EAEko ospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa
Aurkezpena
Desgaituen eskubideek beti toki nagusia izan dute Arartekoan, talde horrek traba handiekin topo egiten baitu bere eskubideak baliatzeko orduan. Erakunde honek urteotan burutu dituen jarduera ugariek helburu hau izan dute, beste ezer baino lehenago: talde horren benetako beharrei dagokienez, gizartea sentikorrago bihurtzen ahalegintzea, eta benetakoagoa eta eraginkorragoa egitea bereizkeriarik ez jasateko eta aukera berberak izateko duen eskubidea.
Horregatik, banaka eta taldeka egin dizkioten kexetan erakundeak etengabe egiten dituen jarduerak ez ezik, zenbait alditan, desgaituek egunero arlo ezberdinetan dituzten arazo orokorrak ere aztertu ditu Arartekoak.
Horrela, 2011. urtean, honako txosten berezi hau argitaratu zen: EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa. Haren helburua zen EAEko garraio sistema publikoaren gabeziak eta akatsak identifikatzea, mugikortasun urriko pertsonen joan-etorrietako segurtasunari eta funtzionaltasunari begira.
Desgaituen Europako urtean, 2003an, erakunde honek txosten berezi hau aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean: Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn. Txosten hartan, oso egoera ahulean zeuden ezgaituen multzo handi bat (60.000 gutxi gorabehera, lanerako adinean) aztertu zen, eta garrantzi handiko gai bat jorratu: ordaindutako lana lortu ahal izatea, pertsona askorentzat horixe baita, oraindik ere, gizarteratzeko bide nagusia.
Orobat, 2003. urtean, Arartekoak beste txosten berezi bat amaitu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera publikoa duten eraikinen irisgarritasuna. Han aztertu zen herri administrazioek –Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak zenbateraino betetzen ari ziren arlo horretan dituzten betebeharrak.
Txosten hartan, osasun sistemaren eraikinetara zer-nolako sarbideak zeuden aztertzea erabaki zen. Ikuspegi mugatu horretatik begiratuta (erakinetarako hasierako sarbidea), aditzera eman zen osasun zerbitzuetako irisgarritasuna oro har egokitzat jo bazitekeen ere, beste zerbitzu publiko batzuk (justizia edo segurtasunarekin lotutakoak) bere baitan hartzen dituzten eraikinetan lortutako irisgarritasun mailetatik urrun zeudela.
Ez dago dudarik desgaituak erabat gizarteratzea eta gizartean parte hartzea lortu nahi bada, ezinbestekoa dela eraikin eta osasun zerbitzu iristerrazak izatea, denek berdintasunean erabili ahal izan ditzaten. Horregatik, 2003an egindako txostenean ez bezala, orain aurkezten ari garen azterlanean ahalegin berezia egin da osasun sistemako eraikinen irisgarritasuna osorik aztertzeko, bai eraikinei berei dagokienez, bai horietan egiten diren osasun-zerbitzuei dagokienez.
Desgaituek erakunde honi egin zizkioten eskaerengatik erabaki zuen Arartekoak, nagusiki, txosten hau prestatzea. Izan ere, urteotan barrena, talde horrek kexa ugari egin ditu, banaka nahiz taldeka, EAEko ospitaleetan eta beste zerbitzu edo laguntza-zentro batzuetan dauden oztopoak direla eta.
Era berean, azterlan honen bidez, Desgaituen eskubideei buruzko Hitzarmenetik eratorritako betebeharra bete nahi da. Hitzarmen hori New Yorken onetsi zen, 2006ko abenduaren 13an, eta Espainiak berretsi zuen, 2007ko abenduaren 3an (BOE, 96. zk., 2008ko apirilaren 21ekoa). Honela dio: “estatu kideek informazio egokia bilduko dute, estatistika eta ikerketa datuak barne direla, hitzarmen hau gauzatzeko politikak formulatu eta ezarri ahal izan ditzaten”.
Desgaituek (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak) aurre egin beharreko egoera zehatza ikertzen duen edozein azterlanen jomugan, aintzat hartu behar da irisgarritasun unibertsalaren eredua, hau da, hiri-ingurune, eraikin, garraio, komunikazio eta zerbitzuen irisgarritasuna. Horiek guztiak funtsezko elementuak dira pertsonen berdintasuna bermatzeko eta beraien eskubideak betetzeko. Aldi berean, irisgarritasun unibertsalak pentsarazten du aurretiaz denontzako diseinu baten estrategia eratu dela, eta, beraz, onartzen dela gizarte osoak egokitu behar duela bere kideen aniztasunera.
Txostenaren helburuak, irismena eta metodologia
Arartekoan kudeatu diren kexetatik lortutako informazioan oinarrituta, gero eta gehiago sendotu da diagnostiko-txosten bat egitea komenigarria zelako ideia, Osakidetzaren ospitaleek eta Osakidetzarekin itundutako ospitaleek irisgarritasunari buruzko araudia zenbateraino betetzen duten aztertu ahal izateko. Horrela, Euskadiko ospitaleen irisgarritasunaren irudi zehatzagoa lortu ahal izango da.
Beraz, txosten honek Euskal Herriko ospitaleen irisgarritasuna zertan den aztertzea du helburu.
Horretarako, Osakidetzak hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) dituen ospitaleak aukeratu eta aztertu dira, baita Osakidetzarekin itunduta dauden beste ospitale batzuk ere (lurralde bakoitzeko, gutxienez, horietako bi aztertu ahal izateko). Halaber, Osateken ospitale psikiatrikoak eta zentroak bisitatu dira. Guztira, Osateken 36 ospitale eta 7 zentro bisitatu eta aztertu dira.
Lehen fasean, Ararteko erakundea Osakidetzako arduradunekin harremanetan jarri zen, bi helbururekin: lehena, lankidetza eskatzea, txostena prestatzeko behar ziren informazioa eta agiriak eskuratu ahal izateko; eta bigarrena, aukeratu ziren EAEko ospitale publiko eta itundutako ospitale pribatuen sarerako bisitak eta sarbidea koordinatzea, Elkarturen lantaldeak landa-lana egin zezan, txosten honetan Arartekoarekin elkarlanean aritu baita.
Horren haritik, ospitaleak ikustera joan eta datuak bildu ziren; gero, datu horiek sistematizatu, tratatu eta lortutako emaitzak balioetsi ziren. Horretarako, lantalde teknikoei laguntza eman diete erakunde horretako gizarte ekintza, aholkularitza sozio-juridiko eta administrazio arloetako profesionalek.
Diagnostikoa egiteko prozesuan kontuan hartu dira “irisgarritasunaren katea” deritzona osatzen duten hiru segmentu edo etapak:
– Lehen segmentuak kanpoko irisgarritasunarekin du lotura, hau da, kalearen eta osasun ekipamenduaren arteko ibilbide irisgarriarekin edo igarotzeko modukoarekin.
– Bigarren segmentua, zehazki, barruko irisgarritasuna da. Bere baitan hartzen ditu ekipamenduaren barruko joan-etorriak, paziente nahiz bisitari izan.
– Azkenik, ospitaleko zerbitzu, kontsulta, logela, proba, eta abarren eskuragarritasuna aztertu nahi da.
Zeharkako elementu gisa, irisgarritasun-kate osoko komunikazioa aztertu da.
Nazioartean, Estatuan eta autonomia erkidegoan gure aztergaia arautzen duen esparru juridikoa ere ikertu eta dokumentatu da, bai ospitaleetan bete behar diren irisgarritasun baldintzen ikuspegitik, bai hirigintza-antolamenduko tresnen ikuspegitik ere.
Txostena egitean Arartekoak ahalbidetu dituen kontraste-taldeetan, osasun arloko langileek parte hartu dute (nork bere kabuz), baita ere euskal osasun sistema erabiltzen duten zenbait desgaituk.
Informazio kopuru izugarri hori tratatu behar zenez gero, gainditu egin behar izan dira txostena prestatzeko hasieran ezarri ziren epeak. Denbora luzea behar izan da bisitetan lortutako datu guztiak sistematizatzeko. Horri esker, datu anitzen bitartez aberastu da eskura zegoen informazio teknikoa, eta hori interesgarria izango da, zalantzarik gabe, osasun arloko kudeatzaileentzat beraientzat, ospitaleetara sartzeko azpiegituren eta garraio-elementuen arduradunentzat. Era berean, horri esker, datuak alderatu ahal izango dira etorkizuneko eguneratze-lanetan. Hori oso garrantzitsua da.
Argazki asko sartzea erabaki da, grafikoki eta modu adierazgarrian ikusi ahal izateko egin diren irisgarritasun diagnostikoak.
Txostenaren ondorioz sortutako gogoeta eta oinarrizko ideia batzuk
Euskal osasun sistemak garrantzizko tokia du Estatu osoan; horregatik, Arartekoak, ekimen honen bidez, elementu garrantzitsuak eman nahi izan ditu irisgarritasunaren arlo zehatzean sistema hobetu ahal izateko.
Erakunde honek badaki Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko arduradunek pixkanaka neurriak ezartzeko borondatea dutela desgaituei osasun-zerbitzuak egitea errazteko. Horren erakusgarri, txosten hau egiten ari zen bitartean, zenbait jarduera egin dira ospitale batzuetan; jarduera horiek, bisitak egin ostean burutu direnez gero, ezin izan dira diagnostiko honetan sartu. Hala ere, behar bezala idatziz jasoko dira datozen urteetan txosten honen bilakaeraz egiten diren azterketetan.
Urdulizko Ospitalea 2016ko bigarren seihilekoan jarduten hasiko zela jakinda, Arartekoak ez zuen txosten hau bukatutzat jo harik eta bertan sartu arte ospitale berri hori zabaldu ondoren hasiera batean abiarazi ziren zerbitzuen irisgarritasunari buruzko informazioa (txosten honen V. kapituluan). Horri esker, hainbat aurrerapen eta hobekuntza garrantzitsuak ikusi dira sareko beste ospitale batzuekin alderatuta.
Jakina, txostenean gomendatzen diren aldaketa guztiek batera ezartzea lan ikaragarria izango litzateke, eta, zentzuzkoa denez, ezingo litzateke epe laburrean egin jardunaren behar orokorrak eta euskal osasun sistema osorako beharrezkoak diren inbertsioen aurreikuspenak alde batera utzi gabe. Hortaz, txostenean egindako gomendioei erantzuteko, aldi baterako plangintza egokia egin beharko da dagozkien lau urteko planetan, eta aurrekontuzko konpromiso iraunkorra beharko da epe ertain eta luzean, benetako leheneste eraginkorrean oinarrituz, osasun-sistemaren irisgarritasuna hobetzeko zimenduak jartzeko.
Ildo horretan, ontzat jotzen dugu EUSKADI 2020 XI. Legegintzaldiko Gobernu Programan, osasunari dagokion atalean (II.1 ARDATZA. Osasun eskubide unibertsala), 64. konpromisoan (Osasun-sistemaren estaldura unibertsala eta irisgarritasuna bermatu), 3. EKIMENA sartu izana: Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenen irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak egin euskal osasun-sistemaren zentro, instalazio, baliabide eta zerbitzu guztietan.
Bestalde, ezin ditugu ahaztu beste errealitate batzuk ere, zeinak aintzat hartu beharko baitira iradokitako aldaketak egin ahal izateko etorkizunean onartu beharko diren estrategietan:
– Abenduaren 4ko 20/1997 Legea, irisgarritasuna sustatzekoa, eta hori garatzen duten dekretuak. Horietan baldintza tekniko batzuk ezartzen dira, legeak zehaztutako jarduera-eremuetan ezarri beharrekoak, eta bere baitan hartzen dute osasun-administrazioak egiten duen edozein jardueratan bete beharreko araudi teknikoa.
– Desgaituen eskubideei buruzko Hitzarmena, Nazio Batuek onetsitakoa (2006). Bertan biltzen dira desgaituen eskubideen paradigma osatzen duten oinarrizko printzipioak.
– Ezin saihestuzko errealitatea da biztanleria pixkanaka zahartzen ari dela eta osasun-eremuan baldintza bereziak gertatzen ari direla aldi berean. Euskadin, desgaituen ehunekoa %8ra iristen da, eta ospitaleetan aldi baterako mugikortasun urria dutenen ehunekoa, %9ra. Gainera, txostenaren I. kapituluan ikus daitekeenez, 65 urtetik gorako pertsonak jada euskal biztanleen %21 ziren orain 2 urteko datuetan. Laburbilduz, orain EAEn bizi diren eta ospitaleak erabiltzen dituzten biztanleen %38k, aldizka behintzat, mugikortasun urriko egoerak pairatzen dituzte edo paira ditzakete. Orduan, ez gara mintzo erabiltzaile gutxi batzuen beharrez, baizik eta herritar kopuru handi baten premiez, eta kopuru hori apurka-apurka handituz joango da.
Ondorioak eta gomendioak
Txostenean, lehendabizi ondorio orokorren (17) atala agertzen da. Jarraian, ondorio zehatzak atera dira txostenean azterturiko elementu bakoitzari buruz. Ondorio guztiek, orokorrek nahiz zehatzek, indarreko araudiaren babesa dute. Araudi horretan oso nabarmen aipatzen dira xehetasun ugariz hornitutako arau teknikoak.
Txostenak lehenbailehen egin beharreko jarduera batzuk argitzen ditu. Horrela, arrazoizko eta betetzeko moduko epean azken helburua lortu arte (hau da, euskal osasun sistemak denontzat diseinatutako irisgarritasun unibertsala bermatzea), beharrezko hainbat urrats egin beharko dira, pixkanaka baina erabakitasunez, euskal ospitaleetako zerbitzu eta osagaietan (logelak, komunak, diagnostiko kabinak, itxarongelak, aparkalekuak, e.a.) hasiera batean elementu eskuragarrien gutxienezko ehuneko bat egongo dela bermatzeko. Era berean, askoz errazagoa denez, irisgarritasuna bermatzen ez duten oraingo elementuen ikuskatze funtzionala egin beharko da, izan ere, orain trabatuta daude, altzariengatik edo instalazioak behar bezala erabiltzen ez direlako.
Irisgarritasuna hobetzeko prozesua abiarazi nahi bada (horixe eskatzen da txotenean), lehenik, ospitale bakoitzaren irisgarritasun plana idatzi beharko litzateke. Plangintza horri ekiteko unean, osasun administrazioak gogoan izan beharko du irisgarritasun katearen 3 segmentuak aintzat hartu behar direla, hasten diren aldaketek eraginkortasunik handiena izango dutela ziurtatzeko. Horrela, osoko konponbideak onartu beharko dira, bada jarduera zehatzak –oso interesgarriak eta eredugarriak izan arren− ez dira eraginkorrak izaten, baldin eta mugikortasun urriko pertsonek ez badaukate ziurtatuta irisgarritasun kate osoa.
EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txostenean ondorioztatu zenez, gabeziarik handiena komunikazio arloan gertatzen da, izan ere, osasun sisteman ia ez dago neurririk ikusmen edo zentzumen urrikoei informazioa eskuragarriago jartzeko.
Bestalde, gomendioak (guztira, 42) 3 multzo handitan egituratu dira: lehen multzoan, bi gomendio orokor bildu dira; bigarren multzoan, hiri-inguruetan eta garraio-sistemetan erantzukizuna duten euskal administrazioei egindako gomendioak; eta, hirugarrenean (luzeena), ospitale sistemako arduradunei egindakoak.
Eranskin batean zehatz-mehatz bildu dira txostenaren atal bakoitzean gomendioak zenbateraino betetzen diren adierazten duten ehunekoak.
Esker emateak
Adierazi dugunez, txosten berezi honen oinarrizko azterlana prestatzeko ardura Elkarturi eman zitzaion (Gutxitasun fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako federazio koordinatzailea). Elkarte horrek 30 urtetik gorako ibilbidea sendotu du, gizarte irisgarriago eta barneratzaileagoa lortzeko lan eginez, eta erreferente bat da desgaitu fisikoen eskubideak babestearen arloan. Arartekoak eskerrak eman nahi dizkio, asmo handiko txosten hau burutu ahal izateko erakutsi duen arduragatik eta bere konpromisoagatik.
Era berean, erakunde honek esker ona erakutsi nahi dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari, laguntza eman baitigu ospitale eta osasun-zentroetan informazioa biltzeko bisitetarako, eta etengabe hitz egin ahal izan baitugu txostena prestatzen ari ginenean. Horri esker, informazio zehatza eta dokumentazio euskarria eskuratu ditugu, eta modu egokian koordinatu ahal izan dugu, ahalik eta gutxien oztopatzeko azterturiko zentroen jarduna.
Bereziki nabarmendu nahi dugu eztabaida-taldetan eskuzabaltasunez parte hartu duten pertsonen laguntza, kontrastatzeko elementu interesgarriak eman dizkigute eta.
Horiei guztiei, eskerrik asko beren lanagatik.
Manuel Lezertua
Arartekoa
I. kapitulua
Sarrera: Proiektuaren helburua eta norainokoa. Azterlanaren metodologia
1. Proiektuaren helburua eta
norainokoa
EDEKAk egin duen Euskadiko desgaitasunari buruzko liburu zurian1 osasunaren arloan gizarte-erakundeek nabarmentzen dituzten arazoetako askok eta askok oztopoak egotearekin eta irisgarritasun-gabeziekin dute zerikusia.
Adibidez, honako hauek nabarmentzekoak dira:
Azterketa honen bidez Arartekoaren erakundeak planteatu dituen helburu zehatzak honako hauek dira:
2. Txostenaren edukia eta egitura
Txostenaren edukia eta egitura zehazteko, kontuan hartu dira, alde batetik, irisgarritasun arazoak beti izaten dituztenen taldea (desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala dutenak), mugikortasun urriko pertsonak, eta, bestalde, adina dela eta, edo ebakuntza kirurgiko baten ondorioz ospitalean denbora batez egon behar duten eta mugitzeko gaitasuna murriztua izan dezaketen pertsonak (mugikortasun urriko pertsonen taldearen azterketa soziodemografikoari hurrengo atalean helduko zaio).
2.1. Irisgarritasuna
Bestalde, azterketa horren edukia mugatzeko, beharrezkoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren eginkizunak irisgarritasunaren ikuspuntutik zehaztea, mugikortasun urriko pertsonentzako ibilbide, instalazio eta zerbitzuen kokapena eta erabilgarritasuna erabakitzen dituen irisgarritasun katea kontuan hartuta.
Irisgarritasuna honako premisa honen ikuspuntutik ulertu behar da: edozein pertsonak eskubidea du eraikin, zerbitzu edo produktuak baldintza berdinetan erabiltzeko. Eraikin bateko sarrerako eskailera-maila bat ordezkatzeko aukera baino gehiago da; aukera eta onura berdinak izatea da eta besteek erabiltzen dituzten programa eta zerbitzu berdinak eskuratzea. Horien artean, ez dira ahaztu behar, askotan gertatu bezala, komunikazioarekin eta informazioa ematearekin loturiko zerbitzuak.
Era berean, irisgarritasunaren kontzeptua ulertzeko, giza jarduerari loturiko hiru oinarrizko gaitasunak hartu behar dira kontuan: mugikortasuna, komunikazioa eta elkar ulertzea. Hiru giza jarduera horiek mugatuak daude, hainbat oztopo daudelako.
Liburu zuriak ezartzen duenari jarraikiz2, irisgarritasuna hauxe da “…ingurune, produktu edo zerbitzuak izan behar dituen ezaugarrien multzoa, pertsona guztiek, eta bereziki, desgaitasunen bat dutenek, erosotasunez, segurtasunez eta baldintza berdinetan erabiltzeko”.
Azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duenak, bere 22.1 artikuluan honako hau xedatzen du: “Desgaitasunen bat duten pertsonek eskubidea dute bizimodu beregaina egiteko eta bizitzako alderdi guztietan osoki parte hartzeko. Horretarako, botere publikoek neurri egokiak onartuko dituzte, irisgarritasun unibertsala gainerako pertsonekiko baldintza-berdintasunean izango dela ziurtatzeko, dela inguru batzuetan eta besteetan behar den irisgarritasun unibertsala, edo dela prozesuetan, produktu eta zerbitzuetan, garraioetan, informazioan eta komunikazioetan (informazioko eta komunikazioetako sistemak eta teknologiak barne), hedabide sozialetan eta herritarrek erabiltzeko edo herri-erabilerako beste zerbitzu eta instalazio ireki batzuetan behar den irisgarritasun unibertsala”.
Ildo horretan, aipatu beharra dago irisgarritasuna bermatzeak esan nahi duela ingurune, eraikin, garraiobide edo komunikabide jakin batera sartzeko aukera egongo dela eta pertsona guztiek zerbitzua pentsatu den moduan erabili ahal izango dutela. Gainera, erabilera autonomoa bermatu behar da, hau da, pertsona guztiei baliabidea modu independentean erabiltzeko aukera eman behar zaie.
2.2. Irisgarritasun katea
Pertsona bat lekuz aldatzeak jarraitua eta oztoporik gabea izan behar du, abiapuntutik helmugaraino. Hau da, ibilbideak hasieratik amaierara izan behar du irisgarria, pertsona guztiek baldintza berdinetan erabili ahal izateko.
Ildo horretan, irisgarritasun katearen oinarrizko elementuak aipa ditzakegu:
1. Etxebizitzaren eta espazio publikoaren arteko lotura: etxetik ateratzea eta eskaratzetik kalera irtetea.
2. Espazio publikoaren eta garraiorako azpiegituraren arteko lotura (geltokia, ibilgailua): oinezkoen ibilbidea hiri-gunean zehar, garraio publikoa hartzeko geltokiraino edo aparkalekuraino.
3. Geltokiaren eta ibilgailu edo garraiobidearen arteko lotura: ibilgailura igotzea, barruan mugitzea, ibilgailutik jaistea.
4. Garraioa hartzeko azpiegitura espazio publikoarekin eta helmugarekin konektatzea: geltokietan edo aparkalekuetan mugitzea helmugara iritsi arte.
5. Helmuga.
Irisgarritasun kate horrek joan-etorriak egiteko informaziorako sarbidea ere eman behar du, mezuak jaso eta ulertzeko erraztasunak eta abar.
1. irudia.
Irisgarritasun katea
Lekualdaketa orok hainbat etapa ditu, eta horiek IRISGARRITASUN KATEA deritzona osatzen dute.
Txosten hau egiteko, irisgarritasun katea egituratzeko aintzat hartu diren funtsezko elementuak honako hauek izan dira: garraioa, publikoa (ospitaletik hurbil dauden geltokiak) zein pribatua (aparkalekuak), ospitalera iristeko beharrezkoak diren elementuak, kanpoaldetik barrura sartzeko ibilbidea eta ospitalearen eraikina.
1. KANPOKO IRISGARRITASUNA: ekipamendurako (geltoki edo aparkalekurako) ibilbideak irisgarria izan edo gutxienez ibiltzeko moduan egon behar du; geltokiek edo aparkalekuek ere irisgarriak izan behar dute.
2. BARNE-IRISGARRITASUNA: (bisitaria-gaixoa) sarbidea eta barrutian zehar mugitzea, barruko elementuetara heltzea eta ekipamendua erabiltzea.
3. OSPITALEKO IRISGARRITASUNA: (gaixoa) gelen barruan mugitzeko baldintzak, baita ospitaleratzeak, kontsultategietara heltzeak, errehabilitazioak, erradiografiak eta ekografiak egiteak eta abarrek eskatzen dituzten zerbitzuetara iristeko baldintzak ere.
Zeharkako alderdi gisa, irisgarritasun katearen ibilbide osoan komunikazioa aztertu da. Komunikazio hori garrantzitsua da helmugara heltzeko, eta seinaleen, jarraitu beharreko marren eta informazio akustiko zein bisualeko elementuen bidez eman behar zaie entzuteko zein ikusteko desgaitasuna duten pertsonei.
1. taula.
Irisgarritasun katea
KANPOKO UDALAK/OSPITALEAK |
BARNE- (BISITARIA) |
BARNE- (PAZIENTEA) |
Oinezkoentzako ibilbidea irisgarria / ibiltzeko modukoa. Irisgarritasun motorizatua: - aparkalekuak - garraio publikoa |
Autonomiaz eta segurtasunez mugitzea. Oinarrizko zerbitzuetara heltzeko aukera. Informazioa eskuratu ahal izatea. |
Lekualdaketa praktikoa ospitale-zerbitzuan. Oinarriko zerbitzuetarako sarbidea (gelak, analisiak, erradiografiak eta abar). |
KALEA/kanpoaldea ospitaleak |
ERAIKINA, BARNEALDEA |
EKIPAMENDUA |
|
||
|
3. EAEko mugikortasun urriko taldeen azterketa soziodemografikoa
3.1. Mugikortasun urriko pertsona desgaituak
Mugikortasun urriko pertsonaren kontzeptuak barnean hartzen ditu kanpoko laguntzarik gabe mugitzeko gaitasuna aldi baterako edo betiko mugatua dutenak (apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena).
Europako Parlamentuaren arabera, “mugikortasun urriko pertsonatzat” 65 urtetik gorakoak edo pertsona desgaituak jotzen dira, baita mugitzeko arazoak edo murrizketak dituztenak ere, hala nola:
Irisgarritasun-arazoak izaten dituzten taldeak, arrazoia mugikortasuna edo komunikazioa delarik, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren I. eranskinaren 3. artikuluan definitu dira.
Desgaitasun fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorial batek eragin dezake mugitzeko gaitasuna murriztea, aldi baterako bada ere. Adina ere izan daiteke arrazoia. Gainera, ospitaleetako erabiltzaileek, hala nola haurdun dauden emakumeek edo 3 urtetik beherako haurrak dituzten pertsonek, mugitzeko zailtasunak izan ditzakete, denboraldi batean.
Azterketa honen ondorioetarako, adineko eta desgaitu guztiak izango dira mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak. Mugikortasun urri iragankorra dutenak, berriz, gaixotasun edo eragozpenak dituzten pertsonak dira (haurdunak, igeltsua jarrita dutenak, iktusak jota daudenak, bihotzeko gaitza dutenak, hezur-giltzaduretako gaixotasunak dituztenak eta abar), baita ospitalera 3 urtetik beherako haurrekin batera jotzen dutenak ere.
Euskatek (Euskal Estatistika Erakundea) 2015ean jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.173.210 pertsona bizi ziren. Horietako 458.396 65 urtetik gorakoak izan dira, biztanleen %21. Era berean, 2008ko desgaitasun, autonomia pertsonala eta mendekotasun-egoerei buruzko inkestaren bidez jasotako datuen arabera, 169.400 pertsona desgaitu bizi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleen %7,79, alegia.
Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera (2011ko “Desgaitasunari buruzko munduko txostena”), mila milioi pertsona baino gehiagok, hau da, munduko biztanleen %15ek desgaitasunen bat zuen. Desgaitasun tasa hori gero eta handiagoa da, biztanleria zahartuz doalako.
Euskatek 2014an EAEko zentroetan ospitaleratuta zeuden biztanleei buruz jaso dituen datuei dagokienez, “%46,5 65 urtetik gorakoak ziren eta ospitalizatutako gaixo gehienak 78 urtekoak ziren”.
Pertsona horien kopuruari gehitu behar zaio, ospitaleen erabiltzaile direnez, mugitzeko gaitasuna aldi batez mugatua duen edozein pertsona, hau da, desgaitasuna aitortua ez izan arren une jakin batzuetan mugitzeko arazoak izan ditzaketen pertsonak, hala nola aldi baterako ezintasuna dutenak, haurdunak, igeltsua jarrita dutenak, istripuren bat izan dutenak, oro har, gaixoak eta abar.
Kontuan izan behar da, gainera, mugikortasun urriko pertsonak biztanleen %50 izatera hel daitezkeela, “EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa” izenburuko txostenean azaldu bezala. Osasun zerbitzuen erabiltzaileei dagokienez, ehuneko hori are handiagoa izango dela aurreikusten da.
Nazio Batuek 2006an onetsitako Pertsona desgaituen eskubideei buruzko konbentzioaren Aukerako Protokoloaren 25. artikuluak aitortzen duenez, “pertsona desgaituek eskubidea dute ahalik eta osasun-maila handiena izateko, desgaitasun-arrazoien ondoriozko bereizkeriarik gabe”.
Ospitaleetako zerbitzuetara iristeko orduan, talde horrek aurki ditzakeen arazo nagusiak honako hauek izan daitezke:
Premisa hori betez, erantsitako grafikoak eta taulek mugikortasun urriko EAEko biztanleen kopurua adierazten dute, ospitaleen erabiltzaileak izan daitezkeen talde desberdinen arabera banatuta. Hori kalkulatzeko, hainbat estatistika- eta dokumentu-iturri erabili dira, azterketan aintzat hartutako mugikortasun urriko pertsonen kategoria bakoitzeko:
MUGIKORTASUN URRI IRAUNKORRA DUTEN |
ITURRIAK |
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak, guztira |
|
Adinekoak |
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria jaiotze urteari jarraiki, lurralde historiko eta sexuaren arabera. Eustat, 2015 |
Desgaitasun iraunkorra duten pertsonak |
Desgaitasun, autonomia pertsonala eta mendekotasun-egoerei buruzko inkesta (EDAD-2008) |
Aldi baterako desgaitasuna duten pertsonak |
Osasun-egoera, ospitale-morbilitatea. Eustat, 2014 |
Ildo horretan, mugikortasun urriko pertsonen taldean bi multzo bereiz daitezke: mugikortasun urri iraunkorra dutenak eta mugikortasun urri iragankorra dutenak:
1. grafikoa.
EAEko biztanleria 2015ean
Kontuan hartu behar da biztanleriaren piramidea gero eta handiagoa dela. 2000. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 64 urtetik gorakoak biztanleen %17,6 ziren (Eustaten datuak), hala ere, 2014an, 65 urte baino gehiagokoak biztanleriaren %21 ziren. Hau da, 65 urtetik gorako biztanleen kopurua %3,4 igo da 15 urtetan. Datozen urteetako bilakaera antzekoa izango dela aurreikusten da.
2. grafikoa.
EAEko biztanleriaren piramidea 2015ean (egileak egina, Eustaten datuen arabera)
2. irudia.
Aurreikuspen demografikoak 2026rako (iturria: Eustat)
65 urte edo gehiagokoen kopuruari dagokionez, 110.000 gehiago izan daitezke 2026an, hortaz, biztanleen %26,5 izango lirateke –ia-ia 7 puntu gehiago 2013an baino–. Guztizko horretatik, 32.000 pertsona 85 urte edo gehiago dituztenen taldekoak izango dira, biztanle guztien %4,6, alegia (Eustaten datuak).
3.2. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak
Lehen esan bezala, Eustatek 2015ean bildutako datuen arabera, 2.173.210 pertsona bizi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietako 458.396, hau da, biztanleen %21, 65 urtetik gorakoak ziren. Era berean, 2008ko desgaitasun, autonomia pertsonala eta mendekotasun-egoerei buruzko inkestaren bidez jasotako datuen arabera, 169.400 pertsona desgaitu bizi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleen %7,79, alegia.
2. taula.
Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak (egileak egina)
BIZTANLEEN BANAKETA LURRALDEKA ETA MUGIKORTASUN URRIKO |
Adinekoak |
Adinekoen ehunekoa |
Desgaitasun iraunkorra |
Mugikortasun urri iraunkorra |
Mugikortasun urri iraunkorraren |
|
Araba |
321.777 |
62.611 |
%19 |
22.800 |
85.411 |
%26,5 |
Bizaia |
1.141.442 |
246.791 |
%22 |
92.100 |
338.891 |
%29,6 |
Gipuzkoa |
709.991 |
148.994 |
%21 |
54.500 |
203.494 |
%28,6 |
EAEN GUZTIRA |
2.173.210 |
458.396 |
%21 |
169.400 |
627.796 |
%28,8 |
3.3. Mugikortasun urri iragankorra dutenak
Mugikortasun urri iragankorra duten pertsonei buruzko informazioa eskuratzeko, Eustaten 2015eko “Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria jaiotze urteari jarraiki, lurralde historiko eta sexuaren arabera” estatistikatik ateratako datuak estrapolatu dira. Hortik atera da “Osasun-egoera. Estatistika-taulak. Ospitale-morbilitatea”.
Aipatutako estatistikatik, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale publikoan edo pribatuan alta jaso duten gaixoei buruzko datuak hartu dira aintzat. Datuak ateratzeko erabilitako aldagaiak honako hauek dira: diagnostikoa eta lurralde historikoa, 2014. urtean zehar.
Mugikortasun urri iragankorra akutuen ospitaleetan dauden bitartean jasan behar duten gaixoei buruzko datuak estrapolatu dira, ospitaleetan irisgarritasun arazo handienak izan ditzaketen gaixoak direla ulertzen delako. Horrela, haurdun dauden emakumeak, umea izan dutenak, gaixotasun baten ondorioz ezgaituak (miokardioko infartu akutua, hezur-giltzaduretako eta lokomozio aparatuaren gaixotasunak, begietako arazoak, kataratak, anomalia perinatalak, lesioak eta pozoidurak) eta 3 urtetik beherako haurrei laguntzen dienak bereiz daitezke.
Jarraian dauden tauletan jaso dira bai datu horiek, baita 2014an ospitaleratutako pertsonen guztizkoa ere.
3. taula.
Mugikortasun urri iragankorra duten pertsonak, ospitaleratu direnak. 2014ko datuak (egileak egina)
GAIXOTASUN MOTA |
GUZTIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA |
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
Begietako arazoa |
33.890 |
4.692 |
19.876 |
9.322 |
Kataratak |
25.002 |
3.134 |
13.861 |
8.007 |
Miokardioko infartu akutua |
2.008 |
385 |
1.018 |
615 |
Haurdunaldia eta erditzea |
22.717 |
3.394 |
11.304 |
8.019 |
Hezur-giltzaduretako eta lokomozio aparatuaren gaixotasunak |
29.799 |
5.286 |
14.070 |
10.443 |
Anomalia perinatalak |
2.446 |
380 |
1.166 |
900 |
Lesioak eta pozoidurak |
23.269 |
3.433 |
12.477 |
7.359 |
3 urtetik beherako haurrak |
59.064 |
9.769 |
29.618 |
19.677 |
GUZTIRA |
198.195 |
30.473 |
103.390 |
64.342 |
ALTAK GUZTIRA (EAE) |
320.761 |
49.427 |
165.296 |
106.038 |
4. taula.
Mugikortasun urria duten biztanleak EAEko ospitaleetan (iturria: egileak egina)
BIZTANLEEN BANAKETA LURRALDEKA ETA OSPITALERATUTA DAUDEN MUGIKORTASUN URRIKO TALDEEN ARABERA |
MUGIKORTASUN URRI IRAGANKORRA DUTENAK OSPITALEETAN |
MUGIKORTASUN URRI IRAGANKORRA DUTENAK OSPITALEETAN, GUZTIRA |
MUGIKORTASUN URRI IRAGANKORRA DUTENEN EHUNEKOA OSPITALEETAN |
|||
Gaixoak guztira |
Haurdunaldia eta erditzea |
Mugikortasun urri iragankorra duten pertsonen gaixotasunak |
3 urtetik |
GUZTIRA |
EHUNEKOA |
|
Araba |
49.427 |
3.394 |
17.310 |
9.769 |
30.473 |
%9,4 |
Bizaia |
165.296 |
11.304 |
62.468 |
29.618 |
103.390 |
%9,05 |
Gipuzkoa |
106.038 |
8.019 |
36.646 |
19.677 |
64.342 |
%9,06 |
EAEN GUZTIRA |
320.761 |
22.717 |
116.424 |
59.064 |
198.205 |
%9,12 |
Lurralde historikoak gorabehera banatutako datu erlatiboek agerian uzten dute mugikortasun urri iraunkorra nahiz iragankorra duten pertsonen artean banaketak baliokideak direla. Hala eta guztiz ere, deigarria da Bizaian bizi den eta izaera iraunkorreko mugikortasun urria duten biztanleen portzentajea. Hori, biztanle kopuruaren aldetik, %1 handiagoa da Gipuzkoan baino, eta, Arabarekin alderatuta, 3,1 puntu portzentual gehiagokoa da.
5. taula.
Mugikortasun urria duten biztanleen ehunekoa EAEn (iturria: egileak egina)
LURRALDEA |
MUGIKORTASUN URRI IRAUNKORRA, GUZTIRA |
MUGIKORTASUN URRI IRAGANKORRA, GUZTIRA |
MUGIKORTASUN URRIA DUTENAK, GUZTIRA |
MUGIKORTASUN URRIA DUTENEN EHUNEKOA |
Araba |
85.411 |
30.473 |
115.884 |
%36,01 |
Bizaia |
338.891 |
103.390 |
442.281 |
%38,74 |
Gipuzkoa |
203.494 |
64.342 |
267.836 |
%37,72 |
GUZTIRA |
627.796 |
198.205 |
826.001 |
%38,00 |
3. grafikoa.
Mugikortasun urria dutenak EAEko biztanleen guztizkoaren gainean (iturria: egileak egina)
4. grafikoa.
Mugikortasun urria duten biztanleak EAEko ospitaleetan (iturria: egileak egina)
Datu orokorretara joz gero, esan daiteke egun EAEn bizi eta ospitaleen erabiltzaileak direnen %38k mugikortasun urriko pertsonak direla.
Ospitaleen erabiltzaileei dagokienez, %76,5ek mugikortasun urria dute, iraunkorra edo iragankorra. Datu hori kontuan hartuta, ospitaleen inguruko irisgarritasunaren gaiari lehenbailehen heldu behar zaiola ikus daiteke. Izan ere, ezinbestekoak dira gaia erakunde eta agente eskudunen agendetan sartzea eta aurrekontu egokia ezartzea, irisgarritasun-baldintzak betetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleak normaltasunez erabiltzea ahalbidetzeko.
5. grafikoa.
EAEn mugikortasun urria dutenen taldeen banaketa, lurralde historikoka (iturria: egileak egina)
4. Txostenaren egitura
Txostenaren edukiak honako ardatz hauen inguruan egituratzen dira:
– Hiri-ingurunea.
– Aparkalekuak.
– Sarrerak eta itxarongelak.
– Kontsultak.
– Komun irisgarriak guztientzako eremuetan.
– Gelak eta boxak.
– Beste gela batzuk.
– Ondorioak.
5. Azterketaren metodologia
Azterlana burutzeko ikerkuntza partehartzaileko metodoa hartu da oinarri, hortaz, parte hartu duten profesionalek horren protagonista bihurtu dira eta prozesuaren etapa guztietan egon dira (diseinua, faseak, garapena, ekintzak, proposamenak eta abar).
Ikerlanean metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboa erabili dira. Metodologia kuantitatiboa irisgarritasunaren arauen betetze maila ebaluatzeko adierazleen ereduak erabiliz burutu da. Adierazleen multzoa gure teknikariek osatu dute. Horietaz gain, galdetegi batzuk ere erabili dira, bisita egin aurretik ospitaleetara bidali direnak. Galdetegien bidez, aztertutako arloei buruzko datu zenbatgarriak batu ditugu.
Metodologia kualitatiboa ospitaleetan zein ospitale desberdinetako teknikariez osatutako kontraste taldeetan egindako elkarrizketen bidez burutu da.
5.1. Faseak
Azterlana burutzeko, zenbait fasetan oinarritutako metodologia jarraitu da. Fase bakoitzean, halaber, ekintza batzuk bereizten dira eta, horiei esker, azterketa egitean parte hartu duten eragile desberdinen (tekniko, sozial eta legala) ekarpenak bildu eta bateratu ditugu, aztergaiaren gaur egungo egoera ezagutu eta ikertzeko.
1. FASEA |
1. EKINTZA: azterketan parte hartzeko teknikariak hautatzea. |
2. EKINTZA: ikertu beharreko berariazko arloei buruzko dokumentu-basea sortzea. |
|
3. EKINTZA: ospitaleetara egiten diren bisitetan betetzeko fitxa egitea. |
|
4. EKINTZA: datuak biltzeko sistema informatikoa egitea eta datu-basea sortzea. |
2. FASEA |
1. EKINTZA: bisitak ospitaleekin adostea eta egitea. |
2. EKINTZA: ospitaleetara egindako bisitetan jaso diren datuak biltzea. |
3. FASEA |
1. EKINTZA: bisitetan jasotako datuen azterketa. |
2. EKINTZA: lehen ondorioei buruzko txostena egitea. |
4. FASEA |
1. EKINTZA: ikerketa eta azterketaren xede diren gai-eremuei buruzko kontraste taldeak sortzea. |
5. FASEA |
1. EKINTZA: lehenengo ondorioak eta kontraste taldeen ekarpenak aztertuta, amaierako txostena egitea. |
2. EKINTZA: txostena gizarteari eta aztertutako gaiari loturiko eskumenak dituzten erakunde publikoei ezagutzera emateko programa prestatzea. |
Aipatutako faseak 2014 eta 2016 bitartean garatu dira.
5.2. Diagnostikoa egiteko tresnak
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako irisgarritasuna ebaluatzeko prozesuan hainbat datu zehatz biltzen dituen fitxa tekniko bat erabili da oinarri. Horri esker, irisgarritasunari buruzko araudiarekin bat, ospitaleek –publikoek zein pribatuek– irisgarriak direla esateko bete behar dituzten zenbait eskakizun aztertu dira. Izan ere, fitxa horrek ospitaleetara egindako bisitetan datuak biltzeko tresna gisa erabili da. Fitxak emango du ondoren landuko den informazio osoa.
Diseinuan, Estatu Batuetako North Columbia State University unibertsitateko Diseinu Unibertsalaren Zentroak kontzeptu horrekin bat datoz produktuak garatzeko oinarri hartzen dituen funtsezko printzipioak hartu dira kontuan: 1. Erabilera unibertsala guztientzat: diseinu erabilgarria, erabiltzaile talde guztiek erabiltzeko modukoa. 2. Erabilera malgutasuna: diseinua lehentasunen eta banakako trebetasunen multzo zabal batera egokitzen da. 3. Erabilera erraza eta intuitiboa: diseinua lagungarria da erabilera ulertzeko, erabiltzailearen esperientzia, ezagutza, hizkuntza-gaitasuna edo arreta biltzeko gaitasuna edozein dela ere. 4. Hauteman daitekeen informazioa: diseinuak erabiltzaileak behar duen informazioa ematen dio, modu eraginkorrean, giro-kondizioak edo norberaren abilezia sentsorialak kontuan hartu gabe. 5. Akatsen edo erabilera okerren tolerantzia: diseinuak murriztu egiten ditu nahi gabe edo akats bat dela medio burututako ekintzek eragin ditzaketen kalteak eta ondorio txarrak. 6. Esfortzu fisiko txikia behar izatea: diseinatutako elementuak modu eraginkor eta erosoan erabil daitezke, asko nekatu gabe. 7. Aparkalekuaren tamaina eta aparkatzeko, mugitzeko eta erabiltzeko tokia: hurbiltzeko, iristeko, biratzeko eta erabiltzeko tamaina eta toki egokia, erabiltzailearen gorpuzkera, jarrera edo mugikortasuna kontuan hartu gabe.
Horretaz gain, hainbat datu tekniko bildu dira, honako bi araudi hauetan jasota daudenak: apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena; Eraikuntzaren Kode Teknikoa, hain zuzen ere, “Documento Básico SUA. Seguridad de utilización y accesibilidad”. Datu horiek aparkalekuak egiteko erabili dira.
Kanpoaldean gune bakoitzean jarraitu behar den ibilbidea aztertu da, ospitaletik gertuen dagoen garraio-sistematik (autobus edo metro) mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuetaraino.
Era berean, sarrera, espaloi, arrapala, eskailera eta seinaleetara heltzeko jarraitu behar diren ibilbideak aztertu dira. Hiri-ingurune horietan esku-hartzea ospitaleak dauden udalei dagokie, hortaz, hala badagokio, udalak arduratuko dira antzemandako irregulartasunak zuzentzeaz.
Zentroetako sarbideetan, kanpoko ibilbideak eta aparkalekuak aztertzeaz gain, begiratu da sarbidea kale mailan dagoen, zer ate mota erabili den, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako seinaleak, ibilbideen seinaleztapena eta abar.
Ospitaleetako barnealdeari dagokionez, honako elementu hauei buruzko datuak bildu dira: zoladura mota, ibilbideak, kontsultategiak, komunak eta aldagelak, itxarongelak, gelak, kafetegiak, kaperak, beilatokiak, farmaziak eta abar. Saiatu da gaixoek zein familiakoek erabil ditzakeen elementu guztiak aztertzen, eta kasu batzuetan, langilearen ikuspuntutik ere.
Jasotako datu guztiak (argazkiak, fitxak eta planoak) azterketa-fitxa bakar batera, baita datu-base batera ere, irauli dira. Horrela, ospitale bakoitzean eskuratutako informazioa bildu eta sistematizatu egin da, eta aztertutako datu guzti-guztiak antolatuta era erabilgarri daude.
3. irudia.
Fitxa teknikoaren eredua (egileak egina)
Hori dela eta, ospitaleei buruzko datu-baseak egiteko informazio-iturriak honako hauek izan dira:
Azterketa zuzena egiteko hautatu diren establezimenduak mapa digital batean markatu ziren eta kale, posta-kode eta udalerriaren arabera sailkatu ziren, azterketa zuzena edo aurrez aurrekoa errazteko xedez.
4. irudia.
Osakidetzako 16 ospitaleak
5. irudia.
Osakidetzarekin ituna duten 9 ospitale pribatuak
6. irudia.
8 ospitale psikiatrikoak (4 berariazkoak eta 4 beste ospitale batzuen barruan)
7. irudia.
Aztertutako ospitaleak guztira
5.3. Aztertutako ospitaleak
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleak 42 dira guztira; horietako 16 publikoak dira eta gainerako 26 pribatuak. Horietako 42tik 29 “akutuen”3 ospitaleak dira (txosten hau amaitzen denean, Urdulizko ospitaleko ospitaleratze medikoaren zerbitzua oraindik ez dago martxan). Bestalde, azpimarratu behar da ospitale horietako 8k arreta psikiatrikoa ematen dutela.
Azterlan honetarako, Osakidetzako sare publikoko 16 ospitaleak aztertu dira, Osakidetzarekin ituna sinatu dute 12 ospitale pribatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 8 ospitale psikiatriko. Ospitale garrantzitsuenak eta “gaixotasun akutuak” artatzen dituztenak hautatu dira lagina osatzeko.
Era berean, Osatekek eskaintzen dituen 7 zerbitzuak aztertu dira, ospitaleak osatzeko elementu behar-beharrezkotzat eta garrantzitsutzat jotzen direlako. Gainera, oinarrizko tresna dira hainbat gaixotasun ikertu eta ondoren tratatzeko.
Laginaren banaketa lurralde historikoaren eta ospitale publikoen, itunpekoen, psikiatrikoen eta Osatekek ematen dituen zerbitzuen arabera:
6. taula.
Laginaren banaketa lurralde historikoaren arabera (egileak egina)
OSPITALEAK |
PUBLIKOAK/ OSAKIDETZA |
PRIBATUAK/ ITUNPEKOAK |
PSIKIATRIKOAK |
GUZTIRA |
OSATEK |
Araba |
3 |
3 |
1 |
7 |
2 |
Bizaia |
8 |
4 |
3 |
15 |
4 |
Gipuzkoa |
5 |
5 |
4 |
14 |
1 |
GUZTIRA |
16 |
12 |
8 |
36 |
7 |
Aztertutako ospitaleak eta Osateken zerbitzuak:
7. taula.
Aztertutako ospitaleen zerrenda
OSPITALEAK |
HIRIA |
Indautxu klinika |
Bilbao |
Santa María de la Asunción klinika |
Tolosa |
Virgen Blanca klinika |
Bilbao |
Aita Menni ospitalea |
Arrasate/Mondragón |
Bidasoako ospitalea |
Hondarribia |
Basurtuko ospitalea |
Bilbao |
Gurutzetako ospitalea |
Barakaldo |
San Onofre Zainketa Ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Gorlizko ospitalea |
Gorliz |
Lezako ospitalea |
Laguardia |
Mendaroko ospitalea |
Mendaro |
Urdulizko ospitalea |
Urduliz |
Zumarragako ospitalea |
Zumarraga |
Deba Garaiko ospitalea |
Arrasate/Mondragón |
Galdakao-Usansoloko ospitalea |
Galdakao |
Gernika-Lumoko ospitalea |
Gernika-Lumo |
Arabako Ospitale Psikiatrikoa |
Vitoria-Gasteiz |
Bermeoko Ospitale Psikiatrikoa |
Bermeo |
Zaldibarko Ospitale Psikiatrikoa |
Zaldibar |
Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa |
Zamudio |
Quirón Vitoria ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Ricardo Bermingham ospitalea |
Donostia-San Sebastián |
San Eloy ospitalea |
Barakaldo |
San Juan de Dios ospitalea |
Santurtzi |
Santa Marina ospitalea |
Bilbao |
Santiago Apostolua ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Txagorritxuko ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Donostia Unibertsitate Ospitalea |
Donostia-San Sebastián |
Donostia Unibertsitate Ospitalea. |
Donostia-San Sebastián |
Victoria Eugenia ospitalea |
Bilbao |
Vithas San Jose ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Donostiako Onkologikoa |
Donostia-San Sebastián |
Osatek, Areetako anbulatorioa |
Getxo |
Osatek, Doktor Areilza anbulatorioa |
Bilbao |
Usurbilgo sendategia |
Usurbil |
Ospitale publikoen, itunpeko pribatuen, psikiatrikoen eta Osatekek ematen dituen zerbitzuen ehunekoa:
6. grafikoa.
Aztertutako ospitaleen zerrenda (iturria: erakunde honek egin du, azterketarako hautatutako laginetik abiatuta)
Ospitaleetan landa-lana egiteko, zentro bakoitzeko arduradun baten kolaborazioa eskatu zen, bisita antolatzeko eta ikerketa taldeak egin behar zuen azterlanean laguntzeko.
Aurrez aurreko azterketa hori 2014ko abuztutik 2015eko martxora garatu zen, Urdulizko ospitalean izan ezik, bertan 2016an egin baitzen, martxan jarri ondoren. Bisitatutako ospitale bakoitzaren azterketa egiten emandako denbora ez da berdina izan kasu guztietan, izan ere, 4 eta 40 ordu bitartekoa izan da.
Jarraian azaltzen den taulan ospitale bakoitzari egindako bisiten egunak zerrendatu dira, baita aztertutako guneak ere:
2014 |
|
ABUZTUA |
|
12 |
Gurutzetako ospitalearen kanpoaldea |
13 |
Basurtuko ospitalearen kanpoaldea |
20 |
Donostia Unibertsitate Ospitalearen kanpoaldea |
21 |
Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Ricardo Bermingham ospitalearen kanpoaldeak |
22 |
Gorlizko ospitalearen kanpoaldea |
28 |
Deba Garaiko, Mendaroko eta Zumarragako |
IRAILA |
|
2 |
Virgen Blanca klinikaren, Indautxu klinikaren, Victoria Eugenia ospitalearen eta Doctor Areilza anbulatorioaren (Osatek) kanpoaldeak |
15 |
Bisita Zumarragako ospitalera |
16 |
Bisita Zumarragako ospitalera |
18 |
Bidasoako ospitalearen kanpoaldea |
19 |
Bisita Bidasoako ospitalera |
22 |
Bisita Mendaroko ospitalera |
23 |
Bisita Deba Garaiko ospitalera |
25 |
Bisita Donostia Unibertsitate Ospitalera |
29 |
Bisita Donostia Unibertsitate Ospitalera |
URRIA |
|
1 |
Bisita Donostia Unibertsitate Ospitalera |
2 |
Bisita Donostia Unibertsitate Ospitalera |
6 |
Bisita Donostia Unibertsitate Ospitalera |
7 |
Bisita Donostiako Onkologikora |
20 |
Bisita Gorlizko ospitalera |
22 |
Bisita Santa Marina ospitalera |
23 |
Bisita San Eloy ospitalera |
29 |
Bisita Gernika-Lumoko ospitalera |
AZAROA |
|
3 |
Bisita Basurtuko ospitalera |
4 |
Bisita Basurtuko ospitalera |
5 |
Bisita Basurtuko ospitalera |
10 |
Bisita Basurtuko ospitalera |
11 |
Bisita Basurtuko ospitalera |
17 |
Bisita Galdakao-Usansoloko ospitalera |
18 |
Bisita Galdakao-Usansoloko ospitalera |
19 |
Bisita Galdakao-Usansoloko ospitalera |
ABENDUA |
|
1 |
Aita Menni ospitalearen kanpoaldea |
3 |
Bisita Gurutzetako ospitalera |
15 |
Bisita Gurutzetako ospitalera |
16 |
Bisita Gurutzetako ospitalera |
17 |
Bisita Aita Menni ospitalera |
2015 |
|
URTARRILA |
|
8 |
Bisita Txagorritxuko ospitalera |
13 |
Bisita Areetako anbulatoriora (Osatek) |
14 |
Bisita Txagorritxuko ospitalera |
28 |
Bisita Zamudioko Ospitale Psikiatrikora |
29 |
Bisita Bermeoko Ospitale Psikiatrikora |
30 |
Bisita Zaldibarko Ospitale Psikiatrikora |
OTSAILA |
|
6 |
Bisita Zaldibarko Ospitale Psikiatrikora |
9 |
Bisita Arabako Ospitale Psikiatrikora |
11 |
Bisita Santa María de la Asunción klinikara |
19 |
Bisita Usurbilgo sendategira |
20 |
Bisita Lezako ospitalera |
23 |
Bisita Virgen Blanca klinikara |
25 |
Bisita San Juan de Dios ospitalera |
MARTXOA |
|
4 |
Bisita Victoria Eugenia ospitalera |
9 |
Bisitak San Onofre Zainketa Ospitalera eta Quirón Vitoria ospitalera |
13 |
Bisita Vithas San Jose ospitalera |
31 |
Bisita Ricardo Bermingham ospitalera |
2016 |
|
IRAILA |
|
22 |
Bisita Urdulizko ospitalera |
5.4. Eskuratutako datuen ustiapena
Argazkietan eta bisitetan bete ziren fitxa eta planoetan jasotako datuak datu-basean sartu eta sistematizatu ziren, aztertutako datu bakoitzari loturiko informazioa erraz berreskuratzea ahalbidetzen duen euskarri informatikoan.
Aurrez aurreko azterketa egitean, ospitaleetatik bidalitako planoak bete ziren, azterlan honetarako prestatutako kodea erabiliz. Argazki, fitxa eta planoetan jasotako datuak datu-basean sartu eta sistematizatu ziren, aztertutako datu bakoitzari loturiko informazioa erraz berreskuratzea ahalbidetzen duen euskarri informatikoan.
Erabilitako plano eta kodeen adibidea:
|
Ezin da egoki biratu. |
|
Egoki bira daiteke. |
|
Ez dago tarte nahikorik pasatzeko. |
|
Badago tarte nahikoa pasatzeko. |
|
Ez dago horretarako gordeta dagoen |
|
Badago horretarako gordeta dagoen tarte egokia. |
|
X altuerako eserlekua beso-euskarririk gabe. |
|
X altuerako eserlekua beso-euskarriekin. |
|
Ateko sarbide librearen zabalera. |
Ondoko oharrak aztertutako elementuen irisgarritasuna sailkatzeko ere erabili dira:
KOMUNEI BURUZKO OHARRAK:
– *A1 Komuna erabat iristezina.
– *A2 Pasatzeko tartea 80 cm baino gutxiagokoa edo okupatuta.
– *A3 Komun-ontzia <45 cm.
– *A4 Ez dago heldulekurik edo ez daude ondo jarrita.
– *A5 Konketa 80 cm baino gehiagoko altueran eta/edo zutoina.
– *A6 Ispilua 90 cm baino gehiagoko altueran, inklinatu gabe.
– *A7 Atea babes-oinalderik gabe edo babes-oinaldea desegokia.
– *A8 Konketako elementuak desegokiak.
– *A9 Argiztapen automatikoa.
– *A10 Atea barrurantz irekitzen da.
– *A11 Ez dago langileak abisatzeko alarmarik edo ez dago ondo jarrita.
ALDAGELEI BURUZKO OHARRAK:
– *V1 Aldagela erabat iristezina.
– *V2 Pasatzeko tartea 80 cm baino gutxiagokoa edo okupatuta.
– *V3 Atea barrurantz irekitzen da.
– *V4 Argiztapen automatikoa.
– *V5 Arropa aldatzeko ohatila desegokia.
– *V6 Ez dago langileak abisatzeko alarmarik edo ez dago ondo jarrita.
– *V7 Esekitokiak edo apalak goian egotea.
– *V8 Ez dago heldulekurik edo ez daude ondo jarrita.
KONTSULTATEGIEI BURUZKO OHARRAK:
– *C1 Kontsultategia erabat iristezina.
– *C2 Sarbidea oztopatzen duten altzariak.
– *C3 Tamaina desegokia duen mahaia.
– *C4 Proba osagarriak egiteko kabina iristezina.
– *C5 Ohatila goian egotea.
GELEI BURUZKO OHARRAK:
– *H1 Gela erabat iristezina.
– *H2 Pasatzeko tartea 90 cm baino gutxiagokoa edo okupatuta.
– *H3 Ohearen altuera desegokia.
– *H4 Altzarietarako sarbidearen zabalera <90 cm.
– *H5 Kontrol-mekanismoak 120 cm baino gehiagoko altueran.
– *H6 Apalak eta tiraderak 50-120 cm-ko tartean.
BAINUGELEI BURUZKO OHARRAK:
– *B1 Komuna erabat iristezina.
– *B2 Pasatzeko tartea 80 cm baino gutxiagokoa edo okupatuta.
– *B3 Komun-ontzia <45 cm-ra.
– *B4 Ez dago heldulekurik edo ez daude ondo jarrita.
– *B5 Konketa 80 cm baino gehiagoko altueran eta/edo zutoina.
– *B6 Ispilua 90 cm baino gehiagoko altueran, inklinatu gabe.
– *B7 Atea babes-oinalderik gabe edo babes-oinaldea desegokia.
– *B8 Konketako elementuak desegokiak.
– *B9 Argiztapen automatikoa.
– *B10 Atea barrurantz irekitzen da.
– *B11 Ez dago langileak abisatzeko alarmarik edo ez dago ondo jarrita.
– *B12 Dutxa iristezina.
– *B13 Dutxan sartzeko tartea desegokia.
– *B14 Bainuontzi iristezina.
– *B15 Bainugelan ez dago esertokirik.
Ohar eta kode horiek honako plano hauetan erabili dira:
8. irudia.
“Ama-haurren” planoa. Donostia Unibertsitate Ospitalea
9. irudia.
“Ama-haurren” xehetasun-planoa.
Donostia Unibertsitate Ospitalea
10. irudia.
Datu-basea (egileak egina)
11. irudia.
Datu-baseari buruzko xehetasunak (egileak egina)
5.5. Eskuratutako datuen azterketa eta lehen ondorioak
Bildu eta datu-basean sartu diren datuekin “excel” dokumentu bat osatu zen, ondoren estatistika-programa egokiaren bidez tratatzeko eta aztertzeko. Balorazio eta ondorio garrantzitsuenak ekar zitzaketen aldagaiak txertatu ziren.
12. irudia.
Udal aparkalekuen excel-a (eredua)
13. irudia.
SPSS estatistika-programa. Udal aparkalekuei buruzko datuak
Jasotako datuak lehen ondorioak ateratzeko erabili dira, amaierako txostena egiteko eta behin betiko ondorioak ateratzeko oinarri erabiliko zirenak. Horren bidez, oinarri objektiboa aurkitu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan irisgarritasunari buruzko araudiaren betetzeari buruzko gomendioak arrazoitzeko.
5.6. Kontraste taldea
Lehen ondorioak lortuta, “kontraste talde” bat sortu zen, ateratako ondorio horiek ospitaleen erabiltzaileak diren pertsona desgaituen iritzi orokorrarekin eta osasun arloko profesionalek ikusten eta ezagutzen duten errealitatearekin bat ote zetozen egiaztatzeko.
Kontraste taldean medikuek, ospitaleko langileek, erizainek zein zeladoreek hartu zuten parte, baita ospitaleratuta egon diren pertsona desgaituek, langile desgaituek eta Elkartu eta Arartekoko langileek ere.
Talde horren metodologia, osaera eta ondorioak txostenaren 4. kapituluan daude jasota.
1. Esparru juridiko eta kontzeptuala
Irisgarritasunaren esparruan kontzeptu aldaketa gertatu da azken hamarkadetan eta, horri esker, lege aurrerapauso garrantzitsuak izan dira ezgaitasunen bat duten pertsonen aukera berdintasuneko eta bereizkeriarik ez jasateko eskubidearen gizarte aitorpenaren alde.
Lehenengo aldaketa honi esker gertatzen da: bakarkako errehabilitazioaren ikuspegian oinarritutako ezgaitasun teorietatik haien gizarte izaera defendatzen duten teorietara igaro izana. Planteamendu honek –irisgarritasunaren gaian– onarraraztea ekarri zuen ez dela gizabanakoa egokitu egin behar dena batez besteko gizakiarentzat diseinatu den ingurunera, baizik eta ingurunea dela biztanleriaren behar anitzei egokitu behar zaiena, ingurune hori irisgarri izan beharrez pertsona guztientzat.
Kontzeptu aldarazpen horrek eragin egin du irisgarritasun arauek gurpil aulkia aukeratzea erreferentziako elementu gisa, izan ere, ezgaitasun mugatzaileenak estaltzearekin besteak ere barne hartuko lirateke. Horregatik, gurpil aulkia, ezgaitasunaren sinboloa, irisgarritasunaren sinbolo ere bihurtzen da.
Bigarren aldaketa bat ere gertatzen da agertoki juridikoan, ezgaitasunaren araudi tratamenduan bereizkeriaren aurkako legeak agertzearekin. Arau horiek oinarritu egiten dira eskubide zibilen eta gizarte eskubideen aitorpen eta defentsan, berdintasun eskubidean, bereizkeriarik ez jasatekoan eta erabateko herritar izatekoan, eta ez ingurune fisikoaren ezaugarrien arauetatik ezgaitasunen bat duen pertsona batentzat erator daitezkeen eskubideetan. Arau hauen izaera juridikotik datorren ondorio nagusia epaitegietan horiek betetzea exijitzeko aukera da.
Bestalde, eta paraleloki, baina bereizkeriaren aurkako arauekin bateragarria izanez, irisgarritasun unibertsalaren filosofia sendotzen joan da azken hamarkadan, guztiontzako diseinuaren kontzeptuaren premisatik abiatuta.
Duela hogeita hamar urte, Dessertin-ek proposatu zuen ikuspegi hori. 1975eko lege frantziarraren egileetako bat izateaz gain, irisgarritasuna herritar guztioi dagokigula baieztatu zuen lehena izan zen nazioartean; ezintasunen bat duten pertsonei zalantzarik gabe, baina adinekoei, haurrei, haurdun dauden emakumeei, haur-kotxea daramatenei, pixoihalak daramatzatenei eta abarrei ere badagokiela. Bere ustez, “guztiok izan gara, gara edo izango gara ezintasunen bat duten pertsonak”.
Irisgarritasun unibertsalaren filosofia onartzeak esan nahi du gizartea dela bere osotasunean bere kideen aniztasunera egokitu behar duena, pertsona guztiek bizitzaren eremu guzti-guztietan erabat parte hartzen dutela bermatzeko behar diren ingurune aldarazpenak sartuz. Halaber, gizartea aniztasunera egokitzea pertsonen berdintasunerantz eta haien eskubideen errespeturantz eraginkortasunez eramaten duen bide bakarra dela onartzea dakar.
Kontzeptuaren bilakaeraren prozesu hau islatu egiten da Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa onetsi izanean 2006ko abenduaren 13an NBEren Biltzar Nagusiak onetsi zuen. Hura 2008ko maiatzaren 3an jarri zen indarrean Estatu espainiarrean.
Konbentzio hori aldaketa adierazgarria izan da ezgaitasunaren tratamenduan. Ikuspegi juridikotik begiratuz gero, esan dezakegu horrek ezgaitasuna eredu errehabilitatzailearen eredutik begiratzeko modua edo horrela tratatzeko modua gainditzea eta gizarte eta aniztasun ereduak barneratzea ekarri duela. Bi eredu horiek bateratzea da konbentzioaren filosofiaren inspirazio.
Jada esan den moduan, gizarte ereduaren premisa irten egiten da ezgaitasunaren jatorriaren arrazoi gisa gizarteak jartzen dituen mugak aitortzetik, zerbitzuak emateari dagokionez eta ezgaitasunen bat duten pertsonek gizartearen antolamenduan, berdintasun baldintzetan, parte hartzeko aserik behar dituzten berariazko beharrak egokitzeari dagokionez. Hori dela eta, hartu beharreko konponbideak ez zaizkie zuzendu behar pertsonei bakarka, baizik eta, baita ere, gizarteari, horren bitartez gertatzen diren bereizkeria egoerak gainditzen saiatzeko.
Bestalde, aniztasunaren dimentsioa bizitza independentearen mugimenduen printzipioetara iristen da. Mugimendu horrek uste du ezgaitasuna gizakiari datxekion ezaugarri bat dela, eta giza aniztasunaren beste adierazpen bat. Ezgaitasunen bat duten pertsonak eskubide eta aukera berdintasuna duten gizaki ezberdin gisa aitor daitezela eskatzen dute, eta uste dute ezgaitasunaren ezaugarri unibertsal horrek eskatu egiten duela gizarteak beharrezko esfortzua gain hartzea egoera horretara iritsi ahal izateko.
Halaber, konbentzioak giza eskubideen eremuan kokatzen du ezgaitasuna. Horren froga dira oinarritzat hartzen dituen printzipio gidariak:
2. Arau esparrua
Jada adierazi dugun moduan, azken bi hamarkadetako lege aurrerapausoak estatu eta nazioarte mailan– elementu eroalea izan dira eta haien gainean finkatu dira ezgaitasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunerako eta bereizkeria ezerako eskubidearen gizarte aitorpenaren aldeko estrategiak.
Irisgarritasunari buruzko lege esparruak finkatu egiten du pertsonaren mugikortasuna oinarrizko elementua dela egungo mundu ekonomikoan eta gizartekoan parte hartzeko. Irisgarritasunik ez edukitzeak baldintzatu egiten du ezgaitasunen bat duten pertsonek gizartean autonomiaz eta aukera berdintasunez parte hartzeko duten eskubidea.
Ondorioz, muina eratzen duen printzipio bat da, eta, nazioarteko eta batasuneko esparru juridikoaren bitartez, sartu egin da Estatuko ordenamendu juridikoan, egitura arautzaile zabal eta xehatu baten bitartez.
2.1. Nazioarteko esparru arautzailea
Nazioarte mailan, ezgaitasunaren alorreko erreferentziako esparru politikoa finkatu egin da Nazio Batuen testuinguruan arau uniforme batzuk aldarrikatzearen ondotik. Bertan, giza eskubideen ikuspegitik ezgaitasuna aintzat hartzearen ezaugarria egonkortuz joan da pixkanaka.
Kontzeptuaren aldetik, araudiaren bilakaerak aldaketa adierazgarria ekarri du irisgarritasun politiketara; horrela, pertsonak “ezgaitutzat” hartzetik, inguruneak “ezgailetzat” hartzera igaro da.
Nazio Batuen Erakundea
Gizarte ereduaren esparruan, azpimarratzekoak dira hurrengo une garrantzitsuak Nazio Batuek adierazitako ekimenetan:
Ezintasunen bat duten pertsonentzako aukera berdintasunari buruzko Arau Bateratuek (1994ko martxoaren 4ko 48/96 Ebazpena) ezarri dute zeintzuk diren parte-hartze berdintasunerako betekizunak, berdintasun hori zein eremutan gauzatu behar den, burutzapen neurriak eta ikuskapen mekanismoak.
Txosten honen xedeetarako, aipatzekoa da ebazpen horren 5. artikulua. Bertan, sarbide aukerak arautzerakoan, zera finkatzen da:
“Estatuek aitortu egin behar dute sarbide aukeren garrantzi orokorra, gizartearen maila guztietan aukera berdintasuna lortzeko prozesuaren barruan. Edozein motatako ezintasuna duten pertsonentzat, hauek egin behar dituzte estatuek: a) ekintza programak finkatu, ingurune fisikoa irisgarria izan dadin, eta b) neurriak hartu, informaziorako eta komunikaziorako irisgarritasuna bermatze aldera”.
Bestalde, 2001eko azaroaren 30eko Nazio Batuen Biltzar Nagusiak nazioarteko hitzarmena sustatzea erabaki zuen, horren bitartez ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak eta duintasuna babestu eta sustatzeko, eta horrek, lehen adierazi dugun moduan, garrantzia eduki zuen Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioan. 2006ko abenduaren 13koa da konbentzioa, eta 2008ko maiatzaren 3an jarri zen indarrean Espainian. Ezintasunen bat dutenen Eskubideei buruzko Konbentzioaren Hautazko Protokoloa.
Konbentzioak ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak defendatu eta bermatzen ditu bizitzaren eremu guztietan (hezkuntza, osasuna, lana, kultura, aisialdia, gizarte parte-hartzea eta parte-hartze ekonomikoa...), irisgarritasuna erakutsiz testuinguru hauetako bakoitzaren zeharkako elementu gisa.
Tresna berri honek ondorio garrantzitsuak eduki ditu ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. Ondorio nagusien artean, azpimarratzekoak dira herritar talde honen “ikuspena” Nazio Batuen giza eskubideen babes sistemaren barruan, ezgaitasuna giza eskubideen gai bat bezala nahitaez hartu beharra eta pertsona hauen eskubideak defendatzerakoan tresna juridiko loteslea edukitzea.
Konbentzioaren 9. artikuluak zera zehazten du irisgarritasunari buruz:
“1. Ezgaitasunen bat duten pertsonak askatasunez bizi ahal izan daitezen eta bizitzaren alderdi guztietan erabateko parte-hartzea eduki ahal izan dezaten, Alderdi diren Estatuek neurri egokiak hartuko dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonak ingurune fisikora, garraiora, informaziora eta komunikazioetara –informazioaren eta komunikazioaren sistema eta teknologikoetara barne– gainerakoen baldintza berdinetan iristen direla ziurtatzeko. Halaber, jendeari irekitako edo erabilera publikoa duten beste zerbitzu eta instalazio batzuetarako sarbidea ziurtatuko da, bai hiri inguruneetan, bai landa izaerakoetan. Neurri horiek, irisgarritasun oztopoak eta mugak identifikatzea eta deuseztatzea barne hartuko dutenak, aplikatu egingo zaizkie, besteak beste, hauei:
a) Eraikinak, bide publikoak, garraioa eta bestelako kanpo eta barruko instalazioak, adibidez ikastetxeak, etxebizitzak, osasunaren alorreko instalazioak eta lantokiak.
b) Informazio, komunikazio eta bestelako zerbitzuak, zerbitzu elektronikoak eta larrialdikoak barne.
2. Alderdi diren Estatuek, halaber, neurri egokiak hartuko dituzte honetarako:
a) Instalazioen edo jendeari irekitako edo erabilera publikoko zerbitzuen irisgarritasunari buruzko gutxieneko arauak eta jarraibideak garatu, aldarrikatu eta aplikatzen direla ikuskatzeko.
b) Jendeari irekitako edo erabilera publikoko instalazio eta zerbitzuak ematen dituzten erakunde pribatuek ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun alderdi guztiak aintzat hartzen dituztela bermatzeko.
c) Ezgaitasunen bat duten pertsonek aurre egin beharreko irisgarritasun arazoetan esku hartzen duten pertsona guztiei prestakuntza eskaintzeko.
d) Eraikinei eta jendeari irekitako beste instalazio batzuei Braille moduan idatzitako eta irakurketa eta ulermen errazeko formatuetan idatzitako seinaleztapena emateko.
e) Giza laguntzako edo animalia eta bitarteko laguntzako moduak eskaintzeko, gidak, irakurleak eta zeinu hizkuntzaren interprete profesionalak barne. Horren bitartez, jendeari irekitako eraikinetara eta beste instalazio batzuetara sartzea erraztu behar da.
f) Ezgaitasunen bat duten pertsonei laguntza eta babesa emateko beste modu egoki batzuk sustatzeko, horren bitartez informaziora iristen direla bermatzeko.
g) Ezgaitasunen bat duten pertsonak informazio eta komunikazio sistema eta teknologia berrietara iristen direla sustatzeko, Internet barne.
h) Etapa goiztiar batean informazio eta komunikazioaren sistema eta teknologia irisgarrien diseinua, garapena, ekoizpena eta banaketa sustatzeko, sistema eta teknologia horiek irisgarriak izan daitezen ahalik eta kostu txikienean”.
Aldi berean, honakoa ezartzen du 19.c) artikuluak: “Ezintasunen bat duten pertsona guztiek komunitatean baldintza beretan bizitzeko eskubidea dutela aitortzen dute konbentzio honetan Alderdi diren Estatuek, gainerakoen aukera berberak dituztela. Aipatu estatuek neurri eraginkorrak hartuko dituzte, beharrezkoak horiek, ezintasunen bat duten pertsonek erabat goza ahal izan dezaten eskubide hori, eta komunitatean sartu ahal izan daitezen, eta bertan parte hartu, eta bereziki ziurtatuko dute ezintasunen bat duten pertsonentzat eskuragarri egongo direla herritar guztientzako instalazio eta zerbitzu komunitarioak, baldintza beretan, eta aipatu instalazio eta zerbitzuek kontuan hartuko dituztela pertsona horien beharrak”.
Osasunerako eskubideari dagokionez, hau zehazten du konbentzioak 25. artikuluan: “Ezintasunen bat duten pertsonek, ezintasunagatiko bereizkeriarik gabe, egon daitekeen osasun maila altuenaz gozatzeko eskubidea dutela aitortzen dute Alderdi diren Estatuek”. Zentzu horretan, ezin daiteke bazter utzi “ezintasunagatiko bereizkeriaren” definizioa, 2. artikuluan ezarritakoa: “Eremu politikoan, ekonomikoan, sozialean, kulturalean, zibilean edo bestelako edozein eremutan oinarrizkoak diren giza eskubideen eta askatasunen aitortza, gozamena edo erabilera baldintza beretan gauzatzea oztopatzeko edo efekturik gabe uzteko xedea edo ondorioa duen edozein bereizketa, bazterketa edo murrizketa, ezintasun arrazoiengatik egindakoa. Bereizkeria modu guztiak hartzen ditu bere baitan; horien artean, arrazoizko adostasuna ukatzea dago”.
Europako Kontseilua
Testuinguru europarrean, azpimarratu egin behar dira Europako Kontseiluak ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen alde bideratutako ekimen hauek:
(Gaztelaniaz: http://www.ceapat.es/InterPresent2/groups/imserso/documents/binario/im_029646.htm).
Era berean, beharrezkoa da aipatzea Estatu Kideen Ministroen Batzordearen REC(2006)5 Gomendioa, ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak eta erabateko parte-hartzea sustatzeko Europako Kontseiluaren Ekintza Planari buruzkoa, 2006-2015eko Europan ezintasunen bat dutenen bizi-kalitatea hobetzeko xedea duena, 2006ko apirilaren 5ekoa (Implementation of the Council of Europe Action Plan to promote the rights and full participation of people with disabilities in society: Improving the quality of life of people with disabilities in Europe 2006-2015).
Europar Batasuna
Europar Batasunaren esparruan hurrengo testuak aipatu beharko lirateke:
Batzordeak koordinazio handiagoa defendatzen du hurrengo esparruen artean: enplegua, hezkuntza, lanbide heziketa, garraioa, barne merkatua, informazioaren gizartea, teknologia berriak eta kontsumitzaileen politika. Era berean, jarraitu beharreko ibilbidea ezartzen du, ildo estrategiko zenbaitekin: mugikortasunaren eta irisgarritasunaren hobekuntzarantz, guztion zerbitzura dagoen informazioaren gizarte baterantz, laguntza teknologiei dagokienez garapen gehiago edukiko duen merkatu komunerantz.
Bestalde, jakinarazpen honekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:
– Mugikortasunaren alde egitea herritartasunaren osagai den heinean.
– Irisgarritasunaren gaian, sektore arteko politiken gabeziak estaltzea.
– Ezgaitasunen bat duten pertsonei informazioaren gizartean sartzea ahalbidetzea.
– Laguntza teknologien merkatua hobetzea.
– Merkatuan, ezgaitasunen bat duten kontsumitzaileen eskubideak eta interesak babestea.
2003. urtean “Ezgaitasunen bat duten pertsonen Urte Europarrak” sortutako bultzada baliatuz, Batzordeak emaitza horiek aprobetxatu nahi izan zituen urte anitzeko ekintza plan bat ezartzearen bitartez. Ekintza plan honen helburua hau da: 2010. urtea baino lehen, ezgaitasunaren dimentsioa sartzea eragindako politika komunitarioetan eta ekintza zehatzak aplikatzea oinarrizko eremuetan. Horrela, ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazio ekonomikoa eta gizarteratzea hobetuko dira [Aukera berdintasuna ezintasunen bat dutenentzat: ekintza plan europarra (2004-2010), COM(2003) 650 azkena, 2003ko urriaren 30ekoa].
Osasunari dagokionean, ezintasunen bat duten pertsonek “gainerako herritarrek osasun laguntzara iristeko duten eskubide bera dutela” aitortzearekin batera, honakoa adierazi du: “EBren jarduerak neurri nazionalei lagunduko die, osasun-zerbitzu eta -instalazio irisgarriak eta bereizkeriarik gabekoak emateko xedea badute”. Horretarako, xedetzat ezarri du “ezintasunen bat duten pertsonak osasun-zerbitzuetara eta horiei lotutako instalazioetara iristeko berdintasuna bultzatzea”.
2.2. Estatuko araudia
a) Espainiako Konstituzioak, 9.2., 14. eta 49. artikuluetan ezarritako aginduen bidez, pertsonaren berdintasuna eta bakarkako garapena sustatzeko eskatu die botere publikoei; baita herritar guztiak bizitza politikoan, ekonomikoan, erlijioarenean, kulturalean eta gizartearenean parte har dezatela bultzatzeko eskatu ere, edota haien osotasuna zailtzen duten oztopoak deuseztatzeko eta pertsona guztientzat errazteko irisgarritasuna, ezgaitasunen bat duten pertsonen prebentzio, tratamendu, errehabilitazio eta gizarteratzeko politikak eginez horretarako.
b) Konstituzio testuaren 49. artikulua Elbarriak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen (ELGL) oinarri zuzena da. Lege hori esparru lege bat bezala antolatu zen, eta, ondorioz, ezintasunen bat zuten pertsonak gizartean erabat sartzea posible izateko oinarriak finkatu ziren.
c) Hala eta guztiz ere, ELGLk indarrean bi hamarkada eginda ere, gizartean desberdintasunak nabarmenki ageri ziren oraindik, eta batasunaren esparruan ezgaitasunaren adieran gertatutako aldaketetatik (bereizkeriaren aurkako borroka, irisgarritasun unibertsala) etorritako estrategiek –gizarte mugak espresuki aitortuta– eskatu egiten zuten legediak bilakaera edukitzea printzipio berri horiei jarraiki. Hori Estatu mailako aukera berdintasunari, bereizkeria ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legea aldarrikatzearekin gauzatu zen (ABBEIUL) Arau horrek, ELGL indargabetzen ez duenak, aldaketa sakona ekarri zuen ezgaitasunaren fenomenoa jorratzeko modura, izan ere, hura giza eskubideen gai bat bezala hartzea planteatu zuen.
Legegintzako testu horretan, jada aipatutako irisgarritasun unibertsalaren eta bereizkeriarik ezaren korronteak bateratzen dira, dagoeneko ezaguna den xedea bitarteko berrien bidez jarraitzen duten xedapenen multzoa islatzeko markoa eratuz. Hau da aipatu xedea: ezintasunen bat duten pertsonek aukera berberak edukitzeko eta bizitza politikoaren, ekonomikoaren, kulturalaren eta sozialaren eremu guztietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzea eta aitortzea.
d) ABBEIUL indarrean jartzea eta ondoren hura garatzeko arauak egin izana bultzada garrantzitsua izan da ezgaitasunen bat duten pertsonek eta elkarte mugimenduak behin eta berriro eskatutako kontzeptu berrientzat. Proiektu hau aplikatzeko eremuari dagokionez, azpimarratzekoa da lege multzo hau:
d.1) 505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, ezgaitasunen bat duten pertsonak espazio publiko hirituetara eta eraikinetara sartu eta horiek erabiltzeko behar dituzten oinarrizko irisgarritasun eta bereizkeria ezeko baldintzak onesten dituena.
Arau honek hiri esparru publikoan eta eraikinetan arautzen ditu irisgarritasun baldintzak, eta pertsona guztiei bermatzen zaie haien gaineko erabilera independentea eta segurua. Halaber, terminoak eta parametroak harmonizatu eta bateratzeko beharrari erantzuten zaio, bai eta ekintza positiboko neurriak ezartzeko beharrari ere, eraikitako ingurunearen eta hiri espazioen erabilera normalizatua egitea ahalbidetuz horren bitartez.
Bestalde, guztiontzako diseinuan eta autonomia pertsonalean oinarritzen den irisgarritasunaren ikuspegiari egokituriko araudia eskaintzen da, eta, halaber, dauden beharretara irekiago dagoena, ezgaitasunaren barruan pluraltasuna gain hartuz.
Azken xedapenetatik hirugarrenak zehazten du “eraikinetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasun eta bereizkeriarik gabeko oinarrizko baldintzak, errege dekretu honen arabera onartzen direnak, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoaren (EKTaren) I. zatian sartuko direla, irisgarritasun unibertsalerako eta bereizkeria gabeziarako oinarrizko eskakizun gisara. Era berean, EKTaren II. zatian sartuko da aipatu oinarrizko eskakizunak betetzeari buruzko oinarrizko dokumentua”. Bestetik, bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du “errege dekretu honen bidez onartzen diren eta azken xedapenetatik hirugarrena betez Eraikuntzako Kode Teknikora sartuko diren oinarrizko baldintzak, hau da, eraikinetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasun eta bereizkeriarik gabeko oinarrizko baldintzak nahitaezkoak izango direla eraikin berrietarako, bai eta jada badauden eraikinak handitzeko, aldatzeko, eraberritzeko edo birgaitzeko egiten diren obretarako ere, baldintza horiek Eraikuntzako Kode Teknikora sartzeko erabiliko den errege dekretuak ezarritako epean”.
d.2) 1544/2007 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, ezgaitasunen bat duten pertsonak garraio moduetara iritsi eta horiek erabiltzeko behar dituzten oinarrizko irisgarritasun eta bereizkeria ezeko baldintzak onesten dituena.
Arau honek irisgarritasuneko oinarrizko baldintzak eta bereizkeria ezekoak finkatzen ditu, ezgaitasunen bat duten pertsonek trenbideen garraio moduak, itsasotikoak, airetikoak, errepidetikoak, hiri eta hiri inguruko autobusezkoak, trenbide metropolitarrekoak, taxi eta garraio bereziko zerbitzuetakoak erabil ditzaten. Horretarako, ezarpen egutegia finkatzen da abenduaren 2ko 51/2003 Legearen zortzigarren azken xedapenean ezarritakoaren esparruan.
d.3) 49/2007 Legea, abenduaren 26koa, ezgaitasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunaren, bereizkeria ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren gaian arau-hauste eta zehapen araubidea finkatzen duena.
Irisgarritasunaren gaian onetsitako estatu mailako arau hau osagarri modura aplikatzen da legedi autonomikoa eta gero. Autonomia erkidegoek beren legeak aldarrikatu dituzte irisgarritasun unibertsalaren printzipioak bermatze aldera.
e) Lehen adierazi dugun bezalaxe, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak 2006ko abenduaren 13an onartu zuen konbentzioak, hots, Espainiak 2007ko abenduaren 3an berretsi zuen eta 2008ko maiatzaren 3an indarrean jarri zen horrexek, hau da, Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioak, ezintasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko ikuspegia sagaratzea ekarri zuen. Horrela, konbentzioak eskubidedun subjektutzat jotzen ditu ezintasunen bat duten pertsonak, eta eskubide horien erabilera erabatekoa eta eraginkorra izatea bermatzera behartzen ditu botere publikoak. Konbentzioaren 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ezintasunen bat duten pertsonen giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen erabateko erabilera ziurtatzeko egokiak diren neurri legegileak, administratiboak eta beste mota batzuetakoak ezartzeko konpromisoa hartzen dute Estatu Alderdiek. Ezgaitasunaren gizarte ereduaren eremu horretan sakontzen du abuztuaren 1eko 26/2011 Legeak, araudia Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioari egokitzen dionak, bultzada berritzailea emanez, beren bizitzako alderdi guztietan erabakiak har ditzaten laguntzeko xedez, bai bizitza pertsonalean, bai kolektiboan, autonomia pertsonalean eta bereizkeria ezan aurrera egiteko.
Osasunaren arloan, hainbat lege aldatu ziren, eta pertsonen eta osasunaren arloko herri-administrazioen arteko harremanetan diskriminaziorik ez eragiteko arrazoi bezala jaso zen ezintasuna, eta informazioa pertsona guztientzat erabilerrazak eta ulergarriak diren formatuetan jasotzeko eskubidea arautu zen, bai eta hainbat osasun-eremutan onespena ematea ere.
Era berean, esku artean dugun eremuan, nabarmentzekoa da lanbide sanitarioen antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 22. artikuluko 3. paragrafoaren (26/2011 Legearen 10. artikulua) aldaketa, honela geratu baita idatzita:
“3. Gobernuak, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak hala proposatuta eta Osasun Sistema Nazionaleko Giza Baliabideen Batzordeak aurretiko txostena eginez, ekintza positiboko beharrezko neurriak hartuko ditu, osasun prestakuntza espezializatuko plazetara sartzeko urteroko hautapen-proben deialdietan ezintasunen bat duten pertsonek bete dezaten horietako bakoitzean eskaintzen diren plaza guztien ehuneko zazpi gutxienez (ezintasunen bat duten pertsonatzat hartuko dira Ezintasunen bat dutenen aukera berdintasunari, bereizkeria ezari eta irisgarritasunari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen 1. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutakoak), beti ere, hautapen-proba gainditzen badute, ezintasuna egiaztatzen badute eta hautatu den espezialitateari dagozkion zereginak betetzeko bateragarritasuna egiaztatzen badute.
Eskudun administrazio publikoek beharrezko neurriak hartuko dituzte, ezintasunen bat duten pertsonen beharretarako zentzuzko egokitzapenak eta doikuntzak egin daitezen, bai sarbiderako probetan, bai prestakuntza-plazen esleipendunak prestatzeko lanpostuetan”.
Ondorioz, aipatu aginduan xedatutakoa betetzeko, beharrezkoa izango da instalazio irisgarriak edukitzea, aipatu plazetara sartzen diren eta ezintasunen bat duten pertsonek beren prestakuntza garatu ahal izan dezaten.
Irisgarritasuna ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak guztiz eraginkorrak izan daitezen elementu giltzarri eta nahitaezkotzat jotzeari dagokionean, nabarmentzekoa da Hiriak Birgaitzeari, Biziberritzeari eta Eraberritzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legearen bidez Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeari egin zaion aldaketa.
f) Aldi berean, abuztuaren 1eko 26/2011 Legeak, hau da, araudia Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioari egokitzekoak, azken xedapenetatik bigarrenean ezarritakoa betez, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua onartu da, eta, horren bidez, ezintasunen bat duten pertsonei eta horiek gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onartu da.
Lehen aipatutako hiru lege nagusiak bateratu ditu legegintzako errege dekretuak arau horretan: 13/1982 Legea, 51/2003 Legea eta 49/2007 Legea. Modu berean, hiru lege horiek indargabetu dira, eta lege horiei egindako aipamen eta bidaltze-ohar guztiak araudi horri buruzkoak direla ulertuko da hemendik aurrera. Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioari eguneratu zaizkio termino, definizio, printzipio eta eduki guztiak.
Irisgarritasunaren eremuan, zera ezartzen du ezintasunen bat duten pertsonei eta horiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrak: “ezintasunen bat duten pertsonek modu independentean bizitzeko eta bizitzaren alderdi guztietan guztiz parte hartzeko eskubidea dute. Horretarako, irisgarritasun unibertsala gainerako pertsonen baldintza beretan ziurtatzeko egokiak diren neurriak hartuko dituzte botere publikoek, eremu guzti hauetan: ingurunean, prozesuetan, ondasunetan, produktuetan eta zerbitzuetan, garraioan, informazioan eta komunikazioetan, informazio eta komunikazioko sistemak eta teknologiak barne hartuta, bai eta komunikabideetan eta jendeari irekitako edo erabilera publikoko zerbitzu eta instalazioetan ere, bai hiri eremuetan, bai baserri inguruetan”. 26. artikuluak, bestalde, hauxe dio: “edozein motatako eraikinek ezintasunen bat duten pertsonen irisgarritasuna ahalbidetzeko bete beharko dituzten gutxieneko baldintzei buruzko aurreikuspenak jasoko dituzte eraikuntzari buruzko arau teknikoek. Oinarrizko proiektuak, betearazteko proiektuak eta zati bateko proiektuak idazteko fasean jaso beharko dira arau horiek guztiak, eta oniritzi ofizialak ukatuko zaizkie, profesionalen elkargoenak zein eskudun administrazio publikoetako ikuskaritza bulegoenak, aipatu arauak betetzen ez dituztenei”.
g) Azkenik, eraikuntzarako eskakizunei buruz, arau hauek aipatu behar ditugu:
g.1) Azaroaren 5eko 38/1999 Legea, eraikuntzaren antolamenduari buruzkoa. “Pertsonen segurtasuna, gizartearen ongizatea eta ingurumenaren babesa bermatzeko asmoz, eraikuntzarako oinarrizko betekizun hauek ezartzen dira, eta arauz ezartzen den moduan bete beharko dira eraikinen eta horien instalazioen proiektuan, eraikuntzan, mantentze-lanetan, kontserbazioan eta erabileran, bai eta jada badauden eraikinetan egiten diren esku-hartzeetan ere:
a) Funtzionaltasunari buruzkoak:
a.1) Erabilera. Eraikinean aurreikusi diren zereginak egoki betetzea erraztuko dute instalazioetako espazioen eta horniduraren antolaerak eta neurriek.
a.2) Irisgarritasuna. Eraikinera sartzea eta bertatik mugitzea ahalbidetuko zaie mugikortasun eta komunikazio urritasuna duten pertsonei, berariazko arauan aurreikusitako baldintzetan.
a.3) Telekomunikazio, ikus-entzunezko eta informazio zerbitzuetarako sarbidea, berariazko arauan aurreikusitako baldintzetan.
a.4) Posta zerbitzuetarako sarbidea erraztea, posta bidezko bidalketak entregatzeko instalazio egokiak hornituz, berariazko arauan aurreikusitakoaren arabera (3.1. artikulua).
g.2) Eraikuntzako Kode Teknikoa onartu duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua ere nabarmendu beharra dago, “eraikinek eta horien instalazioek bete behar dituzten oinarrizko kalitate-betekizunak erregulatzen dituen marko arautzailea da, segurtasunerako eta bizigarritasunerako oinarrizko betekizunak asebetetzeko xedea duena, eraikuntzaren antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa garatuz.
2. EKTak oinarrizko eskakizun horiek ezartzen ditu «egituraren segurtasunerako», «suteetako segurtasunerako», «erabileraren eta sarbidearen segurtasunerako», «ingurumenaren higienerako, osasunerako eta babeserako», «zarataren aurkako babeserako» eta «energia aurrezteko eta isolamendu teknikorako» oinarrizko betekizunetarako, eta behar besteko berme teknikoekin betetzen direla egiaztatzeko prozedurak ematen ditu” (1. artikulua).
g.3) Beste erreferentzia garrantzitsu bat otsailaren 19ko 173/2010 Errege Dekretua da. Horren bidez, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Eraikuntzako Kode Teknikoa aldatzen da, ezgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunaren eta bereizkeriarik ezaren arloan (2010eko martxoaren 11ko BOE, 61. zk.).
g.4) Hirietako espazio publikoetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasun eta bereizkeriarik gabeko oinarrizko baldintza teknikoen agiri teknikoa garatu duen otsailaren 1eko VIVI/561/2010 Agindua (2010eko martxoaren 11ko BOE, 61. zk.).
g.5) Hiriak Birgaitzeari, Biziberritzeari eta Eraberritzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legeak politika publikoen xedeen artean ezartzen du, hiri jasangarriagoa, efizienteagoa eta lehiakorragoa lortze aldera, “herritarrak azpiegituretara, instalazioetara, ekipamenduetara eta zerbitzuetara iristeko irisgarritasun unibertsala, eta horien mugimendua” (3. e) artikulua).
g.6) Lur eta Hiri Berritzearen Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilea (2015eko urriaren 31ko BOE, 261. zk.).
h) Beste alde batetik, adierazi beharra daukagu Ezgaitasunari buruzko Espainiako Estrategiaren 2014-2020 Ekintza Planak, osasun arloa jorratzeko unean, xede zehatz gisa jaso duela osasun zerbitzu eta instalazio irisgarriak eta ez bereizkeriazkoak indartzeko beharra.
Zentzu horretan, adieraz daiteke Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak, 2. artikuluan, legea osatzen duten printzipioen artean ezartzen duela “berdintasunezko eta kalitatezko baldintza eraginkorretan ematea zerbitzuak Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaileei”. Era berean, 23. artikuluak ezartzen du une oro bermatu behar dela irisgarritasuna, eta zehaztu du “Osasun Sistema Nazionaleko erabiltzaile guztiek edukiko dutela lege honetan aitortutako osasun-prestazioetarako sarbidea, berdintasunezko baldintza eraginkorretan”.
Horri dagokionez, bereziki garrantzitsua da 28. artikulua, izan ere, zera zehazten du kalitate-bermeak eta erreferentziazko zerbitzuak erregulatzean: “Ezintasunen bat duten pertsonentzako osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -prestazioen irisgarritasuna kalitate-irizpidea da, eta Osasun Sistema Nazionalak bermatu behar du. Irisgarritasuna sustatzeko eta edozein motatako oztopoak kentzeko arloan indarrean dauden eta aplikagarriak diren arauak bete beharko dituzte osasun-zentro berriek. Antzinatasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik mugikortasun- edo komunikazio-arazoak dituzten erabiltzaileentzako oztopoak dauzkaten osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan oztopoak kentzeko programak bultzatuko dituzte osasun arloko administrazio publikoek.
2.3. Araudi autonomikoa
EAEk, ELGL onetsi aurretik, bere jarrera adierazia zuen hirigintza irisgarritasunaren gaian, hain zuzen ere Hirigintza-oztopoak kentzeko araudiari buruzko martxoaren 23ko 59/1981 Dekretuaren bitartez. Hala eta guztiz ere, eraikinetako irisgarritasunaren araudia ez zen euskal arautegian 1983. urtearen amaierara arte finkatu, hain zuzen ere Arkitektura-oztopoak kentzeko araudiari buruzko abenduaren 19ko 291/1983 Dekretuaren onespenarekin.. Xedapen horren izaera aurrerakoia zen erabat garai hartarako, izan ere, xedea definitzerakoan, zera aipatzen zuen: “ezgaitasun iraunkor nahiz behin-behineko izan dezaketen guztiek –haur, haurdun dauden emakume, zama-eramaile, eta abar–”. Beste era batera esatearren, nolabait diseinu unibertsalaren oinarrizko postulatuetako bat biltzen zuen, hain zuzen ere ingurunea guztion beharretara egokitzean zetzana.
Arau horrek, egun indarrean dagoen araudiaren aurrekari zuzenak, oinarrizko akats bat zuen: ez zeukan berori betetzera derrigortuko zuen zigortzeko sistemarik.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan irisgarritasunaren gaian indarrean dagoen araudia honela egituratzen da:
a) Jarduteko esparru orokorra, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak definitzen duena da. Esparru honek zera jasotzen du:
– Legearen xedea eta hura aplikatzeko esparru materiala.
– Neurrien definizioa lau esku-hartze eremuetan irisgarritasuna bermatzeko –hiri inguruneak eta espazio publikoak, eraikinak, informazio eta komunikazio sistemak eta garraioak–; definizio horretan, batetik, baldintza orokorrak sartzen dira eta, bestetik, erreserbak.
– Herri administrazioek –Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, udalek eta gainerako erakunde publikoek– hartu beharko dituzten neurriak irisgarritasuna sustatu eta bultzatzeko.
– Araudiko eskakizunak betetzen diren edo ez kontrolatzeko neurriak.
– Zehapen araubidea, hau da, arau-hausteak, zehapenak eta araudia betetzen ez den kasuan aplikatu beharreko prozedura definitzea.
– Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzea, gai horretako kontsulta organo eta parte hartzeko organo gisa.
b) Esku-hartze eremu ezberdinetan aplikatu beharreko baldintza teknikoak, legea garatzeko bi dekretuetan bildutakoak:
– 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruetako, espazio publikoetako, eraikinetako eta informazioaren eta komunikazioaren sistemetako irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartu dituena. Dekretu honek bost eranskin ditu:
I. eranskinak parametro antropometrikoak finkatzen ditu. Bertan, irisgarritasun kontzeptuen oinarrizko definizio batzuk sartzen dira, irisgarritasun zailtasunak dituzten pertsona taldeak identifikatuz eta neurriak, gorputz dimentsioak, helmen eta kontrol egoerak eta mugimendu eta transferentzietarako espazio beharrak ezarriz.
II. eranskinak irisgarritasuneko baldintza teknikoak arautzen ditu, espazio publikoetan eta komunitate izaerako elementuetan.
III. eranskinak irisgarritasuneko baldintza teknikoak finkatzen ditu eraikuntzarako.
IV. eranskinak irisgarritasuneko baldintza teknikoak finkatzen ditu komunikazio sistemetarako.
Azkenik, V. eranskinak, aurreko eranskinetan aurreikusitako irisgarritasuneko baldintza teknikoak arautzen ditu urbanizazio eta eraikuntzetan berriztatze, zabalkunde edo aldarazpen obrak egin behar direnerako.
– 126/2001 Dekretua, uztailaren 10ekoa, Garraioan Irisgarritasun-baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dituena.
Dekretu horretan garraio azpiegituretan bete beharreko irisgarritasun baldintzak finkatzen dira, eta baita errepidetiko eta trenbidetiko garraio publikoaren material mugikorrean egon beharrekoak ere. Bertan sartzen dira ere garraio pribaturako baldintza jakin batzuk eta arautu egiten dira irisgarritasun baldintzen egokitzapenak gauzatzeari eta horiek kontrolatzeari buruzko alderdiak.
Era berean, interesgarria da Euskal Autonomia Erkidegoan irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudi teknikoa aplikatzeko gida (2012ko uztaila).
c) Arau hauek ere aplikagarriak lirateke:
– 2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatu duena (EHAA, 190. zk., 2014ko urriaren 7koa).
– 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (EHAA, 138. zk., 2006ko uztailaren 20koa).
– 42/2005 Dekretua, martxoaren 1ekoa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen dekretua aldatu duena.
d) Bestetik, adierazi nahi dugu Euskadirako Osasun-politikak 2013-2020 egitasmoak modu sistematikoan ezartzen duela ekitate-ikuspegia osasun-sistemako eta osasun publikoko plan eta esku-hartze guztietan. Gizartean eta osasunean desabantaila gehien dituzten giza-taldeei zuzendutako baliabideen esleipena nagusitzeko ekintza anitzak burutzea dakar horrek, bai eta “osasun-zerbitzuetarako irisgarritasun unibertsala, zainketen jarraitutasuna eta kalitatezko arreta integrala bermatzea ere, Euskadin bizi diren pertsona guztientzat, pertsona talde edo kolektibo jakin batzuei desabantailak edo zailtasunak eragiten dizkieten oztopoak kenduz osasun-zainketen sarbidean, hala nola:
– Oztopo fisikoak edo garraio-oztopoak pertsonen aniztasun funtzionalagatik.
– Genero-oztopoak.
– Gaixotasun eta asaldura jakin batzuek eragindako estigma sozialagatiko oztopoak.
– Oztopo sozialak, kulturalak eta ekonomikoak”.
d.1) 31/2006 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen baimenei buruzkoak, 7. artikuluan adierazten du osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen titularren betebehar gisa “indarrean dauden arauek osasun-zentro, -zerbitzu edo -establezimendu mota bakoitzerako ezartzen dituzten baldintza eta betekizun teknikoak mantentzea”.
d.2) Osasun-sailburuaren 1996ko otsailaren 29ko aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleak sortzeko, aldatzeko eta horiek funtzionatzeko baimenak erregulatzen dituenak, “Euskal Autonomia Erkidegoan dauden titulartasun publikoko zein pribatuko ospitaleak sortzeko, horietan aldaketa garrantzitsuak egiteko eta horiek funtzionatzeko baimenetarako aurretiko baimen administratiboak erregulatzea” xedetzat duenak, era berean ezartzen du errehabilitazio-unitateetan arkitektura-oztoporik ez egoteko betebeharra, ospitaleetako eremu ezberdinen betekizun espezifikoak erregulatu dituenean III. eranskinean.
d.3) Osasun-sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko aginduak ezartzen ditu ebakuntza-jarduerak edota ospitaleratu gabe prozedura diagnostiko edota terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentroei eta -zerbitzuei ezar dakizkiekeen betekizun teknikoak, eta horren xedea da “ebakuntza-jarduerak edota ospitaleratu gabe prozedura diagnostiko edota terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentroek eta -zerbitzuek bete behar dituzten betekizun orokorrak eta espezifikoak erregulatzea”. Era berean, irisgarritasun eta arkitektura-oztopoak kentzeko arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko betebeharra jaso du, osasun-zentroen eta -zerbitzuen baimenerako betekizun tekniko orokorrak erregulatu dituenean III. eranskinean.
2.4. Eskumen esparrua
Estatuaren eta autonomia erkidegoaren arteko eskumen-banaketari dagokionean, eraikitako inguruneko irisgarritasun arloan, hirigintza eta etxebizitza dira eragindako eremu nagusiak, eta biak dira EAEren berariazko eskumenekoak, Konstituzioaren 148-1-3. artikuluan eta Autonomia Estatutuaren 10.31. artikuluan ezarritakoaren arabera. Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak horrelaxe adierazi du arrazoien azalpenean.
Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien eta udalen arteko eskumen-banaketari dagokionean, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ez du eskumenen esleipenik ezartzen espresuki, izan ere, administrazio publiko ezberdinak sartu ditu tartean eta betebehar espezifikoak ezarri dizkie”dagozkien eskumenen garapenean eta exekuzioan”. Lege hori zeharkakotzat jo daitekeen araua da, hau da, administrazio-jardueraren hainbat eremuri eragiten die, eta horrek azaltzen du aipatu igorpen orokorra. Kasu horietan, arauak ezarritako betebeharrak ezartzen zaizkie askotariko administrazio publikoei, aipatu eremuak kasu bakoitzean erregulatzen dituen legediaren bidez eremu horietako bakoitzean esleitutako eskumenen arabera.
Oro har, honakoa esan genezake:
Eusko Legebiltzarrari dagokio berariaz lege maila duten arauak idazteko eskumena, baina Eusko Jaurlaritzari dagokio eraikinetako irisgarritasun arloko eskumen arautzailea. Bestalde, Toki Araubidearen Oinarriak erregulatu dituen Legearen 22.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantzak onartzeko ahala daukate udalek, baina horiek inola ere ezingo dute maila goragoko beste arau batzuetan aurreikusitakoaren aurka egin, Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 11. artikuluak zehaztu duen bezala.
Administrazio publikoen multzoari dagozkio araudia betearazteko eskumenak:
– Batetik, guztiek dute beren titulartasuneko eraikinetan aurreikuspen arautzaileak errespetatzeko betebeharra.
– Bestetik, irisgarritasuna sustatzeko eremuan, lau urterako programak eduki behar dituzte, legean eta horren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzei egokitzeko pixkanaka jada badauden eraikinak, titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikokoak.
– Udalei dagozkie, funtsean, kontrol-eskumenak, toki araubidearen eta hirigintza-antolamenduaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoaren arabera; udalak dira, besteren artean, eraikuntza berriko obren, egituraren aldaketen edo jada badauden eraikinen kanpoko itxuraren aldaketen eta eraikinak eraisteko kasuetan, baimena emateko eskumena dutenak.
Alabaina, Eusko Jaurlaritzak aurretiko kontrol-eskumenak dauzka baimen edo kalifikazio bat eman behar duen kasuetan edo antzeko egintzetan, eta ikuskapen-eskumenak dauzka zerbitzu jakin batzuetan, osasun-zentroen eremuan adibidez, osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen baimenari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat eginez.
Azkenik, udalak izango dira oinezkoen irisgarritasunaren arduradun kaletik ekipamendu ezberdinetaraino doan hiri ingurunean, eta baita autobusen hiri zerbitzuen eta taxi egokituaren zerbitzuaren gaineko arduradun ere.
2.5. Irisgarritasun-baldintzak ospitaleetan
Ospitaleetako irisgarritasunaren analisia egiteko, indarrean dauden erreferentziazko araudietan oinarritu gara, horiek baitira mugikortasun murriztua duten pertsonen eta ezintasunen bat duten pertsonen autonomia eta erabateko irisgarritasuna bermatzeko baldintza eta jarraibide nagusiak ematen dizkigutenak.
Ondorioz, autonomia erkidegoko eta estatuko araudiak aipatu ditugu, irisgarritasunerako oinarrizko baldintzak zehazten dituztenak.
Alde batetik, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko apirilaren 11ko 8/2000 Dekretuaren II. eranskina hartu da kontuan, eta, bestetik, Eraikinaren Kode Teknikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoa
Kanpoaldean, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko apirilaren 11ko 8/2000 Dekretuaren II. eranskinaren arabera, hauek dira ezintasunen bat duten pertsonen mugikortasunerako kontuan hartu diren beharrezko eta oinarrizko elementuak:
SUA 9 oinarrizko betekizuna: Irisgarritasuna. EKT (Eraikinaren Kode Teknikoa)
“Eraikinetan, bereizkeriarik gabeko irisgarritasuna eta erabilera ziurtatuko dira, independenteak eta seguruak, ezintasunen bat duten pertsonentzat”.
68/2000 DEKRETUA. EUSKO JAURLARITZA |
SUA 9 OINARRIZKO BETEKIZUNA: IRISGARRITASUNA EKT |
Oinezko ibilbideak |
|
Oztoporik gabeko igarobidearen gutxieneko zabalera 2 metrokoa izango da. |
Ez da irtengunerik egongo, ezta eskailera-maila isolaturik ere. |
Malda longitudinala ≤%6koa izango da. |
Zuhaitzek, zuhaixkek eta abarrek ez dute inoiz hartuko oinezko ibilbidea. |
Zeharkako malda, gehienez ere, %2koa izango da –%1,5ekoa izatea gomendatzen da–. |
Ibilgailuak sartzeko eta irteteko elementuek ez dute oinezko ibilbide irisgarria hartuko. |
Igarotzeko altuera librea 2,20 metrokoa izango da. |
Ez da irtengunerik egongo, ezta eskailera-maila isolaturik ere. |
Zoladura gogorra, trinkoa eta irristatzearen aurkakoa. |
|
Maldetan, kota-aldaketetan, sakonuneetan –arrapaletan, eskaileretan, lurrazpiko igarobideetan eta abarretan–. Ohartarazpen-zerrenda adierazkorrak jarriko dira (≥1 m), joanaren noranzkoarekiko perpendikular. |
|
Zoladurak |
|
Zoladura bat izango da nagusi, oinezko ibilbidearen zati handiena hartuz. |
Ez dituzte 4 mm-tik gorako irtengunea duten junturak edukiko. |
Ibilbidearen ardatza. Beste zoladura bat, ikusmen-arazoak dituzten pertsonei zuzen joaten eta orientatzen laguntzeko. |
Gehieneko %25eko maldekin konponduko dira 5 cm-tik beherako desnibelak. |
Berdindutako burdin-sare eta erregistroak eta 1 X 1 cm-ko lauki-sareak. |
Ez da egongo 1,5 cm-ko diametroa duen esfera sar daitekeen hutsunerik. |
Zuhaitz txorkoak estali egingo dira. |
Zirkulazio-guneak mugatzeko hesiak, 80 cm-ko altuerakoak gutxienez |
Ibilgailuen pasabideak |
|
Luzetarako eta zeharkako maldek ez diete oinezko ibilbideei eragingo. |
Ibilgailuen pasabideak ez dira oinezkoen pasabideak izango. |
Espaloiaren zabalera 1,50 m-koa izango da gutxienez, onartutako maldekin. |
|
Espaloia 1,50 m-koa bada, zintarria beheratuko da. |
|
Zebrabideak |
|
Oinezko ibilbidean seinaleztatuko dira, “seinaleztapen-zerrendekin”. 1 m-ko edo hortik gorako zabalera. |
Pasabidearen plano inklinatuaren eta galtzadaren arteko elkargunea berdindua. |
Pasabidearen seinaleztapena. |
Hiru planok osatutako oinezkoen pasabideek malda bera eduki behar dute. |
Luzetarako gehieneko malda %8koa izango da. |
Unean uneko elementu baten bidez babestuko dira alboetako desnibelak, plano inklinatuaren albo bakoitzean. |
Zeharkako malda %1,5ekoa gehienez. |
Galtzada kotan, plano inklinatuaren gutxieneko zabalera 1,80 m-koa izan behar da. |
Espaloiaren gutxieneko zabalera 1,50 m-koa. |
Irristatzeen aurkako margoarekin egingo da seinaleztapena. |
Galtzada kotan. |
Ibilgailuek ondo ikusi behar dituzte oinezkoak, eta alderantziz. |
Zebrabidearen zabalera bera. |
|
Irlatxoak galtzadaren maila berean egongo dira, eta zebrabidearen zabalera bera edukiko dute. |
|
Bi noranzkodun eta hiru errail edo errail gehiago dituzten irlatxoetan, babesteko gutxieneko hondoa 2 m-koa izango da. |
|
Semaforoek soinudun seinaleztapena eduki behar dute. |
|
Irristatzeen aurkako zorua. |
|
Espaloi estuetan, galtzada kotara beheratuko da espaloia oinezkoentzako zabalera guztian. |
|
Irlatxoak |
|
Tarteko irlatxoa zebrabidearen berdina izango da, eta zoladura pasabidearen berdina. |
Gutxienez, 1,50 m-ko luzera. |
Bi noranzkodun eta hiru errail edo errail gehiago dituzten irlatxoetan, gutxieneko hondoa 2 m-koa izango da. |
Ukipen-seinaleztapena edukiko dute. |
Eskailerak |
|
Ezin izango dira isolatutako mailekin eraiki. |
Desnibelen babesa: babes-hesiak egongo dira 55 cm-tik gorako kota duten desnibeletan, zuloetan eta irekiguneetan. |
Mailartea edukiko dute eta ez dute bozelik edukiko. |
55 cm-ak gainditzen ez dituzten eta erorikoak eragin ditzaketen maila ezberdintasunak ikusmenaren eta ukipenaren bidez hautemateko seinaleztapena jarriko da. Gutxienez, bide-bazterretik 25 cm-ra hasiko da. |
Eskubandarekin bi aldeetan ibilbide osoan zehar, 1,20 m-ko zabalera gainditzen bada. |
Bihurgunedun tarteetan, gutxienez 28 cm-ko mailagaina, barruko bide-bazterretik 50 cm-ra eta kanpoko bide-bazterretik 44 cm-ra. |
Eskaileraren zabalerak 2,40 m-ak gainditzen dituenean, eskubanda garaiera bikoitzean ere jarriko dira. |
Norabidezko ukipen-zerrenda adierazgarriak, arrapalaren edo eskaileraren bi aldeetan. |
Eskaileretarako sarbideetan ukipen seinaleztapena. |
|
Orientazio plaka eskubandetan. |
|
Arrapalak |
|
Hiri ingurunearen gutxieneko zabalera 2 metrokoa izango da, eta 1,80 metrokoa, berriz, eraikinaren barrualdean. |
Norabidezko ukipen-zerrenda adierazgarriak, arrapalaren edo eskaileraren bi aldeetan. |
Gehieneko malda %8koa izango da (%6koa izatea gomendatzen da) eta zeharkako malda %1,5ekoa izango da. |
|
Atseden-gunerik gabeko tartearen luzera gehienez 10 metrokoa izango da. |
|
Sarbideek 1,80 metroko diametroa edukiko duen bira maniobra ahalbidetu behar dute. |
|
Heldulekuak bi ertzetan, garaiera bikoitzean, eta ibilbide osoan zehar. |
|
Aldeetako babesa arrapaletan. |
|
Irristatzearen aurkako zoladura. |
|
Eskuzko seinaleztapena arrapalarako sarbideetan. |
|
Eskailera mekanikoak |
|
Gutxieneko zabalera librea 1 m-koa. |
|
0,80 m-ko azalera horizontala, mailak hasi aurretik. |
|
Eskubandak eskailera baino lehen eta gero, 0,80 m gutxienez. |
|
Seinaleztapena eskaileraren hasieran eta amaieran, norabidezko ukipen-zerrenda adierazgarriekin. |
|
Eskubandak |
|
Ez dira ahokatuta jarriko. |
Ez dira eskalagarriak izango. |
Krokatzeak saihesteko moduan errematatuko dira. |
Elementu bertikalen arteko irekiguneek eta espazio libreek ez dituzte 10 cm-ak gaindituko. |
Bikoitzak izango dira, 100 cm-ra (5 cm +/-) eta 70 cm-ra (5 cm +/-), eta 45 zentimetroz luzatuko dira arrapalen edo eskaileren muturretan; eskaileraren edo arrapalaren tarte osoaren estaldura bermatu egin beharko da. |
|
Ukimen orientazioko plakak jarriko dira eskaileren eta arrapalen eskubandetan, braille sisteman eta goi-erliebean. |
|
Parkeak, lorategiak, espazio publiko libreak |
|
2 m-ko bideak edo bidezidorrak. |
Oinezko ibilbide irisgarria, debekatuta dago lur askea, hartxintxarra edo hondarra erabiltzea. |
Irristatzeen aurkako zoladura deformaezina, bereizita. |
Banku irisgarriak. |
40 cm-tik gorako plataforma altuek babes-elementuak izango dituzte. |
Orientatzeko eta ibilbideak aurkitzeko informazioa. |
Oinezko ibilbidea 2,20 m-tik behera hartu gabe landatuko dira zuhaitzak. |
Ukipen-mapek, planoek edo maketek ez dituzte kristalak edo oztopoak izango aurrean. Sarbide nagusietan egongo dira, 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran. Erliebean eta bereizita. |
Hiri-altzariak lerrokatuta. |
|
Ukipen-planoak. |
|
Aparkalekuak |
|
40 aparkalekutik bat gordeko da mugikortasun murriztua duten pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuetarako. |
Gutxienez 1,50 m-ko zabalera duten transferentzia-espazioak. Bi espaziok transferentzia-espazio hori parteka dezakete. |
Aparkalekuak oinezko ibilbideetatik eta eraikinen sarreretatik hurbil. |
Ilaran dauden aparkalekuek hurbilpen- eta transferentzia-gunea izango dute; aparkalekuaren zabalera bera edukiko dute, eta, gutxienez, 1,50 m-ko luzera. |
Nazioarteko irisgarritasun-sinboloa, bai bertikalki, bai horizontalki. |
|
Gainerako ibilgailuek hor aparkatzeko debekua dutelako seinaleztapena. |
|
Irristatzeen aurkako seinaleztapen horizontala. |
|
Erreserbatutako bi aparkalekuren artean, ibilbideak ez ditu 250 m gaindituko. |
|
Gurpildun aulkien erabiltzaileak erreserbatutako aparkalekutik oinezko ibilbidera edo espaloira iristea bermatuko da, arrisku-egoerak saihestuz. |
|
Ilaran dauden aparkalekuetan, aparkalekuen gutxieneko neurriak 6 m X 3,60 m izango dira, eta, baterian dauden aparkalekuetan, 5 m X 3,60 m. |
|
Eraikinaren barruan daudenean, kale mailan dauden solairuetan erreserbatuko dira ahal bada, larrialdia gertatuz gero ebakuazioa errazteko, oinezkoentzako guneen ondoan. |
|
Hiri-altzariak |
|
Ez dute irisgarritasunean eragingo. |
Ez da ertz bizirik egongo. |
Erabilera publikoko elementu guztiak (iturriak, bankuak eta abar) diseinatuko eta kokatuko dira irisgarritasun-zailtasunak dituzten pertsonek erabiltzeko moduan. |
Hiri-altzariak espaloiaren kanpoko bandaren ondoan egongo dira lerrokatuta. Zintarriaren eta galtzadaren arteko mugatik 0,40 m-ra. |
Fatxadatik irteten diren elementuek 2,20 m-tik gorako altueran edukiko dute beheko ertza. |
Elementu gardenek kolore biziko banda opakoak edukiko dituzte, eta beiraztatutako azaleraren zabalera guztia hartu beharko dute. |
2,20 m-tik beherako altuera duten elementu guztiak luzatuko dira lurzoruraino. |
|
Hiri-altzariak oinezkoentzako ibilbidearen luzetarako noranzkoan jarriko dira. |
|
Espaloietan, kanpoko ertzean egongo dira jarrita, eta ez dute oinezko ibilbidea murriztuko 2 m-tik behera. |
|
Ez dituzte oinezkoen pasabideak hartuko. |
|
Elementu gardenek 20 cm-ko zabalera duten bi seinaleztapen-banda horizontal edukiko dituzte. Garaiera bikoitzean jarriko dira, 1,50 m-ra eta 0,90 m-ra. |
|
Semaforoak |
|
Soinuak igortzeko sistema. |
Zebrabidearen kanpoko mugatik 1,50 m-ra baino gutxiagora egongo dira, oztopoak saihestuz. |
Argi-aldaketa eragiteko pultsadorea 0,90 m-tik 1,20 m-ra bitarteko altueran egongo da. |
4 cm-ko gutxieneko diametroa, eta tonua edo ahots-mezua igorriko da sakatu dela baieztatzeko. Ezagutzeko ikonoa eta ehundura. Norabidezko gezia. |
Mutiloiak |
|
Bolumenagatik eta koloreagatik ikusiko dira, eta krokatzeak saihestuko dituzte. |
0,75 m-ren eta 0,90 m-ren arteko altuera, gutxieneko zabalera edo diametroa 10 cm-koa, diseinu borobildua eta ertzik gabea. |
Kolorea kontrastean, zoladurari dagokionez. |
|
Lerrokatuta eta oinezko ibilbidea hartu gabe. |
|
Informazio-guneak |
|
Informazio-taulak, kartelak, elkarreraginezko informazio-guneak eta abar edozein erabiltzailek irakurtzeko moduko altueran egongo dira jarrita, letraren tamainagatik eta kontraste kromatikoagatik. |
Jendearekiko elkarreraginezko bitarteko informatikoak dauzkaten elementu manipulagarriek egokitzapenak eduki behar dituzte, braillea erabili ahal izatea, ahozko elkarrizketa edukitzea eta karaktereak gehitzea ahalbidetzeko moduan. |
Elkarreraginezko informazio-sistemak erraz aurkitzeko eta horietara erraz iristeko moduan egongo dira jarrita. Biratzeko 1,80 m-ko erradioa ahalbidetu behar dute, oztoporik gabe. |
|
Teklatua 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran egongo da, pixka bat inklinatuta, eta bermatzeko apal txikia edukiko du. |
|
15º-ren eta 30º-ren arteko inklinazioa edukiko du pantailak, 1 m-ren eta 1,40 m-ren arteko altueran egongo da, eserita dagoen pertsonak ondo ikusteko moduan. |
|
Autobus-geralekuak, markesinak |
|
Alboren batean eta itxaron-gunean eta nasan oztoporik gabeko zerrenda librea egongo da, 1,80 m-ko zabalera librearekin. |
Oinezko ibilbidetik hurbil egongo dira, berori hartu gabe. |
45/50 cm-ko altuerako eserlekuak. |
|
Ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazioa, komunikazioko irisgarritasunari buruzko IV. eranskinaren arabera. |
|
Geralekua oinezkoen pasabidetik hurbil. |
|
Plataforma baldin badago, 20 cm-ko altuerako ertza duen espaloiaren zoladura eta ezaugarri berberak edukiko ditu. |
|
Elementu gardenak badauzka, seinaleztapen-bandak edukiko ditu altuera bikoitzean. |
Ospitaleen barruko espazioan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko III. eranskinaren (eraikinen irisgarritasunaren gaineko baldintza teknikoei buruzkoaren) arabera, bai eta SUA 9 oinarrizko eskakizuna: EKTaren (Eraikuntzako Kode Teknikoaren) irisgarritasunaren arabera ere, hauek dira ezintasunen bat duten pertsonen mugikortasunerako kontuan hartu diren beharrezko eta oinarrizko elementuak:
68/2000 DEKRETUA. EUSKO JAURLARITZA |
SUA 9 OINARRIZKO BETEKIZUNA: IRISGARRITASUNA EKT |
Sarbideak |
|
Kanpoko zoladuraren maila berean egon behar dira. |
|
Eskailerak badaude, arrapala eduki beharko dute. |
|
Oinezko ibilbideei dagokiena bete beharko dute eraikinen arteko oinezkoen ibilbideek edo komunikazioek. |
|
Eraikinik gabeko eremuak, korridoreak edo portxeak adibidez, argidun piboteekin seinaleztatuko dira, bi aldeetan, eremu horiek iluntasunean mugatzeko. |
|
Ateak |
|
Kontraste kromatikoaren bidez nabarmendu behar da atea fatxadatik, eta argiztapen ona eduki behar du. |
Irteera-ateen zabaltze-indarra: <=25 N. |
Zenbakiaren edo letraren berri emateko kartela, eraikinaren erabileraren berri ematearekin batera. Sarbideko atearen eskuinaldean egongo da, lurretik 1,50 m-ren eta 1,60 m-ren arteko altueran. |
Zabaltze-mekanismotik bazterrera arteko distantzia: >=0,30 m. |
Komunikazio-, dei- edo zabaltze-sistemak atearen ondoan egongo dira, ezkerraldean, 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran. Manipulazio-zailtasunak dituzten pertsonek erabiltzeko moduan egongo dira aipatu sistemak. |
|
Atezain automatikoaren bidezko zabaltze-sistema duten ateetan, pultsadoreen bidez eragiten bazaie, edo txartela sartuz edo antzeko mekanismo baten bidez, 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren artean egongo dira aipatu sistemak, eta behar diren bitarteko teknikoak jarriko dira atearen segurtasun-sistema askatzeko edo indargabetzeko, zabaltze- eta itxiera-maniobra amaitu arte. |
|
Atearen alde banatan, espazio libre horizontala egon behar da, atearen orriek hartu gabea, 1,80 m-ko diametroko oztoporik gabeko zirkulua ahalbidetuz. |
|
Zabaltze-angelua ez da 90º-tik beherakoa izango. |
|
Ate automatikoetan, igarotzeko tartearen gutxieneko zabalera 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren artekoa izan behar da. |
|
Bi orriko ateetan, normalean irekitzen denak 0,90 m-ko zabalerako igarobide tartea utzi behar du. |
|
Atearen zabaltze automatikoko malgukiek edo gailuek ez dituzte 30 newtonak gainditu behar. |
|
Larrialdietarako ateek barra bikoitza eduki behar dute, 0,90 m-ra eta 0,20 m-ra; behekoa laua izango da. Presioaren bidezko eragingailua. |
|
Ateak |
|
Ate automatizatuetan, irekierarako programatu den denbora mugikortasun urriko pertsona igarotzea ahalbidetzeko egokia dena izango da eta horrek ez ditu 0,5 m/s gaindituko. |
Zabaltze-mekanismotik bazterrera arteko distantzia: >=0,30 m. |
Beira duten ateetan seinaleztapenerako zerrenda horizontal bikoitza jarriko da, kolorearen aldetik kontraste nabarmena egiten duena, 1,50 m-ko eta 0,90 m-ko altueran. – Segurtasun-beira. – Babes-zokaloa 0,40 m-ko altueran. |
|
Barruko ateak behar bezain arinak izango dira, esku bakarrarekin irekitzea posible izan dadin. |
|
Oztopoetatik libre dagoen tokiarekin eta gurpil aulkiaren maniobra bermatzeko behar besteko zabalerarekin (gutxienez, 0,90 m bi orriko ateentzat). |
|
Garaiera egokian (0,90-1,20 m) kokatzen diren eskuz eragiten diren gailuak (krisketak, helduleku ergonomikoak), eta mugikortasun urriko pertsonen ekintza eremuaren barruan. Debekatuta daude “pomo” motakoak. |
|
Heldulekuak 0,90 m-ko eta 1,20 m-ko altueran egongo dira. Bertikalki jarrita badaude, atearen behealdean 40 cm utzi behar dituzte libre. Atearen mailatik 4 cm-ra. |
|
Atarteak |
|
1,80 m-ko diametroko zirkulua egiteko aukera egon behar da. |
Lanpasak eta moketak lurrean sartuta edo finkatuta egon behar dira. |
Etengabeko argiztapena, itzalik gabe, 300 lux gutxienez. Itsualdia saihestu kanpoaldearen eta barrualdearen artean. |
Ibilbide irisgarriak seinaleztatuko dira, arreta-gune irisgarriekin, joanaren noranzkoarekin paraleloak diren artekadun seinaleztapen-bandaren bidez, 40 cm-ko zabalerarekin eta 3 mm-ko sakontasunarekin (1 mm +/-) barrualdean eta 5 mm-koa (1 mm +/-) kanpoaldean, zoladurarengandik bereizita. |
Kontraste kromatikoa lurzoruen eta hormen artean. |
55 cm-ak gainditzen ez dituzten maila ezberdintasunak hautematea ikusmen- eta ukipen-bereizketaren bidez, ertzetik 25 cm-ra gutxienez. |
Irristatzearen aurkako zoladurak. |
|
Atarteetan planoak eta maketak egon behar dira. |
|
Alarma-pultsadoreak |
|
80 cm-ren eta 120 cm-ren arteko altueran, aginte- eta kontrol-elementuak. 40 cm-ren eta 120 cm-ren arteko altueran, korronte- edo seinale-harguneak badira. |
|
Elkarguneetarako distantzia, txokoan, 35 cm-koa gutxienez. |
|
Ukabil itxiarekin, ukondoarekin eta esku batekin eragin daitezkeen etengailuak eta pultsadoreak, edo automatikoak. |
|
Inguruarekiko kontraste kromatikoa. |
|
Ez dira onartzen biraketa- eta palanka-etengailuak. |
|
Ez da tenporizadoredun argiztapena onartzen komun eta aldagela irisgarrietan. |
|
Arrapala edo igogailu irisgarrien bidez konponduko dira desnibelak. Ez dira eskailera-mailak onartzen. |
|
Korridoreak |
|
Desnibelak daudenean, arrapalak jarri beharko dira. |
|
Kolore bereiziak lurzoruaren eta hormen artean. |
|
Ez dute oztoporik izango 2,20 m-ko altueran eta 1,80 m-ko zabaleran. Ez da altzarien, erradiadoreen, su-itzalgailuen edo antzeko elementuen inbasiorik egongo. |
|
Norabidezko zerrenda gidak. |
|
Irristatzeen aurkako zoladurak, jarraituak, ertzik edo tolesik gabeak. |
|
100 m-tik gorako ibilbidea egon behar da ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonen gurpildun aulkientzat. Aurreikus daitekeen gehieneko pertsona-okupazioan, 1 100 pertsonako. |
|
Korridoreetan altzari-elementuak jarri behar direnean, albo berean jarriko dira guztiak. |
|
Behar bezalako argiztapena edukiko dute. |
|
Leihoak |
|
Leihoen mekanismoak eta itxierak 0,80 m-ren eta 1,10 m-ren arteko altueran egongo dira, horietara iristea zaildu dezakeen oztoporik gabe. |
|
Leihoaren irekidurak ez du korridorea hartuko 2,20 m-tik beherako altueran. |
Komunikazio bertikalak:
68/2000 DEKRETUA. EUSKO JAURLARITZA |
SUA 9 OINARRIZKO BETEKIZUNA: IRISGARRITASUNA EKT |
Eskailerak |
|
Ezin daiteke maila isolaturik egon. |
55 cm-tik gorako altuera duten eskailerek eskubandak eduki dituzte, albo batean gutxienez. |
Eskaileren azpiko igarobide librearen gutxieneko altuera 2,20 m-koa. |
Ikusmenezko eta ukipenezko seinaleztapen-banden kolorea zoladuraren kolorearekin kontrastean egongo da, eta erliebea edukiko dute; 3 mm-koa (1 mm +/-) barrualdean eta 5 mm-koa (1 mm +/-) kanpoaldean. Eskaileren abiapuntua seinaleztatzeko, 80 cm-ko luzera edukiko dute joanaren noranzkoan, eta ibilbidearen zabalera eta artekak eskaileraren ardatzarekiko perpendikularrak izango dira. |
Mailartea edukiko dute eta ez dute bozelik edukiko. |
|
Debekatuta dago eskailera-mailak gainjartzea. |
|
Eskaileraren tarte baxueneko arkubarnera itxita egon beharko da 2,20 m-ko gutxieneko altueraraino. |
|
Eskailera guztiek eduki behar dituzte eskubandak bi aldeetan 1,20 m-tik gorako zabalera badute, ibilbide osoan zehar. 2,40 m-ak gainditzen badituzte, tarteko eskubandak egon behar dira. |
|
Eskaileretarako sarbideetan ukipen-seinaleztapena egon behar da. |
|
Behar bezalako argiztapena edukiko dute eskailerek. |
|
Arrapalak |
|
Gutxieneko zabalera 1,80 m-koa. |
%8ko malda 6 m-tik beherako luzeretan, eta %6koa gainerako kasuetan. |
Arrapalaren luzapenean ezin daiteke eskailerarik egon 3 m-tik beherako distantziara beheranzko norabidean. |
9 m-ko gehieneko luzera. |
Baimendutako gehieneko malda %10ekoa da 3 m-tik gorakoak ez diren luzeretan, eta %8koa gainerakoetan; hala ere, %6koa gomendatzen da. |
|
Atseden-gunerik gabeko luzera gehienez 10 metrokoa izango da. |
|
Tarteko atseden-guneek 1,80 m-ko luzera. |
|
1,80 m-ko diametroko zirkulua egiteko aukera egon behar da sarbideetan. |
|
Irristatzearen aurkako zoladura. |
|
Alboetan 5 cm-ko zintarri nabarmenduak. |
|
Tarteak 2 m-ko luzera gainditzen duenean, eskubandak eduki behar ditu bi aldeetan. |
|
Eskubandak |
|
Diseinu anatomikoa, eskuari egokitzeko itxurarekin. 4 cm-ren eta 5 cm-ren arteko diametroko sekzio zirkularra gomendatzen da. |
|
Eskubanda bikoitzak eta jarraituak. Goikoa 100 cm-koa (5 cm +/-), eta behekoa 70 cm-koa (5 cm +/-). |
|
Eskaileren eta arrapalen alboetan 45 cm-z luzatu behar dira, beti ere, ibilbideak edo elkartzeko edo biratzeko guneak inbaditzen ez badituzte. Kasu horietan, eskaileraren luzera estali behar dute gutxienez. |
|
Errematatuta egongo dira, katigatzea saihestuz. |
|
Kolorea kontrastean egon behar da gainerako elementuei dagokienez. |
|
Eskaileren eta arrapalen eskubandetan orientazio-plakak egon behar dira. |
|
Igogailuak |
|
Sartzeko plataforma, 1,80 m-ko diametroko zirkulua egiteko moduan. |
|
100 lux-ekin seinaleztatu igogailura sartzeko eremua, lurzoruaren mailan, eta ontziratze-gunea adieraziko duen seinaleztapen-zerrenda jarri, ehundura eta kolorea kontrastean. 1,50 X 1,50 m-ko azalera. |
|
Solairuaren adierazgailuak 1,50 m-ko altueran. Eskuinaldean, kanpoko markoaren atezangoan, informazioa erliebean eta braille sisteman. |
|
Soinudun eta argidun ohartarazleak. |
|
Deia erregistratu delako baieztapena, argidun seinale akustikoaren bidez. |
|
Atearen zabaltzea seinale akustikoarekin. |
|
Joanaren noranzkoa (gora edo behera) adieraziko duten argidun adierazgailuak. |
|
Pultsadoreak presiodunak izango dira, eta 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran jarriko dira, solairu guztietan, alde berean. Argiztapen onarekin eta gainazalarekin ondo kontrastatuta. |
|
Tamainagatik ondo irakur daitezkeen karakteredun botoiak, goi-erliebean eta braille sisteman, gainerako botoiekin kontraste kromatiko onean. |
|
Igogailu-kabinak |
|
Oztoporik gabe, 1,40 m-ko sakonera eta gutxienez 1,10 m-ko zabalera barrualdean. Sarrera eta irteera noranzko ezberdinean badaude, 1,80 m-ko sakonera eta 1,50 m-ko zabalera. |
|
Kabinaren eta sartzeko plataformaren artean maila ezberdintasuna badago, ez da 20 mm-koa baino handiagoa izango, eta tarteak ez ditu 35 mm-ak gaindituko. |
|
Zoladura gogorra, irristatzeen aurkakoa lehor zein bustita dagoenean, laua eta finkoa. |
|
Botoiak ontziratze-ate nagusiaren albo batean, 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran. Gainerako hormekiko distantzia 400 mm-koa izango da gutxienez. |
|
Pultsadoreak presioaren bidez eragingo dira, eta argia izango dute sakatzen direnean. Beste kolore bat edukiko dute, gainerako botoiei dagokienez. Hondoko kolorearekiko kontraste onean, kabinako gainerako kolorearekin bezala. |
|
Pultsadoreek goi-erliebean eta braille sisteman edukiko dituzte zenbakiak. |
|
Alarma- eta geraldi-pultsadoreak ondo bereizi behar dira. |
|
Posiziozko argidun markagailua, geldiunean zein mugimenduan adieraziko du solairua. |
|
Adierazgailu akustikoarekin adieraziko da solairura iritsi dela eta ate zabaltzea. |
|
Argiztapen homogeneoa ez da 100 lux-etik beherakoa izango. |
|
Eskubanda jarraitua, 0,90 m-ra (5 m +/-). |
|
Ispilua atearen aurrean. |
|
Igogailuko ateak |
|
Ate automatikoak. |
|
Hautemate-sistema, itxiera automatikoa galarazteko. |
|
Igarotzeko zabalera librea 0,90 m-koa izango da. |
|
Eskailera mekanikoak |
|
Igogailuaren osagarri izango dira. |
Tapiz ibiltariak eta eskailera mekanikoak ez dira oinezko ibilbide irisgarrien zati. Elementu osagarriak dira. |
Gutxieneko zabalera librea 1 m-koa. |
|
Eskubanda 90 cm-ra (5 cm +/-), 45 cm-tan luzatuta. |
|
Plataforma jasogailu bertikala |
|
Ontziratze-gunea, baita ontzitik jaistekoa ere, 1,80 m-ko diametroarekin. |
|
Eskuko aginteak plataforman, ontziratze-gunean eta ontzitik jaisteko gunean, 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran. |
|
Erabilera-jarraibideen taula. |
|
Gutxienek neurriak: 1,40 m-koa luzeran eta 1,10 m-koa zabaleran. Babes-hesia eta segurtasun-topeak. |
|
Gutxienez, 250 kg jasotzeko gaitasuna. |
|
0,90 m-ko ateak plataforman. |
|
Translazio zeiharreko plataforma Hesia kentzeko aukerarik ez dagonean jarriko da. |
|
Ontziratzea eta ontzitik jaistea plataforma bertikaletan bezalakoa. |
|
Gutxieneko neurriak: 1,25 m-koa luzeran eta 1 m-koa zabaleran. |
|
Babes-hesia eta segurtasun-topeak. |
|
Gutxienez, 250 kg jasotzeko gaitasuna. |
|
Baldintza orokorrak |
|
Irristatzearen aurkako zoladurak. |
|
Inguruneak eta tokiak bereizten saiatu, bereizketa kromatikoaren bidez eta argiztapenaren intentsitatearen bidez, intereseko puntuak (informazio-guneak eta ateak, adibidez) nabarmenduz. |
|
Elementu bisualak, informazioa, seinaleztapena eta errotulazioa |
|
Irakurtzeko planoa 1,50 m-ra. Bigarren lerro bisuala gurpil aulkia erabiltzen duten pertsonentzat, 60 cm-tik 145 cm-ra. |
|
Adierazleetan bildutako informazioa irisgarria izango da braille sistema eta goi-erliebean markatutako makro-karaktereak sartzearen bitartez. Ez da islak edo itsualdiak eragin ditzaketen pantailekin edo beirekin babestuta egongo. |
|
Toki irisgarrietan eta erraz topa daitezkeenetan kokatuko dira. Informazioa irakurterraza eta ulerterraza izan behar da edozein pertsonarentzat. Informazioaren eta atzealdearen artean kontraste kromatiko adierazgarria egongo da. |
|
Ukimen zerrendak erabili egiten dira eskailerak, arrapalak, eta abar seinaleztatzeko, eta horrek informazio eta ohar izatearen funtzio bikoitza beteko du. |
|
Norabidean gidatzeko zerrendek intereseko zona eta elementuetara eraman behar dute. |
|
Erakusmahaiak, arreta-leihatilak |
|
Gehienez ere, 1,10 m-ko garaieran. Gutxieneko luzerako 1,20 m-ko tartearekin, 0,80 m-ko garaieran eta oztoporik gabeko zokoa –0,70 metroko garaierakoa eta 0,50 metroko sakonerakoa–. |
Jendeari arreta emateko eremuetako altzari finkoek arreta-gune irisgarri bat edukiko dute gutxienez, edo arreta jasotzeko deia egiteko leku irisgarria. |
Interkomunikazioa badago, indukzio-begizta edo xede horretarako egokitutako beste sistema bat edukiko du horrek. |
|
Arreta jasotzeko gunea: oinezko ibilbide irisgarriarekin komunikatuta egongo da eta sarbide irisgarria izango du. Interkomunikazio-sistema mekanismo irisgarriaren bidez, informazio-errotulua edukiko du, eta noranzko biko komunikazioa ahalbidetuko entzumen-ezintasuna duten pertsonekin. |
|
Egongelak, bilera-aretoak, areto nagusiak eta abar |
|
Modu autonomoan sartu ahal izatea bermatu. |
Egoteko eremuek mugikortasun murriztua duten pertsonei gordetako leku bat eduki behar dute, 1,50 m-ko luzerarekin eta 1 m-ko zabalerarekin, oinezko ibilbidetik ahalik eta hurbilen. Gurpildun aulkien erabiltzaileentzako erreserbatutako toki bat 100 eserlekuko edo zatikia. |
Mugikortasun urria duten pertsonentzat gordetako eta seinaleztatutako tokia. 2 toki gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, 1,40 m X 1,10 m-koak, eta bi eserleku ibiltzeko laguntza behar duten edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, 0,45 m-ko altueran, eta beso-euskarriak eserlekutik 0,20 m-ra, eraisgarriak, 0,90 m libre edukiz aurrean. |
50 eserlekutik gora dituzten eta entzuteko jarduera duten espazioetan, entzumen-ezintasuna duten pertsonentzat gordetako toki bat egon behar da 50 eserlekuko edo zatikia. Indukzio-begizta edo xede horri egokitutako bestelako edozein gailu duen tokia. |
Oholtzara modu autonomoan igo ahal izatea bermatu behar da. |
Eratxikitako eserlekua lagun batentzat. |
Elkarreragina erraztuko duten gailuak eta teknologia berriak, pertsona guztiek erabiltzeko moduan. |
|
Makina saltzaileak |
|
Braille sistema edota makrokaraktereak goi-erliebean. |
|
Soinudun informazioa. |
|
Ordainketa gailuak 0,90 eta 1,20 m artean. |
|
Produktuak 0,70 m-ko altueran emango dira. |
|
Informazio eta komunikazio sistemak |
|
Megafonia anplifikatua indukzio magnetikoko begiztekin (T modua). |
Oinezko ibilbidetik hurbil, aurreko erabilera-eremua oztoporik gabea. 1,50 m-ko zirkulua egiteko aukera. |
Teleadierazgailuak testuekin eta atzealdearekiko kolore kontraste adierazgarria edukiz. |
|
Soinudun informazioa. |
|
Edukiontzien, paperontzien, postontzien eta antzekoen zuloak |
|
0,90 m-ko altueran, oztoporik edo paramentutik irteten den ertzik gabe. |
|
Higiene-zerbitzuak, aldagelak eta dutxak |
|
Elementuen erreserba, 10 elementutik sexu bakoitzerako bana edo zatikia. |
Komun irisgarri bat instalatutako 10 komun unitateko, bi sexuek erabiltzeko aukerarekin. |
Komunerako sarbidean, 1,80 m-ko diametroa oztoporik gabe egiteko aukera. |
Aldagela bakoitzean, aldagela-kabina irisgarri bat, komun irisgarri bat eta dutxa irisgarri bat 10 unitateko edo zatikia. Banakako kabinarik ez badago, kabina irisgarri bat jarriko da gutxienez. |
Ateek 0,90 m-ko igarobide librea izango dute, eta babes-zokaloa 30 cm-ko altueran. Kanpora alderako zabaltzea edo ate lerragarria. |
|
Pixatokien bateriak, bat behintzat 0,45 m-ko altueran. Oin gainik edo irtengunerik gabeak. |
|
Aldagelak, komunak, dutxak eta abar isolatuta, eta irisgarriak izan behar dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Elementuak pilatzen direnean, elementu bat gordeko da sexu bakoitzeko, 10etik bat edo zatikia. |
|
Egokitutako komun-kabina |
|
Irisgarritasunaren nazioarteko sinboloaren seinaleztapena eduki behar du ateak. |
Sexu bakoitzaren piktograma normalizatua, goi-erliebean eta kontraste kromatikoan, 0,80 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran, atearen eskuineko markoaren ondoan, sartzeko noranzkoan. |
Alarma-sistema lurretik 0,40 m-ra, kordoi mota. |
Konketaren azpiko espazio librea 70 cm-ko altuerakoa eta 50 cm-ko sakonerakoa. |
Barruan, 1,50 m-ko diametroko zirkulua egiteko aukera, 0,70 m-ko altueraraino. 1,80 m-koa gomendatzen da. |
|
Oin gainik gabeko konketa, 0,80 m-ko altueran, aginte bakarreko txorrota edo txorrota automatikoa. |
|
Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean. |
|
Berdindutako estolda-zuloak, irristatzeen aurkakoak. 1 X 1 cm-ko zirrikituak. |
|
Ispiluek, gehienez ere, 0,90 m-ra eduki behar dute beheko ertza, erortze arin batekin. |
|
Esekigailuak, eskuoihal-euskarriak, apalak eta abar. Bat gutxienez 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran egongo da. |
|
Ur beroaren hodiak babestuta eta termikoki isolatuta. |
|
Komuna |
|
45 eta 50 cm-ren arteko altueran, kanpoko ertza hormatik 70 cm-ra gutxienez. Albo batek gutxienez 80 cm-ko espazio librea edukiko du, translazioa egiteko. |
Transferentziarako albo-espazioa bi aldeetan, 80 cm-ko zabalera eta 75 cm-ko sakontasuna gutxienez. |
Barra zuzenak bi alboetan, sarbide eraisgarriaren aldekoa gutxienez. 80 cm-ko (5 cm +/-) altueran eta 80 eta 90 cm-ren arteko luzera. |
Edozein noranzkotan 1 kN-ko indarra jasango duten euskarri-barrak. |
Barretatik komunaren ardatzerako distantzia 30 cm-tik 35 cm-ra. |
|
Deskarga-sistemaren pultsadorea manipulazio-arazoak dituzten pertsonek eragiteko modukoa izango da. |
|
Aldagelak |
|
Banakakoak izango dira, baina ez dituzte esparru bereiziak eratuko; egokitutako komunarekin eta konketarekin osatuko dira. |
Kanpora alderako zabaltzea edo ate lerragarria. |
Ohartarazpen- eta alarma-sistemek pultsadorea edukiko dute bi hormatan, lurzorutik 20 cm-ra. Horietako bat komunetik eragin ahal izango da. |
Eraisgarria eta bizkarduna. |
1,80 m-ko diametroko zirkulua egiteko aukera egon behar da sarbidean, eta, barrualdean, 1,50 m-koa. |
Eserlekuaren aldean, euskarri-barra horizontalak egongo dira izkina egiten duten bi hormaren inguruan gutxienez, eta barra bertikal bat horman, izkinatik edo eserlekuaren bizkarraldetik 60 cm-ra. |
Igarotzeko 90 cm-ko tarte librea duten ateak. Babes-zokaloak bi aldeetan, 30 cm-ko altuerakoak. |
Berdindutako lurzorua, <=%2ko hustuketa-mailarekin. |
Hormari atxikitako bankua, 0,60 m-ko zabalerakoa, 1,50 m-ko luzerakoa eta 0,45 m-ren eta 0,50 m-ren arteko altuerakoa. |
|
0,60 m-ko sakonerako eta 0,45 m-ren eta 0,50 m-ren arteko altuerako eserleku eraisgarria duen dutxa. |
|
Barra zuzenak albo batean gutxienez, baina bi aldeetan edukitzea gomendatzen da. Sarbideko aldekoa izango da eraisgarria. 80 cm-ko (5 cm +/-) altuerakoak eta 80/90 cm arteko luzerakoak. Eserlekuaren ardatzarekiko distantzia 30 cm-tik 35 cm-ra. |
|
Aldageletako eta dutxetako hormek eskubanda eduki behar dute, 90 cm-ko (5 cm +/-) altueran. |
|
Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean. |
|
Aginte bakarreko txorrota ergonomikoa, palanka luzeduna, tenperatura erregulatzeko aukerarekin eta 0,90 m-ko altueran. |
|
Manipulazio-arazoak dituzten pertsonek maneiatzeko moduko ur-zurrusta, barra bertikalaren gainean altueran erregula daitekeena, eserlekuaren albo batean. |
|
Ur beroaren hodiak material isolatzailearekin babestuta. |
|
Irtengunerik gabeko dutxak, zoladuraren mailan, malda egokiarekin. |
|
Bainuontzia |
|
Bainuontziaren ondoan 1,80 m-ko diametroko espazio librea. |
|
Diagonalean edo bertikalki jarritako barrak, bainuontziaren lurzorutik 0,70 m-ren eta 1 m-ren arteko altueran. |
|
Luzetara jarritako txorrotak. |
|
Goiko ertza, gehienez ere, 0,45 m-ra. |
|
Bainuontzira sartzeko eta hortik irteteko laguntza teknikoa. |
|
Altzariak |
|
Altzarien artean, 1,80 m-ko pasabide nagusiak. |
|
Altzari guztiek edukiko dituzte ertz edo izkina kamutsak. |
|
Erraz aurkitzeko moduko altzariak, argiztapen onarekin eta mugitzeko bastoiarekin erraz hauteman daitezkeenak. |
|
Itxaron-guneetako eserlekuak modu erregularrean antolatu behar dira. Ilarak badaude, horien arteko gutxieneko distantzia 0,90 m-koa izango da, eserleku bat 45 cm-ko altueran egongo da, eta beso-euskarri eraisgarria edukiko du eserlekutik 20 cm-ra. |
|
Armairuak |
|
Lurzoruaren gainean 0,35 m-ko altuera librea. |
|
1,60 m-tik beherako altuera. |
|
Barruan, esekigailua jartzeko barra eduki behar du, 0,80 m-ren eta 1,10 m-ren arteko altueran. |
|
Telefonoak |
|
Telefono publiko isolatuak. Irisgarriak izango dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. |
|
Dialak, txanponak sartzekoa eta txartelak sartzekoa 0,90 m-ko altueran. |
|
Manipulazio-arazoak dituzten pertsonek maneiatzeko moduko teklatua. Tamainagatik eta kontrasteagatik ondo ikus daitezkeen zenbakiak. |
|
Bermatzeko apala 0,80 m-ko altueran eta 0,70 m-ko altuera librea azpian. |
|
Erraz aurkitzeko eta iristeko moduan, 1,80 m-ko erradio-bira ahalbidetuz aurreko sarbidean. |
|
Elektrizitatea eta alarma eragiteko mekanismoak |
|
0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran jarriko dira. |
Elkarguneetarako distantzia, txokoan, 35 cm-koa gutxienez. |
Kolore kontrastea paramentuarekiko. |
Ukabil itxiarekin, ukondoarekin eta esku batekin eragin daitezkeen alarma-etengailuak eta -pultsadoreak, erraz eragin daitezkeenak. |
Ez dira onartzen biraketa- eta palanka-etengailuak. |
|
Ez da tenporizadoredun argiztapena onartzen komun-kabina eta aldagela irisgarrietan. |
|
Kutxazainak eta elkarreraginezko elementuak |
|
Erraz aurkitzeko eta iristeko modukoak, 1,80 m-ko erradio-bira ahalbidetuz aurreko sarbidean. |
|
Teklatua 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran, plano horizontalean edo bertikalean pixka bat inklinatuta, bermatzeko apalarekin. |
|
15º-ren eta 30º-ren arteko inklinaziodun pantaila, 1 m-ren eta 1,40 m-ren arteko altueran. |
|
Informazioa eta seinaleztapena |
|
Adierazgailuak irisgarriak izan behar dira, eserita dagoen edo ikusmen-arazoak dituen pertsonak ondo irakurtzeko modukoak. |
|
Ez dituzte oinezko ibilbideak oztopatu behar, ezta altzarien erabilera ere. |
|
Hormatik kanpo badaude, paramentuetan, lurreraino iritsi behar dira, ertz borobilduekin. |
|
Erraz aurkitzeko modukoak, eta modu uniformean argiztatu behar dira, argi-maila handiarekin. |
|
Aparkalekuak |
|
Erreserbatutako aparkalekuen gutxieneko kopurua: 1 40 aparkalekuko edo zatikia. |
Hurbiltzeko eta transferentziarako espazio eratxikia edukiko dute, 1,20 m-ko zabalerako alboa baterian bada, ondoz ondoko bi plazarekin egin daitekeena, eta 3 m-ko luzera atzean, ilaran bada. |
Eraikinaren barruan, kale mailan dauden solairuetan erreserbatuko dira,ahal bada, oinezkoentzako guneen ondoan. |
Bertako langileentzat ez den eremuan, aparkaleku irisgarri bat egon behar da 33 aparkalekuko edo zatikia. |
Gutxieneko neurriak: 6 m-ko luzera bider 3,60 m-ko zabalera ilaran dauden aparkalekuetan, eta 5 m X 3,60 m-ko zabalera baterian dauden aparkalekuetan. |
|
Logelak (logeletan, gurpildun aulkien erabiltzaileentzako edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako etxebizitzetarako neurriak hartu dira kontuan) |
|
Ateek 0,90 m-ko igarobide librea izango dute, eta manipulazio-arazoak dituzten pertsonek irekitzeko eta maneiatzeko moduak izango dira. Komunetako ateak irekitzeko noranzkoa ez da barrurantz izango, eta ate lerragarria izan ahalko da. |
Zabaltze-mekanismotik bazterrera arteko distantzia: >=0,30 m-koa. |
Atarteetan edo banalekuetan 1,80 m-ko diametroko zirkulua egin ahalko da. |
Ez dira eskailera-mailak onartzen. |
Korridoreen gutxieneko zabalera 1,20 m-koa izango da. |
Terrazan, biratzeko 1,20 m-ko espazioa egongo da, oztoporik gabe. |
Terrazak: maila handirik edo eskailera-mailarik gabeak izango dira, irisgarriak izan daitezen. Kontuan hartuko da karelaren edo babes-barandaren diseinua, eserita dagoen pertsonaren esparru bisuala libre uzteko. |
Etengailuak, entxufeak, balbulak eta ixteko giltzak, koadro elektrikoak, interkomunikazio-sistemak, arotzeria, kanpoaldea eta abar mekanismo irisgarriak izango dira, hau da, ezaugarri hauek bete behar dituzte: 80 cm-ren eta 120 cm-ren arteko altueran egon behar dira aginte- eta kontrol-elementuak direnean, eta 40 cm-ren eta 120 cm-ren arteko altueran korronte- edo seinale-harguneak direnean. |
Irristatzeen aurkako estolda-zuloak, baita bustita daudenean ere. Gehienez ere 1 cm-ko irekiguneak dituzten burdin-sareak, eta bastoiak edo gurpildun aulkia erabiltzen dituzten pertsonek estropuz ez egiteko moduan egongo dira antolatuta. |
Elkarguneetarako distantzia, txokoan, 35 cm-koa gutxienez. |
Ukabil itxiarekin, ukondoarekin eta esku batekin eragin daitezkeen alarma-etengailuak eta -pultsadoreak, erraz eragin daitezkeenak, edo automatikoak. |
|
Inguruarekiko kontraste kromatikoan. Ez dira onartzen biraketa- eta palanka-etengailuak. |
|
Ez da tenporizadoredun argiztapena onartzen komun eta aldagela irisgarrietan. |
|
Zentzumen-arazoak |
|
Orientatzeko modu errazak. |
|
Oztopoak saihestu. |
|
Argia egokitu. |
|
Irudiak handitu. |
|
Informazio akustikoa. |
|
Ukipen-informazioa, zinestesikoa. |
|
Deitzeko tinbrea edo bideo-atezaina. |
|
Irisgarritasuna komunikazioan |
|
Kokapenari, norabideari eta larrialdiei buruzko informazio garrantzitsuena eta interesgarriena adieraziko da. |
Ibilbide osoan zehar orientatzeko behar den informaziorako sarbidea egon beharko da ibilbide osoan, bai eta intereseko espazioak eta ekipamenduak aurkitu ahal izateko informazioa ere. Informazioa modu analogikoan komunikatu beharko da, seinaleen, errotuluen eta adierazgailuen bidez. Oinezkoentzako eremuan egon beharko dira banatuta, modu sistematizatuan, eta une oro erraz irakurtzea bermatzeko moduan egongo dira instalatuta eta diseinatuta. |
Adierazgailuak: karaktereak goi-erliebean eta braillean. 1 mm-ko gutxieneko altuera eta 1,5 mm-ko gehieneko altuera, 1 mm-ko gehieneko zabalera. Testuaren azpian, braillean egongo da inprimatuta testua, goi-erliebean. |
Euskarri kopuru txikienean multzokatuko dira, eta espaloiaren kanpoko bandan jarriko dira, zintarriaren eta galtzaren arteko mugatik 0,40 m-ra. |
Ez dira pantailekin edo beirekin babestuta egongo. Modu uniformean argiztatuko dira. |
Igarotzeko zabalera librea estutzen badute, fatxadari eratxikita jarri ahalko dira, 2,20 m-ko gutxieneko altueran. |
Interes orokorreko toki irisgarrietan, erraz aurki daitezkeen tokietan jarriko dira. Ez da informazio gehiegi egon behar espazio berean. |
Modu uniformean jarriko dira luminariak, ilaran, norabide-gida gisa. Puntu interesgarriak nabarmenduko dira. |
Adierazgailuak gainazalei eratxikita: erraz iristekoak, 5 cm-ko gehieneko distantziara, 1, 50 m-ren eta 1,70 m-ren arteko altueran. |
Larrialdietako irteerak: seinaleztapen akustikoa eta bisuala duen sistema, larrialdietako sistema orokorrera konektatuta. |
Informazio nagusia jasotzen duten adierazgailuak. Informazio-gune hurbilekoenera bideratuko dituzte pertsonak, informazioa areagotu dezaten. |
Berehalako ingurunean jarritako semaforoetara konektatutako sistema edukiko dute larrialdietako ibilgailuek, eta automatikoki aktibatuko da ibilgailu bat ateratzen edo iristen denean. Semaforoek argi- eta soinu-seinalea igorriko dute. |
Errotulazio guztiek edukiko dituzte karaktereak goi-erliebean eta braille sisteman. |
Besoarekin eragin daitezkeen errotuluak, plafoiak eta kartelak. Braillea eta goi-erliebeko seinaleztapena erabiliko dira: braillea beheko aldean ezkerraldean, errotuluaren ezkerreko eta behealdeko marjinatik 1 cm-ko distantziara gutxienez eta 3 cm-ko distantziara gehienez. Erraz ulertzeko moduko sinboloak eta piktogramak. Sinboloen altuera ez da 3 cm-tik beherakoa izango. 1 mm-ren eta 5 mm-ren arteko erliebea letretarako eta 2 mm-koa sinboloetarako. |
Planoak erliebean eta maketak: neurri handiko espazio publiko libreetan, atarteetan eta hainbat solairu dituzten eraikinetan jarriko dira. Sarbideko atetik hurbil. Gehien erabiltzen diren edo interesgarrienak diren espazioak, ibilbideak eta aretoak jasoko dituzte. Ez dira estalita egongo. Erliebean eginda egongo dira, irudiaren eta hondoaren arteko kontrastearekin. Soinudun planoak jartzea gomendatzen da. 0,90 m-ren eta 1,20 m-ren arteko altueran. |
Oinezko ibilbideak ez duenean eraikitako aldea mugatzen duen lerrorik fatxadan edo elementu horizontalik lurzoruaren mailan, norabidezko ukipen-zerrenda adierazgailua jarriko da zoladuran, 0,40 m-ko zabalerakoa, oinezko zirkulazioaren noranzkoan, luzetara. |
Seinaleztapen-zerrendak: sakonuneak eta kota aldaketak adierazteko. Informazio eta ohar gisara. 1 m-ko zerrendak, oinezko ibilbidearen zabalera hartuz, joanaren noranzkoarekiko perpendikular. Irristatzeen aurkakoa, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean. Ez da gehiegi edo ezegoki erabili behar. Ehundura bereizia zoladurari dagokionez. |
Arrapaletan eta eskaileretan, norabidezko ukipen-zerrenda adierazgarria jarriko da zoladuran, arrapalen edo eskaileren bi muturretan eta oinezko zirkulazioarekiko zeharkako zentzuan. Arrapalaren edo eskaileraren zabalera bera, eta 1,20 m-ko hondoa. |
Norabidezko zerrenda-gida: sarbidean hasiko da eta intereseko tokiraino jarraituko du (informazio-gunea, igogailuak, eskailerak eta abar). 1 m-ko zabalera. Elkarguneak daudenean, ehundura-kodea diseinatu behar da noranzkoa aldatzeko. |
Igogailuetan, norabidezko ukipen-zerrenda adierazgailua jarriko da zoladuran, igogailuko ateen aurrean, solairu guztietan eta oinezko zirkulazioarekiko zeharkako zentzuan. Sarbideko ateen zabalera bera izango du, eta 1,20 m-ko hondoa. |
Orientazio-plakak: eskubandaren barruko ertzean jarriko dira. Horietan jasotako informazioa goi-erliebean eta braillean egon beharko da. |
0,80 m-ko norabidezko ukipen-zerrenda adierazgailua jarriko da zoladuran, eraikitako muga lurzoruaren mailan fisikoki gauzatzen duen fatxadaren lerroaren eta oinezko pasabidearen hasieraren artean. Espaloian dabilen oinezko trafikoarekiko zeharkako zentzuan jarriko da aipatu zerrenda, eta galtzadaren beste aldean jarritako seinaleztapen-zerrendarekin lerrokatuta egongo da. |
Soinudun informazioa idatziz ere emango da. |
Bidegurutzeetan, galtzada hurbil dagoela ohartarazteko, 0,60 m-ko hondoa duen zerrenda jarriko da pasabidean, botoidun ukipen-adierazgailua, pasabidea eta galtzada elkartzen diren lerroan zehar. |
Megafoniak begizta magnetikoa eduki behar du, eta anplifikadorea. Soinudun mezuak modu bisualean ere emango dira. |
1. Sarrera
EAEko ospitaleek barne hartzen dituzten eraikinen azterketa egitea da kapitulu honen helburua. Osasun-eremuan irisgarritasun-katea eratzen duten etapa ezberdinei arreta emanez egin da aurkezpen hau.
Bada, adierazi beharra daukagu honako hauek direla bisitatu ditugun esparruetan jorratu ditugun elementuak:
Azkenik, eraikinen irisgarritasunerako baldintza teknikoen gainean egin dugun azterketaren emaitza kontuan harturik, egoki ikusi dugu ondorioetarako atal bat sartzea. Bertan, ospitale bakoitzean egin beharko liratekeen ekintzei buruzko oharrak jaso dira, mugikortasun murriztua duten pertsonak osasun-zerbitzuetara ondo iristea bermatzeko.
Ospitale bakoitzean deskribatzen diren egoera batzuk behar bezala argitze aldera, argazkiak erantsi dira.
2. Arabako ospitaleak
2.1. San Onofre Zainketetarako Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Salbatierrabide kalean, oinezkoentzako bidean, proiekzio horizontalik gabeko markesina dago, arriskutsua ikusmen-ezintasuna duten pertsonentzat. Zuhaitzek ez daukate txorkorik. Zebrabideetako pasabideak oinez hautemateko baldosak ez dauka behar besteko kontraste kromatikorik.
Salbatierrabide kaleko 28. zenbakiaren aurrean, oinezkoentzako bidean, kontraste kromatikoz seinaleztatu gabeko koska dago, estropezuak eta erorikoak eragin ditzakeena.
Ospitale-esparruaren kanpoaldean, bisitaren egunean obretan zegoen arren, azpimarratu beharra daukagu eraikineko sarrera nagusiaren kanpoaldeko seinaleztapena ezdeusa dela. Esparru zabala denez, ez dauka seinaleztatutako ibilbiderik ikusmen-ezintasuna duten pertsonentzat.
Aparkatzea
Batan pasealekua
Kale honetan, ez dago urritasunen bat duten pertsonentzat gordetako aparkalekurik. Ezinduei gordetako aparkalekua jarri behar da sarrera nagusitik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusira sartzeko arrapalak ez dauka tarteko pausalekurik; 10 metrotik gorako arrapala da. Sarrerako harrera-mahaiak gune irisgarria dauka. Behin-behineko sarrera nagusia da, zentroan obretan ari dira-eta.
Kontsultak
Behe-solairuko kontsulta-geletan ez dago behar besteko igarobide-zabalera librea duen aterik. Bigarren solairuko mediku-kontsultako mahaiak ez dauka hondo egokirik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Gordetako komunek, oro har, irisgarritasunerako ezaugarri egokiak dauzkate. Horietako batean ikusi da, ordea, komuna eta eskuak lehortzeko papera altuera ezegokian daudela, sarrerako atearen igarobide-zabalera librea nahikoa ez dela eta ez dagoela behar besteko espaziorik komunera sartzeko atearen aurreko gunean.
EZINDUEI GORDETAKO KOMUNAK |
|
|
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Atari nagusia |
Jantokiko sarrera |
|
2. S |
1. banatzailea |
2. banatzailea |
|
P 2 |
3. banatzailea |
4. banatzailea |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Atari nagusian dagoena egokitu |
|
Logelak eta boxak
Ospitaleak egokitutako logelak dauzka unitate, eremu edo solairu guztietan. Logelaren espazioa egokia da; alabaina, irisgarritasun-gabezia batzuk daude komunetan; hala nola: konketak ez dauka hondo egokirik, heldulekuak baxu daude, ispilua eta konketako osagarriak altu daude eta abar.
Ospitaleratze-guneko itxarongelak eta egongelak gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonei gordetako espazioak dauzkate, baina ez daude ondo seinaleztatuta.
Mugitzeko garabi nahikoak ikusi dira.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Jantokira sartzeko ateak, pazienteentzako bakarrik denak, ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Atearen osteko espazioan bira egin daiteke.
Altzarien banaketa ez da egokia, eta, beraz, gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonak ezin daitezke mahai guztietara iritsi. Mahaien neurria egokia da.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
2.2. Lezako Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Autobus-geralekutik dagoen sarbidea zein ospitale-esparruko ibilbidea guztiz iristezinak dira. Autobus-geralekutik ospitaleko aparkalekurako bidean araudian ezarritako zabalerarik gabeko espaloiak, oinezkoentzako pasabiderik gabeko espaloiak eta irtenguneak zein landaredia dituen zoladura ikusi dira.
Ospitaleko kanpo-esparruak aparkalekua dauka. Hartxintxarrezko zoladura duenez aparkalekuak, aipatu aparkalekutik datorren hartxintxarrez josirik dago sarrera nagusirako sarbidea, eta erorikoak eragin diezazkieke horrek ospitaleko erabiltzaileei. Era berean, ibilbidea ez dago mugatuta, eta, ondorioz, furgonetek eta kamioiek traba egiten dute, ohikotasunez, sarrera horretan.
Aparkatzea
Ospitaleko esparrua
Sarbideak eta itxarongelak
Gehiegizko aldapa dauka sarrera nagusirainoko arrapalak. Estropezuak eragin ditzaketen lanpas finkatu gabeak daude, eta sarbideko postontzia gehiegizko altueran dago jarrita harrera-gunean. Sarrera nagusiko seinaleztapena ez da egokia.
“Mojen eraikinerako” sarrera erabat iristezina da. Arrapalak zabalera ezegokia dauka, eta aldapa gehiegizkoa da, %22koa gutxi gorabehera, eta ez dauka inolako heldulekurik.
Kontsultak
Erradiologiako kontsultak ez dauka mugikortasun murriztua duten pertsonei gordetako komun eta aldagelarik. Eraikin nagusiko behe-solairuko kontsultetako ate guztiek dauzkate igarotzeko hutsune libre ezegokiak. Kontsulta horien barruko espazioa egokia da; hala ere, esku-oheen altuera finkoa da, ez aldagarria.
“Mojen eraikineko” kontsultetako ateek igarotzeko hutsune libre ezegokiak dauzkate, eta kontsultetara sartzeko korridoreek ez die bira egokia egiten uzten gurpildun aulkia erabiltzen dutenei.
Errehabilitazioa: Errehabilitazio-unitatera sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia. Bai gimnasioko espazioa, bai tratamenduetarako espazioa zuzenak dira. Ekipamendu egokia dago mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Unitate honetan, ez dago aldagelarik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Aztertu diren ezinduen komunek irisgarritasun-gabeziak dauzkate; hala nola, komunak altuera ezegokian daude, alarmak gehiegizko altueran daude, heldulekuak falta dira, konketako osagarriak gehiegizko altueran daude, ateek ez daukate kontraste kromatikorik.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Errehabilitazio-unitaterako sarrera. |
1. S |
Ospitaleratze-unitatea (urria) |
2. S |
Ospitaleratze-unitatea (urria) |
3. S |
Ospitaleratze-unitatea (urria) |
“MOJEN ERAIKINEKO” EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kanpo-kontsultak |
1. S |
Dagoena egokitu |
2. S |
Dagoena egokitu |
3. S |
Dagoena egokitu |
“MOJEN ERAIKINEAN” EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
Logelak eta boxak
Banakako logeletako komunek, irisgarritasunerako neurri batzuk dituzten arren, ez diete barnealdean bira egokia egiten uzten gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonei. Oro har, logela bikoitzak irisgarriak dira, sarreran bira egiten uzten dute eta transferentziarako espazioa daukate lehenengo ohearen albo batean, baina barruko ohera iristeko pasabideak, kasu batzuetan, trenkada dauka. Horrek igarotzeko espazioa murrizten du, bigarren ohera edo komunera iritsi ahal izatea eragotziz. Era berean, balkoien atean, koska bat dago. Logela bikoitzetako komunek behar besteko espazioa daukate, baina irisgarritasun-gabezia batzuk hauteman dira; hala nola, konketen eta konketetako osagarrien altuera, alarma kiribildua eta abar.
Ospitaleratze-guneko itxarongelak eta egongelak ez daukate gurpildun aulkian dabiltzan pertsonentzako espaziorik.
Mugitzeko garabi nahikoak ikusi dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
2.3. Arabako Ospitale Psikiatrikoa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Kanpoko seinaleztapena, ospitale-esparrurako sarrera adierazten duena, ez dago ikusgai, landarediak estaltzen du-eta. Ospitale-esparrurako sarreraren ondoan dagoen seinaleak ez dauka kontraste kromatikorik.
Araba kalean dagoen zebrabideak, trafikoaren noranzkoarekiko paraleloa denak, koska dauka sarbidean. Zebrabideetako ukipen-seinaleztapenak ez dauka kontraste kromatikorik.
Ospitale-esparruaren barrualdeko zebrabideak ez dauzka ukipenezko seinaleztapen-zerrendak.
Aparkatzea
Ospitale-esparruaren barrualdea
Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate seinaleztapen bertikalik.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusirako arrapalak gehiegizko malda dauka, eta albo batean bakarrik dauka altuera bikoitzeko heldulekua. Harrera-mahaiak ez dauka gune irisgarririk, eta lanpasa ez da finkoa, estropezu egitea eraginez.
Kontsultak
Behe-solairuko terapia-aretoetako ateek ez daukate igarobide-hutsune libre egokia. Gizarte langilearen bulegoaren barnealdeko espazioak ez dauka behar besteko espaziorik bira egitea ahalbidetzeko gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Bigarren solairuko bulegoetako ateek ez daukate igarobide-hutsune libre egokia, eta mediku-kontsulten ateak eta barruko espazioa ez dira nahikoa.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunek irisgarritasun-gabeziak dauzkate. Kafetegiko komunak behar besteko lekua dauka kabinaren barrualdean, baina osagarriak ez dira egokiak: komunean jarritako heldulekuak ez dira zuzenak, komun-zuloa altuera ezegokian dago jarrita, deskargarako mekanismoa helezina da eta abar. Hori guztia, eraberritu berri den komunean. Ospitaleratze-eremuetako guztientzako komunek irisgarritasunerako arazo gehiago dauzkate, eta aztertutako kasu gehienetan ez dago komunean transferentzia egiteko tokirik. Horretaz gain, komuneko osagarrietan gabeziak daude.
EZINDUENTZAT GORDETA DAUDEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kafetegia |
Ospitaleratze-guneko 1. unitatea (urria) |
|
Ospitaleratze-guneko 2. unitatea (urria) |
|
1. S |
Ospitaleratze-guneko 3. unitatea (urria) |
Ospitaleratze-guneko 4. unitatea (urria) |
|
Ospitaleratze-guneko 5. unitatea (urria) |
|
Ospitaleratze-guneko 6. unitatea (urria) |
|
2. S |
Ospitaleratze-guneko 7. unitatea (urria) |
Bulegoen eremua |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Sarrera nagusia |
Ospitaleratze-guneko 2. unitateko jantokia egokitu |
|
Ospitaleratze-guneko 2. unitatea (urria) |
|
1. S |
Daudenak egokitu |
2. S |
Ospitaleratze-guneko 7. unitatekoa egokitu |
Logelak eta boxak
Unitate batzuetan, logela eta komun zabalak dauzka ospitaleak, baina ez daude egokituta; izan ere, ez daukate inolako laguntza teknikorik eta komun-ontzien ezaugarriak ez dira aproposak. Lagundutako komunetan bakarrik daude laguntza teknikoak, baina komun-ontzien ezaugarriak ez dira egokiak.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eraikinaren behe-solairuan dago.
Kafetegirako sarbidea guztiz irisgarria da; bai eraikinaren kanpoaldetik, bai barrualdetik.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak behar bezala daude antolatuta, eta mahaiek altuera egokia daukate; hala ere, bermatzeko hanka bakarra dute, eta horrek ez du ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea. Gainera, egoera arriskutsuak eragin diezazkieke mugikortasun murriztua duten pertsonei, horietan bermatzean. Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak ezinduei gordetako komuna dauka hurbil, baina gabezia batzuk dauzka.
Pazienteentzako jantoki esklusiboetarako ibilbideetako ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Oro har, altzarien banaketa egokia da, bai eta mahaien neurriak ere.
Makina saltzaileak
Telefono helezin bat aztertu da.
Kapera/Areto nagusia
Kasu honetan, erabilera anitzeko espazioa da; besteren artean, kapera edo areto nagusi gisa erabiltzen da.
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Barrualdeko espazioak bira ematea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Altzarien banaketa zuzena da, baina ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik. Dena dela, aulkiak finkoak ez direnez, erraz mugi daitezke.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
2.4. Quirón Vitoria Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Esperantza kalean, oinezkoentzako bidean daude jarrita kafetegiko terrazak, ibilbidea oztopatuz. Gune horretan dauden bankuek ez daukate ez bizkarralderik, ez beso-euskarririk. Arana kaleak zenbait oztopo dauzka bidean.
Aparkatzea
Ez da aparkalekurik aztertu ospitalean. Bi kaletatik sar zaitezke ospitalera. Batetik, Esperantza kalea dugu, inguruan aparkalekurik ez duen oinezkoentzako kalea. Bestetik, Arana kalea dugu. Trafikoa dauka, baina ez du aparkaleku orokorrik hurbil. Aztertzera iritsi gabe, Arana kaletik ospitalera sartzeko atetik ez oso urrun zama-lanetarako eremua hauteman da. Ospitaletik hurbilen dagoen aparkaleku-eremuan ezinduei gordetako lekua utzi behar da. Beste alde batetik, Artium museoko aparkalekua erabil daiteke, baina ez dugu aztertu.
Sarbideak eta itxarongelak
Esperantza kaleko sarbidean deitzeko tinbrea gehiegizko altueran jarrita dago. Beiraz hornitutako ateek ez daukate seinaleztapen-bandarik. Arrapalarik gabeko eskailerak daude harrera-gunera iristeko. Hala ere, eskailerak saihesteko plataforma jarri da, translazio zeiharra egiteko. Gurpildun aulkien erabiltzaileek edo mugikortasun murriztua duten pertsonek ezin dezakete modu autonomoan erabili plataforma jasogailu hori, ez baitago toki aproposean jarrita, eta ez baitauka maneiatzeko argibiderik. Gainera, bertatik ezin daiteke harrera-gunearekin harremanetan jarri. Adierazi beharra dago bestelako aukerarik jartzea posible ez denean bakarrik baimentzen direla mota horretako plataformak. Hemen, ordea, aztertu beharreko aukerak daude.
Arana kaleko ateak ez dauka 40 cm-ko babes-zokalorik. Gainera, atearen altuera osoan dago jarrita eskulekua, eta ez du libre uzten atearen zokaloa, gurpildun aulkiarekin katigatzea saihesteko.
Kontsultak
Erradiologiako kontsultek komuna daukate barrualdean; bat bera ere ez da irisgarria. Bestetik, ez dago mugikortasun murriztua dutenei gordetako aldagelarik, eta kontsulta horietara sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokirik.
Mamograforako sarbidea guztiz iristezina da. 113 cm-ko zabalera duen korridore estu batetik sartzen da bertara; ez da nahikoa gurpildun aulkian dauden pertsonek bira egin ahal izan dezaten. Gainera, itxarongela jarri da bira egin ahalko litzatekeen aurreko espazioan, eta estuguneak sortu dira erabilitako altzariekin.
Arana kaleko kontsultetako itxarongela txikian, eremu horretako kontsultetarako sarbidea eragozten duen estugunea dago (70 cm-koa). Arana kaleko kontsultaren batean, ezin daiteke bulegoen gunetik azterketa-gunera igaro, estugunea sortzen baita trenkada bereizlearen eta esku-oheen zonaldearen artean.
Esperantza kaleko kontsultetako ateek igarobide-zabalera libre ezegokia daukate, ez dute ezinduei gordetako komunik, eta gurpildun aulkian daudenek ezin dezakete bira egin kontsulta batzuen barrualdean. Bestetik, 60 cm arteko estuguneak aurkitu dira bulegoen gunetik azterketa-gunerako sarbidean, iristezin bihurtuz azken hori.
Esperantza kalean, ospitalearen kanpoaldeko behe-solairuko kontsultak guztiz iristezinak dira, maila baitaukate ate nagusian.
Ebakuntza-gelaurreko aldagelak ez dira irisgarriak.
Larrialdiak: Larrialdietako kontsultara sartzeko atea orri bikoitzekoa da, eta irekitzen den lehenengo ateak ez dauka zabalera egokia. Barrualdeko espazioa zuzena da, baina mahaiak ez dauka hondo egokia bertara hurbildu ahal izateko.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Aztertu diren gune komunetan egiaztatu ahal izan da ateek ez daukatela igarobide-zabalera libre egokia, aztertu den komun batzuetako barrualdeak ez diela bira egiten uzten gurpildun aulkian dabiltzanei, ateak komunaren barrualderantz irekitzen direla eta abar.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Erradiologia-unitatea (urria) |
0. S |
Kanpo-kontsulten itxarongela (Esperantza kalea) |
Arana kaleko sarrera nagusia |
|
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
4. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez da beharrezkoa |
0. S |
Ez da beharrezkoa |
1. S |
Ebakuntza-geletako itxarongela |
2. S |
Ez da beharrezkoa |
3. S |
Ez da beharrezkoa |
4. S |
Ez da beharrezkoa |
Logelak eta boxak
Oro har, logelen neurriak egokiak dira, eta bira egin daiteke horien barrualdean. Transferentzia egiteko leku nahikoa dago ohearen albo batean, bai eta gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko lekua ere. Alabaina, logela batek ere ez dauka egokitutako komunik. Ateen neurriak, barruko azalera, dutxaontziak, konketak eta abar iristezinak dira logeletako komunetan. Dutxaontzi bakarra ikusi da zero kotan, baina ez dauka transferentzia egiteko tokirik, ezta heldulekurik ere.
Kasu honetan, ospitaleratze-guneko solairu guztietara iristen den igogailua nabarmendu daiteke. Igogailu horrek ez dauzka irisgarri izateko gutxieneko neurriak: igogailura sartzeko atea ez da automatikoa, botoiak altuegi jarrita daude eta abar. Ospitalera egindako bisitan jakinarazi digute gurpildun aulkien erabiltzaileak beste leku batean kokatutako igogailuan igotzen direla logeletara, ospitaleko langileek lagunduta, autonomoak izateko aukerarik gabe.
Garabi bakarra dago ospitale guztirako.
Beste gela batzuk
Makina saltzaileak
Makinetan txanponak sartzekoa eta dialak altuera egokian daude; diru-paperarekin eta kreditu-txartelekin ordaintzeko gailuak, ordea, altuera ezegokian daude.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
2.5. Santiago Apóstol Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Done Jakue hiribideak, Herrandarren kaleak eta Olagibel kaleak isolatutako oztopoak dauzkate oinezkoentzako bidean. Olagibeleko anbulatorio berriaren eremuan jarritako altzariak ez daude luzetara lerrokatuta, eta arazoa da hori ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat. Bankuek ez daukate ez bizkarralderik, ez beso-euskarririk. Olagibel kaleko zoladurak narrioak dauzka, eta, estropezu egitea eragiteaz gain, arazoak ekartzen dizkie horrek gurpildun aulkian dauden pertsonei.
Langileen aparkamendura sartzeko errepidetik egiten da larrialdi-gunerainoko oinezkoentzako bidea, eta igarobide-zabalera libre zein malda ezegokiak dauzka.
Zebrabideetako seinaleztapen-zerrendek ez daukate kontraste kromatiko egokia.
Ospitaleko sarreren kanpoko seinaleztapena ez da egokia.
Aparkatzea
Zama-lanetarako zonaldea dago ospitaletik hurbil, baina ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik. Beraz, gordetako aparkalekua jarri behar da sarrera nagusitik hurbil, ibilbide irisgarriarekin.
– Kale honetan ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate araudian ezarritako luzera.
– Ezinduei gordetako aparkalekuak jarri behar dira larrialdietako sarbidetik hurbil.
– Ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik.
– Ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri behar da Olagibel kaleko sarreratik hurbil, ibilbide irisgarriarekin.
– Gordetako aparkaleku bat dago, baina ez dauka oinezkoentzako pasabiderik hurbil. Era berean, ez dauka seinaleztapen horizontalik.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusira iristeko arrapalak ez du betetzen araudian ezarritakoa, gehiegizko malda baitauka.
Sarreraren kanpoaldean, braillez idatzitako seinalea dago poste batean, baina ez da baliagarria ez badira norabidezko zerrenda-gidak jartzen, ehundura eta kolore bereiziz, oinezkoentzako bidetik posteraino.
Sarrerako ate beiraztatuek ez dauzkate egoki jarrita seinaleztapen-bandak, eta sarrerako lanpasa ez da egokia, ez baita finkoa eta labainkorra baita; estropezuak eta erorikoak eragin ditzake. Harrera-mahaiaren zonaldea, egokituta egon arren, ez da egokia.
Kanpo-kontsultetara iristeko arrapala bat dago sarrerako atea baino lehen, baina ez dago pausalekurik atearen aurrean, araudian ezartzen den bezala, bira ematea galaraziz. Ateetako seinaleztapen-bandak ez dira egokiak, lanpasak ez dira finkoak eta, gainera, labainkorrak dira. Harrera-mahaiaren zonalde irisgarria oztopatu egiten da gurpildun aulkia jarriz gero. Txanda ematen duen makina ez da irisgarria.
Eguneko ospitaleko atean dagoen behin-behineko arrapala ez da egokia, igarobide-zabalera librea ez baita nahikoa; gainera, ez dauka eskubandarik. Ate horrek ez dauka babes-zokalorik, eta eskulekuak atearen luzera osoa hartzen du, katigatzea eraginez gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Mamografietara eta Osatekera sartzeko atea astuna da, eta eskulekuak atearen luzera osoa hartzen du. Lanpasa ez da finkoa, eta norabidezko zerrenda-gidak ez dira egokiak; izan ere, ez daukate kolore-legendarik, ez eta araudian ezarrita dagoen zabalera eta ehundura ere, eta oztopoak dituen ibilbidetik igarotzen da.
Erradiologiara iristeko, pasabide libre ezegokia dago, eskulekuaren eta zutabearen artean estugunea baitago. Atariaren barrualdean, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin, eta lanpasak ez dira finkoak. Unitate honetan, oinez erabiltzen ez den bidetik ibili behar dira gurpildun aulkien erabiltzaileak, erradiologiako kontsultetara iristeko korridorea estua da-eta.
Larrialdiak
Oinezkoentzako atea ez da irisgarria, igarobide-zabalera librea ezegokia da, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin atearen aurrean, eta anbulantzientzat ezarritako sarbidetik sartu behar dira horiek.
Harreran finkoak ez diren alfonbratxoak daude, eta harrera-mahaiak ez dauka zonalde irisgarririk. Itxarongelek ez daukate ezinduei gordetako espaziorik. Proiekziorik gabeko hegalak daude oinezkoentzako ibilbidean; arazoak eragin diezazkieke horrek ikuspen-ezintasuna duten pertsonei.
Ospitale barruan, itxarongela batean ere ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik; ez eta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Kontsultak
Behe-solairuko erradiologiako kontsultek ez daukate aldagela eta komun irisgarririk, eta, aurretik esan dugun moduan, oinez doazenek erabili behar ez duten ibilbide batetik sartu behar dira gurpildun aulkien erabiltzaileak erradiologiako kontsultetara.
Proba oftalmologikoetarako kontsultek, kanpo-kontsultetan daudenek, ez daukate behar besteko maniobra-espazioa kontsulten barrualdean.
Sotoko mamografien kontsultek ez daukate aldagela irisgarririk, eta, gainera, zabalera eta malda ezegokiak dituen arrapala dago kontsultetarako sarbidean.
Medikuntza nuklearreko kontsultek ez daukate ezinduei gordetako aldagelarik, eta geletara sartzeko korridoreak ez dauka ezar daitekeen araudiak ezarritako zabalera. Atearen aurrean bira ematea eragozten die horrek gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Hemodialisi-unitatea gainezka dago, esku-oheen alboetan ez dago transferentzia egiteko behar besteko lekurik eta aldagela ez da irisgarria.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsultetara sartzeko orri bikoitzeko ate batek ere ez dauka igarobide-zabalera libre egokia (ez itxarongelatik sartzean, ez harrera-gunetik sartzean). Kontsulta sailkatura sartzeko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia. Larrialdietako kontsultetako mahaiek ez daukate hondo egokia gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbildu ahal izan daitezen.
Osatek
Komun eta aldagela irisgarriak dauzka.
Errehabilitazioa
Errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batetik. Esku-oheen altuera elektrikoki alda daiteke. Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Egokitutako aldagela bat dago, baina zenbait gabezia dauzka.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunek, aztertutakoek, irisgarritasun-gabeziak dauzkate: gehienetan, komun-zulo ezegokia jarri da, heldulekuak albo bakarrean daude, komunaren barrualdeko azalerak ez die bira egoki egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei, ez dago transferentziarako espaziorik eta komuneko osagarriak gaizki jarrita daude.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Osatekeko itxarongela |
Medikuntza nuklearreko korridorea |
|
Mamografietako itxarongela |
|
Eguneko ospitaleko itxarongela |
|
0. S |
Kanpo-kontsulten sarrera nagusia |
Larrialdi-unitateko itxarongela |
|
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Errehabilitazio-unitateko korridorea (eskasa) |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
A zonaldea |
6. S |
Ez dago |
7. S |
A zonaldea |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Erdiguneko korridorea |
0. S |
Oftalmologiako sarrera |
Erradiologia-unitatea |
|
Larrialdietako itxarongela |
|
1. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
A zonaldea |
3. S |
A zonaldea |
B zonaldea |
|
Hemodialisien unitatea |
|
4. S |
A zonaldea |
B zonaldea |
|
5. S |
B zonaldea |
6. S |
A zonaldea |
B zonaldea |
|
7. S |
B zonaldea |
Logelak eta boxak
Logela irisgarri bateko komuna aztertu da, eta zenbait hutsune antzeman ahal izan ditugu: helduleku bakarra, konketako osagarriak altu eta abar.
Logeletako komun batzuetako dutxaontziak zero kotan daude, baina ez dira irisgarriak; izan ere, manpara finkoak jarri dira, ez dago transferentzia egiteko lekurik, ez eta gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egiteko lekurik ere. Bestetik, osagarriak gaizki jarrita egoteaz gain, ate batzuk barrurantz irekitzen dira, eta dutxa batzuek ez dute heldulekurik.
Logelek, oro har, transferentzia egiteko espazioa daukate ohearen albo batean, baina ez dago biratzeko tokirik, ez eta gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko lekurik ere.
Ospitaleko boxen zonaldean, transferentzia egiteko espazioa dago ohearen albo batean. Zonalde horietako komunak ez daude egokituta. Azpimarratu beharra dago ZIUrako sarbideko atearen zabalera librea 57 cm-koa dela, erabat iristezina.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eratxikitako eraikinaren behe-solairuan dago.
Sartzeko bi ate dauzka; batek koska dauka, bestea irisgarria da.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek ezaugarri egokiak dauzkate. Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak ezinduei gordetako komuna dauka, baina gabezia batzuk dauzka.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak ez dira irisgarriak.
Kapera/Areto nagusia
Kasu honetan, kaperak eta areto nagusiak espazio bera partekatzen dute.
Erantsitako arrapala alternatiborik gabeko eskaileretatik sartzen da bertara; kanpoan arrapala jarriz bakarrik sar daiteke.
Barrualdeko azalerak bira egitea ahalbidetzen du. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako espaziorik, baina horretarako lekua dago.
Oholtzak koska dauka, arrapalarik gabe.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
2.6. Txagorritxu Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Jose Atxotegi, Euskal Herria eta Pablo Neruda kaleek isolatutako oztopoak dauzkate oinezkoentzako bidean.
Ospitale-esparruaren barrualdean, ospitaleko sarrerak lotzen dituzten ibilbideak erabat iristezinak dira. Jose Atxotegi kaletik ospitale-esparrura sartzeko dagoen lehenengo zebrabideak, sarrera nagusirako sarbidea ematen duenak, ez dauka oinezkoentzako pasabiderik; hau da, errepidetik ibili behar dira gurpildun aulkien erabiltzaileak.
Era berean, ospitale-esparruaren kanpoaldetik larrialdietara sartzeko igarobidea guztiz iristezina da.
Ospitalearen barrualdeko esparruaren ibilbidea, eraikin nagusitik kanpo-kontsulten eraikineraino doana, guztiz iristezina da: espaloiek ez daukate ezarrita dagoen zabalera eta zebrabideek oinezkoentzako pasabide ezegokiak dauzkate (koska daukate). Ospitale-esparrutik kanpoko ibilbideak, Pablo Neruda kalekoak, araudiak ezartzen duen gutxieneko zabalera betetzen ez duen espaloia dauka, eta koska dauka ibilbidean, “Bartzelona” motako oinezkoen pasabidea ez baitute estali estropezu egitea saihesteko elementu batekin. Oztopo horien guztien ondorioz, bidegorritik mugitu behar dira gurpildun aulkian dauden erabiltzaileak.
Kanpo-kontsulten eraikina
Ospitale-esparrutik kanpo dago kanpo-kontsulten eraikina, Francisco Leandro de Viana kalean. Kaleak, oro har, neurri egokiak dauzka, eta oinezkoentzako pasabideak behar bezala daude eraikita eta seinaleztatuta. Aurrerago aipatu dugun moduan, ospitale-esparruaren barrualdeko oinezkoentzako pasabideak dauka arazoa, eraikin nagusitik kanpo-kontsulten eraikinerako bideak, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, bizikleten aparkalekua jarri da fatxada nagusiaren lerroan, Francisco Leandro de Viana kalean. Bizikleten aparkalekuen kokapena oztopoa da ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat, eraikitako lerroa erabiltzen baitute orientatzeko, bastoiaren laguntzarekin.
Aparkatzea
Ospitaleko sarrera nagusian ezinduei gordetako aparkalekuen zoladuraren margoa ez dago egoera onean, eta, beraz, aparkaleku horien erabiltzaileek ez dute ondo aparkatzen.
– Errepidea da aparkalekutik ospitaleko sarreretaraino oztoporik gabe joateko dagoen ibilbide bakarra.
– Aparkalekuan ez da ezinduei gordetako lekurik aurkitu, eta 13 beharko lirateke, aparkaleku kopuruari begiratuz gero.
Eremu honetan, ez dago ezinduei gordetako lekurik. Gutxienez, aparkaleku bat jarri behar da kafetegira eta Osatekera sartzeko ateetatik hurbil.
Ezinduei gordetako aparkalekuetatik espaloirainoko ibilbidea ez da irisgarria, errepidetik igarotzen baita.
Sarbideak eta itxarongelak
Arrapalatik sarrera nagusira sartzeko ate automatikoak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia, eta ate beiraztatuen seinaleztapen-bandak ez dira egokiak. Behe-solairuko igogailuen atari nagusitik sarbidea ematen duten ate guztiek ez daukate igarobide-zabalera libre nahikoa.
Errehabilitazio-eremura sartzeko, igarobide-zabalera libre ezegokia duen atea dago, ate automatikoaren seinaleztapen-bandak ez dira zuzenak, eta irtenguneak dituen lanpas finkoa nahiz finkatu gabeko lanpasa daude bidean.
Erradioterapia-unitatera sartzeko, bi ate daude; horietako batek beira dauka eta duela gutxi egin zuten, baina seinaleztapen-bandak ez daude egoki jarrita, eta finkatu gabeko lanpasak daude bidean. Bestea, berriz, aspaldi egin zuten, ez dauka igarobide-zabalera libre egokia, eta irtenguneak dauzkan lanpas finkoak daude bidean.
Larrialdiak
Oinezkoen sarrera estuegia da, ateek ez baitaukate igarobide-zabalera libre egokia. Era berean, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira eman ez atea baino lehen, ez atearen ostean, eta anbulantzien bidea erabili behar dute larrialdietara sartzeko. Harreran finkoak ez diren lanpasak daude, eta harrera-mahaiek ez daukate zonalde irisgarririk.
Itxarongelek ez daukate ezinduei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku egokirik ere. Harrera-gunearen aurreko sarbideak ez dauka argiztapen egokirik, eta ate beiraztatuek ez daukate seinaleztapen-banda zuzenik.
Kanpo-kontsulten eraikina
Bi ate nagusi mota dauzka eraikinak. Alde batetik, seinaleztapen-bandak egoki jarrita dituen ate birakaria dago, eta sistema birakaria moteltzeko botoia dauka, mugikortasun urritasuna dutenek erabil dezaten. Beste atea eraisgarria da; pultsadorearen bidez irekitzen da. Gurpildun aulkien erabiltzaileek dute berori erabiltzeko lehentasuna. Atea irekitzeko pultsadorea oso urrun dago.
Ate birakariak ez daude euskal araudian jasota. Edonola ere, gure ustez, proposatu den irtenbidea ez da egokia, mugikortasun urritasuna duten pertsonek zailtasuna baitute berori erabiltzeko orduan, eta sarrera ezberdinak egoteak ez diolako laguntzen pertsona guztiak berdintasun baldintzetan sartzeko asmoari. Irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren xedea da gero eta inklusiboagoa izan behar duen gizartean gizarteratzea desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboa. Beraz, herritarren zati bat baztertzen edo kanporatzen duen oztopo oro gaindituz joan behar da.
Harrera-mahai egokituak daude eraikineko unitate edo eremu guztietan, baina ez arretarako postu guzti-guztietan. Ondorioz, jendeari zerbitzu emateko postu guztietan jarri behar dira harrera-mahai egokituak.
Hitzorduak kudeatzeko makinak, sarrera nagusikoak, ez daude egokituta. Ukimenezko pantailak 130 cm-ko altueran daude, baimendutako gehienekoa 120 cm-koa denean.
Ospitaleko itxarongeletan egiaztatu genuen gurpildun aulkien erabiltzaileentzat eta haurtxoen orgentzat gordetako zonaldeak aurreikusi direla, laguntzailearentzako eserlekuarekin gordetako lekuaren ondoan. Zentzu horretan, leku horiek identifikatzeko seinaleztapena aurkitu dugu. Hala ere, eserlekuak daude zonalde guztietan.
Proba osagarriak egiteko eremuko itxarongelan, 1. sotoan, aulkiz beteta dago azalera, gurpildun aulkien erabiltzaileei sartzea eragotziz.
Larrialdietako ateak irekitzeko sistema egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek ate horiek erabil ditzaten.
Kontsultak
Eraikin nagusiko -2. sotoko erradioterapia-kontsultek ez daukate aldagela egokiturik. Mediku-kontsultetara iristeko korridoreak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia; beraz, ezin daiteke bira egin kontsulta batzuetara sartzeko.
Unitate honetan, ez dago ez garabirik, ez baskula egokirik, gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Eraikin nagusiko behe-solairuko erradiologiako kontsultek ez daukate aldagela egokiturik.
Eraikin nagusiko hemodialisien unitatea guztiz iristezina da: harrera-mahaiak ez dauka zonalde egokiturik eta pazienteen aldagelak ere ez dira irisgarriak. Tratamenduen eremura sartzeko ateak zuzenak dira, baina estugunea dago tratamenduen zonalderako sarbidean. Kontsultara sartzeko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia. Unitateko oheak finkoak dira, altuera aldatzeko aukerarik gabekoak.
Adierazi beharra dago gurpildun aulkien erabiltzaileek gehien erabiltzen duten unitateetako bat dela hau, eta, beraz, premiazkoa dela erabateko irisgarritasuna lortzeko behar diren neurriak hartzea.
Proba osagarrien unitateko kontsulta guztiek daukate komuna, baina bat bera ere ez da irisgarria. Arnas-aparatuko proben kabina guztiz iristezina da.
Loaren unitate funtzionaleko kontsultek ez daukate maniobrarako leku nahikorik barruan.
Larrialdiak
Erradiologiako kontsultak ez dauka aldagela egokiturik; gainera, bertara sartzeko ate batek ere ez dauka igarobide-zabalera libre egokia.
Beste kontsulta batzuetan ere, barrualdeko espazioa ez da egokia: aztertu diren esku-oheek altuera finkoa daukate eta mahaiek ez daukate behar besteko hondorik horietara hurbildu ahal izateko.
Otorrinoko larrialdiak artatzen diren kontsultan, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete transferentzia egin azterketa-aulkira.
Osatek
Kokapena da Txagorritxu ospitaleko erresonantzia magnetikoko unitateak duen arazo nagusia; izan ere, eraikin nagusiaren kanpoaldean dago, eta oinezkoentzako kanpoko ibilbidetik lekualdatu behar dira ohean dauden pazienteak. Gainera, seinaleztapena ez da egokia.
Harrera-mahaiaren zonaldea irisgarria da, baina harrera-gunean ezin daiteke beharrezko bira egin. Itxarongelak ez dauka ezinduei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun urriko pertsonentzako eserleku egokirik ere.
Aldagela eta komun egokitua ditu. Aldagela barruan bira egin daiteke, baina esekitokiak altuegi jarrita daude, eta ez dago araudian ezarritako banku egokirik; komunak ez dauka komun-zulo egokia, ispilua eta eskuak lehortzeko papera altuegi daude jarrita eta konketak oinarria dauka.
Errehabilitazioa
Errehabilitazio-gimnasioak espazio egokia dauka; tratamendurako eremuetan alboko transferentzia egin daiteke, esku-ohearen albo batetik, eta esku-oheen altuera elektrikoki alda daiteke.
Igerilekuak dutxak dituen arren, bat bera ere ez da irisgarria. Mugikortasun murriztua duten pertsonei eskaintzen zaien garabiak ez ditu betetzen segurtasunerako gutxieneko betekizunak.
Aldagela berbera da gimnasiorako eta igerilekurako. Aldagela irisgarria da, baina gabezia asko dauzka.
Kanpo-kontsulten eraikina
Oro har, kontsultaren barruan, sarbidean, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin. Erradiologiako kontsultek egokitutako aldagela daukate, baina horren ezaugarriak ez dira egokiak; izan ere, ateak barrurantz irekitzen dira eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin. Gainera, esekitokiak altuegi daude.
Beste alde batetik, ekografietarako kontsultek egokitutako aldagela daukate. Aurreko kasuan bezalaxe, ez dauzkate ezaugarri egokiak, ateak barrurantz irekitzen baitira. Ekografietarako kontsulten komunak irisgarriak dira, gabeziaren bat duten arren; hala nola, eskuak lehortzeko papera eta xaboia altuegi jarrita daude, eta konketan ez dago hondo librerik.
Proba osagarrien eremuko kontsultak oso txikiak dira; beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin horien barrualdean.
Kabinetan egiten diren probak edo tratamenduak, soinu-probak edo PUVA terapiak adibidez, kabina iristezinetan egiten dira. Soinu-proben kasuan, kabinek koska daukate sarbidean, eta barruko espazioak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei. Bestetik, PUVA terapiarako kabinek ez daukate laguntza teknikorik modu autonomoan zutik egon ezin daitezkeen pertsonek tratamendua jaso ahal izan dezaten.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunek, aztertu direnek, irisgarritasun-gabeziak dauzkate. Gehienetan jarritako komun-zuloa ez da egokia. Larrialdietako komun batean jarrita dauden heldulekuek lesioak eragin diezazkieke erabiltzaileei, komunean jartzeko unean. Era berean, osagarriak altuegi jarrita daude, barrualdeko espazio txikiak daude eta hurbildu ahal izateko egokia den hondorik gabeko konketak daude. Bestetik, deskargarako mekanismo batzuk altuegi jarrita daude.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Erradiologia-unitaterako sarrera |
-1. S |
Larrialdietako unitateko itxarongela (eskasa) |
Errehabilitazio-unitateko korridorea |
|
Itxarongela zabaldutako eraikinean |
|
Kafetegia |
|
0. S |
Erradiologia-unitatea eratxikitako eraikinean |
Sarrera nagusia |
|
Eguneko ospitaleko sarrera |
|
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
6. S |
Ez dago |
7. S |
Ez dago |
OSATEK ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
KANPO-KONTSULTEN ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Igogailuen gune nagusia |
0. S |
Igogailuen gune nagusia |
1. S |
Igogailuen gune nagusia |
2. S |
Igogailuen gune nagusia |
3. S |
Igogailuen gune nagusia |
4. S |
Igogailuen gune nagusia |
5. S |
Igogailuen gune nagusia |
6. S |
Igogailuen gune nagusia |
7. S |
Igogailuen gune nagusia |
8. S |
Igogailuen gune nagusia |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Ez da beharrezkoa |
-1. S |
Larrialdi-unitateko itxarongela |
Larrialdi-unitateko zaintzarako boxak |
|
Igogailuen gune nagusia |
|
Erradiologia-unitatea |
|
0. S |
Igogailuen gune nagusia |
1. S |
Igogailuen gune nagusia |
2. S |
Igogailuen gune nagusia |
3. S |
Igogailuen gune nagusia |
4. S |
Igogailuen gune nagusia |
5. S |
Igogailuen gune nagusia |
6. S |
Igogailuen gune nagusia |
7. S |
Igogailuen gune nagusia |
OSATEK ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Onarpen-eremua |
KANPO-KONTSULTEN ERAIKINETAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
Ez da zertan ezinduei gordetako komunik jarri |
Kanpo-kontsulten eraikina
Oro har, eraikinean ezinduei gordetako komunen ezaugarriak egokiak direla esan dezakegun arren, arazoak dauzkate batzuek; besteak beste: ispiluek ez daukate makurgunerik, konketek ez daukate hondo libre egokirik, eskuak lehortzeko papera altuegi jarrita dago, argiztapena automatikoa da eta, azkenik, alarmak ez dauka eskulekurik.
Pediatria-unitatean, haurtxoak aldatzeko tokia duen komun pediatrikoa dago. Komunen gunean, komun-zulo txikiak daude, bai eta haurtxoak aldatzeko tokia ere. Haurtxoak aldatzeko tokian, bira egin dezakete gurpildun aulkien erabiltzaileek, eta aldatzailea altuera egokian dago; hala ere, egokiagoa litzateke bertara sartzeko atea kanporantz irekiko balitz eta konketak oinarririk edukiko ez balu. Era berean, azalera handiagoa egon beharko litzateke komun pediatrikoan, gurpildun aulkia erabiltzen duen senide batek aldatu ahal izan dezan haurtxoa.
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka logela egokiturik. Logelan transferentzia egiteko tokia dago ohearen albo batean, bai eta logelaren sarreran bira egiteko lekua ere, eta gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko tokia; komunek, ordea, ez daukate inolako egokitzapenik. Ospitaleratze-guneko korridore nagusian, logelen kanpoaldean, dutxa eta konketa egokitua dituen komuna jarri da, baina zenbait gabezia ikusi ditugu. Ideia egokia da, baina ez da unitate guztietan jarri; gainera, komun honek ez dauka komun-zulorik, eta, bisita egin genuenean, arropa zuria gordetzeko erabiltzen zen.
Oro har, boxen eremuek ohearen albo batean dute transferentzia egiteko tokia, baita egokitutako komuna ere.
Ospitaleratze-guneko itxarongelak eta egongelak ez daukate ezinduei gordetako tokirik. Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo ospitaleko eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eraikin nagusiko behe-solairuan dago.
Kafetegiak bi sarrera ditu; kanpotik sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen igarobide-zabalera libre egokia, eta babes-zokaloa eta seinaleztapen-bandak ezegokiak dira, edo ez daude.
Autozerbitzu motakoak dira kafetegia eta jatetxea. Gure ustez, kudeaketa-eredu hori ez da egokia, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezaketelako erabili modu autonomoan.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek altuera egokia daukate; hala ere, bermatzeko hanka bakarra dute, eta horrek ez du ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea. Gainera, egoera arriskutsuak eragin diezazkieke mugikortasun murriztua duten pertsonei horietan bermatzean.
Kafetegiak ezinduei gordetako komuna dauka hurbil, baina gabezia batzuk dauzka.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak ez dira irisgarriak.
Areto nagusia
Ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka.
Barrualdeko espazioak bira ematea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Altzarien antolaketa ez da zuzena. Era berean, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako espaziorik, horretarako lekua egon arren.
Ezinduei gordetako komunak daude hurbil, baina gabezia batzuk dauzkate.
Oholtzarako igoeran koska bat dago, eta ez dago arrapala alternatiborik.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
2.7. Vithas San José Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleak hainbat oztopo dauzka oinezkoentzako bidean, eremu horretako bankuek ez daukate beso-euskarririk, zuhaitzek ez daukate txorkorik, espaloia txikia da eta zebrabideetako ukimenezko seinaleztapen-zerrendek ez daukate kontraste kromatikorik.
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Harrera-gunerako sarbidean, irtenguneak daude oinezkoentzako bidean, eta erorikoak sor daitezke lanpasaren egoera txarra dela-eta. Sarrera nagusiko kristalezko ateak gaizki jarritako seinaleztapen-bandak dauzka.
Kaletik behe-solairurako sarbidea iristezina da; arrapala duen arren, malda handia dauka, zabalera ezegokia dauka eta ez dauka heldulekurik. Gainera, seinaleztapen-banda ez dago behar bezala jarrita.
Itxarongela gehienetan, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Kontsultak
Erradiologiako kontsultek ez daukate ezinduei gordetako aldagela eta komunik.
Kutxako eta PEAZeko bulegoetako mahaiak oso eskasak dira, 49 cm-ko espazio librea baitaukate behealdean (iristezinak dira gurpildun aulkien erabiltzaileentzat). Gainera, bulegoetara sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia, ez eta babes-zokalorik ere.
Bosgarren solairuko ugalkortasun-kontsulta iristezina da; isolatutako koska bat dauka (araudian ez da onartzen) kontsultaren barrualdean. Azterketa-gunerako sarbideak estugunea dauka ibilbidean, eta gela txiki-txiki batean dago azterketa egiteko esku-ohea, transferentzia egiteko lekurik gabe, iristezin eginez hori.
Bosgarren solairuko erauzketa-gela ere iristezina da; maila bat dauka gehiegizko malda duen arrapa alternatiboa duen sarbidean.
Ospitaleko kanpo-kontsultetako ateek igarobide-zabalera libre ezegokia daukate, 69-76 cm artekoa (estuak dira). Azterketa-geletan, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin barrualdean.
Eremuak bereizteko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsultetako ateek igarobide-zabalera libre eta barrualdeko espazio egokiak dauzkate, baina altzariak ez dira egokiak; izan ere, altuera finkodun esku-oheak eta gurpildun aulkiarekin hurbiltzeko behar den hondo librea ez duten mahaiak jartzen dira.
Errehabilitazioa
Gimnasio- eta tratamendu-guneko espazioa egokia da; transferentzia egiteko lekua dago esku-ohearen albo batean, eta aztertu diren esku-ohe gehienek altuera aldagarria daukate, mekanismo elektriko baten bidez.
Igerilekuaren eremuen dutxa irisgarria dago, baina sarreran ezin daiteke bira zuzena egin, eta bertara sartzeko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia. Eremu berean, oinetarako eta eskuetarako tratamendu-ekipamendua dago, iristezina. Igerilekuko esku-oheak finkoak dira, ez daukate altuera erregulagarria eta gehiegizko altueran daude jarrita.
Aldagela berbera da gimnasiorako eta igerilekurako; egokitutako aldagela da, baina hutsune batzuk dauzka.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunek, aztertu direnek, irisgarritasun-gabezia larriak dauzkate. Gehienetan, komun-zuloa ez da egoki jarri; heldulekuak albo batean bakarrik daude; komunaren barrualdeko azalerak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkian dauden pertsonei; komuneko osagarriak gaizki jarrita daude eta abar.
EZINDUENTZAT GORDETA DAUDEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Sarrera nagusia |
0. S |
Sarrera nagusia |
Larrialdi-unitateko korridorea (eskasa) |
|
1. S |
Ebakuntza-geletako itxarongela |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
4. S |
Errehabilitazioko itxarongela |
Traumatologia-unitateko itxarongela (eskasa) |
|
5. S |
Ez dago |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Kanpo-kontsultak |
0. S |
Kanpo-kontsultak |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
Ez da beharrezkoa |
3. S |
Ez da beharrezkoa |
4. S |
Traumatologia-unitateko korridorea |
5. S |
Igogailuen gune nagusia |
Logelak eta boxak
Oro har, aztertu diren logelen neurriak egokiak dira: gurpildun aulkien erabiltzaileek bira eman dezakete eta transferentzia egiteko lekua daukate ohearen albo batean, bai eta gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko espazioa ere. Alabaina, logela batek ere ez dauka egokitutako komunik. Ateen neurriak, barruko azalera, dutxaontziak, konketak eta abar iristezinak dira.
Amatasun-unitateko logeletako komunetako dutxek gutxieneko maila daukate, zero kotara, baina gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egokia egin.
Ezin izan dira logela mota guztiak aztertu.
Ospitaleratze-guneko solairu guztietara iristen diren igogailuen egoera nabarmendu daiteke. Aipatu igogailuek ez dauzkate gutxieneko neurriak; txikiegiak dira gurpildun aukien erabiltzaileentzat. Bestetik, igogailuko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia gurpildun aulkiak igaro daitezen, botoiak altuegi jarrita daude eta abar. Igogailu espezifiko baten bidez iristen dira gurpildun aulkien erabiltzaileak logeletara, eta ospitaleko langileek lagundu behar die, erabili ahal izan dezaten.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eraikinaren behe-solairuan dago.
Kafetegirako sarbidea guztiz iristezina da, bai eraikinaren kanpoaldetik, bai barrualdetik, gurpildun aulkian dauden pertsonentzat.
Erabiltzaileentzako edo pazienteentzako igogailuak oso txikiak dira. Gehiegizko malda duen arrapala dago kanpoaldetik sartzeko sarbidean.
Kafetegiko mostradoreak gune baxuagoa dauka, baina ez du araudian ezarritakoa betetzen.
Altzariak behar bezala daude antolatuta, eta mahaiek altuera egokia daukate; hala ere, bermatzeko hanka bakarra dute, eta horrek ez du ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea. Gainera, egoera arriskutsuak eragin diezazkieke mugikortasun murriztua duten pertsonei horietan bermatzean.
Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak ezinduei gordetako komuna dauka hurbil, baina gabezia batzuk dauzka.
Areto nagusia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Barrualdeko espazioak bira ematea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Altzariak ez daude egoki banatuta; gainera, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako zonalderik.
Komunak hurbil dauzka, baina ez daude egokituta.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3. Bizkaiko ospitaleak
3.1. Indautxu Klinika
Klinikako zuzendaritzak ez du irisgarritasun-azterketa egiteko baimena eman; beraz, hiri-ingurunea bakarrik aztertu ahal izan dugu.
Osasun-eraikinaren kanpoaldean, eskailera-tarte bat ikusi da sarrera nagusian, arrapala alternatiborik gabe eta beste sarrera irisgarririk gabe.
Hiri-ingurunea
Gordoniz kalean, oztopoak ikusi dira oinezkoentzako bidean. Uhagon kaleko espaloiak ez dauka araudian ezartzen den igarobide-zabalera librea.
Zebrabideetako seinaleztapen-zerrendak ez dira egoki jarri.
Aparkatzea
Sarrera nagusitik eta oinezkoen pasabidetik hurbil, ezinduei gordetako aparkaleku bat dago; hala ere, ez dago seinalerik adierazten duenik mugikortasun murriztua ez duten pertsonek ezin dezaketela bertan aparkatu.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
3.2. Andra Mari Zuria Klinika
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Mendiri Maisuaren kaleko espaloiek zabalera ezegokia daukate, oso estua. Gainera, farolak daude, espaloiak are gehiago estutzea eraginez. Bestetik, proiekzio horizontalik gabeko mutiloiak daude.
Larrialdietako sarreratik hurbil dauden aparkaleku egokituak komunikatzen dituen zebrabideak ez dauka oinezkoentzako pasabiderik.
Andra Mari Zuriaren kalerako sarbidea ematen duen plaza loreontziz josita dago, eta, beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke loreontzi batzuen artetik igaro. Gainera, txorkorik gabeko paperontziak eta zuhaitzak aurkitu dira oinezkoentzako bidean.
Ospitalearen seinaleztapena ez da egokia inguruan.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako aparkalekuek ez dauzkate araudian ezarritako neurriak. Gainera, ez daude behar bezala seinaleztatuta, ez daude eraikinen sarrera nagusietatik hurbil, eta espaloirainoko ibilbidea ez da irisgarria. Era berean, mugikortasun murriztua duten pertsonei gordetako aparkalekua jarri behar da sarrera nagusian, ezaugarri egokiak dituena, langileen aparkalekuen eremuan.
Ezinduei gordetako aparkalekuaren kokapena egokia da, baina larrialdietaraino iristeko ibilbidea ez da irisgarria.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrerako ateek, kristalezkoak izan arren, ez dauzkate seinaleztapen-bandak, eta finkatu gabeko lanpasak ikusi dira sarreran, estropezuak eragin ditzaketenak. Txanda ematen duen makina ez da irisgarria.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate ezinduei gordetako tokirik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Larrialdiak
Larrialdietara sartzeko ateak ez dauzka seinaleztapen-bandak, estropezuak eragin ditzaketen finkatu gabeko lanpasak daude eta kanpoko tinbrea gehiegizko altueran dago.
Itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Kontsultak
Erradiologian, ezinduei gordetako aldagela dago, ezaugarri egokiak dituena, baina eskubanda perimetrala jartzea falta da. Gure ustez, aztertu ahal izan ditugun EAEko ospitaleen artean, hoberen egokitutako aldagela da.
Eskanerraren zonaldean, ordea, ez dago ez aldagela, ez komun egokiturik. Eskanerraren zonaldeko harrera-gunean, gainazal horizontalean dago tinbrea; beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dute ikusi, altuegi baitago. Era berean, ikusmen-urritasuna duten pertsonek ezin dezakete jakin tinbrea dagoenik, ez baitaukate horretarako bitartekorik.
Ateak: Bigarren solairuan, senideak informatzeko kontsultako sarrerako atea izan ezik, gainerakoek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia.
Aztertutako kontsulta guztien barrualdeko espazioa ez da nahikoa gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egin ahal izan dezaten. Bestetik, mediku-kontsulten harrera-gunean, harrera-mahaiak ez dauka zonalde irisgarri eta egokiturik.
Larrialdiak: Larrialdietako boxak bakarrik aztertu dira (logelei buruzko atalean arituko gara horietaz).
Errehabilitazioa: Errehabilitazio-gunea egokia da, eta transferentzia egin daiteke gurpildun aulkitik, esku-ohearen albo batean. Oro har, esku-oheak altuak eta finkoak dira, altuera aldatzeko aukerarik gabekoak. Errehabilitazio-unitatera sartzeko atea beirazkoa da, eta ez dauka babes-zokalorik. Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Ez dago aldagelarik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Aztertu diren komun erreserbatu guztiek dauzkate irisgarritasun-gabeziak; kasu batzuetan, ez dago transferentzia egiteko lekurik, ateen zabalera ez da egokia, ate batzuk barrurantz irekitzen dira eta abar.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Erdiguneko korridorea |
-1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
0. S |
Kontsulten eremua |
1. S |
Kontsulten eremua |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
4. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Erresonantzia magnetikoen itxarongela |
Larrialdietarako sarbidea |
|
2. S |
Errehabilitaziorako sarbidea |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka logela egokiturik. Hala ere, adieraz dezakegu logelen barrualdeko espazioa egokia dela, transferentzia egiteko tokia baitago ohearen bi aldeetan, eta gurpildun aulkia logelan bertan edukitzeko aukera baitago. Alabaina, logeletako komun gehienak txikiak dira, aztertu diren dutxaontzi guztiek daukate maila eta ez daukate heldulekurik, ez eta laguntza teknikorik ere komun gehienetan.
Eguneko ospitaleko boxen eremuak behar besteko tokia dauka transferentzia egiteko, baina bertara sartzeko ateek ez daukate zabalera egokia, eta komuna ez da irisgarria.
Larrialdietako boxek behar besteko tokia daukate gurpildun aulkitik transferentzia egiteko, ohearen albo batean. Alabaina, irisgarritzat jotzen den eta unitatean dagoen komunak irisgarritasun-gabezia asko dauzka.
Ospitaleratze-guneko egongelek edo itxarongelek behar besteko espazioa daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzarien banaketa egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil ditzaten.
Kafetegiko edariak mostradorean zerbitzatzen dira.
Kafetegiak jantokia dauka eratxikitako espazioan, jatetxe gisa funtzionatzen duena. Bertara sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Altzarien banaketa egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil ditzaten, eta menua mahaietan zerbitzatzen da.
Kafetegian zein jantokian erabiltzen diren mahaiak ez dira egokiak; izan ere, bermatzeko hanka bakarra daukate erdigunean, eta ezegonkortasuna eragin dezake horrek mahaian, gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea galarazteaz batera.
Kafetegiak ez dauka ezinduei gordetako komunik, eta hurbilena behe-solairuko kanpo-kontsulten korridorean dago. Era berean, komunak gabezia batzuk dauzka.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.3. Basurtuko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Kanpo-kontsultak: Kanpo-kontsultetarako sarbidean, oztoporen bat ikusi da oinezkoentzako bidean; zebrabideek mailak dauzkate pasabidean, ez dauzkate ukipenezko seinaleztapen-zerrendak eta narrioak daude zoladuran.
Administrazioa: Administrazio-eraikinerako sarbidean, oztoporen bat ikusi da oinezkoentzako bidean. Hala, pasabidean koska duen zebrabidea dago, eta ez dauzka ukipenezko seinaleztapen-zerrendak.
Ospitale-esparruaren barrualdea: Eremuko pabiloien artean ez dago oinezkoentzako bide irisgarririk; beraz, urritasun fisikoa duten pertsonak errepidetik mugitu behar dira nahitaez, eta, helmugaren arabera, ibilbidea luzea izan daiteke. Gainera, oztopoak aurkitu dira oinezkoentzako bideetan.
Larrialdiak: Larrialdietara sartzeko espaloia txikia da, eskubandarik ez duen aldapa handia dago eta oztopoak aurkitu dira oinezkoentzako bidean.
Sarrera, Gurtubay kaletik: Osasun-langileen aparkalekua gurutzatu behar da kale honetatik sartzeko. Oinezkoentzako bideko zoladuran irisgarritasun-arazo batzuk daude ikusmen-ezintasuna duten pertsonentzat; adibidez, bideak ez dauka zintarririk, ezta ikusmen-ezintasuna duten pertsonak orientatzeko norabidezko zerrenda-gidarik ere.
Aparkatzea
Atzeko sarrera
Ospitaleko langileentzako aparkalekua da; bertan, ez dago egokitutako aparkalekurik. Ospitale-esparruaren kanpoaldean dago ezinduei gordetako aparkalekua. Ospitale-esparruaren barrualdean jarri behar dira ezinduei gordetako aparkalekuak, pabiloien sarreretatik hurbil. Horretarako, ibilgailuarekin sartzen utzi beharko zaie ezintasunen bat duten pertsonei, aparkatzeko txartela badute.
Eskuza pabilioia
Ospitale-esparruan egokituta dagoen aparkaleku bakarra dago bertan, baina ez dago Eskuza pabilioiaren sarrera nagusitik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Pabilioietara sartzeko ateak: Eskuza, Farmazia, Gandarias, Gobernu, Iturrizar, Jado, San Jose, San Pelaio eta San Bizente pabilioiek ez daukate araudian ezarrita dagoen igarobide-zabalera librea, oso ate estuak dira-eta. Adibide gisara adieraz dezakegu Farmazia pabilioira sartzeko ateak 60 cm-ko igarobide-zabalera librea duela. Gainera, egokitutako zonalderik gabeko harrera-mahaiak aurkitu ditugu pabilioi askotan, eta sarbide askok ez daukate bira egiteko tokirik.
Arrupe pabilioiko sarrera nagusiak arrapala dauka sarbidean, baina malda handia dauka. Era berean, ospitalean erabiltzaile gehien duen pabilioia izan arren, ez dauka harrera-mahai irisgarria harrera-gunean.
Nabarmendu beharra dago San Jose pabilioira sartzeko arrapala bat dagoela, %20ko malda duena gutxi gorabehera, eta ez duela eskubandarik. Orri bateko ateak 68 cm-ko zabalera librea dauka.
Oro har, itxarongela gehienetan ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Larrialdiak
Larrialdietako sarrera nagusian malda handia duen arrapala dago, eta zoladura irristakorra da, bai kanpoaldean, bai barrualdean. Lanpasak ez daude finkatuta, eta estropezuak eragin ditzakete.
Kontsultak
Arrupe pabilioia
Arrupe eraikineko kontsulta gehienak guztiz iristezinak dira. Kontsultetara iristeko korridoreek ez daukate igarobide-zabalera libre nahikoa, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira eman kontsultara sartzeko atearen aurrean. Gainera, korridoreak are gehiago estutzea eragiten duten oztopoak daude oinezkoentzako bidean; tarte batzuetan, 61 cm-raino iristen dira. Eremu honetako osasun-langileek diote “korridoreetan egiten zaizkiela azterketak gurpildun aulkien erabiltzaileei”. Oro har esan dezakegu Arrupe eraikineko harrera-mahai batek ere ez duela zonalde irisgarririk. Eraikineko unitate batzuetara sartzeko gehiegizko malda duten arrapalak daude.
Eraikineko itxarongelak gainezka egoten dira. Eraikineko altzariak ez dira egokiak; mahaiek ez daukate hondo nahikorik, eta aztertu diren esku-ohe gehienak finkoak dira, ezin zaie altuera aldatu.
Behe-solairuko ginekologia-kontsultak guztiz iristezinak dira. Kontsulta-gunera sartzeko atearen igarobide-zabalera librea 60 cm-koa da. Korridoreetako igarobide librea 77 cm-koa da.
Kontsultetan ez dago bira eta transferentzia egiteko espazio nahikorik, eta unitatean ez dago aldagela egokiturik.
Errehabilitazioa
Gimnasioko errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, beharrezko transferentzia egin daiteke gurpildun aulkietatik, esku-ohearen albo batean. Esku-ohe gehienetan elektrikoki aldatu daiteke altuera, baina egurrezko esku-ohe altu eta finkoak ere badaude, altuera aldagarririk gabekoak. Ez dago berariazko ekipamendurik mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Ez dago gurpildun aulkian doazen pertsonentzako aldagela irisgarririk.
San Jose pabilioia
San Jose pabilioiko kontsultak guztiz iristezinak dira: bertara sartzeko ateak estuak dira, 77 cm-ko igarobide librea daukate, eta kontsultetara iristeko korridorean zein kontsulten barrualdean ezin daiteke bira egin.
Jado pabilioia
Sotoko hemodialisien unitateak irisgarritasun-arazo asko dauzka. Unitatera kanpotik sartzeko, igarobide-zabalera libre ezegokia duen atea dago; itxarongelak ez dauka unitatera bertaratzen diren pertsona guztientzako leku nahikorik; tratamenduen eremura sartzeko korridoreek ez daukate zabalera nahikorik gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egin ahal izan dezaten; kontsultetara sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera egokia; unitatean ez dago komun edo aldagela irisgarririk eta aztertu diren harrera-mahaiek ez daukate zonalde irisgarririk.
Iturrizar pabilioia
Jaioberrien unitateak irisgarritasun-gabeziak dauzka. Jaioberrien sehasken eremura normal sartzeko, eskailerak daude; beraz, onarpen-mahaitik (egokitu gabe dago) igaro behar dira gurpildun aulkien erabiltzaileak, jaioberrien unitatera sartzea eskatzeko. Horretarako, bigarren ate bat dago, igogailutik hurbil dagoena (inon ez da horren berri ematen). Unitatean bertan, jaioberriak prestatzeko gela dago. Behealdean, toki librerik ez duten konketak daude, esekitokiak altuegi daude eta espazioa ez da nahikoa gurpildun aulkien erabiltzaileek barrualdean bira egin ahal izan dezaten. Gainera, unitateko itxarongelak ez dauka ezinduei gordetako komun irisgarririk.
Aztarain pabilioia
Pabilioi honetako kontsultek ez daukate maniobrarako leku nahikorik barruan.
Sotoko farmaziak altuegi dauka tinbrea, eta harrera-mahaiak ez dauka zonalde irisgarririk.
Makua pabilioia (larrialdiak)
Larrialdietako erradiologia-unitateak ez dauka egokitutako aldagelarik. Larrialdietako kontsultetako ate gehienek igarobide-zabalera libre egokia daukate, eta kontsulten barrualdeko espazioa zuzena da.
San Bizente pabilioia
Behe-solairuko kontsulta batek 62 cm-ko igarobide-zabalera librea duen atea dauka. Behe-solairuko kontsulta guztien barrualdea txikia da, eta esku-oheak finkoak dira, altuera aldagarririk gabekoak.
Sotora iristeko, pabilioiaren sarrera nagusian dauden eskailera batzuk daude. Beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak pabilioi guztiak lotzen dituen lurrazpiko korridoretik (ez dago seinaleztatuta) iritsi behar dira bertara, eskailerak ez baitauka igogailu edo arrapala alternatiborik.
Pabilioiko sotoan, azeleratzaile nuklearren eremua dago; bertan, aldagela irisgarri bakarra dago eremu guztirako.
Anpuero pabilioia
Erradiologia-gela batek ere ez dauka ezinduei gordetako komun edo aldagelarik. Pabilioiko itxarongelak ez dauka behar besteko espaziorik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Lehenengo solairuko neurologia-zerbitzuko kontsultek komuna daukate, baina bat bera ere ez da irisgarria.
Gobernu eraikina
Erradiologia-gelek ez daukate aldagela irisgarririk, eta itxarongelen barrualdeko espazioa oso txikia da. Medikuntza nuklearreko unitatera sartzeko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia; 62 cm-koa da (oso estua).
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Pabilioietan ezinduei gordetako komun gehienek gabezia asko dauzkate. Guztiek dauzkate irisgarritasun-gabezia handiak; bai birgaitutako eraikinek, bai birgaitu ez direnek (azkenek arazo handiagoak dauzkate). Eraikin batzuek ez daukate komun irisgarririk (gero aipatuko ditugu), eta nabarmendu beharra dago Arrupe eta Revilla pabilioietan ezinduei gordetako komunek irisgarritasun arloan duten egoera txarra. Izan ere, horietako gehienetan ez dago heldulekurik, komun-ontziak oso baxu daude, eta osagaiak altuegi daude. Birgaitutako eraikinetako komunek ere gabeziak dauzkate; horietako batzuetan, ez dago transferentzia egiteko tokirik.
ARRUPE PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Kafetegia |
0. S |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
|
1. S |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
|
2. S |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
3. S |
Kontsulten korridorea (eskasa) |
REVILLA PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Banatzailea |
0. S |
Ezkerraldea (eskasa) |
1. S |
Ezkerraldea (eskasa) |
2. S |
Ezkerraldea (eskasa) |
3. S |
Ezkerraldea (eskasa) |
GANDARIAS PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
|
GOBERNU PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Korridorea |
0. S |
Igogailuen eremua |
ITURRIZAR PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
|
JADO PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
|
MAKUA PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Larrialdi-unitateko helduen itxarongela |
3. S |
Boxen eremurako sarbidea |
SAN BIZENTE PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Lurrazpiko tunela |
Azeleragailu nuklearren eremu berria |
|
ESKUZA PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
ANPUERO PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
0. S |
Onkologia- eta traumatologia-kontsulten korridorea |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
ALLENDE PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
SAN JOSE PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
|
PELAIO PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez dago (eraikin-aldaketa) |
|
ARRUPE PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erauzketen eremua |
3. S |
Gune komuna |
Dauden guztiak egokitu |
|
REVILLA PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Dauden guztiak egokitu |
|
GANDARIAS PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
1. S |
Ezkerraldea |
Eskuinaldea |
|
2. S |
Ezkerraldea |
Eskuinaldea |
|
GOBERNU PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Medikuntza nuklearrerako sarbidea |
Medikuntza nuklearreko itxarongela |
|
Medikuntza nuklearraren ondoko kontsulten itxarongela |
|
ITURRIZAR PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Itxarongela |
0. S |
Ezkerraldea |
Eskuinaldea |
|
1. S |
Jaioberrien itxarongela |
2. S |
Eskuinaldea |
JADO PABILIOIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Dialisiak |
0. S |
Ezkerraldea |
Eskuinaldea |
|
1. S |
Ezkerraldea |
2. S |
Eskuinaldea |
MAKUA PABILIOIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Larrialdi pediatrikoetako itxarongela |
SAN BIZENTE PABILIOIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Itxarongela |
ESKUZA PABILIOIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Erabilera anitzeko aretoa |
ANPUERO PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Errehabilitazioa |
0. S |
Erradiologiako itxarongela |
Erradiologiako korridorea |
|
1. S |
Itxarongela |
ALLENDE PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Itxarongela |
0. S |
Itxarongela |
SAN JOSE PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Itxarongela |
PELAIO PABILIOIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Sarrera nagusia |
1. S |
Itxarongela |
Logelak eta boxak
Anpuero, Eskuza, Gandarias eta Jado pabilioietan logela irisgarriak daude. Gandarias eta Jado eraikinetako logela egokituek irisgarritasun-gabezia batzuk dauzkate; komunetan batez ere. Hauek dira aipatu gabeziak: komunaren barrualdean bira egiteko leku falta, transferentzia egiteko leku falta, heldulekuak falta dira eta abar.
Oro har, pabilioietako boxen eremuak txikiak dira; horietako askotan ez dago gurpildun aulkitik ohera transferentzia egiteko tokirik, eta boxen eremuan ez dago komun irisgarririk, Areilza eta Aztarain pabilioietan salbu, gabezia batzuk dituzten komun gordeak baitaude horietan.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek ez daukate behar besteko espaziorik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Arrupe pabilioiko sotoan dago kafetegia.
Kanpotik kafetegira sartzeko hainbat modu daude: batetik, malda handia duen eta eskubandarik ez duen arrapala dago, eta, bestetik, eskailerak. Bestela ere, igogailuz irits daiteke, Arrupe eraikineko goiko solairuetatik.
Ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka egokitutako zonalderik, eta mahaien eremuko altzariak ez daude behar bezala jarrita. Kafetegiko edariak mostradorean zerbitzatzen dira.
Autozerbitzu motakoa da jatetxea. Gure ustez, kudeaketa-eredu hori ez da egokia, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezaketelako erabili modu autonomoan.
Mahaiak ez dira egokiak; izan ere, bermatzeko hanka bakarra daukate erdigunean, eta ezegonkortasuna eragin dezake horrek mahaian, gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea galarazteaz batera.
Kafetegiak ezinduei gordetako komun bat dauka hurbil.
Makina saltzaileak
Makina saltzaile irisgarriren bat aurkitu bada ere, eta telefonoren bat altuera egokian jarrita badago ere, adierazi beharra daukagu horrelako elementu gehienak ez daudela egokituta.
Kapera
Kaperarako sarbidea ez da irisgarria.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.4. Gurutzetako Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Gurutzetako plaza: Eremu horretako dendek eta kafetegiek plazan uzten dituzte beren produktuak eta terrazak, oinezkoentzako bidea hartuz. Plazatik ospitaleko sarrera nagusira iristeko, igogailurik edo hurbileko arrapalarik gabeko eskailera dago. Eremu horretako zebrabideek mailak dauzkate pasabidean.
Eguneko ospitalea: Ospitale-esparruaren kanpoaldetik eguneko ospitaleko sarrerarainoko ibilbidea irisgarria da. Balejo kaletik iristen da eguneko ospitale-ingurura. Kale irisgarria da, baina malda handia duten eta zabalera ezegokia duten oinezkoentzako pasabideak daude.
Sarrera nagusia: Gurutzeta kaleko plazan dago sarrera nagusia. Bertan, zoladura oso heterogeneoa da, eta nahasmendua eragin diezaieke horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei, ez baitago nagusitzat jo daitekeen eta zerrenda-gida izateko balio dezakeen bat.
Larrialdiak: Larrialdietara iristeko, malda handia duen kale bat dago. Altuera bikoitzeko eskubanda dago, baina ez da maldaren hasieran hasten. Alternatiba gisara, aparkalekuan edo Gurutzetako plazan hartzen den igogailua dago larrialdietara iristeko.
Kafetegia-Kanpo-Kontsultak-Onkologia: Kafetegira iristeko, ospitalearen atzeko aldean jarritako igogailu berria dago, edo, bestela, Balejo kaletik irits daiteke bertara. Bi bideak dira irisgarriak. Aitzitik, kanpo-kontsultetako sarrerak hainbat gabezia dauzka; hala nola, narrioak dituen zoladura dago. Zonalde horretatik errehabilitaziora iristeko bidea ez da irisgarria. Seinaleztapena ez da egokia inguruan.
Traumatologia-Anestesia Aurrea-Errehabilitazioa: Aurrerago esan den bezala, kafetegitik zonalde honetara iristeko bidea ez da irisgarria, eta, beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak errepidetik iritsi behar dira. Larrialdien eremutik zonalde honetara iristeko bidea ibiltzeko modukoa da, estugunea baitago errehabilitazioko sarrerara iristeko espaloian.
Aparkatzea
– Aparkalekuan, ezinduei gordetako sei toki baino ez dira ikusi, eta 25 behar dira araudia betetzeko. Igogailutik hurbil dauden solairuetan jarri beharko lirateke toki horiek.
– Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate seinaleztapen bertikalik.
– Aparkalekuan igogailu bakarra dago, eta txikia da. Aipatu tokitik sartzen den pertsona kopurua dela-eta, beste igogailu bat jarri beharko litzateke.
– Ibilgailuak aparkalekura sartzeko tokiaren ondoan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako pasabidea dago seinaleztatuta; alabaina, pasabide hori ibiltzeko modukoa da, ez oso irisgarria. Izan ere, ez dauzka araudian ezarritako zabalera eta malda.
– Parkimetroa irisgarria da.
Gordetako aparkalekuetatik ospitaleko sarreretarako ibilbidea ez da irisgarria.
Aparkalekuen zabalerak ez du araudia betetzen.
Eremu honetan, ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik.
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrera nagusira iristeko, ate birakaria dago. Hori ez da gurpildun aulkien erabiltzaileentzako edo mugikortasun murriztua dutenentzako aukerarik onena. Atea etengabe geratzen da puntako orduetan.
Harrera-guneko harrera-mahaiek ez daukate toki irisgarririk.
Kanpoaldetik kanpo-kontsulten sarrera nagusirako sarbidea guztiz iristezina da; izan ere, eskailerak edo errepidea daude, horrek dakarren arriskuarekin. Beste alde batetik, aipatu eskailerak igarota, arrapala dago sarrerako ateraino. Atearen aurrean edozelako bira egitea eragozten du horrek.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere; gainera, itxarongela batzuen erdialdean mahaiak daude, oztopoa sortuz.
Larrialdiak
Larrialdietara sartzeko ateak ez dauka seinaleztapen-bandarik. Larrialdien barrualdean, ate automatikoak daude. Atea irekitzeko pultsadorea daukate, baina altuegi jarrita daude. Ate horiek ere ez daukate seinaleztapen-bandarik.
Kontsultak
Behe-solairuko erradiologiako kontsultek ez daukate ez aldagela, ez komun egokiturik. Behe-solairuko oftalmologia-kontsultek ez daukate bira egiteko nahikoa tokirik kontsultetara iristeko korridoreetan. Digestio-kontsultetako batean, 34 cm baino ez dituen pasabide ezegokia dago. Eguneko ospitaleko kontsultetako ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia.
Sotoko hemodialisien unitateko ateak igarobide-zabalera libre ezegokia dauka, eta unitateko itxarongelak toki gutxi dauka; beraz, korridorean jarri da itxarongela. Gainera, unitateko aldagelak ez daude egokituta.
-2. sotoko erradiologia-unitateak ez dauka aldagela egokiturik, eta, horren ordez, ondoko logela bat erabiltzen da. Alabaina, horko ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia.
Ospitaleratze-guneko unitateetan, idazkaritza-bulegoak daude, eta senideek zein ospitaleratuta dauden pazienteek asko erabiltzen dituzte. Bada, orri bikoitzeko ateak daude horietara sartzeko, eta igarobide-zabalera ezegokia dago ateetako batean (lehenengo irekitzen denean).
Audiometria-proben kabina guztiz iristezina da.
Amatasun-unitatean ginekologia-azterketa egiteko kontsultak ez die sartzen uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei; izan ere, kontsultara sartzeko ateak 60 cm-ko igarobide librea dauka. Bestetik, barrualdeko espazioak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei. Gainera, azterketa egiteko esku-oheak altuera finkoa dauka, ez aldagarria, eta altuegi dago.
Laugarren solairuko kardiologia- eta aurpegi-masailetako kontsultek ez daukate bira eta lekualdaketak egiteko behar den tokia barrualdean, eta esku-oheak altuegi jarrita daude (70 cm-ra), iristezin eginez horiek. Alergologia-kontsultetara sartzeko ateek ez dute betetzen igarobide-zabalera libre egokia, eta, kontsulten barrualdean, ez dago toki nahikorik.
Bosgarren solairuko E unitateko ebakuntza-geletarako sarbidean dagoen aldagelak ez dauka sartzeko toki nahikorik, eta ezin daiteke bira egin horren barrualdean.
Bosgarren solairuko kanpo-kontsultetako kontsulta batera ezin daiteke sartu, estugunea sortzen baita atearen eta mahaiaren artean. Unitateko medikuek mahaia mugitu behar dute gurpildun aulkien erabiltzaileak bertaratzen direnean.
Hamaikagarren solairuko barne-medikuntzako kontsultek orri bikoitzeko atea daukate banaketa-korridorera sartzeko, eta igarobide-zabalera libre ezegokia dauka horrek. Era beran, kontsultetako ateek ere ez daukate igarobide-zabalera libre egokia. Kontsulta horien kokapena ez da batere zentzuzkoa; izan ere, asko erabiltzen dira eta ez dago igogailu gehiegirik. Ondorioz, itxarote-denborak oso luzeak izaten dira.
Larrialdiak
Kontsulta sailkatuek ez daukate maniobra edo lekualdaketa egiteko behar den lekua barrualdean. Mahaiek ez daukate hondo egokia.
Errehabilitazioa
Gimnasioko errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batetik, eta, oro har, esku-oheak erregulagarriak dira. Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Errehabilitaziorako gimnasioaren inguruan, ez dago aldagelarik; errehabilitaziorako igerilekuan bakarrik daude, eta ez dira irisgarriak.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Gordetako komun gehienek behar besteko azalera daukate barrualdean. Aitzitik, komun horien atondo batzuetan, ezin daiteke bira egokia egin.
Aztertu diren komun askotan, oztopoak ikusi dira komun-zulora transferentzia egiteko tokian, eta oso orokorra da konketako osagarriak, ispiluak eta langileei deitzeko alarmak toki ezegokian jarrita egotea. Era berean, barrurantz irekitzen diren atea duten komunak, gaizki jarritako heldulekuak edo apurtutako heldulekuak, oinarria duten konketak eta altu jarritako deskargarako mekanismoak aurkitu dira.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Errehabilitazioko harrera-gunea |
Medikuntza nuklearreko korridorea |
|
Erradiologiako eremua |
|
-1. S |
Larrialdi-unitateko helduen itxarongela |
Larrialdi-unitateko haurren itxarongela |
|
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
|
0. S |
C zonaldeko korridore nagusia |
E zonaldeko korridore nagusia |
|
Eguneko ospitaleko sarrera |
|
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
|
1. S |
B-C zonaldeko korridore nagusia |
C zonaldeko korridore nagusia |
|
C-D korridore nagusia |
|
D-E korridore nagusia |
|
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
|
Eskailera kiribilaren erdigunea |
|
2. S |
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
A zonaldeko korridore nagusia |
|
Eskailera kiribilaren erdigunea |
|
3. S |
A zonaldeko korridore nagusia |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
|
4. S |
B-A zonaldeko korridore nagusia |
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
|
Eskailera kiribilaren erdigunea |
|
5. S |
A zonaldeko itxarongela |
C zonaldeko kanpo-kontsultak (eskasa) |
|
Eskailera kiribilaren erdigunea |
|
6. S |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
E zonaldea (eskasa) |
|
7. S |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
8. S |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
9. S |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
10. S |
Ez dago |
11. S |
Eskailera kiribilaren erdigunea |
12. S |
Ez dago |
Y ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kafetegia |
1. S |
Areto nagusia |
W ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Erdiguneko korridorea |
LABORATEGI-ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Tanatorioa |
1. S |
Helduen itxarongela |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Errehabilitazioa |
-1. S |
Larrialdietako bilakaera-boxen sarbidea |
0. S |
Digestio-unitatea |
A zonaldeko arnasketa-errehabilitazioa |
|
B zonaldeko erradiologia pediatrikoa |
|
B zonaldeko erradiologiako itxarongela |
|
B zonaldeko erradiologia |
|
C zonaldeko ebakuntza-gelen itxarongela |
|
1. S |
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
C zonaldeko lo-probak |
|
2. S |
Ez da beharrezkoa |
3. S |
C zonaldeko kanpo-kontsultak |
4. S |
Ez da beharrezkoa |
5. S |
B zonaldeko ZIUko itxarongela |
E zonaldeko ziber-ikasgelaren eratxikia |
|
6. S |
B zonaldeko ABUko itxarongela |
7. S |
Transplante-unitateko itxarongela |
8. S |
Ez da beharrezkoa |
9. S |
Ez da beharrezkoa |
10. S |
Gune komuna |
11. S |
Itxarongela |
12. S |
Gune komuna |
Y ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez da zertan ezinduei gordetako komunik jarri |
|
W ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kanpo-kontsultetako itxarongela |
LABORATEGI-ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Pediatriako itxarongela |
Logelak eta boxak
Ospitalean, muineko lesioa dutenentzako unitatean, psikiatria-unitatean, otorrinolaringologia-unitatean eta 3. solairuko A unitatean bakarrik daude logela egokituak. Egokitutako logelek behar besteko tokia daukate ohearen albo batean transferentzia egiteko, bai eta gurpildun aulkia logelaren barrualdean edukitzeko tokia ere; aitzitik, gehienetan ez dago lekurik gurpildun aulkien erabiltzaileek barrualdean bira egin ahal izan dezaten.
Logela batzuek lurraren arrasean daukate dutxaontzia, baina dutxaontzi horien neurria ez da egokia; beraz, ezin daitezke logela egokitutzat jo.
Muineko lesioa dutenentzako unitateko zortzi logelak duela gutxi eraldatu dira, eta domotika-sistema jarri da horietan. Sistema horrek pazienteen autonomiari laguntzen dio, eta mugitzen zein transferentzia egiten laguntzen die bai zaintzaileei, bai osasun-langileei.
Adieraz dezakegu instalazio domotikoaren maila ezberdinak daudela pazientearen muineko lesioaren arabera. Lauk sistema osoa daukate, eta mendekotasun handiko pertsonei daude bideratuta. Ohea, komun-zuloa eta dutxa lotzen dituen sabaiko garabi-erraila daukate, domotizatu gabeko alboko mugimendua egin daiteke eskuz, eta erabiltzaileak ingurunea, argia, pertsiana, atea, telefonoa, telebista, ohea eta abar kontrolatzeko gadget-ak dauzka.
Beste bi logelatan, ohea, komun-zuloa eta dutxa lotzen dituen erraila dago, albo batean monitorizatutakoa, eta, bestetik, komuneko ate lerragarri monitorizatua, pertsiana eta argia daude.
Beste bi logelak soilagoak dira; hala ere, monitorizatutako sabaiko erraila daukate.
Albo batean motorizatutako sabaiko garabi domotizatu gabeei esker, gurpildun aulkia erabili gabe egin daitezke transferentziak. Garabia logelako sabaian jartzen da, errail batean, eta horrek ohea, dutxa eta komun-zuloa lotzen ditu, hainbat transferentzia egin beharrik gabe. Kasu honetan, garabiaren mugimendua ez dago domotizatuta; hau da, ez da logelaraino lekualdatzen erabiltzailearen agintearen deiaren bidez. Hirugarren batek mugitzen du garabia, garabian bertan txertatutako agintearen bidez.
Albo batean motorizatutako sabaiko garabi domotizatuari esker, gurpildun aulkia erabili gabe egin daitezke transferentziak. Garabia logelako sabaian jartzen da, errail batean, eta horrek ohea, dutxa eta komun-zuloa lotzen ditu, hainbat transferentzia egin beharrik gabe. Kasu honetan, garabiaren mugimendua domotizatuta dago; hau da, erabiltzailearen agintearen deiaren bidez lekualdatzen da logelaraino, eta, beraz, ez da hirugarren baten laguntzarik behar.
Logeletako sistema domotikoa erabiltzeko, paziente bakoitzaren mugikortasunaren arabera erabiltzen dira interfaze-sistemak. Horretarako, tableta, ohiko agintea edo pultsadore soil bat ematen zaie.
Logeletako komunek sarbide egokia daukate, eta, barrualdean, zuzenak dira bai dutxaren neurriak, bai dutxara nahiz komun-zulora transferentzia egiteko lekuak.
Komun-zuloa, konketa eta komuneko osagarriak altuera egokian daude. Alabaina, konketak ez dauka arauz ezarritako igarobide-hondo librea. Kordoi motako alarma ez dago altuera egokian jarrita.
Ospitaleko boxen zonaldeak, oro har, zabalak dira, eta ohearen albo batetik transferentzia egitea ahalbidetzen dute. Boxen zonaldeko komunak irisgarriak dira, baina zenbait gabezia dauzkate. Hauek dira komun irisgarririk gabeko boxen zonaldeak: epilepsia-unitatea, iktus-unitatea eta hemodialisi-unitatea.
Oro har, ospitaleratze-guneko itxarongelek ez daukate behar besteko espaziorik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eratxikitako eraikinaren behe-solairuan dago.
Sarrerako ateek neurri egokiak dauzkate, baina, mugikortasun murriztua dutenentzat, zaila da horiek irekitzea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek altuera egokia daukate; hala ere, bermatzeko hanka bakarra dute, eta horrek ez du ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea. Gainera, egoera arriskutsuak eragin diezazkieke mugikortasun murriztua duten pertsonei horietan bermatzean.
Kafetegiak ezinduen komuna dauka, baina zenbait gabezia dauzka.
Jatetxea autozerbitzu motakoa da. Zerbitzu mota hori ez da egokia gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, ezin baititzakete zerbitzuak modu autonomoan erabili. Mostradoreak neurri egokiak dauzka.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
Areto nagusia
Eratxikitako eraikinaren lehenengo solairuan dago.
Sartzeko, ontziratze-gunea eraikinaren kanpoaldean duen igogailua dago. Igogailuaren ezaugarriak egokiak dira.
Areto nagusira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik, eta, oholtzara igotzeko, malda handia duen arrapala dago.
Oholtzako mahaiak araudian ezarritako neurriak dauzka.
Kapera
Eraikinaren kanpoaldetik nahiz barrualdetik sar daiteke kaperara. Kanpoko sarrerak eskailerak dauzka ibilbidean, ez dauka arrapala alternatiborik. Eraikinaren barrualdetik, berriz, araudian ezarritako zabalera librea ez duten ateak daude ibilbidean.
Barrualdeko espazioak bira ematea eta maniobra egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei. Ez dago ezinduei gordetako eremurik, baina gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago.
Tanatorioa
Laborategi-eraikineko sotoan dago tanatorioa. Kanpoaldean dagoen arrapalatik sartzen da bertara. Alabaina, gehiegizko malda dauka, sarrerako ateak ez dauka araudian ezarritako zabalera, eta lanpasa ez da finkoa.
Tanatorioan, ezinduen komuna dago, baina gabezia handiak dauzka.
Tanatorioa aurkitzeko seinaleztapena eskasa da.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.5. Galdakao-Usansoloko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ospitaleko berehalako ingurunea oso iristezina da. Sarrerak komunikatzen dituzten espaloi batek ere ez dauka araudian ezarritako zabalera, eta oztopoak eta mailak ikusi dira ibilbide guztietan. Zebrabideek gaizki egindako pasabideak dauzkate, ez daukate ukimenezko seinaleztapen-zerrendarik eta pasabideko zoladurak narrioak dauzka.
Osatekeko sarreratik ZIU-AKUrako sarbidean, larrialdietako eskailerak daude, hegal eginez aterata, eta ez dute behar besteko pasabide librerik uzten. Horrek lesioak eragin ahal dizkie ikusmen-arazoak dituzten pertsonei.
Ospitaleko sarreren seinaleztapena ez dago ondo eginda.
Aparkatzea
Seinaleztapen horizontala narriatuta dago aparkaleku batzuetan, eta ez dago seinaleztapenik adierazten duenik debekatuta dagoela mugikortasun murriztua ez dutenek aparkatzea.
Aparkalekurako sarbidea ez da irisgarria, eta ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik.
Oinezkoentzako pasabidetik hurbil ez dagoenez, gordetako aparkalekuetatik espaloira joateko sarbidea ez da irisgarria. Ez dago seinaleztapenik adierazten duenik debekatuta dagoela mugikortasun murriztua ez dutenek aparkatzea.
Espaloira iristeko errepidea dago, eta ez dago seinaleztapenik adierazten duenik debekatuta dagoela mugikortasun murriztua ez dutenek aparkatzea.
Eremu honetan, ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik. Osatekeko sarreratik hurbil, ezinduei gordetako bi aparkaleku jarri behar dira, ibilbide irisgarriarekin.
Eremu honetan, ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik. ZIU-AKUko sarreratik hurbil, ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri behar da, ibilbide irisgarriarekin.
Ezinduei gordetako aparkalekuak ez daude larrialdietako sarreratik hurbil, eta sarrera nagusirako ibilbideak bihurgunedun arrapala dauka, zabalera nahikorik gabekoa, eta koska ibilbidean.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiko ateak ez dauzka seinaleztapen-bandak, zoladura irristakorra da euri-egunetan, eta lanpas finkoek ez dute bat egiten horretarako sortutako zuloarekin. Ondorioz, estropezu egitea eragin dezaketen altuera ezberdinak sortzen dira. Harrera-mahaiek ez daukate toki egokiturik. Beirazko itxiturak ez dauzka seinaleztapen-bandak, eta arrisku-egoerak eragin ahal dizkie horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei bereziki, baina baita edozein pertsonari ere, oro har.
Errehabilitazio-guneko sarrerako atea kristalezkoa da, ez dauka seinaleztapen-bandarik eta zoladura irristakorra da euri-egunetan. Beirazko itxiturak ez dauzka seinaleztapen-bandak, eta arrisku-egoerak eragin ahal dizkie horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei.
Errehabilitazio-guneko sarrerako ateak ez dauka seinaleztapen-bandarik, eta zoladura irristakorra da euri-egunetan. Beirazko itxiturak ez dauzka seinaleztapen-bandak, eta arrisku-egoerak eragin ahal dizkie horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei. Lanpasak torlojudun profilen bidez iltzatu dira lurrean, eta irtenguneak sortzen dituzte, estropezu egitea eraginez. Informazio-mahaiak ez dauka toki irisgarririk. Txanda ematen duen makina ez da irisgarria. Eremuko informazio-taulan erabiltzen den letraren tamaina ez da nahikoa.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere; gainera, mahaiak jarri dira itxarongelen erdian, oztopoa sortuz.
Larrialdiak
Larrialdi-gunerako sarbidean, atearen aurrean, malda handia duen arrapala dago. Harrera-guneko harrera-mahaiak ez dauka egokitutako eremurik, eta itxarongeletara sartzeko ateak astunak eta txikiak dira.
Aztertu diren ospitaleen artean, otorrinolaringologiako itxarongelarekin batera, begizta magnetikoa duen itxarongela bakarra da.
Itxarongela batek maila dauka kanpotik sartzeko tokian.
Osatek
Bertara sartzeko ateak ez dauka seinaleztapen-bandarik. Itxarongelaren sarreran, loreontzi bat dago oinezkoentzako ibilbidean, igarobidea oztopatuz.
Kontsultak
Erradiologia-unitatean hiru aldagela daude ustez egokituak. Horien barrualdean, ezin daiteke bira egin, aldageletara sartzeko ateak barrurantz irekitzen dira eta esekitokiak altuegi jarrita daude.
Barne-medikuntzako, onkologiako, ginekologiako, errehabilitazioko eta nefrologiako unitateetan, kontsultetara sartzeko ateak edota kontsulten barrualdeko espazioa ez dira egokiak. Hala ere, unitate batzuetako kontsultetako ateek araudian ezarritako zabalera daukate, baina beste irisgarritasun-arazo batzuk dauzkate, kontsulta horien korridorera joateko ateek ez baitute araudian ezarritako zabalera (horien artean, pazienteen arretarako bulegoa dago). Oso erraza litzateke igarobide-zabalera libre egokia utziko duen ate batekin ordezkatzea zabaltzen den lehenengo atea.
Errehabilitazio- eta ginekologia-kontsultetara sartzeko korridoreek ez daukate ezarritako zabalera, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin. Hemodialisi-unitateak egokitutako komuna dauka, baina takilen eremua guztiz iristezina da.
Ospitalean ez dago baskula kopuru nahikorik. Endokrinologia-unitatean, langileek esan dutenaren arabera, ezin daitezke pisatu gurpildun aulkian bertaratzen diren pazienteak.
Digestio- eta oftalmologia-guneetako itxarongelek ez daukate espazio nahikorik; mugikortasun murriztua duten pertsonek zutik itxaron behar dute txanda, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek korridoreetan itxaron behar dute.
Digestiboko kontsultek komuna daukate, baina bat bera ere ez da irisgarria.
Kontsulten arteko ibilbidean dauden orri bikoitzeko ate askok ez daukate igarobide-zabalera librea orrietako batean (lehenengo irekitzen den orrian). Kontsulten korridore batzuek ez daukate argiztapen egokia.
Larrialdiak
Erradiologiako gelek ez daukate aldagela egokiturik. Oro har, igarobide libre egokia dute kontsultetako ateek, eta barrualdeko espazio egokia daukate kontsultek, “7. boxak” izan ezik. Bereizitako bi espazio dauzka horrek; lehenengoa oso leku zabala da, baina medikuaren mahaia jartzeko bakarrik erabiltzen da. Azterketa ginekologikorako mahaia bigarren espazioan jartzen da, baina hain da txikia, gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke sartu.
Osatek
Komun eta aldagela egokitua dauzka, gabezia batzuekin.
Errehabilitazioa
Gimnasioko errehabilitazio-gunea egokia da. Zabalera txikia dago errehabilitazio-kontsulten korridorean; kontsultetara sartzeko ateek ez daukate behar den igarobide-zabalera librea, eta itxarongelak korridoreetan daude, gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokirik gabe. Tratamenduetarako kabinetan transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batean; hala ere, altuak eta finkoak dira, eta ezin zaie altuera aldatu. Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Ez dago aldagela egokiturik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ospitalean ezinduei gordetako komunek gabezia batzuk dauzkate: komun-zulo batzuk baxuak dira, eta, oro har, atearen zabalera egokia bada ere, batzuek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia. Era berean, hauek ere ikusi dira: ateak komunaren barrualderantz irekitzen dira, alarmak altuera handian daude, edo kable kiribildua dute, edo erabili gabea, eta transferentzia egiteko tokiek oztopoak dauzkate. Larrialdi-guneko senideentzako itxarongelako komunaren sarreran dauden oztopoak nabarmendu behar dira, erabili ezinik geratzen baita.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Osatekeko itxarongela |
Erradiologiako itxarongela |
|
Kanpo-kontsulten sarrera |
|
0. S |
Sarrera nagusia |
Onkologiako tratamenduetarako sarbidea |
|
1. S |
Larrialdietako 1. itxarongela |
Larrialdietako 2. itxarongela |
|
Erradiologiako itxarongela |
|
ZIUko kanpo-kontsultak |
|
2. S |
Ebakuntza-geletako itxarongela |
Hematologiako kanpo-kontsultak |
|
3. S |
Ez dago |
4. S |
Igogailuen gune nagusia |
5. S |
Igogailuen gune nagusia |
6. S |
Ez dago |
7. S |
Ez dago |
8. S |
Ez dago |
9. S |
Ez dago |
10. S |
Ez dago |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Kontsulten eremua |
0. S |
Kafetegia |
Areto nagusia |
|
Tanatorioa |
|
1. S |
Hemodialisien unitatea |
Oftamologiako unitatea |
|
Digestio-unitatea |
|
Kardiologia-unitatea |
|
Nefrologia-unitatea |
|
Urologia-unitatea |
|
Unitate baskularra |
|
Kardiologiako, nefrologiako... unitateetarako sarbidea. |
|
2. S |
AKUko itxarongela |
Psikiatria-unitatea |
|
3. S |
Igogailuen gune nagusia |
4. S |
Ez da beharrezkoa |
5. S |
Ez da beharrezkoa |
6. S |
Igogailuen gune nagusia |
7. S |
Igogailuen gune nagusia |
8. S |
Igogailuen gune nagusia |
9. S |
Igogailuen gune nagusia |
10. S |
Igogailuen gune nagusia |
Logelak eta boxak
Ospitalean, egokitutako logelak daude unitate batzuetan. Logela zabalak dira, ohearen albo banatan transferentzia egiteko, bira egin ahal izateko eta gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko toki nahikoa dutenak. Logelako logelak irisgarritasun-gabezia arinak dauzka; hala nola, dutxako txorroten eta heldulekuen egoera.
Logela orokorren espazioa oso txikia da. Batzuek ez daukate dutxarik barrualdean; beraz, guztiontzako komunak jarri dira ospitaleratze-guneko korridorean. Hala ere, solairu batzuetako logeletan egokitutako komunak daudela egiaztatu dugu.
Larrialdietako logeletan ez dago komun irisgarririk. Logelaren azalera txikia da, eta barrualdean dauden gehiegizko altzariek eragotzi egiten dute ohearen alboraino joatea.
Aztertutako boxen eremuan behar besteko lekua dago oheetara eta besaulkietara transferentzia egiteko, eta, box txikiak ikusi badira ere, unitate gehienetan handiagoak daude. Komun egokitua daukate unitatean.
Oro har, ospitaleratze-guneko itxarongelak eta egongelak gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonei gordetako espazioak dauzkate, baina ez daude seinaleztatuta.
Ospitalean garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Sartzeko ate automatikoak ez dauka araudian ezarritako zabalera, ez eta seinaleztapen-banda egokirik ere.
Kafetegiko mostradoreak neurri egokiak dauzka gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil dezaten.
Kafetegiko arreta-zerbitzua autozerbitzu motakoa da. Zerbitzu mota horrek ez die kafetegia modu autonomoan erabiltzen uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Altzarien banaketa eta kolorea ez dira egokiak. Altzarien banaketak mostradorera iristeko bi korridore mugatzen ditu, eta horietako batean ezin da bira egin. Altzarien kolorea eta trenkada-multzoaren kolorea berbera dira; ondorioz, ikusmen-urritasuna dutenek ezin ditzakete bereizi.
Mostradorearen korridorean bira egin daiteke, baldin eta kafetegian jendetzarik ez badago.
Mahaien neurria egokia da.
Kafetegiak komunak dauzka bere instalazioetan; horietako batek irisgarritasunaren nazioarteko sinboloa dauka, baina horren ezaugarriak ez dira batere irisgarriak.
Jantokiak
Jantokia psikiatria-unitateko pazienteek bakarrik erabil dezakete.
Jantokiko sarrera eta altzarien antolaketa eta ezaugarriak egokiak dira.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaile guztiak ez dira irisgarriak.
Areto nagusia
Eraikin nagusiari eratxikitako eraikin batean dago areto nagusia.
Areto nagusiko sarrera nagusiak eskailerak dauzka, arrapala alternatiborik gabe; beraz, araudian ezarritako zabalera ez duen alboko ate batetik sartu behar dira gurpildun aulkien erabiltzaileak.
Areto nagusian ezinduei gordetako tokia lehenengo lerroan dago, hizlariengandik oso hurbil. Oholtzara igotzeko, malda oso handia duen eta eskubandarik ez duen arrapala dago.
Areto nagusiko bigarren solairura sartzeko barrualdeko eskailerak daude, eta, alternatiba gisara, arrapala dago eraikinaren kanpoaldean; arrapalaren ezaugarriak guztiz ezegokiak dira.
Areto nagusiko eraikinean komunak daude, baina bat bera ere ez dago egokituta. Eraikin nagusiko sarrera nagusian daude ezinduei gordetako komun hurbilenak.
Kapera
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Altzarien banaketak ez du ahalbidetzen espazioa erabiltzea.
Ez dago gurpildun aulkian doazen pertsonentzat gordetako espaziorik.
Tanatorioa
Tanatoriora kanpoaldetik sartzen da.
Ospitaleko behe-solairuan dago; beraz, malda handia duen aldapa jaitsi behar da bertara sartzeko. Ibilgailuen zirkulazioa duen sarrera da, eta ez dago araudian ezarritako zabalera duen espaloirik.
Tanatoriora sartzeko ateak, gaubeiletako ateek bezalaxe, ez dauka araudian ezarritako zabalera.
Gaubeiletako barrualdeko espazioak bira egitea ahalbidetzen du.
Itxarongelan komunak daude, baina bat bera ere ez dago egokituta. Sarrera nagusian dago ezinduei gordetako komun hurbilena.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.6. Gernika-Lumoko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Sarrera nagusiko zebrabideak farolak eta zuhaitzak dauzka ibilbidean, pasabidea oztopatuz. Ospitaleko arkupeetara iristeko arrapala dago. Testuradun lauzekin seinaleztatu da arrapala ibilbide osoan; hala ere, sarrera nagusitik ospitalera dagoen sarbidea seinaleztatzea praktika ona bada ere, testuradun lauza gaizki erabilita dago; izan ere, arrapalaren sarbidean bakarrik jarri beharko litzateke, eta ez azalera osoan. Bestetik, kaleko bankuek ez daukate ez beso-euskarririk, ez bizkarralderik.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako aparkalekuak ez dauka seinaleztapen bertikalik.
Kanpoaldeko aparkalekuko toki horretaz gain, ezinduei gordetako beste bi toki daude larrialdietako sarreran. Hala ere, beste bat jarri behar da kanpoko aparkalekuan, gutxienez egon behar den kopurua betetzeko.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiko itxitura koloreztatutako beirazkoa da; alabaina, koloreztatua izan arren, seinaleztapen-bandak jarri behar dira.
Sarrera nagusiko egongelan ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Aparkalekutik kanpo-kontsultetara sartzeko ateek ez daukate seinaleztapen-bandarik.
Eremu horretako itxarongelek behar besteko tokia dute gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, baina ez daukate seinaleztapenik.
Larrialdiak
Larrialdietako sarrera nagusiko kristalezko ateek seinaleztapen-bandak dauzkate, baina ez daukate kontrasterik; beraz, ez dira behar bezala bereizten. Gainera, itxitura ere beirazkoa denez, seinaleztapen-bandak jarri behar dira itxitura horietan ere, kristalen aurka talka egitea eragin dezakete-eta.
Larrialdietako itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Kontsultak
Erradiologiako gelek ez daukate aldagela egokiturik. Kontsulta gehienek leku nahikoa daukate barrualdean, ateek igarobide-zabalera libre egokia daukate eta esku-oheek gailu elektrikoa daukate altuera aldatu ahal izateko.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsultek ez daukate maniobra egiteko leku nahikoa barrualdean, sendaketa-geletan izan ezik.
Errehabilitazioa
Gimnasioko errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batetik, eta esku-ohe gehienak altuak eta finkoak dira. Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Aldagela irisgarri eta egokitua ditu.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Oro har, aztertutako komun batzuen azalera ezegokia dela esan dezakegu, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin baitezakete bira egin barrualdean.
Errehabilitazioko itxarongelako komunak ez dauka transferentzia egiteko tokirik, eta ez dauzka helduleku finkoak bi alboetan.
Hainbat gabezia ikusi dira; hala nola, alarmen eta konketen osagarrien kokalekua, altuegi jarrita baitaude; konketak oso txikiak dira eta ez daukate hurbiltzeko hondorik; haurtxoak aldatzeko tokia iristezina da eta abar.
Larrialdietako pediatria-guneko itxarongelan ezinduei gordetako komunak jarri behar dira.
Duela gutxi eraikitako ospitalea izateko, harrigarria da sexuen arabera bereizitako komun egokiturik ez egotea (bana, sexu bakoitzeko).
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erradiologiako itxarongela (eskasa) |
Errehabilitazioko itxarongela (eskasa) |
|
Larrialdi-unitateko helduen itxarongela |
|
Kontsulten korridorea larrialdi-unitatean |
|
1. S |
Senideentzako itxarongela |
2. S |
Harrera-guneko itxarongela |
Kanpo-kontsultetako itxarongela |
|
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Larrialdi-unitateko pediatriako itxarongela |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka ospitaleratze-oherik.
Kirurgia-box anbulatorioen unitatean, esku-oheen eremuko transferentzia-tokia oso murritza da, eta, gehienetan, ezin daiteke transferentzia egin gurpildun aulkitik. Gela berean, ordea, besaulkiek duten tokia egokia da.
Unitateak ezinduei gordetako komun bat dauka, baina irisgarritasun-gabeziak dauzka; hala nola, komuneko atea barrurantz irekitzen da, eta dutxak, manpara finkoa edukitzeaz gain, koska dauka sarbidean. Oztopo handiak dira horiek gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Larrialdietako behaketa-unitateko boxen eremua egokia da, eta esku-oheek behar besteko lekua daukate transferentzia egiteko, ohearen albo batean. Unitateak komun irisgarria dauka, zenbait gabezia dituen arren; adibidez, heldulekuak falta dira komun-zuloan eta dutxan, eta osagarriak altu jarrita daude.
Garabiak ikusi dira, baina ez osasun-zentroko unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.7. Gorlizko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitale-esparruko kanpoaldean, oztopoak ikusi dira oinezkoentzako bidean. Bada, adieraz dezakegu zebrabideek maila daukatela, eta ez daukatela ukipenezko seinaleztapen-zerrendarik.
Ospitale-esparrurako sarbidean kontrola dago. Jendeari arreta emateko leihatila dauka, baina iristezina da.
Hondartzarako sarbidea eraikin nagusiaren albo batean dago. Oso narriatuta dago, eta ez dauka eskubandarik bi aldeetan, ezta altuera bikoitzik ere.
Eraikinen arteko ibilbideak edo kanpoaldeko egongelak irisgarriak dira, baina banku batzuk daude oztopo eginez. Gainera, banku batzuek ez daukate beso-euskarririk.
Kafetegiko sarrera batek mailak dauzka.
Aparkatzea
– Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate seinaleztapen bertikalik.
– Ezinduei gordetako aparkalekuetatik sarrera nagusira joateko ibilbideko zoladurak irtenguneak dauzka, estropezu egitea eraginez.
Ospitalearen kanpoaldean ezinduei gordetako hiru aparkaleku daude; hala ere, beste bat jarri beharko litzateke ospitale-esparruko sarrera nagusitik hurbil, ez baitago bat bera ere eremu horretan.
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrerako ateek ez daukate seinaleztapen-bandarik, harrera-guneko harrera-mahaiek ez daukate zonalde irisgarririk, eta sarrera nagusiko lanpasa ez da finkoa, estropezu egitea eraginez.
Igerilekuaren eraikinera sartzeko, arrapala bat dago, baina eskubanda ez dago altuera bikoitzean eta bi aldeetan.
Itxarongela gehienetan, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekuri egokirik ere. Gainera, itxarongela batzuetan, altuera ezegokia duten mahaiak daude.
Sarrera nagusiko itxarongelako eserlekuak oso baxuak dira (36 cm-ko altuera dute).
Kontsultak
Erradiologiako kontsultak ez dauka aldagela irisgarririk.
Behe solairuko kontsultetako sarrerako ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia, eta horien barrualdeko espazioak ez die bira egitea ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Errehabilitazioa: Errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batetik. Oro har, esku-oheen altuera elektrikoki alda daiteke. Ekipamendu egokia dago mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Errehabilitaziorako gimnasioaren eremuak ez dauka aldagelarik. Igerilekuaren unitateak aldagela irisgarria dauka, baina gabezia batzuk dauzka.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ospitalean ezinduei gordetako komunek zenbait gabezia dauzkate; izan ere, heldulekuak ez dira egokiak urritasunen bat duten pertsonek autonomoki erabil ditzaten. Horietako batean, barra bertikala dago komun-zuloaren albo batean. Kasu horietan, barra eraisgarria jarri behar da.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Sarrera nagusia |
Erradiologiako itxarongela |
|
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Unitate nagusiko gimnasioko korridorea |
3. S |
Ospitaleratze-unitatea |
KAFETEGIKO ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kanpo-kontsultetako itxarongela |
KAFETEGIKO ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Komunak |
Logelak eta boxak
Ospitaleko logela guztiak dira irisgarriak. Birgaitu ez diren logelek behar besteko lekua dute transferentzia egiteko, bira egiteko eta gurpildun aulkia logelan edukitzeko. Logela horietako komunek behar besteko lekua daukate, baina zenbait gabezia dituzte; hala nola, hauek: komun batzuetako konketen altuera, konketako osagarriak gehiegizko altueran, helduleku ezegokiak eta abar.
Birgaitutako logelak egokiak dira; behar besteko tokia dute transferentzia ohearen bi alboetan egiteko, bira emateko eta gurpildun aulkia logelan edukitzeko. Birgaitutako logeletako komunek behar besteko lekua daukate, baina zenbait gabezia dituzte; hala nola, hauek: komun batzuetako konketen altuera, konketako osagarriak gehiegizko altueran, elementuren batek hartzen du transferentziarako tokia, komun-zulo baxuak eta abar.
Lekualdaketak egiteko garabi nahikoak daude.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eratxikitako eraikinaren behe-solairuan dago.
Bertara sartzeko ateak neurri egokiak dauzka, baina ez dauzka seinaleztapen-bandak.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek ezaugarri egokiak dauzkate. Edariak barran zerbitzatzen dira, eta menuak mahaietan.
Kafetegian heldulekuak dituen komuna dago, baina horren ezaugarriak oso urrun daude irisgarriak izatetik.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
Areto nagusia
Areto nagusirako sarbidea irisgarria da. Ez dago ezinduei gordetako eremurik, baina gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago. Oholtzak koska dauka, arrapalarik gabe.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.8. Bermeoko Ospitale Psikiatrikoa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitalearen inguruak zenbait gabezia dauzka irisgarritasunaren arloan; Arresi kaleko zebrabideak eta Tonpoi bideak koska daukate sarbidean, eta oinezkoentzako pasabideak gaizki jarrita daude. Bada, Arresi kaleko zoladura eta Tonpoi bidea oso narriatuta daude, eta kale horietako seinaleztapena ez da egokia; batez ere, Tonpoi bide osoan, ez baita ikusten ospitaleko sarrera adierazten duen kartela.
Ospitale-esparrura sartzeko altzairuzko ate bat dago, araudian ezarritako zabalera ez duena. Ospitale-esparrura sarbidea ematen duen atetik eraikineko sarrera nagusira arteko ibilbidea aparkalekutik igarotzen da.
Pazienteek gozatzeko dauden lorategiz hornitutako patioak edo eremuak ez dira irisgarriak. Leku horietako zoladurak irtenguneak eta narrioak dauzka. Lorategiz hornitutako hainbat tokik mahaiak eta aulkiak dauzkate, baina ez dago horietara iristeko ibilbide irisgarririk.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako aparkalekuak ez dauzka neurri egokiak, ezta seinaleztapen bertikala ere.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiak ate bikoitza dauka sarreran; lehenengoa automatikoa da, beirazkoa eta seinaleztapen-bandarik gabea, bestea, berriz, orri bikoitzekoa da, igarobide-zabalera libre ezegokia duena lehenengo irekitzen den atean.
Pazienteentzako lorategietara edo zonaldeetara iristeko sarbideen multzoa eskasa da; izan ere, ateek zabalera estua daukate, arrapalek malda ezegokia daukate, arrapalarik gabeko eskailerak daude, seinaleztapena falta da eta eskubandak oso narriatuta daude.
Kontsultak
Mediku-kontsultara sartzeko ateak 60 cm-ko igarobide librea dauka soilik, esku-ohearen altuera finkoa da eta mahaiak ez dauka behealdeko hondo egokia. Pazienteen arretarako zerbitzuaren bulegora sartzeko lehenengo ateak 62 cm-ko igarobide librea dauka soilik.
Oro har, kontsulten edo erabilera anitzeko aretoen barrualdeko espazioak ez dauka bira egiteko behar den lekua. Kontsulten edo eremuen arteko ibilbidean dauden orri bikoitzeko ate askok ez daukate igarobide-zabalera librea lehenengo irekitzen den atean. “Sukaldaritza-tailerreko” sukaldeak koska dauka sarbidean, eta altzariak ez daude egokituta.
Errehabilitazioa: Ospitalean errehabilitaziorako erabiltzen ez den gimnasioa dago, bizikleta estatikoak bakarrik baitaude, gela txiki batean, gurpildun aulkien erabiltzaileek transferentzia edo bira egiteko lekurik gabe. Ez dago ekipamendu egokirik mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Komuna ez da irisgarria.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Gune komunean ezinduei gordetako komun bakarra aztertu da. Kafetegian dago, eta gabezia asko dauzka: konketak ez dauka hondo egokia, ispilua altu dago eta abar. Egokitutako beste komun bat aztertu da, baina, ospitaleratze-gunean dagoenez, lagundutako komuntzat edo logelako komuntzat jotzen da.
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Senideentzako itxarongela |
1. S |
Jantokia, 3. errehabilitazio-unitatea |
2. S |
Gimnasioaren eremua, 2. errehabilitazio-unitatea |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka ondo egokitutako logelarik: logela gehienek edo ez daukate nahikoa leku barrualdean, edo logelako komuna guztiz iristezina da. Lagundutako komunek ere gabezia asko dauzkate.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Eratxikitako eraikinaren behe-solairuan dago.
Eratxikitako eraikineko arkupeetatik sartzen da. Arkupeetako zoladura irristakorra da.
Ibilbidean eskailerak daude. Arrapala alternatiboa daukate, baina malda handia dauka, eta ez dauka altuera bikoitzeko eskubandarik.
Kafetegira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek neurri egokiak dauzkate. Altzariak plastikozkoak dira. Horrek arriskua ekar diezaieke mugikortasun murriztua duten pertsonei, altxatzeko bertan bermatzen badira.
Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak ezinduei gordetako komuna dauka hurbil, baina gabezia batzuk dauzka.
Aztertu diren jantoki espezifikoetara iristeko ibilbideetako ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Egoitzako jantokiak konketa bat dauka pazienteen higienerako, baina konketarako sarbidea nahiz konketa bera ez dira irisgarriak.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
Areto nagusia
Mugikortasun murriztua duten pertsonak ezaugarri ezegokiak dituen igogailu batean iritsi behar dira areto nagusira.
Ibilbideko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera, eta araudian onartzen den gutxieneko altuera ez duten eremuak edo pasabideak daude ibilbidean.
Barrualdeko espazioak erabilera autonomoa egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.9. Zaldibarko Ospitale Psikiatrikoa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitale-esparruaren kanpoaldean, esparruarekin komunikatzen den espaloiak ez dauka zabalera egokia.
Ospitalearen barrualdeko esparrura iristeko burdin sarea duen metalezko atea dago, koska bat daukana. Beraz, mugikortasun murriztua duten pertsonak ibilgailuen ibilbide berberetik sartu behar dira esparrura.
Esparruaren barrualdea ere guztiz iristezina da. Gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke sarrera nagusitik eraikin gorrira sartu (Zamudioko ospitale psikiatrikoko eraikin gorriaren erreplika da), eta errepidea da koskarik gabeko ibilbide bakarra; alabaina, malda ezegokiak dauzka.
Aparkatzea
– Ospitale-esparruaren barrualdean ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik.
– Gutxienez, ezinduei gordetako hiru aparkaleku jarri behar dira sarrera nagusietatik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusira 1. eraikinetik sartzeko sarrerak arrapala alternatiborik gabeko koska dauka, eta sarrerako ateak 63 cm-ko igarobide-zabalera librea dauka soilik (oso estua). Sarrera guztietako harrera-mahaiek ez daukate zonalde irisgarririk, eta lanpasak ez dira finkoak, estropezu egitea eraginez.
Eraikin gorriko sarrera nagusira sartzeko, arrapala alternatiborik gabeko eskailera dago. Eraikinaren atzealdean, beste sarrera bat dago, koskarik ez duena, baina malda handia dauka eta ez dauka seinaleztapenik. Gainera, arrapala duen sarrerako ateak ez dauka araudian ezartzen den zabalera.
Egongelek ez daukate ezinduei gordetako tokirik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Kontsultak
Eraikin gorriko mediku-kontsultek ate estuak dauzkate, 66 cm-ko zabalera daukate igarobide libreek, mahaiek ez daukate hondorik eta barrualdeko espazioa murritza da batzuetan.
ULE eraikineko onarpen-gunetik hurbil dauden kontsultak guztiz iristezinak dira: horietara iristeko korridoreak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei, estuguneak daude, kontsultetara sartzeko ateek zabalera libre ezegokia daukate eta kontsulten barrualdeko lekua txikia da. 2. eraikineko terapia-gelek komuna daukate, baina bat bera ere ez da irisgarria.
1. eraikineko sarreratik hurbil dauden kontsultetara iristeko korridorean ezin daiteke bira eman. Gainera, korridorera iristeko atea estua da, 62 cm-ko igarobide librea baitauka soilik.
Tutoretzen bulegoak ez dauka egokitutako harrera-mahaia.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Gune komunean ezinduei gordetako komun bakarra aztertu da (1. eraikineko senideen itxarongelako komuna da), baina beste gune batzuetan dauden komun erreserbatuak aztertu dira; hala nola, terapia-gelen barrukoak eta erabilera anitzeko geletakoak. Aztertutako komunak irisgarritasun-gabezia asko dauzka: komuneko atea barrurantz irekitzen da, komun-zuloaren altuera ez da egokia, ez dago heldulekurik eta konketak oinarria dauka.
1., 2. eta 3. ERAIKINETAKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Senideentzako itxarongela |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez da aztertu |
ULE ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
ERAIKIN GORRIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
1., 2. eta 3. ERAIKINETAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
1. eraikineko sarrera nagusiko korridorea |
1. S |
Gune komuna |
2. S |
Ez da aztertu |
ULE ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erdiguneko korridorea |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
Ez da beharrezkoa |
ERAIKIN GORRIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
KANPOALDEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Komun publikoak |
Logelak eta boxak
ULE eraikinak egokitutako logelak dauzka, baina zenbait gabezia dauzkate; hala nola, logelara sartzeko atearen igarobide-zabalera librea eta konketako osagarrien altuera. Logelako azalerak oherako transferentzia egitea ahalbidetzen du, eta bira egiteko zein gurpildun aulkia logelan edukitzeko adina toki dago logelaren barrualdean.
Eraikin gorriak ez dauka logela egokiturik. 2. eraikineko logelek transferentzia egiteko toki nahikoa daukate ohearen albo batean, baita gurpildun aulkia logelaren barrualdean edukitzeko lekua ere; hala ere, logeletara sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia, eta komuna ez da irisgarria. Lagundutako komunak daude 2. eraikinean, baina gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin ditzakete modu autonomoan erabili.
Mugitzeko garabi nahikoak ikusi dira ospitalean.
Beste gela batzuk
Kafetegia
1. eraikinaren behe-solairuan dago.
Gehiegizko malda duen arrapala dago barrualdetik sartzeko sarbidean.
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Kanpoaldetik sartzeko, zabalera libre egokia duen ate bat dago, baina arrapala alternatiborik ez duen koska dago.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek neurri egokiak dauzkate. Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak komunak dauzka hurbil, baina, zoritxarrez, bat bera ere ez dago egokituta.
Pazienteentzako jantoki espezifikoetara sartzeko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera librea; dena dela, guztietara sar daiteke, eraikin gorriko jantokira izan ezik, ateek igarobide-zabalera libre ezegokia dute-eta. Altzarien banaketa eta ezaugarriak egokiak dira, ULE eraikineko behe-solairuko jantokiko mahaienak salbu, araudian ezarritakoa baino altuera txikiagoa baitute. Aztertu diren jantoki guztiek dauzkate komunak hurbil, baina bat bera ere ez dago ezinduei gordeta.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak ez dira irisgarriak.
Areto nagusia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Altzarien banaketak espazioa erabiltzea ahalbidetzen du. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik. Dena dela, aulkiak finkoak ez direnez, erraz mugi daitezke.
Oholtzarako igoeran koska bat dago, eta ez dago arrapala alternatiborik. Oholtzako mahaiak ez dauzka neurri egokiak.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.10. Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitale-esparruaren kanpoaldean, koska duen pasabidea dago, eta zebrabideek ez dauzkate oinez hautemateko seinaleztapen-zerrendak, beharrezkoak horiek.
Ospitale-esparrura sartzeko, burdin sarea duen metalezko atea dago, koska bat daukana. Beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak ibilgailuen ibilbide berberetik sartu behar dira esparrura.
Pazienteek erabiltzeko lorategiak asfaltatutako ibilbidea dauka eraikin gorriraino. Aipatu bidearen ohiko ibilbideak eskailerak dauzka amaieran. Hala ere, koskarik gabeko ibilbidea eraiki berri dute eraikin gorriraino, baina ez dago seinaleztatuta.
Pazienteentzako seinaleztapena urria da bai ospitalearen kanpoaldean, bai lorategiz hornitutako eremuan.
Aparkatzea
– Aparkalekuan, ezinduei gordetako toki bat dago, baina ez dauka seinaleztapen bertikalik.
– Ezinduei gordetako beste aparkaleku bat jarri behar da sarrera nagusitik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusira iristeko arrapalak gehiegizko malda dauka, sarrerako ateak ez dauka araudian ezartzen den igarobide-zabalera librea eta lanpasa ez da finkoa, estropezu egitea eraginez.
Bestetik, ibilbidean gurutzatu beharreko hurrengo ateek ere ez dute araudian ezarritako zabalera; adibidez, senideentzako itxarongelara sartzeko ateak 70 cm-ko igarobide-zabalera librea dauka soilik.
Eraikin gorriko sarrera nagusira sartzeko, arrapala alternatiborik gabeko eskailera dago. Eraikinaren atzealdean, koskarik gabeko sarrera dago; alabaina, gehiegizko malda duen arrapala dago bertara iristeko, eta ez dago inolako seinaleztapenik adierazten duenik sarrera irisgarria dela. Gainera, arrapala duen sarrerako ateak ez dauka araudian ezartzen den igarobide-zabalera librea.
Kontsultak
Eraikin gorriko behe-solairuko mediku-kontsultako ateak ez dauka beharrezko igarobide-zabalera librea. Eraikin nagusiko lehenengo solairuko kontsultetan, gurpildun aulkien erabiltzaileek ez daukate behar besteko tokirik bira egiteko; ez atearen aurreko tokian, ez geroko tokian.
Errehabilitazioa: Ospitalean gimnasio bat dago, baina ez da errehabilitaziorako erabiltzen, bizikleta estatikoak baino ez baitaude. Gimnasioaren azalerak neurri egokiak dauzka. Ez dago ekipamendu egokirik mugikortasun urriko pertsonentzat. Hurbil, komun irisgarria dauka.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Gune komunetan, ezinduei gordetako bi komun aztertu dira, eta biek dauzkate gabeziak; besteak beste, hauek: komun-zuloen altuera, ispiluaren eta eskuak lehortzeko paperaren altuera, konketak ez dauka hondo egokirik...
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erdiguneko korridorea |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
TERAPIA-ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erdiguneko korridorea |
ERAIKIN GORRIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez da beharrezkoa |
1. S |
Erdiguneko korridorea |
2. S |
Erdiguneko korridorea |
TERAPIA-ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
Ez da zertan ezinduei gordetako komunik jarri |
|
ERAIKIN GORRIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
1. S |
Gune komuna |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka logela egokiturik. Oro har, logelen barrualdeko espazioa egokia da, eta transferentzia egiteko tokia dago ohearen albo batean. Hala ere, logeletara sartzeko ateek igarobide-zabalera libre ezegokia daukate, ez dago bira egiteko toki nahikorik, eta, logela bikoitzetan, ez dago gurpildun aulkia edukitzeko lekurik. Era berean, ospitaleratze-guneko komunek ez daukate inolako egokitzapenik. Lagundutako komunak daude, baina ezin daitezke modu autonomoan erabili.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Terapia-eraikinaren behe-solairuan dago.
Ate bikoitza duen ataritik sartzen da bertara, eta ateen zabalera libreak zein atariko espazioak ez dute araudian ezarritakoa betetzen.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek neurri egokiak dauzkate. Edariak barran zerbitzatzen dira.
Kafetegiak ezinduei gordetako komun bat dauka hurbil, baina zenbait gabezia dauzka.
Aztertu diren pazienteentzako jantoki espezifikoetara sartzeko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera librea, baina horietara sar daiteke. Altzarien antolaketa eta ezaugarriak egokiak dira. Eraikin nagusiko solairuko jantokiak bakarrik dauka ezinduei gordetako komuna hurbil.
Makina saltzaileak
Ospitaleratze-guneko iturriak bakarrik aztertu dira, eta guztiz iristezinak dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.11. San Eloy Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitaletik hurbilen dagoen kanpoaldeak ez dauka oztoporik, baina parkimetro bat dago La Bondad kalean, eta oinezkoentzako ibilbidea oztopatzen du horrek. Miranda etorbideko zebrabideak gaizki eginda daude; malda handiak dauzkate oinezkoentzako pasabideetan, eta ez dauzkate ukimenezko seinaleztapen-zerrendak.
Ospitale-esparrura sartzeko, metalezko atea dago. Ate horren igarobide-zabalera librea 80 cm-koa da; hau da, ez da nahikoa. Bestetik, ospitale-esparruaren sarreran, segurtasun-kabina dago. Aitzitik, hegala dauka, eta horrek eragotzi egiten du igarobide-altuera librea 220 cm-koa izatea. Beraz, istripuak eragin diezazkieke ospitaleko erabiltzaileei.
Larrialdietara iristeko, espaloi estuak daude, zoladura hondatua dutenak, eta eremu horretako sarrerara iristeko oinezkoentzako pasabiderik ez dutenak.
Aparkatzea
– Esparruko aparkalekuan, ezinduei gordetako bi leku daude, eta beste bat larrialdietarako sarreran.
– Ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri behar da sarrera nagusitik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrera nagusira iristeko, ondoz ondoko bi arrapala daude; ospitalearen kanpoaldean bata, barrualdean bestea. Barrualdeko arrapalak malda handia dauka, zoladura irristakorra da, eskubanda ez da jarraitua arrapala osoan, eta oztopoak daude ibilbidean.
Harrera-mahaiko zonalde irisgarria ez da erabiltzen, manpara bat jarri baita hor.
Itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Larrialdiak: Larrialdietara sartzeko, sarrerako atea baino lehen plataforma horizontal egokirik ez duen arrapala dago, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin aipatu sarreran. Sarrerako atea kristalezkoa da, baina ez dauka seinaleztapen-banda egokirik. Harrera-mahaiak ez dauka toki irisgarririk. Itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako lekurik.
Kontsultak
Erradiologiako kontsultek ez daukate ez aldagela ez komun irisgarririk. Mamograforako sarbidea guztiz iristezina da.
Pazienteen arretarako bulegoak eta proba funtzionalen kontsultak ez diete bira egiten uzten gurpildun erabiltzaileei, horietara sartzeko ateetan.
Farmaziako tinbrea eta botiken leihatila oso altu jarrita daude.
Larrialdiak
Kontsulten espazioa zein horietara sartzeko ateak egokiak dira, kontsulta sailkatuan izan ezik; izan ere, kontsultaren barrualdeko neurriak oso txikiak dira, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira eman. Esku-oheak finkoak dira.
Errehabilitazioa
Errehabilitazio-gunea egokia da. Tratamenduetarako kabinetan, transferentzia egin daiteke ohearen albo batetik, eta esku-oheen altuera alda daiteke. Ez dago ekipamendu egokirik mugikortasun urriko pertsonentzat. Aldagela irisgarri bat dago, baina zenbait gabezia dauzka. Egindako bisitan ikusi genuen aireztatzeko sistema ez dela egokia eremu horretan.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunen barrualdeko azalera egokia da. Aitzitik, osasun-gailuak eta konketako osagarriak ez daude egoki jarrita; heldulekurik gabeko komunak ikusi dira, hondo egokirik gabeko konketak, oztopoak transferentziak egiteko tokian, konketako osagarriak gehiegizko altueran.
Bestetik, adierazi beharra daukagu ezinduen komunetan fluxumetroak jartzea ez dela aukera onena; are gutxiago komun-zuloaren albo batean altuera handian jartzen bada. Mugikortasun urriko pertsonentzat zaila da sakatzea.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Onarpen-guneko itxarongela |
0. S |
Erradiologia-unitatea |
Larrialdi-unitateko itxarongela |
|
1. S |
Itxarongela (eskasa) |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
6. S |
Ez dago |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka logela egokiturik. Logela guztiak dira berdinak, bat izan ezik, eraberrituta baitago eta komuna baitauka. Eraberritu gabeko logeletako espazioa eta eraberritukoa berdin-berdinak dira; ez dago transferentziarako tokirik ohearen albo batean, eta, era berean, ez dago gurpildun aulkia logelan bertan edukitzeko tokirik. Eraberritu gabeko logeletako komuneko ateek 56 cm-ko igarobide-zabalera librea daukate soilik, ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileek barrualdean bira egin ahal izateko lekurik, dutxaontziek zintarriak dauzkate, komun-zuloak baxu daude, osagarriak altu eta abar. Eraberritutako logelako komunak zeroko kotan dauka dutxa, baina, oro har, gabezia handiak dauzka: komun-zuloa baxu jarrita dago, ez dauka heldulekurik, konketak ez dauka hondo egokia, ispilua altu dago eta abar.
Larrialdietako boxen zonaldean, transferentzia egiteko espazioa dago ohearen albo batean, baina ez dago komun irisgarririk. Ebakuntza-gelen zonaldeko boxen inguruak behar besteko tokia dauka ohearen albo batean transferentzia egiteko, eta komun irisgarria dago, baina zenbait gabezia dauzka.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek ez daukate behar besteko espaziorik gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
Ospitalean garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.12. San Juan de Dios Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Mugakoa kaletik iristen da ospitaleko sarrera nagusira, eta hainbat gabezia dauzka: espaloien igarobide-zabalera librea txikia da, mailak daude zebrabideen pasabideetan, malda malkartsua oinezkoentzako pasabideetan, zoladura irristakorra da eta farola bat dago oinezkoentzako pasabidearen erdian.
Ospitale-esparruaren barrualdean, sarrera nagusira iristeko ibilbideek (Mugakoa kaletik edo aparkalekutik joanda) oztopoak dauzkate, eta eremu horretako seinaleztapena ez da egokia. Ospitale-esparruaren barrualdeko zebrabideek ez daukate ukipenezko seinaleztapenik.
Cristobal Murrieta etorbidetik iristen da errehabilitazio-gunera. Neurri egokiak dituzten eta ibilbidean oztoporik ez duten espaloiak daude kale horretan. Hala ere, etorbideko zebrabideek ez daukate ukipenezko seinaleztapenik.
Ospitale-esparruaren barrualdean, errehabilitazio-gunera sartzeko, ibilbide osoan eskubandarik ez duen arrapala dago.
Aparkatzea
Aparkalekuan dagoenaz gain, ezinduei gordetako beste toki bat jarri behar da, sarrera nagusitik ahalik eta hurbilen. Era berean, dagoen aparkaleku gordea lekualdatu behar da, sarrera nagusitik ahalik eta hurbilen jarriz. Aparkalekura iristeko oinezkoentzako ibilbidean, loreontziak eta mutiloiak daude, eta espaloiak igarobide-zabalera libre egokia edukitzea galarazten dute horiek. Parkimetroa irisgarria da.
Errehabilitazio-guneko sarrera
Ezinduen aparkalekuak ez dauka ibilbide irisgarririk errehabilitazioko sarreraraino. Ezinduen beste aparkaleku bat aparkaleku gehiagoren artean dago, errehabilitazioko sarrerara iristeko eskaileren aurrean. Ezinduen aparkaleku hori lekualdatzea proposatzen da, aipatu gunera iristeko arrapalatik ahalik eta hurbilen, eskaileren sarbidea libre utziz.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiko ateko seinaleztapen-bandak ez dira egokiak, eta errehabilitazio-gunera sartzeko atea oso astuna da.
Oro har, ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Larrialdiak
Sarrerako ateko seinaleztapen-bandak ez dira egokiak. Harrera-guneko harrera-mahaiak ez dauka toki irisgarririk.
Kontsultak
Kanpo-kontsulten unitateko kontsultetara sartzeko ateak egokiak dira. Barrualdeko espazioa zuzena da, erizainarentzako mahaia duena izan ezik, kontsulten sarreran bira egitea galarazten du-eta. Kanpo-kontsulten unitateko esku-oheak finkoak dira, altuera aldagarririk gabekoak.
Urologia-kontsultak egokitutako komuna dauka. Soinu-proben kabina guztiz iristezina da.
Pazienteen arretarako kontsultak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei; ezin daitezke sartu, ezta atea itxi ere. Mahaiak ez dauka hondo egokia. Erradiologia-, eskaner- edo erresonantzia-kontsulta batek ere ez dauka aldagela egokiturik.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsultetara sartzeko ateak zabalera egokia dauka. Kontsulten barrualdeko espazioak bira egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkien erabiltzaileei, eta esku-ohe finkoak nahiz elektrikoak daude.
Errehabilitazioa
Errehabilitazio-unitatera kanpoaldetik sartzeko atea oso astuna da, eta errehabilitazio-gunerainoko ibilbidean dauden orri biko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia.
Errehabilitazioko espazioa ez da nahikoa, eta, kabina batzuetan, ezin daiteke transferentzia egin esku-ohearen albo batetik.
Oro har, esku-oheak altuak eta finkoak dira, altuera aldatzeko aukerarik gabekoak. Ez dago ekipamendurik mugikortasun urriko pertsonentzat. Era berean, ez dago aldagela egokiturik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunek irisgarritasun-gabeziak dauzkate; hala nola, hauek: komun-zuloen kokapena, ispiluen eta konketako osagarrien altuera, transferentziarako guneak oztopoekin okupatuta, langileei deitzeko alarmen falta eta komunaren barrualdeko azalera txikia.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Errehabilitazioa (eskasa) |
-1. S |
Mutualitateko itxarongela (eskasa) |
0. S |
Pazienteen arreta-zerbitzuko bulego eratxikia |
Aldagelak (kanpo-kontsulten zonaldea) |
|
Kafetegia |
|
1. S |
Atondo nagusia |
Akutuen psikiatria-unitatea |
|
2. S |
Ez dago |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-2. S |
Errehabilitaziokoa egokitu |
-1. S |
Mutualitateko itxarongelan komuna dago, baina ezin daiteke bira egin |
0. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
Atondo nagusia |
Logelak eta boxak
Ospitaleko logela guztiak egokituta dauden arren, guztiek dauzkate irisgarritasun-gabeziak. Horrela, bada, transferentzia egiteko tokia ohearen albo batean dago; hau da, gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egin dezakete eta logelaren barrualdean eduki dezakete gurpildun aulkia. Hala ere, aztertu ditugun logela batzuetan, ohearen azpian geratzen den espazioa oso txikia da, eta zailtasunak egon daitezke logelara sartzeko. Komunetan ere gabeziak daude; besteak beste, hauek: heldulekurik ez, iturrien eskutokia iristezina, komun-zulo baxuak eta abar.
Larrialdietako unitateko boxen eremuan ez dago transferentzia egiteko toki nahikorik.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Ateak ez dauka araudian ate automatikoentzat ezarrita dagoen zabalera librea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Altzarien banaketa egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil ditzaten. Kafetegiko edariak mostradorean zerbitzatzen dira.
Mahai mota egokia da mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten.
Kafetegiak ez dauka ezinduei gordetako komunik, eta hurbilena kafetegira iristeko korridorean dago, igogailuaren aurrean.
Jantokiak
Jantokia akutuen psikiatria-unitateko pazienteek bakarrik erabil dezakete.
Jantokiko sarrera irisgarria da, eta altzarien antolaketa egokia da.
Mahaien behealdeko altuera ez da araudian ezarritakoa.
Makina saltzaileak
Aztertu diren makina saltzaileak iristezinak dira.
Areto nagusia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Altzarien banaketak espazioa erabiltzea ahalbidetzen du. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik. Dena dela, aulkiak finkoak ez direnez, erraz mugi daitezke.
Oholtzarako igoeran koska bat dago, eta ez dago arrapala alternatiborik. Oholtzako mahaiak ez dauzka neurri egokiak.
Kapera
Ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka.
Altzarien banaketak espazioa erabiltzea ahalbidetzen du. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako espaziorik, horretarako lekua egon arren.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.13. Santa Marina Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Aparkalekutik eta autobus-geralekutik sarrera nagusira dagoen bidea ez da irisgarria, zenbait maila baitaude ibilbidean. Bestetik, aparkalekutik ospitalera iristeko eskailerak ez dauka heldulekua bi aldeetan, dagoen eskubanda ez da jarraitua, eta ez dauka altuera bikoitza. Zebrabideek ez daukate ez pasabiderik, ez oinez hautemateko seinaleztapen-zerrendarik.
Aparkatzea
Aparkalekuan, ezinduei gordetako toki bat dago, baina ez dauka seinaleztapen bertikalik. Gordetako aparkalekutik sarrera nagusirako ibilbidea ez da irisgarria. Gordetako aparkaleku horretaz gain, gordetako beste bi aparkaleku daude ospitaleko sarrera nagusian; hala ere, horietako batek ere ez dauka seinaleztapen bertikala.
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrerako atearen seinaleztapen-bandak ez daude egoki jarrita; beherago jarri behar dira. Lanpasak ez daude lurrean iltzatuta, estropezu egitea eraginez, eta harrera-gunean ez dago toki irisgarririk harrera-mahaian.
Itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileak egoteko leku erreserbaturik. Itxarongela batzuen argiztapena ez da nahikoa.
Kontsultak
Erradiologiako gelek ez daukate aldagela egokiturik.
Behe-solairuan aztertutako kontsulten ate batek ere ez dauka igarobide-zabalera libre egokia, eta, aztertu diren kontsulta gehienetan, barrualdean, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egin ahal izateko toki nahikorik. Era berean, aztertu diren esku-oheek ez daukate altuera erregulagarria.
Kardiologia- eta bronkoskopia-unitateetara sartzeko ateak oso estuak dira, 58 cm-ko igarobide librea baitute soilik.
Larrialdiak
Mediku-bulegoaren barrualdeko espazioak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei, eta, gainera, mahaiak ez dauka hondo egokirik, bertara hurbildu ahal izateko.
Errehabilitazioa
Errehabilitazio-unitatera sartzeko ateek ez daukate zabalera libre egokia. Gimnasioaren zein tratamenduen guneak txikiak dira, eta ez dago transferentzia egiteko leku egokirik. Unitatean, ez dago aldagelarik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komun batzuen ezaugarriak eskasak dira; batez ere, eraldatu gabeko zonaldeetan. Kasuren batean, larrialdietako eremuko komuna adibidez, oso eskasa da; izan ere, komuneko ateko seinaleztapenak dio ezinduen komuna dela, baina ez dauka inolako egokitzapenik.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kanpo-kontsultak (eskasa) |
1. S |
Larrialdietako unitatea (eskasa) |
Ospitaleratze-unitatea |
|
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ospitaleratze-unitatea |
5. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Dagoena egokitu |
1. S |
Larrialdietako unitatean dagoena egokitu |
2. S |
Ospitaleratze-unitatea |
3. S |
Ospitaleratze-unitatea |
4. S |
Ez da beharrezkoa |
5. S |
Ez da beharrezkoa |
Logelak eta boxak
Ospitaleak logela irisgarriak dauzka eraldatutako solairu guztietan. Egokitutako logeletan, ohera transferentzia egiteko eta gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko toki nahikoa dago; hala ere, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egokia egin, eta logela horietako komunek irisgarritasun-gabezia batzuk dauzkate, hala nola, dutxara eta komun-zulora transferentzia egiteko tokia falta da, komun-zuloak baxu jarrita daude, eta konketetako osagarriak altu daude.
Larrialdietako boxetan, aldiz, ez dago oheetara transferentzia egiteko leku nahikorik. Larrialdietako boxetan ezinduei gordetako komunera sartzeko ateak ez dauka neurri egokidun igarobide-zabalera librea, ezta bira egiteko behar den lekua ere.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonei gordetako espazioak dauzkate, baina ez daude seinaleztatuta.
Lekualdaketak egiteko garabi nahikoak daude.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka zonalde egokiturik, eta bertan zerbitzatzen dira edariak. Eguneko menuak, aldiz, mahaietan zerbitzatzen dira.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek altuera egokia daukate; hala ere, bermatzeko hanka bakarra dute, eta horrek ez du ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea. Gainera, egoera arriskutsuak eragin diezazkieke mugikortasun murriztua duten pertsonei horietan bermatzean.
Kafetegitik hurbil ezinduei gordetako komuna dago, baina horren ezaugarriak oso urrun daude irisgarriak izatetik.
Makina saltzaileak
Kafea eta janaria saltzen dituzten makinek altuera egokiak dauzkate; telefonoek eta telebistarako txartelak ematen dituzten makinak, aldiz, altuegi jarrita daude.
Areto nagusia
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Altzarien banaketak espazioa erabiltzea ahalbidetzen du.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik. Dena dela, aulkiak finkoak ez direnez, erraz mugi daitezke.
Oholtzara igotzeko, arrapala alternatiborik ez duen koska dago, eta oholtzako mahaiak ez dauzka neurri egokiak.
Hurbilen dagoen ezinduen komuna kafetegira atxikita dagoena da, irisgarria izatetik oso urrun dagoena.
Kapera
Ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka. Altzarien banaketak espazioa erabiltzea ahalbidetzen du. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Tanatorioa
Kasu honetan, ehorztetxeek erabiltzen duten bulegoaz ari gara, ospitaleak ez duelako gaubeilarik bere instalazioetan.
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Barrualdeko espazioan ezin daiteke bira egin, eta mahaiak ez dauzka neurri egokiak.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
3.14. Urdulizko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Ospitalearen berehalako inguruneak zenbait gabezia dauzka. Goieta kalea duela gutxi urbanizatu dute, baina zenbait zailtasun dauzka zebrabideetan. Espaloietara iristeko arrapalek koska nabarmenak dauzkate, eta zailtasunak eragiten dizkie horrek gurpildun aulkian doazen pertsonei, espaloira igotzeko orduan. Era berean, zebrabide horietan dauden zerrenda-gidak ez dira behar bezala jarri; izan ere, azalera osoa estaltzen dute, oinezkoen pasabidetik espaloiaren ertzeraino.
Ospitalerantz doan oinezkoen bidean, igarotzea oztopatzen duten hiri-altzariak jarri dira, eta orientatzea zailtzen die horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei.
Kanpoko seinaleztapena ez da egokia, eskasa edo ezdeusa baita erdigunetik Urdulizko Ospitalera sartzeko sarrera ezberdinetarako seinaleztapena.
Aparkatzea
Ospitaletik hurbil gordetako aparkaleku bakarra larrialdietara sartzeko kalean dago. Erabilgarri dauden gainerako aparkalekuen artean, ez dago ezinduei gordetako bat bera ere. Gainera, nolabaiteko malda duen toki batean jarri da erreserbatutako aipatu aparkalekua, eta aparkaleku horretatik hurbil dagoen espaloiaren zintarriaren ondoko galtzada-harrietak o zerrendak, oinezkoen ibilbidetik igarotzen denak, gehiegizko malda dauka. Mugikortasun murriztua duten pertsonak espaloira igotzea eta aipatu aparkalekua erabiltzea zailtzen du horrek.
Hortaz, egun ezinduei gordetako aparkalekua egokitu behar da, eta mugikortasun murriztua dutenentzako beste bi aparkaleku jarri beharko dira gutxienez sarrera nagusitik hurbil.
Sarrerak eta itxarongelak
Eraikinaren sarbide nagusian kristalezko ate birakaria dago, eta behar bezala jarritako bi seinaleztapen-banda dauzka. Sistema birakaria moteltzeko botoia dago, mugikortasun murriztua dutenek erabil dezaten. Hala ere, adierazi beharra dago ate birakariak ez daudela jasota ezartzekoa den araudian, gurpildun aulkien erabiltzaileak, bastoien erabiltzaileak eta abar bertara sartzeko zailtasuna sortzen baitute.
Sarreretan eta unitateetan dauden harrera-mahaiak behar bezala egokituta daude.
Hitzorduak kudeatzeko balio duten makinak, hitzorduaren zenbakia eskuratzeko ezinbestekoak direnak eta sarrera nagusian daudenak, ez dira irisgarriak. Ukimen-pantailak 130 cm-ko altueran daude, eta pantailarekin aritzeko botoiak 140 cm-tik gora jarrita daude, 120 cm-koa denean onartzen den gehieneko altuera. Beraz, autonomia kentzen diete gurpildun aulkian doazenei edo altuera gutxi dutenei.
Sarrera nagusian eta otorrinolaringologiako unitatean, begizta magnetikoa jarri da entzumen-urritasuna duten pertsonentzat; dena dela, ez dago aipatu espazioetan horrelakorik dagoela adierazten duen seinaleztapenik.
Sarrera nagusiko zoladura ez da egokia, ez baita pentsatu intereseko tokietara bideratu dezakeen zoladura eta ehundura mota ezberdinak jartzea. Bereizketa kromatikoa jarri da aipatu zoladuran, argazkian ikus daitekeen bezala, baina ez da jarri intereseko toki batera argi eta garbi bideratzeko moduan, nahastea eraginez.
Erabilera publikoko eraikinetara iristeko, norabidezko gida-zerrendak jarri dira, kolore kontrastatua dutenak, bai eta luzetarako ildaskak ere, behar besteko informazioa emanez berehalako eta beharrezko eremuetara iristeari begira. Ospitaleko sarreraren kasua da hori, baina sarrera nagusiko harrera-mahairako seinaleztapena falta da.
Ospitaleko itxarongeletan, ez da tokirik gorde gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, eta ez dira eserleku egokiak jarri mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil ditzaten.
Larrialdietako ateak –ebakuazioa egin behar izanez gero, kanpoaldera zuzenean ematen dutenak– irekitzeko sistema egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil dezaten, ateek barra bikoitza baitaukate, altuera ezberdinean. Aitzitik, eraikin barruko sektoreetako ateak ez dira egokiak; izan ere, barra bakarra daukate –gehiegizko altueran–, horiek ireki ahal izateko.
Oro har, aztertu diren lekuak eta itxarongelak zabalak dira.
Kontsultak
Erradiologiako kontsulta guztiek dauzkate komun eta aldagela egokituak. Aldagelen ezaugarriak egokiak dira. Hala ere, ateak kabinen barrualderantz irekitzen dira, eta barruko bankuek ez dauzkate indarrean dagoen araudian ezartzen diren neurriak.
Aztertu diren kontsultek behar besteko tokia dute gurpildun aulkien erabiltzaileak barrualdean mugitu ahal izan daitezen.
Ohiko kontsultetako esku-ohe gehienak elektrikoki manipula daitezke, eta 55 cm inguruko gutxieneko altuera daukate. Oftalmologiako eta ginekologiako esku-oheetan transferentzia egin dezakete gurpildun aulkien erabiltzaileek, albo batean.
Audiometriak egiteko kabinak, ordea, ez dira irisgarriak.
Kanpo-kontsultetara sartzeko ateek ez daukate kontraste kromatikorik.
Nabarmendu egin behar da Urdulizko Ospitalea dela, txosten hau egite aldera bisitatu direnen artean, SUHak (sute-aho hornituak) eta sute-botoiak altuera egokian dituen lehena. Era berean, adieraz dezakegu babeslekuak eta ebakuazio-bideak dituela gurpildun aulkien erabiltzaileentzat. Gainera, egoki seinaleztatuta daude.
Gurpildun aulkien erabiltzaileek erabiltzeko garabiak eta baskulak dauden arren, ez dira nahikoak, eta ez daude kontsulta guztietan.
Kontsultetan jarri diren mahaiek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileak horietara hurbiltzeko sakonera egokia.
Larrialdiak
Larrialdietako unitatea ez zegoen jendearentzat irekita, eta, bisita egin genuenean, ez zeukan inolako altzaririk. Oro har, aztertutako espazioek zabalak ziruditen.
Errehabilitazioa
Ez da errehabilitaziorako tokirik aztertu.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunen ezaugarri orokorrak egokiak dira; hala ere, oro har, barrualdeko espazioa murritza da. Aztertu diren komun gehienetan, guztizko zabalera 150/151 cm-koa da; hau da, eskatzen den gutxieneko tokia betez diseinatu dira. Bestetik, kanpo-kontsulten solairuan, bi sexuentzako komun bakarra jarri da.
Aztertu diren komunetan, komunaren albo bakarrean jarri da transferentzia egiteko tokia, eta bi alboetan behar da. Konketako osagarriak, papera eta xaboia adibidez, gehiegizko altueran jarri dira.
Era berean, heltzeko barra bakarra duten komun-zuloak edo konketa txikiak ikusi dira.
Logelak eta boxak
Bisitaren unean, ospitaleratze-guneko logelek ez zeukaten altzaririk, horma-armairuak salbu. Armairu horietako apalak eta pertxak gehiegizko altueran jarrita daude.
Logeletako komunek 0 kotako dutxa-ontzia daukate, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egiteko moduko tokia.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarrerak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Komunetako irisgarritasuna berrikusi eta aldatu behar da, hala behar duten komunetan.
3.15. Victoria Eugenia Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Zonaldeko zebrabideek ez dauzkate egoki jarrita oinez hautemateko seinaleztapen-zerrendak. Gainera, Urkixo zumarkaleko Ojeda kafetegiak banku bat dauka jarrita oinezkoentzako ibilbidean.
Aparkatzea
Ospitalearen inguruan, ez da ezinduen aparkalekurik ikusi; beraz, gutxienez leku bat jarri beharko da sarrera nagusitik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrerako atea kristalezkoa da, baina seinaleztapen-bandak ez daude egoki jarrita. Kanpoaldeko tinbrea, altuera egokia badu ere, ez dago erabilgarri; izan ere, loreontzi bat jarri dute, oztopo eginez. Beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke bertara hurbildu.
Sototik iristeko, gehiegizko malda duen arrapala dago. Altuegi dago jarrita atea irekitzeko gailua.
Kontsultak
Eraikin nagusiko laborategira iristeko espazioak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Ospitaleko kanpo-kontsulten eremuko erradiologia-kontsulak aldagela irisgarria dauka, baina komuna ez dago egokituta.
Oro har, adieraz dezakegu ospitaleko kanpo-kontsultetara sartzeko ateek igarobide-zabalera libre egokia dutela, eta esku-oheen altuera aldagarria dela. Hala ere, mahaiek ez daukate hondo egokia.
Errehabilitazioa: Ez da errehabilitazio-gunea aztertu.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduen komun gehienek irisgarritasun-gabeziak dauzkate; kasu batzuetan, atea barrurantz irekitzen da, komun-zuloen altuera ez da egokia, osagarriak ez dira egoki jarri, konketek oinarria daukate eta abar. Adierazi beharra daukagu kanpo-kontsulten lokalean aztertu ditugun komunak eskasak direla, duela gutxi ireki den lokala izan arren. Aztertutako komun batean, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin, eta transferentzia egiteko tokian oztopo egiten duten objektuak daude.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Itxarongela |
1. S |
Onarpen-gunea (eskasa) |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ospitaleratze-unitatea |
KANPO-KONTSULTEN LOKALEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
1. S |
Gune komuna |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez da beharrezkoa |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
Ospitaleratze-guneko itxarongela |
ABU |
|
KANPO-KONTSULTEN LOKALEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez da beharrezkoa |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
Logelak eta boxak
Ospitaleak egokitutako logela bakarra dauka; logelak behar besteko tokia dauka ohera transferentzia egiteko, gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egiteko, eta gurpildun aulkia logelan bertan edukitzeko. Aitzitik, komunak koska bat dauka atean, eta irisgarritasun-gabezia handiak dauzka.
Ospitaleko boxen zonaldean, ez dago sartzeko, oheetara transferentzia egiteko eta bira egiteko toki nahikorik, eta ez dago ezinduen komunik.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek eta egongelek ez daukate gurpildun aulkian dabiltzan pertsonentzako espaziorik.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
3.16. Osatek, Areilza Doktorea Anbulatorioa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Areilza Doktorearen kaleko establezimendu batzuek espaloiak hartzen dituzte, objektuak jartzen baitituzte oinezkoentzako ibilbidean. Eremuko zebrabide batzuek koska daukate oinezkoentzako pasabidean, eta ez dauzkate oinez hautemateko seinaleztapen-zerrendak. Areilza Doktorearen kaleko bankuek ez daukate beso-euskarririk.
Aparkatzea
— Ezinduei gordetako aparkalekuak ez daude oinezkoentzako pasabidetik hurbil; beraz, aparkalekuak erabiltzen dituzten eta gurpildun aulkien erabiltzaileak diren pertsonak errepidetik iritsi behar dira, ez baitago oinezkoentzako pasabiderik.
— Aparkalekuek ez daukate araudian ezarritako luzera.
— Ez daukate aparkatzea debekatzeko seinalea.
— Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate araudian ezarritako luzera.
— Ez daukate aparkatzea debekatzeko seinalea.
Sarbideak eta itxarongelak
Osatekeko harrera-guneko harrera-mahai nagusiak ez dauka toki irisgarririk. Itxarongelan, gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago, baina ez dago seinaleztatuta. Sarrera nagusian eta igogailuen irteeran, finkatu gabeko lanpasak daude, estropezu egitea eraginez.
Kontsultak
Kontsultara sartzeko orri bikoitza duen beirazko atea dago; igarobide librea dauka (lehenengo irekitzen den atean), zabalera ezegokia eta ez dauka babes-zokalorik. Aldagela irisgarria dago, baina ez dauka bankurik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Osatekeko unitateko itxarongelan dago ezinduei gordetako komuna. Bertara iristeko, igarobide-zabalera libre murritza duen atea dago, eta komunera iristeko korridoreak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei. Komunaren barruan, lekua ez da nahikoa bira egitea ahalbidetzeko, eta ez dauzka helduleku egokiak.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
3.17. Osatek, Areetako Anbulatorioa
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Amaia eta Bidebarrietan kaleetan, oztopoak ikusi dira oinezkoentzako bidean. Amaia kaleko espaloiak ez dauka araudian ezarritako zabalera, eta eraikinaren kanpoaldeko seinaleztapena ez da egokia.
Eremuko zebrabideek ez dauzkate seinaleztapen-zerrendak, eta daudenak gaizki jarri dira.
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Anbulatorioko sarrera nagusira iristeko arrapalak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera. Anbulatorioaren barrualdeko seinaleztapena ez da egokia. Harrera-gunerako sarbidea guztiz iristezina da, eta ez dauka harrera-mahai irisgarririk.
Itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Kontsultak
Eskanerraren eremura sartzeko ateak igarobide-zabalera libre ezegokia dauka, aldagelen aurreko lekuak ez die bira egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei eta ez dago aldagela irisgarririk.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Osatekeko unitaterako sarbidean dago ezinduei gordetako komuna. Komunak ez dauka komun-zulo egokirik, helduleku bakarra dauka albo batean eta konketako osagarriak ez dira egoki jarri. Komunak egokitu behar dira.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
4. Gipuzkoako ospitaleak
4.1. Santa María de la Asunción Klinika
Hiri-ingurunea
Autobus-geralekutik eta Tolosatik sarrera nagusira doan ibilbideak hainbat gabezia dauzka: espaloiaren zabalera ez da egokia, eta espaloirik gabeko tarteak daude; espaloiaren zoladura oso hondatuta dago; oztopoak daude oinezkoentzako bidean, espaloiko oinezkoentzako pasabideek malda ezegokiak dauzkate eta oinezkoentzako pasabiderik gabeko zebrabideak daude.
Autobus-geralekutik kafetegira dagoen bideak ez du ibilbide autonomoa ahalbidetzen mugikortasun murriztua dutenentzat: goroldio erako landaredia dago ibilbidearen sarbidean, irristakorra, eta ez dauka araudian ezarritako zabalera. Bestetik, ez dago espaloitik kafetegira sartzeko pasabiderik. Ondorioz, gurpildun aulkien erabiltzaileak errepidetik joan behar dira, horrek dakarren arriskuarekin.
Aparkalekutik ospitalerako sarbidea irisgarria da. Bidean, oso luminaria txikiak daude, erorikoak eragin ditzaketenak, eta proiekzio horizontalik gabeko hegalak daude, jabaloiaren ondozioakoak4.
Aparkatzea
Aparkaleku-eraikina (klinika).
Sarbideak eta itxarongelak
Ospitaleko sarrera nagusira iristeko, araudian ezarritako zabalera ez duen korridorea dago. Era berean, korridoreak finkatu gabeko lanpasa dauka oinezkoentzako ibilbidean, erorikoak eraginez. Sarrera nagusiaren kanpoaldeko terrazan, beheko aldean babesik ez duen baranda dago. Sarrerako ateek seinaleztapen-banda ezegokiak dauzkate, eta ez dago harrera-mahai egokitu eta irisgarririk.
Ospitaleko itxarongela batzuetan, behar besteko tokia dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat. Laguntzailearentzako eserlekua ere badago, albo batean, baina ez dago seinaleztatuta. Era berean, itxarongela guztiek ez dauzkate mugikortasun murriztua dutenentzako eserleku egokiak.
Larrialdiak
Larrialdietara sartzeko, ate bat dago kanpoaldeko espaloian, eta txapa metaliko bat jarri da espaloian, sartzeko arrapala gisara. Aipatu arrapalak bira egitea galarazten du atearen kanpoaldean, eta irristakorra da.
Larrialdietako tinbrea 132 cm-ra dago jarrita; hau da, iristezina da. Larrialdietako korridorean, estuguneak daude, eta larrialdietatik ospitalera sartzeko ateak ez dauka araudian ezarritako zabalera librea.
Kontsultak
Erradiologia-kontsulta batek ere ez dauka egokitutako aldagelarik, eta erradiologiako esku-oheak oso altuak dira, 96 cm-ko altueraraino; iristezinak dira.
Kontsultetara sartzeko ate gehienek zabalera libre egokia ez duten arren, barrualdeko espazioa egokia da.
Kontsultetan aztertu diren esku-ohe guztiek daukate altuera finkoa, aldagarria ez dena. Otorrinolaringologia-proben kabina guztiz iristezina da.
Larrialdiak
Kanpotik larrialdien zonaldera iristeko tokian, sarrerako atearen ondoan, proiekzio horizontal egokirik gabeko hegala dago, eta lesioak eragin diezazkieke horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei.
Barrualdean, orri bikoitzeko ateak daude, eta orri horietako batek (lehenengo irekitzen dena) igarobide-zabalera ezegokia dauka. Kontsulten korridorean oztopoak ikusi dira, estuguneak sortzen dituztenak. Kontsultetara sartzeko ateek ez daukate kontraste kromatiko egokia.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ospitaleak komun egokitu eta irisgarri bakarra dauka, baina ezaugarri eskasak dauzka: barrak distantzia ezegokietara daude jarrita, ateak ez dauka zabalera egokia, eta konketako osagarriak altuegi jarrita daude.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ospitaleratze-unitatea (urria) |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kafetegia |
1. S |
Sarrera nagusia |
Kanpo-kontsultak |
|
2. S |
Kardiologia-unitatea |
Areto nagusia |
|
3. S |
Ez da beharrezkoa |
4. S |
Ospitaleratze-unitatea |
5. S |
Ospitaleratze-unitatea |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauka logela egokiturik. Dutxaontzia lurrean duten komunak ikusi dira, bira egitea ahalbidetzen ez dutenak; gainera, komun batean ere ez dago konketako osagarri edo laguntza tekniko egokirik, komunera sartzeko ateek igarobide-zabalera libre ezegokia daukate eta argiztapena ere ez da egokia. Aztertu diren logeletan, ez dago gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko leku nahikorik.
Boxetako espazioak zabalak dira, eta transferentzia ohearen albo batean egitea ahalbidetzen dute; alabaina, ez daukate komun egokiturik.
Aztertu diren itxarongela eta egongela gehienek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik, eta, badagoenean, lekua ez dago seinaleztatuta.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Kafetegira sartzeko, barrualdeko eta kanpoaldeko eskailerak daude. Eskailerak erabili nahi ez badira, errepidea da aukera bakarra. Kafetegira sartzeko ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Edariak barran edo jantokiko mahaietan zerbitzatzen dira.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek ez daukate neurri egokia gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak komunak dauzka bere instalazioetan, baina bat bera ere ez dago egokituta. Hurbilen dagoen ezinduen komuna hirugarren solairuko ospitaleratze-unitatean dago, eta gabezia batzuk dauzka.
Makina saltzaileak
Janaria saltzen duen makina irisgarria da; gainerakoak, telefonoa eta telebista ordaintzeko makinak barne hartuta, iristezinak dira.
Areto nagusia
Areto nagusira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik, eta argiztapena mugatua da.
Oholtzako mahaiak araudian ezarritako neurriak dauzka.
Areto nagusiak egokitu gabeko komuna dauka. Hurbilen dagoen ezinduen komuna hirugarren solairuko ospitaleratze-unitatean dago, eta gabezia batzuk dauzka.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.2. Aita Menni Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Autobus-geralekutik iristeko zebrabideak maila dauka pasabidean, eta ez dauzka zerrenda-gidak. Kaletik ospitaleko sarrera nagusirako sarbidean, eskubandarik ez duen malda handia dago. Hala ere, plataforma jasotzailea dago malda handiaren alternatiba gisa. Aldaparen zoladura eta plataforma jasotzaile bertikalera sartzeko zoladura irristakorrak dira.
Plataforma bertikalak tarte handiegia dauka, bai bertikalki, bai horizontalki, plataformaren ateari dagokionean.
Gainera, ateak ez dauka 40 cm-ko babes-zokalorik.
Eraikin nagusiaren eta eratxikitako eraikinen arteko ibilbideetan, malda handia duten arrapalak daude; bai eta eskubandarik gabeko arrapalak ere, eta narrioak zoladuran. Arantzazu eraikineko arkupeetako zoladura irristakorra da.
Aparkatzea
Aparkalekuko sarrera ez dago ospitalearen kanpoaldean seinaleztatuta. Ezinduei gordetako aparkalekua jarri behar da sarrera nagusian.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusira iristeko, ezaugarri ezegokiak dituen atea dago, eta harrera-gunean argiztapena falta da. Sarrera nagusiko harrera-mahaiak ez dauka toki egokiturik.
Kartoien pabilioirako sarbidean, guztiz iristezina den arrapala dago, eta finkatu gabeko lanpasa dago sarreran.
Psikiatria legaleko pabiloiko sarreran, igarobide-zabalera libre ezegokia duen atea dago.
Kontsultak
Eraikin nagusian aztertu den kontsultan salbu, gainerakoek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia duen aterik. Oro har, kontsulten barrualdeko espazioa txikia dela esan dezakegu, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezaketela bira egokia egin bertan. Kontsultetako mahaiek ez daukate hondo libre egokia.
Errehabilitazioa: Gimnasioko espazioa egokia da, eta transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batean. Esku-oheen altuera alda daiteke. Ekipamendu espezifikoa dago mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Ez dago aldagelarik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Komunen barrualdeko espazioa, oro har, egokia da; komun-zuloen eta konketetako osagarrien ezaugarriek, ordea, irregulartasunak dauzkate: aztertu diren komun-zulo gehienek ez daukate behar besteko altuera, eta komun-zuloa altxatzeko osagarria jarri da, horiek altxatze aldera; komun-zuloek ez dauzkate araudian ezarritako ezaugarriak betetzen dituzten heldulekuak, eta komun-zuloa altxatzeko osagarriari atxikita jarri dira, egonkortasun-arazoak eraginez. Bestetik, osagarriak altuegi jarri dira.
ERAIKIN NAGUSIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez da erabiltzaileentzako edo pazienteentzako zonaldea |
3. S |
Kontsulten korridoreak |
4. S |
Ez dago |
ARANTZAZU ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kafetegira iristeko korridorea |
1. S |
Egongela |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
4. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
JESUSEN BIHOTZA ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Korridore nagusia (eskasa) |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Egongela |
BENITO MENNI ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK (LOGELAK) |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
3. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
4. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
BENITO MENNI ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK (KOMUNAK) |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Egongela |
3. S |
Egongela |
4. S |
Egongela |
ZERBITZUEN ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez da erabiltzaileentzako edo pazienteentzako zonaldea |
KARTOIEN PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
PSIKIATRIA LEGALAREN PABILIOIKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Sarrera nagusia |
Areto nagusia |
|
1. S |
Areto nagusia |
ARANTZAZU ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Jantokia |
JESUSEN BIHOTZA ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
1. S |
Guztiontzako gunea (badago, baina oso eskasa) |
BENITO MENNI ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Erabilera anitzeko aretoa asmoa |
BENITO MENNI ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ile-apaindegia |
ZERBITZUEN ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
2. S |
Gune komuna |
3. S |
Gune komuna |
KARTOIEN PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
PSIKIATRIA LEGALAREN PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Itxarongela |
Logelak eta boxak
Ospitaleak egokitutako logelak dauzka unitate edo eraikin eratxiki guztietan, psikiatria legalaren unitatean izan ezik. Psikiatria legaleko logeletan, lo egiteko tokia egokia da, baina komunak irisgarritasun-gabezia asko ditu.
Unitateetan egokitutako logelek ere gabeziak dauzkate. Horrela, bada, ateen igarobide-zabalera libreak, komuneko atea barrurantz, komun-zulo baxuak eta abar. Logelen barrualdeko espazioak, oro har, ohearen albo batean dauka transferentzia egiteko tokia, baina ez dauka gurpildun aulkia logelan uzteko tokirik.
Mugitzeko garabi nahikoak ikusi dira.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Bisitaren unean, kafetegia itxita zegoen, obrak zirela-eta. Altzariak jartzea baino ez zen falta.
Egiaztatu ahal izan zen kafetegira sartzeko ateak irisgarriak direla.
Hurbilen dagoen ezinduen komuna kafetegiko sarreraren aurrean dago, korridore nagusian.
Jantokiak
Ospitaleratuta dauden pazienteek bakarrik erabiltzeko jantokiak aztertu dira. Jantokietara sartzeko ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta egokia da gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil ditzaten. Menuak mahaietan zerbitzatzen dira.
Makina saltzaileak
Ospitaleko logela guztiak dira irisgarriak.
Areto nagusia
Bi areto nagusi aztertu dira ospitalean.
Lehena, eraikin nagusiko behe-solairuan dago, eta, bigarrena, lehenengo solairuan.
Behe-solairua:
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Atearen osteko berehalako espazioan ezin daiteke bira egin.
Besaulkien zonaldea maldan dago, eta eskailerak daude oholtzara igotzeko, arrapala alternatiborik gabe.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik, baina besaulkien aldeko erdiguneko korridorean jartzeko tokia dago.
Areto nagusiak ez dauka ezinduen komunik, eta hurbilenetan, eraikin nagusiko hirugarren solairuan daudenetan, ez dago ezinduei gordetako komunik.
Lehenengo solairua:
Ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Atearen osteko berehalako espazioan bira egin daiteke.
Besaulkien zonaldea maldan dago, eta ez dago eskailerarik oholtzara igotzeko.
Ez dago ezinduei gordetako tokirik, eta gurpildun aulkien erabiltzaileak jartzeko tokia maldan dago.
Areto nagusiak ez dauka ezinduen komunik, eta hurbilenetan, eraikin nagusiko hirugarren solairuan daudenetan, ez dago ezinduei gordetako komunik.
Kapera
Kafetegira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Ez dago ezinduei gordetako eremurik, baina gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.3. Debagoieneko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ospitaleko berehalako ingurunea irisgarria da. Nafarroa kalea lorategiz hornituta dago; beraz, hainbat ibilbide daude eraikineko sarrera nagusira iristeko. Halere, ikusmen-urritasuna dutenek edukiko lukete arazo handiena inguru honetan, ez baitago norabidezko zerrenda-gidarik. Txaeta kalean, aldiz, zailagoa da ospitalera iristea, altuera ezegokia duten mutiloi ugari baitaude.
Larrialdietako sarreratik hurbil dagoen zebrabidean, mutiloi oso txikiak jarri dira, eta edozein pertsona erortzea eragin dezakete oro har, eta ikusmen-arazoak dituztenak erortzea bereziki.
Kanpoko seinaleztapena ez da egokia; Nafarroa kaletik, ez dira ospitaleko sarrera guztiak identifikatzen.
Aparkatzea
Kale honetan, aparkaleku bat dago. Horretaz gain, aparkatzeko lekuak daude kale berean. Kalean eskuragarri dauden aparkalekuetan, bi daude ezinduei gordeta; alabaina, aparkaleku nagusian ez dago bat bera ere. Beste bi leku gorde behar dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat; bai kalean, sarrera nagusitik hurbil, bai aparkalekuan bertan, sarreratik ahalik eta hurbilen, ibilbide irisgarriarekin.
Txaeta kalean, ezinduen aparkaleku batzuk daude, eta, ospitalearen eremuan, bi daude. Horietako bat larrialdietatik urrun dago; beraz, lekualdatu egin behar da.
Sarbideak eta itxarongelak
A eraikineko sarrera nagusiak ez dauka harrera-mahai egokiturik, eta sarrerako ateak ezegoki jarrita dauzka seinaleztapen-bandak.
E eraikineko sarrera nagusian, eta, oro har, lurzoru guztian, hainbat kolore dituen zoladura jarri da, eta nahasmendua eragin diezaieke horrek ikusmen-arazoak edo adimen-urritasuna duten pertsonei. Gainera, A eraikineko sarreran bezalaxe, ate automatikoek seinaleztapen-banda ezegokiak dauzkate.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Erresonantzia magnetikoak ospitalearen kanpoaldean egiten dira, Osatekeko kamioi mugikor batean. Kamioiak plataforma bertikal bat dauka bertara igo ahal izateko, baina ontziratzeko gunean ez dauka botoi irisgarririk desgaitasun fisikoa duten pertsonak modu autonomoan igo ahal izan daitezen.
Larrialdietako zonaldea. Larrialdietara sartzeko ateak seinaleztapen-banda ezegokiak dauzka. Kontsulta sailkatua guztiz iristezina da. Pediatriako itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Kontsultak
Erradiologia- eta ginekologia-kontsultek ez daukate ez komun, ez aldagela egokiturik, eta duela gutxi eraiki den E eraikinean daude. Era berean, igarobide-zabalera libre urriak ikusi dira, zonalde egokiturik gabeko harrera-mahaiak, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik gabeko itxarongelak eta abar.
B eraikineko kontsultak komunikatzeko, korridore estuak daude; hala ere, ateen zabalera egokia da. Altzariak eta esku-oheak iristezinak dira.
Kontsulta horiek laster desagertuko dira, A eraikineko ospitaleratze-gunera lekualdatzea pentsatu baita. A eraikineko ospitaleratze-gunean jarriko diren kontsulta guztiek edukiko dute komuna, lehen logelak baitziren. Komun horiek ez daude egokituta.
Farmaziara sartzeko ateko tinbrea altuegi dago.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzako garabi eta baskula nahikorik.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsulta sailkatua txikia da; gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin, edo kontsulten eremura zuzenean sartu. Izan ere, kontsultetara sartzeko ateak oztopoak dauzka ibilbidean, eta ezin daiteke atea guztiz ireki.
Errehabilitazioa
Gimnasioko eta tratamendu-guneetako espazioa txikia da. Esku-ohe batzuetan, transferentzia egin daiteke albo batetik.
Tratamenduetarako esku-oheak finkoak dira, eta egurrezkoak. Iristezinak dira pertsona batzuentzat.
Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat. Ezinduei gordetako aldagelak daude, baina zenbait gabezia dauzkate; hala nola, atea irekitzeko noranzkoa.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduen komunen ezaugarri orokorrak ez dira egokiak, aztertu diren komun-zulo guztiek baitute altuera ezegokia, eta komuneko osagarriak altuegi jarri baitira. Hurbiltzeko eta transferentzia egiteko tokietan dauden paperontziek ere erabiltezin egiten dute lekua.
A ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
B ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
E ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Farmazia |
0. S |
Erradiologia-unitatea |
Larrialdiak |
|
1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
2. S |
Ospitaleratze-gunea (bisitaren unean, biltegia zen) |
3. S |
Ospitaleratze-gunea (bisitaren unean, biltegia zen) |
A ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez da beharrezkoa |
0. S |
Guztiontzako komuna solairu osoan |
1. S |
Guztiontzako komuna solairu osoan |
2. S |
Guztiontzako komuna solairu osoan |
B ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez da beharrezkoa |
0. S |
Sarrera nagusia |
1. S |
Guztiontzako komuna solairu osoan (A eraikineko berbera izan zitekeen) |
2. S |
Guztiontzako komuna solairu osoan (A eraikineko berbera izan zitekeen) |
E ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez da beharrezkoa |
0. S |
Ez da beharrezkoa |
1. S |
Ez da beharrezkoa |
2. S |
Oztopoak kendu ezinduen komunetik |
3. S |
Oztopoak kendu ezinduen komunetik |
Logelak eta boxak
Ospitaleratze-guneko logela guztiak dira irisgarriak; transferentzia egiteko behar den tokia dago alboetako batean, eta gurpildun aulkia gorde daiteke bertan.
Hala ere, zenbait gabezia dauzka komunak; besteak beste, heldulekua falta da dutxan, komun-zuloa baxu dago, konketako osagarriak altu daude eta abar.
Garabiz lagundutako komun bana dago solairu guztietan, baina ez dira asko erabiltzen; izan ere, ospitaleratze-guneko logela guztietako komunak daude egokituta.
Ospitaleratze-guneko korridoreetan, leihoak barrurantz makurtuta irekitzen dira, proiekzio horizontalik gabeko hegalak sortuz. Arazotsua izan daiteke hori ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat.
Aztertu diren larrialdietako boxetan, transferentzia egiteko leku nahikoa dago albo batean. Hala ere, unitateko komunak gabeziak dauzka; transferentzia egiteko toki gabezia da larriena.
Eguneko ospitaleko boxetan, aldiz, oheetara transferentzia egiteko leku nahikoa dago. Unitateko komunak irisgarritasun-gabezia batzuk dauzka; hala nola, komun-zuloak baxu daude, komun-zulora transferentzia egiteko tokian oztopoak daude, konketetako osagarriak altu daude eta abar.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Ospitaleratze-guneko egongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Kafetegirako sarbidea irisgarria da; hala ere, sarrerako ateak ez dauka araudian ezarritako zabalera.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Edariak barran edo jantokiko mahaietan zerbitzatzen dira.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ez dauka komunik bere instalazioetan. Kafetegitik hurbil dagoen komun bakarra ez dago egokituta, eta hurbilen dauden komun gordeak E eraikineko behe-solairuan daude.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.4. Bidasoa Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ospitaleko berehalako ingurunea oso iristezina da. Ospitale-esparruko espaloi batek ere ez dauka araudian ezarritako zabalera, eta espaloietako oinezkoen pasabide guztiek daukate gehiegizko malda. Ez dago oinezkoentzako ibilbide irisgarririk ospitaleko sarreren artean.
Aparkalekurainoko ibilbidea ere ez da irisgarria.
Oztopoak ikusi dira oinezkoentzako ibilbideetako espaloi gehienetan; hala nola, mutiloiak, kotxeak, farolak, paletak... Zonalde batzuetako zoladura narriatuta dago.
Zebrabideak gaizki eginda daude; maila daukate, inolako pasabiderik gabe, eta ez dago seinaleztapen-zerrendarik.
Aparkatzea
Eremu honetan, ez dago ezinduen aparkalekurik. Toki bat jarri behar da.
– Eremu honetan, egokitutako aparkaleku bat dago; hala ere, ez dauka seinaleztapen bertikalik, eta horizontala oso higatuta dago.
– Ezinduei gordetako lau aparkaleku jarri behar dira, seinaleztapen egokiarekin.
– Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da, baina seinaleztapenak gabezia larriak dauzka.
– Gordetako aparkalekuetatik sarrera nagusirako ibilbidea ez da irisgarria.
– Eremu honetan, ez dago ezinduen aparkalekurik. Ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri behar da, errehabilitazioko sarreratik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Kanpo-kontsulten sarrera nagusiko atearen aurreko espazioan, ez dago azalera horizontal irisgarri eta egokirik. Gunea maldan dago, eta, beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin. Gainera, sarrerako ate batek ez dauka araudian ezartzen den igarobide-zabalera librea.
Sarrera nagusiko harrera-mahaiek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat egokitutako toki irisgarririk.
Oinezkoentzako ibilbidean, irekita daudenean proiekzio horizontalik gabeko hegalak sorrarazten dituzten leihoak daude, arriskutsuak izan daitezkeenak.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Orri bikoitzeko ate banatzaileak ikusi dira, eta, horietako batean, ez dago igarobide-zabalera libre egokia (lehenengo irekitzen denean).
Larrialdiak. Larrialdietako sarrerako atearen aurreko lekuan, ez dago azalera horizontal egokirik, eta, beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin. Ate automatikoak ez dauka seinaleztapen-banda egokirik, eta harrera-guneko harrera-mahaiak ez dauka alde egokiturik. Itxarongelak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Kontsultak
Erradiologiako gelek ez daukate ez komun, ez aldagela egokiturik.
Kontsultetara sartzeko ate gehienek ez daukate ez zabalera egokia, ez kontraste kromatikoa.
Kontsulten arteko ibilbideetan, orri bikoitzeko ateak daude, igarobide-zabalera libre ezegokia dutenak orrietako batean (lehenengo irekitzen denean), eta hegalek ez daukate proiekziorik oinezkoentzako ibilbidean. Bi kasuetan, egoera arriskutsuak gerta daitezke.
Erauzketa-mahaiak ez daude egokituta; izan ere, barra bat daukate beheko aldean, eta gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke hurbildu.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzako garabi eta baskula nahikorik.
Larrialdiak
Larrialdietako kontsultek behar besteko tokia daukate barrualdean maniobra egiteko. Igarobide-zabalera librea duen atea egokia da.
Altuera aldagarria duten esku-ohe elektrikoak eta altzariak egokituta daude. Larrialdietako kontsultetara sartzeko ateek ez daukate babes-zokalorik.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ezinduei gordetako komunen ezaugarriak ez dira egokiak; kasu batzuetan, heldulekuak jartzea besterik ez da egokitzapena. Kanpo-kontsultetako eta bosgarren unitateko komunetan, ezin daiteke komun-zulora aurrez aurre hurbildu, komuneko atea barrurantz irekitzen da-eta. Gainera, kanpo-kontsultetako komunak ez dauka komun-zulo irisgarririk.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago |
0. S |
Kanpo-kontsultak (eskasa) |
Larrialdietako harrera-gunea (eskasa) |
|
1. S |
Ez dago |
2. S |
Bosgarren unitateko ospitaleratze-gunea |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Igogailuen gune nagusia |
0. S |
Larrialdietako itxarongela |
Larrialdietako unitatea |
|
2. S |
Igogailuen gune nagusia |
Logelak eta boxak
Ospitaleak ez dauzka egokitutako logelak unitate guztietan.
Aztertu diren logela egokituetako komunek zenbait gabezia dauzkate: heldulekua falta da albo batean, konketak ez dauka hondo egokia, alarma altuegi jarrita dago, edo kiribilduta eta abar.
Lo egiteko eremuak behar besteko tokia dauka gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko.
ABUko unitateko boxak bakarrik aztertu dira. Zabalak dira, baina ez daukate komunik. ABU unitatera sartzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia.
Lagundutako komuna jarri da, ez baitago logela irisgarririk unitate guztietan.
Transferentzia egiteko garabi nahikoak ikusi dira.
Oinezkoentzako tokian, orri bikoitzeko ateak daude, eta, lehenengo atean, ez daukate igarobide-zabalera egokia.
Adieraz dezakegu ospitaleratze-guneko pazienteentzako egongelako sarrera eta mahaia egokiak direla. Hala ere, ez dago gurpildun aulkian doazen pertsonentzat gordetako espaziorik.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Kafetegirako sarbidea irisgarria da. Sarrerako atea beirazkoa da, eta araudian ezarritako zabalera dauka; hala ere, ez dauzka seinaleztapen-bandak.
Kafetegiko mostradoreak neurri egokiak dauzka gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil dezaten.
Kafetegiko arreta-zerbitzua autozerbitzu motakoa da. Horrek ez die kafetegiaren erabilera autonomoa egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Aretoko altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ez dauka komunik bere instalazioetan. Kafetegitik hurbil dagoen komun bakarra ez dago egokituta, eta hurbilen dauden komun gordeak ospitaleko behe-solairuan daude.
Makina saltzaileak
Ospitaleko logela guztiak dira irisgarriak.
Kapera
Kafetegira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Barrualdeko tokia guztiz iristezina da; izan ere, bankuz beteta dago barrualdeko espazioa, bira egitea eragotziz, eta ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.5. Mendaroko Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ospitaleko berehalako ingurunea iristezina da. Ospitaleko espaloi batek ere ez dauka araudian ezarritako zabalera; beraz, ez dago oinezkoen bide irisgarririk ospitaleko sarreren artean.
Oztopoak ikusi dira oinezkoentzako ibilbideetako espaloi gehienetan; hala nola, mutiloiak, kotxeak, farolak, markesinak...
Zebrabideak gaizki eginda daude: pasabideek koska dute, pasabideetako malda ezegokia da, seinaleztapen-zerrendak falta dira...
Kanpoaldeko seinaleztapena ez da egokia.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako lau aparkaleku. Ezinduen komunak oso urrun daude sarrera nagusitik.
Eremu honetan, ez dago ezinduen aparkalekurik. Ezinduei gordetako lau aparkaleku jarri behar dira etxeko ospitaleratze-guneko sarreratik hurbil.
Eremu honetan, ez dago ezinduen aparkalekurik. Ezinduei gordetako bi aparkaleku jarri behar dira errehabilitazioko sarreratik hurbil.
Eremu honetan, ez dago ezinduen aparkalekurik. Ezinduei gordetako bi aparkaleku jarri behar dira errehabilitazioko sarreratik hurbil.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiko harrera-mahaiak eta onarpen-mahaiak ez dira irisgarriak. Ospitaleko sarrera nagusitik ospitaleko eremu ezberdinetaraino, kontraste kromatikoa duten norabidezko zerrenda-gidak daude, baina ez daukate ibilbidearen norabidearekiko paraleloa den ildaskarik, edo orientatzeko ehundura motaren bat, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere. Ospitaleko ibilbideetan, proiekzio horizontalik gabeko hegalak daude; adibidez, SUHak, apalategi tolesgarriak eta abar. Laborategiko onarpen-guneko itxarongelak egokitutako harrera-mahaia dauka, baina beti egoten da itxita.
Orri bikoitzeko ate banatzaileak ikusi dira, eta, orri horietako batean, ez daukate igarobide-zabalera libre egokia (lehenengo irekitzen denean).
Larrialdiak. Ospitaleko unitate eraldatu berria. Hala ere, larrialdietara sartzeko ateek ez daukate seinaleztapen-bandarik, eta, onarpen-guneko harrera-mahaiak egokitutako alde irisgarria duen arren, objektuekin okupatuta dago. Larrialdietako itxarongeletan, toki zabalak izan arren, ez da gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik jarri.
Kontsultak
Erradiologia- eta ginekologia-gelek ez daukate ez komun, ez aldagela egokiturik.
Kontsultetara sartzeko ate askok ez daukate ez zabalera egokia, ez kontraste kromatikorik. Kontsulten arteko ibilbideak proiekzio horizontalik gabeko hegalak dauzka, eta arrisku-egoerak eragin ahal dizkie horrek ikusmen-urritasuna duten pertsonei.
ZIUko unitateak (zaintza intentsiboetako unitateak) komuna dauka, baina ezaugarri ezegokiak dauzka; hala nola, helduleku baten instalazioa, heldulekurik eta eserleku egokirik gabeko dutxa. Bestalde, 2. ZIU unitateak komun iristezina dauka.
Odola ateratzeko gelak 70 cm-ko igarobide-zabalera librea duen atea dauka, eta, beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke ohiko bidetik joan; beste toki batetik iritsi behar dira bertara. Erauzketa-mahaia ere egokitu gabe dago.
Oro har, kontsultetako mahaiak ez dira irisgarriak, ez baitaukate gurpildun aulkien erabiltzaileak mahaira hurbiltzeko moduko hondorik.
Behe-solairuko kanpo-kontsulten argiztapena ez da homogeneoa, eta islak sorrarazten ditu zoladuran.
Ospitaleko farmazia oso txikia da; beraz, gurpildun aulkiarekin ezin daiteke bertara sartu, eta, esparruaren barrualdean, ezin daiteke maniobrarik egin. Gainera, jendeari arreta emateko mahaiak alde irisgarri bat dauka, baina erabiltezin bihurtu da, ordenagailu bat jarri baita bertan. Farmaziara sartzeko ateak ez dauka kontraste kromatiko egokia.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzako garabi eta baskula nahikorik.
Larrialdiak: Larrialdietako kontsultek barrualdean maniobra egiteko leku nahikoa dute, ateek zabalera libre egokia daukate, esku-oheak elektrikoak dira, eta altzariak egokituta daude.
Errehabilitazioa: Gimnasiora sartzeko orri bikoitzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia. Gimnasioaren barrualdeko espazioa egokia da, eta transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batean.
Ez dago ekipamendu espezifikorik mugikortasun urriko pertsonentzat, eta ez dago aldagelarik barrualdean.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Aztertu diren komun gehienek irisgarritasun-gabeziak dauzkate, eta, are, larrialdietako unitatean eraldatutako komunek ere ezaugarri ezegokiak dauzkate; hala nola, konketak ez dauka hondo egokirik, edo ispilua altuegi eta makurdurarik gabe jarri da. Ezinduen gainerako komunetan, barrurantz irekitzen diren ateak aurkitu dira, edo transferentziarako tokiak oztopoekin okupatuta daude, edo heldulekuak alde bakarrean daude.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Kanpo-kontsultak |
1. S |
Larrialdietako itxarongela, helduak |
Kanpo-kontsultak |
|
2. S |
Kanpo-kontsultak |
Igogailuen gune nagusia |
|
3. S |
Ebakuntza-geletako itxarongela |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
1. S |
Larrialdi pediatrikoetako itxarongela |
2. S |
Barne-medikuntzako ospitaleratze-unitatea |
Kirurgiako ospitaleratze-unitatea |
|
Tokoginekologiako ospitaleratze-unitatea |
|
Logelak eta boxak
Ospitaleak egokitutako logelak dauzka, baina barne-medikuntzako unitatean bakarrik. Mendekotasun handiko pertsonentzat egokitutako logelek polipastoak dauzkate. Logeletako komunek irisgarritasun-gabeziak dauzkate; adibidez, tokia falta da komun-zulora alboko transferentzia egin ahal izateko, komun-zuloa baxu dago, alarma altuegi jarrita dago... Egokitutako logelek behar besteko tokia dute gurpildun aulkiak logela barruan egon ahal izan daitezen.
Larrialdietako boxek leku egokia dute transferentzia ohearen albo batean egiteko, baina egokitutako komunak gabezia batzuk dauzka; 2. ZIUko boxetan, berriz, ohearen albo batean transferentzia egiteko tokia dago, baina komuna ez dago egokituta.
Ospitaleratze-gunea, ez dago lagundutako komunik.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Oinezkoentzako tokian, orri bikoitzeko ateak daude, eta orri batek ere ez dauka igarobide-zabalera egokia.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Mendaroko ospitaleak ez dauka kafetegirik bere instalazioetan. Ospitalearen ondoan, kafetegi bat dago, eta horrek eskaintzen die zerbitzua ospitaleko pazienteei eta langileei. Kafetegirako sarbidea irisgarria da; hala ere, sarrerako ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Edariak barran edo jantokiko mahaietan zerbitzatzen dira.
Aretoko altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ezinduen komun bat dauka behe-solairuan; bisitaren unean, ordea, itxita zegoen.
Makina saltzaileak
Ospitaleko makina saltzaile guztiak dira iristezinak.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.6. Ricardo Bermingham Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Iza kalea, oro har, oztoporik gabe dago; hala ere, igarobidea oztopatzen duen bizikleten aparkalekua dago oinezkoen bidean. Zebrabideko pasabideak ez daude behar bezala eginda.
Zarautz etorbideko sarrerara iristeko, Pinu Bidea kalea dago; malda oso handia duen eta erdialdean eskubanda bakarra duen bidea. Aldapa dela-eta, oso bide iristezina da. Bide hori saihesteko, egoitzara iristeko bidea seinaleztatu eta horra bideratu daiteke ibilbidea. Zarautz etorbidean dago sarrera hau (Matia Fundazioaren jabetzakoa da), eta malda gutxiagoko aldapa duen bidea dauka ospitaleraino.
Ospitale-esparruko sarbidean, onarpen-gunerantz, egoera txarrean edo lekuz kanpo dauden piezak dauzkaten estolda-zulo linealak daude, erorikoak eragin ditzaketenak.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate seinaleztapen egokia.
– Aparkalekuko sarreratik hurbilago jarri beharko lirateke ezinduen aparkalekuak.
– Aparkalekuko parkimetroa ez da irisgarria.
Ezinduei gordetako aparkalekuek ez daukate araudian ezarritako luzera.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiko ateek ez daukate kontraste kromatikorik. Seinaleztapena ez da egokia.
Ospitaleko itxarongelek gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espazioak dauzkate, baina ez daude seinaleztatuta. Bestetik, ez dago mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik.
Kontsultak
Behe-solairuko kontsultetara sartzeko ateek ez daukate igarobide-hutsune libre egokia. Kontsultetako mahaiek ez daukate behar den altuera, ez baitute behealdeko espazio librea zuzen.
Ospitaleko kanpo-kontsultek behar besteko tokia dute barrualdean; ospitaleratze-guneko kontsultek, ordea, ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileek maniobra egiteko toki nahikorik.
Errehabilitazioa: Gimnasioko espazioa egokia da, eta transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batean. Oro har, esku-oheek altuera elektrikoki aldatzeko aukera daukate. Ez dago berariazko ekipamendurik mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten. Egokitutako aldagela bat dago, baina zenbait gabezia dauzka.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Aztertu diren komun irisgarri guztiek dauzkate gabeziak: kasu batzuetan, osagarriak altu jarrita daude, eta, gehienetan, albo batean daukate helduleku bakarra; alarmak apurtuta edo kiribilduta daude, eta, beraz, ez dute inolako funtziorik. Zenbaitetan, komun-zulora transferentzia egiteko tokian paperontzia dago, eta behealdean hondo egokirik gabeko konketaren bat ere ikusi da.
Ez da beharrezkoa komun egokiturik eraikitzea, baina daudenak egokitu behar dira, eta mantentze-lanak egin horietan.
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Tanatorioa (eskasa) |
0. S |
Sarrera nagusia |
Onarpen-guneko sarrera |
|
4. S |
Ospitaleratze-unitatea |
Logelak eta boxak
Logela guztiak daude egokituta, baina gabeziak dauzkate; batez ere, konketako osagarrietan. Logelen barrualdeko espazioak ohearen albo batetik transferentzia egitea ahalbidetzen du, eta, oro har, gurpildun aulkia logela barruan edukitzeko toki nahikoa dago.
Ospitaleratze-guneko egongelek edo itxarongelek behar besteko espazioa daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, baina ez daude seinaleztatuta.
Mugitzeko garabi nahikoak ikusi dira ospitalean.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Kafetegirako sarbidea guztiz irisgarria da. Kafetegira sartzeko beirazko ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka.
Kafetegiko mostradoreak toki egokitua dauka. Edariak barran edo jantokiko mahaietan zerbitzatzen dira.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ez dauka komunik bere instalazioetan. Onarpen-guneko sarrera nagusian dago ezinduei gordetako komun hurbilena.
Makina saltzaileak
Ospitaleko makina saltzaile guztiak dira iristezinak.
Kapera
Kaperara sartzeko ateak araudian ezarrita dagoen zabalera librea dauka.
Barrualdeko espazioak bira ematea eta maniobra egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei. Ez dago ezinduei gordetako eremurik, baina gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago.
Tanatorioa
Gaubeiletako ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Gaubeilako barrualdeko ateek ez daukate kontraste kromatikorik.
Barrualdeko espazioak bira ematea eta maniobra egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Gaubeilan bertan komunik ez badago ere, egokitutako bat dago hurbil, nahiz eta ezin daitekeen bira egin bertan.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.7. Donostiako Unibertsitate Ospitalea
Hiri-ingurunea
Amara eraikina: Amara eraikinaren esparrurako sarbidea ez da irisgarria; izan ere, eskailerek ez daukate arrapalarik eta, ondorioz, gurpildun aulkien erabiltzaileak errepidetik iritsi behar dira bertara. Kanpoko seinaleztapena ez da egokia, eta eraikinerako sarrera ez da erraz ikusten.
Arantzazu eraikina: Gipuzkoa eraikinetik edo aparkaleku orokorretik Arantzazu eraikinera joateko bidea ez da irisgarria, kanpo-kontsultetako eskailerek oztopatzen baitute ibilbidea. Ondorioz, aparkalekutik mugitu behar dira. Zebrabideak gaizki eginda daude; oinezkoentzako pasabiderik eta seinaleztapen-zerrendarik gabeko zebrabideak daude. Kanpoaldeko seinaleztapena ez da egokia.
Gipuzkoa eraikina: Aparkalekutik Gipuzkoa eraikineko sarrera nagusira joateko bidea irisgarria da. Aitzitik, sarrera nagusitik eraikin bereko onkologiako sarrerara doan ibilbidea ez da irisgarria. Gipuzkoa eraikina inguratzen duten espaloiek gabezia asko dauzkate: oztopoak ibilbidean, hala nola, motorrak eta farolak, eta zoladurak narrioak dauzka. Zebrabideak gaizki eginda daude, mailak baitauzkate pasabideetan. Kanpoaldeko seinaleztapena ez da egokia.
Osatek-Psikiatria-Farmazia-Kirurgia handi anbulatorioa: Aparkalekutik eremu honetara iristeko ibilbidea guztiz iristezina da; gurpildun aulkien erabiltzaileak errepidetik iritsi behar dira. Eremu honetarantz doan ibilbidean, proiekziorik gabeko hegalak daude, eta margotzen amaitu gabeko zebrabideak. Farmaziara iristeko aldapak ez dauka eskubandarik; gainera, aldapako zoladura ez da egokia, irtenguneak baitauzka, eta zoladura irristakorra baita euri-egunetan. Farmaziako sarreraren aurrean dagoen plaza txikiak arrapalarik gabeko mailak dauzka. Osatekera eta tanatoriora iristeko espaloiek ez daukate araudian ezarritako zabalera; guztiz iristezinak dira. Kanpoaldeko seinaleztapena ez da egokia.
Amen eta haurren eraikina: Amen eta haurren eraikineko sarrera nagusirainoko ibilbidea guztiz iristezina da; izan ere, lehen azaldutako tokietatik iritsi behar da bertara. Espaloien zabalera metro 1ekoa da; beraz, ez daukate behar besteko zabalera. Bestetik, zebrabideek ez dauzkate egoki eraikitako pasabideak. Ospitale-esparruaren kanpoaldetik, ez da erraz aurkitzen amen eta haurren eraikineko sarrera.
Larrialdiak-Eguneko ospitalea: Larrialdietara eta eguneko ospitalera sartzeko, arrapala alternatiborik gabeko eskailera irristakorrak daude. Eskailerak saihesteko aukera bakarra mailarik gabeko bide paraleloa da, eskaileren sarbide alternatiboak ez baitauka pausalekurik erdialdean, ez eta eskubandarik ere, eta farolak baitaude oinezkoen ibilbidean. Eremu horretako zebrabideak gaizki eginda daude, eta maila daukate pasabidean. Gainera, eguneko ospitalera iristeko, zutabe batek eragindako estugunea dago espaloian; beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak errepidetik iritsi behar dira ospitalera.
Oro har, argazkietan ikus daitekeen bezala, eraikinen edo sarreren arteko ibilbideek hainbat eta askotariko irisgarritasun-arazoak dauzkate, hobetu eta konpondu beharrekoak horiek.
Aparkatzea
Ospitale-esparruaren kanpoaldean, ezinduei gordetako hainbat leku ikusi dira. Aparkaleku kopuru egokia da guztira daudenekin alderatuta, baina horien egoera eta ibilbidea ez dira egokienak. Ospitale-esparruaren kanpoaldean dauden tokiak berrantolatzea litzateke planteamendu onena, ibilbide irisgarriak dituzten sarreretara hurbilduz horiek, eta aipatu ibilbideak hobetzea.
Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da. Aitzitik, aparkaleku horien neurria ez da araudian ezarrita dagoena. Aparkalekuetatik sarrera nagusirako ibilbideak hainbat hutsune dauzka.
Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da, baina ospitaleetako sarreretatik urrun daude. Aparkalekuen kokapena berrantolatu beharko litzateke, Donostia eta Onkologikoa ospitaleetako sarbideetatik hurbil jarriz horiek.
Makina deuseztatzaileak ez dira irisgarriak.
Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da, baina eraikinera iristeko ibilbidea ez da irisgarria.
Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da, baina neurriek ez dituzte betetzen arauz ezarritako betekizunak. Gainera, sarreretarainoko ibilbidea ez da irisgarria, beste aparkalekuekin gertatzen den moduan.
Sarreratik hurbil, ezinduei gordetako bi leku daude, baina ibilbideak irisgarritasun-arazoak dauzka.
Sarbideak eta itxarongelak
Amara eraikina: Sarrera nagusira iristeko arrapalak ez dauka araudiak ezarritako zabalera; egokitutako harrera-mahaiak egokia dena baino altuera handiagoa dauka, eta ez dauka hondorik.
Itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Etxeko ospitaleratze-gunera sartzeko, orri bikoitzeko atea dago, eta ate bakoitzaren igarobide-zabalera librea ez da nahikoa. Sarrerako atetik etxeko ospitaleratze-gunerako ibilbidean arrapala dago, malda luzeegia duena eta eskubandarik ez duena.
Arantzazu eraikina: Sarrera nagusiko ateek ez dauzkate seinaleztapen-bandak, eta sarrera nagusiko lanpasak ez dira finkoak, estropezu egitea eraginez. Harrera-mahaiak egokitutako zonaldea dauka, baina beti egoten da itxita. Gainera, ez dago ondo eginda, behar dena baino altuera handiagoa baitauka, eta ez baitauka hondorik. Sarrera nagusiko igarobide-tarteek ez daukate kontraste kromatikorik. Ospitaleko zonalde ezberdinen seinaleztapena ez da egokia.
Arantzazu eraikineko kirurgia-kontsulten sarrerako ateek ez daukate araudian ezarritako igarobide-zabalera librea, eta seinaleztapen-bandak ezegoki jarrita daude. Bestetik, lanpasak ez dira finkoak. Txanda hartzeko gailua ez da irisgarria. Sarrera nagusiko igarobide-ateek ez daukate kontraste kromatikorik.
Kirurgia handi anbulatorioko unitateko sarrerako ateak 77 cm-ko igarobide librea dauka, eta ezegokia da hori. Harrera-guneko harrera-mahaiak ez dauka toki egokitu eta irisgarririk.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Osatek: Harrera-gunera sartzeko ateak 65 cm-ko igarobide-zabalera librea dauka, ezegokia. Unitatearen barrualdean, itxitura dago atearen aurrean, ez du bira egiten uzten harrera-gunearen barrualdean. Harrera-gunean, ez dago harrera-mahai egokiturik.
Larrialdiak: Finkatu gabeko lanpasak daude sarreran, estropuz egitea eragin dezaketenak. Harrera-mahai irisgarriaren aldea harrera-mahai orokorraren albo batean dago, seinaleztapenik gabe.
Gipuzkoa eraikina: Kanpo-kontsulten sarrerako arrapalak ez dauka bi altuerako eskubanda, sarrerako ateak ez dauka igarobide libre nahikoa, eta astunegia da irekitzeko. Egokitutako harrera-mahaia sarrera nagusiaren beste aldean dago, seinaleztatu gabe, eta beti egoten da itxita.
Gipuzkoa eraikineko ospitaleratze-guneko sarrerako arrapala irristakorra da, eta ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera, ezta eskubandarik ere. Eskaileren zonaldeko zoladurak isla egiten du, eta, eskaileretan kontrasterik ez dagoenez, erorikoak gerta daitezke. Sarrerako ateetara iritsi aurretik, malda handia duen beste arrapala bat dago; araudian xedatutakoaren arabera, bira egitea ahalbidetzen ez duena. Horrek arazoak eragiten ditu aipatu sarreran. Harrera-mahaia ez dago egokituta.
Eraikineko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Psikiatria: Sarrera nagusiak ez dauka egokitutako harrera-mahairik. Itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Gazteen unitateak ez dauka eskailerak saihesteko modurik patiora joateko.
Amen eta haurren eraikina: Sarrera nagusiko ateek ez daukate seinaleztapen-banda egokirik, eta lanpasak ez dira finkoak, estropezu egitea eraginez. Harrera-mahaiek ez daukate toki egokiturik. Gainera, itxarongeletan ez dago desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako zonalderik.
Kontsultak
Amara eraikina: Kontsulta batzuetara sartzeko, malda handia duen arrapala dago, eta, orokorrean, kontsultetako ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera. Kontsulten arteko ibilbidean, eserlekuak lerrokatu gabe dituzten itxarongelak daude, eta orientazio-arazoak sor diezazkieke horrek ikusmen-urritasuna dutenei.
Ospitaleko harrera-mahai irisgarriek ez dituzte betetzen araudian ezarritako ezaugarriak.
Kontsulta batzuetara sartzeko ateek ez daukate kontraste kromatiko egokia, eta kontsulten arteko banaketa-ateek ez daukate araudian ezarritako igarobide-zabalera librea.
Errehabilitazioa: Gimnasiora sartzeko orri bikoitzeko ateek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia. Gimnasioaren barrualdeko espazioa egokia da, eta transferentzia egin daiteke esku-ohearen albo batean. Esku-ohe gehienak elektrikoak dira. Ez dago berariazko ekipamendurik mugikortasun murriztua duten pertsonek erabil dezaten, ezta ezinduei gordetako aldagelarik ere.
Arantzazu eraikina: Erradiologia-eremuko kontsulta batek ere ez dauka aldagela edo komun egokiturik. Kirurgien kanpo-kontsulten eremura sartzeko ateek ez daukate kontraste kromatikorik.
Urologia-kontsultak, jatorriz, irisgarriak ziren, baina, bertan jarri den material kopurua dela-eta, gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin ditzakete beharrezko birak eta lekualdaketak egin.
Entzumen-proben kabinak guztiz iristezinak dira.
Kardiologia-, behe dialisi- eta hemodialisi-unitateak guztiz iristezinak dira, eta, horietan, ez da ez komun, ez aldagela egokiturik aurkitu. Kontsultetara sartzeko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera librea, eta harrera-mahaiek ez daukate alde egokiturik. Zonalde guztietan, korridoreetan jartzen dira itxarongelak. Ondorioz, gurpildun aulkien erabiltzaileak horien erdian jarri behar dira.
Larrialdiak: Larrialdietako kontsultak zabalak dira, eta ateek neurri egokiak dauzkate, baina ikusi diren esku-ohe gehienak finkoak dira, ez dute altuera aldatzen.
A itxarongelako kontsulten sarbideak iristezinak dira, 110 cm-ko zabalera duen korridore batetik iristen baita horietara, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin.
Osatek: Osatekeko kontsultak ez dauka ezinduen aldagelarik.
Gipuzkoa eraikina: Erradiologiako kontsulta batek ere ez dauka aldagela egokiturik.
Traumatologiako kontsulten barrualdean, ezin daiteke bira egin, eta esku-oheak, oro har, finkoak dira, ez daukate altuera aldagarria. Sendaketa-gela iristezina da erabat; igarobide-hutsune libre nahikoa ez duten ateak dauzka, eta barrualdeko espazioa ez da nahikoa. Halere, nabarmendu egin behar da esku-oheak funtzionamendu elektrikoa duela gela honetan.
Eremu hauetara sartzeko ateek ez daukate kontraste kromatiko egokia.
Oro har, onkologia-eremuko kanpo-kontsultak irisgarriak dira; erizaintzako kontsulta bakarrik da txiki-txikia: Eremu honetako esku-oheak finkoak dira.
Farmazia: Farmaziako harrera-mahaira iristeko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera, eta harrera-mahaiak ez dira irisgarriak.
Tanatorioa: Dolua egiteko aretoetarako sarbidea iristezina da; izan ere, ateek ez daukate igarobide libre egokia, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek ezin dezakete bira egin horien barrualdean.
Psikiatriako eraikina: Psikiatriako kontsultak irisgarriak dira, baina barrualdeko mahaiek ez daukate behar besteko hondorik gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbildu ahal izan daitezen.
Amen eta haurren eraikina: Erradiologia-eremuko kontsulta batek ere ez dauka aldagela edo komun egokiturik.
Ginekologia-kontsultak guztiz iristezinak dira: ateen zabalera ez da egokia, eta ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileek bira egiteko tokirik. Transferentzia egiteko lekuak oso murritzak dira, eta ez dago egokitutako aldagelarik ginekologia-kontsulta batean ere.
Gainera, zonalde batzuetan, argiztapena ez da egokia.
Eraikin honetako orri bikoitzeko ate gehienek ez daukate zabalera libre egokia horietako batean (lehenengo irekitzen denean).
Larrialdi pediatrikoak: Larrialdi pediatrikoen kontsultak irisgarriak dira, behar besteko espazioa daukate kontsulten barrualdean, ateek igarobide-zabalera libre egokia daukate eta esku-oheak elektrikoak dira; aitzitik, mahaiak ez dira egokiak, ez baitaukate behar besteko hondorik gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbildu daitezen.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Ospitalean, ezinduen komunak falta dira eraikin guztietan. Gainera, ezinduei gordeta dauden komun askok irisgarritasun-hutsuneak dauzkate; hala nola, konketak ez dauka behealdeko hondo egokia, ispilua altuegi eta makurdurarik gabe jarrita dago, ateek zabalera libre ezegokia dute, edo barrurantz irekitzen dira, hainbat objekturekin daude okupatuta transferentzia egiteko tokiak, edo ez dago tokirik, edo heldulekuak albo bakarrean daude eta abar.
GIPUZKOA ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
AMARA ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Onarpen-mahaitik hurbil |
2. S |
Ospitaleratze-gunea eta kontsultak lotzeko korridorean (eskasa) |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
PSIKIATRIAKO ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Jantokia |
0. S |
Harrera-lekua |
Senideentzako egongela |
|
Tailerren eremua |
|
Haurren psikiatria |
|
P 1 |
Jantokia |
Ospitaleratze-gunea |
|
AMEN ETA HAURREN ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago |
0. S |
Larrialdi pediatrikoetako itxarongela |
Kanpo-kontsulta pediatrikoak (eskasa) |
|
1. S |
Igogailuen gune nagusia |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
BIODONOSTIA ERAIKINEKO EZINDUEN KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Igogailuen gune nagusia |
1. S |
Igogailuen gune nagusia |
2. S |
Igogailuen gune nagusia |
ARANTZAZU ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Larrialdiak |
Osatek |
|
Kirurgiako kanpo-kontsultak |
|
Erradiologia |
|
0. S |
Igogailuen gune nagusia (eskasa) |
Kafetegia |
|
Erradiologia (eskasa) |
|
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
GIPUZKOA ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Traumatologia-kontsulten eremua |
Alergien kontsulten eremua |
|
Onkologia-kontsulten eremua |
|
Endokrino-kontsulten eremua |
|
1. S |
Ospitaleratze-guneko itxarongela |
Igogailuen eremua |
|
Boxen eremua |
|
2. S |
Ospitaleratze-guneko itxarongela |
Ospitaleratze-guneko korridorea |
|
3. S |
Ospitaleratze-guneko itxarongela |
4. S |
Ospitaleratze-guneko korridorea |
5. S |
Ospitaleratze-guneko korridorea |
PSIKIATRIAKO ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Tanatorioaren zonaldea |
AMARA ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago guztiontzako komunik |
0. S |
Ez dago |
1. S |
Ez dago |
2. S |
Ez dago |
3. S |
Ez dago |
4. S |
Ez dago |
5. S |
Ez dago |
ARANTZAZU ERAIKINEAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Otorrinolaringologia-eremua |
Larrialdietako C itxarongela |
|
Larrialdietako kontsultak |
|
Larrialdietako erradiologia |
|
Eguneko ospitalea |
|
Aferesien eremua |
|
0. S |
Kardiologia-probak |
Infekziosoen unitatea |
|
Igogailuen gune nagusia |
|
Endoskopien unitatea |
|
Behe-dialisien unitatea |
|
1. S |
Erradiologiako itxarongela |
Igogailuen gune nagusia |
|
Laborategiko proben eremua |
|
Gipuzkoa eraikinarekin lotzeko korridoretik hurbil dauden kontsulten eremua |
|
Laugarren unitateko ospitaleratze-unitatea |
|
2. S |
Igogailuen gune nagusia |
Laugarren unitateko ospitaleratze-unitatea |
|
Hemodialisien unitatea |
|
3. S |
Igogailuen gune nagusia |
Laugarren unitateko ospitaleratze-unitatea |
|
4. S |
Igogailuen gune nagusia |
5. S |
Laugarren unitateko ospitaleratze-unitatea |
Logelak eta boxak
Amara eraikina: Amara eraikineko ospitaleratze-guneko logela guztiak dira antzekoak. Logelen barrualdeko espazioa txikia da, baina transferentzia egitea ahalbidetzen du oheen erdiguneko aldean. Logeletako komunek hainbat gabezia dauzkate; hala nola, komun-zuloak ez daude egoki jarrita, albo bakarrean baitute heldulekua; konketek apala daukate behealdean, eta hurbiltzea galarazten die gurpildun aulkien erabiltzaileei, eta konketako osagarriak ezegoki jarrita daude.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Lo-probak egiteko logelak ez daude egokituta.
Ospitaleratze-guneko egongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako eremurik, eta aztertu den itxarongelak ez dauka gordetako tokirik.
Arantzazu eraikina: Eraikinak egokitutako logelak dauzka, baina ez unitate guztietan. Aztertu diren logela egokituetan, irisgarritasun-gabeziak aurkitu dira; besteak beste, komun-zuloa ezegoki jarrita dago, eta helduleku finkoak daude transferentzia egiteko tokian, transferentzia egitea galaraziz. Gainera, logelen barrualdeko espazioa murritza da, eta, aztertu diren logela gehienetan, ez dago behar besteko tokirik gurpildun aulkia logelan edukitzeko. Ospitaleratze-guneko ibilbidean, proiekzio horizontalik gabeko hegalak daude, estropezu egitea eragin dezaketenak.
Ospitaleratze-gunea, ez dago lagundutako komunik.
Aztertutako itxarongela eta egongela gehienek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Larrialdietako unitateko eguneko zaintzen eremuak behar besteko tokia dauka transferentzia egiteko, eta komun egokitua dauka. Komunak irisgarritasun-gabezia batzuk dauzka. Larrialdietako unitateko gaueko zaintzen eremuak behar besteko tokia dauka transferentzia egiteko, ohearen albo batean, eta, komun egokitua badauka ere, dutxa ez da irisgarria.
Eguneko ospitaleko boxek behar besteko tokia dute transferentzia egiteko, ohearen albo batean, baina unitateko komunak ez daude egokituta.
Eskuragarri dauden garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Gipuzkoa eraikina: Eraikin honetan, ez dago ezinduei gordetako logelarik. Bada, gurpildun aulkien erabiltzaileei barrualdean bira egitea galarazten dien dutxaontzia duten logelak daude, eta, gainera, konketek ez daukate osagarririk, ezta laguntza tekniko egokirik ere, logela batean ere. Aztertu diren logela gehienetan, ez dago gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko leku nahikorik.
Ospitaleratze-gunea, ez dago lagundutako komunik.
Aztertutako itxarongela eta egongela gehienek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Lehenengo solairuko boxen zonaldean, transferentzia egiteko espazioa dago ohearen albo batean, baina komuna iristezina da. Bigarren solairuko boxen zonaldean, besaulkien ondoan, ez dago transferentzia egiteko behar besteko tokirik. Komuna irisgarria da, baina hainbat gabezia dauzka.
Eskuragarri dauden garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Amen eta haurren eraikina: Eraikin honetan, ez dago ezinduei gordetako logelarik. Gurpildun aulkien erabiltzaileei barrualdean bira egitea galarazten dien dutxaontzia duten logelak daude, lurraren arrasean daudenak, eta, gainera, konketek ez daukate osagarririk, ezta laguntza tekniko egokirik ere, logela batean ere. Aztertu diren logela gehienetan, ez dago gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko leku nahikorik.
Aztertutako itxarongela eta egongela gehienek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik.
Eraikineko boxen zonaldean, transferentzia egiteko espazio txikiak daude, eta komunak egokitu gabe daude.
Eskuragarri dauden garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Psikiatriako eraikina:
Helduen unitatea: Eraikinak ez dauka logela egokiturik. Komunak zero kotan dauka dutxaontzia, baina barrualdeko espazioa txikia da. Banakako logelek transferentzia egiteko tokia dute ohearen albo batean, baita gurpildun aulkia logelan edukitzeko tokia ere; aitzitik, logela bikoitzek ez daukate behar besteko espaziorik ohearen albo batean transferentzia egiteko, ezta gurpildun aulkia logelan edukitzeko tokirik ere. Lau logela zabal daude, bira egitea ahalbidetzen duten komunekin, baina dutxaontziak koska dauka. Gainera, aztertutako logela batek ere ez dauka osagarririk edo laguntza teknikorik.
Haurren unitatea: Ez dago logela egokiturik, eta logelak txikiegiak dira gurpildun aulkien erabiltzaile bat egon ahal izateko.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Arantzazu eraikinean dago.
Kafetegira iristeko, eskailerak daude, eta, bestela, eskailerak saihesteko plataforma dago, zeiharra. Plataformari giltza batekin eragiten zaio, Arantzazu eraikineko sarrera nagusiko harrera-gunean eskatu behar dena. Adierazi beharra dago bestelako aukerarik jartzea posible ez denean bakarrik baimentzen direla mota horretako plataformak. Kasu honetan, ordea, aztertu beharreko aukerak daude.
Kafetegiko mostradoreak neurri egokiak dauzka gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil dezaten. Kafetegiko arreta-zerbitzua autozerbitzu motakoa da. Horrek ez die kafetegiaren erabilera autonomoa egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Altzariak egoki antolatuta daude, eta mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ezinduen komuna dauka bere instalazioetan; hala ere, zoladura irristakorra da.
Psikiatria-unitateko jantokia
Helduen unitateko jantokien ezaugarriak egokiak dira; bai ateen zabalera, bai altzarien antolaketa, bai altzarien ezaugarriak, bai zerbitzu mota.
Gazteen unitatean, atearen zabalera librea ez da araudian ezarritakoa, eta barrualdeko espazioak ez die berori erabiltzen uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei. Altzariek ere ez dauzkate araudian ezarritako neurriak.
Makina saltzaileak
Ospitalean, makina saltzaile irisgarri bakarra dago.
Areto nagusia
Arantzazu eraikina
Areto nagusira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Areto nagusiak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Oholtzara igotzeko, malda handia duen eta eskubandarik ez duen arrapala dago.
Oholtzako mahaiak ez dauzka araudian ezarritako neurriak.
Biodonosti eraikina
Eraikinean, bi areto nagusi aztertu dira; bata, behe-solairuan dago, eta, bestea, hirugarren solairuan.
Behe-solairua
Areto nagusira sartzeko ateak araudian ezarritako zabalera dauka, baina ez dauka ez zokalorik, ez beirazko ateentzako seinaleztapenik.
Areto nagusiak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Oholtzara igotzeko, malda handia duen eta eskubandarik ez duen arrapala dago.
Oholtzako mahaiak araudian ezarritako neurriak dauzka.
Bigarren solairua
Areto nagusira sartzeko ateak araudian ezarritako zabalera dauka, baina ez dauka ez zokalorik, ez beirazko ateentzako seinaleztapenik.
Areto nagusiak ez dauka gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik. Aulkiak ez dira finkoak; beraz, erraz mugitu daitezke.
Oholtzak ez dauka ez koskarik, ez arrapalarik bertara igotzeko.
Oholtzako mahaiak araudian ezarritako neurriak dauzka.
Kapera
Kafetegira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Barrualdeko espazioak bira ematea eta maniobra egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Kaperan, ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako espaziorik, baina badago horretarako lekua.
Tanatorioa
Tanatoriora sartzeko ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Gaubeiletako barrualdeko espazioa ezegokia da. Bira egin daiteke barrualdean, baina ez atea zeharkatu eta berehala.
Gaubeiletako beirateek ez daukate altuera egokia.
Tanatorioan komunak daude, baina bat bera ere ez dago egokituta.
Egokitutako komun hurbilena Osatekeko itxarongelan dago, edo kirurgien kanpo-kontsulten itxarongelan; biek dauzkate hutsuneak.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.8. Zumarragako Ospitalea
Hiri-ingurunea
Ospitalea maldan dago eraikita, eta, beraz, bertara iristeko bideak ez dira irisgarriak.
Ospitaleko sarrera nagusiko espaloiak ez dauka igarobide-zabalera libre nahikoa (65 cm).
Zebrabideetako seinaleztapen-zerrendak ez dira egokiak.
Diseminados Barreiatua kaletik ospitaleko sarrerarako sarbidea ez da sarrera nagusia bezain malkartsua, eta aukera ona da ospitalera oinez joatea erabakitzen dutenentzat. Kanpo-kontsulten eremuko azken eraberritzean, eraikin berria egitean, arrapala alternatiborik gabeko eskailera-tartea eraiki da ibilbidearen azken zatian; gainera, bideak narrio batzuk dauzka lurzoruan.
Ospitale-esparruan, oro har, ez dago oztoporik; hala ere, paperontzi batzuk daude oinezkoen bidean eta sarrera nagusiko sarreran.
Esparru barruko kanpo-seinaleztapena ez da oso egokia (ez ikusmen-urritasuna dutenentzat, ez inorentzat); izan ere, esparruaren sarbidean, larrialdietara edo kanpo-kontsultetara sartzeko sarrerak ez daude adierazita. Ospitale-esparruaren kanpoaldeko seinaleztapena ezegokia da, eta ospitalea ez da erraz ikusten.
Aparkatzea
Aparkalekuak ez dauka zoladurarik, aparkalekuak margotu gabe daude, eta, ospitalera sartzeko, narriatutako igarobide iristezina dago. Hala ere, egokitzapen-lanak egingo direla adierazi digute, eta ezinduei gordetako lekuak jarriko direla laster.
– Aparkalekuko zonalde honetan, ez dago ezinduei gordetako aparkalekurik, guztiak baitaude larrialdien eremuan. Ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri beharko litzateke sarrera nagusian.
– Kanpoko esparrutik aparkalekura iristeko, araudian ezarritako zabalera ez duen espaloia dago.
– Zonalde honetan daude ospitaleko ezinduen aparkaleku guztiak. Praktika ona dirudi; izan ere, ospitaleko sarrerak maldan daude, eta larrialdietako sarrera da altuen dagoena; beraz, gune honetatik, ospitaleko eremu guztietara irits zaitezke. Komenigarria litzateke ezinduen aparkalekuen kokagunea seinaleztatzea ospitale-esparruaren sarreratik bertatik.
– Era berean, ezinduei gordetako aparkaleku bat jarri beharko litzateke sarrera nagusian, hortik sartzen baitira ospitalera bisita egitera bertaratzen direnak.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrerako ateak kristalezkoak dira, eta ez daukate seinaleztapen-banda horizontalik. Lanpasak ez dira finkoak, eta harrera-mahai guztiek ez daukate zonalde egokiturik. Harrera-mahai batzuek zonalde egokitua eta irisgarria dute, baina pertsianekin itxita daude.
Gauez ospitalera sartzeko ateak 75 cm-ko igarobide librea dauka, eta ez dauka tinbre irisgarririk kanpoaldean.
Sarrera nagusira iristeko arrapalan, estalkirik ez duenez, ur-pilaketak sortzen dira ibilbidean. Gainera, eskubanda altuera ezegokian dago jarrita; beraz, komenigarria litzateke arrapala horrek estalkia edukitzea, oso bide luze eta hotza da-eta.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako tokirik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere; gainera, aztertu diren itxarongela askotan, mahaiak daude gelaren erdian, eta horrek ez die maniobra egiten uzten gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Larrialdietako eremua: Bisitaren unean, harrera-mahai egokitua kutxaz beteta zegoen, eta sarrerako ateek ez zeukaten seinaleztapen-bandarik. Larrialdietako harrera-gunerainoko bidea ohez, gurpildun aulkiz eta abarrez beteta dago; oztopoak dira horiek, ikusmen-maila txikia edo ezdeusa dutenentzat. Ate batzuen seinaleztapena ezegokia da; gainera, koloredun zirkulu batzuk erabiltzen dira larrialdietako gela ezberdinetan, inolako logikarik gabe. Horrek nahasmendua eragin diezaieke ikusmen-urritasuna duten pertsonei.
Kontsultak
Oro har, kontsultetako harrera-mahaiak eta mahaiak irisgarriak dira, baina gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbildu ahal izateko behar den hondorik gabeko mahaiak eta harrera-mahaiak ikusi dira.
Kontsulten arteko ibilbideetan, orri bikoitzeko ateak daude, igarobide-zabalera libre ezegokia dutenak orrietako batean, eta hegalek ez daukate proiekziorik oinezkoentzako ibilbidean. Bi kasuetan, egoera arriskutsuak gerta daitezke.
Erradiologiako gelek ez daukate ez komun, ez aldagela egokiturik. Eraberritutako zonaldeko kontsulta orokorrek egokitutako komuna daukate. Endoskopien eta dialisien unitateko komunek gabezia batzuk dauzkate, eta eguneko ospitalea ez da irisgarria.
Farmaziaren zonaldea guztiz iristezina da: Alde batetik, itxarongelak eta kontsultak igarobide-zabalera libre ezegokia duten ateak dauzkate, eta, bestetik, harrera-guneko harrera-mahaiak ez dauka zonalde egokiturik. Gainera, igogailutik farmaziako atera iristeko bidean oztopoak daude; hala nola, arropa-orgak.
Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzako garabi eta baskula nahikorik. Dialisien unitatean, polipastoa dago sabaian. Praktika ona da hori behar den guztietan garabia erabili ahal izateko, beste unitate bati eskatu beharrik gabe, eta eguneroko laguntza izan daiteke bai mugikortasun murriztua dutenentzat, bai langileentzat.
Larrialdiak
Kontsultetako ate batzuek koloredun zirkuluak dauzkate gainazalean, inolako logikarik gabe jarrita; nahasmena eragin diezaieke horrek ikusmen-urritasuna dutenei. Interesgarria litzateke informazio-zentzuz erabiliko balitz seinaleztapen mota hori.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Oro har, ezinduen komun guztiek daukate irisgarritasun-gabeziaren bat: kasu batzuetan, ateak ez dauka zabalera egokia, edo barrurantz irekitzen da; beste batzuetan, osagarriak altuegi jarrita daude, edo, oso ohikoa izaten denez, langileei abisatzeko alarmak ez dauzka ezaugarri egokiak, edo, ezaugarriak bete arren, kiribilduta dago.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Ez dago |
0. S |
Kafetegia |
1. S |
Kafetegia |
Kafetegia |
|
2. S |
Larrialdiak |
Kanpo-kontsultak |
|
Igogailuen gune nagusia |
|
3. S |
Ez dago |
EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Igogailuen gune nagusia |
0. S |
Oftalmologia |
Igogailuen gune nagusia |
|
1. S |
Ospitaleratze-gunea |
Larrialdi pediatrikoetako itxarongela |
|
2. S |
Eraberritu gabeko kanpo-kontsulten unitatekoa egokitu |
3. S |
Dialisietako itxarongela |
Logelak eta boxak
Praktika ona izaki, ospitaleak egokitutako logelak dauzka unitate guztietan, hirugarren solairuan izan ezik, baina irisgarritasun-gabezia batzuk dauzkate; hala nola: transferentzia egiteko toki falta komun-zuloetan, espazio txikia dutxan eta leihoa irekitzeko sistema eta telebistaren txartela sartzeko zirrikitua altuegi. Behar besteko tokia gurpildun aulkia logelan eduki ahal izateko.
Larrialdietako boxek transferentzia egiteko toki egokia daukate ohearen albo batean, eta komun egokitua unitatean; eguneko ospitaleko boxak, ordea, txikiagoak dira, eta komunak hainbat gabezia dauzka.
Transferentzia egiteko garabi nahikoak ikusi dira.
Oinezkoentzako tokian, orri bikoitzeko ateak daude, eta orri batek ere ez dauka igarobide-zabalera egokia.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek eta egongelek ez daukate gurpildun aulkian dabiltzan pertsonentzako espazio gorderik. Ospitaleratze-guneko pazienteen egongelak sartzeko toki nahikoa dauka, eta mahaiak neurri egokiak dauzka.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Kafetegirako sarbidea irisgarria da. Kafetegira sartzeko orri bikoitzeko ateek ez daukate araudian ezarritako zabalera –orri bakarrekoa baita ezarritakoa–, baina beti daude irekita; beraz, sarbidea bermatuta dago.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Edariak barran edo jantokiko mahaietan zerbitzatzen dira.
Jantokira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarritako zabalera, eta sarreran oztopo egiten dute jantokiko altzariek. Mahaiek ez daukate neurri egokia gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten.
Kafetegiak ezinduei gordetako komunak dauzka.
Makina saltzaileak
Ospitaleko makina saltzaile guztiak dira iristezinak, altuera egokian dagoen telefono publiko bat salbu.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
4.9. Onkologikoa-Donostia
Hiri-ingurunea
Ibilbidea
Beristain Doktorea kalean, mutiloiak daude oinezkoen bidean, eta, mutiloitik mutiloira, proiekzio horizontalik gabeko kateak daude, estropezu egitea eraginez; era berean, bizkarralderik eta beso-euskarririk gabeko eserlekuak daude. Eraikineko sarrera nagusirako sarbidea ematen duen zebrabideak ez dauka ukimenezko seinaleztapen egokirik.
Aparkatzea
Ezinduei gordetako aparkaleku kopurua egokia da, baina ez daude ospitaleetako sarreretatik hurbil. Donostia eta Onkologikoa ospitaleetatik hurbil dauden aparkalekuak berrantolatu behar dira.
Parkimetroak ez dira irisgarriak; beraz, egokitu egin behar dira.
Aparkalekuen kopurua eta horien neurriak egokiak dira.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrerako ateko seinaleztapen-bandak ez dira egokiak. Sarreran, finkatu gabeko lanpasak daude. Txanda ematen duen makina iristezina da, edo zailtasun handiak dauzka. Sarrerako harrera-mahaiaren atzealdeko informazioa ez da irisgarria.
Ospitaleko itxarongelek ez daukate gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako espaziorik, ezta mugikortasun murriztua dutenentzako eserlekurik ere.
Kontsultak
Kontsulta orokorretako ateek igarobide-zabalera libre egokia daukate, baina, oro har, horien barrualdeko espazioak ez die bira egitea ahalbidetzen gurpildun aulkien erabiltzaileei.
Odola ateratzeko kontsultek, gizarte-langilearen bulegoak, bularreko minbizia goiz hautemateko programaren kontsultak eta abarrek ez dauzkate igarobide-zabalera libre egokia duten ateak. Kontsulta batzuek babes-zokalorik gabeko beirazko ateak dauzkate.
Erradiologia-proben aldean, aldagela irisgarri bakarra dago; aldagela hori ez da egokia, neurriak ez baitira araudian ezarrita daudenak.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Oro har, aztertu diren ezinduen komun ia guztiek dute barrurantz irekitzen den eta igarobide-zabalera ezegokia duen atea. Ispiluak, papera eta etengailuak altuegi jarrita daude, eta, komun batzuetan, oztopoak aurkitu dira komun-zulora transferentzia egiteko tokian. Itxarongela edo itxaronleku jakin batzuetan, komun bereziak daude tratamenduak jasotzen dituzten pertsonentzat, baina bat bera ere ez da irisgarria.
EZINDUENTZAT GORDETAKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
Itxarongela orokorra |
0. S |
Kafetegirako sarbidea |
Kontsulten eremua |
|
1. S |
Itxarongela orokorra |
2. S |
Itxarongela orokorra |
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
-1. S |
1. itxarongela |
2. itxarongela |
|
Komun berezia |
|
Logelak eta boxak
Ospitaleko logela guztiak antzekoak dira. Banakako logelek nahiz logela bikoitzek toki nahikoa dute barrualdean, transferentzia eta bira egiteko tokia, bai eta gurpildun aulkia logelan edukitzeko lekua ere.
Logeletako komunek irisgarritasun-arazoak dauzkate. Komun batzuetan, dutxako eserlekura transferentzia egitea eragozten duten beirazko manparak jarri dira. Beste batzuetan, gurpildun aulkitik dutxako eserlekura transferentzia egitea eragozten duen helduleku finkoa jarri da; gainera, konketek apala daukate behealdean, eta gurpildun aulkien erabiltzaileak hurbiltzea galarazten du horrek.
Ospitaleratze-guneko itxarongelek gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonei gordetako espazioak dauzkate, baina ez daude seinaleztatuta.
Aztertu diren boxen eremuek transferentziarako leku nahikoa daukate, besaulkiaren edo esku-ohearen albo batean; eta, tratamenduetarako boxen eremuko komuna irisgarria bada ere, itxaronlekuan ez dago egokitutako komunik.
Garabiak ikusi dira, baina ez unitate edo eremu guztietarako adina.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Ospitalearen barrualdetik zein kanpoaldetik irits daiteke kafetegira.
Barrutik sartzeko ateak ez dauka araudian ezarritako zabalera, ezta babes-zokaloa eta seinaleztapen-bandarik ere.
Kanpotik sartzeko ateak araudian ezarritako zabalera dauka, baina ez dauka babes-zokalorik. Heldulekuak eta seinaleztapen-bandak ezegokiak dira.
Kafetegiko mostradoreak ez dauka toki egokiturik. Altzarien antolaketa ez da egokia, mahaien arteko korridoreak oso zabalera txikia dauka-eta. Kafetegiko edariak mostradorean zerbitzatzen dira.
Kafetegia jatetxea ere bada. Zerbitzua “autozerbitzu” motakoa da; beraz, mugikortasun murriztua duten pertsonek ezin dezakete modu autonomoan erabili zerbitzua.
Kafetegiak ez dauka ezinduei gordetako komunik, eta hurbilena kafetegira ospitalearen barrualdetik iristeko korridorean dago; zenbait gabezia dauzka.
Areto nagusia
Areto nagusira sartzeko ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Lehenengo ateak ez dauka kontraste kromatikorik. Ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako espaziorik, horretarako lekua egon arren.
Oholtzara igotzeko, eskailerak daude; mugikortasun murriztua duten pertsonak atzeko atetik joan behar dira bertara.
Oholtzako mahaiak ez dauzka araudian ezarritako neurriak.
Kapera
Kaperara sartzeko ateek ez daukate araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Ibilbidean, ezin daiteke bira egin.
Barrualdeko espazioa iristezina da, ezin daiteke bira egin, eta ez dago gurpildun aulkien erabiltzaileentzat gordetako tokirik.
Tanatorioa
Ez da aztertu.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Ezinduei gordetako logelen ezaugarriak berrikusi behar dira.
Beste gela batzuk
4.10. Usurbilgo Erietxea
Hiri-ingurunea
Usurbiletik erietxerainoko oinezkoen bidea errepidetik egiten da, eta, Usurbilen eta erietxearen arteko kota-desberdintasuna dela-eta, ezin daiteke errepidea egokitu. Bestetik, bideak ez dauka oinezkoak eta errepidea banatzeko inolako tarterik, eta egoera arriskutsuak eragiten ditu horrek.
Ospitale-esparruaren barrualdeko bideek landaredia daukate, eta erorikoak eragin ditzake horrek. Alde batzuetako zoladura ez da ez gogorra, ez trinkoa, eta, ospitale-esparruan, egokitu gabeko egonlekuak daude.
Erietxearen barrualdeko pazienteen patioak hainbat ibilbide dauzka, baina horietako bat ez da irisgarria, zoladura mota dela-eta.
Aparkatzea
Malda malkartsuan daude, aparkalekuen neurriak ez dira egokiak, eta ez daukate seinaleztapen bertikalik.
Ezinduen aparkalekuetatik sarrera nagusira joateko, aldapa handia duen aparkalekua dago. Ezinduen aparkalekuak lekualdatzea aholkatzen da, sarrera nagusiko zero kotarantz eramanez horiek.
Sarbideak eta itxarongelak
Sarrera nagusiaren kanpoaldeko seinaleztapena ezdeusa da. Eraikinera sartzeko atea astuna da, eta, bertan, deitzeko aldaba jarri da, altuera ezegokian. Eraikinera sartzeko bigarren ateak igarobide-zabalera libre ezegokia dauka. Lanpasak ez daude finkatuta.
Frontoitik hurbil dagoen erabilera anitzeko pabiloira joateko, igarobide-zabalera ezegokia duen atea dago.
Lorategiko etxolak koska dauka sarreran, eta ateak ez dauka igarobide-zabalera libre egokia.
Kontsultak
Frontoiari eratxikitako kontsultek edo tailerrek ez daukate igarobide-zabalera libre egokia atean. Eskulanen tailerrean, taldeko terapia-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak behar besteko tokia daukate barrualdean, eta gurpildun aulkien erabiltzaileek maniobra egin dezakete; aztertu diren bulegoek, ordea, ez daukate maniobra egiteko toki nahikorik. Eskulanen tailerreko komunak ere ez daude barrualdean egokituta.
Eraikin nagusiari eratxikitako erabilera anitzeko pabiloiak finkatu gabeko lanpasa dauka barrualdean, eta oholtza iristezina da, koska bat baitago bertara igotzeko tokian. Erabilera anitzeko eraikineko sotoan, senideekin elkartzeko aretoak daude. Bertara iristeko, eskailerak bakarrik daude, arrapala edo igogailu alternatiborik gabe.
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Eraikin nagusiko gune komunetan, ez dago komun egokiturik. Erietxeak komun egokitu bakarra dauka (eskasa) erabilera anitzeko pabilioian, baina komunerainoko bidea ez da irisgarria.
ERAIKIN NAGUSIAN EZINDUEI GORDE BEHARREKO KOMUNAK |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Eskaileren gune nagusia |
Jantokia |
|
FRONTOIKO PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
0. S |
Gune komuna |
ERABILERA ANITZEKO PABILIOIAN EZINDUEI GORDE |
|
Solairua |
Unitatea/Gunea |
1. S |
Erabilera anitzeko aretoa |
Logelak eta boxak
Ospitaleko logela irisgarriek irisgarritasun-gabeziak dauzkate: logelen barrualdeko espazioak txikiak dira, ohearen alboan ez dago transferentzia egiteko toki nahikoa, sartzeko ateek igarobide-zabalera libre ezegokia dute, eta ez daukate gurpildun aulkia logelaren barrualdean edukitzeko tokirik.
Egokitutako logelek komuna partekatzen dute korridorean. Komun irisgarriak zenbait gabezia dauzka egokitzapenei dagokienean; hala nola, heldulekua falta da albo batean, ispilua altu dago, eta komuneko atea barrurantz irekitzen da.
Lekualdaketak egiteko garabi nahikoak daude.
Beste gela batzuk
Kafetegia
Ospitaleak ez dauka kafetegirik bere instalazioetan.
Pazienteek bakarrik erabiltzeko jantokia dauka. Eraikinaren barrualdetik iristen da bertara, malda handia duen arrapala batetik; eraikinaren kanpoaldetik ere irits daiteke, ate bikoitz batetik. Bi ateen arteko espazioan ezin daiteke bira egin. Ateak ez dauka lanpas finkorik.
Altzariak egoki banatuta daude. Mahaiek neurri egokiak dauzkate gurpildun aulkien erabiltzaileek erabili ahal izan ditzaten. Menuak mahaietan zerbitzatzen dira.
Jantokiak komunak dauzka instalazioetan, baina bat bera ere ez dago ezinduentzat gordeta. Ezinduen komun hurbilena ospitaleratze-guneko lehenengo solairuan dago.
Makina saltzaileak
Ospitaleko makina saltzaile guztiak dira iristezinak. Lorategiko etxolan daude makina saltzaile guztiak. Etxolara sartzeko, koska dago; beraz, gurpildun aulkien erabiltzaileak ezin daitezke bertara sartu.
Etxolara sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea.
Kapera
Kafetegira sartzeko ateak ez dauka araudian ezarrita dagoen zabalera librea. Barrualdeko espazioak bira ematea eta maniobra egitea ahalbidetzen die gurpildun aulkietan doazen pertsonei.
Ez dago ezinduei gordetako eremurik, baina gurpildun aulkien erabiltzaileentzako tokia dago.
ONDORIOAK
Hiri-ingurunea
Aparkatzea
Sarbideak eta itxarongelak
Kontsultak
Gune komunetan ezinduei gordetako komunak
Logelak eta boxak
Beste gela batzuk
1. Sarrera
EAEko osasun-sareko ospitaleak aztertu eta lehen ondorioak atera ondoren, bidezkotzat jo zen eztabaida-talde bat eratzea (egia esan, bi talde eratu dira, berehala azalduko den moduan), landa-lanaren fasean –ospitaleetan egindako bisitetan– jasotako informazio kuantitatiboa eta objektiboa osatzeko.
Erabilitako metodologia garai hartan bildutako informazioa egiaztatu eta humanizatzeko baliatu zen partaidetza-estrategiaren zati da. Izan ere, metodologia hau erabiliz, xehetasunez ezagutu nahi izan dira, alde batetik, osasun-teknikarien iritziak eta proposamenak, eta bestetik, ezintasunen bat (fisikoa zein sentsoriala) duten pertsonek osasun zerbitzuak erabiltzeko orduan antzemandako zailtasunak.
Eztabaida-taldea 2015eko urriaren 9an bildu zen, Arartekoaren Gasteizko egoitzan.
Arartekoko eta Elkartuko arduradunek landa-azterlanaren bidez lortutako ondorio nagusien laburpena aurkeztu dute foroan eta zenbait gai proposatu dituzte eztabaidarako. Une jakin batean, taldea bi azpitaldetan banatu da, jardunaldia eraginkorragoa izateko:
1.1. Aurretiazko kontu batzuk
Azpitaldeetan egin beharreko lanari edukia emateko, aurretik aipatu bezala, jarraian azaltzen diren galderen multzoa erabili zen.
2. Balorazioa azpitaldeen arabera
2.1. I. AZPI-LANTALDEA: euskal osasun-sistema publikoko langileak
Gai horri dagokionez, azaldu dute ospitaleko zuzendariek, oro har, ez dutela ohiturarik langileen iritzia aintzat hartzeko, ospitalean obra edo aldaketaren bat egin nahi dutenean. Hortaz, askotan, ez da kontuan hartzen teknikarien iritzia, eta beste batzuetan, gutxitan bakarrik, erabakia ospitale bakoitzeko zuzendariaren esku egoten da, jarraian jasotzen den bezala:
• “Osakidetzan, langilearen kontzeptua oso hierarkizatua dago. Goi-instantzietan baino ez dute galdetzen”.
• “Hainbat maila daude kontsulta egiteko. Oro har, unitate batean obrak egitekotan, unitate-buruari galdetzen zaio, eta gero, berak erabakitzen du hierarkian beherago dauden langileen iritzia galdetu ala ez”.
• “Eraikin berrietako obra handien kasuan, kontsulta taldeak sortzen dira (adibidez: Txagorritxuko kanpo-kontsultak)”.
• “Osakidetzak erosten duen guztia estandarizatu nahi du, gastuak murrizteko”.
• Parte-hartzaile batek duela hainbat urte ikusitakoa kontatu zuen: unitate bat osorik berritzen ari zenean, ateak hain ziren estuak, non ezinezkoa baitzen oheak pasatzea. Horren berri eman zuen arren, ez zioten kasurik egin. Ateak ez ziren aldatu, eta ondorioz, ez zegoen ohe horiek geletatik ateratzeko modurik (zeladoreek esku-oheak erabili behar izaten zituzten gaixoak probak egitera eramateko).
• “Langileek PEAZera (pazientearen eta erabiltzailearen arreta-zerbitzura) jo ohi dute kexak aurkeztera”.
• Parte-hartzaile batek azaldu du hilabeteak daramatzala Donostia Ospitaleko Gipuzkoa eraikinean dagoen bainu erreserbatua irekitzeko eskatzen eta ez diotela jaramonik egiten. Bere esanetan, “Teknikari asko daude, eta denetarako, irisgarritasunerako izan ezik”.
• Galdetutakoek diote ez dutela berariazko prestakuntzarik jaso; oso beharrezkoa dela uste dute. PEAZeko langileek soilik jasotzen omen dute horrelako prestakuntza. Galdetutakoen arabera, PEAZeko langileek gaixoak harreran artatu eta aholkatu behar dituztenean soilik hitz egin behar dute entzumen- edo ikusmen-urritasuna duten pertsonekin, hortaz, ezin da esan erabiltzaileei lehen mailako arretako langileak direnik.
• Hori dela eta, beren ustez, prestakuntza mota hori ospitaleetako lehen mailako arretako langileek jaso beharko lukete batez ere.
• Aipatzen dute, gainera, ospitaleko erabiltzaileak tratatzeko era hobetzeko prestakuntza jasotzen dutela, baina ez dela ezintasunen bat duten pertsonei buruzkoa.
• Galdetutakoek ez dute ezagutzen protokolorik premia bereziak dituzten pertsonak artatzeko.
• “Oro har, dauden laguntza teknikoak ez dira nahikoak. Gaixoak laguntzeko langileak egon badaude, baina, errealitateak erakutsi duenez, ez da erraztasunik ematen laguntza hori eman ahal izateko”.
• “Gaixoei laguntzeko orduan istripu bat gertatzen bada, langileak izaten dira erantzule. Horrek esan nahi du, askotan, langileek behar ez diren arriskuak saihestu nahiago dituztela, beraz, gaixoari komunera lagundu beharrean, pixoihala jartzen diote, txiza gainean egin ez dezan”.
• Azaldu denez, psikiatrikoetan egoera are okerragoa da horri dagokionez: “Gaixo psikiatrikoei botikak ematen zaizkie lasaitzeko, edo gaixoa immobilizatu egiten da, adibidez, musikoterapia nahikoa izango litzatekeenean”.
• Orokorrean toki gutxi dagoela aipatzen da. Gainera, batzuetan, gela batzuk libre egon arren, ez dira erabiltzen gai pribatu eta zailei buruz hitz egiteko.
• Parte-hartzaile batek behin baino gehiagotan ikusi du: “berri txarrak korridoreetan ematen direla, horretarako egokia den lekua libre egon arren”.
• Beste baten iritziz, “berak, medikuak, bere eguneroko lanean horretarako egokia den toki bat behar duenean, aurkitu egiten du”. Bere ustez, “askotan, medikuaren edo langilearen esku dago”. Gainera, “itxarongelak handitu beharra dago, benetan”.
• Oro har, parte-hartzaile guztiak bat datoz ez dagoela toki nahikorik materiala biltegiratzeko. Adibidez, “Donostia Ospitalean komun egokitu bat biltegi bihurtu da”.
• Orokorrean, esaten dute ospitaleetako kanpo-kontsultek beste eraikin batean egon beharko luketela (Txagorritxun bezala), ez ospitalean bertan. Bestela, ospitaleko eraikinean daudenean, nahastu egiten dira ospitaleratutako gaixoak eta kanpo-kontsulten erabiltzaileak.
• “Kaleko arropa kendu eta ospitaleko pijama janzten duzun unean, tratuak okerrera egiten du”.
• “Sistemak ‘balio ez duen’ pertsonatzat jotzen du edozein gaixo”.
• “Ospitalizazio-unitateetarako sartzeko politika aldatu egin da. Lehen, eguneko ordu jakin batzuetan soilik ematen zen sartzeko aukera; orain, ordu guztietan sar daiteke, medikuaren bisitak egiteko orduan izan ezik. Horrela, gaixoak familiakoek zaintzen dituzte eta zeladore gutxiago behar ditu Osakidetzak”.
• “Ospitaleak prozesutzat hartzen ditu gaixoak. Egun bakarreko prozesuak nahiago ditu, iraupen luzekoak baino”.
• Galdetutako batek ez du arazo berezirik ikusten, baina, bere ustez, “badago zer hobetu, adibidez, komenigarria izango litzateke prestakuntza gehiago ematea, protokoloak, laguntza teknikoak eta abar erabiltzea, ikuskapenak egitea, ospitalean hartzen diren erabakiak hartzeko modua aldatzea, alde guztiak parte har dezaten”.
2.2. II. AZPI-LANTALDEA: ezintasunen bat duten pertsonak
Ospitaleetako itxarongelei buruzko kexa ugari jaso dira.
• Parte-hartzaileen arabera, itxarongelak EZ dira nahiko handiak: “Itxarongeletan jendea eserita baldin badago, ez dago leku nahikorik”.
• Diotenaren arabera, medikuarekin edo erizainarekin hitz egiteko “txanda-zenbakia hartzeko” aukera egon beharko litzateke, eta audio bidezko sistema erabili beharko litzateke.
• Gainera, ospitale batzuetan abian jarri den barra-kodearen bidezko sistema “ez da erraz iristekoa, altuegi ipinita dago eta gurpil-aulkian eserita bazaude, ezin duzu pantaila ikusi”, “ez du audiorik”.
• “Oso altuak dira gehienak, eta baxuak diren horiek ez dira behar bezala erabiltzen, besteak beste, landareak eta gauzak uzteko erabiltzen baitira; pertsiana jaitsita eta itxita izaten dute, langileak ‘hoztu’ egiten direla-eta”.
• “Esaten digute askotan: ‘zuentzat bakarrik da, baina irekita badago, guztiak etortzen dira’”.
• Entzumen-urritasuna duten pertsonek jasotzen duten arretari dagokionez, keinu-hizkuntzako interpretea nahiago izaten dute indukzio magnetikoko begizta baino, azken hori lehenago entzuten zuten edo entzumen-arrastoak dituzten pertsonentzat soilik baita egokia.
Adierazi dutenez, makinak ez dira erraz iristeko modukoak eta gainera:
• “Ahal duzun moduan moldatu behar duzu”, “erabiltzaile edo zeladore bati eskatu”.
• Adineko gorrek diote, gainera: “arazo asko izaten ditugu makina horiekin”.
• Parte-hartzaile guztien iritziz, komun egokituak ez dira nahikoak eta euren ezaugarriak ez dira behar bezalakoak: “Ez, gabezia asko daude eta komunak eraikin askotan falta dira”.
• “Gorrentzako komunetan ez dago informaziorik, ezta argi-abisurik ere”.
• “Pertsona horientzat bakarrik diren komunak bilatu behar dira”.
Oro har, agerian utzi da ospitaleetako seinaleztapena ez dela egokia eta ez dituela kontuan hartzen ezintasun desberdinak.
• “Entzumen-urritasuna duten pertsonentzat egokia da”.
• “Donostian galtzen zara, baita Gurutzetako ospitalean ere”.
• “Lurrean seinaleak jarri behar dira ibilbideak seinaleztatzeko, kaletik ospitaleraino eta informazio-gunetik gehien erabiltzen diren lekuetaraino”.
• “Beharrezkoa da laguntza pertsonala, Donostia ospitalean bezala”.
• “Aldez aurretik esan behar da braille-seinaleak jarrita daudela, bestela, erabiltzaileak ez daki seinaleak hor daudenik”. “Non daude?”
Kasu honetan ere bat datoz galdetutakoak. Argi dago aldageletan moldatzea zaila izaten dela, tokia egokitu gabe dagoenean.
Proba osagarriak egiteko gainerako gelei buruzko iritzia ere antzekoa da:
• “Gaizki”.
• “Kanpo-kontsultetan, ondo”.
• “Arropa kanpoan aldatzen da, kontsultan bertan”.
• “Mamografiak egiten diren kontsultan ez dago eserlekurik”.
• “Inoiz ez nau ikusi ginekologo batek, ezin bainaiz ohatilan jarri”.
Kasu honetan, erantzuna biribila izan da, ikus daitekeenez:
• “Kabinatik kanpo egiten dira edo ez dira egiten”.
Ikusten denez, zalantzak izaten dituzte eta ez dira seguru sentitzen, egoera okerragoa ez bada:
• “Ordenagailuetako programak aldatzen dituzte eta arazoak izaten ditugu, abisatzen ez digutenez, gaixoak ikusi ezin ditugu-eta”.
• “Medikuek ez dituzte ezagutzen eraikinak eta ez dakite egokitutako komunik dagoen”.
• “Donostian, erresonantziak egiteko itundutako zentroa helezina da. Eraikina irisgarria den telefonoz galdetzen badute, baietz esaten diote, baina heltzen direnean, ikusten dute ez dela horrela”.
• “Barruko errotuluetan erabilitako letrak txikiegiak izaten dira”.
• “Askotan gertatzen da ezintasunen bat duten pertsona traumatologian edo urrun dagoen gela batean sartzen dutela eta dagokion medikua ez dela gaixoa ikustera joaten. Bisitari gisa etortzen bazara, ezin zara gelan sartu”.
Ospitalearen araberakoa dela ikus daiteke:
• “Zumarragan, jantokiko atea estua da, ezin da sartu”.
• “Txagorritxun, ateak estuak dira”.
• “Self-service motako jantokietan, mostradore eta barraren artean sartzen bazara eta ondo badago, laguntzen dizute; laguntza eskatzen duzunean ere laguntzen dizute”.
• “Medikuek eta interpreteek ez dute elkarrekin lan egiten”.
• “X-izpiak erabiltzen diren gunean, barruan ez dago keinu-hizkuntzako interpreterik entzumen-ezintasuna duten pertsonei laguntzeko, eta ez dago beste biderik (adibidez, argi-seinalerik) gaixoarekin komunikatzeko”. “‘Ez hartu arnasarik’ esaten dizute, baina gero ez dizute esaten ‘arnasa hartu ahal duzu’”. “Entzuten ez duzunez…”.
• “Aparkalekuak gutxi eta estuak dira. Txagorritxun guztiak toki berean daude, atzealdean ez dago aparkalekurik. Ez dago arrapalarik espaloietara igotzeko”.
• “Zure autoaren ondo-ondoan aparkatzeko ohitura dute, itsatsirik, eta irtetea edo sartzea ezinezkoa izaten da”.
• “Jendeak autoak dauden tokitik igaro behar du, ez baitago arrapalarik espaloira igotzeko”.
• “Aparkalekuak gaizki erabiltzen dira”. “Ezintasunik ez duten pertsonek erabiltzen dituzte”.
• “Egokitutako gela eta komun baten protokoloa egin behar da, horiek eredu gisa erabiltzeko”.
• “Zeladoreei ez zaie errazten beren lana”.
3. Ondorio bateratuak
Eztabaida-azpitalde bien saioak amaitu ondoren, elkarrekin egiteko saio bat antolatu zen, eta bertan, parte-hartzaile guztiek emandako iritzi asko –ospitaleetako erabiltzaileak diren ezintasunen bat duten pertsonen zein osasun-teknikariren iritziak– bat zetozela ikusi zen. Era berean, euren iritziak bat datoz, landa-lanean lortutako emaitzekin.
Parte-hartzaileek egin dute lehen hausnarketa; topaketaren eta jasotako erantzunaren garrantzia nabarmendu dute. Horri esker, gune horiek egunero erabiltzen dituztenek –ospitaleetako erabiltzaileak diren ezintasunen bat duten pertsonek eta langileek– iritzia emateko eta egoera nola bizi izaten duten azaltzeko aukera izan dute.
Parte hartzeko prozesu horretan, talde-dinamikan eta ateratako ondorioetan agerian jarri denez, prozesuetan presente egon behar duten arren ahaztuta dauden horiei hitza eman zaie.
Hortaz, atera behar den lehenengo ondorioa zera da: komunikatzeko bide eraginkorragoak ireki behar dira ospitaleetako langileen eta kudeatzaileen artean, kontu horiei dagokienez, komunikaziorik eza nabarmentzen delako eta existitzen den komunikazioa eraginkorra ez delako. Gainera, azpimarratu beharra dago egoera zailak bizi izaten dituztenen ekarpenek ahalmen handia dutela irisgarritasunaren ikuspuntutik sistema hobetzeko, egunerokoa kontuan hartuta. Ondorioz, lehenengo hobekuntza-jarduera kontsultak egiteko eta egin beharreko obrei buruzko iritzia emateko bideak antolatzea izango litzateke.
Berez, aldez aurretik gaia proposatu gabe, parte-hartzaile guztiek azpimarratu dute, euskal ospitale-sistemaren errealitatea, oro har, eta ospitale zehatz batzuetan, ezintasunen bat duten pertsonei zerbitzuetarako, proba diagnostikoetarako edo ospitaleratzeko sarbidea bermatzeko egokia ez bada ere, osasun-langileen konpromiso, sentiberatasun eta gauzak ongi egiteari esker, zerbitzua garatzeko baldintzak espero baino askoz ere hobeak direla. Izan ere, pertsona horien ahaleginari eta ardurari esker lortzen da osasun-zerbitzuak ematea.
Bestaldetik, parte-hartzaileak bat datoz berariazko prestakuntza eskaini behar dela, ezintasun mota desberdinei, ondorioei eta osasun-zerbitzu osoa lortzeko baldintzei dagokienez. Era berean, berariazko protokoloak abian jarri beharko lirateke, ezintasunen bat duten pertsonak artatzeko modua, laguntza eta ezintasuna dela-eta ematen zaien arreta hobetzearren.
Halaber, iritziak erkatze horretan parte hartu dutenek azpimarratzen dute laguntza tekniko gehiago emateko premia, daudenak ez baitira nahikoak. Horrek eragin ona izango du zerbitzuan eta ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaien arretan.
Behin eta berriro agertu da tokirik ezaren inguruko kexa. Hain zuzen ere, toki bereziak falta dira materiala gordetzeko, familiakoei informazioa emateko, itxarongeletan, eta abar. Parte-hartzaileen ustez, kanpo-kontsultak ospitalizazio-eraikinean ez egoteak hobetuko luke zerbitzua, bai gaixoen, bai erabiltzaileen ikuspuntutik.
Ospitaleetan, oro har, ezintasunak dituzten gaixoak tratatzeko erak okerrera jo duela diote, gaixo horiek ez baitira jotzen pertsona “balioduntzat”. Konturatu dira, gainera, langile gutxiago daudela gaixoak zaintzeko eta arreta emateko.
Halaber, egiaztatu dute itxarongeletan ez dagoela toki nahikorik gurpil-aulkietan doazen erabiltzaileentzat. Txanda-zenbakiak banatzen dituzten makinak erabilgaitzak dira gurpil-aulkietan doazen erabiltzaileentzat eta ikusmen urrituentzat, eta, gainera, nekez erabil ditzakete adinekoek edo entzumen urrituek.
Garbi ikusi da, gainera, oro har, mostradoreak gaizki erabiltzen direla eta ez dutela beren funtzioa betetzen. Gehienak ez dira irisgarriak eta erraz iristekoak diren gutxi horiek gauzak uzteko erabiltzen dira, eta ondorioz, erabilezin bihurtzen dira.
Keinu-hizkuntzako interpreteak falta dira, eta ez da jarri beste baliabiderik entzumen-ezintasuna duten pertsonekin komunikatzeko.
Komunei dagokienez, ospitaleetan daudenak ez dira nahikoak eta gutxi horiek ere akats asko dituzte. Ikusmen- eta entzumen-urritasuna duten pertsonei informazio nahikorik ematen ez zaienez, ez dakite komunetako zein den egokiena beren egoeran.
Ospitaleetan, oro har, behar bezalako seinaleztapenik eza antzematen da: ibilbideak ez daude seinaleztatuta eta kalean ez dago informaziorik gune komunetaraino heltzeko.
Laguntza pertsonal gehiagoren falta sumatzen da, bai ospitalerako sarbidean, baita, beharrezkoa denean, laguntza jasotzeko orduan ere.
Aldagelak lehenbailehen egokitu behar dira, irisgarriak izan daitezen. Bestela, ezin da bermatu mugikortasun urriko pertsonak duintasunez tratatzea, askotan, arropa langileen aurrean jantzi/erantzi behar izaten baitute.
Ginekologoen kontsultetan dauden irisgarritasun-gabeziak konpontzeko eskatu da, miaketa egitera toki horietara jotzen dutenean, askotariko zailtasunak izaten baitituzte.
Era berean, mota guztietako kabinetan (erradiografiak eta abar egiteko) antzeman dira irisgarritasun-arazoak, baita entzumen-ezintasuna duten gaixoekin komunikatzeko biderik eza ere.
Horretaz gain, premiazkoa dirudi ospitaleen inguruetan aparkaleku erreserbatu gehiago jartzea eta daudenen ezaugarriak hobetzea, sarreratik hurbilago egon daitezen. Halaber, begiratu beharko litzateke behar bezala erabiltzen ote diren.
Behin eta berriro aldarrikatzen diren beste kontu batzuetako bat gune desberdinetan gela irisgarriak egotea da. Irisgarritasun-eredutzat jotzeko moduko gela eta komun bat egitea ere aipatzen da askotan.
Eskerrak eman behar dizkiegu Arartekoarekin lankidetzat aritu diren pertsona guztiei, erakutsi duten parte-hartzeko prestutasunari esker, jardunaldia oso onuragarria izan baita. Izan ere, interes handiko informazio erabilgarria bildu dugu, eta horrek balio izan du, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ospitale aztertzeko fasean bildutako datu kuantitatiboak egiaztatzeko.
Osasunaren arloan, osasun-zentroen irisgarritasuna sustatze aldera burutu diren edo burutuko diren jardun-programak kapitulu honetan azaltzen hasi baino lehen, gogorarazi nahi dugu EAEko erabilera publikoko eraikinen irisgarritasunari buruzko 2003ko txostenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako sailen konpromiso-mailari dagokionez, irisgarritasuna faktore garrantzitsua zela sail batetik besterako aldeak ulertzeko. Konpromiso-maila neurtzeko, besteak beste, arloan jardun orokorrak planifikatuta egotea edo halakorik eza hartu zen kontuan. Une hartan egiaztatu zenez, irisgarritasuna bultzatzeko lau urteko plana ezarpen-fasean zuen sail bakarra Segurtasun Saila zen, batez bestekotik gorako emaitzekin.
Bestalde, Justizia Sailak irisgarritasun-maila altua zuen, azken urteetan politika aktiboa garatu baitzuen zentro berriak eraikitzean. Hori dela eta, egiaztatu zen azken urteotan instalazio berriak eraikitzeko politika garatu zuten sailen irisgarritasun-maila handiagoa zela, gainerakoetan baino.
Aitzitik, ondorioztatu zen bigarren hezkuntzako sarea eta, neurri txikiagoan, Osakidetzaren sarea eraikin zaharren inguruan egituraturik zeudela. Izan ere, administrazio zentralak besterendu zituen eraikin horietako asko erkidegoak eskumenak bere gain hartu aurrekoak dira. Batzuetan, beren jatorrizko erabilera beste bat zen, eta lurralde osoan daude sakabanatuta. Halako kasuetan, jasotako ondarea (konplexua, lurralde mailako sakabanatzearen eta neurri txikiko zentroak ugaritzearen ondorioz) ez da behar bezala konpentsatu, arkitektura araudiaren eskakizunetara egokitzeko beharrezko ahalegina eginez.
Ageri-agerikoa da, nolanahi ere, hipotesi horrek egoera neurri batean baino ez duela azaltzen; izan ere, azterlanean lortutako emaitzak ikusita, egiaztatu dugunez, oinplano berriko eraikin askotan arlo horri dagokionez aurrerapauso handiak egin arren, batzuek ez dituzte baldintzak betetzen irisgarritasun egokikoak direla jotzeko, eta oraindik, horietan egindako egokitzapenak eta neurri zuzentzaileak ez dira nahikoak.
Aurrerapen horietako batzuk aipatzearren, honako hauek nabarmenduko genituzke:
Horretaz gain, web irisgarritasuna funtsezkoa da ezintasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasuna bultzatzeko, Konstituzioak aitortzen dien eskubidea –kulturarako eta aisialdirako irispidea izateko– erabiltzeko aukera emanez.
• Oztopo fisikoak eta garraio-oztopoak pertsonen aniztasun funtzionalagatik.
• Genero-oztopoak.
• Gaixotasun eta nahasmendu jakin batzuen ondoriozko estigma sozialeko oztopoak.
• Oztopo sozial, kultural eta ekonomikoak.
• Gurutzetako ospitalean, iktusa duten gaixoen bizitza-kalitatea hobetzeko proiektu bat garatzen ari da; gaixoari laguntza osoa emateko egokituta dauden lau gela erabiltzean datza proiektua.
• Galdakaoko ospitalean, aukera-berdintasuna bermatzeko nahian, instalazioak komunikatzeko sistema hobetzeko lanak egingo dira, ikusteko eta entzuteko desgaitasuna dutenei ospitalean sartzea errazte aldera.
• Araba ESI osatzen duten ospitaleak handitzeko eta berritzeko prozesuaren barruan, Eginez-Araba ESI Obrak Berrikusteko Taldea sortu da, Eginaren Eginez Arabako ezintasun daukaten pertsonen elkartearen partaidetzarekin. Proposatutako helburuen artean, traumatologiarekin lotutako ospitaleratze-arloan, sabaian garabi bat finkatuta izango duen gela bat egokitzeko lanak onartu dira. Etorkizunean, beste ospitaleratze-arlo batzuetan ere horrelako gelak egokitzea aurreikusita dago.
• San Juan de Dios ospitaleak plan estrategiko bat dauka.
• Zumarragako ospitalea eraikinaren irisgarritasuna ebaluatzeko txostena duen zentro bakarra da.
• Gurutze Gorriaren ospitaleak ezintasunen bat duten pertsonei arreta emateko protokolo bat du.
• Aztertutako hainbat ospitaletan, langileek jakinarazi digute ezintasunen bat dutenei arreta emateko, “Valoración de la Dependencia: criterios y técnicas de valoración y clasificación” izenburuko dokumentuan jasotako gaiak erabiltzen dituztela protokolo gisa.
Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu irisgarritasuna sustatzeko lau urteko programa dela oinarrizko tresna, lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hirialde, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio eta komunikazio-sistemetara irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko, hala agintzen baitu abenduaren 4ko 20/1997 Legeak, irisgarritasuna sustatzekoak. Horren bitartez, administrazio guztiek eta gainerako herri-erakundeek egin beharko dituzte: egoeraren diagnostikoa eta egokitu beharreko kanpoko gune, eraikin, garraio eta komunikazioen inbentarioa; jardueren hurrenkera ezarri, lehentasunen arabera eta eraginkortasuna eta erabiltzaileen kopurua kontuan hartuta; egitarau ekonomikoa eta finantzarioa, baita egokitzapenak egiteko egutegi bat ere.
Hala eta guztiz ere, irisgarritasuna sustatzeko Legeak dagozkion lau urteko programak egiteko ezarri duen epea baino askoz denbora luzeagoa igaro da, eta jaso dugun informazio eskasa aztertuta, esan dezakegu EAEko sareko ospitale bakar batek ere ez duela egin agindutako irisgarritasun-plana. Zumarragako ospitaleak bakarrik irisgarritasunaren diagnostikoari buruzko ebaluazio-txostena egin du, 2009. urtean.
Hori dela eta, legeak agintzen duena betetzeko eta lau urteko programa egokiak egiteko beharra azpimarratu behar dugu, plan horiek ezinbesteko tresnak baitira pertsona guztien irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko.
1. Ondorio orokorrak
Aurretiazko gogoetak
Hiru baliabide motaren arabera multzokatuta eta bi planotan aurkezten dira gogoetak: ondorio orokorrak batetik, eta xeheak bestetik. Azken horietan, aniztasun funtzional mota ezberdinen betetze-mailak jasotzen dira, ehunekoetan. Irisgarritasunerako eszenatoki potentziala %100ekoa izango da, eta, berehala lortu ezin bada ere, pixkanaka lor daitekeen helburua izango da hori.
Agerikoa denez, txostenean zerrendatzen diren eta kapitulu honetan jasotzen diren zailtasunak ez dira berberak ospitale-esparru guztietan, eta ez diete berdin eragiten desgaitasun mota guztiei; era berean, ez dute garrantzi berbera ospitaleetako kanpo-zerbitzuetan eta ospitaleratzetik eratorritako zerbitzuetan. Hala ere, ikuspegi orokorra errazte aldera, ondorio horiek multzokatuta aurkeztea erabaki da, informazioa biltzeko bisitetan jaso dugun informazio grafiko eta tekniko andana dela-eta (elementu bakoitza xehetasunez ezagutzeko, jo txostenaren IV. kapitulura).
Nolanahi ere, pertsona guztien eskubideen defendatzaileak garen heinean, eta hitzarmenean jasotzen diren eskubideak hartuta paradigmatzat, hots, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak hartuta jo-puntutzat, uste dugu beharrezkoa dela irisgarritasun unibertsalaren xedea lortzeko lanean tinko jarraitzea, kontuan hartuta, gainera, biztanleriaren zahartze-prozesu jarraituan sartuta dagoela euskal gizartea.
Erreferentziazko esparru hori bazter utzi gabe, egia da, Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legetik eratorritako betebeharrak betetze aldera, eta garrantzia-ordenari gagozkiola, gehieneko garrantzia eman behar zaiola euskal administrazio publikoek, sanitarioek bereziki, plangintza errealista eta jasangarri egokia egin dezatela, epe ertainera eta luzera begirakoa, modu eraginkorrean jorratu ahal izan daitezen txostenean azpimarratzen diren gabeziak.
Horretarako, lehentasunez jorratu beharko da osasun-gune bakoitzean baliabide-kopuru egokia egoteko beharra. Baliabide horiek pixkanaka joango dira osatzen, baina, gutxienez, hauteman diren arazo larrienak arintzea ahalbidetuko dute, bai eta erabiltzaile-kopuru handienarentzako hobekuntzak ekartzea ahalbidetuko ere; bereziki, kanpo-kontsultetako zerbitzuetan eta proba diagnostikoak egiteko zerbitzuetan.
1. Irisgarritasun-baldintzak: EAEko ospitaleetako irisgarritasun-baldintzak eta beste eremu batzuetan (garraioan, hezkuntzan, kirol-instalazioetan eta abarretan) daudenak ez dira oso ezberdinak. Irisgarritasun-katearen etapa giltzarri guztietan atzematen dira gabezia pilatuak irisgarritasun-egoeraren arloan:
2. Esparru juridikoa: Irisgarritasunaren gaiaren esparru juridikoa, EAEn, Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak finkatzen du. Bi garapen-dekretu hauetan ezartzen dira baldintza teknikoak, eta lege horretan jasotzen diren esku hartzeko eremuetan ezar daitezke: apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan batetik, zeinak hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen, eta garraioan irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onetsi dituen uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuan bestetik.
3. Bilakaera eta egungo egoera: Jakin egin behar da lege hori indarrean jarri zenetik aurrerapauso handiak egin direla EAEko osasun-zentroetan irisgarritasun-baldintza teknikoak bermatzeko neurriak hartzeko orduan.
Batez ere, eraikin berrietan ikus daiteke bilakaera hori; izan ere, zeroko kotan eraikitzen dira sarrerak, oztoporik gabe eraikitzen dira esparruaren barrualdeko ibilbideak, komun egokituak jartzen dira eraikinetako solairu guztietan, eta irisgarritasuna bermatzen da ospitaleko logela guztietan.
Hala eta guztiz ere, txosten honetan egindako diagnostikoak aukera ematen du ondorioztatzeko gaur egun gabezia oso adierazgarriak daudela, eta erabilera unibertsala izatea mugatzen dutela horiek.
Berriak ez diren eraikinei dagokienez, adierazi beharra dugu horiek birgaitzeko eta egokitzeko ahalegin handia egin dela, eta hainbat jarduera egin direla instalazioen irisgarritasuna bermatzeari eta sustatzeari begira. Dena dela, ikerlan honetako datuei erreparatuta, esan dezakegu irisgarritasunean lortu diren hobekuntzak ez direla nahikoak oraindik, mugikortasun murriztua duten pertsonak EAEko ospitale-zerbitzuetara modu autonomoan eta berdintasun-baldintzetan iritsi ahal izateko mailara iristeari dagokionez.
Askotarikoak dira irisgarritasuna bultzatzeko obrak egiteko unean dauden zailtasunak azal ditzaketen arrazoiak eta kausak. Batzuetan, egiaztatu ahal izan dugu eraikinen antzinatasunak eragiten duela zailtasun hori; beste batzuetan, ordea, instalazioen erabilera okerrak eragiten du iristezintasuna.
4. Osasun-langileen laguntza: Azpimarratzekoa da, baita ere, osasun-langileek oro har egiten duten lana; izan ere, ahalegin handia egiten dute mugikortasun murriztua duten pertsonek osasun-zerbitzuak erabiltzean topatzen dituzten zailtasunak eta oztopoak konpon daitezen, ahalik eta hoberen iritsi ahal izan daitezen horiek.
Txosten hau egiteko sortu zen kontraste-taldeak bat-batean eta aurretik pentsatu gabe nabarmendu zuen, Euskadiko ospitale-sisteman oro har eta ospitale zehatz batzuetan bereziki hauteman diren mugaketak eta gabeziak albo batera utzi gabe, desgaitasunen bat duten pertsonak zerbitzuetara, proba diagnostikoetara edo ospitaleratze-guneetara iristeari dagokionez, zerbitzua berez uste dena baino baldintza hobeetan burutzea lortzen dutela osasun-langileen konpromisoak, sentikortasunak eta egite onak.
Egite hori medikuei, zalantzarik gabe artatzen baitituzte korridoreetan kontsultetara sar ezin daitezkeen pazienteak, zeladoreei, esku-oheetarako transferentzia egiten laguntzen baitute, erizainei, irisgarriak ez diren logeletan ospitaleratuta dauden pazienteen egonaldia hobetzen saiatzen baitira, mantentze-lanetako langileei eta desgaitasunen bat duten pertsonak osasun-zerbitzuetara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izatea ahalbidetzen duten langile guztiei egotz dakieke.
5. Osasun-langileek azpiegiturak planifikatzeko eta egikaritzeko orduan duten parte-hartzea: Kontraste-taldean eskuratu diren lehenengo ondorioen artean, langileen eta ospitale bakoitzeko administrarien artean komunikazio-bideak irekitzeko beharra agertzen da, kontu horien inguruan komunikazio urria edo ez-eraginkorra dagoela hautematen baita. Gainera, nabarmendu dezakegunez, hobetzeko aukera handia egongo litzateke beren eguneroko lana sistema honen irisgarritasun-egoera eskasetan egin behar duten profesionalen ekarpenak kontuan hartuko balira. Beraz, osasun-langileek nahiz erabiltzaileek obra posibleen inguruan edo jorratu beharko liratekeen edo jorra litezkeen hobekuntzen inguruan egiten dituzten ekarpenak kontsultatzeko eta aztertzeko bide arinagoak sortu beharko lirateke.
6. Irisgarritasun-katea: Osasun-eremuan irisgarritasun-katea osatzen duten elementuei dagokienean, lehenik eta behin, ospitale-zentroetara iristeko balio duten hiri-inguruneen egoera oro har txarra dela ikusi dela adierazi behar da; hala nola: ospitale bereko eraikinetara sartzeko ibilbideak eta horien artean mugitzeko ibilbideak, desgaitasunen bat dutenentzat gordetako aparkaleku-gabezia (gainera, aparkaleku horiek gutxitan egoten dira sarrera nagusietatik hurbil, eta hala egon beharko lukete), bide ezegokiak garraio publikoen geralekuetatik, garraio publiko gutxi edo, batzuetan, horien maiztasun urria.
Aintzat hartu behar da hiriguneetatik urrun daudela gure osasun-zentro asko, eta, gainera, malda handiegia duten guneetan egoten direla eraikinak. Horrek are beharrezkoagoa egiten du ibilbide irisgarriak eta oztoporik gabeak jartzea, eta garraio publikoaren sisteman eskaintza egokia emanez iritsi ahal izatea bermatzea.
7. Komun egokituak: Era berean, datuetan ikus daitekeenez, gabezia handia dago instalazioetako gune komunetan eta proba diagnostiko jakin batzuk egiteko eremuetan egon behar den komun egokituen kopuruan. Ospitale batzuetan, eraikinaren komunikazio horizontaletan komun egokiturik ez dagoela egiaztatu ahal izan da. Komun egokiturik egon ezean, lekualdaketak egin behar izaten dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonek, edo eratxikitako eraikinetara joan.
8. Itxarongelak: Egiaztatu ahal izan denaren arabera, itxarongelek, askotan, ez dute behar besteko tokirik edukitzen gurpildun aulkien erabiltzaileentzat. Sarreretako atondoetan dauden itxarongelen %84an, ez dago ezinduei gordetako tokirik, eta, aztertu diren gainerako itxarongeletan, guztizkoaren %90ean falta dira horiei gordetako tokiak. Ondorioz, igarobideetan edo itxaroteko aurreikusita dauden guneetatik kanpo egon behar izaten dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, beren arretarako behar den informaziorako sarbidea zailduz.
9. Makina saltzaileak: Makina saltzaileak, askotan, iristezinak izaten dira bai gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, bai ikusmen-desgaitasuna dutenentzat. Gainera, egiaztatu ahal izan denez, konplexuak izaten dira adinekoek edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonek erabil ditzaten.
10. Harrera-mahaiak: Garbi ikusi da, gainera, oro har, harrera-mahaiak gaizki erabiltzen direla askotan, eta ez dutela beren funtzioa betetzen. Gehienak ez dira irisgarriak gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, eta erraz iristekoak diren horiek beste helburu batzuetarako erabiltzen dira (askotariko gauzak uzteko...), eta, ondorioz, erabiltezin bihurtzen dira.
11. Ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzako komunikazioa: Oro har, zeinu-hizkuntzako interpreteak falta dira, eta ez dago entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin komunikatzeko neurri teknikorik.
12. Proba diagnostikoak egiteko kabinak eta ekipamenduak: Kezka handiz ikusi da irisgarritasun-zailtasun handiak dituzten kabina eta ekipamendu bereziak daudela, mediku-diagnostiko jakin batzuk egiteko erabakigarriak direnak. Audiometriak, arnasketa-probak eta proba kardiologikoak egiteko kabinez, PUVA kabinez eta abarrez ari gara.
Ekipamendu horiek erabili ezin izatearen ondorioz, batzuetan zaila da mugikortasun urriko pertsonei dagozkien probak egitea, eta, beste batzuetan, berriz, ezinezkoa da. Horrek mediku-diagnostikoetan eragin dezake, baita arin hautemateko probetan ere.
13. Ginekologia-kontsultak: Ginekologia-arretako kontsultetan ere irisgarritasun-zailtasunak daudela egiaztatu da. Egin diren egiaztapenetan ikusi ahal izan da irisgarritasun-arazoak daudela bai erabiltzen diren tresnekin, bai ekipamenduarekin (esku-oheak, atondoak eta komunak); ematen du ez dutela kontuan hartzen desgaitasunen bat duten emakumeak bertaratu daitezkeela. Bisitatu diren ginekologia-kontsultetan, ez da aurkitu diagnostikoak egiteko mahai irisgarririk. Horregatik salatzen dute desgaitasunen bat duten emakumeek ginekologia-arreta jasotzeko ezintasuna.
14. Aldagelak: Bai kontsulta orokorretako aldagelei dagokienez, bai erradiologia-eremuko eta ginekologia-kontsultetako aldagelei dagokienez, adierazi beharra dugu %14 bakarrik direla irisgarriak, baina ez dituztela nahitaezko alarmak eta eserleku egokiak, nabarmen zailduz horrela mugikortasun murriztua duten pertsonak modu autonomoan ibili ahal izatea. Aldagelak egokitu beharra dago, desgaitasunen bat duten pertsonek toki duinak izan ditzaten, eta langileen aurrean gehiegitan erantzi behar izatea saihesteko.
15. Logelak: Adierazgarria da irisgarriak edo irisgarritasun mugatua duten logelen kopurua hain urria izatea EAEko ospitale gehienetan.
Oro har egiaztatu ahal izan dugunez, traumatologia-eremuan daude logela egokituak, eta, beraz, eremu horretan ospitaleratzen dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonak, ospitalean egon behar izatea eragin duen patologia edozein izanik ere, dagokien tratamendua jaso dezaten. Antolakuntza-arazo ugari sorrarazten ditu egoera horrek.
Era berean, ikusi denaren arabera, eta mugikortasun murriztua duten pertsonek gurpildun aulkia barrualdean utzi ahal izateari begira, askotan ez da nahikoa izaten logelen barrualdeko espazioa. Horrek galarazi egiten du mugikortasun murriztua duten pertsonak logelan bertan mugitu ahal izatea, eta etengabeko laguntza behar izaten dute moldatu ahal izan daitezen.
Era berean, ezin dezakegu ahatz logelen espazioa erabakigarria izaten dela mugikortasun murriztua duten pertsonak laguntzaile aritu daitezen, edo bisitari gisa joan daitezen ospitaleetara.
16. Laguntza teknikoak: Edonola ere, inguruabar jakinetan, hauteman diren gabeziak arindu ditzakete laguntza tekniko egokiek, gurpildun aulkien erabiltzaileak ospitaleko zerbitzuetara iristea errazten duten heinean. Zentzu horretan, erabakigarria litzateke garabiak jartzea ospitaleko hainbat eremutan, bai kontsulta-guneetan, bai probetarako kabinetan, bai logeletan, mugikortasun murriztua duten pertsonek egin behar duten transferentzia egiteari begira. Hala ere, laguntza tekniko horien hornidura oraindik nahikoa ez dela egiaztatu dute osasun-langileek eta pazienteek beraiek. Batzuetan, transferentzia egitea galarazi diezaioke horrek erabiltzaileari.
17. Lau urterako programak: Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu irisgarritasuna sustatzeko lau urteko programa dela oinarrizko tresna, lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hirialde, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio eta komunikazio-sistemetara irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko, hala agintzen baitu abenduaren 4ko 20/1997 Legeak, irisgarritasuna sustatzekoak. Programa horren bidez, honako hauek egin behar dituzte eskudun administrazio eta gainerako erakunde publiko guztiek:
Hala eta guztiz ere, irisgarritasuna sustatzeko legeak dagozkion lau urteko programak egiteko ezarri duen epea baino askoz denbora luzeagoa igaro da, eta jaso dugun informazio eskasa aztertuta, esan dezakegu EAEko sareko ospitale ia bakar batek ere ez duela egin agindutako irisgarritasun-plana. Zumarragako Ospitaleak bakarrik egin du irisgarritasunaren diagnostikoari buruzko ebaluazio-txostena, 2009. urtean.
Hori dela eta, lau urteko programa egokiak egiteko beharra azpimarratu behar dugu, plan horiek ezinbesteko tresnak baitira pertsona guztien irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko.
2. Baliabide motaren
araberako ondorioak
Bildu diren datuei buruzko azterketa xeheak, txosten honen V. kapituluan modu garatuagoan jasotzen direnak, aurreko orrialdeetan oro har jaso diren ondorioei eusten die. Jarraian, baliabide motaren arabera multzokatuko dira, eta kontzeptualki aurkeztuko.
2.1. Ospitaleetarako sarbideen ibilbideak
2.2. Ospitale-esparruaren barrualdeko ibilbideak
• Espaloi estuak (%38k bakarrik daukate zabalera egokia).
• Ibilbideen %31k gehiegizko malda dute.
• Ez dago oinezkoentzako pasabiderik espaloietara iristeko.
• Espaloien %71k oztopoak dauzkate ibilbidean.
• Ibilbide batzuek zoladura bigunak dauzkate (lurra, hartxintxarra), iristezinak horiek mugikortasun murriztua dutenentzat.
• Ospitale-esparruetako zebrabideak ere ez daude ondo eginda; izan ere, ez daukate zeroko kotako beheragunerik. Ondorioz, segurtasunik gabe eta arrisku-egoeran egoten dira gurpildun aulkien erabiltzaileak, galtzadatik ibili behar baitira, edo espaloi horiek erabili, erortzeko edo estropezu egiteko arriskuarekin.
• Herritarrei orientazio-arazoak sor dakizkiekeen kanpoaldeetan, norabide-seinaleak falta dira.
• Maldaren gainaldea adierazteko seinaleztapena ezdeusa da ia; ibilbideen %21ean bakarrik daude behar bezala seinaleztatuta. Era berean, zebrabideen %17 bakarrik daude ondo seinaleztatuta.
• Bestalde, ez dira norabideko gida-zerrendak erabiltzen ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei orientatzen laguntzeko.
• Ospitale-esparruen barrualdean dauden semaforoen %17k bakarrik dauzkate soinu-gailuak. %33k pultsadoreak dituzten arren, pultsadore horiek ez daude altuera egokian jarrita gurpildun aulkien erabiltzaileek erabil ditzaten.
2.3. Aparkalekuak
2.4. Ospitaleetako sarrera nagusietara iristea
Oraindik ere, ospitale-zentroetako sarrera nagusi asko ez daude zeroko kotan. Era berean, egoera konpontzeko jarri diren arrapala gehienak ez daude behar bezala eginda. Zentzu horretan, hau adieraz dezakegu:
2.5. Eskailera-tarteak
2.6. Igogailuak
2.7. Komun orokorrak
2.8. Komun erreserbatu eta irisgarriak
2.9. Itxarongelak
2.10. Kontsulta orokorrak
2.11. Erradiologiako kontsulta
Aztertutako erradiologiako zonetan, agerian geratu da hutsuneak daudela, bai irisgarritasun fisikoari dagokionez, bai komunikazioa bermatzeari dagokionez. Aintzat hartu behar da zerbitzu hori dela diagnostikoak egiteko orduan gehien erabiltzen den unitateetako bat.
Berriro ere nabarmendu behar dugu, kontu horri dagokionez, osasun-langileek egiten duten lan garrantzitsua; izan ere, bestela, mugikortasun murriztua duten pertsonek ezingo lituzkete proba batzuk egin.
Diagnostiko-mahai irisgarririk ez egoteak nahiz egin behar diren lekualdaketak egitea ahalbidetzeko laguntza teknikorik ez egoteak, batzuetan, probak gurpildun aulkian egin behar izatea ekartzen du, eta egoera hori ez da ez gomendagarria, ez komenigarria.
2.12. Ginekologia-arretako kontsulta
Ginekologia-arretako kontsultetan irisgarritasun-zailtasunak daudela egiaztatu da. Egin diren egiaztapenetatik ondorioztatu denez, erabiltzen diren tresnek nahiz jarrita dagoen ekipamenduak (esku-oheak, atondoak, komunak) dauzkaten irisgarritasun-arazoek ez dituzte kontuan hartzen desgaitasuna duten emakumeak joan daitezkeela. Baieztapen hori babesten dute datu hauek:
Desgaitasunen bat duten emakumeek zerbitzu horiek erabiltzean topatzen dituzten oztopo horien guztien ondorioz, hirugarrenen laguntza behar izaten dute, eta, batzuetan, ez da posible izaten. Edonola ere, ageriko diskriminazio-kasu baten aurrean gaudela adierazi behar dugu, eta desgaitasuna duten emakumeek intimitaterako duten eskubidea ez dela bermatzen.
2.13. Pazientearen eta erabiltzailearen arreta-zerbitzua (PEAZ)5
Pazientearen eta erabiltzailearen arreta-zerbitzuak administrazio-unitateak dira, eta Osakidetzako osasun-zerbitzu publikoen erabiltzaileei arreta eta aholku emateko ardura dute.
Eskuratu diren emaitzetatik abiatuta, EAEko ospitale-zentroetan zerbitzu hori duten gelen %50ek baino gehiagok arazoak dauzkatela adieraz dezakegu, irisgarritasun fisikoaren eta komunikazioaren eremuari dagokionean. Hala:
2.14. Logelak
Logela bikoitzak
Banako logelak
Bi ohe baino gehiago dituzten logelak
2.15. Boxak
2.16. Askotariko aldagelak/komunak
2.17. Osatek zentroak6
Osatek SA Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, Osasun Sailaren mende dagoena. Osatek 1992an sortu zen, eta sortu zenetik lagundu du pazienteen diagnostikoak egiten, erresonantzia magnetikoaren bidez. Aitzindaria izan da erresonantzia magnetikoko ezarpen berriak abiarazteko orduan; hala nola, 3D angiografia kontrastatua, kolangiopankreatografia eta garun-perfusioa.
Hori dela eta, ezinbestekoa da EAE osotik banatuta dauden zentro guztiek aurreikusitako irisgarritasun unibertsalerako estandarrak betetzea; izan ere, horrela bermatu ahal izango da pertsona guztiei dagozkien irudi-diagnostikoak berdintasun-baldintzetan egin ahal izango zaizkiela.
Hala ere, zentroek irisgarritasun-gabeziak dituztela ikusi ahal izan dugu egin ditugun egiaztapenetan.
2.18. Errehabilitazio-kontsultak
Errehabilitazio-gunea / gimnasioa
Aldagelak
Komunak
Esku-oheak
Erabiltzen den errehabilitazioko ekipoa
Erabiltzen diren errehabilitazioko ekipoak ez dira beti irisgarriak izaten mugikortasun urriko pertsonentzat. Hala ere, zentro batzuetan motordun pedalak sartzen ari direla ikusi dugu.
2.19. Adingabeentzako eskolak
2.20. Ziber-gelak
Ziber-gelen %25ek bakarrik dute irisgarritasun mugatua.
2.21. Farmaziak
Farmazien %43k bakarrik dauzkate ate egokiak eta altzarien erdia baino gehiago irisgarria. Ez dago zeinu-hizkuntzako interpreterik, ez eta entzuteko desgaitasuna dutenekin komunikatzeko beste modurik edota soinu-handigarririk ere.
2.22. Kafetegiak
2.23. Ekitaldi-aretoak edo auditoriumak
2.24. Kaperak
2.25. Beilatokiak
Gomendio hauek proposatzen dira, bai orokorrak, bai eskumen-banaketaren araberakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako instalazioen irisgarritasun-baldintzak hobetze aldera:
Gomendio orokorrak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari eta EAEko udalei:
1. Euskadiko osasun-sisteman irisgarritasun unibertsalaren baldintzak sustatzeari begirako estrategia diseinatzea gomendatzen da, eta luzamendurik gabe egin dezatela, modu jarraituan, xede horretarako ezartzen den planarekin bat egiten duen finantza-baliabide egokiz hornituz, eta txosten honetan jasotzen den diagnostikoan oinarritu daitezela xedeak eta lehentasunak zehazteko unean. Horretarako, osasun-instalazioetan eta -zerbitzuetan irisgarritasunaren arloan dauden gabezien diagnostikoa egin beharko da, irisgarritasuna sustatzeari begirako lau urteko nahitaezko programak egiteko xedez, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legearen 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez7.
2. Euskal osasun-sistema erregulatzen duen esparru juridikoan egin behar diren aldaketak egin daitezela gomendatzen da, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa eta baldintza tekniko nahikoak sartzeari begira, eta osasunera iristeko aukera-berdintasuna eta osasunerako eskubidea berma daitezen, etengabeko ahaleginaren bidez.
Gomendioak hiri-inguruneen, espazio publikoen eta hiriko zein hiriarteko garraio publikoaren erakunde arduradunei; hau da, udalei, foru-aldundiei eta Osakidetzari:
3. Ospitale-instalazioetara iristeko ibilbideen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, eta irisgarritasun-katean oinarritutako ikuspuntutik har daitezela:
a) Ospitale-instalazioetatik hurbil dauden kaleetan.
b) Garraio-geralekuetan edo geltokietan.
c) Mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuetan.
4. Oinezkoen ibilbideen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da. Horretarako, hauek egin beharko dira:
a) Oinezkoak ibiltzea eta iristea zailtzen edo eragozten duten oztopoak kendu.
b) Zeroko kotako beheraguneekin egin oinezkoen ibilbide horiek.
c) Arrapalak jarri eskaileretan, dagozkien zehaztasun teknikoekin.
d) Behar bezala egin oinezkoen ibilbideetako zoladurak.
e) Soinudun gailuak jarri oinezkoen ibilbideetan dauden semaforoetan, pultsadoreak altuera egokian egongo direla bermatuz, eta erraz saka daitezkeela, eskuzko semaforoetan argi-aldaketa aktibatzeko.
5. Oinezkoen ibilbideen seinaleztapen-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Norabidezko seinaleztapen egokia sartzea, Braillezko eta goi-erliebezko informazioarekin.
b) Oinez hautemateko pasabideak jartzea, eta ibilbideetako kota aldatzea.
6. Ospitale-instalazioetara iristeko garraio publikoa egongo dela ziurtatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, bai eta garraiobideen, azpiegituren eta ekipamenduen irisgarritasun-baldintzak bermatzea ere. Horretarako, hau erraztu beharko da:
a) Garraio publikoaren lineak eta maiztasunak areagotzea ospitale-instalazio guztietara, estrategikoak baitira horiek herritarren ongizateari begira; bereziki, hiriguneetatik urrun bizi direnentzat.
b) Garraio publikoa egunero eta etengabe egongo dela bermatzea; batez ere, asteburuetan edo jaiegunetan egiaztatu diren mugaketen harira.
c) Geralekuen, markesinen eta garraio-azpiegituren gainerako elementuen irisgarritasun-baldintzak bermatzea.
d) Komunikazio- eta informazio-sistema akustikoa sustatzea geralekuetan, markesinetan eta garraio-azpiegituren gainerako elementuetan, legez aurreikusten diren irisgarritasun-baldintza teknikoekin bat eginez.
e) Garraio publikoko ibilgailuetara igotzeko plataformak sustatzea, bai eta horiek egokitzea ere, hala behar duten geralekuetan.
7. Mugikortasun urria duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuen arloan indarrean dagoen esparru juridikoa betetzea gomendatzen da, eta, zehazki, neurri hauek hartzea:
a) Gutxienez, legez ezarritako aparkaleku-kopurua erreserbatzea mugikortasun urria dutenentzat.
b) Mugikortasun urria dutenentzako aparkalekuetako zehaztasun teknikoak betetzea, legez aurreikusitakoak; bereziki, aparkaleku horien neurriak eta seinaleztapena.
c) Zebrabideak egotea mugikortasun urria dutenentzako aparkalekuen ondoan, erabiltzaileei arrisku-egoerak saihesteko xedez.
Gomendioak itunpeko ospitale-zentroetako arduradunei eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari, ospitale-instalazio publikoen erakunde arduraduna den heinean:
8. Ospitale guztietan Irisgarritasun Plan bat diseinatzea eta onartzea gomendatzen da, kronograma egoki bat finkatuz, horien kanpoaldeko instalazioak hobetzeko xedez, eta lehentasuna emanez oinezkoen inguruneak egokitzeko jarduerei:
a) Oinezkoen ibilbide argiagoak eta irisgarriagoak egotea, ibilgailuei ordez oinezkoei emanez lehentasuna, ospitaleen kanpoaldeko instalazioetan.
b) Arrapalak eraikitzea oinezkoen ibilbide guztietan dauden eskaileretan, mugikortasun urria dutenek itzulinguru handiak egitea saihestuz horrela, ospitalera iristeari dagokionez.
c) Espaloien irisgarritasun-baldintzak betetzea, zabalagoak eginez horiek eta dauden oztopoak kenduz (posteak, paperontziak eta gainerako hiri-altzariak).
d) Zoladuren irisgarritasun-baldintzak betetzea; adibidez, hartxintxarrezko edo hondarrezko lurrak kenduz, oztopoa baitira horiek mugikortasun urria duten pertsonentzat.
e) Zebrabideen irisgarritasun-baldintzak betetzea; bereziki, espaloietara iristeko beheraguneak zeroko kotan jartzeari dagokionez.
f) Ibilbide guztietako komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak ezartzeko eta hobetzeko plan bat egitea. Plan horrek hauek jaso beharko ditu:
• Sestra-aldaketak.
• Zebrabideak.
• Sarrera nagusietaranzko norabidezko gida-zerrendak.
• Norabidezko eta edozein motatako seinaleztapena.
• Informazioa Braillez eta goi-erliebez.
• Elementu gardenen seinaleztapen egokia.
g) Soinu-gailuak jartzea ospitale-guneen barrualdeko oinezkoen ibilbideetan dauden semaforoetan, pultsadoreak altuera egokian egongo direla bermatuz, eta erraz saka daitezkeela, eskuzko semaforoetan argi-aldaketa aktibatzeko.
9. Era berean, ospitale-guneetan mugikortasun urria duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuen arloan indarrean dagoen esparru juridikoa betetzea gomendatzen da, 7. gomendioan azaldu diren aurreikuspenekin bat eginez. Bestetik, mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak ospitaleetako sarrera nagusietatik hurbil jartzea gomendatzen da.
10. Ospitaleetako sarreretan irisgarritasun-, segurtasun- eta erosotasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, eta, zehazki, zehazten den plangintzarekin bat egin dezatela:
a) Ospitaleetako sarreretan maila-aldaketa guztiak kentzea, inolako maldarik gabeko ateak jartzea eta gurpildun aulkien erabiltzaileek edo mugikortasun urria duten guztiek bira egiteko behar duten diametroa egotea bermatzea.
b) Automatikoki irekitzeko ateak sustatzea, ospitaleetara modu autonomoan sartu ahal izan daitezen herritar guztiak; zehazki, mugikortasun urria duten pertsonak.
c) Seinaleztapen egokia egotea sarreretako ateetan, behar den kontrastea dagoela bermatuz, eta seinaleztapen-banda egokiak jarriz kristalezko ateetan.
d) Ospitaleetara iristeko arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea (malda, zabalera, eskailera-buruak, heldulekuak, zoladura eta abar).
e) Koska isolatuak dituzten sarrerak kentzea.
f) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
g) Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean.
h) Behar diren neurriak hartzea ikusmen-desgaitasuna dutenentzat:
• Sarrera guztietako komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak ezartzeko eta hobetzeko plan bat egitea.
• Sarrera nagusietara iristeko ibilbideetan, bai eta sarreretatik atondoetako harrera-mahaietara iristeko ibilbideetan ere, seinaleztapen-zerrendak jartzea.
• Informazioa Braillez eta goi-erliebez ematea.
• Kokatzeko planoak Braillez eta goi-erliebez jartzea.
i) Entzumen-desgaitasuna dutenei zuzendutako neurriak hartzea, sarreretan norabidezko seinaleztapena jarriz.
j) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
k) Ate guztietatik igarotzeko gutxieneko zabalera librea betetzea.
l) Arrapalak jartzea eskailerak dituzten sarrera guztietan.
m) Arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
11. Jendeari arreta emateko harrera-mahaien eta leihatilen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, bai horien diseinuari dagokionean, bai oztopoak kentzeari dagokionean. Era berean, jendeari arreta emateko harrera-mahaien eta leihatilen irisgarritasun unibertsala bermatzeari zuzendutako neurriak sustatu behako lirateke, pertsona guztiei egokitutako diseinu baten arabera.
12. Ospitaleetako larrialdietako guneen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
b) Automatikoki irekitzeko ateak sustatzea, modu autonomoan sartu ahal izan daitezen herritar guztiak, eta, zehazki, mugikortasun urria duten pertsonak.
c) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
d) Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean.
e) Kanpoaldeko tinbreen irisgarritasun-baldintza teknikoak betetzea.
f) Sarrera guztietan jartzea komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak.
g) Informazioa Braillez eta goi-erliebez ematea.
h) Norabidezko seinaleztapen egokia jartzea.
i) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
j) Entzumen-desgaitasuna dutenei informazioa modu irisgarrian emango zaiela bermatzea.
13. Eskaileren irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; bereziki, bi aldeetan helduleku bikoitza egoteari dagokionez, baldintza tekniko egokiak betez. Horrekin batera, eskaileretatik hurbil informazioa jar liteke, goiko eta beheko pisuetan dauden zerbitzuei buruzkoa. Bestetik, heldulekuetan ikusmen-desgaitasuna dutenentzako norabidezko seinaleztapen egokia jartzea gomendatzen da.
14. Ospitaleetan dauden igogailuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Kanpoaldeko pultsadoreak altuera egokian egotea.
b) Igogailuko ateetatik igarotzeko gutxieneko zabalera betetzea, bai eta paretekiko kontraste egokia egotea ere.
c) Oinez hautemateko seinaleztapen egokia egotea igogailuen sarbidean.
d) Barrualdeko botoiak altuera egokian egotea, eta informazioa Braillez eta goi-erliebez ere ematea.
e) Soinudun informazioa egotea kabinen barrualdean.
f) Kanpoaldearekin komunikatzeko interfonoak edo telefonoak egotea.
g) Informazio-pantailak jartzea herritar guztientzat, eta, batez ere, entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
15. Ospitaleetan dauden komun orokorren irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Komunetara sartzeko arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
b) Mugikortasun urria dutenentzako komun erreserbatuak jartzea komun orokorretan, erreserbatuak urrun egoten baitira batzuetan, nahasmendua eragiteko arriskuarekin. Horrekin, erreserbatutako komunen gutxieneko kopurua beteko litzateke.
c) Erreserbatutako komun hurbilenak non dauden adierazten duen seinaleztapen egokia jartzea komun orokorretan.
d) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
e) Informazioa Braillez eta goi-erliebez jartzea.
16. Ospitaleetan mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Ospitale-gune guztietan egotea mugikortasun urria dutenei erreserbatutako eta egokitutako komunak, beste gune edo solairu batzuetara joan behar izatea saihesteko.
b) Dauden komun erreserbatuetako seinaleztapena egokia izatea.
c) Sarreretako koska guztiak kentzea, eta arrapalek irisgarritasun-baldintzak betetzea.
d) Irisgarritasun-baldintzak betetzea erreserbatutako komunen sarreretan; bereziki, igarotzeko zabalera egokia duten eta kanpoalderantz irekitzen diren ateak egoteari dagokionean (lerragarriak izan daitezke).
e) Argi automatikorik ez jartzea.
f) Pediatria-guneetan, irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten komunak egotea mugikortasun urria duten adingabeentzat.
g) Gurpildun aulki batetik komun-zulora lekualdatzea ahalbidetzen duen albo bat egotea gutxienez.
h) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten heldulekuak jartzea.
i) Komun-zuloak altuera egokian egotea.
j) “Eskutoki” motako iturriak kentzea, eta aginte bakarreko txorrotak edo txorrota automatikoak jartzea horien ordez.
k) Komuneko osagaiak altuera egokian jartzea.
l) Kordoi motako alarma-sistema jartzea, eta behar bezala edukitzea hori, funtzionatuko duela bermatzeko.
m) Informazioa hobetzea ikusmen-desgaitasuna dutenentzat.
n) Biltegiratzeko toki nahikoak egotea ospitaleetan, mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako komunak xede horrekin erabiltzea saihesteko.
17. Ospitaleetan dauden lagundutako komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, mugikortasun urria dutenek erabili ahal izan ditzaten.
18. Ospitaleetan dauden itxarongelen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
b) Itxarongelak korridoreetan ez jartzea.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
d) Soinudun informazioa sartzen joatea argidun ohartarazpenetan edo txanda emateko makinetan.
e) Arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea txanda emateko makinetan.
19. Kontsulta orokorren irisgarritasun-baldintza egokiak plangintza bideragarri baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Informazio egokia egotea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
e) Postontzien, behatxuloen eta tinbreen irisgarritasun-baldintzak betetzea, bai altuerari dagokionez, bai seinaleztapenari dagokionez.
f) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
g) Diagnostiko-zerbitzuetako besaulkien eta kabinen irisgarritasun-baldintzak betetzea. Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
h) Aldagelen eta komunen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
i) Biltegiratzeko toki nahikoa egotea, mugikortasun urria dutenak aldageletara eta komunetara sartzea eta horietan mugitzea zailtzen edo eragozten duten oztopoak egotea saihesteko.
j) Entzumen-desgaitasuna dutenak komunikatzea bermatzeko protokoloak egitea.
20. Erradiologia-zerbitzuen eta otorrinolaringologia-, arnasketa- eta indar-probak egiteko kabinen irisgarritasun-baldintza egokiak jarduera jarraitu baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da.
a) Horietara sartzeko ibilbideak zailtzen dituzten oztopoak kentzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Erradiologia-ekipoen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
d) Diagnostiko-mahaien irisgarritasun-baldintzak betetzea, mugikortasun murriztua dutenak lekualdatzeko garabiak eta polipastoak barne hartuta.
e) Kabinen barrualdean komunikazio-sistema egokiak jartzea (argidun seinaleak edo beste mota batekoak), entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat.
f) Aldagela irisgarriak egotea erradiologia-gune guztietan.
g) Aldageletan alarma-sistemak jartzea.
h) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
21. Errehabilitazio-zerbitzuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Sarreren eta ateen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
b) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
c) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
22. Gimnasioen edo errehabilitazio-guneen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Gutxienez aldagela irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat egokiak diren ezaugarriekin.
e) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten dutxak egotea.
f) Komunetan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako komun irisgarri bat egotea gutxienez, sexuaren arabera bereizita.
g) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
h) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
i) Irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatzea errehabilitazio-ekipoak eta -gailuak sartzean.
23. Ginekologia-kontsultetan irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Gutxienez ginekologia-eremu irisgarri bat egotea ospitale bakoitzean, ezaugarri egokiekin, besaulki edo esku-ohe egokiekin, irisgarritasun-baldintza egokiak dituen aldagelarekin, eta garabia edo polipastoa jartzea mugikortasun murriztua dutenak lekualdatzeko.
d) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
24. Pazientearen eta erabiltzailearen arretarako zerbitzuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
b) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
c) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
25. Logelen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Ahalik eta logela egokitu gehien egotea mugikortasun urria duten pertsonentzat, ospitaleratze-gune guztietan.
b) Pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioekin bat egiten duten logela- eta komun-ereduak egitea, eta EAEko ospitaleetan ezartzea horiek, pixkanaka.
c) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
d) Gurpildun aulkien erabiltzaileek logelen barrualdean bira egin ahal izatea, diametro egokiarekin.
e) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
f) Logeletan dauden gailuen eta makina saltzaileen (telebista-txartelak, telefonoak, etengailuak eta abar) irisgarritasun-baldintzak betetzea.
g) Kordoi motako alarma-sistemak jartzea komunetan, eta behar bezala edukitzea horiek, funtzionatuko dutela bermatzeko.
h) Ospitaleratuta daudenen gurpildun aulkiak edo mugikortasun urria dutenen laguntza-produktuak uzteko toki nahikoa egotea bermatzea.
i) Terrazara oztoporik edo trabarik gabe atera ahal izatea bermatzea, logelak terraza duenean.
j) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
k) Logelak domotizatzeari begirako neurriak sustatzea; bereziki, leihoak irekitzeko mekanismoei, argiei eta abarrei dagokienean.
l) Logeletako konketen irisgarritasun-baldintzak bermatzea; batez ere, horietara hurbildu ahal izateko toki libreari dagokionean.
m) Kanpoaldeko hodiak behar bezala estalita egotea, erretzeko arriskuak saihesteko.
26. Boxen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Mugikortasun urriko pertsonentzako gune irisgarri eta egokiak egotea.
b) Pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioarekin bat egiten duten boxen eredua egitea.
c) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
d) Dutxen kopuru nahikoak bete ditzala irisgarritasun-baldintzak.
27. Erabilera anitzeko aldagelen eta komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, senideei bideratutako komunen, dutxen eta aldagelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, mugikortasun urria duten pertsonei egokitutako komun/dutxa/aldagela bana egotea bermatuz gutxienez gune bakoitzeko.
28. Osatek zentroen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten arrapalak egotea eskailerak dauzkaten sarrera guztietan.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
e) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
f) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
g) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
h) Gutxienez aldagela irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
i) Gutxienez komun irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
j) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak diagnostiko-mahaietara lekualdatzeko.
29. Adingabeentzako eskolen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea, eta mugikortasun urria duten ikasleentzat egoki antolatuta egotea horiek.
b) Komun irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
d) Informazioa Braillez eta goi-erliebez jartzea.
30. Ziber-ikasgelen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea, eta mugikortasun urria duten ikasleentzat egoki antolatuta egotea horiek.
b) Ordenagailu eta gailu teknologiko irisgarriak egotea, eta egokitzapen posibleak aurreikustea.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
31. Areto nagusien eta auditoriumen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea, behar duten kontrastearekin.
b) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
c) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
d) Mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako guneak egotea, behar diren baldintza teknikoekin.
e) Behar besteko eserleku egokiak egotea mugikortasun urria dutenentzat.
f) Oholtzetara igotzeko arrapalak egotea.
g) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
32. Kaperen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten arrapalak egotea eskailerak dauzkaten sarrera guztietan.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea, behar duten kontrastearekin.
c) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
d) Mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako guneak egotea, behar diren baldintza teknikoekin.
e) Eserleku egokiak egotea mugikortasun urria dutenentzat.
33. Ospitaleetan dagoen ekipamenduaren irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, beharrezko klausulak edo baldintzak sustatu beharko dira kontratazio publikoko prozeduretan, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatze aldera.
34. Ospitaleetako postontzien eta tinbreen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, elementu horiek instalatzeko protokolo bat egin behar da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioetan oinarritutakoa.
35. Larrialdietako ateen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, indarrean dagoen esparru juridikoa betez, eta barra bikoitza duten ateak egotea bermatuz, behar bezala seinaleztatutako irteera irisgarriekin batera.
36. Ospitaleetan dauden makina saltzaileen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka egokitzea bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, beharrezko klausulak edo baldintzak sustatu beharko dira kontratazio publikoko prozeduretan, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatze aldera.
37. Ospitaleetako elementuak, gailuak eta azpiegiturak hornitzeaz, jartzeaz eta horien mantentze-lanak egiteaz arduratzen diren teknikariei zuzendutako kontzientziazio-ekintzetan prestakuntza-prozesuak eta prozesu parte-hartzaileak antolatzea gomendatzen da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak osasun-eremuan erabat ezartzea bermatzeko xedez.
38. Ospitale bakoitzeko langileen eta zuzendaritzaren arteko komunikazio- eta informazio-bideen arintasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren ahaleginak egitea gomendatzen da, birgaitze-lanen proiektuak egiteari dagokionez. Ekarpen egokiak jasotzea eta integratzea ahalbidetuko luke horrek, desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun funtzionalari mesede egiteko iradokizunak sartze aldera.
39. Desgaitasunen bat duten pertsonak biltzen dituzten elkarteekin prozesu parte-hartzaileak egitea gomendatzen da, bai eta erabiltzaileekin ere, ospitale-esparruak birgaitzeko obra handien proiektuak egiteari dagokionez.
40. Kronograma zehatz bat ezarriz, osasun-guneetan, -gailuetan, -elementuetan eta -zerbitzuetan pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak erabat ezartzea lortzea ahalbidetuko duten protokoloak egitea gomendatzen da.
41. Kontratazio publikoko prozeduretan pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak erabat eta eraginkorki sartzea gomendatzen da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak osasun-eremuan bermatzeko xedez.
42. Osasun-instalazioei eta -zerbitzuei dagokienez, irisgarritasunaren arloan, indarrean dagoen esparru juridikoan dauden gabezien diagnostikoa egitea gomendatzen da, araudia aldatzeko ekimenak abiarazi daitezen eskudun eremuetan.
1 EDEKA. Libro blanco sobre la discapacidad en Euskadi. Libro blanco sobre la discapacidad en Euskadi. Inclusión Social, Vida independiente, Participación, Ciudadanía Activa y Derechos Sociales de todas las personas con discapacidad en Euskadi: el Reto de la Igualdad.
2 ACCEPLAN. Libro blanco. Por un nuevo paradigma, el Diseño para Todos, hacia la plena igualdad de oportunidades. 2013ko otsaila.
3 Akutuen arreta honela definitzen da: osasun-arreta espezializatua eskatzen duen egoera edo denboraldia, gaixo batek lesio, gaixotasun edo traumatismo larri bat dela eta tratamendua jasotzen duenean edo ebakuntza kirurgiko baten ondoren osatzen den bitartean.
4 Egurrezko edo metalezko pieza, modu zeiharrean beste pieza bertikal bati lotuz gero, hirugarren pieza horizontal edo makur baten euskarri izateko balio duena.
5 Zeregin hauek egiten dituzte:
a) Euskadiko osasun-sistemako erabiltzaileen eta horien senideen eskubideak eta betebeharrak betetzen direla zaindu.
b) Erabiltzaileak eta horien senideak informatu eta orientatu zentroko egonaldiari dagozkion kontuen gainean, osasun-zerbitzu edo -establezimenduaren gainean eta Euskadiko osasun-sistemari dagozkion eskubideen eta betebeharren gainean (adierazpen honetan jasotzen dira eskubide eta betebehar horiek)
c) Laguntza-taldeekin elkarlanean aritu, erabiltzaileek eta pazienteek baimen informatuaren dokumentua zuzen betetzeko behar dezaketen informazio osagarria ematean.
d) Osasun-zentroaren, -zerbitzuaren edo -establezimenduaren funtzionamenduaren inguruko erreklamazioei arreta eman, eta eskudun organoari bideratu, hark erantzun diezaien. Egindako jardueren berri emango zaie kexagileei, dekretu honen garapenean ezartzen diren epeen barruan.
e) Osasun-zentroko, -zerbitzuko edo -establezimenduko zuzendaritzari jakinarazi erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ez betetzea ekar dezaketen egitateak edo jarrerak egon ahal izan direla.
f) Zentroko zuzendaritzak osasun-profesionalekiko eta osasun-egituretan lan egiten duten gainerako langileekiko erasoak prebenitzeko eta horiei arreta emateko xedez ezarri dituen neurriak betetzen direla zaindu, alde batera utzi gabe, laneko arriskuen prebentzioaren arloan, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan dauden prebentzio-zerbitzuei dagozkien eskumenak.
g) Erabiltzaileek eta haien senideek aurkeztutako ekimenak eta iradokizunak izapidetu eta haiei erantzun.
h) Bitartekaritza-proposamenak egin, erreklamazioaren gaiaren izaerak hala ahalbidetzen duenean.
6 Hauek dira Osateken jarduera nagusiak:
– Puntako teknologiako irudien bidezko diagnostiko-zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ustiatzea.
– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-politika orokorraren esparruan ezartzen diren araubidean eta baldintzetan ikertzea eta irakastea.
7 13-1. artikuluak hau xedatzen du: “Para garantizar y promover la accesibilidad de los entornos urbanos, espacios públicos, edificios, transportes y sistemas de información y comunicación ya existentes, de titularidad, uso o servicio público, el Gobierno Vasco, las Diputaciones Forales, los Ayuntamientos y demás entidades públicas elaborarán programas cuadrienales para la promoción de la accesibilidad…”.
Xehetasunak
II. kapitulua
Arau esparrua
III. kapitulua
Irisgarritasuna aztertutako ospitaleetan
IV. kapitulua
Euskadiko ospitale-sarearen irisgarritasuna.
Osakidetzako teknikarien eta osasun zerbitzuak erabiltzen dituzten ezintasunen bat duten pertsonen ikuspuntua
V. kapitulua
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak burututako jardun-programak
VI. kapitulua
Ondorioak
VII. kapitulua
Gomendioak
VIII
kapitulua
Laburpena
VIII. kapitulua
Laburpena
Helburuak
Helburu nagusia
Txosten honek Euskal Herriko ospitaleen irisgarritasuna zertan den aztertzea du helburu.
Desgaituek erakunde honi egin zizkioten eskaerengatik erabaki zuen Arartekoak, nagusiki, txosten hau prestatzea. Izan ere, urteotan barrena, talde horrek kexa ugari egin ditu, banaka nahiz taldeka, EAEko osasun zentroetan eta ospitaleetan dauden oztopo ugariak direla eta.
Aztergai izan ditugu bai Osakidetzaren sare publikoko ospitaldeak, bai Osakidetzarekin itundutako ospitale pribatu batzuk.
Era berean, azterlan honen bidez, Desgaituen eskubideei buruzko Hitzarmenetik eratorritako betebeharra bete nahi da. Hitzarmen hori New Yorken onetsi zen, 2006ko abenduaren 13an, eta Espainiak berretsi zuen, 2007ko abenduaren 3an (BOE, 96. zk., 2008ko apirilaren 21ekoa). Honela dio: “estatu kideek informazio egokia bilduko dute, estatistika eta ikerketa datuak barne direla, hitzarmen hau gauzatzeko politikak formulatu eta ezarri ahal izan ditzaten”.
Euskal osasun sistemak garrantzizko tokia du Estatu osoan; horregatik, Arartekoak, ekimen honen bidez, elementu garrantzitsuak eman nahi izan ditu irisgarritasunaren arlo zehatzean sistema hobetu ahal izateko.
Helburu zehatzak
Azterketa honen bidez Arartekoaren erakundeak planteatu dituen helburu zehatzak honako hauek dira:
Irisgarritasuna eta mugikortasun urriko pertsonak
Irisgarritasuna
Azterketa horren edukia mugatzeko, beharrezkoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren eginkizunak irisgarritasunaren ikuspuntutik zehaztea, mugikortasun urriko pertsonentzako ibilbide, instalazio eta zerbitzuen kokapena eta erabilgarritasuna erabakitzen dituen irisgarritasun katea kontuan hartuta.
Irisgarritasuna honako premisa honen ikuspuntutik ulertu behar da: edozein pertsonak eskubidea du eraikin, zerbitzu edo produktuak baldintza berdinetan erabiltzeko.
Bestalde, irisgarritasunaren kontzeptua ulertzeko, giza jarduerari loturiko hiru oinarrizko gaitasunak hartu behar dira kontuan: mugikortasuna, komunikazioa eta elkar ulertzea. Hiru giza jarduera horiek mugatuak daude, hainbat oztopo daudelako.
Irisgarritasuna bermatzeak esan nahi du ingurune, eraikin, garraiobide edo komunikabide jakin batera sartzeko aukera egongo dela eta pertsona guztiek zerbitzua pentsatu den moduan erabili ahal izango dutela. Gainera, erabilera autonomoa bermatu behar da, hau da, pertsona guztiei baliabidea modu independentean erabiltzeko aukera eman behar zaie.
Irisgarritasun katea
Pertsona bat lekuz aldatzeak jarraitua eta oztoporik gabea izan behar du, abiapuntutik helmugaraino. Hau da, ibilbideak hasieratik amaierara izan behar du irisgarria, pertsona guztiek baldintza berdinetan erabili ahal izateko.
Irisgarritasun kate horrek joan-etorriak egiteko informaziorako sarbidea ere eman behar du, mezuak jaso eta ulertzeko erraztasunak eta abar.
Txosten hau egiteko, irisgarritasun katea egituratzeko aintzat hartu diren funtsezko elementuak honako hauek izan dira: garraioa, publikoa (ospitaletik hurbil dauden geltokiak) zein pribatua (aparkalekuak), ospitalera iristeko beharrezkoak diren elementuak, kanpoaldetik barrura sartzeko ibilbidea eta ospitalearen eraikina.
1. KANPOKO IRISGARRITASUNA: ekipamendurako (geltoki edo aparkalekurako) ibilbideak irisgarria izan edo gutxienez ibiltzeko moduan egon behar du; geltokiek edo aparkalekuek ere irisgarriak izan behar dute.
2. BARNE-IRISGARRITASUNA: (bisitaria-gaixoa) sarbidea eta barrutian zehar mugitzea, barruko elementuetara heltzea eta ekipamendua erabiltzea.
3. OSPITALEKO IRISGARRITASUNA: (gaixoa) gelen barruan mugitzeko baldintzak, baita ospitaleratzeak, kontsultategietara heltzeak, errehabilitazioak, erradiografiak eta ekografiak egiteak eta abarrek eskatzen dituzten zerbitzuetara iristeko baldintzak ere.
Zeharkako alderdi gisa, irisgarritasun katearen ibilbide osoan komunikazioa aztertu da. Komunikazio hori garrantzitsua da helmugara heltzeko, eta seinaleen, jarraitu beharreko marren eta informazio akustiko zein bisualeko elementuen bidez eman behar zaie entzuteko zein ikusteko desgaitasuna duten pertsonei.
Mugikortasun urriko pertsonak
Azterketa honen ondorioetarako, adineko eta desgaitu guztiak izango dira mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak. Mugikortasun urri iragankorra dutenak, berriz, gaixotasun edo eragozpenak dituzten pertsonak dira (haurdunak, igeltsua jarrita dutenak, iktusak jota daudenak, bihotzeko gaitza dutenak, hezur-giltzaduretako gaixotasunak dituztenak eta abar), baita ospitalera 3 urtetik beherako haurrekin batera jotzen dutenak ere.
Eustatek (Euskal Estatistika Erakundea) 2015ean jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.173.210 pertsona bizi ziren. Horietako 458.396 65 urtetik gorakoak izan dira, biztanleen %21. Era berean, 2008ko desgaitasun, autonomia pertsonala eta mendekotasun-egoerei buruzko inkestaren bidez jasotako datuen arabera, 169.400 pertsona desgaitu bizi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleen %7,79, alegia.
Eustatek 2014an EAEko zentroetan ospitaleratuta zeuden biztanleei buruz jaso dituen datuei dagokienez, “%46,5 65 urtetik gorakoak ziren eta ospitalizatutako gaixo gehienak 78 urtekoak ziren”.
Pertsona horien kopuruari gehitu behar zaio, ospitaleen erabiltzaile direnez, mugitzeko gaitasuna aldi batez mugatua duen edozein pertsona, hau da, desgaitasuna aitortua ez izan arren une jakin batzuetan mugitzeko arazoak izan ditzaketen pertsonak, hala nola aldi baterako ezintasuna dutenak, haurdunak, igeltsua jarrita dutenak, istripuren bat izan dutenak, oro har, gaixoak eta abar.
Kontuan izan behar da, gainera, mugikortasun urriko pertsonak biztanleen %50 izatera hel daitezkeela, “EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa” izenburuko txostenean azaldu bezala. Osasun zerbitzuen erabiltzaileei dagokienez, ehuneko hori are handiagoa izango dela aurreikusten da.
Lurraldea |
Mugikortasun urri iraunkorra, guztira |
Mugikortasun urri iragankorra, guztira |
Mugikortasun urria dutenak, guztira |
Mugikortasun urria dutenen ehunekoa |
Araba |
85.411 |
30.473 |
115.884 |
%36,01 |
Bizaia |
338.891 |
103.390 |
442.281 |
%38,74 |
Gipuzkoa |
203.494 |
64.342 |
267.836 |
%37,72 |
GUZTIRA |
627.796 |
198.205 |
826.001 |
%38,00 |
Datu orokorretara joz gero, esan daiteke egun EAEn bizi eta ospitaleen erabiltzaileak direnen %38k mugikortasun urriko pertsonak direla.
Ospitaleen erabiltzaileei dagokienez, %76,5ek mugikortasun urria dute, iraunkorra edo iragankorra. Datu hori kontuan hartuta, ospitaleen inguruko irisgarritasunaren gaiari lehenbailehen heldu behar zaiola ikus daiteke. Izan ere, ezinbestekoak dira gaia erakunde eta agente eskudunen agendetan sartzea eta aurrekontu egokia ezartzea, irisgarritasun-baldintzak betetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleak normaltasunez erabiltzea ahalbidetzeko.
Mugikortasun urria duten biztanleak EAEko ospitaleetan
Antzemandako irisgarritasun arazoak
Ospitaleetako zerbitzuetara iristeko orduan, talde horrek aurki ditzakeen arazo nagusiak honako hauek izan daitezke:
Metodologia
Azterketaren metodologia
Ikerlanean metodologia kuantitatiboa zein kualitatiboa erabili dira. Metodologia kuantitatiboa irisgarritasunaren arauen betetze maila ebaluatzeko adierazleen ereduak erabiliz burutu da. Adierazleen multzoa gure teknikariek osatu dute. Horietaz gain, galdetegi batzuk ere erabili dira, bisita egin aurretik ospitaleetara bidali direnak. Galdetegien bidez, aztertutako arloei buruzko datu zenbatgarriak batu ditugu.
Metodologia kualitatiboa elkarrizketen bidez burutu da. Elkarrizketa horiek ospitaleetan egin dira, edo zenbait ospitaletako teknikari batzuek eta mugikortasun urriko erabiltzaile batzuek osatutako kontraste taldeetan.
Faseak
Azterlana burutzeko, zenbait fasetan oinarritutako metodologia jarraitu da. Fase bakoitzean, halaber, ekintza batzuk bereizten dira eta, horiei esker, azterketa egitean parte hartu duten eragile desberdinen (tekniko, sozial eta legala) ekarpenak bildu eta bateratu ditugu, aztergaiaren gaur egungo egoera ezagutu eta ikertzeko.
Txosten hau 2014ko maiatzetik 2016 maiatzera bitartean egin da.
Diagnostikoa egiteko tresnak
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako irisgarritasuna ebaluatzeko prozesuan hainbat datu zehatz biltzen dituen fitxa tekniko bat erabili da oinarri. Horri esker, irisgarritasunari buruzko araudiarekin bat, ospitaleek –publikoek zein pribatuek– irisgarriak direla esateko bete behar dituzten zenbait eskakizun aztertu dira. Izan ere, fitxa horrek ospitaleetara egindako bisitetan datuak biltzeko tresna gisa erabili da. Fitxak emango du ondoren landuko den informazio osoa. Fitxa hori egiteko, hainbat datu tekniko bildu dira, honako bi araudi hauetan jasota daudenak: apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena; Eraikuntzaren Kode Teknikoa, hain zuzen ere, “Documento Básico SUA. Seguridad de utilización y accesibilidad”. Datu horiek aparkalekuak egiteko erabili dira.
Ospitaleen kanpoaldean, garraio-sistematik abiatuta eremu bakoitzean zer ibilbide jarraitu behar den aztertu da, baita mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako aparkalekuak ere. Era berean, sarrera, espaloi, arrapala, eskailera eta seinaleetara heltzeko jarraitu behar diren ibilbideak aztertu dira.
Zentroetako sarbideetan, kanpoko ibilbideak eta aparkalekuak aztertzeaz gain, begiratu da sarbidea kale mailan dagoen, zer ate mota erabili den, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako seinaleak, ibilbideen seinaleztapena eta abar.
Ospitaleetako barnealdeari dagokionez, honako elementu hauei buruzko datuak bildu dira: zoladura mota, ibilbideak, kontsultategiak, komunak eta aldagelak, itxarongelak, gelak, kafetegiak, kaperak, beilatokiak, farmaziak eta abar. Saiatu da gaixoek zein familiakoek erabil ditzakeen elementu guztiak aztertzen, eta kasu batzuetan, langilearen ikuspuntutik ere.
Osakidetzak hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) dituen ospitaleak aukeratu eta aztertu dira, baita Osakidetzarekin itunduta dauden beste ospitale batzuk ere (lurralde bakoitzeko, gutxienez, horietako bi aztertu ahal izateko). Halaber, Osateken ospitale psikiatrikoak eta zentroak bisitatu dira.
Azterlan honetarako, ospitale adierazgarrienak eta “gaixotasun akutuak” artatzen dituztenak hautatu dira lagina osatzeko. Osakidetzako sare publikoko 16 ospitaleak aztertu dira, Osakidetzarekin ituna sinatu duten 12 ospitale pribatu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 8 ospitale psikiatriko. Era berean, Osatekek eskaintzen dituen 7 zerbitzuak aztertu dira, ospitaleak osatzeko elementu behar-beharrezkotzat eta garrantzitsutzat jotzen direlako.
Ospitaleak |
Publikoak/ Osakidetza |
Pribatuak/ Itunpekoak |
Psikiatrikoak |
Guztira |
Osatek |
Araba |
3 |
3 |
1 |
7 |
2 |
Bizaia |
8 |
4 |
3 |
15 |
4 |
Gipuzkoa |
5 |
5 |
4 |
14 |
1 |
GUZTIRA |
16 |
12 |
8 |
36 |
7 |
Osateken ospitale eta zerbitzu hauek aztertu dira:
OSPITALEAK |
HIRIA |
Indautxu klinika |
Bilbao |
Santa María de la Asunción klinika |
Tolosa |
Virgen Blanca klinika |
Bilbao |
Aita Menni ospitalea |
Arrasate/Mondragón |
Bidasoako ospitalea |
Hondarribia |
Basurtuko ospitalea |
Bilbao |
Gurutzetako ospitalea |
Barakaldo |
San Onofre Zainketa Ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Gorlizko ospitalea |
Gorliz |
Lezako ospitalea |
Laguardia |
Mendaroko ospitalea |
Mendaro |
Urdulizko ospitalea |
Urduliz |
Zumarragako ospitalea |
Zumarraga |
Deba Garaiko ospitalea |
Arrasate/Mondragón |
Galdakao-Usansoloko ospitalea |
Galdakao |
Gernika-Lumoko ospitalea |
Gernika-Lumo |
Arabako Ospitale Psikiatrikoa |
Vitoria-Gasteiz |
Bermeoko Ospitale Psikiatrikoa |
Bermeo |
Zaldibarko Ospitale Psikiatrikoa |
Zaldibar |
Zamudioko Ospitale Psikiatrikoa |
Zamudio |
Quirón Vitoria ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Ricardo Bermingham ospitalea |
Donostia-San Sebastián |
San Eloy ospitalea |
Barakaldo |
San Juan de Dios ospitalea |
Santurtzi |
Santa Marina ospitalea |
Bilbao |
Santiago Apostolua ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Txagorritxuko ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Donostia Unibertsitate Ospitalea |
Donostia-San Sebastián |
Donostia Unibertsitate Ospitalea. Arantzazu eraikina |
Donostia-San Sebastián |
Victoria Eugenia ospitalea |
Bilbao |
Vithas San Jose ospitalea |
Vitoria-Gasteiz |
Donostiako Onkologikoa |
Donostia-San Sebastián |
Osatek, Areetako anbulatorioa |
Getxo |
Osatek, Doktor Areilza anbulatorioa |
Bilbao |
Usurbilgo sendategia |
Usurbil |
Bisitatutako ospitale bakoitzaren tamaina nolakoa zen, denbora luzeagoa ala laburragoa behar izan da haietako bakoitza aztertzeko, zehazki, 4 eta 40 ordu bitartean.
Euskadiko ospitale-sarearen irisgarritasuna (teknikarien eta erabiltzaileen ikuspuntua)
Euskadiko ospitale-sarearen irisgarritasuna
Osakidetzako teknikarien eta osasun zerbitzuak erabiltzen dituzten ezintasunen bat duten pertsonen ikuspuntua
EAEko osasun-sareko ospitaleak aztertu eta lehen ondorioak atera ondoren, bidezkotzat jo zen eztabaida-talde bat eratzea (egia esan, bi talde eratu dira, berehala azalduko den moduan), landa-lanaren fasean –ospitaleetan egindako bisitetan– jasotako informazio kuantitatiboa eta objektiboa osatzeko.
Erabilitako metodologia garai hartan bildutako informazioa egiaztatu eta humanizatzeko baliatu zen partaidetza-estrategiaren zati da. Izan ere, metodologia hau erabiliz, xehetasunez ezagutu nahi izan dira, alde batetik, osasun-teknikarien iritziak eta proposamenak, eta bestetik, ezintasunen bat (fisikoa zein sentsoriala) duten pertsonek osasun zerbitzuak erabiltzeko orduan antzemandako zailtasunak.
Eztabaida-taldea 2015eko urriaren 9an bildu zen, Arartekoaren Gasteizko egoitzan.
Galdetutako pertsonak Osakidetzako lanbide-profil guztietakoak ez badira ere, horietako asko ospitaleko arretaren giltzarria dira: mediku profesionalak, erizainak, administrazioko langileak, zeladoreak…
Era berean, ezintasunen bat dutenen taldean ez daude ezintasun mota guztietako pertsonak, eta ez dute kolektibo osoa ordezkatzen, ezintasunen bat duten pertsona ororen ikuspuntua adierazten duten arren.
Parte hartzeko prozesu horretan, talde-dinamikan eta ateratako ondorioetan agerian jarri denez, prozesuetan presente egon behar duten arren ahaztuta dauden horiei hitza eman zaie.
Ondorio orokorrak
Ondorio orokorrak
Txostenean zerrendatzen diren zailtasunak ez dira berberak ospitale-esparru guztietan, eta ez diete berdin eragiten desgaitasun mota guztiei; era berean, ez dute garrantzi berbera ospitaleetako kanpo-zerbitzuetan eta ospitaleratzetik eratorritako zerbitzuetan. Hala ere, ikuspegi orokorra errazte aldera, ondorio horiek multzokatuta aurkeztea erabaki da, informazioa biltzeko bisitetan jaso dugun informazio grafiko eta tekniko andana dela-eta.
Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legetik eratorritako betebeharrak betetze aldera, eta garrantzia-ordenari gagozkiola, garrantzirik handiena eman behar zaio euskal administrazio publikoek, sanitarioek bereziki, plangintza errealista eta jasangarri egokia egin dezatela, epe ertainera eta luzera begirakoa, modu eraginkorrean jorratu ahal izan daitezen txostenean azpimarratzen diren gabeziak.
Horretarako, lehentasunez jorratu beharko da osasun-gune bakoitzean baliabide-kopuru egokia egoteko beharra. Baliabide horiek pixkanaka joango dira osatzen, baina, gutxienez, hauteman diren arazo larrienak arintzea ahalbidetuko dute, bai eta erabiltzaile-kopuru handienarentzako hobekuntzak ekartzea ahalbidetuko ere; bereziki, kanpo-kontsultetako zerbitzuetan eta proba diagnostikoak egiteko zerbitzuetan.
1. Irisgarritasun-baldintzak: EAEko ospitaleetako irisgarritasun-baldintzak eta beste eremu batzuetan (garraioan, hezkuntzan, kirol-instalazioetan eta abarretan) daudenak ez dira oso ezberdinak. Irisgarritasun-katearen etapa giltzarri guztietan atzematen dira gabezia pilatuak irisgarritasun-egoeraren arloan:
– Ospitaleetarako sarbideen ibilbideetan.
– Ospitale-esparruaren barrualdeko ibilbideetan.
– Ospitale-zentroak eratzen dituzten sekzioen barne-mugikortasunean: itxarongeletan, kontsultetan, askotariko diagnostiko-unitateetan, logeletan eta abarretan.
– Nabarmendu egin behar da, beste eremu batzuetan bezalaxe, osasun-instalazioetan funtsean ez dagoela inolako neurririk ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonak informaziora berdintasun-baldintzetan iristea bermatzeko.
2. Esparru juridikoa: Irisgarritasunaren gaiaren esparru juridikoa, EAEn, Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak finkatzen du. Bi garapen-dekretu hauetan ezartzen dira baldintza teknikoak, eta lege horretan jasotzen diren esku hartzeko eremuetan ezar daitezke: apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan batetik, zeinak hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen, eta garraioan irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onetsi dituen uztailaren 10eko 126/2001 Dekretuan bestetik.
3. Bilakaera eta egungo egoera: Jakin egin behar da lege hori indarrean jarri zenetik aurrerapauso handiak egin direla EAEko osasun-zentroetan irisgarritasun-baldintza teknikoak bermatzeko neurriak hartzeko orduan.
Batez ere, eraikin berrietan ikus daiteke bilakaera hori; izan ere, zeroko kotan eraikitzen dira sarrerak, oztoporik gabe eraikitzen dira esparruaren barrualdeko ibilbideak, komun egokituak jartzen dira eraikinetako solairu guztietan, eta irisgarritasuna bermatzen da ospitaleko logela guztietan.
Hala eta guztiz ere, txosten honetan egindako diagnostikoak aukera ematen du ondorioztatzeko gaur egun gabezia oso adierazgarriak daudela, eta erabilera unibertsala izatea mugatzen dutela horiek.
Berriak ez diren eraikinei dagokienez, adierazi beharra dugu horiek birgaitzeko eta egokitzeko ahalegin handia egin dela, eta hainbat jarduera egin direla instalazioen irisgarritasuna bermatzeari eta sustatzeari begira. Dena dela, ikerlan honetako datuei erreparatuta, esan dezakegu irisgarritasunean lortu diren hobekuntzak ez direla nahikoak oraindik, mugikortasun murriztua duten pertsonak EAEko ospitale-zerbitzuetara modu autonomoan eta berdintasun-baldintzetan iritsi ahal izateko mailara iristeari dagokionez.
Askotarikoak dira irisgarritasuna bultzatzeko obrak egiteko unean dauden zailtasunak azal ditzaketen arrazoiak eta kausak. Batzuetan, egiaztatu ahal izan dugu eraikinen antzinatasunak eragiten duela zailtasun hori; beste batzuetan, ordea, instalazioen erabilera okerrak eragiten du iristezintasuna.
4. Osasun-langileen laguntza: Azpimarratzekoa da, baita ere, osasun-langileek oro har egiten duten lana; izan ere, ahalegin handia egiten dute mugikortasun murriztua duten pertsonek osasun-zerbitzuak erabiltzean topatzen dituzten zailtasunak eta oztopoak konpon daitezen, ahalik eta hoberen iritsi ahal izan daitezen horiek.
Txosten hau egiteko sortu zen kontraste-taldeak bat-batean eta aurretik pentsatu gabe nabarmendu zuen, Euskadiko ospitale-sisteman oro har eta ospitale zehatz batzuetan bereziki hauteman diren mugaketak eta gabeziak albo batera utzi gabe, desgaitasunen bat duten pertsonak zerbitzuetara, proba diagnostikoetara edo ospitaleratze-guneetara iristeari dagokionez, zerbitzua berez uste dena baino baldintza hobeetan burutzea lortzen dutela osasun-langileen konpromisoak, sentikortasunak eta egite onak.
Egite hori medikuei, zalantzarik gabe artatzen baitituzte korridoreetan kontsultetara sar ezin daitezkeen pazienteak, zeladoreei, esku-oheetarako transferentzia egiten laguntzen baitute, erizainei, irisgarriak ez diren logeletan ospitaleratuta dauden pazienteen egonaldia hobetzen saiatzen baitira, mantentze-lanetako langileei eta desgaitasunen bat duten pertsonak osasun-zerbitzuetara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izatea ahalbidetzen duten langile guztiei egotz dakieke.
5. Osasun-langileek azpiegiturak planifikatzeko eta egikaritzeko orduan duten parte-hartzea: Kontraste-taldean eskuratu diren lehenengo ondorioen artean, langileen eta ospitale bakoitzeko administrarien artean komunikazio-bideak irekitzeko beharra agertzen da, kontu horien inguruan komunikazio urria edo ez-eraginkorra dagoela hautematen baita. Gainera, nabarmendu dezakegunez, hobetzeko aukera handia egongo litzateke beren eguneroko lana sistema honen irisgarritasun-egoera eskasetan egin behar duten profesionalen ekarpenak kontuan hartuko balira. Beraz, osasun-langileek nahiz erabiltzaileek obra posibleen inguruan edo jorratu beharko liratekeen edo jorra litezkeen hobekuntzen inguruan egiten dituzten ekarpenak kontsultatzeko eta aztertzeko bide arinagoak sortu beharko lirateke.
6. Irisgarritasun-katea: Osasun-eremuan irisgarritasun-katea osatzen duten elementuei dagokienean, lehenik eta behin, ospitale-zentroetara iristeko balio duten hiri-inguruneen egoera oro har txarra dela ikusi dela adierazi behar da; hala nola: ospitale bereko eraikinetara sartzeko ibilbideak eta horien artean mugitzeko ibilbideak, desgaitasunen bat dutenentzat gordetako aparkaleku-gabezia (gainera, aparkaleku horiek gutxitan egoten dira sarrera nagusietatik hurbil, eta hala egon beharko lukete), bide ezegokiak garraio publikoen geralekuetatik, garraio publiko gutxi edo, batzuetan, horien maiztasun urria.
Aintzat hartu behar da hiriguneetatik urrun daudela gure osasun-zentro asko, eta, gainera, malda handiegia duten guneetan egoten direla eraikinak. Horrek are beharrezkoagoa egiten du ibilbide irisgarriak eta oztoporik gabeak jartzea, eta garraio publikoaren sisteman eskaintza egokia emanez iritsi ahal izatea bermatzea.
7. Komun egokituak: Era berean, datuetan ikus daitekeenez, gabezia handia dago instalazioetako gune komunetan eta proba diagnostiko jakin batzuk egiteko eremuetan egon behar den komun egokituen kopuruan. Ospitale batzuetan, eraikinaren komunikazio horizontaletan komun egokiturik ez dagoela egiaztatu ahal izan da. Komun egokiturik egon ezean, lekualdaketak egin behar izaten dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonek, edo eratxikitako eraikinetara joan.
8. Itxarongelak: Egiaztatu ahal izan denaren arabera, itxarongelek, askotan, ez dute behar besteko tokirik edukitzen gurpildun aulkien erabiltzaileentzat. Sarreretako atondoetan dauden itxarongelen %84an, ez dago ezinduei gordetako tokirik, eta, aztertu diren gainerako itxarongeletan, guztizkoaren %90ean falta dira horiei gordetako tokiak. Ondorioz, igarobideetan edo itxaroteko aurreikusita dauden guneetatik kanpo egon behar izaten dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, beren arretarako behar den informaziorako sarbidea zailduz.
9. Makina saltzaileak: Makina saltzaileak, askotan, iristezinak izaten dira bai gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, bai ikusmen-desgaitasuna dutenentzat. Gainera, egiaztatu ahal izan denez, konplexuak izaten dira adinekoek edo entzumen-desgaitasuna duten pertsonek erabil ditzaten.
10. Harrera-mahaiak: Garbi ikusi da, gainera, oro har, harrera-mahaiak gaizki erabiltzen direla askotan, eta ez dutela beren funtzioa betetzen. Gehienak ez dira irisgarriak gurpildun aulkien erabiltzaileentzat, eta erraz iristekoak diren horiek beste helburu batzuetarako erabiltzen dira (askotariko gauzak uzteko...), eta, ondorioz, erabiltezin bihurtzen dira.
11. Ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzako komunikazioa Oro har, zeinu-hizkuntzako interpreteak falta dira, eta ez dago entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin komunikatzeko neurri teknikorik.
12. Proba diagnostikoak egiteko kabinak eta ekipamenduak: Kezka handiz ikusi da irisgarritasun-zailtasun handiak dituzten kabina eta ekipamendu bereziak daudela, mediku-diagnostiko jakin batzuk egiteko erabakigarriak direnak. Audiometriak, arnasketa-probak eta proba kardiologikoak egiteko kabinez, PUVA kabinez eta abarrez ari gara.
Ekipamendu horiek erabili ezin izatearen ondorioz, batzuetan zaila da mugikortasun urriko pertsonei dagozkien probak egitea, eta, beste batzuetan, berriz, ezinezkoa da. Horrek mediku-diagnostikoetan eragin dezake, baita arin hautemateko probetan ere.
13. Ginekologia-kontsultak: Ginekologia-arretako kontsultetan ere irisgarritasun-zailtasunak daudela egiaztatu da. Egin diren egiaztapenetan ikusi ahal izan da irisgarritasun-arazoak daudela bai erabiltzen diren tresnekin, bai ekipamenduarekin (esku-oheak, atondoak eta komunak); ematen du ez dutela kontuan hartzen desgaitasunen bat duten emakumeak bertaratu daitezkeela. Bisitatu diren ginekologia-kontsultetan, ez da aurkitu diagnostikoak egiteko mahai irisgarririk. Horregatik salatzen dute desgaitasunen bat duten emakumeek ginekologia-arreta jasotzeko ezintasuna.
14. Aldagelak: Bai kontsulta orokorretako aldagelei dagokienez, bai erradiologia-eremuko eta ginekologia-kontsultetako aldagelei dagokienez, adierazi beharra dugu %14 bakarrik direla irisgarriak, baina ez dituztela nahitaezko alarmak eta eserleku egokiak, nabarmen zailduz horrela mugikortasun murriztua duten pertsonak modu autonomoan ibili ahal izatea. Aldagelak egokitu beharra dago, desgaitasunen bat duten pertsonek toki duinak izan ditzaten, eta langileen aurrean gehiegitan erantzi behar izatea saihesteko.
15. Logelak: Adierazgarria da irisgarriak edo irisgarritasun mugatua duten logelen kopurua hain urria izatea EAEko ospitale gehienetan.
Oro har egiaztatu ahal izan dugunez, traumatologia-eremuan daude logela egokituak, eta, beraz, eremu horretan ospitaleratzen dituzte mugikortasun murriztua duten pertsonak, ospitalean egon behar izatea eragin duen patologia edozein izanik ere, dagokien tratamendua jaso dezaten. Antolakuntza-arazo ugari sorrarazten ditu egoera horrek.
Era berean, ikusi denaren arabera, eta mugikortasun murriztua duten pertsonek gurpildun aulkia barrualdean utzi ahal izateari begira, askotan ez da nahikoa izaten logelen barrualdeko espazioa. Horrek galarazi egiten du mugikortasun murriztua duten pertsonak logelan bertan mugitu ahal izatea, eta etengabeko laguntza behar izaten dute moldatu ahal izan daitezen.
Era berean, ezin dezakegu ahatz logelen espazioa erabakigarria izaten dela mugikortasun murriztua duten pertsonak laguntzaile aritu daitezen, edo bisitari gisa joan daitezen ospitaleetara.
16. Laguntza teknikoak: Edonola ere, inguruabar jakinetan, hauteman diren gabeziak arindu ditzakete laguntza tekniko egokiek, gurpildun aulkien erabiltzaileak ospitaleko zerbitzuetara iristea errazten duten heinean. Zentzu horretan, erabakigarria litzateke garabiak jartzea ospitaleko hainbat eremutan, bai kontsulta-guneetan, bai probetarako kabinetan, bai logeletan, mugikortasun murriztua duten pertsonek egin behar duten transferentzia egiteari begira. Hala ere, laguntza tekniko horien hornidura oraindik nahikoa ez dela egiaztatu dute osasun-langileek eta pazienteek beraiek. Batzuetan, transferentzia egitea galarazi diezaioke horrek erabiltzaileari.
17. Lau urterako programak: Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu irisgarritasuna sustatzeko lau urteko programa dela oinarrizko tresna, lehendik dauden titulartasun, erabilera edo zerbitzu publikoko hirialde, espazio publiko, eraikin, garraio eta informazio eta komunikazio-sistemetara irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko, hala agintzen baitu abenduaren 4ko 20/1997 Legeak, irisgarritasuna sustatzekoak. Programa horren bidez, honako hauek egin behar dituzte eskudun administrazio eta gainerako erakunde publiko guztiek:
– egoeraren gaineko diagnostikoa egin eta egokitu behar diren kanpoko tokien, eraikinen, garraioaren eta komunikazioaren inbentarioa egin;
– eraginkortasun eta pertsona-kopuru handienak aintzat hartuko dituen lehentasun-ordena zehaztu;
– egokitzapenen finantza-programa ekonomikoa eta egutegia onartu.
Hala eta guztiz ere, irisgarritasuna sustatzeko legeak dagozkion lau urteko programak egiteko ezarri duen epea baino askoz denbora luzeagoa igaro da, eta jaso dugun informazio eskasa aztertuta, esan dezakegu EAEko sareko ospitale ia bakar batek ere ez duela egin agindutako irisgarritasun-plana. Zumarragako Ospitaleak bakarrik egin du irisgarritasunaren diagnostikoari buruzko ebaluazio-txostena, 2009. urtean.
Hori dela eta, lau urteko programa egokiak egiteko beharra azpimarratu behar dugu, plan horiek ezinbesteko tresnak baitira pertsona guztien irisgarritasuna bermatu eta sustatzeko.
Gomendioak
Gomendioak
Gomendio hauek proposatzen dira, bai orokorrak, bai eskumen-banaketaren araberakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako instalazioen irisgarritasun-baldintzak hobetze aldera:
Gomendio orokorrak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari eta EAEko udalei:
1. Euskadiko osasun-sisteman irisgarritasun unibertsalaren baldintzak sustatzeari begirako estrategia diseinatzea gomendatzen da, eta luzamendurik gabe egin dezatela, modu jarraituan, xede horretarako ezartzen den planarekin bat egiten duen finantza-baliabide egokiz hornituz, eta txosten honetan jasotzen den diagnostikoan oinarritu daitezela xedeak eta lehentasunak zehazteko unean.
2. Euskal osasun-sistema erregulatzen duen esparru juridikoan egin behar diren aldaketak egin daitezela gomendatzen da, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa eta baldintza tekniko nahikoak sartzeari begira, eta osasunera iristeko aukera-berdintasuna eta osasunerako eskubidea berma daitezen.
Gomendioak hiri-inguruneen, espazio publikoen eta hiriko zein hiriarteko garraioaren erakunde arduradunei; hau da, udalei, foru-aldundiei eta Osakidetzari:
3. Ospitale-instalazioetara iristeko ibilbideen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, eta irisgarritasun-katean oinarritutako ikuspuntutik har daitezela:
a) Ospitale-instalazioetatik hurbil dauden kaleetan.
b) Garraio-geralekuetan edo geltokietan.
c) Mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuetan.
4. Oinezkoen ibilbideen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da. Horretarako, hauek egin beharko dira:
a) Oinezkoak ibiltzea eta iristea zailtzen edo eragozten duten oztopoak kendu.
b) Zeroko kotako beheraguneekin egin oinezkoen ibilbide horiek.
c) Arrapalak jarri eskaileretan, dagozkien zehaztasun teknikoekin.
d) Behar bezala egin oinezkoen ibilbideetako zoladurak.
e) Soinudun gailuak jarri oinezkoen ibilbideetan dauden semaforoetan, pultsadoreak altuera egokian egongo direla bermatuz, eta erraz saka daitezkeela, eskuzko semaforoetan argi-aldaketa aktibatzeko.
5. Oinezkoen ibilbideen seinaleztapen-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Norabidezko seinaleztapen egokia sartzea, Braillezko eta goi-erliebezko informazioarekin.
b) Oinez hautemateko pasabideak jartzea, eta ibilbideetako kota aldatzea.
6. Ospitale-instalazioetara iristeko garraio publikoa egongo dela ziurtatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, bai eta garraiobideen, azpiegituren eta ekipamenduen irisgarritasun-baldintzak bermatzea ere. Horretarako, hau erraztu beharko da:
a) Garraio publikoaren lineak eta maiztasunak areagotzea ospitale-instalazio guztietara, estrategikoak baitira horiek herritarren ongizateari begira; bereziki, hiriguneetatik urrun bizi direnentzat.
b) Garraio publikoa egunero eta etengabe egongo dela bermatzea; batez ere, asteburuetan edo jaiegunetan egiaztatu diren mugaketen harira.
c) Geralekuen, markesinen eta garraio-azpiegituren gainerako elementuen irisgarritasun-baldintzak bermatzea.
d) Komunikazio- eta informazio-sistema akustikoa sustatzea geralekuetan, markesinetan eta garraio-azpiegituren gainerako elementuetan, legez aurreikusten diren irisgarritasun-baldintza teknikoekin bat eginez.
e) Garraio publikoko ibilgailuetara igotzeko plataformak sustatzea, bai eta horiek egokitzea ere, hala behar duten geralekuetan.
7. Mugikortasun urria duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuen arloan indarrean dagoen esparru juridikoa betetzea gomendatzen da, eta, zehazki, neurri hauek hartzea:
a) Gutxienez, legez ezarritako aparkaleku-kopurua erreserbatzea mugikortasun urria dutenentzat.
b) Mugikortasun urria dutenentzako aparkalekuetako zehaztasun teknikoak betetzea, legez aurreikusitakoak; bereziki, aparkaleku horien neurriak eta seinaleztapena.
c) Zebrabideak egotea mugikortasun urria dutenentzako aparkalekuen ondoan, erabiltzaileei arrisku-egoerak saihesteko xedez.
Gomendioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari, ospitale-instalazioen erakunde arduraduna den heinean:
8. Ospitale guztietan Irisgarritasun Plan bat diseinatzea eta onartzea gomendatzen da, kronograma egoki bat finkatuz, horien kanpoaldeko instalazioak hobetzeko xedez, eta lehentasuna emanez oinezkoen inguruneak egokitzeko jarduerei:
a) Oinezkoen ibilbide argiagoak eta irisgarriagoak egotea, ibilgailuei ordez oinezkoei emanez lehentasuna, ospitaleen kanpoaldeko instalazioetan.
b) Arrapalak eraikitzea oinezkoen ibilbide guztietan dauden eskaileretan, mugikortasun urria dutenek itzulinguru handiak egitea saihestuz horrela, ospitalera iristeari dagokionez.
c) Espaloien irisgarritasun-baldintzak betetzea, zabalagoak eginez horiek eta dauden oztopoak kenduz (posteak, paperontziak eta gainerako hiri-altzariak).
d) Zoladuren irisgarritasun-baldintzak betetzea; adibidez, hartxintxarrezko edo hondarrezko lurrak kenduz, oztopoa baitira horiek mugikortasun urria duten pertsonentzat.
e) Zebrabideen irisgarritasun-baldintzak betetzea; bereziki, espaloietara iristeko beheraguneak zeroko kotan jartzeari dagokionez.
f) Ibilbide guztietako komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak ezartzeko eta hobetzeko plan bat egitea. Plan horrek hauek jaso beharko ditu:
– Sestra-aldaketak.
– Zebrabideak.
– Sarrera nagusietaranzko norabidezko gida-zerrendak.
– Norabidezko eta edozein motatako seinaleztapena.
– Informazioa Braillez eta goi-erliebez.
– Elementu gardenen seinaleztapen egokia.
g) Soinu-gailuak jartzea ospitale-guneen barrualdeko oinezkoen ibilbideetan dauden semaforoetan, pultsadoreak altuera egokian egongo direla bermatuz, eta erraz saka daitezkeela, eskuzko semaforoetan argi-aldaketa aktibatzeko.
9. Era berean, ospitale-guneetan mugikortasun urria duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuen arloan indarrean dagoen esparru juridikoa betetzea gomendatzen da, 7. gomendioan azaldu diren aurreikuspenekin bat eginez. Bestetik, mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak ospitaleetako sarrera nagusietatik hurbil jartzea gomendatzen da.
10. Ospitaleetako sarreretan irisgarritasun-, segurtasun- eta erosotasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, eta, zehazki, zehazten den plangintzarekin bat egin dezatela:
a) Ospitaleetako sarreretan maila-aldaketa guztiak kentzea, inolako maldarik gabeko ateak jartzea eta gurpildun aulkien erabiltzaileek edo mugikortasun urria duten guztiek bira egiteko behar duten diametroa egotea bermatzea.
b) Automatikoki irekitzeko ateak sustatzea, ospitaleetara modu autonomoan sartu ahal izan daitezen herritar guztiak; zehazki, mugikortasun urria duten pertsonak.
c) Seinaleztapen egokia egotea sarreretako ateetan, behar den kontrastea dagoela bermatuz, eta seinaleztapen-banda egokiak jarriz kristalezko ateetan.
d) Ospitaleetara iristeko arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea (malda, zabalera, eskailera-buruak, heldulekuak, zoladura eta abar).
e) Koska isolatuak dituzten sarrerak kentzea.
f) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
g) Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean.
h) Behar diren neurriak hartzea ikusmen-desgaitasuna dutenentzat:
– Sarrera guztietako komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak ezartzeko eta hobetzeko plan bat egitea.
– Sarrera nagusietara iristeko ibilbideetan, bai eta sarreretatik atondoetako harrera-mahaietara iristeko ibilbideetan ere, seinaleztapen-zerrendak jartzea.
– Informazioa Braillez eta goi-erliebez ematea.
– Kokatzeko planoak Braillez eta goi-erliebez jartzea.
i) Entzumen-desgaitasuna dutenei zuzendutako neurriak hartzea, sarreretan norabidezko seinaleztapena jarriz.
j) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
k) Ate guztietatik igarotzeko gutxieneko zabalera librea betetzea.
l) Arrapalak jartzea eskailerak dituzten sarrera guztietan.
m) Arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
11. Jendeari arreta emateko harrera-mahaien eta leihatilen irisgarritasun-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, bai horien diseinuari dagokionean, bai oztopoak kentzeari dagokionean. Era berean, jendeari arreta emateko harrera-mahaien eta leihatilen irisgarritasun unibertsala bermatzeari zuzendutako neurriak sustatu behako lirateke, pertsona guztiei egokitutako diseinu baten arabera.
12. Ospitaleetako larrialdietako guneen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
b) Automatikoki irekitzeko ateak sustatzea, modu autonomoan sartu ahal izan daitezen herritar guztiak, eta, zehazki, mugikortasun urria duten pertsonak.
c) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
d) Irristatzeen aurkako zoladura, bai lehor dagoenean, bai bustita dagoenean.
e) Kanpoaldeko tinbreen irisgarritasun-baldintza teknikoak betetzea.
f) Sarrera guztietan jartzea komunikazio- eta seinaleztapen-sistemak.
g) Informazioa Braillez eta goi-erliebez ematea.
h) Norabidezko seinaleztapen egokia jartzea.
i) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
j) Entzumen-desgaitasuna dutenei informazioa modu irisgarrian emango zaiela bermatzea.
13. Eskaileren irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; bereziki, bi aldeetan helduleku bikoitza egoteari dagokionez, baldintza tekniko egokiak betez. Horrekin batera, eskaileretatik hurbil informazioa jar liteke, goiko eta beheko pisuetan dauden zerbitzuei buruzkoa. Bestetik, heldulekuetan ikusmen-desgaitasuna dutenentzako norabidezko seinaleztapen egokia jartzea gomendatzen da.
14. Ospitaleetan dauden igogailuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Kanpoaldeko pultsadoreak altuera egokian egotea.
b) Igogailuko ateetatik igarotzeko gutxieneko zabalera betetzea, bai eta paretekiko kontraste egokia egotea ere.
c) Oinez hautemateko seinaleztapen egokia egotea igogailuen sarbidean.
d) Barrualdeko botoiak altuera egokian egotea, eta informazioa Braillez eta goi-erliebez ere ematea.
e) Soinudun informazioa egotea kabinen barrualdean.
f) Kanpoaldearekin komunikatzeko interfonoak edo telefonoak egotea.
g) Informazio-pantailak jartzea herritar guztientzat, eta, batez ere, entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
15. Ospitaleetan dauden komun orokorren irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Komunetara sartzeko arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
b) Mugikortasun urria dutenentzako komun erreserbatuak jartzea komun orokorretan, erreserbatuak urrun egoten baitira batzuetan, nahasmendua eragiteko arriskuarekin. Horrekin, erreserbatutako komunen gutxieneko kopurua beteko litzateke.
c) Erreserbatutako komun hurbilenak non dauden adierazten duen seinaleztapen egokia jartzea komun orokorretan.
d) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
e) Informazioa Braillez eta goi-erliebez jartzea.
16. Ospitaleetan mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Ospitale-gune guztietan egotea mugikortasun urria dutenei erreserbatutako eta egokitutako komunak, beste gune edo solairu batzuetara joan behar izatea saihesteko.
b) Dauden komun erreserbatuetako seinaleztapena egokia izatea.
c) Sarreretako koska guztiak kentzea, eta arrapalek irisgarritasun-baldintzak betetzea.
d) Irisgarritasun-baldintzak betetzea erreserbatutako komunen sarreretan; bereziki, igarotzeko zabalera egokia duten eta kanpoalderantz irekitzen diren ateak egoteari dagokionean (lerragarriak izan daitezke).
e) Argi automatikorik ez jartzea.
f) Pediatria-guneetan, irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten komunak egotea mugikortasun urria duten adingabeentzat.
g) Gurpildun aulki batetik komun-zulora lekualdatzea ahalbidetzen duen albo bat egotea gutxienez.
h) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten heldulekuak jartzea.
i) Komun-zuloak altuera egokian egotea.
j) “Eskutoki” motako iturriak kentzea, eta aginte bakarreko txorrotak edo txorrota automatikoak jartzea horien ordez.
k) Komuneko osagaiak altuera egokian jartzea.
l) Kordoi motako alarma-sistema jartzea, eta behar bezala edukitzea hori, funtzionatuko duela bermatzeko.
m) Informazioa hobetzea ikusmen-desgaitasuna dutenentzat.
n) Biltegiratzeko toki nahikoak egotea ospitaleetan, mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako komunak xede horrekin erabiltzea saihesteko.
17. Ospitaleetan dauden lagundutako komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, mugikortasun urria dutenek erabili ahal izan ditzaten.
18. Ospitaleetan dauden itxarongelen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
b) Itxarongelak korridoreetan ez jartzea.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
d) Soinudun informazioa sartzen joatea argidun ohartarazpenetan edo txanda emateko makinetan.
e) Arrapalen irisgarritasun-baldintzak betetzea txanda emateko makinetan.
19. Kontsulta orokorren irisgarritasun-baldintza egokiak plangintza bideragarri baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Informazio egokia egotea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
e) Postontzien, behatxuloen eta tinbreen irisgarritasun-baldintzak betetzea, bai altuerari dagokionez, bai seinaleztapenari dagokionez.
f) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
g) Diagnostiko-zerbitzuetako besaulkien eta kabinen irisgarritasun-baldintzak betetzea. Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
h) Aldagelen eta komunen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
i) Biltegiratzeko toki nahikoa egotea, mugikortasun urria dutenak aldageletara eta komunetara sartzea eta horietan mugitzea zailtzen edo eragozten duten oztopoak egotea saihesteko.
j) Entzumen-desgaitasuna dutenak komunikatzea bermatzeko protokoloak egitea.
20. Erradiologia-zerbitzuen eta otorrinolaringologia-, arnasketa- eta indar-probak egiteko kabinen irisgarritasun-baldintza egokiak jarduera jarraitu baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da.
a) Horietara sartzeko ibilbideak zailtzen dituzten oztopoak kentzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Erradiologia-ekipoen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
d) Diagnostiko-mahaien irisgarritasun-baldintzak betetzea, mugikortasun murriztua dutenak lekualdatzeko garabiak eta polipastoak barne hartuta.
e) Kabinen barrualdean komunikazio-sistema egokiak jartzea (argidun seinaleak edo beste mota batekoak), entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat.
f) Aldagela irisgarriak egotea erradiologia-gune guztietan.
g) Aldageletan alarma-sistemak jartzea.
h) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
21. Errehabilitazio-zerbitzuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Sarreren eta ateen irisgarritasun-baldintzak betetzea.
b) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
c) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
22. Gimnasioen edo errehabilitazio-guneen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Gutxienez aldagela irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat egokiak diren ezaugarriekin.
e) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten dutxak egotea.
f) Komunetan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako komun irisgarri bat egotea gutxienez, sexuaren arabera bereizita.
g) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
h) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
i) Irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatzea errehabilitazio-ekipoak eta -gailuak sartzean.
23. Ginekologia-kontsultetan irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Oztoporik gabeko ibilbideak eta korridoreak egotea bermatzea.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Gutxienez ginekologia-eremu irisgarri bat egotea ospitale bakoitzean, ezaugarri egokiekin, besaulki edo esku-ohe egokiekin, irisgarritasun-baldintza egokiak dituen aldagelarekin, eta garabia edo polipastoa jartzea mugikortasun murriztua dutenak lekualdatzeko.
d) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
24. Pazientearen eta erabiltzailearen arretarako zerbitzuen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
b) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
c) Informazio- eta komunikazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
25. Logelen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Ahalik eta logela egokitu gehien egotea mugikortasun urria duten pertsonentzat, ospitaleratze-gune guztietan.
b) Pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioekin bat egiten duten logela- eta komun-ereduak egitea, eta EAEko ospitaleetan ezartzea horiek, pixkanaka.
c) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
d) Gurpildun aulkien erabiltzaileek logelen barrualdean bira egin ahal izatea, diametro egokiarekin.
e) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea.
f) Logeletan dauden gailuen eta makina saltzaileen (telebista-txartelak, telefonoak, etengailuak eta abar) irisgarritasun-baldintzak betetzea.
g) Kordoi motako alarma-sistemak jartzea komunetan, eta behar bezala edukitzea horiek, funtzionatuko dutela bermatzeko.
h) Ospitaleratuta daudenen gurpildun aulkiak edo mugikortasun urria dutenen laguntza-produktuak uzteko toki nahikoa egotea bermatzea.
i) Terrazara oztoporik edo trabarik gabe atera ahal izatea bermatzea, logelak terraza duenean.
j) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak lekualdatzeko.
k) Logelak domotizatzeari begirako neurriak sustatzea; bereziki, leihoak irekitzeko mekanismoei, argiei eta abarrei dagokienean.
l) Logeletako konketen irisgarritasun-baldintzak bermatzea; batez ere, horietara hurbildu ahal izateko toki libreari dagokionean.
m) Kanpoaldeko hodiak behar bezala estalita egotea, erretzeko arriskuak saihesteko.
26. Boxen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Mugikortasun urriko pertsonentzako gune irisgarri eta egokiak egotea.
b) Pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioarekin bat egiten duten boxen eredua egitea.
c) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
d) Dutxen kopuru nahikoak bete ditzala irisgarritasun-baldintzak.
27. Erabilera anitzeko aldagelen eta komunen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, senideei bideratutako komunen, dutxen eta aldagelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, mugikortasun urria duten pertsonei egokitutako komun/dutxa/aldagela bana egotea bermatuz gutxienez gune bakoitzeko.
28. Osatek zentroen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten arrapalak egotea eskailerak dauzkaten sarrera guztietan.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea.
c) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
d) Sarreretako lanpasak eta alfonbrak lurrera finkatzea, estropezu egitea edo erortzea saiheste aldera.
e) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
f) Itxarongelen irisgarritasun-baldintzak betetzea, gurpildun aulkien erabiltzaileei gordetako guneak ahalbidetuz eta laguntzailearentzako eserleku bat jarriz horietatik hurbil, eta eserleku egokiak jarriz gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.
g) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
h) Gutxienez aldagela irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
i) Gutxienez komun irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
j) Garabiak eta polipastoak jartzea mugikortasun urria duten pertsonak diagnostiko-mahaietara lekualdatzeko.
29. Adingabeentzako eskolen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak modu jarraituan hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea, eta mugikortasun urria duten ikasleentzat egoki antolatuta egotea horiek.
b) Komun irisgarri bat egotea, mugikortasun murriztua dutenentzat behar diren ezaugarriekin.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
d) Informazioa Braillez eta goi-erliebez jartzea.
30. Ziber-ikasgelen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Altzarien irisgarritasun-baldintzak betetzea, eta mugikortasun urria duten ikasleentzat egoki antolatuta egotea horiek.
b) Ordenagailu eta gailu teknologiko irisgarriak egotea, eta egokitzapen posibleak aurreikustea.
c) Informazio-sistema hobetzea ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dutenentzat.
31. Areto nagusien eta auditoriumen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea, behar duten kontrastearekin.
b) Kristalezko ateetan seinaleztapen egokia jartzea.
c) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
d) Mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako guneak egotea, behar diren baldintza teknikoekin.
e) Behar besteko eserleku egokiak egotea mugikortasun urria dutenentzat.
f) Oholtzetara igotzeko arrapalak egotea.
g) Mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarriak egotea.
32. Kaperen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanakako plangintza baten bidez bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da; zehazki, hauek:
a) Irisgarritasun-baldintza egokiak dituzten arrapalak egotea eskailerak dauzkaten sarrera guztietan.
b) Igarotzeko zabalera egokia duten ateak egotea, behar duten kontrastearekin.
c) Braillezko eta goi-erliebezko informazioa jartzea, bai eta norabidezko gida-zerrendak jartzea ere.
d) Mugikortasun urria dutenentzat erreserbatutako guneak egotea, behar diren baldintza teknikoekin.
e) Eserleku egokiak egotea mugikortasun urria dutenentzat.
33. Ospitaleetan dagoen ekipamenduaren irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, beharrezko klausulak edo baldintzak sustatu beharko dira kontratazio publikoko prozeduretan, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatze aldera.
34. Ospitaleetako postontzien eta tinbreen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, elementu horiek instalatzeko protokolo bat egin behar da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioetan oinarritutakoa.
35. Larrialdietako ateen irisgarritasun-baldintza egokiak bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da, indarrean dagoen esparru juridikoa betez, eta barra bikoitza duten ateak egotea bermatuz, behar bezala seinaleztatutako irteera irisgarriekin batera.
36. Ospitaleetan dauden makina saltzaileen irisgarritasun-baldintza egokiak pixkanaka egokitzea bermatzeko behar diren neurriak hartzea gomendatzen da. Horretarako, beharrezko klausulak edo baldintzak sustatu beharko dira kontratazio publikoko prozeduretan, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak bermatze aldera.
37. Ospitaleetako elementuak, gailuak eta azpiegiturak hornitzeaz, jartzeaz eta horien mantentze-lanak egiteaz arduratzen diren teknikariei zuzendutako kontzientziazio-ekintzetan prestakuntza-prozesuak eta prozesu parte-hartzaileak antolatzea gomendatzen da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak osasun-eremuan erabat ezartzea bermatzeko xedez.
38. Ospitale bakoitzeko langileen eta zuzendaritzaren arteko komunikazio- eta informazio-bideen arintasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren ahaleginak egitea gomendatzen da, birgaitze-lanen proiektuak egiteari dagokionez. Ekarpen egokiak jasotzea eta integratzea ahalbidetuko luke horrek, desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun funtzionalari mesede egiteko iradokizunak sartze aldera.
39. Desgaitasunen bat duten pertsonak biltzen dituzten elkarteekin prozesu parte-hartzaileak egitea gomendatzen da, bai eta erabiltzaileekin ere, ospitale-esparruak birgaitzeko obra handien proiektuak egiteari dagokionez.
40. Kronograma zehatz bat ezarriz, osasun-guneetan, -gailuetan, -elementuetan eta -zerbitzuetan pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak erabat ezartzea lortzea ahalbidetuko duten protokoloak egitea gomendatzen da.
41. Kontratazio publikoko prozeduretan pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak erabat eta eraginkorki sartzea gomendatzen da, pertsona guztientzako irisgarritasun eta diseinu unibertsalaren printzipioak osasun-eremuan bermatzeko xedez.
42. Osasun-instalazioei eta -zerbitzuei dagokienez, irisgarritasunaren arloan, indarrean dagoen esparru juridikoan dauden gabezien diagnostikoa egitea gomendatzen da, araudia aldatzeko ekimenak abiarazi daitezen eskudun eremuetan.
1. eranskina
Emaitza globalak:
irisgarritasun-baldintzak ospitaleetan
Atal honetan, EAEko ospitaleetako analisi-fasean eskuratutako emaitza orokorrak erakusten dira. Helburua aztertutako ospitaleen egoeraren diagnostiko orokorra erakustea da, irisgarritasunari dagokionez, baliabide edo zerbitzu motaren arabera taldekatuta, azterlanean aurkeztu diren sistemako osotasuneko ondorioak oinarritu ahal izateko.
Informazio hau testu eta grafiko bidezko informazio xehe eta osatua bilduz sortu dugu. Uste dugu, gainera, oso baliagarria izan daitekeela osasun baliabide horien kudeatzaileentzat, gaur egungo egoeraren mapa xehea irudikatzen lagundu ahal dutelako.
Informazio hau biltzen lagundu diguten Osakidetzako langileei eskerrak eman nahi dizkiegu berriro ere; beraien laguntza gabe litzateke lan hau burutzea.
Kontuan izanik pertsona baten joan-etorri fisikoa puntu batetik bestera –batez ere pertsona horrek desgaitasun funtzionala badauka– etengabe egin behar da. Hori kontuan izanik, emaitza globalak aztertzeko, kasu bakoitzean joan-etorri hori bermatzeko bete behar den irisgarritasun-kateari jarraitu zaio. Horrela, ondoko espazio hauek aztertu dira: kanpokoak, aparkalekuak, ospitaleetako sarbideak, ospitaleetako larrialdiak, barrualdeak, kontsultak, ginekologiako kontsultak, PEAZ, ingresoetarako eremuak, OSATEKen zentroak, eta beste espazio batzuk (“Beste batzuk” atalean jaso dira).
KANPOKOAK: Kanpoko espazioetan udaletxe kanpo espazioak nahiz ospitale-esparruaren kanpoko espazioak aztertu dira.
KANPOKOAK |
|
Udaletxeen kanpokoak |
|
Ospitaleetatik kanpoko ibilbideak/espaloiak |
50 |
Zebrabideak |
99 |
Garraioko geltokiak |
42 |
Ospitale-esparruen kanpoaldeak |
|
Ospitalerantz doazen zonak edo ibilbideak/espaloiak |
58 |
Zebrabideak |
98 |
APARKALEKUAK: Udalen aparkalekuak eta ospitale-esparruetako aparkalekuak aztertu dira.
APARKALEKUAK |
|
Udalen aparkalekuak, eremu horietan MUPentzat erreserbatuta dauden plazak barne |
18 |
Aztertutako aparkatze-eremuak, ospitale-esparruen barruan, baita MUPentzat gordetako plazak ere |
46 |
SARBIDEAK: Ospitaleetako sarbideak aztertu dira, baita beraietan dauden itxarongelak ere.
SARBIDEAK |
|
Ospitaleetako sarbide nagusiak |
52 |
Bestelako sarbideak |
50 |
Sarbideetako itxarongelak |
27 |
LARRIALDI EREMUAK:
LARRIALDI EREMUAK |
|
Larrialdi eremuak |
16 |
BARRUALDEAK: Atal honetan, mostradoreak eta leihatilak, eskailera-tarteak, igogailuak eta komun orokorrak nahiz egokituak, lagundutako komunak, jantokiak eta hainbat itxarongela aztertu dira.
BARRUALDEAK |
|
Mostradoreak eta leihatilak. Jendeari oro har arreta egiteko espazioak |
242 |
Eraikin guztietako eskailera-mailak. Guztira 31 eraikin aztertu dira: Araba, 7; Bizkaia, 14; Gipuzkoa, 10 |
94 |
Igogailuak. 89 igogailu-eredu aztertu dira, |
89 |
Komun orokorrak |
129 |
Komun egokituak |
184 |
Lagundutako komunak |
22 |
Ospitale psikiatrikoetako jantokiak |
16 |
Itxarongelak |
245 |
KONTSULTAK: Zenbait espezialitatetako kontsultak, erradiologiako zonak eta errehabilitazioko kontsultak.
KONTSULTAK |
|
Hainbat motatako kontsulta analizatuak: Araba, 69; Bizkaia, 227; Gipuzkoa, 123 |
419 |
Erradiologiako zonak |
65 |
Aztertu diren errehabilitazioko kontsultak, 10 ospitaletakoak |
21 |
20 ospitaletan aztertu dira gaixoen errehabilitazioa egiten den zonak |
24 |
GINEKOLOGIAKO KONTSULTAK:
GINEKOLOGIAKO KONTSULTAK |
|
Aztertu diren kontsultak, 7 ospitaletakoak |
25 |
PEAZ:
PEAZ (Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta-zerbitzua) |
|
Aztertutako unitateak |
18 |
GAIXOAK INGRESATZEKO EREMUAK: Eremu hauetan dauden logela motak aztertu dira, baita boxak eta aldagela batzuk ere.
GAIXOAK INGRESATZEKO EREMUAK |
|
Logela bikoitzak |
198 |
Banako logelak |
47 |
2 ohe baino gehiagoko logelak |
7 |
Boxak |
62 |
Hainbat motatako aldagelak |
7 |
OSATEK ZENTROAK:
OSATEK ZENTROAK |
|
Sarrerak |
6 |
Barrualdeak |
6 |
BESTE BATZUK: Atal honetan, aztertu diren elementu hauek sartzen dira: ospitale psikiatrikoak, ziber-gelak, farmaziak, kafetegiak, ekitaldi-aretoak, kaperak, beilatokiak eta makina saltzaileak.
BESTE BATZUK |
|
Ospitale psikiatrikoak |
8 |
Eskolak |
2 |
Ziber-gelak |
4 |
Farmaziak |
7 |
Kafetegiak |
23 |
Ekitaldi-aretoak |
17 |
Kaperak |
13 |
Beilatokiak |
6 |
Makina saltzaileak |
26 |
Txosten honetan analizatu diren espazioak aztertu direnez, hona hemen beraiek betetzen dituzten irisgarritasun baldintzak.
1. Kanpo espazioen irisgarritasun baldintzak
Kanpo espazioen erabateko irisgarritasunak ospitaleetan sartu ahal izatea bermatzea dakar; horrenbestez, espazio horien egoerari arreta berezia eskaini behar zaio.
Atal honetan, azaldu dugunez, udalaren erantzukizun peko espazioek eta ospitaleenak direnek bat egiten dute: ospitaleen inguruetako kaleetako espaloiak, eta inguruko kaleetatik horietara doazen sarbideak eta ibilbideak.
Halaber, autobus geltokiak eta mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuak aztertu dira.
1.1. Udal titulartasuneko kanpo ibilbideak
Ibilbide hauetan aztertu den lehenengo elementua ospitaleen inguruetako espaloietako irisgarritasuna, malda mota, bertan sartzeko arrapalarik dagoen, estua den, dauden oztopoak eta abarrekoak dira.
7. grafikoa.
Espaloietako malda
Aztertu diren kanpoko 50 zonetatik, ibilbideen %22 malda gogorreko kaleetan zehar egiten dira. Horrek ospitaleetara sartzeko arazo handiak sortzen ditu ibilbidea oinez egin gura denean. Ospitaleen kokalekua, sarritan, biztanleengandik urrun egoten da. Horren ondorioz, ospitaleetara garraiobide pribatuaren bidez joan behar izaten da, garraio publikoko lineak ez baitira zentroetaraino iristen. Egoera horrek, era berean, aparkalekuetan espazio-arazo larriak sortzen ditu, auto-kopuru handia pilatzen duelako. Hori zailtasun erantsia da mugikortasun urriko pertsonentzat.
Ospitaleetan sartzeko ibilbideetan dauden espaloien %32k ez dauka igarotzeko gutxieneko zabalera. Horrek pertsona guztiei igarotzea zailtzen die, batez ere mugikortasun urriko pertsonei; horrela, batzuk zein besteak errepidetik ibili behar dira, horrek dakarren arriskuarekin.
Espaloien egoera honi beste arazo bat gaineratu behar diogu, oso ohikoa dena: ibilbidean oztopoak aurkitzea, alegia. Zehazki, espaloien %50ean igarotzea eragozten duten oztopoak daude, hala nola farolak, paperontziak (%20) eta abar.
Zoru motari dagokionez, esan behar dugu beraien %82 zuzena dela: gogorrak, labainduren aurkakoak eta irtengunerik gabekoak. Hala eta guztiz ere, oraindik ere ospitaleetarako zenbait ibilbidetan zoruak bigunak dira (%8), eta gurpil-aulkiak edo umeen aulkiak ezin dira beraietatik irristatu eta hondoratzen dira, eta makilarekin ibiltzen diren pertsonek estropezu egiten dute.
Ibilbideetan dauden desnibel edo kota-aldaketetan, berriz, beraietako %30 bakarrik daude behar bezala seinalatuta, eta ukimen-seinale egokiekin. Maila aldaketa horien ondorioz, ikusteko desgaitasuna daukaten pertsonek estropezu egin ahal dute.
8. grafikoa.
Ibilbideak ospitaleetara
Modu berean, ibilbideen %10ak ez du errespetatzen ibilbideko igarotzeko gutxieneko altuera librea. Horrek ikusteko desgaitasuna duten pertsonei istripuak eragin ahal dizkie.
Ibilbidean dauden seinaleei dagokienez, %86ak euskarri egokiak dauzka, eta irakurtzeko erraz hurbil daiteke beraietara, baina %2a bakarrik dago ukimenez atzemateko altuera egokian, eta batek ere ez dauka braillezko edo goi-erliebezko seinalerik.
Esan behar dugu %8ak bakarrik dauzkala norabide-seinaleak; horregatik, kasurik gehienetan baliteke jendeak ez jakitea nora joan behar duten sarrera nagusia edo esparruak izan litzakeen bestelako sarrerak aurkitzeko.
Analizatu diren sarreretan, emandako informazioa erraza eta egokia da kasuen %64an, eta beraien %60ak kontraste egokia dauka kartelen eta karaktereen artean.