4. Ikerketa bekak
“Juan San Martín” giza eskubideen bildumaren barnean, honako ikerketa lana argitaratu da: Aplicación de los derechos de las personas usuarias y consumidoras en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Farapi: Ana Beatriz Rodríguez Ruano, O
ihane García Santiago, Amaia Benito Pumarejo, Araitz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pecharromán Ferrer.
Lan hori Arartekoak 2010eko azaroan deituriko beka baten bidez bultzatutako izen bereko ikerketa-proiektuaren barnean jasotzen da. Deialdiaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko eremu zehatzean arazo jakin baten azterketa sustatu nahi zen, erabiltzaile eta kontsumitzaileen hainbat eskubideen aplikazioa sakonki aztertze aldera, herritar gehienengan eragina duten arazoak direla uste izanik, eta eskubide horien urratzea babesik ez duten talde zehatzetan indar gehiagorekin eragiten duela jakinda. (ikusi txosten honetako II.8. kapituluko III. atala)
Hainbat ondorio azpimarratu nahiko genituzke, interesgarriak direlakoan:
oraindik ere kontsumitzaileen eskubideak urratzen dira. Kasu batzuetan, aireko garraioan esaterako, sistematikoki gertatzen da. Zenbaitetan, zigorrak
ordaintzea enpresentzat errentagarriagoa da jarduteko moduan aldaketa eraginkorrak egitea baino.
ondoren, ondorio eta amaierako proposamen gisa, proiektuan antzemandako faktoreetan esku hartzeko beharra aipatzen da, kontsumoaren kultura aldatzeko eta herritar bakoitzak, kontsumitzaile eta banakako erabiltzaile den heinean, baina baita talde handiago baten parte den heinean ere, jakin dezan eskubideak erreklamatzean hartutako erabakiek herritar guztiengan eragina dutela. Gainera, garrantzitsua da parte hartzen duten agente guztiak, enpresak barne, prozesu horren konplize sentitu daitezen, erronka zaila baina lortu daitekeena.