– Batzuetan, a
hultasun handiko egoera bat sakonki ikertu dugunean, A
rartekoaren lanaren funtsa ia ezezagunak ziren informazioak eta datuak bildu eta ikusaraztea izan da (adibidez, sasoiko langileei buruzko txostena edo laguntasunik gabeko a
tzerritar a
dingabeei buruzkoa, ordura a
rte errealitate horiek erdi ezkutuan baitzeuden).
Kasu honetan, a
ldiz, egoera, nolabait, kontrakoa da: eskura daitekeen informazioa hainbeste da, ezen txostenaren a
rrisku nagusia, hain zuzen ere, datu oihanean galtzea baita, gure ikuspegitik behintzat funtsezkotzat jotzen ditugun zuhaitz-arazoei erreparatu edo a
zpimarratu gabe.
Hori dela-eta, kasu honetan a
restiko txosten monografikoei dagozkien zabalera, sakontasuna eta zehaztasuna a
lde batera uztea hobetsi dugu, a
rgitasun eta xehetasun handiagoa eta, a
gian, hedatzeko balio handiagoa ere lortze a
ldera.
– A
ntzeko zerbait esan daiteke erabilitako iturriei buruz.
Funtsean, erakundeak berak dauzkan iturrietara mugatu gara: A
rartekoaren beraren a
zterlanak eta txostenak, ofiziozko espedienteak, informazio eta jarraipen eskaerak, kexa espedienteak, zentro eta baliabideetarako bisitak, bilerak zerbitzuen a
rduradunekin, elkarrizketak eta eztabaida taldeak a
dingabeekin, bilerak elkarte eta gizarte eragileekin, lan tailerrak beste defentsa erakunde batzuekin...
Jakina, beste txosten, a
zterlan edo datu iturri batzuk ere hartu ditugu a
intzat, batez ere a
dministrazio a
rduradunek a
rgitaratutako lanak (planak, memoriak, ebaluazioak...) edo ikerketa esparrua EAE edo bertako lurraldeetakoren bat izan dutenak, baina gehiago izan dira geure datuekin a
lderatzeko edo osatzeko elementuak lehen mailako iturriak baino.
Horregatik, informazio iturriei buruzko 6. kapituluan benetan erabilitako, a
ipatutako edo interes berezitzat jotako iturri idatziak baino ez ditugu sartu.