1. IKT eskubideen dibulgazioa: IKT eskubideen dekalogoa
Arartekoaren iritziz ezinbestekoa da herritarrek Administrazioarekin izan beharreko harremanetan IKTen erabilera sustatzeko ekimenak egitea, baita eremu zehatz honetan dituen eskubideez kontzientziatzea eta horien berri ematea ere; hori dela eta, garatu dugu Herritarrek herri administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa. Tresna honen bidez arauan konfiguratutako eskubide bakoitza banaka-banaka aztertzen da eta hizkuntza eta formatu dibulgatzailea erabiltzen ahalegindu gara. Horrela eginda, eskubide horiek hobeto ulertuko eta hedatuko direla uste du Arartekoak hori guztia 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa dela eta (ikus II. kap. 13.IV. atala).
Are gehiago, O
range Fundazioak IKTei buruz egindako azkeneko Txostenaren arabera, Euskadi da IKTeen erabilera gehien sustatzen duen autonomia-erkidegoetako bat eta, o
ro har, arlo honetan aurreratuenetako bat ere bai. Ez dago zalantzarik IKTei buruzko eskubideak eta erabilera eskutik joan behar direla.
Horren adibide dugu IKTek 2010ean Euskadiko BPGaren % 3,2 sortu zutela (Eustatek egindako azterketa).