2.1. Giza eskubideak, krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa
Azterlan horren bidez, Arartekoak politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruko gogoeta egiten du.
Berdintasuna eta bazterkeriarik eza bezalako o
inarrizko printzipioak, eskubideen unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako, modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko eskubideak abiapuntutzat hartuta, Ararteko erakundeak botere publikoentzako gomendio praktiko jakin batzuk aurkeztu ditu:
Oinarrizko eskubideen garapenerako legeria giza eskubideen nazioarteko zuzenbideko parametro bermatzaileenetara egokitu behar da;
oparotasun eta gizarte-kohesioaren iturri.
Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema o
nbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubide horien bizkar.