4. Gomendio kopuru mugatua
Hasieran aipatu denez, lehenagoko txostenetan egindako gomendio kopuru izugarri handitik abiatu ginen: 42 babesari buruzko txostenean; 36 laguntasunik gabeko atzerritar adingabeei buruzkoan; 46 nerabe arau-hausleei buruzkoan; etab. Guztira, 200 gomendio adingabeei eta hemen aztertutako sektore edo arazoei buruz, eta hori, dagozkien txosten berezietan egindakoak besterik hartu gabe; ez beste gomendio o
rokorrak.
Gomendio horietako batzuk, jakina denez, denboran bete egin dira, eta ez da beharrezkoa haiei eustea. Beste asko, o
rdea, o
raindik ez dira aplikatu edo –ohikoagoa dena– zati batean baino ez dira aplikatu eta, beraz, euren balioa, o
sorik edo zati batean, eduki dezakete o
raindik.
Edonola ere, lehenago egindako gomendioak dira eta, beraz, gizarte eragileek eta arduradun publikoek badazaguzkite, hemen errepikatu gabe ere. Gure aburuz, gure gomendio baten edo batzuen bidez hobetu nahi zen egoera, hobetu barik o
kertu denean, edo o
rain o
rduan baino beharrezkoagoa denean baino ez dugu hemen errepikatu edo berriz azpimarratu.
Gainerakoan, saiatu gara txosten honetan egindako gomendioak "berriak" izaten, egoera berrienei, ez gehiegiri, egokituz, erabakigarriagotzat jotzen ditugun arazoei heltzeko, eta haietako asko edo batzuk zeharkakoak dira (hots, aztertutako egoera edo sektore guztietan edo askotan dira aplikagarriak).
Azken hori, nolabait, o
rdenatzeko erabilitako eskeman bertan islatu da. Horrela, lehenengo zortzi gomendioak "Gomendio o
rokorrak, aztertutako sektore guztietarako edo askotarako baliagarriak" izenburupean aurkeztu ditugu.
– Haurren eskubideei buruzko gizarte kontzientzia indartzea eta zabaltzea.
– Parte hartzeko, entzuna izateko eskubidea erabiltzea.
– Familiei euren kide adingabeei dagokienez dituzten eginkizunak o
ndo burutzen laguntzea.
– Adingabeentzako arretan erakundeen erantzukizunak eta hirugarren sektorearen zeregina hobeto argitzea.
– Erakundeen lidergoa behar diren baliabideak sortu eta defendatzeko.
– Lortutako emaitzen ebaluazio sistematiko eta publikoa.
– Zerbitzuen eta profesionalen arteko koordinazioa hobetzea adingabeekin izandako esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko bide eraginkor gisa.
– Konpentsatzeko politikak eta bereizkeriaren edo estigmatizazioaren aurkako neurriak uztartzea.
Hortik aurrera, gomendioak berariazkoagoak dira eta, zenbait kasutan, arestiko gomendioak eremu edo sistema jakin batean gauzatzean eta aplikatzean dautza. Hola, honakoak egin ditugu:
– Babes sistemei buruzko hamabi gomendio, gure erkidegoan arrisku edo babesgabetasun egoeretan dauden adingabeei ematen zaien arreta hobetzeko, izan bertokoak zein atzerritarrak (laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak).
– Gazte-justizia sistemari buruzko zazpi gomendio (21. gomendiotik 27.era).
– Hezkuntza sistemari buruzko hamazazpi gomendio, hezkuntza premia berezi eta berariazkoentzako erantzunari (28. gomendiotik 35.era), eskolako elkarbizitza hobetzeari (36. gomendiotik 41era) eta joera homosexuala edo nortasun transexuala duten adingabeen eskubideak babestu eta bermatzeari (42tik 44ra) buruzkoak.
– O
sasun sistemak adingabeentzako arreta hobetzeko bost gomendio (45. gomendiotik 49.era).
– Gure hobetzeko proposamenak bukatzeko, ahultasun egoera guztien eta haien bilakaeraren jarraipenerako premiari buruzko azken gomendio bat egin da.