Familiei laguntzeko pol
itika publiko horiek bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoz, Arartekoak azterlan bat burutu du arlo horretan zer pol
itika publiko dauden argitzeko, bai eta euskal familiek zer premia eta eskari dituzten argitzeko ere.
Kontu honekiko hurbilpena, zentzu zabal batean, egun arte familiak babesteko bideratutako neurri publikoen azterlanaren bidez abiatu behar da.
Horretarako, familia eredu ugari daudela kontuan hartu beharra dago, amak aitak eta seme-alabek osatutako ohiko familia ereduan barneratu ezin daitezkeenak.
Azterlanaren bidez, halaber, euskal familiek duten babes-maila gure Europako inguruko beste erreferenteekin alderatzen da.
Haren helburuetako bat euskal familien eskaerak eta beharrak argitzea eta une honetan dauden babeserako pol
itikekiko asetasun-maila aztertzea da.