Aurreko bederatzi idatz-zatietan, eta baita ondorengoan ere, eskolako jazarpenari buruzkoan, egoera edo a
razo batzuk a
ztertu ditugu, hain zuzen ere A
rartekoaren partetik hainbat urtean zehar (zenbait kasutan baita hamar eta hamabost urtean zehar ere) jarraipen sistematikoa eduki duten gaiei buruzko egoera edo a
razo batzuk. Horri esker, informazio zabala eduki a
hal izan da eta errealitatearen bilakaera ere baloratu a
hal izan da. Eta horri erantzuten zion, neurriren batean, a
zpititulu eta horien epigrafe ezberdinen barne a
ntolamenduak.
Idatz-zati honetan jorratuko dugun gaia (droga kontsumo a
razotsuak) A
rartekoaren txosten berezi baten xede izan da (EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren a
rloan). Txosten hori orain dela gutxi a
rgitaratu zen, 2010. urtean hain zuzen, eta, beraz, horri buruz ezin izan dugu oraindik inolako jarraipenik egin.
Horrela, bada, a
urreko kapituluetan jarraitu dugun hurrenkera a
purtuko dugu hemen, eta jarraian a
urkeztuko diren puntuetan oinarritutako laburpen txiki bat besterik ez dugu eskainiko:
– Topatutako a
razo nagusiak eta datu esanguratsu batzuk.
– Kexen ikuspegia.
– Guk egindako hobekuntza proposamenak edo gomendioak.
– Etorkizunean jarraipena egiteko dauden a
ukerak.
Batzuetan, A
rarteko Erakundeak egindako txosten berezietan, gutxi ezagutzen diren, gutxi landu diren edo eskaera sozial urria duten egoera edo problematikei heltzen zaie. A
dibide gisa har ditzakegu bere garaian sasoikako langileei eta bakarrik dauden a
dingabe a
tzerritarrei buruz a
urkeztutako txostenak. Horiek a
ipatu ditugu a
urreko idatz-zatietan.
Gaurko gai honetan, ordea, ez da holakorik gertatzen. Txosten honek Eusko Legebiltzarraren eskaerari erantzun eta gizartean maiz eztabaidatu den eta kezka sortu ohi duen gai bati heltzen dio.
Izan ere, honako Legebiltzar honetan eztabaidapean jarritako hainbat proposamen eta interpelazioren gai nagusia, batzuetan, drogen kontsumoa prebenitzeko politikak izan dira, beste batzuetan, ordea, nerabe eta gazteei loturiko zenbait kontu espezifiko, hala nola, "litroak egitea" edo mendetasunaren ondorioz a
razoak dituzten nerabeak a
rtatzeko baliabide edo programa espezializatu gehiago egon behar diren edo ez.
Eztabaida eta proposamen horiek, zalantzarik gabe, gizarteak gai horien inguruan duen kezkaren isla dira. Gai horiek as
kotan a
gertu ohi zaizkigu hedabideetako tituluetan, edo a
dministrazioek esku hartzeko eskaerak sorrarazi dituzte, edo erakundeek sustatutako ekimenei bide eman diete...
Hala eta guztiz ere, kasu honetan, ez gaude, inola ere, ezezaguna egiten zaigun kasu baten a
urrean. Izan ere, a
urreko hainbat ikerlanetan a
ztertu den gaia da, gutxienez a
zken 25 urteotan. A
dibide gisa har dezakegu "Drogak eta Eskola" ikerlan saila, zazpigarren emanaldira iritsi dena. A
rgitaratutako ikerlan horietako gehienak epidemiologikoak dira eta a
dingabeek drogekin duten harremanaren bilakaera ezagutzeko behar diren datuak ematen dizkigute.
Horrela, a
ldizka, drogen kontsumoaren bilakaera, kontsumoaren a
urreko jarrerak, permisibitate mailak, jokabide eta jarrera desberdinei loturiko balio sistemak, kontsumo mailekin erlazionaturiko faktore psikologikoak, ikuspegi pedagogikoa eta a
bar ezagutzeko a
zterlanak egin dira.
Are gehiago, "litroak egitea" bezalako gai espezifikoei buruzko a
zterlan bat edo beste egin da (adibidez, Más a
llá del botellón: a
nálisis socioantropológico del a
lcohol en a
dolescentes y jóvenes izenburuko liburua, Elzo, Laespada eta Pallares, 2003; Drogak eta Eskola VI ikerlanean zehaztasunez a
ztertzen dena ere), era berean, leku zehatzetako eskoletako ikasleei buruzko a
zterlanak badaude (adibidez, Donostian, zenbait urtetan; Gasteizen, 2003an...), bai eta, biztanleriaren sektore jakin batzuen iritzia jasotzen dutenak ere (adibidez, irakasleena (2003).
Hori guztia hartu da kontuan oraingo honetan a
urkezten dugun txostenaren ikuspegia eztabaidatu eta erabakitzerakoan, hortaz, txosten honek a
urreko a
zterlanetako datuak erabiltzeaz gain, jada ezagunak direnak, harago joan nahi izan du: gehienbat, egoera a
ldakorren a
urrean erakundeek (tokikoak, a
utonomikoak…) ematen dituzten erantzunak a
ztertzen ditu; emaitzak zein diren, eragileek emaitza horri buruz duten iritzia zein den, sendotu edo hobetu beharreko jarduera ildoak zein diren… Erakundeen erantzuna eta kontsumoekiko Erkidegoko erakundeek duten erantzukizuna dira, beraz –izenburuak berak a
dierazten duenez–, txostenaren kontu nagusia.
Topatutako a
razo nagusiak eta datu esanguratsu batzuk
Lehen hurbilketa orokor gisa, a
dieraz genezake txostenak a
zaltzen duen egoera, hasieran, kontraesankorra dela pentsa daitekeela: a
lde batetik, erakundeek (tokiko erakundeek, ikastetxeek...) konpromiso handia dute drogen kontsumoa edo, gutxienez, drogei lotutako a
rriskuak gutxitzeko helburuarekin nerabeei zuzendutako programa eta ekimenen bidez; eta, hala ere, urteak joan urteak etorri, kontsumoak eta a
rriskutsuak izan daitezkeen jarduerek berdin jarraitzen dute, eta a
dinaren a
rabera edo substantziaren a
rabera, kontsumoa eta jarduerak batzuetan a
reagotu egiten dira.
Esaterako, a
zken ikasturteetako bakoitzean, ikastetxeetan egin diren prebentzioko jarduerak maila guztietako 100.000 ikaslerengana heldu ziren eta 6.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Izan ere, DBHko 2. zikloko ikasleen %74k, edo batxilergoko ikasleen %83k euren ikastetxeetan drogei buruzko informazioa jaso dutela a
dierazi dute.
Hala ere, kontsumoari buruzko datuak irmoak dira: EAEko ikasleen a
rtean, %28k erretzen du (edo, beharbada, "erretzen zuen" idatzi beharko genuke, datu hauek a
zkar a
ldatzen baitira). Gazteen %40,5ek a
lkohola 40 a
ldiz edo gehiagotan probatu du bere bizitzan zehar. A
zken urtebetean, %24,8k maiztasun berarekin kontsumitzen jarraitu izan du, eta %3,4k egunero hartzen du, a
zken hilabetean a
lkohola 40 a
ldiz edo gehiagotan edan duelako. Bizitzan zehar %44,5ek probatu du haxixa; a
zken urtebetean, %35,5ek, eta a
zken hilabetean, %26k. Erretzeko ohitura duten pertsonen a
rtean (azken hilabetean), %8,2 cannabisaren a
rriskuko kontsumitzailetzat hartzeko modukoak dira. Legez kontrako drogen a
rtean, kokainak du bigarren postua, eta gero a
nfetaminak daude.
Noski, datuak a
ldatuz doaz denboran zehar, baina datuok a
dierazitakoaren a
rabera, drogen eta nerabeen a
rteko erlazioak hedatze handia du gure gizartean. Hala ere, ikasle gehienek noizbait drogak probatzen dituzten a
rren (batez ere tabakoa, a
lkohola eta cannabisa), egia da gehienek ez dutela drogak a
ldizka kontsumitzen jarraitzen denbora a
urrera joan a
hala. Hortaz, garrantzitsua da desberdintzea noizean behin kontsumitzea, maiz kontsumitzea, a
rrisku larriarekin kontsumitzea, mendetasuna... Zorionez, nerabe as
kok ez du drogarik kontsumitzen edo noizean behin kontsumitzen du, as
kotan garapen prozesuari lotuta, esperimentatzeko edo taldean sartzeko, kide berdina izanik. Horrek ez du esan nahi, halabeharrez, etorkizunean droga-mendetasuna duen pertsona izango denik.
– DATUEI dagokienez, gure iritzirako a
zpimarragarrienak direnak besterik ez da a
ipatuko, txostenaren 3. kapitulutik a
teratakoak, hain justu.
Kontsumoen inguruko datuak Drogak eta Eskola VII ikerlanetik hartu dira, gure txostena egin zenean oraindik a
rgitaratu gabe zegoena eta a
bantaila bat duena, urte batzuen zehar gertatutako bilakaerari buruzko konparaziozko datuak eskaintzen baitizkigu.
Horretara, esaterako, drogak kontsumitzen hasteari dagokionez, tabakoa da nerabeek a
ukeratzen duten bigarren legezko substantzia, ondorengo grafikoan ikus dezakegunez, 2006. urtean ikasle erretzaileak %28 ziren, 1996an baino %8,9 gutxiago.
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa.
Hala ere, tabakoa kontsumitzen lehenago hasten ziren 2006. urtean, hamar urte lehenago baino bada, 2006an substantzia horrekin esperimentatzen gehienbat 13 urterekin hasten ziren, eta 1996. urtean, ostera, esperimentatzeko a
din nagusia 14 urtekoa zen. Ikasle erretzaileen sexua a
intzat harturik, ikusten da gizonezkoek eta emakumezkoek kontsumo maila bera dutela, eta horrek berretsi egiten du emakumeak ohitura horretan sartu direla, a
zken urteetako joeretan a
geri zenez.
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako taula, 2008.
Alkoholari dagokionez, txostenean a
rgi bereizten dira bizitzan zehar noizbehinka egindako kontsumoak (hau da, probazko edo esperientziazko kontsumoak) eta erregularragoak diren bestelako kontsumoak. A
dibidez, a
zken hilabetean egindako kontsumoak, horren datuak jarrian a
gertzen direlarik:
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako datuak.
Datuak ikusirik, era as
kotako irakurketak egin daitezke: a
dinaren a
raberakoa, sexuaren a
raberakoa, ustez, a
razorik gehien a
gertzen duten kontsumoen maiztasunaren a
raberakoa… Zorionez, maiztasun handienetan ikusten ditugun gazteen ehunekoa (40 a
ldiz edo gehiagotan) nabarmen txikiagotzen da. Hau da, gazte as
kok (guztien %40,5eraino) a
lkoholarekin esperimentatzen dute "noizbait bizitzan zehar", a
labaina, ehunekoek behera egiten dute kontsumo erregularragoa edo ohikoagoa denean, hots, "azken urtebetean" (%24,8); "azken hilabetean" (%3,4) maiztasunetan.
Dena dela, kontsumoaren maiztasunaren inguruko datuak dira, kontsumitzen den a
lkohol kantitateak a
ipatu gabe. Ildo horretan, kezka sorrarazten duten datu batzuen a
rabera, edaten den a
lkohol kantitatea gehitu egin da, horrek "arriskuko edaleak" deritzon kategorian gehikuntza gertatzea zekarrelarik. Neurrizko kontsumoa da egonkorrena, a
ntza denez. Nerabeen populazioaren heren batek, gutxi gorabehera, "neurriz" hartzen du a
lkohola.
Neska-mutil a
bstemioen proportzioa handitzea da datu positibo bat, 1996. urtean, a
lkohola probatua zutenen kolektiboa %79,4 zen; orain, %74,3, horrenbestez, hamar urteren buruan a
lkoholaren kontsumora gerturatzen diren ikasle nerabeen proportzioa a
pur bat txikiagoa da.
Halaber, a
zpimarratu beharra dago mutilen eta nesken a
lkohol kontsumoak hurbilduz joan direla a
zken urteotan, eta, hala, bi sexuetakoek oso a
ntzera kontsumitzen dute. Beste era batera esanda: neskak gizonezkoen eredura hurbildu egin dira.
Kalean taldeka edateko modua, hau da, "litroak egitea", a
lkohola merkeago eta helduek a
dingabeengan kontrol txikiago izanez a
lkohola eskuratzeko modua da. A
labaina, ez da hori a
zalpen bakarra; jai eta gizarte funtzionaltasuna du ere bai. Nolanahi ere, litroak egiteak gizartean oihartzun handia badu ere, praktika hori ez da nabarmen a
reagotu gazteen a
rtean a
zken lau urteetan. Hala, 2002. urtean, %47k litroak eginak zituen noiz edo noiz, eta 2006an, ordea, %51,7k. Dena dela, praktika a
reagotu egin da, eta as
teburuetan, 2002. urtean baino maizago egiten da.
Kezkagarritzat jo dezakegu, beraz, nerabeen a
lkohol kontsumoei buruzko datuen zati handi bat, heldua izateko prozesuan daudenen osasunean eragina dutelako.
Legez kanpoko drogei dagokienez, kontsumo eta bilakaerari buruzko datuak (1996 eta 2006 bitarteko a
ldian) hurrengo grafiko honetan a
dierazten dira:
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutako grafikoa, 2008.
Datuok ikusirik, irakurketa positiboa egin daiteke nerabeen eta gazteen kontsumoari dagokionez, izan ere, mota horretako drogak (legez kanpokoak badira ere, eskuratzeko a
ukera dute) behin ere probatu ez dutenen ehunekoa, a
legia, erdia baino gehiago cannabisaren kasuan eta hamarretik bederatzi baino gehiago bestelako drogen kasuan.
Aldiz, 1996. urteko eta 2006. urteko datuak a
lderatuz gero, irakurketarik negatiboena egingo genuke seguru as
ko, izan ere, estasiaren eta heroinaren kasuan izan ezik (kontsumoaren ehunekoak berdin mantentzen direlako), gainerako substantzietan kontsumoak gora egin du, bereziki cannabisarena eta kokainarena.
Cannabis kontsumoari dagokionez, interesa piztu da hura kontsumitzen duten pertsonentzat berariazko diagnostiko bat ezartzeko. Europar Batasunean irizpidea da a
zken hilabetean cannabisa 20 a
ldiz edo gehiagotan kontsumitu duten pertsonak a
rriskuko kolektibotzat har daitezkeela, hots, kontsumo eredu a
razotsua garatzeko joera izan dezaketela. EAEn a
ztertu den kolektiboan, %8,2 lirateke, Europar Batasunaren irizpideen a
rabera, a
rriskuko kolektiboaren definizioan sartzeko moduko ikasleak.
Onartu beharra dago droga hori erabiltzea normalizatu egin dela, neurri batean. Cannabisa, testuinguru batzuetan, beste garai batean tabako kontsumoa bezain normalizatua dago. Beharbada, tabakoa ordezkatu ere egin du, nerabezaroan nork bere burua kokatzeko, identifikatzeko eta irudikatzeko moduetan; hartara, tabakoak garai batean ematen zituen identitate eta heldutasun ezaugarriak orain cannabisak ematen ditu, ziurrenik.
Beste a
lde batetik, ia ez da a
ldatu substantziarekin esperimentatzen hasteko a
dina, baina a
ldatu egin da, ordea, sexuaren a
raberako erabilera eredua. Nahiz eta gizonezko kontsumitzaileak gehiago diren eta haxix gehiago kontsumitzen duten, a
ldeak txikiagotu egiten a
ri dira pixkanaka, beste substantzia batzuen –hots, tabakoaren eta a
lkoholaren (legezkoak horiek)– kontsumoaren prebalentzian berresten den bezala.
Drogak eta Eskola VII Txostenetik hartutakoa, 2008.
– Datuok ikusirik, zein irakurketa egiten dute zuzenago inplikaturiko profesionalek? Nola baloratzen dute urte guzti horien zehar egindako ibilbidea? Euren iritzirako, zein dira nabarmenki hobetu beharreko a
lderdiak? Era berean, euren iritzirako, zein dira lehenetsi behar diren jarduketa ildoak hurbileko etorkizunean?
Txostenaren 5. kapituluak a
dingabeekin erlazionaturiko gizarte erakunde nagusien iritziak biltzen ditu: hezkuntza erakundeenak edo hezitzaileenak, ikasleen guraso elkarteenak, osasun langileenak, udal teknikarienak, polizienak... eta oso gai ezberdinei buruzko elkarrizketak egin dira:
• gizarte testuinguruari eta nerabeen kontsumoetan duen eraginari buruzkoak;
• familiei eta irakasleei buruzkoak;
• hedabideen betekizunari buruzkoak;
• bereziki zaurgarriak diren nerabe sektore batzuei buruzkoak;
• prestakuntzarako eta kontsumoen joera berrietara moldatzeko beharrei buruzkoak;
• koordinazio handiagoa izateko beharrizanari buruzkoak...
Hemen, a
dostasun handia eragiten duten funtsezko bi kontu nabarmenduko ditugu soilik, hain zuzen, esperientzian oinarritutako erabateko a
dostasuna dena. Euren iritzirako, hobetzeko premia handia duten bi a
rlo handi dago, behintzat:
1) A
rlo honetan lanean diharduten instantzia guztien koordinazioa.
2) Prebentzio selektiboaren garapen handiagoa, a
rrisku edo zaurgarritasun egoera berezietan dauden nerabeen sektore bereziei zuzendua.
Arartekoaren lehenengo gomendioek, hain zuzen ere, bi gai edo jarduketa ildo horiek dituzte helburu (erakundeen koordinazioa eta lidergoari buruzko gomendioak, prebentzio selektiboari buruzko jardueren gainekoak, bereziki zaurgarriak diren pertsonei zuzenduak).
Gazteen euren ikuspegia (neska-mutil nerabeak)
Nerabeek drogak kontsumitzen dituzten kasu gehienetan, ekintza horrek taldeko dimentsio bat du, eta "berezkotzat" jotzen dituzten toki eta garaietan gertatzen dira, helduen presentziatik urrun. Ondorioz, as
kotan, eurak dira beren jardunak, balorazioak, proposamenak... ezagutzeko informazio iturri erabilgarriena.
Gure erreferentziako txostenak idatz-zati oso bat eskaintzen dio haien a
hotsak eta iritziak biltzeari (5.3. idatz-zatia hain zuzen: "EAEko a
dingabeen diskurtsoa. Eztabaida taldeen a
zterketa. EAEko a
dingabeen ikuspegia", Txosteneko 153. orrialdetik 172.era bitarte). A
re gehiago esatearren, uste dugu txosteneko kapitulu interesgarrienetako bat eta gaia gehien a
rgitzen duenetariko bat dela.
Beharrezko deritzogu nerabeen iritziak zuzen-zuzenean jakin eta a
intzat hartzeari, gutxienez, bi a
rrazoi direla eta: 1) entzunak izateko eskubidea dutelako; eta 2) euren iritziak kontuan hartu eta parte hartzea lortuz gero, seguru as
ko, drogak prebenitzeko politika zuzenagoak eta a
rrakastatsuagoak suertatuko direlako.
Gogora ekar ditzagun iritzi batzuk, jarduketa modu jakin batzuk zalantzan jartzen laguntze a
ldera. Esate baterako:
– Informazioa jasotzea da nerabeek droga-mendetasunak prebenitzeari buruz duten kontzeptua, eta bai, informazioa jaso, jasotzen dute, gehienbat, tutoretza orduetan eskolako mintzaldien bitartez. A
labaina, modu a
ktiboagoan jaso nahi dute informazioa, ez entzule gisa soil-soilik, hau da, hizketan jardun eta dituzten zalantzak profesionalei planteatuz. Era berean, zalantzak jendaurrean a
dieraztearen beldur dira, horrenbestez, komenigarria da konfiantza giroa sortzea, bai eta, konfidentzialtasun giroa ere.
– Bide parenteraleko heroinaren kontsumoa da okerren ikusten dena, eta toxikomano edo heroinaren mendekoei buruzko kontzeptua ez da horretara mugatzen. Izan ere, as
teburuetan soilik edo eguneroko bizitzaren erritmoa jarraitzeko kontsumitzen dutenei zabaltzen zaie kontzeptua.
– Kontsumitzeko a
rrazoi nagusia a
isialdia eta gozamena luzatzearena da.
– A
rgi dute zein den edozein droga mota eskuratzeko modua, eta ez dutela eragozpenik kontsumitu nahi duten substantzia lortzeko.
– A
dinari dagokionez, euren ustez, gazteek a
lkohola gero eta lehenago probatzen dute. Zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta a
rgiago ikusten dute a
lkoholaren gehiegizko erabilera oso goiz hasten dela, bai eta eragiten dituen ondorioak ere. Sarri as
kotan, 16 urteko neska-mutilen testigantzak oso kritiko dira 13-14 urtekoen kontsumoekiko, eta ia eskandalizatu ere egiten dira.
– Gizonezkoak ez bezala, kontsumitzen duen emakumea ez dute begi onez ikusten.
– "Drogak klasifikatzeari" dagokionez, eta informatuak badaude ere, oraindik mantentzen dira zenbait mito substantzia jakin batzuk kontsumitzeari loturiko a
rriskuen kontuan; era berean, a
lde batetik, legezko drogak eta droga bigunak, eta bestetik, legez kanpoko drogak eta droga gogorrak erlazionatzeko nolabaiteko nahastea dago. Horren ondorioz, –uste okerra bada ere– a
rriskuaren pertzepzioa txikiagotzen da legezkotzat jotako substantzietan.
– Gehienak cannabisa legeztatzearen a
lde daude. Hain zuzen ere, haren kontsumoaren normaltasunaren eta egunerokotasunaren eta egoera juridikoaren (debekua) a
rtean dagoen a
geriko kontraesana salatzen dute.
– Halaber, tabakoaren kontrako legearen egiazko betetzeari kritika handia egiten diote. A
dingabeei tabakoa saltzeari dagokionez: "Ez dago esaten duten bezain a
raututa, nahi dutena erretzen dute, nahi duten marka erosten dute eta nonahi erretzen dute", esan du erretzen ez duen batek.
– Taldean onartzen diren kontsumoei buruz eta onartzen ez direnei buruz, euren kodeak dituzte. Kode horiek, noski, a
ldatu egiten dira talde batetik bestera.
– Oraindik ere familia hartzen dute erreferentzia nagusitzat. A
lderantziz, poliziaren esku-hartzeen inguruko ikuspegi zeharo negatiboa dute.
– Kontraesan handia ikusten dute helduek esaten dutenaren eta egiten dutenaren a
rtean. Hau da, euren ustez helduek esaten dute gazteek ez dutela drogarik hartu behar, baina helduen jarrera ez dator horrekin bat.
Nerabeekin a
ntolatutako lan taldeetan jaso diren iritzi eta balioztapen horiek zein beste as
kok gogoeta elementu gisa balio behar digute, bai eta, gauzatzen ditugun politikak eta ondorioak berrikusteko ere.
Hemen a
ipatu besterik egingo ez dugun beste testu bat, baina nerabeen balorazioak eta proposamenak hobeki ezagutzeko ere balio izango diguna, ikastetxe ezberdinetako ordezkari talde batek Legebiltzar Txikiko Osoko Bilkuran onetsitako A
giria da, 2007ko a
pirilaren 23an hain zuzen.
Kexen ikuspegia
Jada esan dugun moduan, A
rarteko Erakundeak drogei eta nerabezaroari buruz egindako txosten berezia oso berria da oraindik. Edonola ere, familiek eta profesionalek a
dierazitako kexak eta kezkak as
paldikoak dira.
Izan ere, gure erakunderaino iristen diren kezka, kexa eta kontsulta ohikoenak egoera bereziki zaurgarrian dauden nerabe taldeekin lan egiten duten profesionalen partetik etorri ohi dira:
– babes sisteman hartutako a
dingabeekin jarduten dutenen partetik;
– justiziako neurriak betetzen a
ri diren nerabeekin a
ritzen direnen partetik;
– bakarrik dauden a
dingabe a
tzerritarrekin lan egiten dutenen partetik;
– beren seme-alaben jarduerak kontrolatzeko gai ez direla sentitzen duten familien partetik...
Kasu as
kotan, droga kontsumo a
razotsuak faktore erantsi bat dira (zenbaitetan a
rrazoi modura, beste zenbaitetan ondorio bezala) zaurgarritasuneko egoeran bertan.
Zenbait kontsumok edo jardunbidek lokal edo toki publikoetan duten permisibitateari buruz herritarrek a
dierazten dituzten kexak ere nahiko maiz jasotzen dira.
Askotan, sektorean lan egiten hainbat urte daramatzaten profesionalek eta elkarteek a
dierazitako kexetan eta egindako ekarpenetan hainbat dimentsio bereiz daiteke:
– Martxan dauden esku-hartze edo programen eraginkortasuna handia edo txikia izatearen inguruko kezka.
– Kontsumoen bilakaerarekiko kezka edo, zehazkiago esatearren, ondorio ezagunak oraindik ez dituzten substantzien kontsumo jakin batzuekiko kezka.
– Zerbitzu edo programa bakoitzak, zenbaitetan, jarduerak garatzeko dituen baldintzekiko kezka...
Zenbait egoerari erantzun egoki bat eskaini a
hal izateko baliabide jakin batzuk egotea edo ez egotea, baliabideen eta programen a
rteko koordinaziorik ez egotea, edo ebaluazioak falta izatea dira behin eta berriro kritikatzen diren a
lderdiak.
Hobetzeko proposamenak edo gomendioak
Jarraian, A
rartekoak egindako gomendioak a
dierazten dira, kasu honetan, 21 gomendio direlarik:
– erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzko 5 gomendio;
– prebentzio selektiboko jarduketei buruzko 6 gomendio;
– eskola eremuari begirako 3 gomendio;
– familia eremuari begirako beste 3 gomendio;
– a
isia eremuari begirako 2 gomendio;
– eta gizarte ikuspegiari eta nerabeen parte-hartzeari buruzko beste 2 gomendio.
– Gomendioen lehen blokea, erakundeen koordinazioari eta lidergoari buruzkoa, a
biatu egiten da nerabezaroan eta gazterian droga kontsumoaren a
rriskuen prebentzioan eta murriztapenean egiten diren jarduerak ugariak eta oso ezberdinak direla egiaztatzetik (horiek, gainera, erakundeen nahiz bestelako gizarte a
genteen a
ldetiko ekimenen emaitza dira). A
itzitik, faltan botatzen da koordinazio hobea egotea a
din txikieneko biztanleriarekin esku hartzen duten a
gente ezberdinen a
rtean eta, batez ere, erakunde a
rteko koordinazio handiagoa. Ez bakarrik zuzeneko esku-hartzeetako koordinazioa, baita zabaldu beharreko planei eta programei, helburuei eta xedeei, mezuei dagokienez ere.
Ildo horretan, honako hau a
ntzeman da: erakundeen lidergo hobearen eskaera, esku-hartze integrala sustatzeko edo, behintzat, lanaren jarraibideak a
rgiago ezartzeko, praktika edo mezu desegokiak hartu eta zuzendu eta lortzen diren helburuak ebaluatu a
hal izateko a
gintaritza eta gaitasuna duen instantzia baten beharra. Hori guztiari jarraiki, A
rartekoak honako gomendio hauek egin ditu:
• Koordinazioaren hobekuntza, barrukoa zein sektore eta erakunde a
rtekoa, planteatzea, droga-mendetasunari buruzko hurrengo planetako lehentasuneko helburu gisa (zerbitzuak eta esku-hartzeak bikoiztu ez daitezen eta baliabide pertsonalak, ekonomikoak eta materialak optimiza daitezen).
• Beharrezkoa denean, Droga Mendetasunen A
holku Kontseiluaren osaera eta dinamika berrikustea (koordinazio organo eta instantzia ordezkari guztien gizarte eztabaidaren foro gisa eraginkortasun handiagorekin jardun dezan).
• Orain dauden baliabideen prestakuntzarik eta kualifikaziorik onena sustatzea eta laguntzea.
· Programen diseinuan ebaluazioa barne hartzea. Hala, ebaluazio sistematikoa, prozesuarena zein eraginarena, proiektuen eta programen erabilera eta eraginkortasuna egiaztatzeko nahitaezko praktika izan dadin.
• A
dingabeak tartean dauden kasuetarako, polizia esku-hartzearen protokolo bateratua eta espezifikoa ezartzea.
– Gomendioen bigarren blokea prebentzio selektiboari buruzkoa da, eta erantzun eman nahi dio egoera honi: gauzatutako esku-hartze gehienak, normala den bezala, biztanleria osoari zuzendu bazaizkio ere, erronka nagusitzat jotzen da hainbat faktorerengatik bereziki zaurgarriak diren pertsona talde jakinei berariaz zuzendutako prebentzioa garatzea. Horregatik, hona hemen gure gomendioak:
• Egoera a
hulean dauden biztanleen urritasun psikosozialak eta gizarte heziketakoak (presentismoa, oldarkortasuna, a
utokontrol urria, nork bere buruarekiko ikuspegi urria, motibazio urria...) gainditzeko prebentzio selektiboko programak garatzea.
• Kontsumo problematikoak eta justiziarekin a
razoak dituzten a
dingabeentzako programak garatzea (arazoak as
kotan kontsumo horien ondoriozkoak dira).
• Buru osasuneko a
razoak dituzten a
dingabeentzako programak garatzea.
• Bereziki a
hulak edo zaurgarriak diren sektoreentzako –bakarrik dauden a
dingabe a
tzerritarrak a
dibidez– programak garatzea (gure a
rtean oso zabalduta ez dauden baina ondorio larriak dituzten kontsumoak –besteak beste, disolbatzaileak edo inhalatzaileak kontsumitzea– saihets edo a
intzat har daitezen).
• A
razo eta zailtasun sozioekonomiko eta kultural as
ko dauden guneetan, a
legia, a
dingabeak eskubide guztiak barne hartzen dituen bizimoduan sar daitezen zaila den eta bazterkeria egoeran geratzeko a
rrisku larrian egon daitezkeen guneetan, programa integralak garatzea. Hori guztia drogak maiztasun handiarekin kontsumitzeagatik, delituak egiteagatik…
• Kontsumo problematikoak edota jokabide a
razoak dituzten a
dingabe edo gazteentzako prebentzioaren berariazko a
rretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.
– Eskolaren eremuari berariaz zuzendutako hiru gomendio dago. Eremu hori, txosteneko datu guztiak gorabehera, droga kontsumoaren prebentzioan gehien landu denetako bat izan da, ekimenen, programen eta material oso a
nitzen bitartez.
Halaber, kasu honetan talde zaurgarrienentzako prebentzio jarduerak indartzeko beharra planteatu da, ikasle guztientzat direnak a
lde batera utzi gabe. Ildo horretan, hobekuntza batzuen beharra hizpide izan du txostenak, honako gomendio hauetan a
dieraz ditzakegunak:
• Babesteko faktoreak indartzeko baterako estrategiarentzat erakunde a
rteko konpromisoa lortzea (Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Ekintzaren bidez); konpromiso horrek honako jarduera hauek susta ditzala: zentroei a
rrisku faktoreak gainditzeko erabilgarritzat jotzen diren irizpideak, orientazio eta bitarteko pedagogikoak ematea. Irakasleei prestakuntza eta motibazioa ematen zaiela sustatzea, esku-hartze handiagoa eta eraginkorragoa lortzeko; zentroei babes eta a
holkularitza handiagoa ematea kanpoko profesionalen partetik...
• Bereziki a
hulak edo zaurgarriak diren biztanle sektoreak biltzen diren edo eskola porrot edo eskola uzte tasa gehien dagoen zentroei a
rreta berezia ematea.
• Lanbide heziketarako ikastetxeetan burutzen diren edo a
ntzeko ezaugarriak dituen beste zentro batzuetan burutu daitezkeen eskolako prebentzio selektiboko programen esperientziak (gaur egungo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak –HLPP–) baloratu eta bultzatzea.
– Familiaren eremuari zuzendutako beste hiru gomendio ere egin ditugu. Eremu honi dagokionez, txostenean kontraesankorra dirudien egoera a
ntzeman da. A
lde batetik, a
rgi dago funtsezko testuingurua dela, a
legia, babesa eman, prestatu, a
holkuak eman, orientatu… behar den eremua dela, drogen kontsumoarekin zerikusia duten faktoreak gaindi daitezen edo, hala badagokio, horri lotuta egon daitezkeen jokabide edo jarrera gatazkatsuak hobeto kudea daitezen.
Askotan, familiak berak –edozein motatakoa dela ere– babesik gabe dagoela edo beste eragile batzuen eskuetan uzten duen egiteko horri a
urre egiteko baliabideak edo gaitasunak ez dituela sentitzen du. Hala eta guztiz ere, as
kotan, ikastetxeetan edo elkarteetan familientzako jarduerak ematen direnean, parte-hartzea oso txikia da edo, a
gian, gutxien behar duten familiena. Nolanahi ere, a
ntzemandako muga horiek guztiak egon a
rren, eremu horretan familiei babesa ematen jarraitzeko beharrari buruz erabateko a
dostasuna dago. Babes hori honako gomendio hauetan zehatz daiteke:
• Familien prestakuntza, parte-hartzea eta konpromisoa ekimenen bidez sustatzea. Ekimen horiek urtetan zehar garatuak izan dira ikastetxe as
kotan, hala nola, gurasoen eskolak edo beste a
ntzeko batzuk.
• Premia gehien duten edo a
razo gehien duten familiei babesa ematea, baita bitartekotza programa edo formulekin ere. Horretarako, tartean dauden zerbitzu guztien (eskola, gizarte zerbitzuak, gizarte hezitzaileak...) beharrezko koordinazioa bilatzen da.
• Kontsumo problematikoak edota jokabide a
razoak dituzten nerabeen eta gazteen familientzako berariazko a
rretaren baliabideak bermatzea, egun dauden prebentzio selektiboko programak egokiak ez badira. Egungo baliabideak nahikoak ez badira, mota horretako baliabide berriak sortzea.
– Txostenak bi gomendio egiten ditu aisialdiaren eremuari zuzenduta; segur as
ki esku hartzeko eremu hau izango da biztanleek gutxien ezagutzen dutena. A
itzitik, nerabeek une horretan lortu eta kontsumitzen dute droga: a
isialdian eta a
isialdiko guneetan. Hori dela eta, kaleko lanaren eta hezkuntzaren garrantzia, errealitate jakin batzuk zuzenean ezagutu eta a
zpimarratzeko modu pribilegiatua baita. Ildo horretan, honako bi gomendio hauek planteatu dira:
• Profesional batzuk, ingurune irekian eta testuinguru soziokulturalean, burutzen a
ri diren hezkuntza lana a
intzat hartu eta babestea. A
ipatu lana as
kotan baliabide gutxirekin eta bereziki problematikoak diren sektoreekin egin da.
• Nerabeek eta gazteek erabiltzen dituzten guneetan, prebentzio selektiboko programak garatzea.
– A
zkenik, beste bi gomendio egin ditugu, gizarte pertzepzioari eta nerabezaroaren parte-hartzeari buruzkoak hain zuzen. Horiekin gizarte diskurtsoen inkoherentziak saihestu nahi dira, baita nerabeen iritzia edo a
hotsa barne hartu ere. Horretarako, hona hemen gure gomendioak:
• Informazioa zaintzea eta nerabeei, bereziki, komunikabideetan emandako publizitatearen eta informazioaren bidez, helarazten zaizkien mezuetan inkoherentzia saihestea.
• Nerabeentzako programa edo ekimenetan, nerabeen parte-hartze a
ktiboa laguntzea. Prebentzioaren a
gente gisa duten egitekoa sustatzea.
Etorkizunean jarraipena egiteko dauden a
ukerak
Orain a
rte, prebentzioko politikak urte a
nitzeko planetan gauzatu dira gure A
utonomia Erkidegoan. Ziurrenik, hemendik hilabete batzuetara, Droga Mendetasunei buruzko Plan berri bat a
urkeztuko da (VI.a izango da). Horrek, a
ukera eman behar digu a
ipatutako gomendioak kontuan noraino izan diren egiaztatzeko eta horien betetze mailaren inguruko jarraipena egitea errazteko.
Bestalde, espero dugu, eta hala nahi dugu, Droga Mendetasunen Behatokiak a
ldizkako ikerketak egiten jarraitzea. Horiei esker, fenomeno ezberdinen bilakaera ezagutu a
halko dugu, eta baita martxan dauden ekimenen a
rrakasta edo porrotaren berri eduki ere.