2.1. Giza eskubideak, krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa
Azterlan horren bidez, Arartekoak politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruko gogoeta egiten du.
Berdintasuna eta bazterkeriarik eza bezalako oinarrizko printzipioak, eskubideen unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako, modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko eskubideak abiapuntutzat hartuta, Ararteko erakundeak botere publikoentzako gomendio praktiko jakin ba
tzuk aurkeztu ditu:
baten
balio egituratzailea hartuta;
bananduak eduki behar dira gizarte talde guztiek eskubide sozioekonomikoetarako duten sarbide- eta gozatze-maila ebaluatzeko.
baliabide guztiak erabili direlako.
baldintzetan parte hartzeko aukera izan behar dute.
Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema onbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubide horien bizkar.