Egitura, alde batetik, kapitulu eta azpi-kapituluen aurkibidean islatu da eta, bestetik, 3. kapituluko "gai" edo biztanleria sektore bakoitzean aintzat hartutako atal edo multzoetan. Hortaz:
1) Ikus daitekeenez, txosteneko kapituluen aurkibidean, sarrera honen o
ndoren honakoak eskaintzen dira:
– Adingabeen ezaugarriei buruzko lehenengo kapitulua eta, haren barruan, txosten honetan "arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" deitu duguna edo ahultasun bereziko egoerak.
– Bigarren kapituluan –beren-beregi laburra–, o
inarrian baino ez bada ere, adingabeentzako arreta burutzen den esparru juridikoa eta eskumenekoa aurkeztu dugu.
– Hirugarren kapitulua –askogatik zabalena–, esan dugunez, txostenaren gorputza da, eta bertan bere esparrua eman zaio arestian aipatutako 13 egoera edo sektore bakoitzari.
– Laugarren kapituluan, diagnostiko edo balorazio o
rokorragoa egin nahi izan da, errepikatzen eta aztertutako sektore guzti edo askorentzako arreta baldintzatzen duten arazo "komun" batzuk azpimarratuz.
– 5. kapituluan Arartekoaren gomendioak bildu dira. Aurrerago egingo ditugu iruzkin batzuk hari buruz.
– Azken kapitulua (6. kap.: Informazio iturriak) txosteneko zati substantiboaren o
sagarritzat hartu behar da.
2) Eta 3. kapituluan landutako 13 atal de gai horietako bakoitzaren barne egiturari dagokionez, hark, aldaketa txiki batzuekin, honako o
inarrizko eskemari jarraitzen dio ia kasu guztietan:
– Sektorearen ezaugarriak. (Lehenengo hurbilketa landutako gai edo sektorera)
– Aurrekariak. (Lehenagoko urratsak edo jarduketak)
– O
inarrizko arazoak. (Arartekoaren ikuspegitik)
– Hobetzeko proposamenak. (Lehendik egindako gomendioak)
– Arartekoaren jarraipenak.
– Funtsezko datuak - adierazleak.
– Erakundeen erantzunaren argi-ilunak.
– Kexen ikuspegia. (Joerak, adibide esanguratsuren bat)
– Adingabeen euren ikuspegia.
– Bilakaera. Elementurik aipagarrienak (laburpen edo o
ndorio gisa).
– Gomendio berriak.
Ez dira epigrafe guztiak kasu guztietan erabili. Batzuetan, batzuk batu edo baten bat alde batera utzi da, baina o
inarrizko eskemari eutsi zaio eta informazioa egituratzeko balio du. Azpi-kapitulu bitan (Arau-hausleak eta, batez ere, Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak), haien ezaugarri bereziak direla eta, lege esparrua laburtzeko berariazko atala egin da.