4. Ikerketa bekak
“Juan San Martín” giza eskubideen bildumaren barnean, honako ikerketa lana argitaratu da: Aplicación de los derechos de las personas usuarias y consumidoras en la Comunidad A
utónoma del País Vasco. Farapi: A
na Beatriz Rodríguez Ruano, Oihane García Santiago, A
maia Benito Pumarejo, A
raitz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pecharromán Ferrer.
Lan hori A
rartekoak 2010eko a
zaroan deituriko beka baten bidez bultzatutako izen bereko ikerketa-proiektuaren barnean jasotzen da. Deialdiaren bidez Euskal A
utonomia Erkidegoko eremu zehatzean a
razo jakin baten a
zterketa sustatu nahi zen, erabiltzaile eta kontsumitzaileen hainbat eskubideen a
plikazioa sakonki a
ztertze a
ldera, herritar gehienengan eragina duten a
razoak direla uste izanik, eta eskubide horien urratzea babesik ez duten talde zehatzetan indar gehiagorekin eragiten duela jakinda. (ikusi txosten honetako II.8. kapituluko III. a
tala)
Hainbat ondorio a
zpimarratu nahiko genituzke, interesgarriak direlakoan:
ardatza izan da eta pisu handia izan du herritarren identitatean. Baina kontsumitzaile gisa ditugun eskubideen kontzientziak eta ezagutzak zertxobait estuak izaten jarraitzen dute. Hala ere,
azken urteetan nolabaiteko indartzea egon da, neurri batean munduko krisiaren testuingurua dela-eta, lortutako eskubideak
aldarrikatzeko mekanismoak
abian jarri baititu.
alorreko eskubideen defentsari buruzko legeria ugaritu da, baina hala ere, oraindik ere kontsumitzaileen eskubideak urratzen dira. Kasu batzuetan,
aireko garraioan esaterako, sistematikoki gertatzen da. Zenbaitetan, zigorrak ordaintzea enpresentzat errentagarriagoa da jarduteko moduan
aldaketa eraginkorrak egitea baino.
aipatzen kontsumitzaileen eskubideen berri ematen denean, prozesua desadostasun eta gatazkarik gabeko prozesu mekanikoa balitz bezala, erantzun emozionalak eragingo ez balitu bezala. Hala eta guztiz ere, positiboki erabil daitezkeen hainbat sentsazio ere badaude, prozesuekin jarraitzeko motibatzen dutenak.
aldatzen dira haiek jarduten dutenean, eta enpresek ere badakite hori, erakunde horientzat berariazko bideak sortzen baitituzte. Hala eta guztiz ere, erakundeek administrazioen babes falta eta herritarren kontzientziazio eskasa salatzen dute, bereziki erakunde pribatuen kasuan,
asoziazionismo maila txikia baitute eta, beraz, eragina izateko
ahalmena mugatzen da.
azterketaren ondoren, ondorio eta
amaierako proposamen gisa, proiektuan
antzemandako faktoreetan esku hartzeko beharra
aipatzen da, kontsumoaren kultura
aldatzeko eta herritar bakoitzak, kontsumitzaile eta banakako erabiltzaile den heinean, baina baita talde handiago baten parte den heinean ere, jakin dezan eskubideak erreklamatzean hartutako erabakiek herritar guztiengan eragina dutela. Gainera, garrantzitsua da parte hartzen duten
agente guztiak, enpresak barne, prozesu horren konplize sentitu daitezen, erronka zaila baina lortu daitekeena.