2.3. Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
Krisia herritarren bizi-baldintzetan eta pobrezia-tasetan eragina izaten ari da, baina eragin hori ez da berdina herritar guztientzat. Haurrak arrisku gehien duten taldeetako bat dira, mendekotasun ekonomikoa, soziala, parte-hartzailea, legala eta politikoa baitute. Horrez gain, eragin hori beste kolektibo batzuetan baino o
harkabeagoan pasatzen ari da. Eta bistakoagoa egiten laguntzeko hain zuzen, Arartekoak krisi ekonomikoak haurrengan duen eraginari buruzko azterlan bat burutu du.
Azterlanak guztira 58 adierazle jorratzen ditu, 7 eremutan taldekatuak, azken urtekoetan krisi ekonomikoak EAEko haurren ekonomia- eta gizarte-arloko eskubideen baliatzeari zuzenean nola eragiten dion agerian jartzen dutenak.