3. Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa
– Arartekoaren plan estrategikoa burutzea
2010-2014 aldirako Arartekoaren Helburu Programatikoak agiriaren zehazpen gisa, Arartekoaren Plan Estrategikoaren oinarrizko ildoak prestatu dira 2012-2014. urteetarako.
2012. urtean, parte hartzeko prozesu bat hasi da. Horri esker, 2013ko martxoan onartuko dira 2013rako eta 2014rako helburu estrategikoak eta plana bera.
– Arartekoaren prozesuen definizioa eta prozesuen mapa
2010ean Arartekoaren prozesuen mapa definitu ondoren, kontsulta- eta itzulpen-prozesu berriak ezarri dira. Horiek zeharkakoak dira Arartekoko barneko jarduera guztietan.
Era berean, honako prozesu hauek birdefinitzeko lanak bukatu dira:
– Jarduera-planak. Arartekoko lan esparru bakoitzeko (II. eta III. kapituluetan berariaz garatu direnak) barneko plangintza eta lankidetza tresna baliagarria bihurtu dira.