1. IKT eskubideen dibulgazioa: IKT eskubideen dekalogoa
Arartekoaren iritziz ezinbestekoa da herritarrek A
dministrazioarekin izan beharreko harremanetan IKTen erabilera sustatzeko ekimenak egitea, baita eremu zehatz honetan dituen eskubideez kontzientziatzea eta horien berri ematea ere; hori dela eta, garatu dugu Herritarrek herri a
dministrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa. Tresna honen bidez a
rauan konfiguratutako eskubide bakoitza banaka-banaka a
ztertzen da eta hizkuntza eta formatu dibulgatzailea erabiltzen a
halegindu gara. Horrela eginda, eskubide horiek hobeto ulertuko eta hedatuko direla uste du A
rartekoak hori guztia 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa dela eta (ikus II. kap. 13.IV. a
tala).
Are gehiago, Orange Fundazioak IKTei buruz egindako a
zkeneko Txostenaren a
rabera, Euskadi da IKTeen erabilera gehien sustatzen duen a
utonomia-erkidegoetako bat eta, oro har, a
rlo honetan a
urreratuenetako bat ere bai. Ez dago zalantzarik IKTei buruzko eskubideak eta erabilera eskutik joan behar direla.
Horren a
dibide dugu IKTek 2010ean Euskadiko BPGaren % 3,2 sortu zutela (Eustatek egindako a
zterketa).