Azterlan horren bidez, Arartekoak pol
itika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruko gogoeta egiten du.
Berdintasuna eta bazterkeriarik eza bezalako oinarrizko printzipioak, eskubideen unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako, modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko eskubideak abiapuntutzat hartuta, Ararteko erakundeak botere publikoentzako gomendio praktiko jakin batzuk aurkeztu ditu:
Politika publikoek berdintasuna bermatu behar dute, berdintasuntzat gaitasun eta autonomia pertsonalak eta gizarte demokratiko baten balio egituratzailea hartuta;
Politika keta gizarte zerbitzuak eskubide sozioekonomikoak gauzatzeko tresnak dira eta enplegu, oparotasun eta gizarte-kohesioaren iturri.
Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema onbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubide horien bizkar.