Sarrera - txostenaren ikuspegi orokorra
1. Laburpen txostena
Txosten honek beste txosten eta jarraipen askoren jarraipena izan nahi du. Ia-ia, egun arte haurrei buruz, edo haiei buruzko berariazko atalekin argitaratutako Arartekoaren txosten berezi guztien eta urtero haiei guztiei egindako jarraipenen laburpen ba
t.
Horrek azaltzen ditu hemen helduko zaien gaiak, egoerak eta arazoak –gai horiek hirugarren kapitulua, txostenaren gorputza, egituratuko dute–, ba
ita heltzeko modua ere. Guretzat funtsezkoak diren informazio ba
tzuk azpimarratuko ditugu eta lehenago argitaratu diren beste ba
tzuk, errepikatu gabe, saihestu edo haiei lotuko gatzaizkie. Zentzu horretan, idatzizko edizioak ba
tzuetan bilaketa eskatzen duten erreferentzietara bidaliko ba
du ere, CDko edizioak askotan errazten du hori dagozkien loturak jarriz.
Horrela, aurkibidean bertan ikus daitekeenez, luzeago heldutako gaiak lehenagoko txosten monografikoen edo Arartekoaren jarraipen bereziaren xedea izan dira:
1) Arriskuan edo ba
besik gabe dauden adingabeen ba
besa:
Babesgabetasun egoera dauden haur eta nerabeentzako arreta txosten berezian landu zen. Bertan 42 gomendio egin ziren, eta 1999tik 2009 arte urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, zerbitzu jakin ba
tzuk (abegi egoitzak edo etxeak; topaguneak; tokiko esparruko jarduketa programak...) azpimarratuz.
2) Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak:
Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeen egoera EAEn txosten berezian landu zen. Bertan 36 gomendio egin ziren, eta argitaratu aurretik (1998tik) zein ondoren urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, abegi egoitzen egoera, tutoretza eta dokumentazio prozesuak, emantzipazio programak... azpimarratuz.
3) Nerabe arau-hausleak:
Adingabe arau-hausleekiko esku-hartzea txosten berezian landu zen. Bertan 46 gomendio egin ziren, eta 1999tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, neurri judizialei eta ba
rneratze zentroetan betetzeari arreta berezia emanez.
4) Ezgaitasunen ba
ti lotutako hezkuntza premia bereziak:
Hezkuntza premia berezientzako erantzuna EAEn txosten berezian landu zen. Bertan 21 gomendio egin ziren, eta 2000tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion, oztopo arkitektonikoei eta irisgarritasunari bereziki helduz. Gaia Arartekoaren beste txosten berezi ba
tean ere landu zen (Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko erabilera publikoko eraikinetako irisgarritasuna, 2003).
5) Gizarte ahultasunean dagoen biztanleriaren hezkuntza premiak:
Arestian aipatutako hezkuntza premia bereziei buruzko txosten berezian landu zen. Bertan sektore horri buruzko berariazko gomendioak egin eta 2002tik urteroko jarraipenak egin zitzaizkion.
6) Biztanleria ijitoaren hezkuntza premia bereziak:
Jarraipena egin zaio 2003tik, hezkuntza premia bereziei buruzko txostenaren jarraipena zabaltzeko.
7) Sasoiko langile diren familietako adingabeak:
Arabako sasoiko langileen egoera txosten berezian landu zen. Bertan 3 gomendio egin ziren, eta txostena argitaratu aurretik (1995etik) zein ondoren (2003tik) urteroko jarraipenak egin zitzaizkion.
8) Etorkinen hezkuntza premia bereziak:
Jarraipena egin zaio 2003tik, hezkuntza premia bereziei buruzko txostenaren jarraipena zabaltzeko.
9) Haur eta gazteen osasun mentala:
Gaixotasun mentalaren arreta komunitarioa txostenean landu zen. Bertan, egin ziren 18 gomendio orokorren artean, adingabeei buruzko berariazko ba
t egin zen, ba
ita urteroko jarraipenak ere, ba
tez ere eguneko hezkuntza zentro terapeutikoei dagokienez. Halaber, gaiari askotan heldu zaio ahultasun handiko egoeretan (babesgabetasuna, arau-hausleak, laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak...) dauden biztanleria sektore jakin ba
tzuen azterketa edo jarraipena egiterakoan.
10) Droga kontsumo arazotsuak dituzten nerabeak:
Euskal erakundeen eginkizuna nerabezaroko droga kontsumoei dagokienez txosten argitaratu berrian landu da eta bertan 23 gomendio egin ditugu.
11) Eskola jazarpenaren biktima adingabeak:
Elkarbizitza eta gatazkak hezkuntza zentroetan txostenean landu zen. Bertan 28 gomendio egin ziren, 2007ik jarraipen sistematikoa egin zaio eta herritar partaidetzako zenbait forotan landu da.
12) Joera homosexuala (lesbianak edo gayak) edo bisexuala edo genero nortasun transexual edo transgeneroa duten adingabeak:
2008an nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualen egoerari buruz burutu zen herritarren hausnarketa eta partaidetza foroan landu zen. Halaber, Adingabeei ba
lioak transmititzea txostenean landu zen gaia.
13) Ahultasun bereziko beste egoera edo sektore ba
tzuk:
Bertan, hain sakonki ez ba
da ere, ofiziozko bestelako jarduketak edo kexak eragin dituzten egoerei helduko diegu, egun arte berariazko txosten berezietan jaso ez ba
dira ere. Zehazki:
– Adingabeei eragiten dieten txirotasun egoerak.
– Sexu abusuko egoerak.
– Zenbait indarkeria moduren biktima adingabeak.
– Adingabeen irudiaren trataera hedabideetan.
– Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera.
Horrela, laburki, Arartekoaren haurrei buruzko txosten berezietan aztertutako gai ia guztiei helduko zaie hemen berriz. Alde ba
tera utzi da Adingabeei ba
lioak transmititzea txostena, tratamendu berezia behar ba
iluke.
2. Bere arrisku eta mugekin
– Ba
tzuetan, ahultasun handiko egoera ba
t sakonki ikertu dugunean, Arartekoaren lanaren funtsa ia ezezagunak ziren informazioak eta datuak bildu eta ikusaraztea izan da (adibidez, sasoiko langileei buruzko txostena edo laguntasunik gabeko atzerritar adingabeei buruzkoa, ordura arte errealitate horiek erdi ezkutuan ba
itzeuden).
Kasu honetan, aldiz, egoera, nolabait, kontrakoa da: eskura daitekeen informazioa hainbeste da, ezen txostenaren arrisku nagusia, hain zuzen ere, datu oihanean galtzea ba
ita, gure ikuspegitik behintzat funtsezkotzat jotzen ditugun zuhaitz-arazoei erreparatu edo azpimarratu gabe.
Hori dela-eta, kasu honetan arestiko txosten monografikoei dagozkien zabalera, sakontasuna eta zehaztasuna alde ba
tera uztea hobetsi dugu, argitasun eta xehetasun handiagoa eta, agian, hedatzeko ba
lio handiagoa ere lortze aldera.
– Antzeko zerbait esan daiteke erabilitako iturriei buruz.
Funtsean, erakundeak berak dauzkan iturrietara mugatu gara: Arartekoaren beraren azterlanak eta txostenak, ofiziozko espedienteak, informazio eta jarraipen eskaerak, kexa espedienteak, zentro eta ba
liabideetarako bisitak, bilerak zerbitzuen arduradunekin, elkarrizketak eta eztabaida taldeak adingabeekin, bilerak elkarte eta gizarte eragileekin, lan tailerrak beste defentsa erakunde ba
tzuekin...
Jakina, beste txosten, azterlan edo datu iturri ba
tzuk ere hartu ditugu aintzat, ba
tez ere administrazio arduradunek argitaratutako lanak (planak, memoriak, ebaluazioak...) edo ikerketa esparrua EAE edo bertako lurraldeetakoren ba
t izan dutenak, ba
ina gehiago izan dira geure datuekin alderatzeko edo osatzeko elementuak lehen mailako iturriak ba
ino.
Horregatik, informazio iturriei buruzko 6. kapituluan benetan erabilitako, aipatutako edo interes berezitzat jotako iturri idatziak ba
ino ez ditugu sartu.
3. Egitura oso zehatza
Egitura, alde ba
tetik, kapitulu eta azpi-kapituluen aurkibidean islatu da eta, bestetik, 3. kapituluko "gai" edo biztanleria sektore ba
koitzean aintzat hartutako atal edo multzoetan. Hortaz:
1) Ikus daitekeenez, txosteneko kapituluen aurkibidean, sarrera honen ondoren honakoak eskaintzen dira:
– Adingabeen ezaugarriei buruzko lehenengo kapitulua eta, haren ba
rruan, txosten honetan "arrisku egoera berezietan dauden adingabeak" deitu duguna edo ahultasun bereziko egoerak.
– Bigarren kapituluan –beren-beregi laburra–, oinarrian ba
ino ez ba
da ere, adingabeentzako arreta burutzen den esparru juridikoa eta eskumenekoa aurkeztu dugu.
– Hirugarren kapitulua –askogatik zabalena–, esan dugunez, txostenaren gorputza da, eta bertan bere esparrua eman zaio arestian aipatutako 13 egoera edo sektore ba
koitzari.
– Laugarren kapituluan, diagnostiko edo ba
lorazio orokorragoa egin nahi izan da, errepikatzen eta aztertutako sektore guzti edo askorentzako arreta ba
ldintzatzen duten arazo "komun" ba
tzuk azpimarratuz.
– 5. kapituluan Arartekoaren gomendioak bildu dira. Aurrerago egingo ditugu iruzkin ba
tzuk hari buruz.
– Azken kapitulua (6. kap.: Informazio iturriak) txosteneko zati substantiboaren osagarritzat hartu behar da.
2) Eta 3. kapituluan landutako 13 atal de gai horietako ba
koitzaren ba
rne egiturari dagokionez, hark, aldaketa txiki ba
tzuekin, honako oinarrizko eskemari jarraitzen dio ia kasu guztietan:
– Sektorearen ezaugarriak. (Lehenengo hurbilketa landutako gai edo sektorera)
– Aurrekariak. (Lehenagoko urratsak edo jarduketak)
– Oinarrizko arazoak. (Arartekoaren ikuspegitik)
– Hobetzeko proposamenak. (Lehendik egindako gomendioak)
– Arartekoaren jarraipenak.
– Funtsezko datuak - adierazleak.
– Erakundeen erantzunaren argi-ilunak.
– Kexen ikuspegia. (Joerak, adibide esanguratsuren ba
t)
– Adingabeen euren ikuspegia.
– Bilakaera. Elementurik aipagarrienak (laburpen edo ondorio gisa).
– Gomendio berriak.
Ez dira epigrafe guztiak kasu guztietan erabili. Ba
tzuetan, ba
tzuk ba
tu edo ba
ten ba
t alde ba
tera utzi da, ba
ina oinarrizko eskemari eutsi zaio eta informazioa egituratzeko ba
lio du. Azpi-kapitulu bitan (Arau-hausleak eta, ba
tez ere, Laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak), haien ezaugarri bereziak direla eta, lege esparrua laburtzeko berariazko atala egin da.
4. Gomendio kopuru mugatua
Hasieran aipatu denez, lehenagoko txostenetan egindako gomendio kopuru izugarri handitik abiatu ginen: 42 ba
besari buruzko txostenean; 36 laguntasunik gabeko atzerritar adingabeei buruzkoan; 46 nerabe arau-hausleei buruzkoan; etab. Guztira, 200 gomendio adingabeei eta hemen aztertutako sektore edo arazoei buruz, eta hori, dagozkien txosten berezietan egindakoak besterik hartu gabe; ez beste gomendio orokorrak.
Gomendio horietako ba
tzuk, jakina denez, denboran bete egin dira, eta ez da beharrezkoa haiei eustea. Beste asko, ordea, oraindik ez dira aplikatu edo –ohikoagoa dena– zati ba
tean ba
ino ez dira aplikatu eta, beraz, euren ba
lioa, osorik edo zati ba
tean, eduki dezakete oraindik.
Edonola ere, lehenago egindako gomendioak dira eta, beraz, gizarte eragileek eta arduradun publikoek ba
dazaguzkite, hemen errepikatu gabe ere. Gure aburuz, gure gomendio ba
ten edo ba
tzuen bidez hobetu nahi zen egoera, hobetu ba
rik okertu denean, edo orain orduan ba
ino beharrezkoagoa denean ba
ino ez dugu hemen errepikatu edo berriz azpimarratu.
Gainerakoan, saiatu gara txosten honetan egindako gomendioak "berriak" izaten, egoera berrienei, ez gehiegiri, egokituz, erabakigarriagotzat jotzen ditugun arazoei heltzeko, eta haietako asko edo ba
tzuk zeharkakoak dira (hots, aztertutako egoera edo sektore guztietan edo askotan dira aplikagarriak).
Azken hori, nolabait, ordenatzeko erabilitako eskeman bertan islatu da. Horrela, lehenengo zortzi gomendioak "Gomendio orokorrak, aztertutako sektore guztietarako edo askotarako ba
liagarriak" izenburupean aurkeztu ditugu.
– Haurren eskubideei buruzko gizarte kontzientzia indartzea eta zabaltzea.
– Parte hartzeko, entzuna izateko eskubidea erabiltzea.
– Familiei euren kide adingabeei dagokienez dituzten eginkizunak ondo burutzen laguntzea.
– Adingabeentzako arretan erakundeen erantzukizunak eta hirugarren sektorearen zeregina hobeto argitzea.
– Erakundeen lidergoa behar diren ba
liabideak sortu eta defendatzeko.
– Lortutako emaitzen ebaluazio sistematiko eta publikoa.
– Zerbitzuen eta profesionalen arteko koordinazioa hobetzea adingabeekin izandako esku-hartzeetan koherentzia handiagoa bermatzeko bide eraginkor gisa.
– Konpentsatzeko politikak eta bereizkeriaren edo estigmatizazioaren aurkako neurriak uztartzea.
Hortik aurrera, gomendioak berariazkoagoak dira eta, zenbait kasutan, arestiko gomendioak eremu edo sistema jakin ba
tean gauzatzean eta aplikatzean dautza. Hola, honakoak egin ditugu:
– Ba
bes sistemei buruzko hamabi gomendio, gure erkidegoan arrisku edo ba
besgabetasun egoeretan dauden adingabeei ematen zaien arreta hobetzeko, izan bertokoak zein atzerritarrak (laguntasunik gabeko atzerritar adingabeak).
– Gazte-justizia sistemari buruzko zazpi gomendio (21. gomendiotik 27.era).
– Hezkuntza sistemari buruzko hamazazpi gomendio, hezkuntza premia berezi eta berariazkoentzako erantzunari (28. gomendiotik 35.era), eskolako elkarbizitza hobetzeari (36. gomendiotik 41era) eta joera homosexuala edo nortasun transexuala duten adingabeen eskubideak ba
bestu eta bermatzeari (42tik 44ra) buruzkoak.
– Osasun sistemak adingabeentzako arreta hobetzeko bost gomendio (45. gomendiotik 49.era).
– Gure hobetzeko proposamenak bukatzeko, ahultasun egoera guztien eta haien bilakaeraren jarraipenerako premiari buruzko azken gomendio ba
t egin da.