2.2. EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren a
rretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta a
ukerak
Azterlan honetan, A
rartekoak euskal herri a
dministrazioek bereziki zaurkorrak diren talde horien buruko osasuna bideratzeko etab a
besteko a
zken urteetan egin duten a
halegin handia onartzen du. Horrez gain, ekimen berriak, garapen handiagoa edo hobekuntza behar duten kontuak a
zpimarratzen ditu.
Azken urteetan pertsona heldu, haur eta gazteentzako buruko osasuneko zentroak, ospitaleratze motzeko unitateak, pertsona heldu, haur eta gazteentzako eguneko zentroak, egonaldi erdiko unitateak, errehabilitazio unitateak eta psikogeriatrikoak sortu, ezarri eta hobetzeko bultzada nabarmena a
ntzeman dugu, baita ospitaleak ez diren egoitza egiturak (tutoretza pisuak, pisu gainbegiratuak, egoitza txikiak, etxeak, erkidego terapeutikoak, pentsio eta ostatu babestuak, etab.) pixkanaka sortu eta handitzeko bultzada ere, hori guztia desinstituzionalizazio prozesu a
maitu gabe baten esparruan.
Herritarren kexak izapidetzean, buruko osasuneko esparruko elkarteekin harremanetan egotean eta a
dministrazioek eskainitako informazioa a
ztertzean lortutako ezagutzarekin, A
rarteko erakundeak laguntza eskaini nahi du guztiok egin nahi dugun bide honetan, haren helburua pertsona horiek errehabilitazio psikosoziala lortzea, indartzea eta eraginkortasunez gizarteratzea baita.