Kontuan hartzen badugu kexa idatziak zein ar
lo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten dugu: aurreko urtearen aldean, oro har, berriz gora egin duela gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa idatzien espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat ar
lotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze ar
loan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren ar
loetan.
Horrela, ikus daiteke 2016an gehitu egin direla gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 790 izan dira (2015eko 755 kexen aldean), baina 2013. urteko 883 kexetatik eta 2012ko 1.100etik urrun dago oraindik. 790 kexa idatzi horietatik 759k (hau da, ia %96k) Lanbideren jarduera txarrarekin loturiko hainbat ar
azorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (BE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan izandako jarduerekin.
Gizarteratze ar
loan ez ezik, jarduera bizia nabari da ar
lo hauetan: hezkuntza, etxebizitza, ar
aubide juridikoa, herri-administrazioen ondasunak eta zerbitzuak, ogasuna, Herri-administrazioen zerbitzuko langileak eta segurtasuna. Era berean, 2016an kudeatutako kexa idatzien ar
tean, ugariak dira arreta publikoa behar duten taldeei dagozkienak.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik %53 baino gehiagok eskubide sozialekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, e.a.).
Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik %42k gutxi gorabehera (gizarteratze ar
lokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak eta kultura aniztasuna, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
2. taula.
Hasitako kexa-espedienteen banaketa,
jarduera-arloaren ar
abera*
* Azpiarloen ar
abera xehatutako datuak Ar
artekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan