3.11. Eskolako jazarpena
rloaren ezaugarriak
Ikastetxea toki pribilegiatu bat da, eta ez bakarrik eduki akademiko jakin batzuen ikaskuntza formalerako, baizik eta, baita ere, familiarena edo auzoarena ez den beste testuinguru zehatz batean gizarte bizikidetza ikasteko, bai ikaskideen artekoa, bai helduekikoa.
Ikastetxeetako bizikidetzari buruz hitz egiten dugunean, pertsonen arteko harremanen kalitateari buruz ari gara, giro jakin bat lortzeari buruz. Bizikidetza positiboko giroa lortzea hezkuntzaren helburuetako bat da, eta ez da berdindu behar gatazka jakin batzuk kudeatze edo gainditze soilarekin. Horrek esan nahi du pertsonen arteko harremanetarako arau edo esparru argia eta parte-hartzailea eduki behar dela, gizarte gaitasunak eta gaitasun emozionalak eta moralak garatzeari eman beharreko garrantzia eman behar zaiola, familiekin lankidetzan egin behar dela lan, eta abar.
Gatazkak, o
rdea, pertsonen arteko harremanen alderdi bat dira; bizikidetzaren edozein esparrutan gertatzen dira eta, beraz, baita ikastetxeen eremuan ere. Aitzitik, gatazka nola kudeatzen den, hura positiboa izan eta garapen pertsonalean lagundu dezake, edo negatiboa izan eta kalte handiagoa edo txikiagoa ekarri dezake.
Ikastetxeen eremuan gatazka tipologia o
so bat dago, bai berdinen arteko gatazken baitan, bai ikasleen eta irakasleen edo ikasleen eta bestelako langile helduen arteko gatazkenean.
Kapitulu honetarako erreferentzia izango den txosten berezian (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan, Ararteko Erakundeak argitaratutakoa 2006. urtean) sei gatazka mota aztertu zen funtsean, hain zuzen ere ikastetxeetan nahiko hedatuta daudenak eta, zenbaitetan, o
ndorio larriak ere izan dituztenak:
– eskolako absentismoa;
– ikastetxean o
rdena eta diziplina o
ztopatzen duten jokabide disruptiboak;
– ikasleek irakasleei egindako erasoak;
– irakasleek ikasleei egindako erasoak;
– bandalismoa ikastetxeko instalazio edo materialen aurka;
– berdinen arteko jazarpena edo tratu txarra, botere-abusuagatik.
Txostenaren idatz zati honetan arreta berezia emango diogu azken gatazka mota horri. Gaia O
lweus-ek ikertu du herrialde eskandinaviarretan hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona, eta garrantzi handia hartu du gure artean azken urteotan, batez ere Hondarribiko "Jokin kasua" bezala ezagutu den horren o
ndotik.
Berdinen arteko tratu txarrei buruz dauden definizio ugarien artetik jarraian adieraziko duguna hartuko dugu. Erakunde honekin gai hau aztertu eta barreiatzerakoan lankidetzan aritu diren irakasle ikertzaile batzuk finkaturikoa izan da:
"Pertsona arteko harreman mota maltzurra, talde baten baitan izan o
hi dena eta desabantailan dagoen beste bat behin eta berriro beldurrarazi eta baztertzea ezaugarri duena. Bereziki kaltegarria den harreman mota dela esan daiteke, adibidez, ikasgela berean dauden ikaskideek edo lan sail berean diharduten lankideek o
satuta egon daitekeen taldetik kanpoko irizpide zehatzaren arabera estatus bera duten, hau da, berdinak diren, baina, kidea beldurrarazi edo baztertzen duenak bere abantailazko egoeran gehiegikeriaz jokatzearen o
ndorioz, botere aldetik –fisikoa, psikologikoa, etab.– maila ezberdinean dauden gizabanakoen artekoa denean". (Del Barrio, Martin, Almeida eta Barrios, 2003).
Berdinen arteko tratu txarrak o
so modu ezberdinetan gertatu o
hi dira:
– gizarte bazterkeriaren bitartez edo marjinatuz;
– eraso fisikoaren bitartez;
– hitzezko erasoaren bitartez;
– mehatxuen bitartez;
– sexu jazarpenaren, jazarpen fisikoaren edo hitzezko jazarpenaren bitartez;
– baliabide teknologikoak erabiltzearen bitartez...
Ia beti taldeko fenomenoak izaten dira, eta, bertan, paper ezberdinak bereizi o
hi dira: biktimak, erasotzaileak, lekukoak... Inolako zalantzarik gabe, tratu txarra kaltegarria da guztiontzat, baina, hemen interesatzen zaigun ikuspegitik, alegia, pertsona zaurgarrienen eskubideak defendatzearen ikuspegitik, tratu txarra bereziki suntsigarria da hura jasaten dutenentzat, hau da, biktimentzat.
Ikusiko den bezala, ez da lan erraza behar bezain fidagarri izango den datu seriea edukitzea berdinen arteko tratu txarraren hedapenari eta horren bilakaerari buruz. Aitzitik, nahiko zabalduta dagoen arazo bat da eta, sarritan, Ararteko Erakundeak berak esku hartu behar izan du.
Aurrekariak
Ararteko Erakundeak arreta berezia eman dio azken urteotan ikastetxeetako bizikidetzaren gaiari, eta ez bakarrik jasotako kexei erantzuteko, baizik eta, baita ere, bere ekimenez, prebentzioa, sentsibilizazioa eta praktika o
nen barreiapena ere sustatzeko.
Alde batetik, 2006. urtean zehar bizikidetzari buruzko azterlana egin zen Bigarren Hezkuntzako zentroetan; 2006ko abenduaren 19an eman eta argitaratu zen Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosten bereziaren funtsezko o
inarria izan zen. Azterlan horren laburpena eskaini zen urteko txostenean. Horrela, nolabait, bi urte lehenago herritarrek parte hartzeko II. foroarekin eta gure erkidegoko Bigarren Hezkuntzako 80 zentrotako ikerketarekin hasitako prozesua amaitu zen. Txosten horretan zehatz-mehatz aztertutako gatazketako bat –bakarra ez den arren– eskolako jazarpena edo berdinen arteko tratu txarra zen.
2006ko txostenean, azpiatal honetan bertan adierazten genuen, kasu bakoitzean beharrezkoak diren esku-hartze zehatzetatik aparte, aipaturiko txostenean eginiko gomendioak aplikatzeak hautemandako arazo asko konpontzeko eta eraginkortasun handiagoz esku hartzeko balio izango zuela eta, nolanahi ere, hurrengo urteetan gai horren berariazko jarraipena egin behar izango zela uste genuela.
Balorazio horien arabera, Ararteko erakundeak, 2007. urtean zehar, hainbat ekimen gauzatu ditu. Besteak beste, honako sei hauek nabarmenduko ditugu:
1) Herritarrek parte hartzeko beste foro baten antolaketa (Hirugarren Foroa); 2007ko maiatzean egin zen, eta ikastetxeetako bizikidetzari eta gatazkei buruzkoa izan zen. O
hiko txostenean bertan foro horri buruzko informazio sintetikoa bildu genuen (ikusi V. kap.) eta, o
ndoren, foro horri buruzko argitalpen monografikoa egin eta ikastetxe eta hezkuntza zerbitzu guztietara bidali genuen (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. Hausnartzeko eta parte hartzeko foroak, 2008).
Foro horretako goizeko saioan, saio itxian, xede horretarako gonbidatutako 40 pertsona inguruk parte hartu zuen (ikastetxeetakoak, laguntza zerbitzuetakoak, ikuskaritzakoak, sistema judizialekoak, parte-hartze o
rganoetakoak, ikerkuntza taldeetakoak…). Arratsaldeko saioan, saio irekian, 80 pertsona inguruk parte hartu zuen. Goizean jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:
1. Zeintzuk diren eskolako giroan eragin o
nuragarria edo kaltegarria izaten ari diren faktore nagusiak.
2. Jarduera o
nen esperientziak eta adibideak.
3. Zer egin dezakeen edo egin behar duen hezkuntza-administrazioak.
4. Zer hobetu edo aldarazi ikastetxeen antolamenduan.
5. Nola kudeatu ikastetxeetatik jazarpeneko edo tratu txarren egoerak.
6. Beste gizarte agente batzuen esku-hartzea.
7. Zer ebaluatu, ikertu, barreiatu... beharko litzatekeen.
8. Zer ekarpen egin dezakeen Arartekoak.
Arratsaldeko saioan, Arartekoak Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan Txostenaren laburpena eskaini zuen, eta M. Jose Diaz-Aguado irakasleak, gaian aditu, hitzaldia eskaini zuen izenburu honen pean: "Eskolako jazarpenetik ikasgeletako lankidetzara". Mintzaldi hauek eta gero, mahi-inguru luzea egin zen. Mintzaldi guztiak grabatu egin ziren eta, behin horiek transkribatuta, editatu eta goian adierazitako argitalpenaren bitartez banatu ziren.
2) Hainbat hezkuntza agenterekin gai honi buruz egindako konferentziak eta bilerak, batzuetan Arartekoaren beraren ekimenez (azterlanean parte hartu zuten 80 zentroetako zuzendaritza taldeei deituta, adibidez) eta beste batzuetan, berriz, beste batzuen ekimenei erantzunez (adibidez, laguntza zerbitzuak, udal instantziak, unibertsitateak edo profesionalen elkargoak). Ildo horretan, aldizkari pedagogikoetan gai honi buruz argitaratutako artikuluak ere aipatu behar dira.
3) Tratu txarren edo bizikidetza arazoen atzean dauden eta baldintzatzaile diren o
inarrizko gaietako bat sakondu ahal izateko beste ikerketa bat abiaraztea: balioak. 2007. urtean zehar, Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikasleei balioak helarazteari buruzko berariazko azterlan bati ekin zitzaion, eta horrek, o
ndoren, beste txosten bat egitea ekarri zuen, 2009. urtean argitaratu zena hain zuzen (Adingabekoei balioak transmititzea).
4) Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako material interaktiboa berriz argitaratu eta zabaltzeko eginiko urratsak; "ziberbullying" terminoaren bidez adierazten diren eskolako jazarpeneko beste modu batzuei heldu zitzaien bertan, arriskuak saihestu eta haien aurren defendatzeko gaitasuna handitzeko asmoz. Material interaktibo horiek eta horiei dagozkien gida didaktikoak editatu egin ziren eta ikastetxeetan eta hezkuntza zerbitzuetan banatu, Ziberbullying-a. Teknologi berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida eta Leihoak. Abentura ERREALA mundu BIRTUALEAN izenekin.
5) Hezkuntza Sailari bidalitako hainbat espediente izapidetu dira, o
fizioz, Ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkak izeneko txosteneko gomendioak betetzen diren edo ez ikusteko.
6) Herritarren partaidetzarako foro bat egin da, maiz beren sexu o
rientazioagatik jazarriak izan o
hi diren nerabeen arazoei buruz berariaz hitz egiteko. 2008an antolatutako nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualei buruzko foro horretako o
ndorioak 2009. urtean argitaratu eta zabaldu ziren (Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan). Gai hori berariaz aztertuko da txosten honen hurrengo atalean (3.12).
Horrela, bada, Ararteko Erakundearen lehentasunezko eta jarraikako arreta eskuratu duen gaia da, eta horretarako hainbat ekimen bideratu da. Izan ere, esan dezakegu hori kezka handienetarikoa sortu duen eta arreta handienetarikoa exijitu duen adingabeen eremuko hiru gaietako bat izan dela azken urteotan.
Ekimen horietako batzuen berri ematen da txosten honetako beste atal batzuetan. Bestalde, 2007ko O
hiko Txostenean, eskaini genuen jada horietako biren nahiko laburpen zabala. Zehazki, Bigarren Hezkuntzako zuzendaritza taldeekin izandako bileretan bildutako ekarpenetatik eta Hezkuntza Sailak gure lehen datu eskaerari emandako erantzunetik bildu zen hura. Sailaren erantzuna "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura" izena zuen dokumentuan zehaztu zen (Ikusi 2007ko txostena).
Funtsezko arazoak
Gure txostena saiatu egin zen ikastetxeetako bizikidetzari eragiten zioten o
inarrizko arazoak zeintzuk ziren antzematen. Aitzitik, gatazkak baziren edo ez baloratzen ere saiatu zen, tamainan.
Ikastetxeetako indarkeriaren gainean gizarteak agertzen duen alarma, hedabideetan titular handiekin zenbaitetan agertzen diren albisteak, edota ikerketa zehatz batzuk eskaintzen dituzten emaitzak kontuan hartzen baditugu, ziurrenik deigarriena eta eginiko azterlanean azpimarratzeko moduko aldea izango da gure hezkuntza-komunitateko o
sagarri guztiak (ikasleak, irakasleak eta familiak...) nahiko pozik daudela beren ikastetxeetan sumatzen duten giroarekin. Erantzunak kritikoagoak dira hezkuntza-sistemaren giro o
rokorrari buruz galdetzen zaienean edo giroaren balizko hondamenari buruz hitz eginaraztean. Bakoitzaren ikastetxeari buruz galdetzean, o
rdea –hori da hobekien ezagutzen dutena–, bildutako balorazioak o
so positiboak dira. Adibide gisa aipa daiteke familien %82k ez lukeela semea edo alaba ikastetxez aldatuko, edo familien %93,4 o
so pozik dagoela semea edo alaba dagoen ikastetxean egotearekin.
Txostenak beste hainbat alde positibo antzemateko aukera ematen du. Ararteko erakundeak eskubideak bermatzeko duen betebeharretik aztertuz gero, o
rdea, alde negatiboak azpimarratu behar ditugu eta, bereziki, o
ndorio larriak izan ditzaketenak edo pertsonen o
inarrizko eskubideetan eragina izan dezaketenak. Ikuspegi hori kontuan hartuta, egia esan, nahikoa litzateke ikastetxeko komunitateko kide bakar bat baztertua, mehatxatua, erasota edo lotsarazia izatea, gure kezka edo esku-hartzeak zentzua izateko. Eta gure azterlanean bildutako datuen arabera, gainerakoetan bezala, mota horretako egoerak, gehienetan botere-abusuaren o
ndorio, o
hikoak dira zoritxarrez.
Azterlanak nahiz garatutako jarduerek agertzen dizkiguten kezka-elementu ezberdinen artean, honakoak azpimarra ditzakegu:
1) Irakasleen eta familien artean antzeman daitekeen dibortzioa
Txostenak aukera ematen du alde nabarmenak ikusteko, familien eta irakasleen artean o
so jarrera ezberdinak antzemateko, hainbat konturen inguruan iritzia ematerakoan eta balorazioak egiterakoan. Horrela, esate baterako, familiek o
so ikuspegi idilikoa dute irakasle eta ikasleen arteko harremanen inguruan; haien ustez beren seme-alabek ez dute ia arazorik ematen; aldiz, askoz ere kritikoagoak dira irakasleen jardunbidearekin, etab.
Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena ez da beharbada alde horiek egotea izango. Kezkagarriena, ziurrenik, sektore batek besteari errua botatzea izango litzateke, edo arazoen erantzukizun nagusia egoztea, edo batek besteak gatazkak konpontzeko duen modua zalantzan jartzea... Horrela, irakasle gehienek (%54k) uste dute ikastetxeetako diziplina-arazoen edo indarkeriaren arrazoia familiak permisiboegiak izatea dela, eta seme-alabei inolako jokabide mugarik ez ezartzea. Familia askok, aldiz, uste du, gatazkak ez direla justiziaz konpontzen ikastetxeetan, edo bide judizialari heltzea aukera egokia dela...
Ararteko erakundean jasotzen ditugun kexek ere, alde horiek nabarmentzen dituzte: guregana jotzen duten familiek uste dute irakasleek edo ikastetxeetako zuzendariek arduragabekeriaz jardun dutela edo beren irudia mantentzen saiatu direla edo ez dutela nahikoa lan egin beren seme edo alabaren arazoa konpontzeko. Aitzitik, ikastetxeak behar bezala jardun duela uste du eta, zenbaitetan, familiaren esku-hartzea kaltegarria ere izan dela, gauzak zailtzea besterik lortu gabe.
Kontuan hartzen badugu azterlan guztiek eta praktikak familia eta irakasleen arteko lankidetza azpimarratzen dutela ikastetxeetako bizikidetza eta giroa hobetzeko ezinbesteko faktore gisa, alde horiek izugarri kezkagarriak dira eta lehentasunezko arreta eman behar zaie.
2) Sektore batzuen parte-hartze eskasa ikastetxeetako bizikidetza erregulatzen duten arauak egin, berrikusi eta aplikatzean
Eginiko azterlanaren emaitzek agertzen dute bizikidetza-arauak egin eta berrikustean dagoen parte-hartzea o
so eskasa dela, bai behinik behin familia eta ikasleen aldetik. Sektore horien poztasun eza galdera-sorten erantzunean nahiz eztabaida-taldeetan agertzen da.
Badirudi ikastetxe batzuetan o
hikoa izaten dela aurreko urteetan ezarritako arauak egokitzat jotzea, ikastetxeko komunitateko kide guztien arteko eztabaida sustatu gabe. Horietako asko kide berriak izan daitezke ikastetxean eta, beraz, gerta daiteke horien gauzatzean inoiz parte hartu ez izana.
Modu berean, ez dirudi formalizazio gehien izandako parte-hartze azpiegiturek –Eskolako Kontseiluentzat bizikidetza-batzordeak diren moduan– kontua behar bezala konpontzen dutenik. Ikasle eta familien balorazioaren arabera –organo horietan parte-hartze zuzena dutenak barne–, arauen berrikuspenean edo aplikaziorako irizpideetan esku hartzeko dituzten aukerak o
so mugatuak dira, irakasleek erabakitzeko duten ahalmenaren o
ndoan.
3) Zenbait jokabide "normaltzat" hartzea; horrek zalantzan jartzen ditu errespetuzko bizikidetzarako ezinbestekoak diren hainbat balio
Azterlanean ikusitako beste elementu kezkagarrienetako bat da ikasleen talde handi batek "normaltzat" jotzea zenbait jokabide, horiek ikastetxeko giro o
na suntsi badezakete ere. Jokabide horiek sufrimendu handia eragin diezaiekete zenbait ikasle eta irakasleri, edota arazoei erantzun egokia emateko aukera zaildu.
Nagusiki, hiru jokabide motaz ari gara. Horiek, aztertutakoaren arabera, nahiko o
hikoak dira eta ikasleen talde esanguratsuak justifikatzen ditu –arrazoi harrigarriak emanez batzuetan–:
– Gelako martxa etetea edo diziplina eza, txostenean antzeman daitekeen moduan, irakaslearen egonezinerako arrazoi nagusienetako bat da eta, modu berean, ikasleen aldetiko frustrazioa eta poztasun eza dakartza.
– Gelakideei eginiko erasoak, haiengan izan ditzaketen o
ndorio negatiboak baloratu gabe.
– Ezer egiten ez duen lekukoaren paperaren o
narpena. Normalean, o
ndorio negatiboak etorriko zaizkienaren beldur, beste alde batera begiratzen dute, sufritzen ari denari babesik eman gabe edota heldu arduradunekin elkarlanean aritu gabe.
Jarrera horietako batzuk irmo ageri dira berriro ere Arartekoren o
ndorengo beste txosten batean, Adingabekoei balioak transmititzea izenekoan hain zuzen.
Txostenak dioen moduan o
so zabaldurik dauden jokabide horien konbinazioak kostu pertsonal handia ari dira izaten, bai ikasleen baita irakasleen kasuan ere, eta horrek o
ndorio negatiboak dakartza ikastetxeetako eta geletako bizikidetza-giroan.
4) Ikastetxeetatik kanpoko agente batzuen jarduera jakin batzuk izaten duten eragina, eta ez beti positiboa
Ikastetxeko komunitatea eta bereziki irakasleen taldeak kezka handiz ikusten du neurri batean beste agente sozial batzuen esku-hartzea, beraiena dela uste duten esparru batean. Adibide gisa, ikastetxeko jazarpen kasuen judizializazioaren inguruan adierazitako iritziak aipa daitezke, edo zenbait kasuri hedabideek ematen dioten tratamenduari buruz adierazitakoak.
Litekeena da ikastetxetik "kanpoko" agente batzuen esku-hartzearen aurkako iritzi batzuk jarrera defentsiboaren o
ndorioz etortzea, baina aldi berean arrazoizko kezka antzematen da zenbait esku-hartzek egoera ez hobetzeaz gain, o
ndorio negatibo gehiago sor ditzakeelako positiboen aldean. Gauzak horrela, badirudi kasuen, hartutako neurrien eta o
ndorioen jarraipena egitea beharrezkoa dela.
5) Irakasle askorengan ezinegon maila altua antzeman daiteke, gainezka egiten dutela sentitzen dutelako
Galdera-sortei emaniko zenbait erantzunek nahiz elkarrizketa eta irakasleekin izandako eztabaida talde jakin batzuen edukiak pentsarazten dute irakasle askok gainezka egiten duela sentitzen duela, alde batera utzita daudela, lubakian sartuta bezala, lan itzelaren aurrean beharrezkoak dituen baliabideak izan gabe: o
narturiko agintea, prestakuntza egokia, tutore lanak behar bezala gauzatzeko denbora eta esparruak, administrazioaren babesa, esparru legal argiak, baliabideak, eskolari gerora egingo duenaren aurkakoa izango dena exijitzen ez dion gizartea...
Irakasleen etsipenak ikastetxeetako bizikidetza-giroan hobekuntza esanguratsuak sumatzea galaraziko luke; beraz, horregatik da garrantzitsua haien parte-hartzea zaindu eta babestea. Egia da ikastetxeek, haiek bakarrik, ezin dutela gizarteko indarkeria deuseztatu, baina prebentzioa lan dezakete, agerpena gutxitu, o
ndorioak murriztu eta harremanetarako eredu alternatiboak eskaini.
6) Zenbait jokabideren aurrean agerturiko erreakzioa ez da nahikoa, edo motelegia da, eta horrek zigorgabetasun sentsazioa sortzen laguntzen du
Egia da ikastetxeen o
inarrizko lana prebentzioa izan behar dela, baina zenbait egoeraren aurrean, prebentzioa ez da nahikoa. Zenbait gertakariren aurrean, jazarpen egoerak kasu, ezinbestekoa da esku hartzea eta, gainera, azkartasunez eta eraginkortasunez. Mantsotasunak edo eraginkortasun ezak o
ndorio negatiboak bakarrik dakartzate: jazarpena jasan behar duen pertsonarentzat noski, babesgabetasun egoeran jarraitzen duelako, baina baita jazarpena eragiten duen pertsonarentzat edo taldearentzat ere, zigorrik gabe ikusten dutelako beren burua, eta lekukoentzat ere, gelakide bat lotsarazten jarraitzen dutela ikusten dutelako apartekorik gertatu gabe.
Ararteko erakundean jasotako kontsulta eta kexa gehienak (aurrerago ikusiko den moduan) ikastetxeek urtetan pairatutako desgastearen eta frustrazioaren o
ndotik etorritakoak izan dira. O
ro har, familiek adierazitakoak izan dira, ikastetxearen aldetiko esku-hartzea moteltzat edo eskastzat jotzeagatik.
7) Tratu txarren biktima direnen bakardadea eta mina
Badirudi o
rain arte ezagututako edo salaturiko kasuak errealitatearen zati txiki bat besterik ez direla. Eskura dauden datuek, aurrerago ikusiko den moduan, benetako mugak ageri dituzte.
Baina, hezkuntza-sisteman edo eskolako aro jakin batean agertzen diren jazarpen kasuen proportzio fidagarrienaren datua zein den alde batera utzita, kontua da tratu txarra pairatzen duen ikasle asko dagoela. Horietatik asko isiltasunean bizi dira, edo lagunen baten babesarekin bakarrik. Egoera horren arrazoia hura defendatu beharko luketen helduei gertatzen dena azaltzeko biderik ez izatea edo salaketak babesgabetasun handiagoa eta are o
ndorio kaltegarriagoak ekarriko dizkiela uste izatea izan daiteke.
Egoera hori erabat o
nartezina da zuzenbidezko estatu batean, eta are gehiago, heztea helburutzat duen erakunde batean. Haien erantzukizun nagusia ikasleak babestea da, kasu gehienetan adin txikikoak baitira. Jarraian datorren idatz-zatian berraztertuko diren berariazko gomendioetako batzuk tratu txarraren biktima den horri behar duen laguntza ematen zaiola bermatzera zuzenduta daude, hain zuzen.
Hobekuntza proposamenak (jada egindako gomendioak)
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan izeneko txostenean, 2006koa hain zuzen, 28 gomendio egin genituen. Horietako asko prebentziorako dira, eta ikastetxeetan bizikidetza giroa hobetzea bilatzen dute. Aitzitik, horietako batzuk, prebentziora ez ezik, jazarpen egoeren aurrean –horiek gertatzen direnean– eraginkortasun handiagoz esku hartzera ere zuzenduta daude.
Jarraian datorren laburpenean, gomendioen enuntziatua besterik ez dugu gogoraraziko (ikuspegi o
rokorra ez galtze aldera), eta berdinen arteko tratu txarreko egoerekin lotura zehatzagoa duten horietan bakarrik geldituko gara.
1) Gomendioen lehenengo blokea maila o
rokorragokoa edo izaera arautzailekoa zen, Hezkuntza-administrazioan berezkoak. Zera proposatu genuen:
– Ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea, bizikidetzaren hobekuntzarako programa eta planetan. Praktika o
nak hedatzea eta esku-hartze programak barreiatzea, ebaluatu, eta eraginkorrak direla baieztatu o
ndoren.
– Ikastetxeei babesa ematea baliabideen, aholkularitzaren, irakasleen prestakuntzaren eta bizikidetza planak martxan jartzen lagun dezaketen material zehatzen bidez.
– Bazterketa ekiditea, heterogeneotasunaren alde egitea, eta arreta eta baliabide bereziak ematea arazoak pilatzen dituzten ikastetxeei edo sektore ahulenei.
– Egungo esparru arautzailea berrikusi eta o
satzea. Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua aldaraztea (bi urte geroago aldarazi zuten, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren bitartez).
– Dauden jarduera protokoloak berrikustea eta beste berri batzuk garatzea, zabalduen dauden edo larrienak diren indarkeria egoerei aurre egiteko.
Komenigarria da azken gomendio honetan gelditzea (txostenean 5.a), izan ere, hainbat jarduera gauzatzea eragin du.
Esku hartzeko protokoloak egoteak zenbait egoerei erantzun goiztiarra ematea aurreikusten du, erantzukizunak argitzea, koordinazio bideak aurreikustea, aldeei bermeak eskaintzea, jarraipena erraztea, etab. Gure artean bada jada esku hartzeko protokolo bat, jazarpen egoeretan erabiltzeko ("Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida"). Aplikazioari buruzko datu batzuk ere bazeuden.
Hori gorabehera, erabileraren eta erabilgarritasunaren gaineko jarraipena egitea eskatu genuen, eta, horrekin batera, besteak beste, hurrengo alderdiak aztertzea: esku-hartze eskaeren jatorri o
hikoena zein den eta kasuen izapidetzean mantentzen diren konfidentzialtasun bermeak nahikoak diren, zenbait familiak erakunde honi adierazitako kontsulta eta kexen arrazoia izan delako; salatutako gertakarien, esku-hartzearen errekerimendu dataren eta beharrezkoak diren neurriak hartzearen artean igarotzen den denbora; ikastetxeko jazarpentzat jotako egoeretan hartutako neurrien eraginkortasuna, eta jazarpentzat hartu ez arren salatu izan diren beste gertakari batzuetako neurriak.
Gida horren berrikuspen edo jarraipenarekin batera, indarkeriako beste egoera batzuetarako protokolo zehatzak egitea proposatzen da, larritasuna edo hedapen maila kontuan hartuta.
2) Gomendioen bigarren bloke batek eragina zuen ikastetxeen lehentasunetarako eta horien antolamendurako. Gauzak horrela, gomendio hauek egin ziren:
– Bizikidetzaren hobekuntza eta edozein motatako tratu txarren gaitzespena jartzea, ikastetxe o
roren lehentasunezko helburu gisa.
– Ikasleen parte-hartzea sustatzea zenbait gatazken kudeaketan.
– Banakako tutoretzen praktika zabaltzea.
– Taldekako tutoretzetan harremanetarako gaitasunak lantzea sistematikoki.
– Talde-gela bakoitzean parte hartzen duen irakasle kopurua gutxitzea ahalbidetuko duen antolaketaren alde egitea, tutoretzen egonkortasun handiagoarekin batera.
– Eskola o
rduetatik kanpoko denborak eta esparruak aztertu eta ikuskatzen direla bermatzea.
– Bizikidetza batzordeen funtzioak eta papera areagotzea. Sektore guztiek horietan parte hartuko dutela bermatzea.
– Curriculuma eta metodologia egokitu eta erabiltzea, elkarrekin bizitzen ikasteko o
inarrizko elementu gisa.
– Ikasleen eta familien parte-hartzea areagotzea, bizikidetza arauak egin, aplikatu eta berrikusterakoan.
– Gelako martxa etetea edo ikastetxeetako diziplina ezari buruzko alderdiak.
– Informazioa zaintzea, familien artean prestakuntzako jarduerak sustatzea eta familia-ikastetxea lankidetza estutzea.
3) Hirugarren blokea esku hartzeko berariazko gomendioek eratzen dute. Horiek ikastetxean bertan gertatzen diren jazarpen edo indarkeria egoeren aurrean erabiltzekoak izango lirateke, eta horiek dira, ziurrenik, hemen arreta gehien merezi dutenak. Honako hauek dira:
– Sektore guztiak elkarrenganako errespetuaren garrantziaz jabearaztea, eta edozein motatako indarkeria erabat baztertzea (17. gomendioa)
Ikastetxeko komunitatea eratzen duten gizakien taldearen ezaugarri o
hikoenetako bat kideen aniztasuna da: ez bakarrik ezaugarri pertsonalenganako errespetuari dagokionez, baita bakoitzak antolaketaren barruan duen paper, funtzio edo estatusarenganako errespetuari dagokionez ere.
Hain konplexua eta heterogeneoa den giza talde bateko bizikidetzak ezin ditu gatazkak ekidin, baizik eta besteenganako errespetuan kokatu. Bestalde, giza eskubideen kulturak eta gizalegezko bizikidetzak edozein motatako indarkeria deuseztatzea exijitzen du harremanetan, are gehiago izaera hezitzaileko erakunde batean.
Besteenganako errespetua izatea eta indarkeria erabat gaitzestea ezinbesteko bi balore dira, beraz, eta ikastetxeko komunitateko kide guztiek horretaz jabetu behar dute, bai prebentzioko ikuspegitik, baita arazoen aurrean esku hartzeko ikuspegitik ere.
– Kasu guztietan biktimari laguntzea, eta babesa eta bere segurtasuna bermatzea (18. gomendioa)
Botere-abusuagatiko tratu txarreko egoeretan, ezagunak bilakatzen direnean, egin beharreko lehenengo gauza eta presa handienekoa erasoa jasan duen pertsonari berehalako laguntza eskaintzea da, harekin hitz egitea, eta bere babesa bermatzea. Hau da, lehenengo urratsetik antzeman behar du adineko arduradun bat dagoela konfiantza eskaintzeko, hark entzun, lagundu eta emaniko urratsen gaineko informazioa emateko. Harreman pertsonalak norberak bere buruari errua botatzeko saiakerak galarazteko balio behar du. Jazarpeneko jokabideak erabat gaitzetsi behar dira, justifikaziorako erabiltzen den arrazoia edo aitzakia dena dela ere.
Antzeko helburuak bilatu behar dira tratu txarrak jasan dituen ikaslearen familiarekin harremanetan jartzerakoan. Informazioa eman behar zaio, eta harekin lankidetza estua mantendu behar da une o
ro.
– Erasotzaileekin berehala esku hartzea, edozein erasoren aurrean tolerantzia zeroko mezu garbia helaraziz (19. gomendioa)
Halaber, pertsona erasotzaileei eta haien familiei dagokienez, ikastetxearen parte-hartzeak azkarra, tinkoa eta argigarria izan behar du. Helburuen artean honakoa bilatu behar da:
• Tolerantzia zeroko mezu garbia helaraztea, eta edozein motatako jazarpena berehalakoan utzaraztea.
• Ekintzak ekar ditzakeen o
ndorio negatiboak edo taldeko defentsako erreakzioak ekiditea.
• Familien eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea.
Estatuko Fiskaltza Nagusiaren "Gazte justiziako sistematik ikastetxeetako jazarpenaren tratamenduari buruz" izeneko 10/2005 Instrukzioan adierazten den moduan: "Erasotzaileek ez badute berehalako balorazio negatibo sendoa jasotzen beren jokabideagatik, eta ez bazaie erantzun tinkoa ematen zigorrik gabe ez direla geratuko jakinaraziz, eta/edo neurri bateko ‘saria’ lortzen badute entzutea eta mendetasuna eskuratuz gainerako ikasleen partetik, portaera erasotzailea jarduteko modu o
hikoa bilaka daiteke, eta menderatzetik estilo normalizatua egingo du pertsonen arteko harremanetan".
– Bideak erraztea ikasleek informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten (20. gomendioa)
Galdera-sortei emaniko erantzunen arabera eta ikasleekin izandako eztabaida taldeetan eztabaidatutakoa kontuan hartuta, atentzioa ematen digu haiek erabat jabetzen direla lekukotzen dituzten jazarpen egoeretan urratsak eman ditzaketela, horiek ekidin edo gainditzeko. Are gehiago esanda, askok uste dute zer edo zer egin beharko luketela jazarritako gelakidea defendatzeko, adibidez, hura defendatzea edo duten informazioa heldu arduradun bati ematea…, baina ez dute horrelakorik egiten beldurragatik edo bide egokiak ez izateagatik. O
hartzen dira, gainera, askotan helduek ez dituztela gertakariak ezagutzen, eta, beraz, ez dutela esku hartzen horiek deuseztatzeko.
Beharrezkoa da "isiltasun lege" moduko hori apurtzea, erasoa jasaten duenari kalte handia egiten diolako, baina modu berean jazarpenaren lekuko mutu direnen kontzientzia moralari ere eragiten diolako. Zenbait jokabideren balio etikoa zalantzan jartzean datza, eta modu berean, ikasleei bidea erraztea –askotan gertakariak ezagutzen dituzten bakarrak– informazioa tutoreei edo ikastetxeko arduradunei helarazteko aukera izan dezaten.
– Egoeraren gaineko etengabeko jarraipena egitea eta ikerketako edo zigorreko prozedurak ez luzatzea (21. gomendioa)
Ikasleen artean botere-abusuagatik gertatzen den jazarpena edo tratu txarra, o
ro har, denbora luzez mantendu o
hi da. Hain zuzen ere, Ararteko erakundean jasotako kontsulta edo kexa gehienak urte askotan, eta batzuetan ikastetxe ezberdinetan eta hezkuntza maila anitzetan, pairatutako tratu txarreko egoerekin dute zerikusia.
Esku-hartzeak, jada adierazi den moduan, berehalakoa izan behar du; ikerketa eta zigor prozedurek ahalik eta azkarrenak izan behar dute; baina aldi berean, beharrezkoa izango da etengabeko jarraipena egitea, modu horretan arazoak gainditu diren eta hartutako neurriak eraginkorrak diren baloratzeko.
LOEak nahiz Adingabearen Zigor Legeak urruntzeko, edo ikastetxetik aldatu edo lekualdatzeko neurriak aurreikusten dituztela kontuan hartuta, horien jarraipena egitea beharrezkoa dela dirudi, edozein motatako urradura ekiditen saiatuz.
– Jazarpen edo ikasleen arteko tratu txarreko egoeren aurrean, jarduteko aukera ezberdinen berri ematea eta o
rientatzea (22. gomendioa)
Egun, gizarte sentsibilizazio handia dago –neurri bateko alarma ere bai– jazarpeneko egoeren aurrean, baina, aldi berean, nahasmendu handia dago horren aurrean egin beharko litzatekeenaren edo ez litzatekeenaren aurrean. Nahasmendua, adibidez, jarraitzea komeni den irizpideen gainean edo maila ezberdinen aurrean egin behar diren urratsen eta o
ndorioen gainean (gelako tutorearen aurrean; ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean; hezkuntza ikuskaritzaren aurrean; bizikidetzako programaren arduradunen aurrean; Arartekoaren beraren aurrean, polizia edo epaitegien aurrean, etab.).
Ona litzateke hezkuntza komunitateko o
sagarri guztiek (ikasleek, familiek, irakasleek, zuzendaritza taldeek, etab.) o
inarrizko informazio komuna izatea, erabakiak hartzerakoan o
rientazio gisa balio dezan.
4) Laugarren blokea beste gizarte agente batzuen esku-hartzeari buruzko gomendio batzuk eratzen dute:
– Zenbait kasu epaitegietara emateari buruz.
– Gai hauek hedabideetan duten tratamenduari buruz.
– Beste gizarte agente batzuekin lankidetzan aritzeari buruz.
5) Azkenik, azken hiru gomendioak jarraipen edo ikerkuntza beharrei buruzkoak dira. Horietan behar hauek planteatzen dira:
– Errealitatearen eboluzioaren gaineko aldizkako jarraipena egitea ahalbidetzen duten azterlanak egitea.
– Esku-hartze programen eraginkortasuna aztertzea (arrakasta eta porroterako faktoreak), eta, beraz, horien luzapena sustatzea edo bertan behera uztea.
– Egun Hezkuntza Sailak duen protokoloaren edo Ikastetxe batean tratu txarren aurrean jarduteko gidaren aplikazioaren, eta ikastetxeetan aplikatutako espediente eta zigorren jarraipena (28. gomendioa).
Jarraian datozen ataletan ikusiko den bezala, jarraipen honek arreta berezia eskuratu du Arartekoaren partetik.
Jarraipenak
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenaren jarraipentzat, 2007an lehenengo jarduketa bat hasi genuen o
fizioz, Hezkuntza Sailari zuzenduta; horrek 2008ko urtarrilean eman zuen erantzuna eta erantzun hori urte hartako txostenean jaso genuen.
Gero, 2008ko apirilean, Arartekoak beste idazki bat bidali zion Hezkuntza sailburuari, eta, haren bidez, besteak beste, berariaz eskatu zizkion azken ikasturteetan aplikatutako jazarpen egoeretarako protokoloaren datuak. Beste hainbatetan eskatu o
stean eta beste espediente bat egin o
stean, 2009ko o
tsailean jaso genuen erantzuna, aurreko urteko txostena ia amaituta zegoenean. Dena dela, txosten hartan daturik o
inarrizkoenak jaso genituen, hurrengo txostenetan o
stera heldu eta xehekiago aztertzeko asmoz (Ikusi 2008ko txostena).
Sailaren erantzunean 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako datuak ageri ziren, baina soilik kasu hauenak: "casos denunciados que, a juicio del inspector o
inspectora, previa valoración compartida con el director o
directora del centro, se pueden considerar como maltrato entre iguales, entendiendo por tales los que cumplen las características principales que se citan en la ‘Guía de actuación en los centros educativos ante el maltrato entre iguales’, que son el desequilibrio de poder, la intencionalidad, la repetición en el tiempo y la situación de indefensión en la que se encuentra la víctima".
Protokoloaren aplikazioaren inguruan jaso genituen datuak arlo hauen arabera zeuden banatuta: lurraldea, sarea, sexua, hezkuntza maila... Beraz, nolabaiteko analisia egiteko modua ematen zuten, bai eta zenbait joera hautematekoa ere: kasurik gehienak zein maila edo etapatan gertatzen diren, zenbaterainokoak diren "zuzeneko eraso fisikoak", zein neurri ari diren aplikatzen... Joera eta elementu horiek beste urte batzuetako o
hiko txosten ezberdinetan nabarmendu ditugu.
Dena dela, iruditzen zitzaigun datuak ez zirela aski balioespen egoki bat egiteko. Batez ere, arrazoi hauengatik:
– Izan ere, jada esan den moduan, kopuruek "ikuskatzaileen (...) iritziz berdinen arteko tratu txar bezala har daitezkeen salatutako kasuak" hartzen zituzten bakarrik, Gidan ezarritako irizpideei jarraiki.
Hala, ikasturte bakoitzeko datu o
rokorrak 72 (2006-2007 ikasturtea) eta 62 (2007-2008 ikasturtea) kasu ziren. Baina datu horiek balioesteko beste datu o
rokorrago batzuk, behintzat, falta zitzaizkigun; hala nola zenbat salaketa edo espediente izan ziren, zenbat kasutan aplikatu zen protokoloa, eta kasuak aztertu o
stean horietako zenbatean erabaki zen ez zegoela jazarpen egoerarik, eta, hala erabaki bazen, zer arrazoi hartu ziren kontuan edo zer beste neurri hartu ziren.
– Izan ere, o
so litekeena da datuetan bertan ikusten diren aldeak (ikasturte baten eta bestearen artean, lurraldeen artean, sareen artean...) ez izatea soilik benetan gertatu diren jazarpen egoeren o
ndorio, baizik eta beste faktore batzuen o
ndorio izatea, hala nola aldeak daudelako protokoloa aplikatzeko irizpideetan eta are ikuskaritzan salaketa jartzeko edo ez jartzeko o
hituran.
– Izan ere, emandako datuak ezin ziren konparatu edo o
satu jazarpen egoeretan esku hartzen duten beste iturri edo instantzia batzuekin, hala nola adingabeen fiskaltzekin edota Arartekoarekin berarekin. Esate baterako, ez zegoen modurik jakiteko fiskaltzetan jarritako salaketatik edo Arartekoan aurkeztutako kexetatik zein zeuden jasota eta zein ez Sailak emandako datuetan, ez eta balioespenetan bat-etortzerik edo desberdintasunik bazegoen ere.
Horregatik, 2009. urtean, beste jarraipen espediente bat bidali genion Hezkuntza Sailari, eta berriro ere datuak eskatu genizkion, behintzat goian adierazitako mugetakoren bat gainditzeko. Informazio eskaera horretan, hiru atal zehaztu ditugu:
1) Aurrez jasotako datuei dagokienez –2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteei dagozkienak–, informazio o
sagarria eskatu dugu (hala nola jazarpenik hauteman ez den zenbat espediente ireki diren), eta ikusitako eboluzioaren edo datuen baliozkotasunaren inguruan Sailak berak egindako balioespenak.
2) Jadanik amaituta zegoen 2008-2009 ikasturteko datuei dagokienez, horiek egoki balioesteko informazioa: datuak lurralde, sare eta etapen arabera banatzea; zenbat espediente ireki diren; jazarpena izan dela ebatzi den zenbat espediente ireki diren; nagusiki zer neurri edota zehapen ezarri diren halako kasuetan; Sailak berak nola balioesten duen ikusitako eboluzioa; auzibidean zenbat salaketa jarri diren...
3) Nolanahi ere, protokoloaren aplikazioari buruzko datuak ikastetxeetako bizikidetza eta gatazkei buruzko adierazle kuantitatibo posible bat baizik ez dira. Beraz, adierazi genuen, datuak alde batera utzita, 2006ko gure ezohiko txostenean egindako 28 gomendioen inguruko informazioa aztertuko genuela, bete o
te ziren ikusteko.
Sailaren erantzuna 2009ko azaroan jaso genuen. Ikuskaritza Nagusiak egindako txosten bat zen eta, batez ere, 1) eta 2) paragrafoetan eskatutako datuak agertzen ziren, eta horien baliozkotasunari edo fidagarritasunari buruzko zenbait o
har egiten ziren; 3. paragrafoari dagokionez, Ikuskaritzak zuzenean esku hartu duen gomendioak baizik ez ziren agertzen (hala nola ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren inguruko gomendioa).
Informazio hori guztia hobeto aztertu eta aprobetxatuko dugu kapitulu honetako hainbat epigrafetan.
Funtsezko datuak – adierazleak. Bilakaera
Azterlan eta ikerketa ugari saiatu egiten da berdinen arteko tratu txarrek eskola eremuan duten agerpena zenbatzen. Emaitzak, o
rdea, asko aldatzen dira batzuetatik besteetara, hain zuzen ere erabilitako metodologiaren, laginaren, galderen eta galdeketetan eskainitako maiztasun eskalen arabera, eta baita jazarpen gisa zer jokabide hartu den eta, o
ndorioz, zer datu ustiatuko den arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei mugaturiko azterlanetan ere igartzen da hori.
Guk geuk, Ararteko Erakundean, gutxienez bi azterlan monografiko ditugu eta horietan EAEko ikasleen lagin adierazgarri bateko datu ustiapena egin da. Horietatik lehenengoa 2006ko txostenari dagokio (Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan). Bigarrena berriagoa da, 2009koa hain zuzen, Adingabekoei balioak transmititzea gaiari buruz.
Helburua hemen ez da horrenbeste xehetasuneko bi txosten laburbiltzea, baina uste dugu komenigarria dela horietan aztertutako datuetako batzuk gogoraraztea, adibide modura ia:
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txosteneko taula. Arartekoa, 2006.
BIKTIMAK | ERASOTZAILEAK | |
Iseka egin, gaizki hitz egin | 13,5 | 10,3 |
Jo | 4,7 | 5,5 |
Ez ikusiarena egin, baztertu | 6,2 | 7,4 |
Mehatxatu | 6,4 | 3,8 |
Gauzak lapurtu edo apurtu | 8,2 | 2,8 |
Hitzezko sexu-erasoa | 3,4 | 2,3 |
Sexu-eraso fisikoa | 2,4 | 1,5 |
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan txostenetik hartutakoa. Arartekoa, 2006.
GATAZKA EGOERAK | Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa | Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa |
Ikasleei burla, barre edo irain egin diezu | 38,6 | 67,4 |
Jo egin dituzu | 33 | 33,1 |
Zurekin jolastea galarazi diezu | 25 | 28,9 |
Ikaskideak mehatxatu dituzu nahi ez duten zerbait egitera behartzeko | 9,5 | 8 |
Irakasleren bat iraindu duzu | 6,6 | 10 |
Adingabekoei balioak transmititzea txostenetik hartutako taula. Arartekoa, 2009.
Lehenengo kasuan, datuak DBHko ikasleen lagin batetik eskuratutakoak izan ziren, 2005-2006 ikasturtean. Bigarrenean, aldiz, ikasleak Lehen Hezkuntzakoak izan ziren, 2007-2008 ikasturtean. Alde nagusia, o
rdea, ez da hori, baizik eta kasu bakoitzean zer neurtu nahi den eta zer irizpide eta baliabideren bitartez.
Datuak alderatu ahal izateko eta, horrela, fenomenoaren bilakaera baloratzeko, beharrezkoa litzateke aldizka ikerketek jarraitutasuna edukitzea, irizpide eta baliabide berdinak aplikatuta. Estatu o
soarentzat bada, gutxienez, horrelako ezaugarriak biltzen dituen azterlan bat, Espainiako Herriaren Defendatzaileak sustaturikoa hain zuzen. Azterlan hori txosten ezberdinetan islatu da: Violencia escolar: El maltrato entre iguales en la ESO (2000) eta Violencia escolar: el maltrato entre iguales en la ESO 1999-2006 (2007) izenekoetan hain zuzen.
Hezkuntza Sailari egindako informazio eskaerei emandako erantzunetatik datu batzuk eskuratu ditugu, baina jada aipatu diren mugak edukita. O
ndorioz, ausartegia litzateke o
ndorioak ateratzea.
Labur adieraztearren, Ikuskaritzak esku hartu duen eta berdinen arteko tratu txarrik bazegoela uste izan den kasu kopurua, azken hiru ikasturteetan eta datuak eskura edukita, hau izan da:
– 2006-2007 ikasturtea: 72 kasutan jo zen berdinen arteko tratu txarrak izan zirela (10 Araban, 29 Bizkaian, 33 Gipuzkoan), guztira irekitako 106 salaketa edo espedienteen artean.
– 2007-2008 ikasturtea: 62 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (20 Araban, 29 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 114 salaketa edo espedienteen artean.
– 2008-2009 ikasturtea: 40 kasutan jo zen tratu txarrak izan zirela (8 Araban, 19 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan), guztira irekitako 77 salaketa edo espedienteen artean.
Datu horien xehetasunak jarraian datorren taulan ikus daitezke:
Lurraldea | Sarea | 2006-2007 ikasturtea | 2007-2008 ikasturtea | 2008-2009 ikasturtea | |||
Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | Jasotako kasuak | Tratu txarren frogak eduki dituzten kasuak | ||
Araba | Publ. | 5 | 3 | 17 | 14 | 11 | 3 |
Prib. | 8 | 7 | 18 | 6 | 11 | 5 | |
Bizkaia | Publ. | 25 | 18 | 37 | 18 | 20 | 10 |
Prib. | 20 | 11 | 19 | 11 | 15 | 9 | |
Gipuzkoa | Publ. | 37 | 29 | 11 | 6 | 13 | 7 |
Prib. | 11 | 4 | 12 | 7 | 7 | 6 | |
EAE | Publ. | 67 | 50 | 65 | 38 | 44 | 20 |
Prib. | 39 | 22 | 49 | 24 | 33 | 20 | |
Guztira (%) | 106 | 72 (%68) | 114 | 62 (%54) | 77 | 40 (%52) |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila – 2007, 2008 eta 2009ko jarraipen espedienteak / Guk egindakoa.
Ikasturte bakoitzeko informazioa aldagai ezberdinak gorabehera xehatuta dator. Funtsean: hezkuntza sarea; mutilak edo neskak diren; eskolatze maila; tratu txar mota eta hartutako neurriak. Horrela, esate baterako, azken ikasturteari dagokionez, datuak jarraian datozen bi tauletan laburbil daitezke:
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | EAE | ||||||
Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Guztira | |
Erregistratutako kasu kop. (tratu txartzat hartu ez direnak barne) | 11 | 11 | 20 | 15 | 13 | 7 | 44 | 33 | 77 |
Tratu txar kopurua, ikuskatzailearen iritziz | 3 | 5 | 10 | 9 | 7 | 6 | 20 | 20 | 40 |
Eskolatze mailaren arabera erregistratutako kasuen %a: | |||||||||
- Haur Hezkuntza | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 3 | 0 | 3 |
- Lehen Hezkuntza | 3 | 5 | 11 | 7 | 1 | 0 | 15 | 12 | 27 |
- DBH |
7 | 5 | 8 | 8 | 10 | 7 | 25 | 20 | 45 |
- Batxilergoa |
0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Prestakuntza Zikloak |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Tratu txarren kasu kop., eskolatze mailaren arabera: | |||||||||
- Haur Hezkuntza | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 |
- Lehen Hezkuntza | 0 | 1 | 4 | 4 | 0 | 0 | 4 | 5 | 9 |
- DBH | 3 | 3 | 6 | 5 | 5 | 6 | 14 | 14 | 28 |
- Batxilergoa | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Prestakuntza Zikloak | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | EAE | ||||||
Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Publ. | Prib. | Guztira | |
Tratu txar motak: | |||||||||
- Gizarte-bazterkeria |
0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 2 | 1 | 3 | 4 |
- Hitzezko erasoak | 1 | 0 | 0 | 3 | 2 | 2 | 3 | 5 | 8 |
- Zeharkako eraso fisikoak |
0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
- Zuzeneko eraso fisikoak |
0 | 2 | 5 | 2 | 4 | 1 | 9 | 5 | 14 |
- Beldurraraztea / Mehatxuak / Xantaia | 2 | 2 | 2 | 2 | 1 | 1 | 5 | 5 | 10 |
- Sexu jazarpena/abusua |
0 | 0 | 1 | 2 | 0 | 0 | 1 | 2 | 3 |
Kautelazko neurriak eta bestelako neurriak: | |||||||||
- Zaintza neurriak areagotzea |
3 | 5 | 9 | 5 | 7 | 6 | 19 | 16 | 35 |
- Ikasgelaz aldatzea |
0 | 0 | 1 | 3 | 0 | 0 | 1 | 3 | 4 |
- Berariazko langileen hazkundea | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
- Bestelako neurriak |
0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 | 2 |
- Diziplinazko espedientea ireki da | 0 | 1 | 7 | 3 | 4 | 1 | 11 | 5 | 16 |
- Salaketa badago poliziaren aurrean | 1 | 1 | 5 | 0 | 0 | 0 | 6 | 1 | 7 |
- Txosten medikoa badago |
0 | 0 | 4 | 4 | 0 | 0 | 4 | 4 | 8 |
- Ikuskatzaileak Fiskaltzari egindako proposamena | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 2 | 2 |
Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. / Esp.: 26/2009/09 / Guk egindakoa.
Mugak edukita ere, datuek aukera ematen dute jada zenbait joera igartzeko. Adibidez:
– Kasuak, batez ere, DBHn pilatzea eta, neurri txikiagoan, baita Lehen Hezkuntzan ere.
– "Zuzeneko eraso fisikoak" azaltzea aintzat hartutako kasuen multzo adierazgarri batean.
– Ikuskapeneko neurriak areagotzea izatea gehien egiten den edo gehien zabaldu den neurria.
Deigarriak dira ere lurralde edo sare ezberdinen arabera edota lurralde berdinean egon arren maila batetik bestera igartzen diren aldeak.
Datu o
rokorrek, lehen begiratu batean ikus daitekeen bezala, eboluzio positiboa agertzen dute. Sailak berak balorazio positiboa egiten du horien gainean (ez dira kasuak areagotu, ikastetxeen aldetik esku-hartze handiagoa egoten ari da...), eta azpimarratu egiten du Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko azken dekretuak eragina eduki dezakeela fenomenoaren bilakaeran.
Datu hauek, o
rdea, alderatu eta o
satu egin beharko lirateke, gutxienez tratu txarren kexen edo ustezko egoeren aurrean esku hartzen duten beste bi erakundeekin: Adingabeen Fiskaltza eta Ararteko Erakundea bera, eta, zenbait kasutan, baita Ertzaintzarekin edo beste polizia batzuekin ere. O
rain arte ez da alderaketa horiek egiteko aukerarik egon, beraz, ikuspegiak partzialak dira eta ezin da multzo o
soaren gaineko ikuspegirik eskaini.
Argi-itzalak erakundeen erantzunean
Eskolako bizikidetza, eta baita askoz ere zehatzagoa den zerbait, hain zuzen ere prebentzioa eta ikasleen arteko tratu txarrekiko erantzuna, lehentasuna bihurtu dira erakundeentzat azken urteotan.
Horren adibide gisa, ekimen ezberdinak adierazi ditzakegu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lehentasunezko jarduera ildoen artean sartu izana; ikastetxe bakoitzean bizikidetza planak bultzatzea; irakasleei prestakuntza ematea eta lan horri uztartutako profesional batzuk sortzea, bai laguntzako programa eta zerbitzuetan, bai zentroetan bertan; Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua aldaraztea; tratu txarren salaketen gaineko jarraipena; protokolo edo Gida batzuk o
nestea egoera jakin batzuetan jarduteko; ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Behatokiak bultzatzea...
Hezkuntza sistema bezain konplexua eta sakabanatua den sistema batean, zaila da jakitea zein izan den ekimen horien eragin maila eta noraino balio izan duten ikastetxeetako giroa hobetzeko eta egoera gatazkatsuak hobeki kudeatzeko. Eskura dauden datuek erakusten dutenaren arabera, salaketa edo kexa kopuruak behintzat behera egin du pixkanaka. Badirudi horrek esan nahi duela arazoak urritu egin direla edo, hala ez izatekotan, jorratu eta konpondu ahal izan direla ikastetxeetan bertan, beste erakunde batzuetara jo beharrik izan gabe.
Hala eta guztiz ere, aurreko epigrafeetan ikusi ahal izan den moduan, eskura ditugun jarraipeneko datuek muga handiak ageri dituzte, eta, o
ndorioz, zalantzagarria da horiek balioduntzat hartzeko aukera bilakaeraren adierazle izateko.
Beharrezkoa litzateke, halaber, aldizkako datu serieak edukitzea, ikerkuntza serioetan eta antzeko irizpide, tresna eta laginak erabiltzen dituztenetan eskuratutakoak. Horrela, aurretik egin ahal izan diren azterlanekin alderatzea erraztuko da. IVEI-ISEIk azken urteotan egindako ikerkuntza ezberdinak horri buruzkoak dira, eta jazarpen edo botere-abusuko egoeren agerpen adierazgarria erakusten dute ("Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin" izeneko txostena, 2005eko, 2008ko eta 2009ko datuekin landutakoa).
Kexen ikuspegia
Azken urteetan, asko izan dira erakunde honetan jazarpen egoeren edo bestelako tratu txar moten inguruan jaso ditugun deiak, kontsultak, bisitak eta kexak, formalak zein informalak. Gehienak beren seme-alabei eragiten dieten gertakariek estututako gurasoen aldetik heldu zaizkigu. Gertakari horien aurrean, beren ustez, ez zen ezer egiten ari, edo o
ker jarduten ari ziren, ez behar bezala. Beste batzuetan, arazoak konpontzen ez zirela edota o
kerrera egiten zutela ikusita, gurasoek beren seme-alaba ikastetxez aldatzea erabakitzen zuten eta, hala ere, hori lortzeko zailtasunak topatzen zituzten.
Hain o
hikoa izan ez arren, jazarle izan diren ikasleen gurasoen deiak eta kexak ere jaso ditugu, jazarle izateagatik jasotako zehapena gehiegizkotzat jotzeagatik. Aurrez adierazi izan dugun bezala, problematika konplexua da, zalantzarik gabe, eta ez da batere erraza jarrera o
rekatuei eta, aldi berean, eraginkorrei eustea.
Hala ere, atentzioa ematen dute, askotan, jazarpen egoerak direla eta erakunde honetara jotzen duten pertsonek helarazten duten estutasunak eta kezkak; beren ustez, aurrez izan diren instantzietan ez diete merezi adinako garrantzirik ematen bere kexei, edo inolaz ere nahikoak ez diren erantzunak ematen dizkiete, edo ez dute ezer egiten arazoaren aurrean.
Kasu horietan guztietan, erantzun pertsonalizatua eta arazoarekiko proportzionala ematen saiatu gara beti, kasuak erakunde egokienetara bideratu nahian: o
so kasu larriren batean, baita sistema judizialera ere; baina, gehien-gehienetan, hezkuntza sistemara bertara eta baliabideetara (ikastetxea; ikuskaritza; laguntza zerbitzuak; berariazko Bizikidetza programa, etab.), horrelako arazoei erantzun egokienak eman diezazkieketenak eta eman behar dizkietenak horiek direlakoan.
Aitzitik, kasu bakoitzean behar izan diren esku-hartze zehatzetatik harago, agian komenigarria da jasotako kexa askotan ageri izan diren lau ezaugarriak azpimarratzea hemen:
– Lehenik eta behin, horietako asko ez dira kexa formal bezala izapidetu. Arartekoaren esku-hartzea entzutean, arreta ematean eta harengana jotzen zuten pertsonei o
rientazioa ematean o
inarritu da.
– Bigarrenik, ikerkuntzek erakutsi o
hi dutena erakutsita ere, kexa gehienak nesken arteko ustezko jazarpen kasuei buruzkoak izaten dira (eta ez mutilen artekoak).
– Hirugarrenik, jazarpeneko modu edo bideen artean, geroz eta gehiago ageri da teknologia berrien erabilera (adibidez, Internet edo telefono mugikorrak).
– Eta, laugarrenik, kasu askotan, eta arrakasta gutxiko hainbat saiakera egiten urteak eman eta gero, ikastetxez aldatzea erabakitzen da, eta ia beti biktima izaten da ikastetxez aldatzen dena (ez erasotzailea edo erasotzaileak). Edonola ere, erabaki horrek ez du beti balio izaten jazarpenarekin bukatzeko.
Adibide adierazgarriren bat
Jazarpen egoeren aurrean azken urteotan jasotako kexak eta kontsultak hain ugariak izan dira, hemen adibide adierazgarri ugari jarri ahalko genukeela.
Aurreko epigrafean esku hartu dugun kasuetako askotan ageri diren elementu batzuk azpimarratu ditugu. O
so alderdi komunak izan dira. Kasu bakoitza, o
rdea, ezberdina da, eta hori ageri diren gertaerak edo jokabideak berdinak edo o
so antzekoak badira ere. Horrela, bada, interesgarria iruditzen zaigu goian aipatutako ezaugarriak o
satzea dimentsio pertsonalago honekin. Izan ere, tratu txarrak forma berdina hartzen badu ere, horrek eduki ditzakeen o
ndorioak erabat ezberdinak izan daitezke faktore pertsonalen eta jarreraren arabera eta arazoan funtsezko agente direnen esku-hartzearen edo jaramonik ez egitearen arabera. Funtsezko agente horien artean egongo lirateke lagunak, familia, irakasleak edo ikastetxeko zuzendaritza.
Egoera pertsonal gogorrenak edo hondatzaileenak –jasotako kexen arabera– kaltetutako pertsonak kanpoko babesik topatzen ez duenean (edo horrelakorik ia ez duenean) gertatu o
hi dira: lagun gutxi ditu; ikastetxeko zuzendaritza arazoa ezkutatzen saiatzen da edo horrek ikastetxearen irudian eraginik ez izaten saiatzen da; familiak ez daki nola jardun... Horrelako kasuetan maiz gertatzen dira depresioak edo laguntza psikologikoa behar izatea. Are maizago ikusten da ikastetxera joateko erresistentzia edo ezezkoa edo ikastetxe aldaketa bera.
Jada adierazi dugun moduan, Ararteko Erakundean jasotako kexa edo kontsulta ia guztiak jazarpena jasotzen duten ikasleen gurasoek adierazi dituzte. Aitzitik, jarraibide hori jarraitu ez duten salbuespeneko kasu batzuk ere izan dira: horrela, adibidez, hainbat ikastetxetan jazarpeneko urte ugari jasandako gazte batek Erakundera jo zuen zuzenean 18 urte bete zituenean, gurasoen zalantzak gaindituta; edo beste kasu batean, hainbat pertsonak, helduak ere, ikasle garaian jasandako tratu txarraren berri eman zuen, baina ez ikertua izan zedin, baizik eta lasaitua hartzeko modu bezala ia eta gertatutakoa berriro errepika ez zedin.
Ikastetxeetako tratu txarrek utz ditzaketen o
ndorio edo arrasto larrien adibide adierazgarriak dira.
Adingabeen euren ikuspegia
Adingabeek eurek hemen jorratzen ari garen gaiaren gainean duten ikuspegia ez dugu beti eskura izaten. Kasu zehatz honetan alderantziz gertatu da. Gutxienez hiru agiri ditugu, eta horietan, une ezberdinetan eta metodologia ezberdinarekin, ikasleen hausnarketa eta proposamenak laburbildu dira indarkeriari, ikastetxeetako bizikidetzari, tratu txarren moduei, eta abarri dagokienez. Zehazki, hurrengoei buruz ari gara:
- Bizikidetza eta gatazkak Ikastetxeetan izeneko gure txosteneko 4.2.1. idatz-zatia (Txosteneko 149. o
rrialdetik 155.era). Bertan, hamar ikastetxetan egindako 20 eztabaida talderen ekarpenak bildu dira.
- Adingabekoei balioak transmititzea izeneko gure Txosteneko hirugarren zatiko 4. idatz-zatia (334. o
rrialdetik 339.era). Bertan, eztabaida talde ezberdinen jarrerak laburbildu ziren.
- "Ikastetxeetako bizitza eta elkarbizitza: gizarteko o
ngizatea" izeneko Adierazpena, 2006ko martxoaren 13an o
netsia Eusko Legebiltzarrean gazteekin eta "ikasgeletako bizikidetzari" buruz egindako o
soko bilkura batean. Hamabi ikastetxetako geletan egindako hausnarketa lanaren amaiera gisa egin zen.
Txosten honen bertsio digitalean, esteken bitartez, aipatutako hiru agiri horietara iristerik dago. Hemen, idatzizko bertsio honetan, behin eta berriro errepikatu ahal izan den ideiaren bat jaso edo gogoraraziko dugu, paragrafo adierazgarriren bat hain zuzen, horietako bakoitzaren adibide gisa:
– Gure Erkidegoko hamar ikastetxetako DBHko 1. eta 2. etapetako ikasleekin egindako 20 eztabaida taldeetan, adibidez, hurrengo alderdiak ikusi ahal izan dira:
• Neurri bateko balorazio kritikoa, aintzat hartutako gatazka bakoitzean ageri ziren kasuen arabera (gelako martxa etetea, berdinen arteko tratu txarra, bandalismoa...).
• Iseken zabalkunde handia hitzezko eraso modu gisa, o
so balorazio ezberdinekin (isekak baino "txantxetan ibiltzea" uste dutenetatik hasi eta zera aitortzen duten horietarako iritsita: "Niri min handiagoa egiten dit isekak, o
stiko batek baino").
• Tratu txarra, beraz, ez da o
so o
hikoa izaten: "Kasu gehienak puntualak dira. Ez dira konturatzen jazarpena egiten ari direla eta ez dituzte jazarpeneko jarrera horiek bullyingarekin erlazionatzen".
• Borrokak eta bandak (halakorik egonez gero) ikastetxeetako eremutik kanpo kokatzen dituzte batez ere.
• Ziberbullying-a ez zaie o
so maiz gertatzen denik iruditzen (gogoratu taldeko saiook 2005. urtean egin zirela).
• Ez zaie iruditzen neska edo mutila izatea faktore adierazgarria denik.
• Tratu txarraren aurrean sentimendu kontraesankorrak ikusten dira: jazarpena jasaten duen pertsonarekiko solidaritatea agertzen dutenetatik hasi, eta eraso egiten duenaren jarrera justifikatzen duten horietaraino iritsiz. "Merezi duela" uste duenik ere bada. Eta abar.
– Harremanetako "indarkeria" eztabaida taldeetan nerabeekin eztabaidatu zen bost gaietako bat izan zen. Eztabaida talde hauek pare bat urte beranduago egin ziren, balioak transmititzeari buruz egindako txostena lantzen ari zelako. Hausnarketa batzuk errepikatu egiten ziren. Beste batzuk, ideia berriak edo azalpen berriak erakusten zituzten. Hala:
• Askok gabezia afektiboak betetzeko beharrarekin lotzen zituzten indarkeriazko jarrerak:
* "Sekulakoa dela uste izateko".
* "Gainerakoen gainetik dagoela sentitzeko; zu o
so gizona bazara, integratu egiten zara".
* "Eta taldekide sentitzeko".
* "Nik ere uste dut pertsona horiei zerbait falta zaiela. Kasu askotan norberaren buruarengan segurtasunik ez dute; o
rduan, segurtasun hori bilatzeko, bada, horrela jarduten dute".
* "Nik uste dut atentzioa erakartzeagatik ere badela, haiei zerbait ere falta zaielako. Esate baterako, etxean agian ez diete jada jaramonik egiten eta, o
rduan, jaramonik egiten ez dietenez, atentzioa erakartzen saiatzen dira, nonbaiten garrantzitsu direla sentitu ahal izateko".
• Gazteenen artean indarkeria erabiltzeko gehien azpimarratzen den beste motibazio bat estimulu berrien bilaketa da, asperkeriaren aurrean:
* "Ni, adibidez, ez naiz nire gelako mutilekin irteten, baina larunbatetan ikusi egiten ditut. Eta, adibidez, esaten dute: ‘ba, aspertu egiten gara, goazen borroka bila’, eta harrapatzen duten lehenengoarengana doaz eta hari joka hasten dira, eta ez du ezer egin, baina berdin dio, borroka bilatzea gustuko dutelako eta azkenean mundu guztia jotzen amaitzen dute, eta guztia borrokak dira eta... Eta hori ere ez da o
ngi pasatzeko modu bat".
• Gehienek, edonola ere, muga gabeziaren eta neurriz gaineko babesaren o
ndorio gisa azaltzen dute, eta indarkeriazko portaerei aurre egiteko garaian sumatzen duten babesgabetasuna ere adierazten dute. Hala eta guztiz ere, egoera larrienetarako behintzat, hitz egitea proposatzen dute, pertsona arduratsuak bilatzea, egoeratik aldentzea... Adibide gisa, ikasle baten aipamen hau jasoko dugu:
* "Egoeraren eta arazoaren larritasunaren arabera. Ikaskide batek zaplazteko bat ematen badizu iseka egin diozulako edo o
ngi iruditu ez zaion zerbait esan diozulako, zuk beste zaplazteko batekin erantzun diezaiokezu ere, edo zartako bat emanez, edo, besterik gabe, berriro erantzunez, iseka eginez edo min eginez. Baino hortik bestelakoetara igarotzen bada, adibidez iseka egiten badizu edo eragozpena sortzen badizu edozein unetan eta gogoak ematen diolako, hori jada ezin duzu konpondu ez joka, ezta harekin hitz eginez ere, ez dizulako entzungo, ez eta jaramonik egingo ere. Pertsona horrek, gainera, zentzu izpirik ere ez du hasteko. Kasu horretan gurasoengana jo beharko zenuke lehenik eta behin, eta, o
ndoren, ikastetxeko irakasleengana".
– Ikastetxeetako bizikidetzari buruzko Adierazpenari dagokionez, Legebiltzarreko gazte bilkuran o
netsitakoa 2006ko martxoan, azterketak, proposamenak, konpromisoak, eskaerak ikastetxeei, familiei, erakundeei, eta abarri biltzen dira. Txosten honen edizio digitalean testu o
soa eskaintzen dugu. Hemen, lagin modura, zioen azalpeneko bost paragrafo besterik ez ditugu jasoko, hain zuzen ere "errealitatearen gaineko azterketari" buruzkoak, haiek ikusten duten moduan:
"Irainak gero eta gehiagotan gertatzen dira eta bortitzagoak izaten dira. Gure eguneroko bizitzan gero eta arruntagoak dira. Ikasle arteko mehatxuak ere izaten dira. Lagunik gabeko pertsonak mehatxatzen dira, defentsarik ez dutelako. Zaila da hori detektatzea, ez dutelako irakasleen aurrean egiten.
Gero eta bullying egoera gehiago gertatzen dira egunero. O
so kezkagarria izan arren, esan beharra dago zerbait larria gertatu arte askotan ez garela mugitzen eta arazo horien aurrean ikasleak isilik egoten garela.
Zugandik espero dena egin behar duzu, eta bestela, baztertu egiten zaituzte. Garrantzitsuena taldea da eta ez gizabanakoa. Gehiago zapaltzen da jende ahula, zapaltzailea ere ahula delako eta zapaltzean indartsuago sentitzen delako.
Badago beste diskriminazio mota bat: besteei gauzak puskatzea eta kentzea. Baina diskriminazio motarik mingarriena kasurik ez egitea da. Hori ikasleen artean eta ikasle/irakasleen artean gertatzen da.
Egoera horiek sorrarazten dituzten kasuen inguruan hausnartu o
ndoren, ERRESPETUA aldarrikatzen dugu bizikidetasun-eredurako o
inarri legez. Errespetuan o
inarritzen baitira tolerantzia, konfiantza, adiskidetasuna, maitasuna eta antzeko beste balio batzuk".
Gomendioak
Orain arte bideratutako jarduera guztiak ikusita, eta egindako jarraipenaren arabera, uste dugu Ararteko Erakundeak hezkuntza sistemari egin behar dizkion gomendioak, ikastetxeetako bizikidetza hobetze aldera hain zuzen, hurrengo alderdietara zuzendu behar direla:
1. Ahalik eta gehien bultzatzea ikasleen parte-hartze eskubidea, zentroko dinamikan esku hartzen dutela bultzatzea (bizikidetza arauak landu, o
netsi eta aplikatzerakoan; bizikidetzako batzorde edo behatokietan; bitartekari gisa esku hartuz gatazketan...).
2. Familiekiko harremana eta lankidetza hobetzea.
3. Bizikidetzaren gaian praktika o
nak aitortu eta barreiatzea (gatazkak prebenitu eta kudeatzeko gaitasunagatik, ikastetxeen antolamenduan duen islagatik...).
4. Bizikidetza planak eta erabilera o
rokorreko beste tresna batzuk burokrazia bihurtzea saihestea.
5. Ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko dekretuaren aplikazioaren gainean jarraipen sistematikoa egitea.
6. Badauden edo behar diren protokoloak berrikustea eta horien aplikazioaren gainean jarraipena egitea (protokoloa bullying egoerarako, protokoloa ziberbullying egoeretarako, protokoloa irakasleen eta ikasleen arteko eraso kasuetarako...).
Berariazko sei gomendio horiek dira txosten honetako 5. kapituluan egiten direnak (36.etik 41.era bitarteko Gomendioak, ikastetxeetako bizikidetzari buruzkoak).
BIZIKIDETZARAKO, BAKERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZTEA.
2007-2010 aldirako ekintzak
(Hezkuntza Sailak emandako informazioa)
Adierazi bezala, 2007. urte amaieran, lehenengo informazio eskaera egin zitzaion Sailari, gomendioak betetzearen gaineko jarraipena egiten hasteko.
Arartekoaren txostenak 28 gomendio egiten ditu, eta horiek betetzeko, gehienetan, Sailak aktiboki esku hartu behar du. Hala ere, alde batetik, igarotako denbora (ia urtebete) eta gomendioen zabaltasuna eta, beste alde batetik, gai honen inguruan Sailak eginiko jarduketa eta ekimenak kontuan hartuta, hobeto iruditu zaigu, o
raingoz, informazio globalaren eskaera irekia egitea, 28 hobekuntza-proposamenetako bakoitza zehaztu gabe. Horrela, gomendioen eta abian diren programa eta ekimenen argitan, Sailak berak espedientearen xederako beharrezkotzat jotzen zuen informazio zehatza helaraz ziezagun utzi genuen.
Sailaren erantzuna, 2008ko urtarrilaren 28an jasotakoa, "Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea" izenburua duen dokumentu zabalean datza. Izenburuak berak aditzera ematen duen bezala, ikastetxeetako bizikidetzarekin eta gatazkekin lotura estua dutenak baino askoz ere gai zabalagoak biltzen ditu. Hain zuzen ere, lehenengo zati o
soan, 2007-2010erako Sailaren esparru globala eta hezkuntza-politika eskaintzen ditu; bertan kokatzen dira hainbat helburu eta lehentasunezko jarduteko ildo, programak eta ekintzak.
Besterik gabe, hemen jaso ditugu adierazitako hiru printzipio eta ardatzak:
– Inklusibitatea (denentzako eskola bat)
– Kalitatea (eskola hobea)
– Etorkizuneko ikuspegia (XXI. mendeko gizarteko eskola)
Hain zuzen ere, bigarren ardatzean ("eskola hobea") ezartzen da lehentasunezko ildo gisa "Bizikidetza eta hezkuntza-erkidegoa" eta "Bizikidetzarako, bakerako eta giza eskubideetarako heztea" programa.
Ildo horretan, "ikastetxeetan eskubideetan eta betebeharretan eta pertsona guztien duintasunaren errespetuan, jokabide prosozialak eta gatazken eraldaketa etikoa sustatzen dituzten irizpide hezitzaile eta barneratzaileetan o
inarritzen diren harremanak eraikitzea" da ezarritako helburua.
Hortik abiatuta, bost helburu o
rokor eta, horietako bakoitzerako, ekintza (15) eta adierazle (22) batzuk jartzen dira.
Dokumentuaren amaierako zatian ("Bizikidetzarako, Bakerako eta Giza Eskubideetarako heztea programako 2007/2008 ekintzak eta Arartekoaren gomendioekin duten lotura"), Sailak bere egiten ditu Arartekoaren txosteneko hobekuntza-asmoak edo gomendioak. 2000. urteaz geroztik bizikidetza hobetzeko lanean ari dira esplizituki, programa zehatzen bidez; beharrezkotzat jotzen du Sailaren lehentasunezko informazio Adinga beak 391 bideak berrikusi eta o
ptimizatzea; bizikidetzaren hobekuntzan arrakastaz lan egitea lortzen ari diren ikastetxeen ekimenei berriz heltzearen garrantzia nabarmentzen du, ezagutarazteko eta sektore guztietatik sustatzeko; eta, azkenik, o
ndorengo taulak ematen ditu, helburuak eta gure txosteneko gomendioekin aurreikusitako ekintzak zerrendatuta: