1. Eranskina.
Eman diren ebazpenak
Arartekoaren ebazpenak. Horien bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 9koa. Beraren bidez, Basurtu auzoan gurtze-leku musulman berria irekitzean sortu ziren arazoak direla-eta, Arartekoaren jardunari amaiera emango zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 16koa. Horren bidez, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko, hezitzaile titulua duten maisu-maistrek Haurreskolak Partzuergoaren menpe dauden haur eskoletan eta udaleko haur eskoletan egiaztatzen duten aurreko esperientzia aintzat hartzeari buruzko jarduera amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 16koa. Horren bidez, Mutrikuko Udalari gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 18koa. Horren bidez, Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 20koa. Horren bidez, Oiongo Udalari gomendatzen zaio lur eremu baten segurtasun eta osasungarritasun baldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen zaio gizarte laguntza baten iraungipena ondoriorik gabe utz dezan arrazoiaren desegokitasuna dela-eta.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urtarrilaren 31koa. Horren bidez, Ortuellako Udalari gomendatzen zaio senar-emazte erreklamazio-egileak biztanleen udal-erroldan inskribatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 1ekoa, (…) tabernaren irregulartasunen ondoriozko salaketen aurrean, Mutrikuko Udalaren erantzunik eta jarduerarik ezari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 1ekoa. Horren bidez, Errenteriako Udalari gomendatzen zaio Salmenta Ibiltaria arautzen duen Ordenantza berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 1ekoa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio baliogabe dezala hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 6koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa. Horren bidez, Azpeitiko Udalari gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 7koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren sortzapena berriro has dezan eteteko arrazoiak desagertu baitira.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 16koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen zaio baliogabe utz dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten ziorik ezagatiko iraungipena, eta haren ordez hilabeteko behin-behineko etendura agindu dezala, indarrean dagoen legedia betez.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko otsailaren 23koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio gizarte laguntzen sortzapena berriro has dezan hilabeteko etenaldiaren ondoren.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 1ekoa. Horren bidez, herritarrei gure erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan emandako arreta hobetzeko neurriak gomendatzen zaizkio Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 5ekoa. Horren bidez, eraikuntza proiektu batean hirigintza araudia betetzeari buruz aurkeztu salaketa eta idazkiei berariaz erantzutea gomendatzen zaio Zumaiako Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 6koa. Horren bidez, Lanbideri gomendatzen zaio Enpresen Sorkuntzaren gaineko diru-laguntza itzultzeko betebeharra aitortzen duen ebazpena berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 8koa. Horren bidez, eskola-garraioko zerbitzu osagarria aitortzeko eskaera bati emandako trataerari buruzko jarduera bat ondorioztatu da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 8koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 9koa. Horren bidez, Barakaldoko Udalari gomendatzen zaio hirigintzako birzatiketa baten ondorioz berriro bizilekua hartzeko eskubidearen inguruan egindako eskariari beren-beregi erantzuteko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 13koa. Horren bidez, laneko arriskuen prebentzioa ez betetzeagatik jarritako salaketa bati buruzko jarduera amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 19koa. Horren bidez, Bizkaiko Oiola urtegiko uraren kalitatea bermatzeko hartutako neurriei buruz Arartekoaren parte hartzea amaitzen du.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 19koa. Honen bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio bide publikoko musika emanaldien eragozpenak murrizteko aukera.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez, Mutrikuko Udalari gomendatzen zaio establezimendu batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna bete dezala eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez, Mallabiko Udalari gomendatzen zaio Mallabiko (…) industrigunean dagoen txatar-parkeko jardueraren sustatzaileari ingurumen arloko legedia betearazteko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 20koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio beharrezkoak diren neurriak har ditzan pertsona guztiek Europako Hiriburu Berdearen (European Green Capital 2012) egoitza den Zulueta Jauregian duintasunez eta berdintasunez sartzeko aukera eduki dezaten.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako bizilekuaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 21ekoa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio jabetza pribatu eta erabilera publikoko arrapala baten erabilera okerrak sortzen dituen zaratak ezabatzeko beharrezkoak diren lanak bere kargura buru ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 22koa. Horren bidez, Urkabustaizko Udalari gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako auzotarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 23koa. Horren bidez, Aldats udal pilotalekutik datozen zaratei buruz planteatutako kexa espedientea amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 26koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 27koa. Horren bidez amaitzen da industri enpresa batetik datozen zaratengatik planteatutako kexa espedientea.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 27koa. Horren bidez, ikastetxe batean berdinen artean egondako tratu txarren kasu baten gainean jardun behar dela ondorioztatzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 27koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio erreklamatzaileari bahitutako zenbatekoa itzul diezaion, bahiketa egin zen unean zorra preskribatuta baitzegoen.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 28koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen etetea eta jaso ez dituen zenbatekoak kobratzeko eskubidea onar diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe uzteko pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoen ordainketa eten eta zorra eskatzen dion ebazpena eta pertsona horri aitortzeko etenaldian jaso ez duen zenbatekoa kobratzeko eskubidea.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 2koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari zenbait neurri gomendatzen zaizkio karate modalitatean Eskola Kirolaren Programa hobetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 4koa. Horren bidez, Gurutzetako Ospitaleko larrialdi zerbitzuko osasun arreta dela-eta irekitako espedientea amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 12koa. Horren bidez, egoitzarako hiri-lurzoruan dagoen lursail
bateko baratze-erabilerarako baimena berrikusteko gomendatzen dio Muskizko Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 17koa. Horren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari iradokitzen zaio dagozkion neurriak har ditzan erreklamatzaileak bere familia-unitateak dituen espazio beharrei egokitzen den babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko aukera eduki dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 23koa. Horren bidez, Azpeitiko Udalari gomendatzen zaio (…) tabernak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 25ekoa. Horren bidez (…) tabernatik datozen zaratei buruz aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko apirilaren 26koa. Horren bidez, Zaldibia
ko Udalari gomendatzen zaio ezkutuko eraikin baten aurrean hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 4koa. Horren bidez, Bakioko Udalari gomendatzen zaio lizentziarik gabeko lurzati bat hesitzeko obrengatik egindako salaketari erantzuna eman diezaion eta legalizatzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 21ekoa. Horren bidez, Ertzaintzak Kukutza gaztetxea barne hartzen zuen higiezina hustu eta eraisterakoan aurrera eramandako esku-hartzeari lotutako hainbat espedienteetako jarduera amaitzen da, baita ondorengo protesta ekintzetakoa ere.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 22koa. Horren bidez amaiera ematen zaio bi elkarte ekologistek sustatutako kexa-espedienteari. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari eskatutako ingurumeneko informazioa ukatu zaiela salatzen dute.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 22koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio gizarte prestazioen etetea eta oker jasotakoengatiko zorra berrazter ditzala, dirudienez ez baitago horiek bideratzeko arrazoi nabarmenik.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 23koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatu zaio etxebizitzarako prestazio osagarriaren etete bat berraztertu dezan, formari dagokionez akats larriak daudelako.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 28koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari gomendatzen zaio eskolatzeko asmoz aldi baterako egonaldian dagoen adingabe atzerritar bati osasun arreta onar diezaioten.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko maiatzaren 31koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria berritzeko data berrazter dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteko ebazpena berrazter dezan ez baitago arrazoirik.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Sailari gomendatzen zaio pertsona bati diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidea ukatu zion ebazpena ondoriorik gabe utz dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 11koa. Duranako Udalbatzako saioen aldizkakotasunari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 12koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari gomendatzen zaio hainbat neurri bere Eskola Kirola Programaren inguruan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 18koa. Horren bidez, Tolosako Udalari gomendatzen zaio (…) sozietate gastronomikoak eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen arloko legezkotasuna betetzeko eska diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 21ekoa. Horren bidez, Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 26koa. Horren bidez, Artzentalesko Udalari gomendatzen zaio erregistroko izen-emate baten aurrean esku hartu dezan, bide publiko bat partikular baten izenean baitago.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko ekainaren 29koa. Horren bidez, garraioaren erabiltzaile guztiek informazio sistema baliatzen dutela bermatzeko beharrezko neurri guztiak har ditzala gomendatzen zaio Gasteizko Udalari. Hartara, ikusmen urritasuna dutenek Gasteizko hiri garraioaren zerbitzua modu normalizatuan, autonomoan eta seguruan erabiltzea bermatuko da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 5ekoa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio berariaz eman diezaion erantzuna higiezin batean lizentziarik gabe tximinia bat jartzeagatik egindako salaketari.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 11koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten deuseztapena.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 12koa. Horren bidez, medikuntza pribatua erabiltzeagatiko gastuak itzultzea ukatzeari buruzko kexa-espedientea bukatutzat eman duen.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 16koa. Honen bidez, amaitutzat ematen dugu Karrantzako Udalak berraztertzeko errekurtso bati erantzun ez diolako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 17koa. Honen bidez, amaitutzat ematen dugu Urdulizko Udalak hainbat hirigintza-salaketari erantzun ez dielako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko uztailaren 24koa. Horren bidez, Hondarribiko Udalari gomendatzen zaio Jaizkibel Konpainiak 2012ko Hondarribiko Alardearen antolamenduari dagokionez egindako eskaerari esleitutako sarrera erregistroaren zenbakia zuzendu dezan erregistroan sartu zeneko errealitatera egokituz eta datorren irailaren 8ko jai-ekintzen eta ekintza horien aurretiko entseguen antolamenduan Jaizkibel Konpainiak egindako eskaera beste batzuekiko nagusituz.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 7koa. Horren bidez, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoari gomendatzen zaio abokatu baten aurrean eta arlo deontologikoan abian jartzen duen jarduera oro diziplina-prozeduran ezarritako gehienezko epean ebatz dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 9koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio gizarte etxe eta kirol instalazioetako udal araudia ez betetzearen ondotik hasitako zigortzeko espedientea berrazter dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 14koa. Horren bidez, Oiartzungo Udalari gomendatzen zaio egindako eskaera baten izapidea sustatu dezan eta egindako eskaera bakoitza erantzun dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abuztuaren 21ekoa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentara iraungitzeko espediente baten restitutio in integrum aitor dezan eta, beraz, diru-sarrerak bermatzeko errentaren espedientea eskubidea berritu behar izan zeneko datara atzera eraman dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko irailaren 24koa, Bizkaian petrolioa fintzeko garatzen den industria jarduerari buruzko informazio, parte-hartze eta ingurumenaren kontrol prozedurei buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko irailaren 28koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailari gomendatzen zaizkio espetxez kanpoko ospitaleko arreta jasotzen duten presoen zaintzari dagokionez irizpideak, intimitaterako euren eskubidea zaintze aldera.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko urriaren 17koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 7koa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio neurriak hartzeko ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa. Horren bidez, Iruarteta HLHIko hezkuntza eskaintza zabaltzeari buruzko jarduerari amaiera eman zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa. Horren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatzen zaio 2010eko azaroaren 3ko agindua baino lehenagoko araudiaren bidez erregulatutako alokairu publikoen prezioak modulatu daitezen arrazoizkoagoak izan daitezen, errentaren urteroko eguneratzean mekanismo zuzentzaile egokiak ezarriz.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile batek eskatutako bateraezintasunagatiko eszedentziaren adierazpen bati buruzko kexa-espedientea amaitzen da.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 19koa, euskal herri administrazioek Gran Enara aztarnategian apurketa hidraulikoaren sistemaren bidez hidrokarburoak esploratzeko eta ondoren erauzteko proiektuan izandako esku-hartzeari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 22koa. Horren bidez, amaitu da Hezkuntza Marko Hirueledunaren (HMH) saiakuntzak egiteko hautatu zen ikastetxe batean ikasleak banatzeko erabili ziren irizpideei dagokien jarduera.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 23koa. Horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari gomendatzen zaio nortasun nahasmendu larriak dituzten pertsonei arreta emateari lotutako neurri orokor batzuk eta eragindako gazte baten arretaren gaineko beste neurri berezi batzuk har ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzailearen etxebizitzan prestazioa jasotzen zuen titular bakarreko bizikidetza unitate bakarra zegoela kontuan hartzea. Ondorioz, laguntza ukatzen duen ebazpena ondoriorik gabe utz dezan eta prestaziorako eskubidea onar diezaion, gainontzeko baldintzak betetzen baditu.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 27koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Barakaldoko Udalari iradokitzen zaie hiri kaioen populazioa kontrolatzeko plan baten hitzarmena sustatu dezaten.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez, Bizkaiko Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari gomendatzen zaio doako justiziaren eskari bat ukatu zuen erabakia ondoriorik gabe uzteko, baita beste berri bat era dezan, eskatzaile honi onura hau onartzea bideratzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 28koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio, gutxienez hamabi hilabetetan zehar, beste hamabiz luzatzeko aukerarekin, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa manten diezaion berezitako bizikidetza unitate bati.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 29koa. Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gomendatzen zaio dagozkion neurriak har ditzan behar bereziak dituen adingabeak hezkuntzako laguntzaile espezialista baliabidea edukiko duela bermatze aldera. Adingabe horri bere familiaren etxebizitzatik gertu dagoen ikastetxe hitzarmendunean matrikulatzeko baimena eman diote.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Ertzaintzak Bilbon eta Vitoria-Gasteizen izan zituen bi esku-hartzeen ondorioz hasitako ofiziozko espedientean egin duen jarduera bukatzen da. Esku-hartze haietan, bi gazte heriotza eragiteraino eta larriki zauritu zituzten, hurrenez hurren.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 4koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio, 2013rako gizarte larrialdietarako laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehienezko zenbatekoak ezartzen dituen aginduaren onespenari dagokionez, 2011ko abenduaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideak berrikus ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2012ko abenduaren 18koa. Horren bidez, Leioako Artaza parke publikoaren erabilerari dagokionez errespetatu behar diren zenbait arauren ez-betetzea salatzen zuen kexa baten inguruko esku-hartzea amaitu da.