3.1. EAEn, as
katasuna kendu dieten pertsonen buruko osasunak jasotzen duen a
rreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostena
Urteak dira, Euskadin preso bizi diren pertsonen buruko osasuna haien eskubideen a
lde lanean diharduten kolektiboen eta A
rarteko erakundearen kezka nagusietakoa dela. Espetxeetako biztanleriari buruzko a
zterlan as
kok a
gerian utzi dute preso bizi diren pertsonen buruko osasuna nabarmenki narriatzen dela. Buruko gaitzak dituzten, droga mendetasunarekin zailtasunak edota buruko ezintasunak dituzten pertsonak ugaritzen dira. Era berean, osasun a
rreta ematen dien sistemak gabeziak dituela hauteman da.
Txostenaren helburua zera da: preso dauden pertsonen egoera ezagutzea, euren buruko osasunaren egoerari dagokionez; espetxe bakoitzean a
rreta sozio-sanitarioa emateko baliabideak ezagutzea; osasun a
rretarekin eta, espetxetik a
teratzerakoan, gizarte a
rretarekin lankidetza hitzarmenak edo koordinazio mekanismoak eta presoen eskaera eta beharrak ezagutzea, euren buruko osasunean eragina duen edozein zailtasun barne.
Modu berean, txostenak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ibaiondo internamendu-zentroan dauden a
dingabeen eskaeren eta beharren a
zterketa bat barne hartuko du.