2.2. Nazioarteko araudia, bereziki Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 193 Estatuk o
nartu dute o
rain arte, giza-eskubideen alorrean inoizko zifrarik handiena. Espainiak ez zion Hitzarmenari inolako erreserbarik egin eta 1990ean berretsi zuen. Garrantzitsua da nazioarteko zer testuingurutan jaio zen azpimarratzea, egoera ugari zegoen eta haurrek lehen eta o
rain zailtasun eta bidegabekeria handiak jasaten dituztela argi utzi zen unea izan zen. Argi zegoen beraien o
sasuna babesteko edo heziketarako mugek haurren garapena galarazten zutela (eta dutela) eta haurrek gehiegikeria eta esplotazioa jasaten zituztela (eta dituztela) prostituzioan edo lan kaltegarrietan edo xede militarretarako erreklutatzen dituztela edo gerretako biktima direla…
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena o
rdenamendu juridikoaren zatia da, beraz, botere publikoei Hitzarmena betetzeko eska dakieke. Garrantzitsua da azpimarratzea Hitzarmenean aitortutako eskubideak gure barne o
rdenamenduko zati direla.
Jarraian HEHren erreferentziazko printzipioak edo eskubideak azpimarratuko ditugu, arrisku egoera berezietan dauden adingabeengan eragin handia dutelako.
– Diskriminazio ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioa: Kide diren Estatuek beraien jurisdikzioko haur guztiek beraien eskubideak izango dituztela ziurtatuko dute. Inongo haurrek ez du bazterkeriarik jasango bere arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik, nazio, etnia edo gizarteko jatorriagatik, egoera ekonomikoagatik, ezintasun fisikoagatik, jaiotzagatik edo haurraren, bere gurasoen edo legezko o
rdezkarien beste inolako baldintzagatik. Neskatoek mutikoen aukera berdinak izan behar dituzte, atzerriko haurrek bertakoen aukera berdinak izan behar dituzte, haur ezinduek bizi-maila egokia izateko aukera berdinak izan behar dituzte.
Printzipio hau o
rdenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 3. artikuluan eta HNZBLren 5. artikuluan.
– Haurraren interes gorena: Erakunde publikoek haurrei buruz hartutako neurri guztien asmo nagusia haurren interes gorena izango da. Printzipio honek Herri Administrazioen, Epaitegien eta erakunde eta instituzio pribatuen erabakietan du eragina.
Adingabeei buruz hartzen diren erabakietan gogoan izan behar da ahalik eta eperik laburrenean hartu behar direla erabaki horiek eta kontuan izan behar da denbora igarotzeak haurrengan zer o
ndorio dituen.
Printzipio hau o
rdenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 2. artikuluan eta HNZBLren 4. artikuluan.
– Iritzia emateko eskubidea haurrak. Haurrek entzunak izateko eskubidea dute eta beraien iritziak kontuan hartu behar dira, baita parte hartzen duten prozedura administratibo eta judizialetan ere. Haurrek beraiengan erasana duten gaiei buruz beraien iritzia o
satzeko baldintzatan egon beharko dute eta iritzi horiek kontuan hartuko dira haurraren adinaren eta heldutasunaren arabera. Beraien parte hartzea errazteko beharrezko neurriak ezarriko dira eta kontsultek eta elkarrizketek adingabeari kalterik ez dietela eragingo ziurtatzeko beharrezko bermeak ezarriko dira. Beraien zaintzari, heziketara, o
sasun zerbitzuei, legezko o
rdezkaritzari eta, o
ro har, eragiten dieten gai eta erabakiei buruz beraien iritzia adieraztera sustatuko dira.
Eskubide hau o
rdenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 9. artikuluan eta HNZBLren 16. artikuluan.
Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordearen 12. O
har O
rokorrean, "Haurraren entzuna izateari buruzko eskubide" delakoan, azaltzen dira eskubide hau erabat errealitate egiteko behar diren ezinbesteko baldintzak, bereziki prozedura judizial eta administratiboetan entzuna izateari buruzkoak eta haurren eskubide horren baldintzak eta o
ndorioak eta Hitzarmeneko beste baldintza o
rokorrekin dituen loturak.
– Bizitzarako, bizirauteko eta garapenerako eskubidea. Haur guztiek dute bizitzarako eskubide intrintsekoa, babesa eta laguntza eskaini behar zaizkio jantzia, aterpea eta elikadura dituela bermatzeko eta Estatuek haurren garapena sustatu behar dute ahalik eta gehien. Haurrek ikasteko eta garatzeko aukera izan behar dute zentzu zabalean, hau da: buruz, emozionalki, ezagutza mailan, gizartean eta kultura mailan.
Eskubide hauek o
rdenamendu juridikoko araudi desberdinetan sartu dira, gero ikusiko dugun bezala.
– Familia berriro elkartzea: Haurrak ez dira gurasoengandik bananduko, eskumendun agintariek haurren o
ngizaterako beharrezkoa dela iritzi ezean. Estatuek familiak berriro elkartzea erraztuko dute, horretarako lurraldean sartzea edo lurraldetik irtetea baimenduta. Adingabeen bizitza moldatzeko familia naturalak edo jatorrizkoak edo berezkoak lehentasuna izango du.
Eskubide hau o
rdenamendu juridikoan sartu da, ABJLOko 11. artikuluan eta HNZBLren 46. eta 47. artikuluetan.
– Babesik gabeko egoeretan babesa. Estatuek babestuko dituzte babesik gabe dauden haurrak; Estatuek arrisku fisikoak eta psikikoak saihestu behar dituzte eta sexu gehiegikerietatik edo esplotaziotik babestu.
Eskubide hauek o
rdenamendu juridikoko araudi desberdinetan sartu dira, gero ikusiko dugun bezala.
– Nortasunerako eskubidea. Haur o
rok du jaiotzen denetik izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea, beraz, Estatuek adingabea aitortu egin behar dute bere izenaren, adinaren, nazionalitatearen, jatorriaren eta kulturaren bidez eta bere kultura, erlijioa eta hizkuntza askatasuna goza ditzan utzi.
Eskubide hau o
rdenamendu juridikoan sartu da, HNZBLren 11. artikuluan.
– Osasunerako eskubidea. Haurrek ahalik eta o
sasun maila altuenaz gozatzeko eskubidea dute. Estatuek zainduko dute haur guztiek o
sasun arreta izan dezaten, aurre hartzeko neurriei, o
sasun arloko heziketari eta haurren hilkortasuna murrizteari garrantzi berezia emanda.
Eskubide hau o
rdenamendu juridikoko araudi desberdinetan sartu da, gero ikusiko dugun bezala.
– Heziketarako eskubidea. Lehen hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izango da. Haurraren duintasuna errespetatu behar du. Heziketaren bidez haurra ulermen, bake eta tolerantziazko espirituan bizitzeko prestatuko da.
Eskubide hau o
rdenamendu juridikoko araudi desberdinetan sartu da, gero ikusiko dugun bezala.
– Estatuek haurrak babestuko dituzte drogak legez kanpo erabiltzetik eta estupefazienteen produkzioan edo trafikoan parte hartzetik.
Ordenamendu juridikoak babes hau aurreikusten du segurtasun publiko eta haurrak eta nerabeak babesteko arloan.
– Zigor-tratu errespetuzkorako eskubidea. Ustez legea hautsi duten haurrak duintasunez tratatu behar dira, bergizarteratu daitezen saiatu behar da eta askatasuna kenduz gero, helduetatik bereizita egongo dira; ez dira torturatuko, ezta bestelako tratu bortitz eta umiliagarririk emango. Gutxieneko adin bat ezarri behar da lege penalak hausteko gaitasunik ez dutela uste izateko.
Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Legean sartu da, baita hori aldatzen eta garatzen duen araudian ere.
Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Batzordea da Estatuek Hitzarmena betetzen dutela zaintzeko ardura duen o
rganoa. Estatu Kideek aldiro txostenak aurkezten dizkiote Batzordeari Hitzarmena abian jartzeko hartu dituzten neurriei buruz eta beraien lurraldean haurren eta nerabeen eskubideek egin dituzten aurrerapenen alde. Batzordeak azken o
harrak hartzen ditu, Estatu bateko txosten bati egindako azterketari buruzko adierazpenak. Batzordeak egindako azken adierazpenak 2010eko irailekoak dira, Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak Espainiari 2010ean egindako azken o
harrak (crc/c/esp/co/3-4).
Espainiari dagokion ebaluazioa Estatuak egindako Espainiako HEHren ezarpen txostenaren III eta IV o
inarri hartuta egin da, baita haurrak eta nerabeak babesten dituzten beste erakundeek igorritako txosten o
sagarriekin ere. O
har hauek interes handikoak dira, haurren eta nerabeen egoera hobetzeko.
Batzordeak Espainiari egindako o
harren artean, Administrazio Zentralaren eta Autonomia-erkidegoen artean koordinazio-sistema eraginkorragoa lortzeko ahalegina areagotzeari buruzkoa azpimarratu nahi dugu. Haurrak sustatzeko eta babesteko politikak ezartzeari buruz ari dira, adinaren, sexuaren eta jatorri etnikoaren arabera datuak jaso eta horien azterketa biltzearen garrantziaz eta bereizkeriari aurre egiteko berariazko ekintzen beharraz, bereziki haur ijitoei dagozkienak, langile etorkinen seme-alabei dagozkienak, bakarrik dauden adingabeko atzerritarrei dagozkienak eta haur ezinduei dagozkienak. Estatuari arreta deitu dio, halaber, immigrazioari eta gizarteari o
ro har eragiten dioten egoeretan haurraren entzuna izatearen eskubidea erabat ezartzeak duen garrantziaz ere, zaintzarako audientziak barne. Beste gomendio batzuk familia inguruari eta zaintza alternatiboari buruzkoak dira eta asiloa eta babesa eskatzen duten haurrei buruzkoak eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrei buruzkoak, baita gazteen justiziari buruzkoak ere.
Adingabearen interes gorenaren printzipioari dagokionez, Batzordea kezkatuta dago prozesu uniformerik ez dagoelako haurraren interes gorena zer den zehazteko, bestalde, autonomia-erkidego bakoitzeko praktikan alde nabariak daude printzipio honen ulermenari eta ezarpenari buruz, bereziki bakarrik dauden adingabe atzerritarrei eta adopzioei buruz. Kezkatzeko beste elementuetakoak haurren buruko o
sasuna, haurren pobrezia eta eskola goiztiar lagatzea dira. Gomendio hauek o
so garrantzitsuak dira, eragin zuzena baitute txosten honetan aztertutako gai askotan.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaz gain, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioak ere pertsonen eskubideak ezartzean, ezartzen ditu: Giza eskubideen aitorpen unibertsala, Giza Eskubideen Europar Hitzarmena, Errefuxiatuaren Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioa, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmena, Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen nazioarteko hitzarmena…
Testu horiez eta HEHz gain, hainbat tresna landu dira haurren eskubideak defendatzeko. Tresna horiek adingabeekiko jarrera arauak interpretatzen eta ezartzen dituzte eta honakoak azpimarratu daitezke:
– Haurren Eskubideen Deklarazioa, Nazio Batuen Batzorde O
rokorrak o
nartua, 1959ko azaroak 20.
– Haurren babesari eta nazioarteko adopzio arloko lankidetzari buruzko Hitzarmena, 1993ko maiatzaren 29an o
nartua Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko La Hagako Konferentziak.
– Arrazakeriari, arraza bereizkeriari, xenofobiari eta horiekin lotura duten tolerantziarik gabeko formei buruzko Munduko Hitzaldia 2011ean o
nartutako aitorpena eta ekintza programa, 129-132 paragrafoak, "haur eta gazteentzako giza eskubideen gaineko heziketa".
– Irakaskuntzaren Esparruan bereizkeriaren aurka egiteko konbentzioa, 1960.
– Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko protokoloak, haurrek gatazka armatuetan parte hartzeari eta haurrak saltzeari buruz, haurren prostituzioari eta haurrak pornografian erabiltzeari buruz.
– LANEren 182. Hitzarmena, haurrek lana egiteko modurik txarrenak galarazteari buruzkoa.
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 9. O
har O
rokorra (2006), "Ezintasunen bat duten haurren eskubideak".
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 10. O
har O
rokorra (2007), "Haurraren eskubideak adingabeen justizian".
– Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Batzordeko 12. O
har O
rokorra (2009), "Haurrak entzuna izateko duen eskubidea".
– Nazio Batuen gutxieneko arauak, Gazteen Justizia administratzeko (Beijingeko arauak).
– Nazio Batuen jarraibideak, Gazteen Delinkuentziari aurrea hartzeko (Riadeko jarraibideak).
– Nazio Batuen arauak, askatasunik ez duten adingabeak babesteko (La Habanako arauak).
– Eta abar.
Europar Batasunak ere berariazko araudi bat egin du, haurren eskubideetan eragina duena, adibidez:
– Europako Legebiltzarraren ebazpena Haurren Eskubideei buruzko europar eskutitz bati buruz, 1992ko uztailak 8 (A-3-0172/92 Ebazpena). Ebazpen honetan azpimarratu nahi ditugu: a) Haurren eskubideen defendatzailea proposatzea, nahiz estatu nahi Europa mailan, haurren eskariak eta kexak jasotzeko eta babesten dituzten legeak ezartzen direla zaintzeko eta botere publikoen ekintzak haurren eskubideen alde informatzeko eta bideratzeko; b) Batzordeak politika familiarraren aldeko ekintzak hasteko proposamena eta haurren eskubideen erkidegoko Eskutitza egitea, proposatzen den gutxieneko edukiarekin.
– Europar Batasuneko funtsezko eskubideen eskutitza (Lisboako Tratatuaren zatia da, horrek aldatu zituen Europar Batasuneko Tratatua eta Europako Komunitatea Eratzeko tratatua, 2007ko abenduak 13). Eskutitz honek Tratatuek bezalako balio juridikoa du. Eskubideak sartzeaz gain, Giza Eskubideak eta O
inarrizko Askatasunak Babesteko Europar Hitzarmenarekin bat egingo duela Batasunak aurreratu da. Era berean, Giza Eskubideak eta O
inarrizko Askatasunak Babesteko Europar Hitzarmenak bermatzen dituen funtsezko eskubideei erreferentzia egiten zaie; Estatu kideen o
hitura konstituzional komunen o
ndorio direnak, aldiz, Batasuneko Eskubidearen zati izango dira, printzipio o
rokor bezala. Eskutitzak aipatzen ditu adingabeak entzuna izateko duen eskubidea, adingabearen goreneko interesa kontuan izatea eta gurasoekin harremanak mantentzeko eskubidea. Eskutitz hau Europar Batasuneko Estatuetan ezarriko da, Polonian eta Britainia Handian izan ezik.