2.2. Nazioarteko harremanak
– Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundearen (IOI) esparruko zenbait jarduera
Arartekoko ordezkari batzuek kexak kudeatu, a
ztertu eta komunikatzeari buruzko prestakuntza-ikastaro batean parte hartu zuten. Ikastaro hori Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundeak (IOI) a
ntolatu zuen eta irailean egin zen, Vienan –hantxe baitu egoitza erakunde horrek–. Bertan, 20 herrialdetako 33 parte-hartzailek elkarri jarduera egokiak a
dierazi zizkioten gai hauen gainean: elkarrizketak egitea, a
raudiak a
ztertzea, pentsamendu kritikoa, txostenak idaztea eta erabakiak jendaurrean jakinaraztea. Ikastaroaren zuzendaritza teknikoa Edinburgoko Queen Margaret Unibertsitateak hartu zuen bere gain; unibertsitate horrek defentsa-erakundeen funtzionamenduari eta kexak kudeatzeari buruzko ikerketa-zentro bat du, nazioartean ospe handia duena. Ikastaro honi esker, hurbilagotik ezagutu a
hal izan dira zer-nolako erronkak, indarguneak eta a
ukerak dauden munduko beste toki batzuetako defentsa-erakundeetan, herritarren eskubideak babestu eta sustatzerakoan.
Bestalde, IOIk Europan duen batzorde betearazleak A
rartekoaren proposamen hau onartu zuen: mintegi bat egitea herriaren defendatzaileek LGBTen eskubideak babesten eta sustatzen duten eginkizunaz. Europako mintegi hori elkarrekin a
ntolatuko dute IOIk eta A
rartekoak eta 2013ko maiatzean izango da.
– Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen Eskualdeko VIII. Mintegia
Urrian, A
rartekoak Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen Eskualdeko VIII. Mintegian parte hartu zuen, Bruselan. Europako Herriaren Defendatzaileak bultzatuta, topaketa hauek bi urtero egiten dira eta Europar Batasuneko Estatu kideen eskualdeko defentsa-erakundeen erronka eta helburu nagusiak eztabaidatzeko eta elkarri a
dierazteko tokia dira. Iñigo Lamarca a
rartekoak ponentzia bat a
urkeztu zuen, Herritarrekin komunikatzea, a
dministrazioekin komunikatzea izeneko mahai-inguruan. Bere mintzaldian, a
rartekoak gainontzeko parte-hartzaileekin partekatu zuen pertsonen eskubideak babesteko gizarte-erakundeen a
liatu gisa duen eskarmentua.
– Hakamada Iwao kasuari buruzko a
pelazioak
Arartekoak japoniar a
gintari zenbaiti a
pelazioak igortzen dizkie hilero Hakamada Iwaoren egoeraz duen kezkaren berri a
dierazteko. Hakamada Iwaok 77 urte ditu gaur egun eta horietatik 44 kartzelan daramatza noiz hilko zain. Seguru as
ko heriotzako korridorean denbora gehien daraman pertsona izango da mundu osoan.
Hakamada 1968ko irailean errudun jo eta heriotzara kondenatu zuten. Epaiketan a
dierazi zuenez, poliziak jo eta mehatxatu egin zuen a
itorpen bat sinatzeko; hori guztia poliziak 20 egunez interrogatu ondoren. Galdeketetan ez zuen a
bokaturik izan. Bere lantokiko zuzendari gerentea, honen emaztea eta bi seme erailtzeagatik kondenatu zuten Hakamada. Hakamada kondenatu zuen epaileetako batek 2007an publikoki a
dierazi zuen bere ustez Hakamada errugabea zela, baina bozketan gutxiengoa zela. A
mnesty Internationalentzat kezkagarria da 1980an, heriotza zigorra berretsi eta hilabete gutxira, Hakamada bere pentsaeran eta jokaeran gorabeherak erakusten hasi izana. Kartzelako a
gintariek ez diete ez bere legezko ordezkari ez familiakoei Hakamadari buruzko txosten medikorik ematen. Japoniako legediak dio buruko gaixotasunen bat duten presoak ez direla exekutatuko.
2012an zazpi pertsona exekutatu ziren Japonian. 2011n ez zen bat bera ere exekutatu. 131 pertsona daude herrialde horretako heriotzaren korridorean. Urkatuta exekutatzen dituzte Japonian eta, oro har, isilpean egiten dira. A
mnesty Internationalen esanetan, presoei ordu gutxi batzuk lehenago jakinarazten zaie, oro har, baina zenbaitetan ez zaie jakinarazten. Gehienetan familiakoei ez zaie exekuzioaren berri gertatu a
rte ematen.
Arartekoak igortzen dituen a
pelazioak Gipuzkoan A
mnesty Internationalen Taldeak Hakamada Iwaoren kasuari buruz bultzatako kanpainan sartzen dira, beste herrialde batzuetako A
mnesty Internationalen taldeekin koordinazioan. Erakunde honek emandako datuen a
rabera, 2012ko a
benduan A
rartekoaz gain, hiru a
lkatek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hamar kidek, Eusko Legebiltzarreko kide batek, 2 zinegotzik eta 400 pertsona inguruk igortzen diete hilero beraien a
pelazio japoniar a
gintariei, Hakamada Iwaori heriotza zigorra ez ezartzeko eskatuaz.
Arartekoak hiru a
ldiz a
dierazi dio japoniar homologoari Hakamada Iwaorekiko kezka eta herrialdean exekuzio kopuruak gora egin duelako kezka ere bai.