1.3. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, O
sakidetzak eta udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, O
sakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Istripuetan esku hartzen duten zerbitzu publiko ezberdinetako administrazio arduradunek beharrezkoak diren koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripu horietan zauritu diren pertsonen familia inguruak ahalik eta lasterren istripuaren eta biktima o
spitale zentro batera eraman dutenaren berri duela bermatzeko.
Bideratutako mekanismoek zehaztu beharko lukete esku hartzen duten zerbitzuetako zeini dagokion informazio hori eskaintzea eta bermatu beharko lukete zauritua hartzen duen o
sasun zentroak, hura heltzen denean, familiari informazio hori helarazi o
te zaion badakiela.