3.10. Droga kontsumo arazotsuak dituzten nerabeak
Aurreko bederatzi idatz-zatietan, eta baita ondorengoan ere, eskolako jazarpenari buruzkoan, egoera edo arazo batzuk aztertu ditugu, hain zuzen ere Arartekoaren partetik hainbat urtean zehar (zenbait kasutan baita hamar eta hamabost urtean zehar ere) jarraipen sistematikoa eduki duten gaiei buruzko egoera edo arazo batzuk. Horri esker, informazio zabala eduki ahal izan da eta errealitatearen bilakaera ere baloratu ahal izan da. Eta horri erantzuten zion, neurriren batean, azpititulu eta horien epigrafe ezberdinen barne antolamenduak.
Idatz-zati honetan jorratuko dugun gaia (droga kontsumo arazotsuak) Arartekoaren txosten berezi baten xede izan da (EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan). Txosten hori orain dela gutxi argitaratu zen, 2010. urtean hain zuzen, eta, beraz, horri buruz ezin izan dugu oraindik inolako jarraipenik egin.
Horrela, bada, aurreko kapituluetan jarraitu dugun hurrenkera apurtuko dugu hemen, eta jarraian aurkeztuko diren puntuetan oinarritutako laburpen txiki bat besterik ez dugu eskainiko:
– Txostenaren aurrekariak.
– Topatutako arazo nagusiak eta datu esanguratsu batzuk.
– Adingabeen euren ikuspegia.
– Kexen ikuspegia.
– Guk egindako hobekuntza proposamenak edo gomendioak.
– Etorkizunean jarraipena egiteko dauden aukerak.
Txostenaren aurrekariak
Batzuetan, Ararteko Erakundeak egindako txosten berezietan, gutxi ezagutzen diren, gutxi landu diren edo eskaera sozial urria duten egoera edo problematikei heltzen zaie. Adibide gisa har ditzakegu bere garaian sasoikako langileei eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruz aurkeztutako txostenak. Horiek aipatu ditugu aurreko idatz-zatietan.
Gaurko gai honetan, ordea, ez da holakorik gertatzen. Txosten honek Eusko Legebiltzarraren eskaerari erantzun eta gizartean ma
iz eztabaidatu den eta kezka sortu ohi duen gai bati heltzen dio.
Izan ere, honako Legebiltzar honetan eztabaidapean jarritako hainbat proposamen eta interpelazioren gai nagusia, batzuetan, drogen kontsumoa prebenitzeko politikak izan dira, beste batzuetan, ordea, nerabe eta gazteei loturiko zenbait kontu espezifiko, hala nola, "litroak egitea" edo mendetasunaren ondorioz arazoak dituzten nerabeak artatzeko baliabide edo programa espezializatu gehiago egon behar diren edo ez.
Eztabaida eta proposamen horiek, zalantzarik gabe, gizarteak gai horien inguruan duen kezkaren isla dira. Gai horiek askotan agertu ohi zaizkigu hedabideetako tituluetan, edo administrazioek esku hartzeko eskaerak sorrarazi dituzte, edo erakundeek sustatutako ekimenei bide eman diete...
Hala eta guztiz ere, kasu honetan, ez gaude, inola ere, ezezaguna egiten zaigun kasu baten aurrean. Izan ere, aurreko hainbat ikerlanetan aztertu den gaia da, gutxienez azken 25 urteotan. Adibide gisa har dezakegu "Drogak eta Eskola" ikerlan saila, zazpigarren emanaldira iritsi dena. Argitaratutako ikerlan horietako gehienak epidemiologikoak dira eta adingabeek drogekin duten harremanaren bilakaera ezagutzeko behar diren datuak ematen dizkigute.
Horrela, aldizka, drogen kontsumoaren bilakaera, kontsumoaren aurreko jarrerak, permisibitate ma
ilak, jokabide eta jarrera desberdinei loturiko balio sistemak, kontsumo ma
ilekin erlazionaturiko faktore psikologikoak, ikuspegi pedagogikoa eta abar ezagutzeko azterlanak egin dira.
Are gehiago, "litroak egitea" bezalako gai espezifikoei buruzko azterlan bat edo beste egin da (adibidez, Más allá del botellón: análisis socioantropológico del alcohol en adolescentes y jóvenes izenburuko liburua, Elzo, Laespada eta Pallares, 2003; Drogak eta Eskola VI ikerlanean zehaztasunez aztertzen dena ere), era berean, leku zehatzetako eskoletako ikasleei buruzko azterlanak badaude (adibidez, Donostian, zenbait urtetan; Gasteizen, 2003an...), bai eta, biztanleriaren sektore jakin batzuen iritzia jasotzen dutenak ere (adibidez, irakasleena (2003).
Hori guztia hartu da kontuan oraingo honetan aurkezten dugun txostenaren ikuspegia eztabaidatu eta erabakitzerakoan, hortaz, txosten honek aurreko azterlanetako datuak erabiltzeaz gain, jada ezagunak direnak, harago joan nahi izan du: gehienbat, egoera aldakorren aurrean erakundeek (tokikoak, autonomikoak…) ematen dituzten erantzunak aztertzen ditu; emaitzak zein diren, eragileek emaitza horri buruz duten iritzia zein den, sendotu edo hobetu beharreko jarduera ildoak zein diren… Erakundeen erantzuna eta kontsumoekiko Erkidegoko erakundeek duten erantzukizuna dira, beraz –izenburuak berak adierazten duenez–, txostenaren kontu nagusia.
Topatutako arazo nagusiak eta datu esanguratsu batzuk
Lehen hurbilketa orokor gisa, adieraz genezake txostenak azaltzen duen egoera, hasieran, kontraesankorra dela pentsa daitekeela: alde batetik, erakundeek (tokiko erakundeek, ikastetxeek...) konpromiso handia dute drogen kontsumoa edo, gutxienez, drogei lotutako arriskuak gutxitzeko helburuarekin nerabeei zuzendutako programa eta ekimenen bidez; eta, hala ere, urteak joan urteak etorri, kontsumoak eta arriskutsuak izan daitezkeen jarduerek berdin jarraitzen dute, eta adinaren arabera edo substantziaren arabera, kontsumoa eta jarduerak batzuetan areagotu egiten dira.
Esaterako, azken ikasturteetako bakoitzean, ikastetxeetan egin diren prebentzioko jarduerak ma
ila guztietako 100.000 ikaslerengana heldu ziren eta 6.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Izan ere, DBHko 2. zikloko ikasleen %74k, edo batxilergoko ikasleen %83k euren ikastetxeetan drogei buruzko informazioa jaso dutela adierazi dute.
Hala ere, kontsumoari buruzko datuak irmoak dira: EAEko ikasleen artean, %28k erretzen du (edo, beharbada, "erretzen zuen" idatzi beharko genuke, datu hauek azkar aldatzen baitira). Gazteen %40,5ek alkohola 40 aldiz edo gehiagotan probatu du bere bizitzan zehar. Azken urtebetean, %24,8k ma
iztasun berarekin kontsumitzen jarraitu izan du, eta %3,4k egunero hartzen du, azken hilabetean alkohola 40 aldiz edo gehiagotan edan duelako. Bizitzan zehar %44,5ek probatu du haxixa; azken urtebetean, %35,5ek, eta azken hilabetean, %26k. Erretzeko ohitura duten pertsonen artean (azken hilabetean), %8,2 cannabisaren arriskuko kontsumitzailetzat hartzeko modukoak dira. Legez kontrako drogen artean, kokainak du bigarren postua, eta gero anfetaminak daude.
Noski, datuak aldatuz doaz denboran zehar, baina datuok adierazitakoaren arabera, drogen eta nerabeen arteko erlazioak hedatze handia du gure gizartean. Hala ere, ikasle gehienek noizbait drogak probatzen dituzten arren (batez ere tabakoa, alkohola eta cannabisa), egia da gehienek ez dutela drogak aldizka kontsumitzen jarraitzen denbora aurrera joan ahala. Hortaz, garrantzitsua da desberdintzea noizean behin kontsumitzea, ma
iz kontsumitzea, arrisku larriarekin kontsumitzea, mendetasuna... Zorionez, nerabe askok ez du drogarik kontsumitzen edo noizean behin kontsumitzen du, askotan garapen prozesuari lotuta, esperimentatzeko edo taldean sartzeko, kide berdina izanik. Horrek ez du esan nahi, halabeharrez, etorkizunean droga-mendetasuna duen pertsona izango denik.
– DATUEI dagokienez, gure iritzirako azpimarragarrienak direnak besterik ez da aipatuko, txostenaren 3. kapitulutik ateratakoak, hain justu.
Kontsumoen inguruko datuak Drogak eta Eskola VII ikerlanetik hartu dira, gure txostena egin zenean oraindik argitaratu gabe zegoena eta abantaila bat duena, urte batzuen zehar gertatutako bilakaerari buruzko konparaziozko datuak eskaintzen baitizkigu.
Horretara, esaterako, drogak kontsumitzen hasteari dagokionez, tabakoa da nerabeek aukeratzen duten bigarren legezko substantzia, ondorengo grafikoan ikus dezakegunez, 2006. urtean ikasle erretzaileak %28 ziren, 1996an baino %8,9 gutxiago.
Behin ere ez | Astean 1 baino gutxiago | Egunean 1 baino gutxiago | Egunean 1-5 | Egunean 6-10 | Egunean 11-20 | Egunean 20 baino gehiago | Erantzunik ez | |
1996 | 62,4 | 6,1 | 3,6 | 10,3 | 9,1 | 5,9 | 2 | 0,3 |
2006 | 71,3 | 5,6 | 3,4 | 7,5 | 6,7 | 3,8 | 1 | 0,7 |
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa.
Hala ere, tabakoa kontsumitzen lehenago hasten ziren 2006. urtean, hamar urte lehenago baino bada, 2006an substantzia horrekin esperimentatzen gehienbat 13 urterekin hasten ziren, eta 1996. urtean, ostera, esperimentatzeko adin nagusia 14 urtekoa zen. Ikasle erretzaileen sexua aintzat harturik, ikusten da gizonezkoek eta emakumezkoek kontsumo ma
ila bera dutela, eta horrek berretsi egiten du emakumeak ohitura horretan sartu direla, azken urteetako joeretan ageri zenez.
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako taula, 2008.
Alkoholari dagokionez, txostenean argi bereizten dira bizitzan zehar noizbehinka egindako kontsumoak (hau da, probazko edo esperientziazko kontsumoak) eta erregularragoak diren bestelako kontsumoak. Adibidez, azken hilabetean egindako kontsumoak, horren datuak jarrian agertzen direlarik:
SEXUA | ADINA | ||||||
GUZTIRA | Gizon. | Emak. | dici-13 | 14-15 | 16-18 | 19 eta gehiago | |
Edari alkoholdunak ‘azken hilabetean’ | |||||||
Behin ere ez | 38,6 | 38,5 | 38,7 | 75,2 | 43,4 | 19,2 | 13,2 |
1-2 aldiz | 15,1 | 13,3 | 17,2 | 7,3 | 19,5 | 17,2 | 16,2 |
3-5 aldiz | 14,4 | 14,2 | 14,6 | 3,6 | 12,9 | 23 | 16,9 |
6-9 aldiz | 9,5 | 8,5 | 10,7 | 2 | 8,2 | 14,5 | 13 |
10-19 aldiz | 8,6 | 9,4 | 7,6 | 0,9 | 5,4 | 12,3 | 18,1 |
20-39 aldiz | 3,8 | 4,5 | 2,9 | 0,3 | 2 | 5,2 | 9 |
40 aldiz edo gehiagotan | 3,4 | 4,5 | 2,2 | 0,3 | 1,3 | 4,3 | 9,2 |
Erantzunik ez | 6,7 | 7,1 | 6 | 10,4 | 7,4 | 4,3 | 4,4 |
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako datuak.
Datuak ikusirik, era askotako irakurketak egin daitezke: adinaren araberakoa, sexuaren araberakoa, ustez, arazorik gehien agertzen duten kontsumoen ma
iztasunaren araberakoa… Zorionez, ma
iztasun handienetan ikusten ditugun gazteen ehunekoa (40 aldiz edo gehiagotan) nabarmen txikiagotzen da. Hau da, gazte askok (guztien %40,5eraino) alkoholarekin esperimentatzen dute "noizbait bizitzan zehar", alabaina, ehunekoek behera egiten dute kontsumo erregularragoa edo ohikoagoa denean, hots, "azken urtebetean" (%24,8); "azken hilabetean" (%3,4) ma
iztasunetan.
Dena dela, kontsumoaren ma
iztasunaren inguruko datuak dira, kontsumitzen den alkohol kantitateak aipatu gabe. Ildo horretan, kezka sorrarazten duten datu batzuen arabera, edaten den alkohol kantitatea gehitu egin da, horrek "arriskuko edaleak" deritzon kategorian gehikuntza gertatzea zekarrelarik. Neurrizko kontsumoa da egonkorrena, antza denez. Nerabeen populazioaren heren batek, gutxi gorabehera, "neurriz" hartzen du alkohola.
Neska-mutil abstemioen proportzioa handitzea da datu positibo bat, 1996. urtean, alkohola probatua zutenen kolektiboa %79,4 zen; orain, %74,3, horrenbestez, hamar urteren buruan alkoholaren kontsumora gerturatzen diren ikasle nerabeen proportzioa apur bat txikiagoa da.
Halaber, azpimarratu beharra dago mutilen eta nesken alkohol kontsumoak hurbilduz joan direla azken urteotan, eta, hala, bi sexuetakoek oso antzera kontsumitzen dute. Beste era batera esanda: neskak gizonezkoen eredura hurbildu egin dira.
Kalean taldeka edateko modua, hau da, "litroak egitea", alkohola merkeago eta helduek adingabeengan kontrol txikiago izanez alkohola eskuratzeko modua da. Alabaina, ez da hori azalpen bakarra; jai eta gizarte funtzionaltasuna du ere bai. Nolanahi ere, litroak egiteak gizartean oihartzun handia badu ere, praktika hori ez da nabarmen areagotu gazteen artean azken lau urteetan. Hala, 2002. urtean, %47k litroak eginak zituen noiz edo noiz, eta 2006an, ordea, %51,7k. Dena dela, praktika areagotu egin da, eta asteburuetan, 2002. urtean baino ma
izago egiten da.
Kezkagarritzat jo dezakegu, beraz, nerabeen alkohol kontsumoei buruzko datuen zati handi bat, heldua izateko prozesuan daudenen osasunean eragina dutelako.
Legez kanpoko drogei dagokienez, kontsumo eta bilakaerari buruzko datuak (1996 eta 2006 bitarteko aldian) hurrengo grafiko honetan adierazten dira:
Heroina | Haluzinogenoak | Estasia | Kokaina | Anfetaminak | Cannabisa | |
1996 | 0,7 | 5,4 | 4,2 | 5 | 7,5 | 35,8 |
2006 | 0,7 | 7,1 | 4,2 | 9,2 | 8,3 | 44,5 |
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa, 2008.
Datuok ikusirik, irakurketa positiboa egin daiteke nerabeen eta gazteen kontsumoari dagokionez, izan ere, mota horretako drogak (legez kanpokoak badira ere, eskuratzeko aukera dute) behin ere probatu ez dutenen ehunekoa, alegia, erdia baino gehiago cannabisaren kasuan eta hamarretik bederatzi baino gehiago bestelako drogen kasuan.
Aldiz, 1996. urteko eta 2006. urteko datuak alderatuz gero, irakurketarik negatiboena egingo genuke seguru asko, izan ere, estasiaren eta heroinaren kasuan izan ezik (kontsumoaren ehunekoak berdin ma
ntentzen direlako), gainerako substantzietan kontsumoak gora egin du, bereziki cannabisarena eta kokainarena.
Cannabis kontsumoari dagokionez, interesa piztu da hura kontsumitzen duten pertsonentzat berariazko diagnostiko bat ezartzeko. Europar Batasunean irizpidea da azken hilabetean cannabisa 20 aldiz edo gehiagotan kontsumitu duten pertsonak arriskuko kolektibotzat har daitezkeela, hots, kontsumo eredu arazotsua garatzeko joera izan dezaketela. EAEn aztertu den kolektiboan, %8,2 lirateke, Europar Batasunaren irizpideen arabera, arriskuko kolektiboaren definizioan sartzeko moduko ikasleak.
Onartu beharra dago droga hori erabiltzea normalizatu egin dela, neurri batean. Cannabisa, testuinguru batzuetan, beste garai batean tabako kontsumoa bezain normalizatua dago. Beharbada, tabakoa ordezkatu ere egin du, nerabezaroan nork bere burua kokatzeko, identifikatzeko eta irudikatzeko moduetan; hartara, tabakoak garai batean ematen zituen identitate eta heldutasun ezaugarriak orain cannabisak ematen ditu, ziurrenik.
Beste alde batetik, ia ez da aldatu substantziarekin esperimentatzen hasteko adina, baina aldatu egin da, ordea, sexuaren araberako erabilera eredua. Nahiz eta gizonezko kontsumitzaileak gehiago diren eta haxix gehiago kontsumitzen duten, aldeak txikiagotu egiten ari dira pixkanaka, beste substantzia batzuen –hots, tabakoaren eta alkoholaren (legezkoak horiek)– kontsumoaren prebalentzian berresten den bezala.
GUZTIRA | GIZONEZKOAK | EMAKUMEZKOAK | |
Azken hilabetean | |||
Behin ere ez | 70,3 | 66,5 | 74,4 |
1-2 | 7 | 6,3 | 7,6 |
3-5 | 3,6 | 3,4 | 3,9 |
6-9 | 3,9 | 4 | 3,7 |
10-19 | 3,3 | 3,3 | 3,3 |
20-39 | 2,6 | 4 | 1,1 |
40 eta + | 5,6 | 8,7 | 2,2 |
EE | 3,7 | 3,7 | 3,7 |
GUZTIRA | 4.519 | 2.382 | 2.104 |
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutakoa, 2008.
– Datuok ikusirik, zein irakurketa egiten dute zuzenago inplikaturiko profesionalek? Nola baloratzen dute urte guzti horien zehar egindako ibilbidea? Euren iritzirako, zein dira nabarmenki hobetu beharreko alderdiak? Era berean, euren iritzirako, zein dira lehenetsi behar diren jarduketa ildoak hurbileko etorkizunean?
Txostenaren 5. kapituluak adingabeekin erlazionaturiko gizarte erakunde nagusien iritziak biltzen ditu: hezkuntza erakundeenak edo hezitzaileenak, ikasleen guraso elkarteenak, osasun langileenak, udal teknikarienak, polizienak... eta oso gai ezberdinei buruzko elkarrizketak egin dira:
• gizarte testuinguruari eta nerabeen kontsumoetan duen eraginari buruzkoak;
• familiei eta irakasleei buruzkoak;
• hedabideen betekizunari buruzkoak;
• bereziki zaurgarriak diren nerabe sektore batzuei buruzkoak;
• prestakuntzarako eta kontsumoen joera berrietara moldatzeko beharrei buruzkoak;
• koordinazio handiagoa izateko beharrizanari buruzkoak...
Hemen, adostasun handia eragiten duten funtsezko bi kontu nabarmenduko ditugu soilik, hain zuzen, esperientzian oinarritutako erabateko adostasuna dena. Euren iritzirako, hobetzeko premia handia duten bi arlo handi dago, behintzat:
1) Arlo honetan lanean diharduten instantzia guztien koordinazioa.
2) Prebentzio selektiboaren garapen handiagoa, arrisku edo zaurgarritasun egoera berezietan dauden nerabeen sektore bereziei zuzendua.
Arartekoaren lehenengo gomendioek, hain zuzen ere, bi gai edo jarduketa ildo horiek dituzte helburu (erakundeen koordinazioa eta lidergoari buruzko gomendioak, prebentzio selektiboari buruzko jardueren gainekoak, bereziki zaurgarriak diren pertsonei zuzenduak).
Gazteen euren ikuspegia (neska-mutil nerabeak)
Nerabeek drogak kontsumitzen dituzten kasu gehienetan, ekintza horrek taldeko dimentsio bat du, eta "berezkotzat" jotzen dituzten toki eta garaietan gertatzen dira, helduen presentziatik urrun. Ondorioz, askotan, eurak dira beren jardunak, balorazioak, proposamenak... ezagutzeko informazio iturri erabilgarriena.
Gure erreferentziako txostenak idatz-zati oso bat eskaintzen dio haien ahotsak eta iritziak biltzeari (5.3. idatz-zatia hain zuzen: "EAEko adingabeen diskurtsoa. Eztabaida taldeen azterketa. EAEko adingabeen ikuspegia", Txosteneko 153. orrialdetik 172.era bitarte). Are gehiago esatearren, uste dugu txosteneko kapitulu interesgarrienetako bat eta gaia gehien argitzen duenetariko bat dela.
Beharrezko deritzogu nerabeen iritziak zuzen-zuzenean jakin eta aintzat hartzeari, gutxienez, bi arrazoi direla eta: 1) entzunak izateko eskubidea dutelako; eta 2) euren iritziak kontuan hartu eta parte hartzea lortuz gero, seguru asko, drogak prebenitzeko politika zuzenagoak eta arrakastatsuagoak suertatuko direlako.
Gogora ekar ditzagun iritzi batzuk, jarduketa modu jakin batzuk zalantzan jartzen laguntze aldera. Esate baterako:
– Informazioa jasotzea da nerabeek droga-mendetasunak prebenitzeari buruz duten kontzeptua, eta bai, informazioa jaso, jasotzen dute, gehienbat, tutoretza orduetan eskolako mintzaldien bitartez. Alabaina, modu aktiboagoan jaso nahi dute informazioa, ez entzule gisa soil-soilik, hau da, hizketan jardun eta dituzten zalantzak profesionalei planteatuz. Era berean, zalantzak jendaurrean adieraztearen beldur dira, horrenbestez, komenigarria da konfiantza giroa sortzea, bai eta, konfidentzialtasun giroa ere.
– Bide parenteraleko heroinaren kontsumoa da okerren ikusten dena, eta toxikomano edo heroinaren mendekoei buruzko kontzeptua ez da horretara mugatzen. Izan ere, asteburuetan soilik edo eguneroko bizitzaren erritmoa jarraitzeko kontsumitzen dutenei zabaltzen zaie kontzeptua.
– Kontsumitzeko arrazoi nagusia aisialdia eta gozamena luzatzearena da.
– Argi dute zein den edozein droga mota eskuratzeko modua, eta ez dutela eragozpenik kontsumitu nahi duten substantzia lortzeko.
– Adinari dagokionez, euren ustez, gazteek alkohola gero eta lehenago probatzen dute. Zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta argiago ikusten dute alkoholaren gehiegizko erabilera oso goiz hasten dela, bai eta eragiten dituen ondorioak ere. Sarri askotan, 16 urteko neska-mutilen testigantzak oso kritiko dira 13-14 urtekoen kontsumoekiko, eta ia eskandalizatu ere egiten dira.
– Gizonezkoak ez bezala, kontsumitzen duen emakumea ez dute begi onez ikusten.
– "Drogak klasifikatzeari" dagokionez, eta informatuak badaude ere, oraindik ma
ntentzen dira zenbait mito substantzia jakin batzuk kontsumitzeari loturiko arriskuen kontuan; era berean, alde batetik, legezko drogak eta droga bigunak, eta bestetik, legez kanpoko drogak eta droga gogorrak erlazionatzeko nolabaiteko nahastea dago. Horren ondorioz, –uste okerra bada ere– arriskuaren pertzepzioa txikiagotzen da legezkotzat jotako substantzietan.
– Gehienak cannabisa legeztatzearen alde daude. Hain zuzen ere, haren kontsumoaren normaltasunaren eta egunerokotasunaren eta egoera juridikoaren (debekua) artean dagoen ageriko kontraesana salatzen dute.
– Halaber, tabakoaren kontrako legearen egiazko betetzeari kritika handia egiten diote. Adingabeei tabakoa saltzeari dagokionez: "Ez dago esaten duten bezain araututa, nahi dutena erretzen dute, nahi duten ma
rka erosten dute eta nonahi erretzen dute", esan du erretzen ez duen batek.
– Taldean onartzen diren kontsumoei buruz eta onartzen ez direnei buruz, euren kodeak dituzte. Kode horiek, noski, aldatu egiten dira talde batetik bestera.
– Oraindik ere familia hartzen dute erreferentzia nagusitzat. Alderantziz, poliziaren esku-hartzeen inguruko ikuspegi zeharo negatiboa dute.
– Kontraesan handia ikusten dute helduek esaten dutenaren eta egiten dutenaren artean. Hau da, euren ustez helduek esaten dute gazteek ez dutela drogarik hartu behar, baina helduen jarrera ez dator horrekin bat.
Nerabeekin antolatutako lan taldeetan jaso diren iritzi eta balioztapen horiek zein beste askok gogoeta elementu gisa balio behar digute, bai eta, gauzatzen ditugun politikak eta ondorioak berrikusteko ere.
Hemen aipatu besterik egingo ez dugun beste testu bat, baina nerabeen balorazioak eta proposamenak hobeki ezagutzeko ere balio izango diguna, ikastetxe ezberdinetako ordezkari talde batek Legebiltzar Txikiko Osoko Bilkuran onetsitako Agiria da, 2007ko apirilaren 23an hain zuzen.
Kexen ikuspegia
Jada esan dugun moduan, Ararteko Erakundeak drogei eta nerabezaroari buruz egindako txosten berezia oso berria da oraindik. Edonola ere, familiek eta profesionalek adierazitako kexak eta kezkak aspaldikoak dira.
Izan ere, gure erakunderaino iristen diren kezka, kexa eta kontsulta ohikoenak egoera bereziki zaurgarrian dauden nerabe taldeekin lan egiten duten profesionalen partetik etorri ohi dira:
– babes sisteman hartutako adingabeekin jarduten dutenen partetik;
– justiziako neurriak betetzen ari diren nerabeekin aritzen direnen partetik;
– bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin lan egiten dutenen partetik;
– beren seme-alaben jarduerak kontrolatzeko gai ez direla sentitzen duten familien partetik...
Kasu askotan, droga kontsumo arazotsuak faktore erantsi bat dira (zenbaitetan arrazoi modura, beste zenbaitetan ondorio bezala) zaurgarritasuneko egoeran bertan.
Zenbait kontsumok edo jardunbidek lokal edo toki publikoetan duten permisibitateari buruz herritarrek adierazten dituzten kexak ere nahiko ma
iz jasotzen dira.
Askotan, sektorean lan egiten hainbat urte daramatzaten profesionalek eta elkarteek adierazitako kexetan eta egindako ekarpenetan hainbat dimentsio bereiz daiteke:
– Ma
rtxan dauden esku-hartze edo programen eraginkortasuna handia edo txikia izatearen inguruko kezka.
– Kontsumoen bilakaerarekiko kezka edo, zehazkiago esatearren, ondorio ezagunak oraindik ez dituzten substantzien kontsumo jakin batzuekiko kezka.
– Zerbitzu edo programa bakoitzak, zenbaitetan, jarduerak garatzeko dituen baldintzekiko kezka...
Zenbait egoerari erantzun egoki bat eskaini ahal izateko baliabide jakin batzuk egotea edo ez egotea, baliabideen eta programen arteko koordinaziorik ez egotea, edo ebaluazioak falta izatea dira behin eta berriro kritikatzen diren alderdiak.
Hobetzeko proposamenak edo gomendioak
Jarraian, Arartekoak egindako gomendioak adierazten dira, kasu honetan, 21 gomendio direlarik:
– erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzko 5 gomendio;
– prebentzio selektiboko jarduketei buruzko 6 gomendio;
– eskola eremuari begirako 3 gomendio;
– familia eremuari begirako beste 3 gomendio;
– aisia eremuari begirako 2 gomendio;
– eta gizarte ikuspegiari eta nerabeen parte-hartzeari buruzko beste 2 gomendio.
– Gomendioen lehen blokea, erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzkoa, abiatu egiten da nerabezaroan eta gazterian droga kontsumoaren arriskuen prebentzioan eta murriztapenean egiten diren jarduerak ugariak eta oso ezberdinak direla egiaztatzetik (horiek, gainera, erakundeen nahiz bestelako gizarte agenteen aldetiko ekimenen emaitza dira). Aitzitik, faltan botatzen da koordinazio hobea egotea adin txikieneko biztanleriarekin esku hartzen duten agente ezberdinen artean eta, batez ere, erakunde arteko koordinazio handiagoa. Ez bakarrik zuzeneko esku-hartzeetako koordinazioa, baita zabaldu beharreko planei eta programei, helburuei eta xedeei, mezuei dagokienez ere.
Ildo horretan, honako hau antzeman da: erakundeen lidergo hobearen eskaera, esku-hartze integrala sustatzeko edo, behintzat, lanaren jarraibideak argiago ezartzeko, praktika edo mezu desegokiak hartu eta zuzendu eta lortzen diren helburuak ebaluatu ahal izateko agintaritza eta gaitasuna duen instantzia baten beharra. Hori guztiari jarraiki, Arartekoak honako gomendio hauek egin ditu:
• Koordinazioaren hobekuntza, barrukoa zein sektore eta erakunde artekoa, planteatzea, droga-mendetasunari buruzko hurrengo planetako lehentasuneko helburu gisa (zerbitzuak eta esku-hartzeak bikoiztu ez daitezen eta baliabide pertsonalak, ekonomikoak eta ma
terialak optimiza daitezen).
• Beharrezkoa denean, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluaren osaera eta dinamika berrikustea (koordinazio organo eta instantzia ordezkari guztien gizarte eztabaidaren foro gisa eraginkortasun handiagorekin jardun dezan).
• Orain dauden baliabideen prestakuntzarik eta kualifikaziorik onena sustatzea eta laguntzea.
· Programen diseinuan ebaluazioa barne hartzea. Hala, ebaluazio sistematikoa, prozesuarena zein eraginarena, proiektuen eta programen erabilera eta eraginkortasuna egiaztatzeko nahitaezko praktika izan dadin.
• Adingabeak tartean dauden kasuetarako, polizia esku-hartzearen protokolo bateratua eta espezifikoa ezartzea.
– Gomendioen bigarren blokea prebentzio selektiboari buruzkoa da, eta erantzun eman nahi dio egoera honi: gauzatutako esku-hartze gehienak, normala den bezala, biztanleria osoari zuzendu bazaizkio ere, erronka nagusitzat jotzen da hainbat faktorerengatik bereziki zaurgarriak diren pertsona talde jakinei berariaz zuzendutako prebentzioa garatzea. Horregatik, hona hemen gure gomendioak:
• Egoera ahulean dauden biztanleen urritasun psikosozialak eta gizarte heziketakoak (presentismoa, oldarkortasuna, autokontrol urria, nork bere buruarekiko ikuspegi urria, motibazio urria...) gainditzeko prebentzio selektiboko programak garatzea.
• Kontsumo problematikoak eta justiziarekin arazoak dituzten adingabeentzako programak garatzea (arazoak askotan kontsumo horien ondoriozkoak dira).
• Buru osasuneko arazoak dituzten adingabeentzako programak garatzea.
• Bereziki ahulak edo zaurgarriak diren sektoreentzako –bakarrik dauden adingabe atzerritarrak adibidez– programak garatzea (gure artean oso zabalduta ez dauden baina ondorio larriak dituzten kontsumoak –besteak beste, disolbatzaileak edo inhalatzaileak kontsumitzea– saihets edo aintzat har daitezen).
• Arazo eta zailtasun sozioekonomiko eta kultural asko dauden guneetan, alegia, adingabeak eskubide guztiak barne hartzen dituen bizimoduan sar daitezen zaila den eta bazterkeria egoeran geratzeko arrisku larrian egon daitezkeen guneetan, programa integralak garatzea. Hori guztia drogak ma
iztasun handiarekin kontsumitzeagatik, delituak egiteagatik…
• Kontsumo problematikoak edota jokabide arazoak dituzten adingabe edo gazteentzako prebentzioaren berariazko arretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.
– Eskolaren eremuari berariaz zuzendutako hiru gomendio dago. Eremu hori, txosteneko datu guztiak gorabehera, droga kontsumoaren prebentzioan gehien landu denetako bat izan da, ekimenen, programen eta ma
terial oso anitzen bitartez.
Halaber, kasu honetan talde zaurgarrienentzako prebentzio jarduerak indartzeko beharra planteatu da, ikasle guztientzat direnak alde batera utzi gabe. Ildo horretan, hobekuntza batzuen beharra hizpide izan du txostenak, honako gomendio hauetan adieraz ditzakegunak:
• Babesteko faktoreak indartzeko baterako estrategiarentzat erakunde arteko konpromisoa lortzea (Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Ekintzaren bidez); konpromiso horrek honako jarduera hauek susta ditzala: zentroei arrisku faktoreak gainditzeko erabilgarritzat jotzen diren irizpideak, orientazio eta bitarteko pedagogikoak ematea. Irakasleei prestakuntza eta motibazioa ematen zaiela sustatzea, esku-hartze handiagoa eta eraginkorragoa lortzeko; zentroei babes eta aholkularitza handiagoa ematea kanpoko profesionalen partetik...
• Bereziki ahulak edo zaurgarriak diren biztanle sektoreak biltzen diren edo eskola porrot edo eskola uzte tasa gehien dagoen zentroei arreta berezia ematea.
• Lanbide heziketarako ikastetxeetan burutzen diren edo antzeko ezaugarriak dituen beste zentro batzuetan burutu daitezkeen eskolako prebentzio selektiboko programen esperientziak (gaur egungo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak –HLPP–) baloratu eta bultzatzea.
– Familiaren eremuari zuzendutako beste hiru gomendio ere egin ditugu. Eremu honi dagokionez, txostenean kontraesankorra dirudien egoera antzeman da. Alde batetik, argi dago funtsezko testuingurua dela, alegia, babesa eman, prestatu, aholkuak eman, orientatu… behar den eremua dela, drogen kontsumoarekin zerikusia duten faktoreak gaindi daitezen edo, hala badagokio, horri lotuta egon daitezkeen jokabide edo jarrera gatazkatsuak hobeto kudea daitezen.
Askotan, familiak berak –edozein motatakoa dela ere– babesik gabe dagoela edo beste eragile batzuen eskuetan uzten duen egiteko horri aurre egiteko baliabideak edo gaitasunak ez dituela sentitzen du. Hala eta guztiz ere, askotan, ikastetxeetan edo elkarteetan familientzako jarduerak ematen direnean, parte-hartzea oso txikia da edo, agian, gutxien behar duten familiena. Nolanahi ere, antzemandako muga horiek guztiak egon arren, eremu horretan familiei babesa ematen jarraitzeko beharrari buruz erabateko adostasuna dago. Babes hori honako gomendio hauetan zehatz daiteke:
• Familien prestakuntza, parte-hartzea eta konpromisoa ekimenen bidez sustatzea. Ekimen horiek urtetan zehar garatuak izan dira ikastetxe askotan, hala nola, gurasoen eskolak edo beste antzeko batzuk.
• Premia gehien duten edo arazo gehien duten familiei babesa ematea, baita bitartekotza programa edo formulekin ere. Horretarako, tartean dauden zerbitzu guztien (eskola, gizarte zerbitzuak, gizarte hezitzaileak...) beharrezko koordinazioa bilatzen da.
• Kontsumo problematikoak edota jokabide arazoak dituzten nerabeen eta gazteen familientzako berariazko arretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.
– Txostenak bi gomendio egiten ditu aisialdiaren eremuari zuzenduta; segur aski esku hartzeko eremu hau izango da biztanleek gutxien ezagutzen dutena. Aitzitik, nerabeek une horretan lortu eta kontsumitzen dute droga: aisialdian eta aisialdiko guneetan. Hori dela eta, kaleko lanaren eta hezkuntzaren garrantzia, errealitate jakin batzuk zuzenean ezagutu eta azpimarratzeko modu pribilegiatua baita. Ildo horretan, honako bi gomendio hauek planteatu dira:
• Profesional batzuk, ingurune irekian eta testuinguru soziokulturalean, burutzen ari diren hezkuntza lana aintzat hartu eta babestea. Aipatu lana askotan baliabide gutxirekin eta bereziki problematikoak diren sektoreekin egin da.
• Nerabeek eta gazteek erabiltzen dituzten guneetan, prebentzio selektiboko programak garatzea.
– Azkenik, beste bi gomendio egin ditugu, gizarte pertzepzioari eta nerabezaroaren parte-hartzeari buruzkoak hain zuzen. Horiekin gizarte diskurtsoen inkoherentziak saihestu nahi dira, baita nerabeen iritzia edo ahotsa barne hartu ere. Horretarako, hona hemen gure gomendioak:
• Informazioa zaintzea eta nerabeei, bereziki, komunikabideetan emandako publizitatearen eta informazioaren bidez, helarazten zaizkien mezuetan inkoherentzia saihestea.
• Nerabeentzako programa edo ekimenetan, nerabeen parte-hartze aktiboa laguntzea. Prebentzioaren agente gisa duten egitekoa sustatzea.
Etorkizunean jarraipena egiteko dauden aukerak
Orain arte, prebentzioko politikak urte anitzeko planetan gauzatu dira gure Autonomia Erkidegoan. Ziurrenik, hemendik hilabete batzuetara, Droga Mendetasunei buruzko Plan berri bat aurkeztuko da (VI.a izango da). Horrek, aukera eman behar digu aipatutako gomendioak kontuan noraino izan diren egiaztatzeko eta horien betetze ma
ilaren inguruko jarraipena egitea errazteko.
Bestalde, espero dugu, eta hala nahi dugu, Droga Mendetasunen Behatokiak aldizkako ikerketak egiten jarraitzea. Horiei esker, fenomeno ezberdinen bilakaera ezagutu ahalko dugu, eta baita ma
rtxan dauden ekimenen arrakasta edo porrotaren berri eduki ere.