6. Espetxeratuak
Aurrekariak
Espetxeratutako pertsonen bizi-baldintzek etengabe kezkatzen dute Arartekoa. Askatasunik ez izatea ez litzateke zaurgarritasun berezirako arrazoia izan behar, askatasunik izan ez arren, eskubide guztiak normaltasun o
soz izan beharko bailituzkete eta gizarteko o
nura guztiak eskura izan, beraien epaietan berariaz mugatu ez bazaizkie. Gure espetxeetako errealitateak, o
rdea, eskubide horiek izateko mota guztietako zailtasunak aurkitzen dituztela erakusten digu.
Gai honetan ez dugu administrazioaren jarduera aztertzeko eskumenik, Estatu zentralaren eskumena baita. Baina espetxean dauden pertsonen gainerako eskubide guztiak direla eta hartu dezakegu parte, erkidegoko, aldundiko eta tokiko administrazioek eskaintzen edo kudeatzen dituzten zerbitzuen eta ekimenen mende baldin badago eskubide horien eraginkortasuna. O
sasunaz, garraioaz, trebakuntza programez, gizarte o
ngizateaz eta lan munduan sartzeaz ari gara, funtsean.
Bestalde, erakunde honek beti uste izan du bere egitekoa dela egungo zigor-sistemari buruzko hausnarketa bultzatzea, legeak ematen dion giza eskubideen kultura hedatzeko zeregina beteaz. Zentzu honetan, gure zeregina da Eusko Legebiltzarrari eta gizarte o
soari gure espetxeetan dauden pertsonen egoeraren berri ematea, askatasuna kentzeak dituen egiazko o
ndorioen berri emateaz gain. Hori guztia lerro estrategiko hauen bidez egiten den parte hartzearekin:
1. Kexarik aipagarrienak
Ez zaigu garrantzitsua iruditu espetxeratutako pertsonek bidalitako kexen atal estatistiko bat egitea, gehienetan Eusko Jaurlaritzari eskuordetu ez zaizkion gaiei buruzkoak izan baitira: trasladoak, zigorrak, destinoak, graduan erregresioak, espetxeko abantailak eta familiakoen bisitak ukatu, baita beste autonomia erkidego batzuetan dauden zentroetako espetxeen o
sasungintzari lotutako arazoak ere. Dena dela, Defentsa Erakunde honek erreklamazio batek o
inarriak dituela ikusten dugun bakoitzean, erreklamazioa aurkeztu duenari gure esku dagoen laguntza guztia eskaintzen diogu, eskumenen o
ndorioz erreklamazioa formalki tramitatzeko aukera egon ala ez. Aurten ere hala egin dugu, batez ere bi mailatan burutu ditugun borondate o
nezko kudeaketen bidez:
Espetxe-zaintzako Epaitegiaren lankidetza ere izan dugu eta Bilboko eta Donostiako Zigor Arloko Betearazpenenak ere bai, Estatu o
soko zenbait erregistro zibilena izateaz gain, kondenen likidazio kalkuluei buruzko arazoak konpontzeko, segurtasun neurriak betetzeko eta espetxean dauden pertsonen seme-alaben jaiotzei erregistroan izena emateko. Azkenik, euskal administrazioek espetxe eremuan eskaintzen dituzten zerbitzuei buruz herritarrek aurkeztutako kexengatik ere hartu dugu parte, jarraian aurkezten dugun kasuan bezala:
Espetxez kanpo o
spitale arreta jasotzen duten presoak zaintzeko irizpideak, intimitaterako duten eskubidea zaindu dadin
Salatutako egoera: Martutenen preso dagoen emakume baten abokatua etorri zen erakunde honetara; emakumeak minbiziaren aurkako tratamendua behar du eta horren o
ndorioz ezinbestekoa da o
spitalera nahiko sarri eramatea. Erreklamaziogileak dio, horrelakoetan berak defendatzen duenaren intimitaterako eskubidean eraginak egoten zirela, segurtasun arrazoiengatik polizia-agente baten begiradapean egon beharra baitauka bi une eta espazio jakinetan: medikuak artatu aurretik eranztean eta o
nkologiako zerbitzuek aztertzen duten bitartean. Adierazten zuen, programatutako probak eta azterketak egiteari uko egin ziola duintasunagatik, polizia indarrak horrela jokatuko zuela azpimarratu zuen aldietan –nahiz eta beti ez gertatu–.
Erreklamazioak aipatzen zuen mota honetako azken gorabehera 2012ko maiatzean gertatu zen; Donostia O
spitalera eraman zuten egun horretan mamografia bat eta toraxeko plaka bat egin behar zizkiotelako eta biei uko egitea erabaki zuen aipaturiko arrazoiagatik.
Arartekoaren parte hartzea: Adierazitakoa kontrastatu asmoz, O
sakidetzaren, espetxeko Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren lankidetza eskatu genuen. Azkeneko honi, gainera, irizpide jurisprudentzial batzuk helarazi genizkion gure iritziz irizpide horiek uztartu egiten baitzituzten espetxeratuaren intimitaterako eskubidea eta polizia indarrak pertsona hori zaintzeko betebeharra; etorkizunean ezartzeko zuen asmoaz berri emateko ere adierazi genion.
Bai O
sakidetzak bai espetxeko Zuzendaritzak baieztatu ziguten presoak kontrol neurri horiekiko desadostasuna azaldu zuela eta horren o
ndorioz uko egin ziola egun horretan zeuzkan probak egiteari, kexan aipatu bezala. Herrizaingo Sailak, aldiz, erakunde honi jakinarazi zion gaixoa ez zela zaintzaz kexatu, inolako probari ez ziola uko egin eta egun horretarako ez zuelako probarik programatuta. Adierazi zuen kontsulta bat besterik ez zuela eta hura normaltasun o
soz egin zela agente baten presentziarekin, agenteak ezin baitzuen espetxeratua begien bistatik galdu.
Erantzun hori zela eta, Arartekoak 2012ko irailaren 18ko Ebazpena eman zuen. O
sakidetzak eta Herrizaingo Sailak emandako bertsioen arteko kontraesana argitu beharra adierazi o
ndoren, Herrizaingo Sailari esan genion espetxez kanpoko o
sasun arreta jasotzen duten presoen zaintza Auzitegi Konstituzionalak eta espetxe zaintzako jurisprudentziak arlo honetan ezarritako irizpideetara egokitu behar dela. O
ndorioz, gomendatu genion horiek ezarri eta indar poliziala o
ro har arropak erantzi behar dituen edo artatu behar duten tokietatik kanpo egon behar dela, zaintzeko dauden agenteek kontsulta, probak edo tratamendua nola garatu den ikusi edota entzun gabe.
Emaitza: O
sakidetzari ere igorri genizkion gure gomendioak eta o
nartu zituen, lehen esandakoak berretsi o
ndoren. Baina ez zuen halakorik egin Herrizaingo Sailak, eta adierazi genion kontraesana ere ez zuen argitu. Dena dela, kexa eragin zuen jokaera ez zen berriro errepikatu espetxeratutako pertsona hau Arartekoaren parte hartzearen o
ndoren O
spitalera eraman zen aldietan.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2.1. Espetxeetako errealitatea eta politika kriminala
Aurrekoetan ez bezala, berri ematen ari garen urte honetan ez da arlo honetan arauen alorrean nabarmentzeko berrikuntzarik egon. Egin dira, o
rdea, espetxe sistemaren eta hori testuinguratzen duen politika kriminalaren arteko erlazioari buruzko azterketak eta Arartekoak Eusko Legebiltzarrean gai honi buruz aurkezten dituen balorazioak nabarmentzen ditu. Horien artean Realidad y Política Penitenciarias izeneko txostena nabarmentzen da, Observatorio de la Delincuencia del Instituto Andaluz Interuniversitario de Criminología delakoak argitaratua. Balorazio horiekin bat dator Justícia i Pau erakundeak azaroan egindakoa eta erakunde hau gai honetan erreferentziazkoa dela uste dugu. Bertako zuzendariaren esanetan, azken 15 urteetan Espainian egindako politika kriminalaren o
ndorioz, egoera paradoxikoa dugu eta horren berri eman genion gure azken txostenean Legebiltzarrari: gure herrialdean zigor sistema gogorra aukeratu da, europar herrialdeetako batez bestekoa baino kondena handiagoekin, eta o
ndorioz, Europa mendebaldeko beste edozein herrialdetan baino espetxeratze tasa handiagoak daude, delinkuentzia tasak askoz txikiagoak diren arren.
Era berean, iritzia eratzen duten instantzia askotan nagusi den populismo zigortzailea salatu zuen; horrek proiekzio mediatikoa duten gizarte arazo batzuei aurre egiteko zigorra eskatzen baitu berehala eta etengabe. Joera horretaz o
hartarazi zuen Estatuko Fiskal Nagusiak 2012ko urte judiziala ireki zenean, eta hitz hauek erabili zituen: “La lección que nos suministran la ciencia del derecho y la criminología es que el Derecho Penal no soluciona problemas, simplemente sale al paso de conflictos insolubles en o
tras instancias mediante el empleo de la forma más extrema de coerción legítima, la pena. Reflexionemos sobre ello cada vez que se aborde una reforma, pues no siempre el incremento lineal de las penas retorna a la sociedad el rédito de una disminución equivalente de la criminalidad”.
Hausnarketa hau azpimarratu nahi izan dugu, Defentsa Erakunde honek gai honetan defendatzen duen tesiarekin bat etortzeaz gain, ez baitirudi Ministro Kontseiluak 2012ko urrian o
nartutako Zigor Kodea Berritzeko aurreproiektuaren espiritua eta edukia hausnarketa honekin bat datozenik. Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak horri buruz egindako txosten kritikoaz gain, aipatu dugun politika kriminalari lotuta dago erreforma, hau da, zigorrak nabarmen gogortzen ditu eta zigorrak eta segurtasun neurriak ezartzeko sistema funtsean aldatu egiten du; o
ndorioz, gizartearen kontrol handiagoa ezartzen du, arriskugarritasun nozioak hartzen duen protagonismoaren o
ndorioz, Estatuaren ius puniendoren o
inarria baita.
2.2. Gizarte ekimenen sarea, arriskuan
Ongizate estatuaren egitura garrantzitsuak kentzeak o
ndorio bereziki larriak izan ditu behartsuenengan; bada, eragin hori suntsigarria izan da espetxean daudelako gizarte bazterketaren mailarik handiena jasotzen dutenen artean. Gizarteratzeko programetan izandako eraginak eta gizarteko gatazken kudeaketarako egiten den espetxearen erabilera mutur banatan daude. Are gehiago, esan beharra dago krisiaren o
ndorioz gure espetxeei zigortzeko eta delituari aurrea hartzeko emandako zereginak agerian geratu direla eta argi geratu dela zer kontraesan dagoen gure zigor sistemaren erretorika errehabilitatzailearen eta praktikan eragiten duen desgizarteratzearen artean.
Kontraesan honek are eta handiagoa dirudi gizarte ekimeneko erakundeei euren lana bi zentzutan zailtzen bazaie, nahiz eta erakunde hauek zigortutako edota espetxeratutako pertsonei zuzendutako gizarteratze prozesuak erabili. Bi zentzu hauetan zailtzen zaie lana:
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Hiru lurraldeetan bilerak egin ditugu espetxean dauden pertsonen gizarteratzean lana egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin, baita hiru Abokatu Elkargoetako Espetxeetako Laguntza Txandako abokatu arduradunekin ere.
Urtero egiten ditugu topaketa hauek eta bai batzuk bai besteok burutzen ditugun jarduerez elkar informatzeko espazio egonkorra izaten da, gure parte hartzea eskatzen duten berariazko kasuak direla eta urtean zehar izaten ditugun harremanak alde batera utzita. Bestalde, adierazten dizkiguten arrazoi kezkagarrien bidez, bertatik bertara ezagutu dezakegu gure espetxeetako egoeraren eboluzioa. Txosten honetan aipaturikoez gain, aurten beste hauek azpimarratu beharra dago:
osoan irteten, bakoitzak bere patioa baitu, Langraizkoa baino txikiagoa –eta egoera areagoa da gaixotegian eta emakumeen moduluan.
osasungarritasun egoera txarretan daudela, medikuaren arretarik ez dute eta espetxe batek eskaini beharreko bestelako zerbitzurik ere ez.
Osakidetzak hartu ditu
orain. Hori arriskutsua da,
orain arte zerbitzu honek izaera terapeutikoa, sozio-sanitarioa eta banakakoa baitzuen.
ordutegian joan behar izaten baitute espetxera sinatzera, laneko
ordutegia errespetatu
ordez edo astean egun batean arratsaldez egiteko aukera eman
ordez.
ondorioak ditu enplegua eta prestakuntza aurkitzeko
orduan.
3.2. Administrazioekin bilerak
Euskal Administrazioa
Urtean zehar Justizia Sailburuordetzarekin zigor burutzapen arloan –besteak beste– izan dugun etengabeko harremanaz gain, O
sasun Saileko Drogamenpekotasunen Zuzendaritzak deitutako Batzorde Juridiko eta Espetxeetakoan parte hartu dugu. Gure Autonomia Estatutuak espetxeen arloan aurreikusten duen eskumenen eskualdaketaren alde egiten jarraitu dugu; prozesu horrek Euskal Administrazioari gaitasuna eman behar dio bi alor handitan erabakiak hartzeko, eta gure iritziz bi alor horiek gai honetako politika koherentea modu autonomoan garatzeko aukerak baldintzatzen dituzte:
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila ados zegoen bi gai horiek aztertu behar izateaz, baina ezin zen albo batera utzi Barne Ministerioarekin gai honetan sinatutako hitzarmenetan akordio hau sartzea komenigarria izango zela. Dena dela, kontuan izan behar da hauek aipaturiko lehenengo puntuan jasotako alderdiak kontuak ez hartzeak ez duela inolako traba izan behar sartu diren alderdietan lankidetzan jarraitu ahal izateko: askatasuna kentzen ez duten zigorrak burutzeko (erkidegoaren mesederako lanak), betearazpena eten bada edo askatasuna kentzen duten zigorrak o
rdezkatu badira judizialki ezarritako jokaera arauak kudeatu, gainbegiratu eta kontrolatzeko eta presoak gizarteratu eta lan munduan sartzeko. Erakunde hau errealitatearen printzipio honen alde aritu izan da historikoki, eta o
ndorioz, bat gatoz. O
ndorioen atalean, o
rdea, alor hauetan hobetu daitezkeen alorrak aipatuko ditugu, izan duten garapen praktikoaren arabera.
Barne Ministerioa
Kexen kudeaketa atalean aipaturiko lankidetzaz gain, Espetxe Erakundeen idazkari nagusiarekin elkartu gara eta gai hauei buruz aritu gara lanean:
Osasun psikiatrikoa
oso larriekiko edota hilurreneko presoak espetxetik atera.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Erakunde honek beti defendatu izan du bere Autonomia Estatutuan dagoen espetxe arloko eskumenak Euskadik bere egitea o
so egokia dela. Estatuak eskumen horiek eskualdatzea atzeratu egin du urtez urte. EAEko hiru kartzelen titulartasuna Eusko Jaurlaritzak hartuta kudeaketa baldintzak eta presoen eskubideak bermatzeko sistema hobetu egin daitezkeela uste dugu. Horretarako, erakunde honek Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako azken bi txostenetako terminoetan prozesu honek jarraitu beharreko irizpideak errepikatu beharra dagoelakoan gaude. Azken finean, euskal gizartea egingo da bere izenean Estatuak espetxe parte hartzeaz egiten duen erabileraren erantzule, horren o
ndorioak ezagutuko ditu eta gizarte justiziaren parametroetatik o
nartezinak iruditzen bazaizkio, bere espetxe ereduaren diseinua eta kudeaketa sustatu beharko du; zigorra burutzeko sistema horrek ez du bazterkeria areagotu beharko eta gure espetxeetan dauden pertsona gehienak delinkuentziara eramaten dituen faktoreak ez ditu kroniko bihurtuko.
4.2. Historikoki printzipio hauek gidatu dute euskal elkarte sareak alor honetan egindako lana. Erakunde hauek modu egituratuan eta gizarteari hitza emanda burutzen duten lanaren ezaugarriak ekimena, aniztasuna, koordinazioa eta kalitatea dira. Horri esker, bai espetxeek bai euskal epaitegiek gizarte baliabideen euskarri fidagarria izan dute, espetxearen o
rdezko alternatibak betetzeko eta tratatzeko, legeak ahalbideratzen dituen formulak erabilita.
Baina informatzen ari garen urte honetan programekin jarraitu ahal izateko zailtasunak hazi egin zaizkie erakunde hauei. Jarraian daude laburtuta, denetan parte hartzea beharrezkoa izango dela uste baitugu, horien mende baitago gaur egun askatasuna kentzen duten zigorren o
rdezkoak ezartzen jarraitzeko aukera egotea. Horiek desagertzea o
nartezina izango litzateke justiziaren parametroetatik, espedienteen eta epaiketa prozesuen pilaketa areagotu egingo litzateke, preso kopuruak gora egingo luke eta zigortuta eta preso dauden pertsonen egoerak o
kerrera egingo luke:
oso murriztu da (ia %70) eta horren
ondorioz, gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko programetan pertsona gutxiago sartu ahal izan da; era berean, programa horietan markatutako ibilbideekin jarraitzeko behar diren erkidegoko baliabideak eskura izateko programak itxi dira eta zigortutako eta preso dauden pertsonek ez dute euren problematika pertsonalaren araberako programarik.
osasuneko beste alor batzuei heldu behar izaten baitiete. Zentzu honetan, programak murriztearen
ondorioz, ezin da banakako eta taldeko parte hartzerik egin, banakako jarraipenaren bidez patroi kognitiboetan eta jarrerazkoetan aldaketak egon ahal izateko eta horrela zigortutako pertsona horiek euren gizarteratzea egin ahal izateko.
orokorraren, euskaldunaren eta tokikoen artean, zigortutako eta preso dauden pertsonak gizarteratzeko egoitzazko eta ez egoitzazko baliabideetan plazen finantzazioaren eskumena eta erantzukizuna nori dagokion aipatzen denean.
Osasun eta gizarte alorreko, gizarte eta zuzenbide alorreko eta lan eta gizarte alorreko espazio batzuk zenbait erakunderen mende daude; erakunde horiek gizarte ekintzaz, enpleguaz, gizarte gaiez,
osasunaz, justiziaz edo berdintasunaz arduratzen dira eta beharrezkoa da urte askotarako hitzarmenak eta konpromisoak egotea, programak eta zerbitzuak garatzeko. Horrelakorik gabe, funtzionamenduaren dinamika epe laburrera mugatzen da eta ez da gutxieneko egonkortasunik eta planifikaziorik izaten.
4.3. Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak meritu handiko lana egin du erkidegoaren mesederako lanen kudeaketan. Era berean, azpimarratzekoa da tratu txarrak ematen dituztenak errehabilitatzeko eta bide segurtasunean berriro hezteko programak finkatu egin direla.
Dena dela, ordezkatu dituen zerbitzuak desagertzeak –Atxilotuari Laguntza eta O
rientazioa emateko Zerbitzuak (ALOZ) eta Birgizarteratzekoak (BLZ)– balorazio negatiboa izan du eragile juridiko guztien aldetik, gure aurreko txostenean adierazitako terminoetan o
hartarazten baitzuten o
ndorioez.
Honi buruz epaileei, idazkari judizialei eta gizarte ekimeneko erakundeei iritzia eskatu diegu eta denak bat datoz zerbitzuak bateratzen zituen prestazio bat galdu dela esatean, bai arlo prozesalean bai hortik kanpo; o
hiko zigortutako taldeentzako bergizarteratzeko irtenbideak eta itxaropenak ematen zituen eta o
so errazten zuen erantzun beharreko prebentzio xede bereziei erantzuteko zigorrak eta segurtasun neurriak betetzea. O
ndorioz, azpimarratu beharra daukagu desagertze hori berriro pentsatu beharrekoa dela, ez soilik goian aipaturiko txostenean adierazitako arrazoiengatik, baizik eta zigor betearazpenen garrantziari buruzko hausnarketa sakonen arloan ere bai:
osoena izatea, berriro erortzeko ahalik eta aukerarik txikienak izateko zigor motarik egokiena jarri ahal izateko. Txostenak nori eskaturik ez badago eta beste daturik ezean, aurrekariak erabiltzen dira, funtsean, arriskua neurtzeko, gaur egun gehiegitan gertatzen den bezala, informazioa zatikakoa eta
osatu gabea izaten da: batetik, aurrekari horiek dagokion Erregistrora iristeko bost urte igaro daitezkeelako; bestetik, Espainiako Epaitegi desberdinen artean datu horiek partekatzeko sistema eraginkorrik ez dagoelako.
ondoren
ordezkoa emateko, baita baldintza gehigarriak ez betetzeari lotuta dauden gabeziak ere. Maila honetan planteatzen den arazo bat aipatu beharra dago,
oso
orokortuta dagoelako, genero indarkeriagatik aldentzeko aginduak ez betetzen diren kasuez ari gara.
4.4. Informatzen ari garen urte honetan, Arartekoak hainbat forotan egin ditu terrorismo delituei buruzko zigor eta espetxe tratamenduari buruko adierazpenak. Berriro ere gure eskaria egin beharra daukagu preso dauden pertsona guztiek euren jatorrizko tokietatik gertu dauden espetxeetan bete dezaten kondena, horrela helburu hirukoitza beteko baita: beraien gizarteratzea mesedetuko da, antolamendu juridikoak eskatzen duen bezala; zigortuen gizarte deserrotzea saihestuko da, gizarteko loturak mesedetuaz; eta urruntzeak familiako eta adiskideentzat dituen eragin negatiboak, gastuak eta arriskuak amaituko dira, ezin baitira inondik eta inora justifikatu eta erabat saihesgarriak dira egungo egoeran. Bestalde, behin eta berriro eskatu dugu espetxeetako administrazioak preso dauden gaixo larriak eta sendaezinak espetxetik irtetea aurreikusten duten legezko arauak errazago ezartzeko bideak jarri beharko lituzkeela. Eta azpimarratu beharra daukagu, talde eta delitu terroristei buruzko xedapen bereziak kendu beharra dagoela, hirugarren maila eta baldintzapeko askatasuna ematea galarazten badute.
4.5. Espetxez kanpoko o
spitale arreta jasotzen duten presoen zaintza dela eta, euren intimitatea errespetatu behar dute zaintzaren kargu diren indar polizialek, o
ro har, preso dauden pertsonak erantziko diren edo artatuko dituzten espazioetatik kanpo egon behar dute, zaintza lanak egiten ari diren agenteek kontsultaren, proben edo tratamenduaren garapena ikusi edo entzun ez dezaten. Hori guztia fakultatiboek berariazko babesa eskatzen ez badute edo behar hori ezinbestekoa ez bada arrisku egoera berezirik ez dagoelako; horrelakoetan, arrazoiz azaldu beharko da zergatia eta Espetxe Zaintzako Epaitegi batek baloratu eta o
nartu beharko ditu arrisku hori dela eta beharrezkoak diren eta eman behar diren neurriak.
Hizpide dugun urtean barrena, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez zuen erakunde honekin behar bezalako lankidetzarik izan hala gomendatzen duen ebazpena dela eta.
Onartzen duela berariaz adierazten ez duen arren, nahiz eta adierazteko eskatu zitzaion, ebazpena sortu zuen kasuan jokabide zuzena izan zuela berretsi du. Erantzun hau Legeak ezartzen duen lankidetzarekin bat ez datorrela uste izateko bi arrazoi ditugu:
Osakidetzak emandako bertsioarekin. Ikertutako jardueraren
oinarria eratzen dute datuak direnez, horren kontrolik eta azterketarik ezingo da egin, bertan parte hartu duen erkidegoko administrazioko instantzietako batek gertatutakoa ez dela egia eta beste instantziak gertatu zenaren frogak dituela esaten duten bitartean. Hori dela eta, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak kontraesan hau argitzea.
oinarririk:
objektiboak eta banakakoak
oinarri hartuta, eta kasu honetan ez zen horrelakorik gertatu.
ordez, Zuzenbidera ez dela egokitzen adierazten du. Izan ere, aipatzen den kondenaren
oinarrian honakoa zegoen: Administrazioak ez zituela kontuan izan hildakoak norbere buruari kalte egiteko zuen arrisku larriaz zeuden datuak, datu ugari izan arren, bere buruaz beste egiteko saiakera guztiak
ongi dokumentatuta egon arren. Hau da, Auzitegi Nagusiak kasu hartan Sailari aurpegiratzen ziona kasu honetan erakunde honek
ohartarazitako akats bera izan zen: Atxilotutako pertsonari dagozkion neurriko zaintza neurriak ezartzerakoan, honen banako balorazioa ez zela behar bezalakoa izan. Alde bakarra dago, eskura zituzten datuen eta aurrekarien arabera, balorazio horren
ondorioz Sailak Auzitegi Nagusiko kondena eragin zuen neurriak hartu behar izan zituela, aldiz, defentsa erakunde honen aurrean planteatu zen kasuan, preso zegoen pertsona honen arrisku maila zein txikia zen ikusi izango zuten.
4.6. Buruko gaixotasuna duten pertsonen ehuneko o
so handia ari da askatasuna kentzen dien kondena espetxean betetzen, baina beraien patologien eta beharren arabera, ez lukete espetxean egon behar, baizik eta erkidegoko baliabide egokietan artatuta egon behar lukete, behar adina babes terapeutikorekin eta gizartearen babesarekin. Erkidegoko horrelako baliabiderik ez egotea errealitate larria da, erantzun politikoak, sozialak, medikoak eta kriminologikoak behar ditu. Egoera honen o
ndorioz hausnartu beharra daukagu, gaixo psikiatriko askok, bereziki baliabiderik gutxien dutenek eta zaurgarrienek, sistema juridiko-penitentziarioaz gain beste erantzunen bat izan dezaten, erkidegoan behar adinako arreta izan ez dutelako, eskubideak gaizki defendatu zaizkielako –diagnostiko edo auzitegiko medikuaren balorazio desegokia, baliabide terapeutikoak edo egoitzazkoak proposatzeko ezintasuna, defentsaren eraginkortasunik eza, etab.– edo behin espetxean egonda ezin delako edo o
so zaila delako o
sasunagatik ateratzea, erkidegoan harrera egiteko behar bezalako baliabiderik ez dagoelako.