3.2. Euskadin, e-gizarteratzeari eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko txosten berezia
Gaur egun elkarri lotutako sare batean murgildurik bizi gara eta etengabe eta berehala edonork hainbat urtetan bereganatu dezakeena baino askoz informazio kopuru handiagoa jasotzen dugu. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), ezagutzaren gizartea edo gizarte sareak bezalako terminoak gure hiztegian sartu dira eta, era kontzientean edo ez kontzientean, egunero gure bizitzako alor guztietan agertzen dira (lana, gizartea, familia, etab.).
Txosten berezi honen bidez (2012ko abenduan bukatu zen eta laster ar
gitaratuko da), Ar
arteko erakundeak euskal gizartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskuratze mailaren egoera ezagutarazi nahi du, bai eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bidezko parte hartze maila ere.
Hainbat ondorio aipatuko ditugu:
araberako eten digitala ezin da oraingoz gainditutzat hartu: euskal familien % 34,2k ez du interneterako konexiorik.
araberako etena baloratzen badugu, harrigarria da Euskadin internet erabiltzen duten herritarren % 13,5ak uste duela interneten edo IETen erabilera ez diola hobekuntza zehatzik eskaini haren bizitzan.
arabera IETen eragin positiborik handienak honakoak izan dira: erakundeak herritarrengana hurbiltzea, bizi-kalitatea hobetzea eta herritarrek erakundeetan izandako parte-hartzea handitzea.
Txostenaren azken xedea da herri-administrazioei egindako gomendioen agiri bat garatzea. Egindako ikerketan oinarritua dagoen agiri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen e-gizarteratzea eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzea jorratzeko erronka eta ildo estrategiko berriak mahaigaineratuko ditu.