Aurrekariak
Urteko txostenaren a
tal honetan bazterketa prozesuetan murgilduta dauden pertsonei erasaten dieten jarduketak jaso dira. Bazterketa prozesu horien zio nagusiak gizarte eta ekonomia desberdintasunak dira.
2011ko txostenean gizarte bazterketa a
rriskuan dauden pertsona kopurua handiarazten duten faktore enpleguaren suntsiketa a
ipatu bagenuen, 2012ri dagozkion datuak a
re etsigarriagoak dira.
Euskadik 169.083 langabe izan du 2012aren itxieran eta urteko a
zken hiruhilekoan langabezia tasa % 15,14 izan zen, 2011 a
maierako % 12koaren a
ldean. (Iturria Lanbide)
Espainiar Estatuan, EUROSTATen 2012ko a
zaroko datuen a
rabera, langabezia tasa % 26,6 zen, 2011 a
maierako % 22,5koaren a
ldean.
Hala, 2012ko pobreziari eta gizarte-desberdintasunei buruzko inkestak ohartarazi duenez, krisi ekonomikoak ohiko betebehar eta gastuei a
urre egiteko familiek dituzten zailtasunak handiarazi ditu, 1996az geroztik ikusten ez zen bezala.
Paraleloki diru-sarrera urritasunari lotutako txirotasun eta behin-behinekotasun a
rrisku egoerak ugaritu dira, eta 2012an egiazko txirotasun eta behin-behinekotasun egoeren eta txirotasun ezkutuko moduen eragina handitu da.
Txosten horren a
rabera, ordea, krisiak ez ditu a
rriskuan jarri 2008 a
rteko a
urrerapenak, eta 2012ko egiazko txirotasun eta behin-behinekotasun tasak 1986 eta 1996ko mailetatik urrun daude. Errealitate hori, neurri handi batean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Etxebizitza gastuetarako Prestazio Osagarria eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (DBE/EPO/GLL) prestazio sistemaren eragin positiboari lotuta dago. Eragile horiekin –hala nola pentsio politikaren eragin onuragarria– batera, diru-sarrerak bermatzeko sistema horrek EAEko txirotasun eta bazterketa tasei Europar Batasuneko batez besteko zenbatekoen a
zpitik eusten lagundu du, eta Euskadi Europan desberdintasun mailarik txikiena duten gizarteen a
rtean sendotu da. Horri dagokionez, EAE guztiz a
ldendu da Espainian nagusi den egoeratik.
Alegia, gizarte bazterketaren a
urka borrokatzeko dispositiboek a
re garrantzi handiagoa hartzen dute krisi orokorreko testuinguruan, ekonomia eta gizarte desberdintasunak a
reagotzen dituelako.
2012an, euren premia oinarrizkoenei a
urre egiteko diru-sarrerarik ez duten pertsona kopuruak hazten jarraitu du.
PGDIren datuen a
rabera, EAEko diru-sarrerak bermatzeko sistema a
rriskupeko biztanleen % 72,6ri iritsi zitzaien, 2008ko % 63,6ren gainetik.
DBE/EPO/GLL sisteman sartutako pertsonaren bat duten etxeetako biztanleak 2008n baino % 60,5 gehiago dira; euskal biztanleen % 6,1 dira, 2008an % 3,9 ziren bitartean.
Hortik diru-sarrerak bermatzeko sistema kudeatzeko eredu bizkor, eraginkor eta, giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, nahikoa izateak daukan garrantzia, balizko erabiltzaileen babesa berma dezan.
Erakunde honek behin eta berriz errepikatu duenez, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema gizarte kohesioko eta gizarte babeseko funtsezko faktorea da, eta bazterketa a
rriskua prebenitu, bazterketa pertsonak, sozial eta laboraleko egoerak a
rindu, eta herritarren eskubideen egiazko erabilerarako baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikorik ez dutenen gizarteratzea eta laneratzea errazteko lan hain garrantzitsuari a
urre egiteko behar diren baliabideak eta tresnak eman behar zaizkio.
Ikuspuntu horretatik, gai horretan 2011 a
maieran Lanbideri eskumenak eskualdatzeak, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legea a
ldatu zuen azaroaren 24ko 4/2011 Legeko zioen a
zalpenaren beraren a
rabera, beste helburu batzuen a
rtean, honakoa bilatu zuen: “prestazioak organismo bakar batek kudeatzeak gobernantza, eraginkortasun eta kontrolerako ematen dituen a
bantailak baliatzea eta, a
ldi berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari bere funtzionamendua hobetzeko egiazko a
ukerak ematea, prestazio ekonomikoen kudeaketak udal gizarte zerbitzuei, bereziki oinarrizko gizarte zerbitzuei, eragin dien lan-zama oso a
rinduz.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EPO) ezaugarriak dituzten prestazioen kudeaketa eredua eskuratu eta ezartzeari datxekion konplexutasuna ulertu a
rren, a
zpimarratu behar dugu, tamalez, legearen helburuak ez direla behar bezala bete. Zerbitzuen erabiltzaileen pertzepzioa eta erakunde honen ikuspuntua bat datoz esateko, 2012an, itxaropenak ez direla bete, eta talde horren a
rreta ez dela hobetu; a
lderantziz, a
rretak okerrera egin du eta, a
urrerago a
zalduko denez, a
rlo honetako kexa a
rrazoi nagusia bihurtu da.
Beraz, Txostenaren a
tal honetan, Lanbideren funtzionamenduari eta, batez ere, DBE eta EPO prestazio ekonomikoen kudeaketari buruzko jarduketei dagozkien kexen eguneroko izapidetzean atzemandako disfuntzio nagusiei helduko diegu.
1. A
rloa kopurutan
Aurten izapidetu ditugun kexa gehienak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EPO) kudeaketari lotuta egon dira. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 18/2008 Legeak eskubide subjektibo gisa eratu ditu prestazio biak bertan jasotako betekizunak betetzen dituzten pertsona guztientzat.
Guztira, 2012an 1.010 espediente erregistratu dira:
aldatzea edo berriz hastea ukatzea: DBE edota EPO.....108
aldatzeko edo berriz hasteko eskaerak ebazteko
atzerapena: DBE edota EPO.....487
arazoak eta
administrazioaren funtzionamendu txarrekoak: DBE edota EPO.....57
Zenbateko horiek 2011n egondakoaren a
ldean kexa kopuruaren portzentajea handitu dela islatu dute, % 304, hain zuzen ere, eta horrek oso grafikoki islatzen du a
ipatu krisi testuinguruaren eta enplegu galeraren, eta bazterketaren a
urka borrokatzeko tresnen eskariaren a
rteko lotura estua.
Gaika, Lanbideren funtzionamenduari lotutakoa, bai prozedura a
lderdiei, bai, batez ere, prestazioak onartu, berriz hasi eta berritzeko luzamenduei dagokienez, kexa ia guztiak bildu dituzte, a
urrerago zehaztuko dugunez.
Beste kexa batzuk, gutxiago, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) eta gizarteratzeko laguntza berezien izapidetzeari lotuta egon dira.
2011n bezala, langabezia-sorospena (Estatuaren prestazioa) eta beste laguntza prestazio batzuk jasotzearen a
rteko bateragarritasunari –azkenek zenbateko jakin bat gainditzen dutenean– lotutako kexak jaso dira.
2.1. Itxarote-zerrendak eta ilarak Lanbideren bulegoetan
Atal honetan a
zpimarratu behar dugun lehen kexa a
rrazoia gizarte bazterketa egoeran edo a
rriskuan dagoen pertsona batek DBE eta EPO prestazioak eskatzea erabakitzen duen uneari berari dagokio.
Kontu horrek garrantzi handia hartzen du, 18/2008 Legeak berak a
dierazi duelako (22. a
rt.) prestazioen onarpen data prestazioaren eskaera egunaren ondorengo eguna dela eta, beraz, hura onartutakoan eskaera egin zen egunetik pilatutako a
tzerapenak ordaindu behar dira.
Xede horrekin, Lanbidek telefonoz ordua eskatzeko sistema zentralizatua ezarri zuen. Hitzordua hitzartzeko, eskatzaileek zenbaki bakar batera deitu behar dute.
Eskubide horien eskatzaile kopurua oso handitu da eta, beraz, Lanbidek telefono horren bidez eskatutako a
urretiazko hitzorduak emateko gehiegizko epea ere bai. Hiru euskal hiriburuen kasuan, batez ere, hilabetetik gorakoa izan daiteke epe hori, eta kexa as
ko eragin du horrek.
Prestazioak berritzeari dagokionez, esleitutako hitzordua batzuetan berritzeko a
giriak a
urkezteko epemugaren ondorengo datan eman zen, eta horren ondorioz, prestazioa eten zitekeen, betebeharrak ez betetzeagatik.
Bulego batzuetan eguneroko hitzordu sistema ezarri zen, bulegoa zabaltzeko lehen orduetan pertsona kopuru gehigarri bati a
rreta emateko. Helburua herritarren informazio eskaerei eta eskatutako a
girien emateari kasu egitea zen. Prestazio eskabideak jasotzeko eginkizuna ere izan dute, telefonozko hitzorduen a
tzerapenagatik eta batzuetan hitzorduen sistema ez zebilelako.
Pertsonen duintasunaren ikuspuntutik egoera guztiz onartezinak ekarri ditu horrek, hala nola Bilboko Mazarredoko Lanbideren bulegoan egunero gertatzen zirenak: bertan, pertsona multzo handi batek ilara egiten du egunero, goizaldetik (2 a
m, 3 a
m, etab.), dauden zenbakietako bat lortzearren.
Bulego batzuek ez daukate a
halmenik erregistro funtzioa betetzeko. Gabezia hori berehala gainditu behar litzateke, zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideetan duen garrantziagatik.
2.2. Prestazio eskaerarekin batera a
urkeztu beharreko dokumentazioa
Puntu honi dagokionez, jasotako kexak ikusita, deigarria da batzuetan ematerik ez dagoen dokumentazioa egotea, hala nola zurztasun-agiria (eskatzailea umezurtza denean), edo lan-bizitza (administrazio egoera irregularrean dauden a
tzerritarren kasuan), edo interesatuek lehenago emandako eta, beraz, Lanbideren eskuetan dagoena edo egon behar lukeena.
Gauza bera gertatzen da a
tzerritarrei jatorrizko herriko dokumentazioa eskatzearekin. Berriz esan behar dugu jatorrizko herrietan errealitate a
dministratiboak ez daukala zerikusirik gurearekin. Dokumentazio hori eskatzea oso garestia da, batzuetan, eta lortzen zaila da pertsona bere herritik kanpo luzaroan egon delako, pertsona bere jatorrizko herrian errotuta ez dagoelako, edo euren jatorrizko herrian jazarpena pairatu duten pertsonen kasuan, edo trafikoaren edo beste edozein genero-indarkeria motaren biktima izan diren emakumeen kasuan. Hura legeztatzeko eta itzultzeko eskakizun berriak as
kotan oztopo gaindiezin bihurtzen du.
Ikuspuntu horretatik, Lanbideren web orriak gabeziak dauzka, prestazio bien eskatzaileek eman beharreko a
giriak zehazterakoan, eta a
urretiazko hitzordurik gabe eskabideak a
urkeztea zailtzen du horrek.
Ez genuke gogorarazi behar horri buruz Herri A
dministrazioen A
raubide Juridikoaren eta A
dministrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak xedatu duena. Izan ere, 35. a
rtikuluan, herritarren eskubide bihurtu du (f idatz-zatia) “dagokion prozedurari a
plikatzen zaizkion a
rauek eskatzen ez dituzten edo jarduneko a
dministrazioaren eskuetan dauden agiriak ez a
urkeztea”.
Praktikan, dokumentazioa emateko fasea denboran luzatzen da eta eskatzaile as
kok sentitzen dute prestazioaren balizko hartzaileei a
tzera eragiteko modua dela.
Kasu gehienetan, dokumentazio osagarria eskatzen da interesatua eskaeraren egoeraz galde bertaratu delako Lanbideren bulegoan, errekerimendu formalik batere egon barik.
Zentzu horretan, ohitura oso hedatua da eskatzaileari ahoz jakinaraztea a
giri bat edo batzuk falta dituela eta, beraz, eskabidea osatu gabe dagoela, eta ohitura horrek babesgabetasuna eragiten du.
Ebazpenak prestatzea eta haiek jakinaraztea ere a
razo handia izan da, batez ere lehen hiletan. A
plikazio informatikoak zailtasun handiak izan ditu hori egiteko. Eskaera fasean egindako a
ldaketak ez ziren grabatzen, edo ebazpenak ez diren ematen. Hori dela-eta, EHAAn jakinarazpen as
ko a
rgitaratu dira, egindako jakinarazpen pertsonalak kasu as
kotan xedatutako lege a
raubidea bete barik.
2.3. DBE eta EPOren eskaerak ebazteko a
tzerapena
18/2008 Legeak eta hura garatu duten dekretuek Lanbideri onartzeko edo ukatzeko ebazpena gehienez hil biko epean eman beharra (62. a
rt.) ezarri a
rren, eta epe hori igarotakoan onartutzat ulertu behar badira ere, praktikan, DBE eta EPOren eskaeren ebazpenak sei hiletik harago a
tzeratzen dira maiz.
Alde handi batekin, kexa multzo horrek dauka kopururik handiena, 2012an a
rlo horretan jasotako guztiekiko.
Baliabide horien kudeaketa eredua a
biarazteko konplexutasunik harago, kezkagarria da gizarte bazterketa a
rriskuan edo egoeran dauden pertsonei zuzendutako prestazioen ebazpena epe horretatik harago luzatzea.
Bestalde, ez da a
rraroa eskatzaileek prestazioa euren banku kontuan sartu zaielako zuzenean jakitea hura onartu zaiela. Une horretantxe jakinarazten zaie ebazpena formalki, a
tzerapenez bada ere, eta ez beti.
Gehiegizko luzamendu hori eskaera berrietan eta etenaren ondoren berriz hasteko kasuetan gertatzen da. Gauza bera esan daiteke Lanbidek ukatzeko edo eteteko emandako ebazpenen a
urkako errekurtsoei buruz; izan ere, Herri A
dministrazioen A
raubide Juridikoaren eta A
dministrazio Prozedura Erkidearen Legeak isiltasunagatik ezetsitzat jotzeko eta bide judizialari ekin a
hal izateko epeak a
dierazi a
rren, berariazko ebazpena emateko betebeharra ere xedatu du, eta garrantzitsua da hura epe egokian gertatzea.
147/2010 Dekretuko 46. a
rtikuluaren a
rabera, etetea eragin zuen zioek indarra galdu ondoren “ofizioz edo a
lderdi batek eskatuta” hasiko da berriz, baina praktikan, interesatuek sustatu behar dute hura beti.
2.4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa interesatuari entzuteko izapiderik gabe etetea
Lanbideren DBE eta EPO eteteko ebazpenen a
urkako kexa multzoa, ebazteko a
tzerapenari dagokionarekin batera, garrantzitsuena da ikuspuntu kuantitatibo eta kualitatibotik, prestazioaren titularrentzat dakartzan ondorioengatik.
Behin eta berriz a
zpimarratuko dugu prestazio horien izaera hauskorra; izan ere, pertsona talde gero eta handiagoak, eta batez ere gizarte eta ekonomia desberdintasunengatik, gizarte bazterketaren a
talasea gurutzatzea saihestea bilatzen dute.
Horregatik da hain garrantzitsua Legean xedatutako prozedura bermeak neurtzea, a
rrazoitzea eta errespetatzea laguntza horiek eteteko edo a
maitzeko neurria hartu baino lehen.
DBE eta EPOren prestazioak eteteagatik izapidetutako kexa gehienetan, hileko nomina ordaindu ez zaiela ikusten dutenean daukate etenaren berri onuradunek.
Lanbideren bulegoetara ez ordaintzeko zioak ezagutzera jotzen dutenean jakinarazten zaie, a
hoz, eteteko zio bat bete omen dutela.
Are gabezia larriagoa deritzogu, jasotzaileak prestazioaren etetea eragin duten zioak ukatzen dituenean, eta erabakia errekurritzeko as
moa a
dierazi ondoren, Lanbideko langileek eurek interesatuei etetearen jakinarazpen formala jaso a
rte itxaron behar dutela esateari.
Egiaztatu ditugun kasu batzuetan, etetearen jakinarazpen formala “de facto” etetea baino hilabete geroago iritsi zaiola interesatuari.
Prestazioaren ordainketaren etetea interesatuari entzuteko izapiderik egin gabe gertatzen da, diru-sarren bermearen berariazko a
raudiak eta Herri A
dministrazioen A
raubide Juridikoaren eta A
dministrazio Prozedura Erkidearen Legeak eskatzen dutenez.
Interesatuari entzuteko izapideak haren eskubideen babes eraginkorra bermatzen du, eta, a
zken batean, Lanbidek a
legatutako eteteko zioa ukatzea, zehaztea edo onartzea a
halbidetzen dio.
Prestazioaren ordainketa izatez etendakoan, berriz hastea denboran luzatzen da, a
re etetearen iraupen mugatuko edo Lanbideren a
kats a
rgiko kasuetan.
Etete epe horretan, eta Lanbidek hartutako erabakia egokia denetz egiaztatu bitartean, interesatuei guztiz ukatzen zaizkie elkarbizitza unitatearen sarrera guztiak eta, beraz, ezin diete a
urre egin haren kideen hezkuntza, elikadura eta ostatu gastuei.
Etetearen desegokitasuna egiaztatutakoan prestazioa eta a
tzerapenak ordaintzen hasteak ez ditu erabakiaren kalte a
tzeraezinak ekiditen, eta kasu batzuetan, berandutzea dela-eta, elkarbizitza unitatearen kaleratzea ekar dezakete.
Horri dagokionez, azaroaren 29an egin genuen 9/2011 Gomendio Orokorrera jo behar dugu. Gomendio hura Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako eta Etxebizitza gastuetarako Prestazio Osagarrirako eskubidea etetearen ondorioei buruzkoa zen.
Araudiak DBErako eskubidea eteteko kasuak jaso ditu, betebehar bat ez betetzearen edo prestazioaren hartzailea izateko betekizunak galtzearen edo ez betetzearen a
rteko mailaketarik ez bereizketarik egin gabe. Gure iritziz, betebeharrak bete ezean prestaziorako eskubidea etetea gehiegizkoa da elkarbizitza unitateak prestazioaren hartzailea izateko betekizun guztiak betetzen jarraitzen badu, kasu horretan bere oinarrizko premiei a
urre egiteko sarrerarik gabe jarraitzen duelako.
Gure ustez, betebeharren bat betetzen ez denean, zigor a
raubidera jo behar litzateke, prestazioaren onuraduna izateko betekizunak betetzen badira.
Beste arazo larri bat a
rrazoiketa da, orokorrean osagabea edo nahasia izaten baita. Hori, entzuterik ezarekin batera, babesgabetasun larriko egoerak eragiten a
ri da, gure a
buruz.
2.5. Behar gabe jasotako kopuruen erreklamazioa
Aurten jasotako kexa as
ko foru a
ldundiek hasitako prozeduretan behar gabe jasotako zenbatekoen erreklamazioari daude lotuta. Ordainketa itzultzeko prozeduraren a
rauketa oso urria eta mugatua da eta, hori dela-eta, hutsune as
ko daude. Hutsune horiek, gure a
buruz, ekarri dituzten interpretazioak ez dira pertsonen eskubideen oso a
ldekoak; izan ere, betebeharrak ez betetzeak edo betekizunak galdu izanak eragindako etete kasu guztietan dirua behar gabe jasotzat jotzen da. A
raudiak, bestalde, ez du a
urreikusi ondorioetarako datarik eta, beraz, zenbateko oso handiak erreklamatzen a
ri dira.
Orokorrean, ordainketa desegokien erreklamazioak gizarte bazterketa egoera larrian dauden pertsonei eragiten die. Kasu batzuetan, zorra itzultzea ia ezinezkoa da, diru-sarrerarik ez dutelako eta bazterketa egoera larrian daudelako. Zorrak izugarri zailtzen du pertsona horiek gizarteratzeko prozesua. Gainera, DBE jasotzen denean, batere baliabiderik ez edukitzeko kasuan legokiokeen zenbatekoaren % 30 kentzen a
ri da, elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsona guztien kopuruaren a
rabera, a
raudiak ehuneko txikiagoa kentzeko a
ukera a
urreikusi duenean.
Aurten, A
rabako Foru A
ldundiari dagozkion ebazpen as
ko egin ditugu. A
ldundi horrek, prozedura eta ebazpen berean, eteteari eta behar gabe jasotako prestazioagatik kopuru bat itzuli beharrari heltzen zien, 56 eta hurrengo a
rtikuluetan xedatutako prozedura urratuz. Orokorrean, betebeharren urraketa zen, zor handiak izanda (Foru A
ldundiak berak jakinarazi zigun zenbatekoari buruz hausnartzen a
ri zela, handia zeritzolako).
Arartekoak gai horri buruz onartu ez ziren ebazpen as
ko (33) egin zituen. Eragindako pertsona batzuek a
uzi bidera jo dute eta lortu dituzten epaietan behar gabe jasotako kopuruak erreklamatzeko erabilitako a
dministrazio prozedura baliogabe jo zen. Oraintxe bertan Lanbide A
rabako foru erakundearen a
urrean sortutako zor horren kobrantza kudeatzen a
ri da, eta titulu baliogabean oinarritzen dela errepikatu behar dugu. Gure iritziz, Arabako Foru A
ldundiak erabaki zituen espediente horiek berraztertu behar dira, a
raudi a
plikagarria urratu baitzen haietan.
2.6. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ukatzeko zioak: kasuak
2.6.1. Egiazko bizilekua ez frogatzea
Kexak a
ztertutakoan, ikusi dugu prestazioak eten direla edo ez direla onartu edo ez direla berriz hasi edo berritu pertsonak egiazko bizilekua frogatzeko betekizuna betetzeari utzi diolako, hilabetez edo a
re gutxiagoz EAEtik kanpo bidaiatu izanagatik. Baina a
raudiak ez du zehaztu noiz ez den frogatzen egiazko bizilekuaren betekizuna eta, beraz, gure ustez, egiten a
ri den interpretazioa a
rautu gabea eta oso murriztailea da. A
tzerrirako bidaia batek EAEn bizitzeko hiru urteen zenbaketa hausten duela ulertzea, udal erroldak zer ere a
dierazten duen, ez dago jasota a
plikatu beharreko a
raudian. Lanbideren 2012ko a
zaroaren 6ko gutunak EAEtik kanpoko bidaiak jakinarazi beharra eta prestazioaren eskubiderako titular eta onuradunengan dauden ondorioak a
rautu ditu, baina ez da horretarako zuzenbide tresna egokia. DBEren prestazioa eskatzen denean ere a
ri da irizpide hori erabiltzen Lanbide eta, beraz, 15 egunetik gorako bidaiak egiazko bizilekua frogatuta egotea hausten du eta egun harrezkeroztik 3 urteko errolda eta egiazko bizilekua frogatu behar lituzkete. Lanbideri jakinarazi diogu gure iritziz jokatzeko modu horrek ez daukala lege babesik.
2.6.2. Familia berrelkartzea
Bakarrik bizi diren pertsonen elkarbizitza unitate ekonomiko independentea osatzeari buruzko a
urreikuspenari lotutako kexak jaso ditugu, pertsona horiek etorkinak direnean eta haien ezkontidea edo haiekin ezkontzaren a
ntzeko harreman iraunkorra duen pertsona denean, 147/2010 Dekretuko 5.1 a
) a
rt. Manu horren a
rabera, elkarbizitza unitate berezi jotzeak urtebetez baino ez dirau, eta beste batez luza daiteke; horren ondoren, familia berrelkartzerik ez badago, prestazioa ukatu edo eteten da.
Kexak izapidetzerakoan ikusi ditugun egoerarik larrienen a
rtean, euren a
rdurapean a
dingabeak dituzten familia gurasobakarrak daude.
147/2010 Dekretuko 5.1 a
) a
rtikuluko 4. idatz-zatian jasotako xedapenaren a
ldeko interpretazioa egiteko egin genion gomendioa onartu zuen Lanbidek; hala, pertsonak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioaren onuraduna izateko gainerako betekizunak betez gero eta Estatuaren A
dministrazio Nagusiak ezkontideari berrelkartzeko baimen a
dministratiboa ukatu badio, ez zaio a
maiaraziko edo ukatuko Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren prestazioa. Hala ere, praktikan hori ez da betetzen a
ri, eta 2012ko a
zaroaren 6ko gutunean ez da hala interpretatu. Hortaz, 2013 osoan haren jarraipena egingo dugu.
2.6.3. Ondasun higiezin biren titularrak diren pertsonak
DBE a
rautzen duen 18/2008 Legeak a
utomatikoki baztertzen ditu laguntzetatik ohiko etxebizitzaz beste higiezin baten jabeak diren pertsonak, non ere dagoen hura eta zein ere diren haren merkatuko balioa edo handik etekina a
teratzeko a
ukerak.
DBE eskatzaileen eta jasotzaileen kexa ugari izapidetu dira, zio hori dela-eta prestazioa ukatu edo eten zaielako, horren ondoren haien egoera oso hondatu delarik.
Bateraezintasun horren lege xedapenaren oinarria da bere etxebizitza ez diren higiezinak dauzkanak ekonomikoki ustia ditzakeela, baina ez da a
intzat hartu kasu batzuetan etetea eragin duten ondasun higiezinek ez diela batere etekinik ematen euren titularrei edo gauzatzen zailak direla.
DBE kasu horietan eteteko erabakiak, legearen a
raberakoa bada ere, erabateko behin-behinekotasuneko egoeran jartzen ditu pertsona horiek, errendimendurik a
teratzerik ez duten ondasun baten erruz euren diru-sarrera iturri bakarra galtzen baitute.
Zentzu horretan, A
rartekoak indarreko legediaren alderdi hori a
ldatzea proposatu du, ondasun horien balioa txikia denean baliabide urriko pertsonek DBE eskuratzeko oztopoa izan ez dadin.
2.6.4. Gizarte Segurantzaren “zaintzapeko seme-alabagatiko esleipena” jaso eta DBE eskatzen duten pertsonak
Baliaezintasunagatiko kotizazio gabeko pentsioa, 18/2008 Legeko 9.2.a) a
rtikuluaren ondoreetarako, pentsiotzat jotzen da, eta elkarbizitza unitate bereziari 18 urtetik a
urrera pentsiodun eskubidea ematen dio. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak “zaintzapeko seme-alabagatiko esleipena” izeneko prestazioari ere tratamendu bera ematea onartu zuen. Prestazio hori % 65 edo gehiagoko desgaitasuna onartuta duten 18 urtetik gorako pertsonak direnean ematen da. Haren a
plikazioa a
razo handiak ematen a
ri da, 2011.5.30ean horretarako onartu zen gutunaren idazketa dela-eta, zehazki, “prestazioaren titularra” DBEren osagarriaren eskubide subjektu a
ipatzen duelako, eta as
kotan haien onarpena galarazi du horrek. A
lderdi hori konpontzeko gestio as
ko egin a
rren, oraindik ez da konpondu eta, beraz, kexak jasotzen jarraitu dugu.
3. A
raudi-testuingurua eta politika publikoak
Epigrafe honetan indarrean sartu diren lege a
ldaketa batzuk eta a
rloari eragin dioten jarduketa publikoak a
ipatu dugu.
2012an gertatu lege berrikuntzen a
rtean, a
zpimarratu behar da Gipuzkoako lurraldean Diru-sarrerak bermatzeko Laguntza ezartzeko ekainaren 19ko 31/2012 Foru Dekretua onartu dela (2012ko ekainaren 27ko GAO)
2012ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea a
ldatzeko a
zaroaren 24ko 4/2011 Legeak egindako a
ldakek eragindako babesgabetasuneko egoerak estaltzea bilatu du, batez ere EAEn hiru urtez erroldatutako egoteko eskakizunari dagokionez.
Aipatu DBEren 4/2011 Legea 2011ko a
benduaren 13an indarrean sartu a
rren, a
rgi dago haren ondorioak batez ere 2012an hedatu direla, eta Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko egoera berria definitu du.
Lege berria dela-eta, Lanbidek erabateko protagonismoa hartu du Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren a
plikazioan; izan ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitza gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EPO) kudeaketa bere gain hartu du, bai eskatzeko eta izapidetzeko faseetan (udalek egiten zituzten haiek lehen) bai ebaztekoan (foru a
ldundiek ebazten zuten lehen).
2011ko urteko txostenean a
urreratu genuenez, 18/2008 Legearen a
ldaketa horretarako DBEren eta EPOren a
rautegiak egokitu behar dira (egun, 147/2010 D. eta 2/2010 D.), baina gaur egun ez zaio oraindik lan horri heldu, a
ipatu Legeko Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutako urtebeteko epea igaro a
rren.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen a
raudiak ez du batere a
ldaketarik izan 2012an, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskuratzeko ondare mugak ezarri dituen 2011ko a
benduaren 28ko A
ginduak eragindako ondorioak izan ezik, zeinek, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeko 46.f a
rtikulua urratzeagatik, ofiziozko espedientea ireki beharra xedatu baitzuen. Haren laburpena a
urrerago sartu da.
2013an laguntzak onartzeko mugak eta irizpideak ezarriko dituen A
gindua onartzeke dago oraindik.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Bilerak
Gizarteratzearen eremuan gizarte bazterketa prozesuak pairatzen dituzten pertsonen eskubideen defentsan lan egiten duten elkarteekin bildu gara a
urten.
Pertsona as
ko Diru-sarrerak Bermatzeko sisteman sartzeko edota bertan geratzeko izaten a
ri diren zailtasunen berri eman digute. Lanbidek herritarren a
rretan eta prozeduren izapidetzean dauzkan disfuntzioei buruzko kexa ugari izan dira. Baita prestazio ekonomikoen eskaerak ebazteko atzerapenei eta zerbitzuen erabiltzaileekiko elkarrizketarik ezari buruzkoak ere.
Halaber, a
dierazi dutenez, diru-sarrerarik ez duten pertsonei ematen zaizkien prestazio ekonomikoak urriak dira eta murrizketak izaten a
ri dira. Nagusia etxebizitzako elkarbizitza unitate bitara mugatzea izan da; baita Gizarte Larrialdietarako Laguntzak kobratzeko eskatzen diren baldintza berriak edo beste prestazio batzuetan, hala nola Bizkaiko Foru A
ldundiak kudeatzen dituen Gizarteratzeko Laguntzetan, gertatzen a
ri diren mugak ere.
Berriz errepikatu dute, eteteko prozeduretan, kasu guztietan ez dela alegazio izapidea bete.
Bestalde, prestazioen kontrol eta ikuskaritza jarduketak a
ipatu dituzte; izan ere, elkarbizitza unitatearen a
utonomiaren esparruan hainbeste sartzen dira tartean ezen a
zkenean a
dministrazioak erabakitzen baitu zein gastuk duten lehentasuna eta zeinek ez.
Azkenik, hitzarmenetan eta diru-laguntza lerroetan egondako murrizketak eta onartutako diru-laguntzeak ordaintzeko a
tzerapenak direla-eta dauden finantzaketa zailtasunen berri eman digute.
Bilera as
ko egin dugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin. Haietan, Lanbideren funtzionamenduari eta prestazioak eskatu, eten, berriz hasi eta berritzeko prozedurari dagozkien kexak izapidetzeko ikusi ditugun a
razoak eztabaidatu dira.
Aldundietako gizarte politiketako Sailekin ere bildu gara, DBEren kudeaketari buruzko eta Lanbideri espedienteak eskualdatzeari buruzko gaiak eztabaidatzeko. Bilera guztietan A
rartekoak jarraitzen a
ri zen prozedurari eta a
raudiaren interpretazioari eta ikuskaritza eta kontrol jarduketei buruz duen iritzia helarazi diegu, herritarren eskubideak murrizten a
ri direla uste baitugu.
4.2. Ofiziozko jarduerak
2012an ofiziozko sei espediente izapidetzen hasi gara.
Espediente horien edukia Lanbideren funtzionamendua eta Bizkaiko Foru A
ldundiak eskualdatu barik zeuzkan espedienteetan berriz hasteko eskabideak a
urkezteko zailtasuna zen. Halaber, gizarte erakundeek A
rartekoari helarazi zizkioten kezken berri eman zen. Era berean, Lanbideri gestio lan horretarako tresna diren a
plikazio informatikoetan a
tzemandako disfuntzioei buruzko a
rgibideak eskatu zitzaizkion.
Azkenik, Gizarte Politiketako Sailburuaren A
gindu baten bidez, Gizarte Larrialdietako Laguntzen (GLL) onuraduna izateko ezarritako mugengatik hasitako ofiziozko a
zken espedientea a
zpimarratu behar da. Espediente horrek Arartekoaren 2012ko a
benduaren 4ko Ebazpena eragin zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio, 2013rako gizarte larrialdietarako laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehienezko zenbatekoak ezartzen dituen a
ginduaren onespenari dagokionez, 2011ko a
benduaren 28ko A
ginduan ezarritako irizpideak berrikus ditzan.
Gizarte jantokia erabili a
hal izateko Gasteiz udalerriko erroldan lehenagoko denbora bat frogatzeko eskakizunari buruzkoa ere bai. Udalak erantzun zigunez, betekizun hori kenduko zuten, baina elikadurarako eskubidea erabiltzeko zenbait oztoporen berri izan dugu eta, beraz, haren jarraipena egingo dugu.
4.3. Bisitak
Bisita erronda bat egin zitzaien Lanbideren bulegoei egun DBE eta EPO kudeatzeko a
rdura duen sarearen egunerokotasuna lehen eskutik ezagutzeko. Informazio hori Lanbideri helarazi zitzaion. Lanbidek erabilgarritzat jo zuen eta a
tzemandako gabeziak konpontzeko gogoa a
dierazi zuen.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
1. Bizi dugun krisi ekonomikoa dela-eta, familiek euren betebeharrei eta ohiko gastuei a
urre egiteko dituzten zailtasunak ez dira 1996azgeroztik ezagutu. Paraleloki diru-sarrera urritasunari lotutako txirotasun eta behin-behinekotasun a
rrisku egoerak ugaritu dira, eta 2012an egiazko txirotasun eta behin-behinekotasun egoeren eta txirotasun ezkutuko moduen eragina handitu da.
2. Hala ere, 2012ko egiazko pobrezia eta behin-behinekotasun tasak 1986 eta 1996ko mailetatik urrun daude, neurri handi batean DBE/EPO/GLL prestazio sistemaren eragin onari esker. Eragile horiekin –hala nola pentsio politikaren eragin onuragarria– batera, diru-sarrerak bermatzeko sistema horrek EAEko txirotasun eta bazterketa tasei Europar Batasuneko batez besteko zenbatekoen a
zpitik eusten lagundu du, eta Euskadi Europan desberdintasun mailarik txikiena duten gizarteen a
rtean sendotu da. Horri dagokionez, EAE guztiz a
ldendu da Espainian nagusi den egoeratik. Prestazio horien eskuragarritasunari esker (xedatutako betekizunak betetzen direnean), zein ere den a
urreikusitako a
urrekontu-saila, sistemak eginkizun hori bete dezake, euren oinarrizko premiei a
urre egiteko sarrera ekonomikoak izatear uzten dioten pertsona kopurua handitu a
hala saila ere handitzen delako.
3. Horrexegatik, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari, gizarte kohesio eta babeseko faktorea den a
ldetik, bazterketa a
rriskua prebenitzeko lan hain garrantzitsuari a
urre egin a
hal izateko behar diren baliabideak eta tresnak eman behar zaizkio.
Bereziki, Lanbidek bere gain hartu duen DBEren eta EPOren kudeaketak urratsak eman behar ditu herritarren a
rreta hobetzeko.
Gutxieneko kalitate estandarrak erdietsi behar dira, batez ere, ebazteko epeari dagokionez, sistema bizkorra izatea eta zerbitzuaren erabiltzaileentzako tratua haien egoera pertsonalei egokitua, duina eta eraginkorra izatea lortu behar dugu.
Horretarako, Lanbideren bulego guzti-guztietako baliabide materialek, bereziki aplikazio informatikoek, eta giza baliabideek nahikoak eta egokiak izan behar dute, ematen den zerbitzuaren eraginkortasuna bermatzeko.
4. Baliabide nahikotasun horrekin batera, Lanbidek diru-sarreren bermearen berariazko a
raudian eta Herri A
dministrazioen A
raubide Juridikoaren eta A
dministrazio Prozedura Erkidearen Legetik eratorritako orokorrean xedatutako prozedura bermeak bete behar ditu, batez ere prestazioak eteteko kasuetan.
Behin eta berriz a
zpimarratuko dugu prestazio horien izaera hauskorra; izan ere, pertsona talde gero eta handiagoak, eta batez ere gizarte eta ekonomia desberdintasunengatik, gizarte bazterketaren a
talasea gurutzatzea saihestea bilatzen dute.
5. Diru-sarrerak bermatzeko 18/2008 Legearen a
rau garapena premiazkoa eta beharrezkoa da. Horretarako, DBEren eta EPOren a
rautegiak egokitu behar dira (egun, 147/2010 D. eta 2/2010 D.), baina gaur egun ez zaio oraindik lan horri heldu, a
ipatu Legeko Lehen Xedapen Gehigarrian xedatutako urtebeteko epea igaro a
rren.
6. Bazterketa kontuetan lan egiten duten gizarte erakundeak pairatzen a
ri diren murrizketa handiek haien lanak zailtzen dituzte. Halaber, finantzaketa a
razo larriak daude eta haiek jarraitu a
hal izatea a
rriskuan jartzen du horrek. Egiten duten lana oso garrantzitsua da gure gizartearentzat, herritarrei hurbiltasuna eta malgutasuna ematen dizkielako eta herri-administrazioetara hurbiltzen ez diren edo haiek ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsonei a
rreta ematen dielako; hortaz, erakunde horiek bestela a
rretarik gabe geratuko litzatekeen esparru humanitarioa betetzen dute. Haien lanari laguntzea funtsezkoa da gizarte kohesiorako eta desberdintasunen a
urka borrokatzeko.
7. Etxerik gabeko pertsonek euren oinarrizko premiak beteta izan behar dituzte. Janariaz, bizilekuaz, batez ere neguetan, higieneaz eta jantzi egokiaz a
ri gara. Betekizun humanitario minimoak dira eta gizarte murrizketak direla-eta ez dira saihestu behar. A
urrekontu-sail horiei lehentasuna eman behar zaie krisialdietan, pertsonarik a
hulenen zailtasunak a
reagotzen baitira haietan.