3.12. Joera homosexuala (lesbianak edo gayak) edo bisexuala edo genero nortasun transexual edo transgeneroa duten a
dingabeak
Erakunde hau kezkatzen duen problematiketako bat gazte homosexualena (lesbianak eta gayak), transexualena eta bisexualena da (aurrerantzean lgtb). Joera a
fektibo eta sexualen a
niztasuna nahiz nortasun transexuala eta transgeneroa ez daude behar bezala onartuta, eta oraindik ez dute normaltasun mailarik gure gizartean. Horrek eragin egiten du lgtb nerabe ugari egunero beren errealitatea onartzen ez duten egoeretan bizi behar izatea, eta beren familietan, eskolako ingurunean eta a
isiakoan gutxiespen irekia ere bizi behar izaten dute.
Arartekoak hainbatetan a
zpimarratu du beharrezkoa dela politika publikoak martxan jartzea eta horien bitartez baldintza egokiak sortzea lgtb nerabeek behar bezain babestuak edukitzeko beren oinarrizko eskubide hauek: duintasuna, osotasun fisikoa eta morala, nortasunaren garapen as
kea, as
katasuna eta tratu berdintasuna, eta segurtasunerako eskubidea eta etsaitasunezkoa ez den giro batean egotekoa.
Erakunde honek gaiari buruz bideratu dituen jarduerak hainbat izan dira. Besteak beste, Hausnartzeko eta herritarrek parte hartzeko V. Foroa a
zpimarratu nahi genuke, 2008ko irailean a
ntolaturikoa gai honen inguruan: Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan. Foro horretan esperientziak, kezkak eta profesional ezberdinen proposamenak trukatu ziren gai ezberdinen inguruan, esate baterako, nerabeek sexu a
niztasunaren a
urrean dituzten jarreren, lgtb nerabe eta gazteen problematikaren a
urrean gurasoek duten ikuspegiaren, bullying homofobikoaren, hezkuntza sistemako heziketa a
fektibo eta sexualaren, eta a
barren inguruan. V. Foro horretako esku-hartzeak eta emaitzak orain dela gutxi a
rgitaratu dira.
Bestalde, 2009. urtean, Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin izeneko txosten berezia a
urkeztu zen. Bertan, zaurgarritasun gehiagoko egoeran dauden transgeneroa duten pertsonen eta transexualen profil batzuk erakusten ziren. Horien a
rtetik haurrak eta nerabeak a
zpimarratu ziren. Haurtzaroan eta nerabezaroan a
dierazle eta diagnostiko egokirik ez egoteak eta a
dingabe horiek tratamendu hormonal eta kirurgikoetatik kanpo uzteak zaurgarri bihurtzen ditu, izan ere, kasu gehienetan, sufrimendua murriztuko dien jarraipena edo a
rreta eskuratzeko a
ukeratik kanpo geratzen dira. Txostenean egindako gomendioetako batzuk hezkuntzaren esparruari zuzenduta daude, eta heldu egiten diete prebentzioko berariazko neurriak garatzeari, indarkeriako edo bazterkeriako edozein egoeraren a
urrean, transgeneroa duten eta transexual diren ikasleei babesa eta laguntza emateari, nahiz mekanismoak jartzeari transexualak diren eta transgeneroa duten ikasleei beren sexu psikologikoaren a
raberako izena eman diezaieten.
Urte horretan bertan, a
rgitara eman zen ere Adingabekoei balioak transmititzea izeneko txosten berezia. A
zterlan horretan a
din ezberdineko (8 urtetik hasi eta 16 urte a
rte) 1.800 ikasle baino gehiagoren lagin baten jarrerak, portaerak eta a
urreiritziak a
ztertu ziren. A
zterketa hori Deustu Fundazioko ikerketa talde batek egin zuen, Javier Elzo irakaslearen zuzendaritzapean. Jorratutako gai nagusietako bat, hain zuzen ere, ikasleen jarrerena zen sexu joera ezberdinen a
urrean.
Ikus ditzagun txosten horretatik eskuratutako datu batzuk. Horietan, haur eta nerabeen intolerantzia, gutxiespen eta homofobia maila zein den ikus daiteke.
DBHko ikasleen %23,2 a
dos dago baieztapen honekin: "Ez litzaidake batere gustatuko nire irakaslea homosexuala izatea". %19,9, bestalde, a
dostasunaren eta a
dostasun ezaren a
rteko jarrera zehaztugabean egongo litzateke. Ikus ditzagun beste baieztapen batzuen kasuan emandako erantzunak: "Lotsa emango lidake nire neba/ahizpa bere sexu bereko norbaitekin ezkontzeak": %29 a
dos dago eta %22,7k ez du jarrerarik a
dierazten. "Inoiz ez nintzateke pertsona homosexual baten laguna izango": ideia horrekin bat dator gazteen %14,1 eta %15,6k ez du gaitzesten. "Homosexualei ez litzaieke seme-alabak haztea onartu behar". %16,7 a
dos dago eta %17,3 a
dostasunaren eta a
dostasun ezaren a
rtean. "Homosexualitatea gaixotasun bat da". %12,8k ideia horrekiko a
txikipena du eta %12,6k ez du gaitzesten. "Homosexualitatea ez da normala eta a
maitu egin beharko litzateke". %13,8 a
lde dago eta %16,7 ez dago a
urka. Eta iritzi horren ondorio modura: "Homosexualen a
ldeko manifestazioak debekatu egin beharko lirateke" ideiarekin bat dator %20,7 eta ez du gaitzesten %22,9k.
Erantzundako galdeketetako beste galdera batzuk (hurrenez hurren, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako eta DBHko ikasleentzat hiru ezberdin egin ziren) a
ntzeko erantzun eta datuak eskaintzen dituzte. Pertsona homosexualekiko –eta transexualekiko– gutxiespen maila oso kezkagarria da ikastetxeetako ikasleen a
rtean. Horrek esan nahi du jarrera erasokorrak, estigmatizaziokoak edo gutxiespenekoak daudela joera homosexualeko edo nortasun transexualeko nerabe edo irakasleen a
urka (eta hori hitzezko erasoak edo eraso fisikoak ez daudenean). Pertsona hauei nork ematen die babesa? Duintasunerako, osotasun fisiko eta moralerako, nortasunaren garapen librerako edo berdintasunerako oinarrizko eskubideak nola zaintzen zaizkie?
Gaiaren egoera testuinguru egokian kokatze a
ldera, a
intzat hartu behar dugu orain hogei urte besterik ez, hain zuzen ere 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea kendu zuela buruko gaixotasunen bere zerrendatik. Gaur egun oraindik ere gutxi gora behera laurogei herrialdetan kriminalizatu egiten dute eta horietatik zazpitan heriotza zigorra dago kasu horretan. Horren muturreko a
dierazpenak izan ez a
rren, gutariko edozeinek a
urki ditzake, oraindik ere, indarkeria eta sufrimendua sorrarazten dituzten egunerokotasunezko a
dierazpen homofoboak. Horren guztiaren ondorioz, a
re enfasi gehiago jarri behar da politika publiko proaktiboak eta eraginkorrak a
ntola daitezen, horien bitartez gizarteak a
halik eta lasterren egin dezan normalizazioaren bidea eta haur eta nerabe homosexual eta transexualen oinarrizko eskubideen bermearen bidea.
* * * *
Egokia da txosten honetan jasotzea lehen a
ipatutako nerabe homosexual eta transexualei buruzko Foroko a
lderdi eta ondorio a
dierazgarrienak.
Bereizkeria eta ezagutza falta orokorra. Bi hitz horiek izan ziren gehien erabili zirenak Foroan, lgtb nerabe eta gazteen errealitatea deskribatzeko. Ez dute bakarrik Euskadiren edo Espainiaren egunerokoa islatzen, baizik eta, baita ere, herrialde demokratiko guztiena, neurri handiago edo txikiagoan. Horren a
urrean, presazkoa da a
niztasun a
fektibo eta sexualarekiko errespetua lantzen duten eta homofobia deuseztatuko duten programak eta baliabideak jartzea, izan ere, errespetu falta eta homofobia horiek ondorio larriak dakartza lgtb gazteen bizitzara. Beharrezkoa da, halaber, Foroan a
dierazi zenaren a
rabera, informazio eta prestakuntza gehiago edukitzea, gizarte osoak esku hartzea, zehapenak jartzea sexu joeren eta a
niztasunaren gaiko pluraltasuna bermatzeko jartzen diren betebeharrak betetzen ez direnerako, eta a
bar. Horiek hausnartutako lan lerroetako batzuk besterik ez dira. Lehentasunezko gai bezala a
zpimarratu egin zen beharrezkoa zela haurtzarotik bertatik heziketa a
fektibo eta sexuala bultzatzea, bai ikastetxean, bai etxean. Beste era batera esatearren, lgtb pertsonak ikasgai edo a
rlo guztietan eta egunerokotasunaren a
lderdi guztietan sartu beharko lirateke, zeharka. Edonola ere, gazteei zuzendutako hezkuntza oro eskasa bihurtzen da telebista eta Internet bezalako baliabideak erabiltzen ez badira.
Suedian, legeak ikastetxeak behartzen ditu sexu eskubide eta as
katasunei buruzko politika proaktiboak edukitzera, eta urtero berrikusten dira. Hori dela eta, ikastetxeak jabetzen dira zehapena jaso dezaketela eta ikasleari kalte-ordaina ordaindu diezaioketela, ikerketa bat egonez gero eta epaileek ongi jardun ez dutela erabakiz gero. A
ipatutako herrialde horretan hirurogeiko hamarkadan hasi baziren ere a
niztasun sexualarekiko irakaskuntza positiboa bultzatzen, egun lgtb nerabeen a
rtean dauden erasoen kopuruak eta beren buruaz beste egiten dutenenak a
ltuak dira oraindik. Hans Ytterberg-entzat, a
legia, joera sexualagatiko bereizkeriaren kontra jarduteko ombudsman ohiarentzat, a
rrazoia ikasgeletan heziketa sexuala jorratzeko duten modua da: "asko a
ldatzen da batetik bestera eta irakaslearen mendekoa da". Gainera, "irakasleen prestakuntza oso kaskarra da". Herrialde eskandinaviarrean jabetzen dira, Ytterberg-en a
rabera, egiteko as
ko dagoela honako helburu hau erabat bermatzen den a
rte: lgtb pertsonak naturaltasunez sartzen ez dituen ikasgairik ez egotea. Naturaltasuna matematiketan ere bai: "Zergatik ez eman emakumeen bikote baten a
dibidea eta beren etxearen maileguagatik ordaindu behar duten portzentajea kalkulatu?".
Eraso homofobikoen kasuen a
urrean, Suedian ere gabeziak a
ntzematen dira politika publikoetan. "Fokua erasoa jasan duen pertsonaren gainean jartzen da eta hura ikastetxez a
ldatzen, jazarlearen gainean jardun ordez". Hala eta guztiz ere, Ytterberg-ek dioenaren a
rabera, badirudi jokaera a
ldaketa bat igartzen a
ri dela. Ikastetxe batzuek ordaindu behar izandako kalte-ordainei emandako publizitateak eragina eduki du hainbat ikastetxetan. "Beren plan proaktiboen kalitatearen hobekuntzan eragina eduki du".
Heziketa a
fektibo eta sexuala, oraindik konpontzeko dagoen a
razoa
Foroan, gai honi dagokionez dagoen gabezia itzela ikusi a
hal izan zen. Hezkuntzaren a
lorrean a
ditu den Belen Molinuevok a
rgi eta garbi a
dierazi zuen: "Sexu heziketa Espainian ezereza da, eta ez da Institutura a
rte hasten". Iritzi orokorraren a
rabera, bai ikasleek, bai irakasleek programak eta prestakuntza behar dituzte. "Irakasleak oso galduta daude" gogoratu zuen "Hitz egin dezagun Homosexualitateaz" (HdH) Programaren a
rduradun den Jose Enrike Brosak. Programa hori Gehitu elkarteak eskaintzen die Gipuzkoako ikastetxeei. "Homofobiagatiko bullying kasuen a
urrean ez dakite norengana jo", erantsi zuen.
Foroan parte hartu zuten a
dituen a
ho bateko iritziaren a
rabera, programa a
fektibo eta sexual onak eskaintzeko beharrezkoa da zeharkakotasunaren a
ukerari heltzea, hau da, lgtb a
ldagaia ikasgai edo a
rlo guztietan sartzea. "Guztia harrapatu behar du; bestela, ez du ez sakontasunik, ez ibilbiderik edukiko" zioen haietako batek. Beste batentzat, gaia "ezin da irakaslearen borondate onaren mendeko izan".
Beste hezitzaile batek iritzi hau zuen: "Heziketa a
fektibo eta sexuala guztion eskuetan utziz gero, a
zkenean ez du inork jorratuko". A
rgi dago heziketa a
fektibo eta sexualak prestakuntza handia behar duela irakasleen partetik, eta irakasleak ez direla a
usartzen ikuspen eta kontzientziazio programekin ikastetxeetara joaten diren lgtb elkarteetako kideen tokia hartzera. Horregatik, mendetasun egoeran dauden irakasle izaten jarraituko dute. A
rgi geratu zen beharrezkoa zela oraindik ere lgtb elkarteek gai honetan laguntzen jarraitzea, beren ezagutzak eta esperientziak eskainiz ikastetxeetan.
Berriro ere eskola zaharra a
ldatzeko ideia a
zpimarratu behar da, irakasleak esku harraraziz ikasleekin hitz egin dezaten eta ulermeneko eremuak lortu ditzaten. A
lderdi hori funtsezkoa da EDEX Fundazioko Roberto Floresentzat –haurren a
rloan a
ditua–: "Azken batean, irakaslea da a
zken hitza duena". Lan nekeza bihurtzen da honakoa ikasleek burua hedabideetan dutenean eta ikastetxean gorputza besterik ez dutenean.
Premiazkoak diren jarduera batzuk
Foroan, berehala egin beharko liratekeen jarduera proposamen batzuk jarri ziren mahai gainean.
– Ekintza planen, hitzaldien, a
zterlanen eta baliabideen beharra, horietan lgtb a
ldagaia a
intzat hartuta. Zehazkiago, Hezkuntza-administrazioak Berdintasun plan bat eduki beharko luke gazte homosexual eta transexualentzat eta homofobia deuseztatzeko, eta, halaber, ikastetxe guztietan planak onesten eta horien gaineko jarraipena egiten dela bultzatu beharko luke.
– Hezkuntza-administrazioak, halaber, bermatu egin beharko luke ikastetxe guztietan ipuinak eta gida didaktikoak egongo direla, horietan a
niztasun sexuala eta familiakoa islatuz. Halaber, tutoretza orduetan horiek erabili beharko lirateke, berdintasun planetan xedatutakoari jarraiki.
– Ikastetxeetan irisgarritasun handiagoa egon behar da informazio a
fektibo eta sexuala barreiatzeko (programak, hitzaldiak...) eta gazteen eta, batez ere, lgtb-en bizitza eta pentsamendu a
fektibo-sexuala ezagutzea a
halbidetuko duten a
zterlanak egiteko.
– "Beste maskulinitate" baten eraikuntzan lan egitea. Egungo maskulinitateak maskulinitate matxista zaharraren hondarrak eta a
rrastoak ditu oraindik. Bertan, indarkeriaren erabilerari heltzea eta homosexualitatea, bisexualitatea edo gizonezkoen paperari jarri zaizkion ereduei zorrozki erantzuten ez dieten nortasun eta portaerak biziki gutxiestea berezko elementu dira maskulinitate hori eraikitzerakoan.
– Diru publikoa eskuratzen duten enpresei sexu joeragatiko eta genero nortasunagatiko bereizkeriaren a
urka borrokatzeko programa bat eskatzea, eta diruz lagundutako taldeei bereizkeriaren a
urkako jarrerari berariazko a
ipamena egitea eskatzea beren estatutuetan.
– Hezkuntzara zuzendutako material guztietan a
niztasuna ikusgarri bihurtzea: joera sexualen eta genero nortasunen a
niztasuna, sexu berdineko bikoteak nahiz guraso bakarreko familiak.
– Erreferentziako irakasleak jartzea (orientatzaileak edota tutoreak), lgtb nerabeak orientatzeko eta laguntzeko, eta a
niztasun a
fektibo eta sexuala zaintzeko.
– Suedian a
rrakastatsua izan den lan metodo bat a
plikatzea: lgtb nerabeen segurtasunaren babesean eta haien eskubideen zaintzan eraginen bat izan dezaketen gizarteko a
gente guztiak identifikatzea (irakasleak, as
tialdiko begiraleak edo kirol jardueretakoak, guraso elkarteak, hezkuntza-administrazioa, ikastetxeetako zuzendaritzak, gizarte zerbitzuak, irakasleen sindikatuak, ikastetxeetako enpresaburuak, lanbide heziketako zentroak, hedabideak, a
rgitaletxeak, bideojokoen ekoizleak, fiskaltzak eta epaileak, polizia, eta a
bar), eta bakoitzaren erantzukizun esparrua finkatzea. Haiekin eseri eta, lgtb taldeek egindako ekarpenekin batera, garatu beharreko ekintza planak zehaztu.
– Elkarte eta erakundeek esparru egokiak ematea eta horietan egiazko informazioa eta informazio segurua eskaintzea Sarean: web orrialde batzuetan elementu homofobikoak daude, eta homosexualei eta transexualei berariaz zuzendutako horietan informazio interesgarria falta da as
kotan lgtb nerabeen garapenerako eta babeserako.
Transexualitatea, baztertuak baztertuen a
rtean
Transexualitatearen gainean dagoen ezagutza falta handia a
zpimarratzen da, eta, ondorioz, baita haren gutxiespena ere. Foroan bat etorri ziren diagnostikoan, eta hurrengoak bezalako baieztapenak errepikatu ziren: "Gazteei gutxiespen handiagoa sorrarazten diete transexualek homosexualek baino", "Ezezagun handiak dira", "Haien inguruko guztiak morboa du", "Gutxiespena ikaragarria da"... Geletan bildutako ezagutza enpirikoak, hain zuzen ere Belen Molinuevo a
ntropologoak eta HdH programaren a
rduradun den Jose Enrike Brosak emandakoa, egiaztatu egiten ditu baieztapen horiek.
Ondorio modura
Gaur egun gizartean nagusi diren a
rau eta balioei dagokienez, sexuaren eta a
fektibitatearen joera homosexualak eta bisexualak, edota identitate transexuala edo transgeneroa ez daude behar bezala onartuta, eta ez dira normaltasunaren mailara iristen. Horren harira, nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexual as
kok haien a
utoestimurako, haien garapen pertsonalerako eta a
razorik gabeko sozializaziorako kaltegarriak diren egoerak jasan behar izaten dituzte. Gainera, bere horretan diraute gorroto, gaitzespen eta beldurrean oinarritzen diren homosexualitatearekiko eta transexualitatearekiko ideia eta jokabideek. Horiek a
hozko eta fisikoki egindako irain bihurtzen dira izaera homofobiko edo transfobikoa duten jazarpen edo bullying egoeretan. A
dierazitako egoerak jazotzen ez badira ere, nerabe eta gazte lgtb as
kok onarpen eza erakusten duten jarrera edo ideiak jasaten dituzte, edo a
rgi eta garbi a
dierazitako baztertzea ere beraien familiaren baitan, lagun edo gelakideekin, kirol ekintzetan edo a
isialdiko ekintzetan.
Beharrezkoa da horrek guztiak sozializazioan nahiz garapen pertsonalean eragiten dituen ondorioei heltzea. Era berean, as
katasunaren, duintasunaren, osotasun fisiko eta moralaren, berdintasunaren eta norberaren nortasuna as
katasunez garatzearen oinarrizko eskubideak baliatzean horrek guztiak zein ondorio dakartzan a
ztertu beharko litzateke. A
ldi berean, a
urkeztu diren gaiekin lotura duten politika publikoak a
ztertu nahi dira eta jada martxan diren politikak hobetu eta berriak ekarriko dituzten proposamenak bideratu.
Aipatutako Foroan, a
rgi geratu zen beharrezkoa zela ikerketa bultzatzea eta ikerketa horrek datu a
lderatuak ematea planteatutako a
razoen neurriaren gainean eta prebentzio programak ebaluatzea a
halbidetzea. Programa horietan, heziketa a
fektibo eta sexuala zeharkako ikuspuntutik emateko dagoen beharra nabarmendu zen. Era berean, a
dministrazioen, lgtb elkarteen, komunikabideen, eta, oro har, eragile sozial eta kultural guztien lankidetza zein garrantzitsua den a
zpimarratu da, eta, a
rreta berezia jarri da Interneten, gazte eta nerabeengandik oso gertu baitago. Pentsamoldea eta kultura a
ldatzeko erronka handia dugu a
urrean, eta, a
ldaketa horren baitan, dibertsitate sexuala eguneroko a
rlo guztietan normaltasunez islatu beharko litzateke eta ez litzateke bazterkeriarik onartu beharko. Hori bereziki transexualekin zaindu behar da, ezezagun handiak baitira eta ezberdintasunaren a
urkako borrokan a
haztutako kolektiboa izan baita.
Laburpen modura, etorkizuneko proposamen nagusi bezala definitu daitezke hurrengo biak:
1. Joera sexual ezberdineko gazteek haien duintasuna, eta osotasun fisiko nahiz morala, haien nortasuna libreki garatzeko eskubidea, as
katasun eskubidea, laburbilduz, tratu berdina izateko eskubidea babestuta izan dezaten baldintzak sortzen laguntzen duten politika publikoak gaitzea behar-beharrezkoa da.
2. Beharrezkoa da indarkeria homofobikoa eta transfobikoa prebenitzeko protokoloak bultzatzea, eta a
rreta berezia jarri behar da irakasleen eta ikasleen trebakuntza eta heziketan.