarra dezakegun arren (familia egituratu bateko kidea izan — eskolaratze probetxugarriaz gozatu — kualifikazio profesionala lortu — familia-bizitza, bizimodu autonomo edo enplegua lortu…) bazterketa ibilbideen existentzia antzeman dezakegu ere: Familiaren hutsunea edo desegituratua — eskolaratze arazotsua edo eskola porrota — instituzionalizazioa — delinkuentzia — instituzionalizazio berria — erreinzidentzia…
class="2-2Texto">Hori dela eta, askotan, gaur egun harrera-etxe batean aurkitzen dugun nerabea, edo eskolaratze prozesutik kanpo ikusten duguna, bihar-etzi barnetegi batean aurkituko dugu, eta berriz aurkituko dugu, hilabete batzuen ondoren, arrisku bereziko egoeraren batean.
class="2-2Texto">Erakunde honen ustez, horrek eskatzen du ustez kontrakoak diren bi ekintza mota modu egokian uztartzea:
class="2-2Texto12-4">1) Alde batetik, egoera urrakorrenean edo arrisku larrian dauden umeei zerbitzuen aldeko konpentsazio politikoak aplikatzea, baliabide eta laguntza gehiago emanez, beste zentro edo baliabide batzuei baino.
class="2-2Texto12-4">2) Aldi berean, umeen populazioaren, bere estigmatizazio sozialaren, ghettizazioaren, bazterketaren eta segregazioaren arriskuak ahalik eta gehien saihesteko neurriak hartzea eta aplikatzea.
class="2-2Texto">Gomendio orokor honek badu zehaztasuna, adibidez, 28. eta 33. gomendioetan, hezkuntza sistemari aplikatutakoetan eta, zehazki, urrakorragoan egiten dituzten heziketa beharrizan berezietako edo bereizietako eskolako populazio jakinei zuzenduak.
B) Babes-sistemekin zerikusia duten gomendio espezifikoak
Multzo honetan bildu ditugu adingabeen, bertakoak zein atzerritarrak, babesgabezia eta arrisku-egoerari gure Erkidegoan eskaintzen zaion artapena hobetzeko egun beharrezkoak diren gomendioak.
9. Instituzionalizazioaren formula alternatiboak potentziatzea
Hirugarren gomendioan aurreratu dugun bezala, instituzionalizazioaren mugak ikusita, adingabearen babes eta berme elementu gisa familiaren (edozein familia motaren) potentzialitateak ikusita, eta programa batzuek eta besteek lortutako garapenaren gradua ikusita, beharrezkoa ematen du instituzionalizazioaren formula alternatiboak modu berezian bultzatzeak eta indartzeak.
Bere gabeziak gainditu eta bere funtzioekin behar bezala betetzeko beharrezkoak diren trebakuntza eta baliabideak emateko familiari lagundu nahi dioten programa guztiak zabaltzea eta sustatzea beharrezkoa da; prebentziorako ekintzen bitartez zein tokian-tokian edo lehen mailako artapenean egindako berrindartzeko ekintzetan, zein umeak hartzen dituzten harrera-familiekin bigarren mailako artapen zentro edo baliabideetatik egin daitezkeen ekintzetan.
Bestalde, badira hedatu edo zabaldu beharreko formulak edo zerbitzuak; adibidez:
– profesionalizatutako familien harrera;
– familia gatazken egoeretarako bitartekaritza-baliabideak;
– topaguneak…
10. Lehen mailako zerbitzuen eta bigarren mailakoen arteko koordinazioa hobetzea adingabeen babesaren arloan
Gure zazpigarren gomendioaren zehaztapena da, ekintza-eremu batean aplikatuz, non tokiko gizarte zerbitzuen esku-hartzeak zein lurraldeko zerbitzu espezializatuenak gakoak izan daitezkeen zeregin batzuk betetzen dituzten. Batzuk prebentzioan, detekzioan, eratorpenean, arrisku larrikotzat jotzen ez diren egoeren artapenean, laguntza ekintzen garapenean eta familia inguruaren berrindartzean. Besteak, babesgabezia edo arrisku larriko egoeren aurrean egindako esku-hartzean.
Txosten honen 3.1 atalean jasotakoari jarraiki, bi zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea planteatutako eskaera nagusietako bat da, tokiko zerbitzuen edo lehen mailako artapenaren partetik batik bat.
Martxan dauden zenbait ekimen, balioespenerako tresna komunen erabilera, adibidez, lagungarri gerta daiteke horretarako.
Baina koordinazio hori hobetzeko beharra ez zaio lotu behar balioespen edo erabakiak hartzeko hasierako uneari, ezpada informazioen elkartrukaketako esku-hartzearen ibilbide osoari; eremu batean edo bestean burututako ekintza ezberdinen koherentzia erabakigarria da.
11. Erreferentzia tutoreari entitatea ematea eta orokortzea
Adingabe bakoitzak konfiantza lotura bat izateko erreferente heldu bat izateko komenientzia pertsona ororen –kasu honetan adingabe ororen– oinarrizko beharrizanetik dator: fidatzeko norbait izateko beharra, eta ibilbide luzeetan esku hartzen duten pertsona bat, bi eta ugariren hezkuntza-funtzioak.
Zentro edo zerbitzu askotan bada jadanik figura hori eta bere erabilgarritasuna argi azaldu izan da. Kontua, beraz, arautzea, indartzea eta entitate handiagoa ematea litzateke: hala aitortzea eta balioestea; adingabearen iritzia haren erreferentziazko tutorea nor izango den erabakitzerakoan kontuan hartzea bermatzea; prozeduraren une jakinetan esku hartzeko gaitasuna edo funtzioak zehaztea; bere existentziaren berri nork izan behar duen eta zer informazio eman behar den ezartzea…
Izatez, ibilbidearen zenbait zatitan jadanik martxan dauden praktika onak aprobetxatzea eta orokortzea izango litzateke kontua.
12. Adingabeen inguruko informazio sozialen edukia berraztertzea eta bere garapen eta zabalkunderako kontuan izan beharreko irizpideak ezartzea
Egungo txosten sozialek, askotan, eragin handia izaten dute. Adibidez, funtsezkoak dira adingabea familia nukleoarengandik bereizteko, aldian-aldian bere egoera berraztertzeko, zentroa aldatzeko, neurri bat edo bestea hartzeko, etab. Batzuetan, are gehiago, txosten bakarra izaten da, onerako eta txarrerako.
Beraz, beharrezkoa da hainbesteko eragina izan dezakeen txosten batek bere objektibotasuna, konfidentzialtasuna, errekurritzeko aukera edo bigarren txosten bat eskatzeko aukera izatea… Beste prozedura batzuetan (prozedura judizialetan, adibidez) existitzen diren neurriak.
Gero eta ohikoagoa da Arartekoak jasotzea babesaren arloko txostenen egokitzapenaren eta profesionalen jardueraren gaineko kexak. Alde horretatik, babesgabetasun arazoak sumatzen dira, adingabe edo haien familiei ez ezik, inplikatutako profesionalei ere eragiten dietenak.
Indefinizioa eta babesgabetasun egoera, berez, kasu askotan gertatzen da, neurri osagarrien bitartez gaindi baliteke ere. txostenen edukia arautzea, zer bildu behar duten eta inola ere azaldu behar ez dutena; haien konfidentzialtasuna bermatzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea, baita nork eskura ditzakeen; txostengileen trebakuntza zaintzea; edukia zalantzan jartzeko errekurtso-bideak arautzea edo aurreikustea; praktika onak zabaltzea eta aplikatzea… Arau baten, dekalogo baten, kode deontologiko baten forma har dezaketen auziak…
Edozein kasutan, adingabearen defentsaren ikuspegitik, txosteneko edukietan adingabearen estigmatizazio oro saihestu beharra dago, haien partaidetza bermatu behar da txostenaren idazkuntzan eta ezagutzan, eta beharrezko bermeak ezarri haien erabilera beti adingabeen onurarako izan dadin.
13. Egoitzetako harrerarako baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren garapena eta aplikazioa azkartzea
Babesgabetasun egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-zentroen gaineko dekretuak funtsezko alderdi oso zehatzak arautzen ditu, besteak beste:
– programetako eta egoitzetako egituren tipologia;
– ume, nerabe eta artatzen dituzten profesionalen eskubideak eta betebeharrak;
– baliabideen funtzionamendu onerako baldintza material, funtzional eta pertsonal beharrezkoak…
Sorkuntza berriko egoitza-baliabideak araudi horri atxiki behar zaizkio, eta, gainera, lau urteko epea zehazten da egungo egoitzek euren aurreikuspen eta baldintzak indarrean jarritako dekretuari egokitzeko. Jadanik bi urte baino gehiago igaro da eta, aurrerapauso txikiak eman badira ere (harrera-sareen pentsioen ezabaketa, adibidez), gure ustez ez dira aski izan. Beraz, ematen du beharrezkoa dela eskumena duten administrazioei gogoraraztea epe hori betetzea eta arloan aurrerapauso esanguratsuak ematea garrantzitsua dela. Lehentasunezkoa iruditzen zaigu honelako alderdiak azpimarratzea:
– Osasun zerbitzuen (bereziki adimenarekin zerikusia dutenen), ezgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko zerbitzuen, gizarteratze zerbitzuen, gazteentzako justizia zerbitzuen, gizarte zerbitzuen, gazte, kultura eta kirol zerbitzuen eta umeak babesteko zerbitzu espezializatuen arteko lankidetza eta koordinazio protokoloen ezarpena.
– Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeei larrialdiko harrera egiteko protokolo komun bat eta aurrerago aipatuko ditugun ihesaldi edo baimendu gabeko hutsen kasuetan jarduteko protokolo komun bat garatzea.
– Ekipamenduak exijitutako baldintzetara egokitzea (zentroen gaitasuna, irisgarritasuna, profesionalen formazioa…).
– Araudian proposatutako tresnen aplikazio erreala (hezkuntza-zentro proiektua, barne araudia, fitxak…), hezkuntza-gizarte zeregina egituratuko duten elementu gisa…
14. Harrera-guneetako gorputz-miaketak arautzea eta baimendu gabeko hutsentzako eta botikak erabiltzeko protokoloak erabiltzea
Azken urteetan jarrera, adimen-osasun, droga-mendetasun eta abarretan arazo larriak dituzten nerabeak artatzeko zentro espezializatuen kopurua nabarmen hazi da; horrek egunez eguneko kudeaketa edo bizikidetza zaildu egiten du.
Erakunde honek egindako jarraipenari dagokionez, gutxienez hiru egoera daude non lehentasunezko artapena beharrezkoa den eta non arautzea premiazkoa den:
1) Gorputz miaketen praktika.
2) Ihesaldi edo baimendu gabeko hutsetako esku hartzea.
3) Botiken erabilera.
Lehen kasuan (gorputz-miaketak) gazteen justiziarako zentroetarako jadanik existitzen den araudia erreferentzia izan daiteke. Deigarria da zentro hauek araudi zehatz bat izatea eta, beraz, harrera-guneetakoak baino berme handiagoak dituzte, guneotan ez baita askatasuna mugatzeko esku hartze judizialik.
Bigarren kasuan, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-baliabideak arautzen dituen 131/2008 dekretuak berak urte beteko epea ezartzen zuen protokolo komun bat garatzea ostatu hartutako harrera-guneetako baliabideetatik adingabeek baimenik gabe egindako hutsen kasuetarako.
Asko dira zentroetan egon beharko luketen orduetan adingabeak guneotatik kanpo dabiltzala ( edota kanpoan egunak igarotzen dituztenak) dakiten adingabeon senide eta gurasoengandik jasotzen ditugun kexak. Familiek euren kezkak eta kexak jakinarazten dizkigute, Babeserako Erakundearen aldetik adingabeari arreta desegokia eskaintzen zaiola salatuz. Garrantzitsua da gogoratzea adingabeen gaineko erantzukizuna Babeserako Erakundearena dela, haien tutorea baita. Baimendu gabeko hutsen aurrean abiarazten diren ekintzak hauek dira: Ertzaintzari jakinarazi adingabea ez dela Zentrora itzuli, eta ondoren, noiz iritsi den jakinarazteko beste komunikazio bat.
Huts horiek eragiten duten ezinegona martxan jarri diren neurriak aztertzea beharrezkoa egiten du, baita adingabearen hoberako intereseko beste neurri batzuk hartzea egokia litzatekeen eta, aurreikusitako protokoloaren eremuan, beste eragile publiko batzuen esku hartzea beharrezkoa den balioestea ere.
Protokolo hori zein Zentrotik alde egitean adingabeak jasaten duen arriskua kontuan izango duten artapen-urrats egokiagoak garrantzitsuak dira atzerriko adingabeen hutsei dagokienez; horrengatik, kontuan hartu beharko litzateke atzerriko adingabeak artatzen dituzten zentroen bereizitasuna eta kolektibo horri eragiten dion arazoetako bat: beste Autonomia Erkidegoetara lekualdatzea.
Hirugarren gaia (botiken erabilera) txosten honen 27. zenbakia duen gomendioan jorratzen dugu bereziki eta, han gazteentzako justizia zentroetan aplikatzen badugu ere, babeserako zentroetarako ere baliagarria iruditzen zaigu.
15. Zentroen baimena, erregistroa eta ikuskaritza. Kudeaketarako baldintzak
Gaur egun, gure Erkidegoan, babesgabetasunean dauden adingabeak artatzeko bereziki sortutako ehun bat etxebizitza eta zentro daude jadanik. Horietako gehienak (Bizkaiko IFASen zenbait etxebizitza kenduta) entitate ezberdinek kudeatzen dituzte (elkarteek, fundazioek, bilguneek, kooperatibek..).
Legearen aurreikuspenak kontuan izan arren, oraindik ez da zentro hauen zentralizatutako erregistrorik, ez da aurrerapausorik eman euren baimentzean, eta administrazio erantzuleen aldeko ikuskapena ez da beti bermatzen.
Bestalde, txosten honen 4. Gomendioan adierazi den bezala, askotan, alde bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak formalizatzeko tresna bakarra kasuan kasuko entitatearen eta Administrazioaren artean sinatutako urteko hitzarmena da. Zehaztasun gehiagoko edo gutxiagoko hitzarmena, kasuaren arabera.
Azterketa hori bereziki baliagarria da sektoreren batentzat, babesaren sektorea, hain zuzen, non hamarnaka entitatek eta ehunka profesionalek lan egiten duten, gastu pertsonal handia eragiten duten balditzetan, eta beharrezko arau-esparrurik eta aitorpen sozialik gabe.
Egungo egoera gainditzea eta alde esku hartzaile guztiei segurtasun juridiko hobea eta berme hobeak lortzeko sistemari oinarrizko elementu batzuk (zentroen baimentzea eta erregistroa, zerbitzuaren kontratazio-baldintzak) ematea da gomendio honen asmoa: entitateei eurei, Administrazioari, profesionalen taldeei, familiei, eta, azkenik, artatutako adingabeei eurei.
16. Prozedurak egoera "berrietara" egokitzea
Oro har, adingabeak babesteko prozedurak egoera orokorretarako pentsatu izan dira eta horren arabera egokitu dira, baina ez dute aurreikusi edo kostatzen zaie gero eta ugariagoak diren egoera "berrietara" egokitzea. Honi buruz gabiltza, adibidez:
– Familiarekin komunikazio gutxi edo bat ere ez duten laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen egoera.
– Bikotean banaketa konplikatuko kasuek eragindako adingabeen egoera; kasu horretan komunikazioa ez da bakarrarekin, ezpada askorekin, askotan erabakien aurrean jarrera ezberdinak dituztenak, bereziki adingabearen jagoletza eta zaintza gurasoetako batek baino ez baldin badu.
– Bizikidetzari eta familiako bizitzari (pentsa bedi, adibidez, etnia ijitoko familia errumaniarren kasuan) eragiten dioten gaietan alde kultural handiak dituzten beste herrialde batzuetatik etorritako familia edo etnia txikietatik etorritako adingabeen egoera, zerbitzu sozialekin izan dezaketen erlazioaren kasuan…
17. Egungo zentro ereduak eta kasu bakoitzera aplikatutako eratorketa-irizpideak berraztertzea, zentro "espezializatuei" arreta berezia eskainiz
Gure Erkidegoko harrera-zentroetan azken urteetan izandako bilakaera aztertzerakoan, agian daturik deigarriena ez da baliabideen hazkundea –nabarmena izan bada ere–, ezpada adingabe jakin batzuk –normalean nerabeak– artatzeko zentro espezializatuen ugalketa; jatorriaren (laguntzarik gabeko atzerriko adingabeentzako zentroak) edo arazo motaren (portaera; drogen kontsumo arazotsua; adimen-osasun arazoak) arabera sailkatzen dira.
131/2008 Dekretuak berak, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeak egoitzetan artatzeko baliabideak arautzen dituenak, honelako zentroen izatea aurreikusi eta arautzen du.
Hemen planteatzen dena da, alde batetik, Dekretuaren aurreikuspenak betetzen diren ebaluatzeko beharra: eraginkortasuna eta emaitzak berraztertzea eta batzuetan kudeaketarekin bat datozen arazo eta arriskuei arreta bereizi eta egokia ematea.
Baina bada beste alderdi bat, aurrekoa bezain garrantzitsua, edo gehiago. Une jakin batean hartzen den erabakiari buruz ari gara, adingabea zentro batera edo bestera bideratzen duena.
Argi denez, eskumena duen Administrazioaren erabaki diskrezionala da. Baina diskrezionala izateak ez du esan nahi irizpide batzuen araberakoa izan behar ez denik; irizpide horietan, legearen eskakizunez, beti lehenetsi behar da adingabearen aldeko interesa, oso zaila dena praktikara eramatea.
Beharrezkoa da erabaki honi berme handiagoak ematea; horrek, ziurrenik, prozedura hobetzea exijituko du. Prozedura horren kasu bakoitzean, argi utzi beharra dago:
– Zer pauso edo prozedura jarraitu diren.
– Nork hartu duen erabakia.
– Zentro edo baliabide jakin bat hautatzeko erabilitako irizpideak.
– Adingabearen iritzia kontuan izan den eta zein izan den iritzi hori…
Erakunde honen iritziz, eta bermeak hobetze aldera, horiek eta beste zenbait gauza espediente bakoitzean idatziz utzi behar dira eta aldian-aldian berraztertu behar dira, Dekretuak berak ezartzen duenari jarraiki.
18. Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen harrerari dagokionez administrazio guztien arteko oinarrizko akordio baten beharraz
Erakunde honek gutxienez bost urte daramatza babesaren esparruan eskumenak dituzten Estatuko administrazioen arteko oinarrizko akordio bat lortzeko beharra azpimarratzen, laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen harreraren arloko gutxienekoak adosteko bada ere.
Alde horretatik, guztiz baliagarriak iruditzen zaizkigu Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn ("Autonomia Erkidego ezberdinen arteko ekintzarako irizpide komunak") gure txosteneko lehen gomendioa eta, Herri Defentsarien Bulego guztien arteko Akordioa ("Herriaren Defentsarako Erakundeen Adierazpena, Herri Administrazioek Bakarrik Dauden Adin Txikikoekiko Duten Erantzukizunari Buruzkoa").
Beraz, gauza ez da esandakoa hemen errepikatzea, ezpada bere beharra eta premia azpimarratzea berriz, akordio horren hutsak administrazio bakoitzaren erantzun-gaitasuna baldintzatzen baitu; gure kasu zehatzean, foru aldundietako bakoitzaren erantzun-gaitasunaz ari gara.
Gainera, ez da lortu inolako oinarrizko akordiorik, eta are okerragoa dena, proposamenak maila politikoko desadostasun handiak eragin ditu, egoera okertuz.
19. Bakarrik dauden atzerriko adingabeen harrerarako protokolo komun bat izatea gure Erkidegoko hiru lurralde historikoetarako
Bakarrik dauden atzerriko adingabeak adingabekoen babeserako baliabideetan kokatzeak eta artatzeak herri-administrazio eta erakunde ezberdinen esku-hartzea behar du; hori dela eta, beharrezkoa da Administrazioak egin beharreko ekintzak islatu dituen ekintza protokolo bat egitea, eta adingabeen eskubideak eta aplika litekeen araudiaren aurreikuspenak errespetatzea. Lurraldeetako bakoitzak protokolo bat egin du eta bakoitzak jarduera eta jarraipen gradu ezberdinak ditu. Egoitzetako harrera-baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuak EAEko protokolo komun bat egitea aurreikusten du.
Atzerritarrei eragiten dien araudia asko aldatzen da, baita baliabideen antolakuntza ere, edo atzerriko adingabeen artapena edo artapena helarazteko modua bera. Zentroak irekitzen eta ixten dira, kudeaketa eta araudi aldaketak daude, diru-sarrerek gora edo behera egiten dute… Horrek protokoloak etengabe eguneratzea beharrezkoa egiten du, nahiz eta egiten ez den dagokion azkartasunarekin.
Protokolo bateratu bat egiteak, Lurralde Historietan aplikatzeko beharrezkoak diren aldaerak kontuan hartuta, adingabeen eskubideak errespetatuko direla bermatzeko balio behar du, edo gutxienez, alde guztien erantzukizunak argi uzteko. Protokolo horrek burutu beharreko ekintzen konplexutasuna eta aldakortasuna bildu behar ditu, baita adingabeen eskubideak betetzeko beharrezko bermeak ezartzea ere. Gogoratu beharra dago adingabeak bizi ditzakeen egoera guztiak babeserako zerbitzuen esku izan arte: leku egoki batean atxilotzetik (ez dezagun ahaztu askatasun eskubidearen debekua dela) adina erabakitzeko osasun probak egitera. Garrantzitsua da gogoratzea informatua izateko, oniritzia emateko, eta gerora garatuko dugun babeserako eskubidea.
Hauetako ekintzetako batzuek Estatuko Administrazio Orokorrari eragiten diote: Adingabeen Erregistroaren kudeaketari, edo Fiskaltzari, adina ezartzeko eskumena baitu. Halere, esan bezala, esku-hartze askok administrazio ugariri eragiten diete; horrela, proba erradiologikoak osasun-zerbitzu ugaritan egiten dira eta Lege Medikuntzaren Euskal Institutuko pertsonal fakultatiboak balioesten ditu.
Institutu horretako irizpideen homogeneizazioa, hiru Lurralde Historikoetarako protokoloekin; berme handienak (karpoaren, matrailezurraren edo, behar balitz, klabikularen proba) erradiologikoa izateko beharrezko probak egiteko aukera, beraz, Eusko Jaurlaritzari dagokio (Lege Medikuntzako Euskal Institutuari). Baita txostenek idazkera bat edo bestea izatea ere. Garrantzitsua da auzitegiko medikuaren txostenak tarte jakin bat adieraztea, eta ez "inguru" edo "gutxi gorabehera" bezalako terminoak, izan ere, "18 urte inguru" bezalako esaldiak erabiltzean, errakuntza-tartea adingabearen interesarekin bateraezina da.
Garrantzitsua da azpimarratzea adina zehazteko ekintzek arreta berezia eskatzen dutela, ondorio garrantzitsuak baititu gazte bat adingabeko edo adinez gorakotzat jotzeak; hori dela eta, bermatu beharra dago informatua izateko, oniritzia emateko eta eskubideok praktikatzeko ezezkoaren ondorioen berri izateko eskubide eta probak.
Ez zaigu praktika egokia iruditzen bakarrik dagoen atzerritar adingabe bat aurkitzen den kasu guztietan proba hauek egitea. Proba hauek izaera arineko gorputz-miaketak dira, ezinbesteko kasuetan baino egin behar ez direnak; beraz, gaztea nabarmenki adin gabea denean edo bestela, adibidez, dokumentazioaren bitartez edo aurretik egindako beste adin-zehaztapen proben bitartez, egiazta daitekeenean haren adina, probok ez lirateke errepikatu behar. Beraz, garrantzitsua da pasaporteak iruzur edo faltsutasun zantzuak agertzen dituenean, edo adingabeak duen beste edozein dokumentuk, datuen egiazkotasuna ziurtatzeko beste mekanismo batzuk abiaraztea, adibidez, behar bezala legeztatutako dokumentazio-eskaera bat egitea jatorrizko herrialdearen Kontsulatuari.Era berean, garrantzitsua da proba erradiologikoak egiteko erabakia hartu aurretik adingabeen Erregistroan kontsulta egitea, adingabea identifikatzeko datuak izan bailitzake. Proba erradiologikoen errepikapena soilik egin daiteke horretarako arrazoi justifikatuak daudenean.
Azkenik, protokoloak kontuan izan behar du atzerriko adingabe batekin ari dela, eta, beraz, hizkuntza ofizialaren edo ofizialen ezagutza izatea zaila izango da. Interpretazio zerbitzu egoki bat aurreikusi beharko da, zirkunstantziak kontuan izango dituena bere funtzioa betetzeko, hau da: adingabeko baten ulermenera egokitu dezala mintzaira eta desberdintasun kulturalak kontuan izan ditzala.
20. Babes juridikorako eskubidearen erabilera zuzena ahalbidetzea
Adingabeen babeserako eskubidea ordenamendu juridikoak aitortu du, baina ez ditu bere erabilera ahalbidetzeko neurriak martxan jarri. Beharrizan hori nabarmenagoa da kasu batzuetan, Administrazioa tutorea denean edo bakarrik dauden atzerriko adingabeen kasuan. Adingabe hauen erlazioak Babeserako Erakunde hauekin interes-gatazkak eragiten ari dira, adingabeen eskubideak era independentean eta bereziki zaintzen dituen abokatu baten presentzia beharrezkoa egiten dutenak, eta ez soilik prozesu judizialetan, non babesle judizial bat izenda daitekeen.
Administrazioaren jardunbidea arautzen duen printzipioa adingabearen interes gorena da. Babeserako Erakundeek adingabearen heziketa eta garapena ahalbidetu behar dituzte. Adingabearen interes gorenerako funtzioak behar bezala betetzeak, ziurrenik, ez luke hain beharrezkoa egingo lege aholkulari independente baten funtzioa. Halere, gatazka ugari sortzen dira babeserako erakundeen erabakien eta adingabeen interesen artean. Erabaki horiek zuzenki eragiten diete adingabeen bizitzari eta haien interes pertsonal, familiar eta sozialei, besteak beste: atzerriko adingabeen kasuetako egoitza-baimenerako eskaeretako atzerapenak, euren oniritzirik gabe egoitza-zentro batera lekualdatzeko erabakia, jatorrizko herrialdera itzularazteko erabakia, adinaren zehaztapena… Finean, interes-gatazken existentziak babeserako erakundeen eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen artean beharrezkoa egiten du, gure ustez, laguntza juridiko independente bat aurreikustea.
C) Gazte-justiziaren sistemarekiko gomendio espezifikoak
class="2-2texto6-6">21. Esku-hartzeen jarraipena eta jarraitutasuna hobetzea
class="2-2Texto">Gomendio hau 7. zenbakikoaren zehaztapena da, kasu honetan gazte-justiziaren sistemari aplikatua.
class="2-2Texto">Arreta adingabe arau-hausleekiko esku-hartzearen alderdi batzuetara bideratu nahi du; gure ustez garrantzi berezia dute eta nabarmen hobetu litezke, izan emantzipaziorako aukerak, ezarritako neurria bete ondoren, izan adingabearen familiarekiko lana.
class="2-2Texto">Alde batetik, kontua da adingabea familiara itzultzea edo familiarekin bizitzea baldintza hobeetan egitea, berrerortzea saihestea eta familiari laguntzea bere oinarrizko funtzioak behar bezala bete ahal izan ditzan (adibidez, areagotzen ari den gurasoen eta seme-alaben indarkeria egoeren aurrean esku hartzeko garrantzitsua da).
class="2-2texto6-6">22. 3/2005 Legeak eta 80/2009 Dekretuak ezarritako arau-eremua bere esparru osoan aplikatzea
class="2-2Texto">Ume eta Nerabeen Arreta eta Babeserako 3/2005 Legearen arabera, babeserako zentroetan gertatzen den bezala, gazte-justiziako zentroen baldintza material, funtzional eta pertsonalak barnetegi-neurriak betetzeko arau bidez ezarri behar dira (askatasuna murrizteko neurriak betetzeko hezkuntza-zentroei buruzko apirilaren 21eko 80/2009 Dekretuaren bitartez egin zen).
class="2-2Texto">Arreta deitu nahi genuke araudiaren zenbait alderdiren gainean, izan bere garrantzi bereziarengatik, izan behatutako aplikazio-maila aski-ezagatik.
class="2-2Texto12-4">– Neurri judizialak betetzeko heziketa-zentroek osasun, hirigintza eta beste hainbat arlotako indarreko legediak bete behar dituzte… Erakunde honek arreta berezia eskaintzen dio irisgarritasun arloko araudia betetzeari.
class="2-2Texto12-4">– Zentro guztiek adingabe arau-hauslearen eta biktimaren arteko bitartekaritza funtzioak betetzeko programa eta pertsonal egokiak izan behar dituzte.
class="2-2Texto12-4">– Zentro guztietan atzerriko adingabeekin euren hizkuntzan komunikatzeko pertsonal edo baliabide egokiak izan behar dira posible den neurrian.
class="2-2Texto12-4">– Urtero zentro bakoitzaren funtzionamenduari buruzko txostenak eta oroitidazkiak egin behar dira.
class="2-2Texto12-4">– Sarearen zentro batean gutxienez, adimen-osasuneko arazoak edo droga-mendetasun arazo larriak dituzten adingabeentzako artapen psikoterapeutikorako unitate berezi bat egon behar da (pertsonal espezializatuarekin).
class="2-2Texto12-4">– Hezkuntza-zentro bakoitzaren informazio-materialak egin behar dira, adingabeentzat eta euren familientzat…
class="2-2Texto">23. Adingabeentzako erregistro espezifikoak eta polizia-bulegoak ezartzea
class="2-2Texto">Ohiko samarra da poliziaren esku hartzea delituren bat egin duten nerabeekin, bai identifikatzeko edo detektatzeko, bai lekualdatzeko.
class="2-2Texto">Adingabearen erantzukizun penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak dio adingabeak, poliziaren zaintzapean dauden bitartean, bulego egokian egon behar dutela, helduak atxilotzeko erabiltzen direnetatik bereizita. Arartekoaren erakundeak azken urteetan gogorarazi eta azpimarratu duenari jarraiki, egindako bisitei jarraiki, gure Erkidegoaren komisariek, oro har, ez dituzte adingabeak atxilotzeko kokagune bereziak, ezta Errege Dekretuak (uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretua) xedatutako adingabeentzako atxiloketa-erregistro liburu espezifikorik.
class="2-2texto6-6">24. Ofiziozko abokatuen txandak eskainitako babes-zerbitzua eta formazio espezifikoa hobetzea
class="2-2Texto">Justiziarekin arazoak dituzten nerabe eta gazteen parte zati batek ofiziozko txandaren abokatuek emandako defentsa izaten du, Administrazioaren eskariz kontratatu eta ordaindutako Abokatuen Elkargoaren zerbitzu publikoa izanik.
class="2-2Texto">Adingabeekiko esku hartze profesionalak, argi denez, adingabekoen erantzukizun penalaren arloko espezializazio maila jakin bat eskatzen du, baita arlo honetako ezaugarri jakinen ondorioak kontuan izatea eta horren arabera jardutea ere. Izan ere, adingabekoen esku hartze judizialean, aplikatzen diren ekintza eta neurri guztiek izaera hezitzailea izan behar dute; horrek adingabea bere ekintza eta ondorioen gaineko erantzukizuna izateko lan egitea eta berori bultzatzea –ez ezestea edo diluitzea– dakar.
class="2-2Texto">Gomendio honen bitartez, Abokatuen Elkargoari eta Justizia Sailari eskatzen zaie emandako zerbitzua ebaluatzea, adingabekoekin lan egiten duten ofiziozko txandaren profesionalen formazio espezifikoa erraztea, eta adingabeko bakoitzaren erantzukizunaren eta babesaren egikaritzan gerta litezkeen kontraesan posibleak jorratzea eta saihesten saiatzea.
class="2-2texto6-6">25. Babes-zerbitzuekiko erlazioa indartzea, lehen mailako arreta zerbitzuak barne
class="2-2Texto">Azken urteetan, babeserako sistemetatik etorritako neurri judizialak betetzen zituzten adingabeen proportzioa nabarmena izan da (maila orokorrean, inguru irekiko neurrien zenbateko osoaren herena eta bi heren askatasuna murrizteko neurrien kasuan: barneratzeak).
class="2-2Texto">Datu hori bera hausnarketarako datua izan beha da: Zein dira horretarako arrazoiak? Baina, gainera, gazte-justiziaren sistemen eta babes-sistemen arteko erlazioak eta lankidetza zaintzeko beharra indartzen du, izan lurralde mailan (neurri judizialak dituzten nerabeetako askoren jatorri diren harrera-zentroetako erantzuleak, esku hartu behar dutenak, neurriak betetzeko zein neurrion betetze-epea amaitzeko), izan tokian-tokian (familiekiko lanean, emantzipazio programetan eta abarretan zuzenean inplikatutakoak).
class="2-2texto6-6">26. Osasun-zerbitzuekiko lankidetza hobea lortzea
class="2-2Texto">Neurri judizialak betetzen dituzten nerabeen zati handi baten soslaia eta beharrizanak kontuan hartuta, espezializatutako osasun-zerbitzuen inplikazio eta lankidetza hobea lortzea garrantzitsua da, bereziki adimen-osasuna edo drogen kontsumo arazotsua bezalako alderdiei dagokienez.
class="2-2texto6-6">27. Botiken erabilera kontrolatzea eta, posible den heinean, saihestea
class="2-2Texto">Neurri batean, gomendio hau aurrekoaren zehaztapentzat jo daiteke, eta 45. artikuluan proposatzen dugunarekin osatu beharra dago: "Adingabeen oniritzi informatua bermatzea".
class="2-2Texto">Erakunde honen iritziz, instituzionalizatutako adingabeekin botikak erabiltzeak berme mota ugari izan behar ditu: preskripzio eta osasun-kontrola; hartzeen konstantzia idatzia; botikak gordetzen diren gunerako sarbide itxia; txanda aldaketetan hezitzaileen arteko beharrezko informazioaren transmisioa; familiarrei edo erreferentziazko tutoreei eman beharreko informazioa… Hori da gure aldian aldiko zentroetarako bisitetan bereziki behatzen dugun alderdietako bat, eta ez ditugu beti aurkitzen beharrezko baldintzak eta bermeak.
class="2-2Texto">Bestalde, botikak ematera jotzea, batzuetan, beste baliabide edo programa alternatiboen hutsak dakar, eta horiek potentziatu behar dira: terapia alternatiboak, familia ingurukoekiko lana, etab.
D) Hezkuntza sistemaren gaineko gomendio espezifikoak
1. Heziketa beharrizan berezi eta espezifikoekiko erantzunari dagokionez
class="2-2texto6-6">28. Egoera baztertzaileak edo bazterketa sustatzen dutenak saihestea
class="2-2Texto">Heziketa beharrizan bereziak eta espezifikoak dituzten ikasleak zentro jakin batzuetan biltzeak arriskua eta zailtasuna dakartza gizarte kohesionatu baten eskola sistema inklusibo bat lortzeko.
class="2-2Texto">Administrazioaren erantzukizuna da dituen baliabideak erabiltzea (matrikulazio arauak adibidez) parekidea ez den edo baztertzailea izan daitekeen egoera oro saihesteko. Eta ez arrazoi pedagogikoengatik –esperientziak erakusten du ezaugarri horiek dituzten zentroetako batzuek euren ikasleei beharrizanei heziketa-erantzun egokia ematea lortzen dutela–, ezpada izaera sozialeko arrazoiengatik: zentro edo sektore jakin batzuen ghettizazioa edo estigmatizazioa saihestea eta gizarteratzea sustatzea.
class="2-2Texto">Kontuan izan jatorri bereko edo antzeko egoeran dauden ikasleekiko erlazio bakar edo ia bakarrak tokiko lagunekin harremanak izateko aukerak zailtzen dituela, euren gizarteratzean aurrera egiteko funtsezkoa izanik.
class="2-2Texto">Alde horretatik, Arartekoaren erakundeak berriz azpimarratzen du heziketa beharrizan berezien gaineko txostenaren 3. gomendioan iradokitako neurriak hartzeko beharra: "Heziketa beharrizan bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskoletako ghettoak saihesteko neurriak hartzea".
class="2-2texto6-6">29. Arazo handienak dituzten zentroentzako konpentsaziozko politikak eta diskriminazio positiborako neurriak indartzea
class="2-2Texto">Aurrekoaren gomendio osagarri bat da. Berorrekin egoera baztertzaileak saihestu nahi ziren; honekin, desberdintasunak konpentsatu nahi dira.
class="2-2Texto">Badira konpentsaziozko irizpideen arabera ezartzen diren baliabide zehatzak edo konpentsaziozko programak: Eskolen laguntza osagarria, esku hartze espezifikoko proiektuak, eskolako laguntza-programak... Hemen neurri eta programa horiek sendotzea eskatzen da, populazio gutxietsi edo urrakorrari artapen berezia eskaintzen dieten zentro guztietara zabaltzea euren aplikazioa, betiere baliabide osagarri horiek euren heziketa beharrizanen erantzunaren hobekuntza esanguratsu batean oinarritzen badira.
class="2-2texto6-6">30. Detekzioa hobetzea eta beharrizan bereziko egoeretan esku hartze goiztiarra erraztea
class="2-2Texto">Gomendio honek zero eta hiru urte bitarteko heziketa-tartean du aplikazio-esparrua bereziki. Azken urteetan eskolaratzeko aukeren hazkundea garrantzitsua gertatu da tarte horretan, baina beti ez zaizkio aplikatzen ikasle gutxietsien egoerei lehentasuna emateko irizpideak.
class="2-2Texto">Beharrizan mota horien detekzioaren hobekuntzak, bestalde, heziketa sistemaren koordinazio mekanismoak osasun-gizartearen esparruan esku hartzen duten eragile instituzionalekin (pediatria zerbitzuak, larrialdietako zerbitzuak, oinarrizko gizarte zerbitzuak…) garatzea dakar.
class="2-2Texto">31. Familien eta elkartze-munduaren arteko lankidetza sustatzea
class="2-2Texto">Familiekiko lankidetza funtsezkoa baldin bada hezkuntzarako edozein egoeratan, are beharrezkoagoa izaten da heziketa beharrizan berezi edo espezifikoei erantzuteko egoeretan. Horrek bateratze neurriak sustatzea eskatzen du, baita hezkuntza zentroetatik ere (adibidez, ordutegiari dagokionez), edo familien elkarteekiko lankidetza sustatzea.
class="2-2Texto">32. Planen eta baliabideen ebaluazioa
class="2-2Texto">Heziketa beharrizan berezi eta espezifikoen artapenean, txosten honetan adierazi den bezala, baliabide espezifiko sorta bat erantsi zaio (profesional berriak, adibidez) sistemari eta plan sorta bat onartu da.
class="2-2Texto">Hemen planteatzen dena –6. gomendioaren zehaztapen gisa– da plan horiek sistematikoki ebaluatzeko beharra, lortutako emaitzak edo sistemaren eskura jarritako baliabideen eraginkortasuna, behar den neurrian berraztertu eta, ondorioz, hartzeko jarritako helburuak lortzeko egokienak eta onenak diren neurriak.
class="2-2Texto">Hemen ebaluazio horiek izan behar dituzten ezaugarriak, jadanik aipatuak, azpimarratu behar ditugu: Publikoak, parte hartzaileak, sistematikoak, erabakiak hartzeko asmoei bideratuak…
class="2-2texto6-6">33. Bereziki urrakorrak diren sektoreekin lortutako eskola-emaitzen jarraipena egitea
class="2-2Texto">Txosten honen aurreko ataletan egiaztatu ahal izan den bezala, erakunde honek, egindako jarraipenetan, datuak eta informazioa bildu nahi izan ditu, jakiteko gure hezkuntza sistema zenbateraino zuzentzen edo gainditzen ari den hasieratik bereziki kaltetutako edo ahultasun bereziko egoeran dauden eskola-populazioari eragiten dioten ezberdintasunak.
class="2-2Texto">Ia beti, arrakasta eskasarekin, hezkuntza arloko Administrazioak ez dituelako honelako azterketak egiten, edo, ez dituelako emaitzak argitara ematen.
class="2-2Texto">Egia esan, egiteko moduaren arabera, jadanik urrakorrak diren talde edo sektoreak are gehiago estigmatizatzeko arriskua areagotu lezakete. Baina egia da ere badirela arrisku horiek aurreikusteko formula eraginkorrak eta horrela sistemaren eraginkortasunaren berri izateko ezinbesteko informazioa lortu liteke, baliabide ezberdinei buruz eta desberdintasunak konpentsatzeko gaitasun errealari buruz. Horrek erantzun ez hain eraginkorrak baztertzea edo zuzentzea ekarriko luke alde batetik, eta bestetik balio erantsi handia ematen duten eta emaitza konparatibo hobeak lortzen dituzten praktikak nabarmentzea, bultzatzea eta zabaltzea.
class="2-2Texto">34. Dibertsitatea sustatzea profesionalen taldeetan ere
class="2-2Texto">Aurreko gomendioetako batzuen xedea da zentroak (zentro guztiak) dibertsitate sozialaren isla zintzoa izatea, eta bere inguruan berez gertatzen diren urrakortasun bereziko egoerak behar den neurrian artatzea.
class="2-2Texto">Hemen proposatzen da dibertsitatea profesionalen taldeetan sustatzea ere, orain arte gutxi aztertutako profilak dituzten pertsonen taldeetako kontratazioari, lankidetzari edo integrazioari begirako neurriak hartzea edo aplikatzeaz gain: ezgaitasunen bat duten pertsonak, adibidez (Legeak aurreikusten duen bezala eta Erakunde honen gomendio askoren gai izan dena), edo beste hizkuntza eta kulturen ezagutzak dituzten pertsonak, eta hori pauso bat gehiago litzateke multikulturaltasuna lortzeko bidean. Edozein kasutan, profilak zehaztu beharko lirateke, kontratazio formulak definitu eta enplegu publikoetarako sarbidea izan beharreko berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak gorde.
class="2-2texto6-6">35. Hesi arkitektoniko guztiak ezabatzeko tarte zehatz bat ezartzea
class="2-2Texto">Hezkuntza sistema guztiz inklusibo bat lortzeko helburuak, hemen aipatzen denak, beste neurri batzuen artean, eragozpen diren hesi guztiak ezabatzea dakar.
class="2-2Texto">Hala adierazten du ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko Hitzarmena berresteko tresnaren bederatzigarren artikuluak, 2006ko abenduaren 13an New Yorken aditzera emanak:
class="sangre8">"1. Pertsona desgaituak modu independentean bizi daitezen eta bizitzako arlo guztietan bete-betean parte har dezaten, estatu alderdiek neurri egokiak hartuko dituzte pertsona desgaituei ziurtatzeko eskuragarri izatea, gainerako pertsonen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz nekazaritza-guneetan. Neurri horiek, eskuragarritasunerako trabak eta oztopoak identifikatu eta ezabatzea barne hartuko dutenak, aplikatuko dira, besteak beste, hurrengoei begira:
class="sangre8">a) Eraikinak, bide publikoak, garraioa eta barruko nahiz kanpoko beste instalazio batzuk, hala nola, eskolak, etxebizitzak, mediku-instalazioak eta lan egiteko lekuak; (…)"
class="2-2Texto">Ikuspegi global hau bistatik galdu gabe, beste hesi batzuen existentziak edo teknologia berrien aplikazioak eskaintzen dituen aukera handiak, hemen, urte askotan egindako jarraipenarekin bat, zentro batzuetan oraindik existitzen diren oztopo arkitektonikoak kentzeko beharra eta premia azpimarratu nahi dugu, ikasleen, irakasleen eta bestelako ezintasunak dituzten langileen integrazio egokia zailtzen baitute.
class="2-2Texto">"Irisgarritasun mapa" eguneratu baten existentziak oztopo guztiak kentzeko beharrezko ekintzak eta baliabideak zehaztasunez planifikatzea ahalbidetu behar du.
2. Eskolako bizikidetzari dagokionez
36. Bizikidetza arauen garapenean eta aplikazioan partaidetza sustatzea
Hezkuntza komunitateetan, bizikidetza kide guztiei eragiten dien neurri-sorta baten bitartez arautzen da. Halere, kideon inplikazioa ez da beti orekatua edo bera izaten, eskolaren antolaketan duten funtzio edo estatusaren arabera asko aldatzen baita.
Txosten honetan hartutako ikuspegitik eta adingabeek eragiten dieten gaietan parte hartzeko duten eskubidearen aplikazioan, hemen azpimarratu beharra dago ikasleek bizikidetzarako arauekin zerikusia duten fase guztietan parte har dezatela ahalik eta gehien: garapenean; onarpenean; aplikazioan; berrazterketan…
37. Ikasleen familiekiko lankidetza hobetzea
Zentroetako bizikidetzarekin lotuta erakunde honetan jasotako kexek (ia denak ikasleen gurasoek planteatutakoak) zein egindako ikerketek eta txostenek larritzat jotzen dugun arazo bat erakusten dute: Familia batzuk ez daude ados eta jarrera oso kritikoa dute heziketa-zentroaren ekintzen (edo inhibizioen) aurrean edo, zehatzago, irakasle edo talde zuzentzaileen aurrean.
Kexa edo ezinegona, argitara ematen denean, gai ugaritara hedatzen da: Erabakiak hartzeko ematen zaion parte hartze maila; jasotzen duen informazioaren maila; arauen aplikazioaren irizpideen aldakortasuna parte hartzen duten kasuen eta pertsonen arabera; zentroaren zuzendaritzak sarritan hartzen duen, haien ustez, jarrera defentsiboa; ikuskaritza bezalako beste eragile batzuen esku hartzea…
Argi denez, familiak ados ez egotea eta profesionalek euren seme-alabekin izan duten jardunbidea kritikatzeak ez du esan nahi haiek erratzen direnik eta gurasoak zuzen dabiltzanik. Auzia ez da hori. Baina aitortu beharra dago familiaren garrantzia gai honetan eta beste batzuetan eta, ondorioz, euren seme-alabei dagokien partaidetza eta lankidetza ahalik eta gehien sustatu behar dira.
38. Praktika onen aitorpena eta zabalkundea
Azken urteetan eskolako bizikidetzari emandako lehentasunezko artapenari eta araudiaren garapenari esker, gaur asko dira zentroko bizikidetzaren kliman hobekuntza esanguratsuak eragin dituzten ekintzak eta gatazkak jorratzeko eta kudeatzeko moduetan.
Gure Erkidegoko hezkuntza zentro guztiek, derrigorrez, arau edo tresna sorta bana dute (bizikidetza planak; arauak onartzen dituzten eta gatazkak aztertzen dituzten batzorde edo organoak; arau idatziak…), baina zentro guztietan ez dituzte maila berean balioesten edo erabiltzen baliabide horiek.
Hemen proposatzen dena da eskolako bizikidetzan bereziki erabilgarri edo arrakastatsutzat jotako praktikan aitortzea eta zabaltzea (lortutako partaidetza mailengatik; gatazkak prebenitzeko eta kudeatzeko gaitasunengatik; beren kideentzako eskumenen formazio eta garapenarengatik; eskolako antolaketan izandako islarengatik; tresna baliotsu eta gutxi erabiliak erabiltzeagatik, izan berdinen arteko bitartekaritza, kontratuak, etab.).
39. Bizikidetza planen eta beste tresna orokortuen burokratizazioa saihestea
Bizikidetza planen moduko tresna jakin batzuen luzapen orokortuak, izan derrigorrezkoak zein errepikatuak, urtez urte, posible den neurrian saihestu beharreko burokratizazio arriskua dakar.
Horrela, garrantzitsua ez da izango jakitea zentro bakoitzak "Bizikidetza plana" izeneko –edo antzeko izena duen– dokumentu idatzi bat duen, ezpada ikertzea eta balioestea zer puntutaraino den benetako tresna bat, demokratikoki onartua, sistematikoki aplikatua, aldian-aldian aztertua, emaitzen arabera ebaluatua…
Kontua ez da bermatzea araudiak eskatzen dituen dokumentuen existentzia; kontua da bermatzea tresna horiek beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela, modu eraginkorrean erabiltzen direla eta zentroko bizikidetza hobetzeko balio dutela benetan.
40. Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuaren aplikazioaren jarraipen sistematikoa egitea
Urte askotan zehar, erakunde honek ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berri bat izateko beharrizana azpimarratu izan du, baldin eta aurreko dekretuak aditzera emandako mugak gainditzen bazituen (partaidetzan, azkartasunean, zehapenen izaera hezitzailean…). 201/2008 Dekretuaren onarpenak erantzun nahi izan zion egoera horri.
Jokoan dauden gaien garrantzia ikusita (adingabeen eskubideak), hezkuntza sistemaren sakabanaketa eta dibertsitatea, eta zentroen bizitzan dekretuaren aplikazioa eta intzidentzia-maila, arau horren aplikazioaren jarraipen sistematikoa egiteak ezinbestekoa dirudi, bere erabilgarritasuna, egokitasuna, eta prozeduren bermeak balioesteko.
41. Indarrean dauden protokoloen aplikazioaren jarraipen sistematikoa egitea
Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuaren kasuan bezala, azken urteetan gida, irizpide eta protokolo espezifikoen sorta bat onartu izan da, egoera jakin batzuei aurre egiteari buruz: botere jazarpen edo bullying arrazoiengatik berdinen arteko tratu txarrak; ikasleek irakasleei egindako agresioak; berdinen arteko jazarpenerako teknologia berrien erabilera; edo ciberbullyinga…
Egoera horietariko batzuen aurreko esku hartzea prebenitu eta bideratzeko, Arartekoaren erakundeak berak ekintza-gida eta material sorta bat zabaldu ditu zentroetan.
Protokoloen aplikazioaren gainean orain arte egindako jarraipenak (txosten honen 3.11 atalean laburtuak) hezkuntzako ikuskaritzak kasu honetan eskuratu, bildu eta jasotako datuek aurkezten dituzten mugak nabarmentzen ditu.
Beraz, protokolo hauen aplikazioaren gaineko jarraipena hobetzeak beharrezkoa ematen du, ez soilik aplikatu diren kasuetako datuen bilketa sistematikoaren bitartez, ezpada horietan parte hartu duten pertsonek egindako erabilgarritasunaren balioespenaren bitartez, horrek berrazterketa erraztuko bailuke.
Ildo berean, bullyinga bezalako fenomeno jakin batzuen bilakaera hobeto ezagutzeko eta jarraipen elementu gisa, interes handikoa da IVEI-ISEIk aldian-aldian ematen dituen datu-sorta eta ikerketez baliatu ahal izatea (Berdinen arteko tratu txarra Euskadin, 2005, 2008 eta 2010).
3. Lgtb adingabeen eta dibertsitate sexualaren defentsa eta babesari dagokienez
42. Dibertsitate afektibo-sexualari buruzko Plan bat egitea hezkuntza-zentroetan ume eta nerabe homosexual, bisexual edo transexualen oinarrizko eskubideak eta babesa bermatzeko
Genero-identitate edo sexu orientazio ezberdineko adingabeentzako baldintza egokiak sortzeko politika publikoak ezartzeko beharra nabarmena da, adingabeok euren duintasuna eta integritate fisiko eta moralerako, pertsonalitatearen garapen askerako, askatasunerako eta, finean, tratu berdintasunerako oinarrizko eskubideak babestuta ikus ditzaten.
Horretarako, balioen hezkuntzaren esparruan, beharrezkoa da dibertsitate afektibo-sexualarekin zerikusia duen oro jorratzea, arlo honetako dibertsitatearen inguruko bisibilizazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburu bikoitzarekin; era berean, beharrezkoa da honakoak babestea: duintasuna, pertsonalitatearen garapen askea, integritate fisiko eta morala eta ume eta nerabe homosexual (gay eta lesbianen) edo bisexualen berdintasunerako, baita identitate transexual edo transgeneroari dagokienez ere.
Plan hori zentro bakoitzak espezifikoki egindako planek osatu beharko lukete; zentro bakoitzak zehaztu beharko lituzke zer ekintza zehatz egingo dituen lgtb eskubideen arloan, edo, bestela, aurreikuspen horiek beste berdintasun plan batzuei gehitu beharko litzaizkieke, bestelako bazterketa kausei buruz zentroek egindakoekin, hain zuzen ere (sexua, erlijioa, jatorria, gizartea, etab.).
43. Eskola esparruan ekintza zehatzak sustatzea dibertsitate afektibo-sexuala ikusarazteko eta bermatzeko, homofobia erauzteko eta umezarotik genero-identitatearen eta sexu-orientazioaren dibertsitatea erabat onartzeko eta errespetuzko kultura herritarra zabaltzeko
Aurreko gomendioan aipatutako planek lgtb (lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak) adingabeen aurkako hitzezko oldarkeria eta indarkeria fisikoa erauztearen gaia jorratu beharko lukete, bullying homofobiko eta transfobikoaren arloan eraginkorrak diren prebentzio eta esku hartze protokoloak ezarriz.
Era berean, antolatu beharko lituzkete lgtb elkarte edo pertsonen partaidetza duten hitzaldiak edo ekintzak, diferentziarekiko eta dibertsitate afektibo-sexualarekiko errespetua sustatzeko asmoz.
Hezkuntza administrazioak bermatu beharko luke ere eskola guztietan dibertsitate sexual eta familiarra islatuko duten ipuin eta gida didaktikoak egotea, tutoretza-orduetan horien erabilera bultzatuz, berdintasun planetan adierazitakoari jarraiki. Bestalde, beharrezkoa da dibertsitatea ikusgarri egitea Hezkuntza asmoetara zuzendutako material guztietan: Genero identitatearen eta orientazio sexualen pluraltasuna, sexu bereko bikoteak eta sexu bereko gurasoen familiak.
Aipatutako guztiaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna lortze aldera, beharrezkoa da irakasleak trebatzea eta gida didaktiko gisa erabil litezkeen materialak editatzea.
44. Lgtb adingabeentzako tutoreak
Komenigarritzat jotzen da hezkuntza-zentro bakoitzean egotea orientazio homosexual, bisexuala edo transgenero identitatea edo orientazio transexuala duten ume eta nerabeen tutoretza lana egingo duten irakasleak (zentroko orientatzaileak izan daitezkeenak, edo tutoretza zehatz bat burutzen duen norbait, edo erreferentziazko tutoreak, beharrezko trebakuntzarekin), adingabeok izan litzaketen arazoak eta beharrizanak detektatzeko laguntza emateko asmoz, eta, hortik aurrera, aurreko gomendioetan definitutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekimen, esku hartze tresna edo programa guztien ezarpena bultzatu beharko dute ere.
E) Osasun-sistemaren gaineko gomendioak
class="2-2Texto">45. Adingabeen oniritzi informatua bermatzea
class="2-2Texto">Adingabeek euren gaixotasunen berri izateko eskubidea dute, euren heldutasunari eta ulermen-mailari dagokien neurrian. Gainera, euren oniritzia beharrezkoa da, hamasei urte betetzen dituztenetik aurrera, ezinbestekoak diren ebakuntza klinikoak egiteko, ezgaitasunik ez duten edo ezgaituta ez dauden kasuetan (azaroaren 14ko 41/2002 Legea, informazio eta dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta betebeharren eta gaixoaren autonomiaren oinarrizko araudia). Araudiak ere xedatzen du adingabearen iritzia jakin beharra dagoela hamabi urte betetzen dituenetik aurrera.
class="2-2Texto">Informatua izateko eta dagozkion erabakietan parte hartzeko eskubidea –osasun arazo bati erantzuteko osasun-tratamendu ezberdin artean hautatzeko aukera, botiken erabilera egokia, tratamendu eta terapia ezberdinen artean aukeratzeko eskubidea eta informazioa– baliabide egokiekin bermatu beharra dago. Horretarako, beharrezkoa da adingabeei egiten zaizkien audientziak espedientean eranstea eta kontrastatuak izan ahal izatea.
class="2-2Texto">46. Umeen arreta eta prebentzio eta detekzio goiztiarrak lehenestea
class="2-2Texto">Txosten honetan, behin baino gehiagotan azpimarratu da prebentzio eta detekzio goiztiarraren garrantzia, bereziki umeei eragiten dieten urrakortasun bereziko egoeretan.
class="2-2Texto">Alde horretatik, umeen populazioari eskainitako arretak lehentasun handiena izan beharko luke osasun sistemaren barruan; lehentasun hori agerikoa egingo litzateke, adibidez, profesionalen espezializazioan edo euren eskura jarritako baliabideetan.
class="2-2Texto">Urrakortasun bereziko edo arrisku egoeretako prebentzio edo detekzio goiztiarrari dagokionez, garrantzitsua da azpimarratzea pediatrek duten zeregin zentrala eta, kasu batzuetan, anbulatorio edo ospitaleko unitateek edo larrialdietako zerbitzuek izan dezaketena.
class="2-2Texto">Detekzio eta ekintzarako protokoloen existentzia adingabeen tratu txarren egoera posibleen aurrean aztergai dugunaren adibide on bat izan daiteke. Osasun-zerbitzuek lortutako informazioa da, beharrezko kontuarekin, beste sistema batzuen esku hartzeko egokirako interes handikoa izan daitekeena (zerbitzu sozialentzat, hezkuntza zerbitzuentzat, polizia zerbitzuentzat…).
class="2-2Texto">47. Osasun-adierazleen erabilera jarraipen-elementu gisa
class="2-2Texto">Nazioarte mailan, osasun-adierazle jakin batzuk erabiltzeko praktika hedatzen joan da, adingabeen osasunerako eskubidearen aplikazioaren maila "neurtzeko" tresna gisa eta erabiltzen da konparatzeko, adibidez, urte eta herrialde ezberdinen arteko egoera. Adibidez, lehen urteko bizi-itxaropenarekin, obesitatearekin, drogen gehiegikeriarekin, haurdunaldi goiztiarrekin eta abarrekin erlazionatutako adierazleak.
class="2-2Texto">Datu horiek eskuratzen dituena edo eskura dituena, gure kasuan, osasun-sistema da. Gomendio honetan eskatzen dena da adierazle jakin batzuen erabilera sistematiko eta publikoa, umeen populazioaren osasun-egoeraren gaineko jarraipena egiteko modu egoki gisa.
class="2-2texto6-6">48. Osasun-sistemaren koordinazioa beste sistema batzuekin eta osasun-gizartearen gunearen garapena
class="2-2Texto">Txosten honetan zehar, urrakortasunaren egoera jakinetan oinarritutako 3. atalean, zein arazo komunak nabarmentzen dituen 4. atalean, gomendioen atal honetan bezala, umeen populazioarekin lan egiten duten sistema ezberdinen arteko koordinazioa hobetzeko beharra azpimarratu dugu behin eta berriz.
class="2-2Texto">Azken urte hauetan jasotako balorazioei jarraiki, sistema baten koordinazioa lortzea zaila bada, halaxe gertatzen da osasun-sistemarekin, ziurrenik arrazoi asko tartean daudela.
class="2-2Texto">Izan ere, Arartekoaren erakundeak osasun-gizartearen esparrua garatzeko beharraren gaineko ezohiko txosten bat aurkeztu zuen. Behar hura txosten hartan azaltzen zen maila orokorrean; hemen azpimarratu nahi dugu haren garrantzia, zehazki, umeei eragiten dien neurrian.
class="2-2Texto">Hemen aztertutako sistema edo zerbitzu guztiak (babes-sistema, gazte-justiziaren sistema, hezkuntza-sistema…) bat datoz adieraztean osasun-sistemak eskaintzen dien lankidetza erabat aski-eza eta beharrezkoa dela.
class="2-2Texto">49. Ume eta gazteen adimen-osasun arreta hobetzea
class="2-2Texto">Osasun esku hartzeen ez-nahikotasunaren balorazioa, aurreko paragrafoan adierazia, adingabeen adimen-osasunaren arretari dagokionez bereziki nabarmena egiten da.
class="2-2Texto">Hemen, adibidez, umeen psikiatriako profesional nahikoren espezializazioaren falta sumatzen da, adingabeekin eta euren familiekin esku hartzeko plan integralen existentzia, esku hartzeen jarraitutasunik edo denbora nahikorik eza, bitartekaritzaren terapia alternatiboen erabilera, arazo larriak dituzten nerabeen barnetegi eta babes-zentroetako adimen-osasun zerbitzuen inplikazio handiagoa…
F) Jarraipenaren beharrizanen gaineko azken gomendioa
class="2-2texto6-6">50. Urrakortasun egoera ezberdinen eta bilakaeraren aldian aldiko azterketa
class="2-2Texto">Urrakortasun bereziko egoera, normal denez, etengabe aldatzen da, onerako eta txarrerako. Bere bilakaera ezagutzea beharrezkoa da, baina ez nahikoa errealitatean zehaztasun handiagoz eta kausa-ezagutzaz eragiteko.
class="2-2Texto">Arartekoaren erakundeak, bere funtzio eta baliabideei jarraiki, egoera jakin batzuen jarraipena egin du urteetan zehar, txosten honetan adierazitako aukera eta mugekin. Aukera eta muga horiek ondo aztertutako urrakortasun egoeren (ez denen) kantitateak eragin ditu, baita erabilitako baliabideek eurek ere: baliabideetarako bisitak; ofiziozko espedienteak; kexak; ikerketa monografikoak… Arartekoaren asmoa da eskura dauden bideak erabiltzea eta jarraipenarekin aurrera egitea, bere aukeren barruan. Bestalde, urrakortasunaren beste faktore batzuk jorratu nahi ditu, pobrezia edo gaixotasunak, besteak beste, orain arte gutxi landu izan baitira. Baina hemen azpimarratu nahi dugu horrelako jarraipenak eskumena duten administrazioek egin behar dituztela modu berezian.
class="2-2Texto">Alde horretatik, bereziki egokia iruditzen zaigu aldian aldiko ikerketak egitea, helburu, irizpide eta metodologia antzekoak erabilita; horrek aukera emango du datu konparagarriak izateko eta erabakiak horien arabera egokitu eta hartzeko. Jarduteko modu hori –hemen jorratutako gai batzuetan aplikatzen dena jadanik, eskola esparruan berdinen arteko tratu txarren kasuak bezala– urrakortasun bereziko egoera guztietara zabaldu behar da.
class="2-2Texto">Beste gauza bat litzateke arazoen ikuspegi globalago bat lortzea, ikertutako egoeretako bakoitzak aintzat hartuko lukeena, baina aztertuz euren artean erlazionatuta eta ikuspegi orokorrago batetik.