2.1. Haurren eta nerabeen eskubideak
Kapitulu honen xedea da haurrei eta nerabeei dagozkien eskubideak eta a
rauen eta eskumenen markoa tratatzea; haurrei eta nerabeei eragiten dieten legerik garrantzitsuenak eta horien ongizatean eskumena eta erantzukizuna duten a
dministrazioak tratatzea.
Haurren eta nerabeen eskubideak duela gutxi a
itortu dira. Ondoren hartu dira eskubideak dituzten pertsona bezala, nahiz eta nazioarteko eskubide humanitarioak giza-eskubideak a
itortzearekin eta estatuko ordenamendu juridikoetan babestearekin paraleloan gertatu. Haurrek eta nerabeek ezaugarri garrantzitsu bat dute, gainera: garatzen a
ri diren pertsonak dira, erabateko a
utonomiarik lortu ez dutenak; ondorioz, pertsona helduek, botere publikoek eta gizarteak oro har betebeharrak dituzte.
Haurren eta nerabeen beharrei eta egoerari a
rreta gehiago jartzearen ondorioz, horien ongizaterako a
urrekontu publikoak hazi egin dira, jarduera planak bezalako tresnak egin dira, behatokiak jarri dira a
bian eta euren egoeran eragina duten neurri mota ugari daude.
Txosten hau haurren sektore bati buruzkoa da,arrisku egoera berezietan daudenei buruzkoa. Eragina duen a
raudia oro har haurrei eta nerabeei buruzkoa da, a
raudi honek haurren zailtasunak ere a
urreikusten baititu eta egoera hori gainditzeko betebeharrak ezartzen ditu.
Aurrez a
ipatu beharra dago eremu honetan oso deigarria dela zer a
lde dagoen ezarri beharreko a
rauzko a
urreikuspenen eta behar baino jarduera gutxiagoren edo a
bian jarritako neurrien irismen txikiagoaren a
rtean. Hala erakusten du egoerarik txarrenean dauden haurrak a
zpimarratzen dituen txosten honek.
Espainiako Konstituzioak (EK) hau dio 39.4 a
rtikuluan: "Umeek nazioarteko itunetan ezarritako babesa izango dute, itunok haien eskubideak zaintzen dituzten neurrian".
Nazioarteko a
raudirik garrantzitsuena 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena da (HEH). Espainiako ordenamendu juridikoan a
dingabeen eskubideak a
rautzen dituen legea A
dingabekoaren Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa (ABJLO) da, Kode Zibila eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legea partzialki a
ldatu dituena. EAEn a
dingabeen eskubideak eta herri a
dministrazioen betebeharrak a
rautzen dituen Legea Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea da (HNZBL).
Azpimarratu beharra dago Nazioarteko Hitzarmenak garrantzi handia izan zuela haurren eskubideetan, haurrei buruzko ezinbesteko a
urrerapena eta erreferentzia izan baitzen.
Adingabekoen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak 3. a
rtikuluan ezartzen du: "Adingabeek Konstituzioak eta Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Tratatuek a
itortutako eskubideak izango dituzte, bereziki Nazio Batuen Haurren Eskubideen Konbentzioak eta ordenamendu juridikoan bermatutako gainerako eskubideek a
itortutakoak, jaiotza, nazionalitatea, a
rraza, sexua, ezintasuna edo gaixotasuna, erlijioa, hizkuntza, kultura, iritzia edo familiako, gizarteko edo a
rlo pertsonaleko edozein gorabeheragatik bereizketarik egin gabe. Lege hau, bere garapen a
rauak eta a
dingabeei buruzko gainerako lege xedapenak Espainiak parte hartzen duen Nazioarteko Tratatuen a
rabera interpretatuko dira, 1989ko a
zaroaren 20ko Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren a
rabera".
Auzitegi Konstituzionala zentzu honetan a
ritu zen as
kotan a
ipatzen den epai batean, a
rgi a
dierazten baitu HEHk gure ordenamendu juridikoan zer toki duen; maiatzaren 29ko 141/2000 epaia, 5 Oinarri Juridikoa: "Haurren Eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmena, Haurren Eskubideen Europako Karta eta urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa dira a
dingabeen estatutu juridikoa osatzen dutenak lurralde nazionalean, EKaren 39. a
rtikuluan xedatutakoa garatuaz eta, bereziki 4. a
tala garatuaz. Ondorio hauetarako, a
dingabearen estatutua ordena publikoko a
raua da, zalantzarik gabe, eta botere publiko guztiek nahitaez kontuan izan beharrekoa".
Adingabeen eskubideen garrantzia A
uzitegi Konstituzionaleko hainbat epaitan a
dierazi da. Epai hauek a
dierazten dute a
dingabeak beraien funtsezko eskubideen erabateko titularrak direla eta horiek betetzea ez dago soilik horien zaintza dutenen esku, baizik eta haurraren heldutasunaren a
rabera modulatu behar da eta legediak ekiteko gaitasuna graduatzen duen egoera desberdinen a
rabera (Kode Zibileko 162.1, 322 eta 323 a
rtikuluak edo Herri A
dministrazioen A
raubide Juridikoaren eta A
dministrazio Prozedura Erkidearen a
zaroaren 26ko 30/1992 Legeko 30. a
rtikulua).
Era berean, epaiek erreferentzia egiten diete gatazkak baldin badaude zalantzan egon a
hal izan eta haztatu beharreko eskubide eta as
katasunei, a
dingabeen interes gorena beti gogoan izanda. Erreferentzia egiten diete, halaber, gurasoek edo tutoreek a
dingabearen interesen a
rabera erabili beharreko a
halei ere, eta ez beste interesen zerbitzura erabiltzeari, nahiz eta oso legezkoak eta errespetagarriak izan. Haurraren interesaren a
tzetik jarri behar dira gainerako guztiak[1].
[1] EKE ekainaren 14ko 215/1994, urriaren 3ko 260/1994, martxoaren 17ko 60/1995 eta uztailaren 15eko 134/1999 eta GEEEE, 1993ko ekainaren 23koa, Hoffmann kasua.