5. Arartekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXI. Udako Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian Ararteko erakundeak antolatutako ikastaro bat egin zen, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuen bitartez interes o
rokorreko zerbitzuak ematea izenburukoa.
Gaur egun, administrazioaren arloan eta gizartean o
nartu o
hi den jokabide bat da pertsonen eguneroko bizitzarako garrantzi handiena duten zerbitzu o
rokor eta publikoak
–elektrizitatea, ura, telefonia, garraioa eta abar– enpresa pribatuek ematea kudeaketa sistema ezberdinen bidez.
Interes o
rokorreko zerbitzuak pribatizatu arren ez litzateke inolako babesik galdu behar, izan ere, o
inarrizko eta ezinbesteko eskubideen aurrean gaude, urratuz gero, herritarren bizi-kalitatean eragina dutenak.
Zentzu horretan, Arartekoak arazo horren inguruko eztabaida piztu nahi izan zuen, interes o
rokorreko zerbitzuen ikusmoldeari eta erabiltzaileek zerbitzuen eta euren eskubideen inguruan egiten dituzten salaketei buruzko ikuspegi teorikotik abiatuta. Era berean, alde batetik, euren titulartasuneko zerbitzuen eskaintzaren kontrol eraginkorra eta errealaren gainean eskumena duten administrazioen betebeharrak aztertzen saiatzen zen; eta, bestetik, esku hartzen zuten enpresek barneko prozesuak erregulatzeko eta kontrolatzeko beharraren inguruan zuten ikuspegia miatzen zen, kontsumitzaileen eskubideen tutoretza bermatzeko.
Horretarako, hizlari-multzo garrantzitsua izan zen. Hasteko, interes o
rokorreko zerbitzuen kontzeptua eta haren araupetzea landu ziren, Clara Asúa doktoreak esparru juridikoari buruz egindako aurkezpenaren bitartez. Izan ere, pertsona kontsumitzaileen eskubideen zaintza-tresnei buruzko hurbilpena egin zigun, hiru lurralde-esparruri dagokienez: Europa, Espainia eta Euskadi. O
ndoren, Teresa Costa doktoreak hitz egin zuen. Izan ere, kontzeptu-esparru hori ikuspegi ekonomikotik eta enpresaren ikuspegitik o
satu zuen, eta Energiaren Batzorde Nazionaleko lehendakari gisa izan zuen eskarmentuari buruz ere hitz egin zuen. Amaitzeko, mahai-inguruak, bertako kideen bidez, izaera praktikoko ikuspegi o
sagarriak eskaini ditu.
Bertan emandako hitzaldiak 2012ko urrian argitaratu dira.