5. Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak
Aurrekariak
Arartekoak arreta handia jartzen du burutik gaixo dauden pertsonen taldeengan, ahultasun berezia baitute.
Hala, arlo honetan egiten dugun lanaren o
inarria zera da, burutik gaixo dagoen pertsona hori eskubideak dituen herritarra dela. O
ndorioz, pertsona hauen jabekuntza, gizarteratzea, errehabilitazio psikosoziala eta benetako partaidetza dira jorratzen ditugun ideiak.
Gure herri-administrazioen, eta, batez ere o
sasun, gizarte, hezkuntza, enplegu, justizia eta etxebizitzaren arloko jardueraren inspiraziorako printzipioak honako hauek izan behar direla uste dugu: norberaren autonomiaren sustapena eta estigmaren ezabapena, zainketen jarraipena, ekitatea, erantzukizuna, koordinazioa, integrazioa, eraginkortasuna eta gaixo eta senideen partaidetza-foro eta elkarteen sustapena.
Arartekoaren xedea da, beraz, administrazioon jarduerak printzipio horiekiko leial izatea eta horretarako lan egitea, babesteko zeregina daukagunez gero.
1. Arloa kopurutan
2012. urtean 23 kexa berri erregistratu dira burutik gaixo dauden pertsonen arloan; beste lau kasutan ere arlo honi buruz mintzatu dira zuzenean. Kexak tramitatzeko lanaz gain, kapitulu honetako IV. atalean (Jarduera Planari buruzkoan) azaldutako arloaren jarduerak ere egiten dira.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Osasun-administrazioak nortasun-nahasmendua duen gazte bati emandako arretari buruzko kexa tramitatzean, Osakidetza-Euskal O
sasun Zerbitzuari gorantz doazen nahasmendu hauei –batez ere gure gazteei eragiten dietelarik– arreta emateko programa bereziak ezarri eta garatzeko gomendatu dio Arartekoak. Gomendioari jarraiki, programa horiek sektore arteko esku-hartze terapeutikoetan o
inarritu beharko dira eta egiztatutako eraginkortasuna izan beharko dute, aipatutako nahasmenduak dituzten gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
Arartekoak zera eskatu die, EAEn nortasun-nahasmenduetan espezializatutako unitatea jartzeko, eguneko o
spitalearen modalitatean, 2008an proiektatuta zegoen bezala. Proiekzio horrek, hala ere, ez du inolako aurrerapenik izan azken lau urteetan, behin eta berriz berau ezartzeko adierazi diegun arren.
Arartekoaren 2012ko azaroaren 23ko Ebazpenari buruz ari gara. Horren bidez, O
sakidetza-Euskal O
sasun Zerbitzuari gomendatzen zaio nortasun-nahasmendu larriak dituzten pertsonei arreta emateari lotutako neurri o
rokor batzuk eta eragindako gazte baten arretaren gaineko beste neurri berezi batzuk har ditzan. Bertan, ukitutako pertsonen eta beren senideen informazioa sustatzeko eta o
sasun-arreta egokirako eskubidea bermatzeko beste neurri batzuk ere gomendatu dira.
2.2. Arartekoaren esku-hartzeari esker, genetikako adituarengana bideratu ahal izan da adingabe bat. Izan ere, Santiagoko O
spitaleko haur-psikiatriako zerbitzuan desbideratze hori egiteko atzerapen arrazoitu gabea jasan izana salatu zuten bere gurasoek.
2.3. Erabiltzaile ugarik eta “Gurutzetako psiko-gizarte laguntzarako modulua” Elkarteak beren desadostasuna adierazi ziguten, ez zelako berrituko Osasun eta Kontsumo Sailak elkarte horrekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. Erabaki horrek, izan ere, modulua ixtea ekar zezakeen.
Nahiz eta espediente hauek tramitazio-fasean dauden, gure jardueratan zera aztertu nahi izan dugu, ea O
sakidetzako sare publikoak emandako arreta berria atzerapen bat den lortutako arreta-estandarretan, besteak beste, arreta psikiatrikoaren ratioan, ludopatiak dituzten pertsonen arreta-programan, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta-programan, familiako esku-hartzean edo estigmaren ezabapenean.
Gure kezka nagusia, eta halaxe jakinarazi diogu O
sasun eta Kontsumo Sailari, zentroaren kokapen berria eta zerbitzuaren antolakuntza berria izan dira, ez baikenuen nahi, inola ere, laguntza psikosoziala behar duten pertsonen arretan kalitatea murrizterik.
Sailaren erabakia antolakuntza-ahalmenaren eremuan kokatzen da eta bere egituraketa berria behar bezala arrazoituta dago. Hala ere, moduluak duen ibilbide bikaina –gure o
sasun-administrazioaren zerbitzura 30 urte baino gehiago daramatzala– eta bere taldearen konpromiso eta profesionaltasuna kontuan hartuta, moduluak nolabait jarraitu behar duela uste dugu, betiere gure herri-administrazioen laguntzarekin, sareak eskaintzen duen arreta o
satze aldera.
Espediente hauek tramitatzean, Sailak hainbat konpromiso hartu ditu lehen zerrendatu ditugun eta behar bezala jorratuko ditugun alderdiei dagokienez.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
3.1. Araudi-berrikuntza nagusiak o
sasun publikoaren eremu o
rokorrean eman dira (apirilaren 20ko 16/2012 Legegintzako Errege Dekretua, O
sasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta bere prestazioen kalitate eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa, eta ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan O
sasun Sistema Nazionalaren o
sasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa). O
ndorioz, O
sasun arloari buruzko II.12. kapituluko III. atalean aztertu da gaia.
3.2. Egungo krisi ekonomiko larriaren o
ndorioz aldaketa ugari jasaten ari gara eta kezkatuta gaude o
sasun eta gizarteko prestazioen irisgarritasun, maila eta kalitateak izan ditzakeen mugengatik, herri-administrazioak baitira horien erantzule eta kudeatzaileak.
Burutik gaixo dauden pertsonen babesa politika publikoen lehentasunetako bat izan behar da.
OMEren esanetan, txirotasunaren igoerak eta gastu publikoaren murrizketek (krisiaren hasieratik Europan esperimentatu ditugunak) nabarmen kaltetu dute Europako hiritarren buru-osasuna; ikerketa zientifikoek egiaztatu dutenez, beren diru-sarreretan murrizketak jasaten dituzten eta familiako arazoak dituzten pertsonek buruko arazoren bat jasateko arrisku askoz altuagoa dute gainerako herritarrek baino; krisi ekonomikoaren eta buru-osasunaren arteko harremanak norabide bikoitza du, hau da, krisiak o
sasunean eragin negatiboa izateaz gain, buru-osasunean barne, eremu horretako arazoek o
ndorio larriak dituzte Europako herrialdeetako garapen ekonomikoan.
Hori guztia dela eta, hiritarren buru-osasuna babestu beharra dago, batez ere krisi-garaietan, eta, horretarako, buru-osasuneko zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetu, baliabideak jarri eta o
sasuneko profesionalak trebatu behar dira. Ildo horretatik erregistratutako aurrerapenetako batzuk IV.2 atalean jasotzen dira, Buruko gaitzaren trataera o
spitaletik kanpo izeneko txosten bereziaren jarraipenari buruzkoan.
3.3. Eusko Jaurlaritzako O
sasun Berrikuntzako Sailburuordetzak Euskadiko Hirugarren Sektoreko Batzorde Estrategikoa jarri du martxan 2012an. Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzak –FEDEAFES– bere hiru lan-taldeetan (Osasuna eta Bazterkeria, O
ndorio Kronikoen Errehabilitazioa eta Ezgaitasuna) duen partaidetza, zalantzarik gabe, Sailak sustatutako jardunbide o
na da, partaidetza indartzen du eta.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Jarraian, erakundeak 2012. urtean zehar garatutako jarduera nagusiak deskribatuko ditugu:
4.1. Ofiziozko jarduerak
Pertsona interesduna bere borondatearen aurka barneratzearen o
ndorioz hainbat kexa-espediente tramitatu ditugunez, 2012ko o
tsailean o
fiziozko espedientea ireki genuen, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean (PZL) egoera hauetarako aurreikusitako neurrien betearazpena aztertzeko.
Kasu guztietan, o
sasun-administrazioak, araudi horretan ezarritakoaren arabera, barneratze horren berri ematen zion auzitegi eskudunari, legez ezarritako hogeita lau o
rduko epearen barruan.
Kasu batzuetan, hala ere, neurri hori zuzentzeko adostutako gehienezko hirurogeita hamabi o
rduko epea luzatzen zuten epaileek. O
ndorioz, gaia o
rgano eskudunetara bideratu zen, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretora. Bi instantziek informazio-eginbideak hasteko erabakia hartu zuten.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Aretoak emandako informazioaren arabera, neurri egokiak ezarri dira, legezko epeak kasu guztietan errespetatu daitezen.
Halaber, pertsonak egoera horietan dagozkien eskubideen jakitun o
te ziren eta gure o
sasun-administrazioak hori behar bezala sustatzen o
te zuen aztertu genuen.
Aztertutako kasuen o
ndorioz piztu zaizkigun zalantzak kontuan hartuta eta zalantza horiek O
sakidetzako Buru O
sasuneko Sareko profesionalekin egiaztatu o
ndoren, beharrezkoa iruditzen zaigu borondatearen aurkako o
spitalizazioei buruzko protokoloetan neurri egokiak sartzea, gaixoek benetan eta o
ndo ezagutu ditzaten PZLren arabera dagozkien eskubideak (ulertzeko moduan idatzitako formularioak, o
sasun-langilearen nahitaezko sinadura, eta abar).
4.2. Buruko gaitzaren trataera o
spitaletik kanpo izeneko txosten bereziaren jarraipena
4.2.1. Osasun-sareko baliabideen egoera buru-osasunaren alorrean 2012. urtearen amaieran (2010 eta 2011ko datuak ere sartu ditugu, bilakaera aztertu ahal izateko).
Iturria: Euskal O
sasun Zerbitzua-Osakidetza.
(1) BOZ eta H-GBOZ; bertan, non toxikomaniak, Elikadura Jokabidearen Arazoak berariaz jorratzen dituzten taldeak eta Lehenengo Gertakari Psikotikoak lantzen dituztenak ere sartzen dira.
(2) Bai O
spitale O
rokorretan, bai O
spitale Psikiatrikoetan OLU eta Haur eta Gazteen O
spitaletan H-GOLU.
(3) Izen desberdinekin. Gipuzkoaren kasuan hitzartuak dira.
(4) Gipuzkoaren kasuan hitzartuak dira.
(5) Parentesi artean, plaza-kopurua.
Eguneko O
spitaletan 21 plaza igo dira eta egonaldi luzeko unitateetan 10 plaza ezabatu.
2012ko urrian Haur eta Gazteen Egonaldi Ertaineko Unitate bat jarri da martxan Arabako Buru O
sasuneko Sarean eta lurraldez gaindiko izaera dauka.
4.2.2. Desinstituzionalizazio-prozesuari dagokionez, 2010eko urritik 2012ko urrira arte, Bizkaiko Buru O
sasuneko Sareak 420tik 313ra murriztu du o
spitale psikiatrikoetan dauden egonaldi luzeko o
he-kopurua (egonaldi luzeko egoitza-plazak). Aldi horretan, errehabilitazio-programetarako o
he bihurtu dira 90 egoitza-ohe. 2012ko urtarrilaren eta urriaren artean 9 o
he itxi dira Bermeo eta Zaldibarko o
spitaletan.
Gipuzkoan, O
sasuneko Lurralde Zuzendaritzak o
he-kopuru jakin baterako programa espezifikoak dauzkan bi programa garatu ditu Aita Menni o
spitalean, egonaldi luzeko o
heak murriztu asmoz. Gipuzkoan 2012an irekitako miniegoitzetako 35 plaza berrietatik % 65 inguru egonaldi luzeetarako o
spitaleratutako gaixoentzat izan ziren.
4.2.3. Ospitaleetatik kanpoko egoitza-egiturei dagokienez, O
sakidetzak 2011n emandako informazioaren arabera, tutoretzapeko pisuetako eta ikuskatutako pisuetako plaza-kopurua 468koa zen. 2012an emandako datuaren arabera, 332 plaza daude o
rain. 2011n miniegoitzetako plaza-kopurua 90koa zen; 2012an, aldiz, 136 plaza erregistratu ziren. 2011n erkidego terapeutikoetako plaza-kopurua 30koa zela jakinarazi zitzaigun. 2012an, bestetik, 449 plaza egon dira eguneko o
spitale eta erkidegoetan. Hala ere, iritsi zaigun azken datu hori ez dagoenez banakatuta, ezin dugu o
ndoriorik atera.
Aurten lankidetza-hitzarmena sinatu dute O
sasun Sailak, Bilboko Udaleko Udal Etxebizitzek, AVIFES elkarteak eta Bizkaiko Buru O
sasuneko Sareak, buruko arazo larriak (BAL) dituzten pertsonek gizarte-alokairuko etxebizitza normalizatua eskura dezaten. Gure aburuz, era honetako akordioak eredugarriak eta ezinbestekoak dira.
4.2.4. Iaz, Bizkaiko eta Arabako asertibotasunerako erkidegoko tratamendu-programen ezarpenari buruz mintzatu ginen. Ez genekien Gipuzkoan halako egiturarik zegoenik. Aurten jakinarazi digutenez, hala eta guztiz, antzeko irizpideak dituen programa bat garatzen ari dira Donostia inguruan. Halaber, Borondatearen Aurkako Tratamendu Anbulatorioaren programa bat ere badago, buruko arazo larria (BAL) duen gaixoa bere ingurunean mantentzearen alde. Bestetik, Eskizofrenia Prozesu Bereizia ere badute, esku-hartze intentsibo eta guzti. BAL duten 320 gaixok jasotzen dituzte programa hauen o
nurak, kontrol intentsiboagoa eta erkidegoko eta etxeko jarduerak dituztela.
4.2.5. Aurten O
sakidetza profesionalei eta gaixo eta senideei zuzendutako agiriak batu eta aztertzen aritu da eta, gure ustez, egindako lana o
so erabilgarria izan daiteke. Lana lau karpetatan antolatu da (BOZ guztietan erabiltzeko agiri o
rokorrak; baimen informatuak preskribatzaileek gaixo helduei entrega diezazkieten; Tratamenduei buruzko informazio-gidak, preskribatzaileek erabil ditzaten eta Patologia eta tratamenduei buruzko gidak, gaixo helduei entregatzeko).
4.2.6. Arabako O
spitale Psikiatrikoan dimentsio bikainak dituen eta aire zabalean dagoen berdegune baten sorrera sustatzeko gauzatutako jarduerei dagokienez, O
sakidetzak zera jakinarazi digu, honezkero badaukala arkitektura-proiektua, o
bretako lizentzia-eskaera tramitatu duela eta berau eskuratzean o
bra hasteko moduan egongo dela. Albiste bikaina da eta aurreikuspenak ahalik eta arinen gauzatzea espero dugu.
4.3. Azterlanak
Arartekoak honako izenburuko azterlana eman du argitara: EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko o
sasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak. Bertan, talde bereziki ahul horien buru-osasuna artatu eta babestearen arloan euskal herri-administrazioek azken urteotan egin duten ahalegin handia aitortu du. Aldi berean, ekimen berriak, garapen handiagoak edo hobekuntzak behar dituzten gaiak nabarmendu dira, dagozkien gomendioak egin ahala.
4.4. Elkarteekin egindako bilerak
4.4.1. Erakunde honek Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzarekin (FEDEAFES) duen harremanari esker, talde honek gaur egun dauzkan kezka nagusiak ezagutzeko beta izan dugu. Horrez gain, gure euskal herri-administrazioek talde honi ematen dioten arretan antzemandako gabeziak ere azaldu dizkigute:
Oporraldietan zaila da Zentro Hezigarri Terapeutikoetan dauden adingabeen arreta eta laguntza integralarekin jarraitzea.
Ospitalez kanpoko Buru
Osasuneko Sarea -
Osakidetza). Lan-metodologia eta baliabide hauek beste lurralde batzuetara hedatzea komeni dela uste dute.
osasun-sistemak nortasun-nahasmenduak jorratzeko mugak dituela-eta kezkatuta agertu dira. Honako gaien gaineko ardura erakutsi dute: nahasmendu hauek diagnostikatzeko arazoak; psikoterapia-beharrizanak; gazteen gaineko eragina eta espetxeetako buru-hiltze eta sarrerekiko harreman estua. II. atalean aipatutako Arartekoaren 2012ko azaroaren 23ko Ebazpena egokia iruditzen zaie.
Ospitaleetan eta
ospitalez kanpoko buru-osasunaren erakundeetan plan estrategikoak egitean elkarte eta senideak sartzeko lanarekin jarraitzeko beharrizana aipatu dute.
ondoriozko arazoak azaldu dituzten, kasu horietan ikuspegi terapeutikotik esku hartu behar baita.
Osasunaren Estrategiaren hirugarren ildo estrategikoaren betearazpenean, estigma ezabatzeari buruzkoan, elkarteek sustatutako jarduerez harago.
4.4.2. Iaz OME-Osasun Mentalaren Elkartearekin (Asociación de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria) hasitako lankidetza-dinamika mantendu dugu aurten. Dinamika honi esker, psikiatrikoko talde profesional honen ekarpenak dauzkagu. Buru-osasuneko arazoak dituzten pertsonen eskubideen aldeko jarrera eta profesionaltasuna bikainak dira. Halaber, O
sakidetzako Buru O
sasuneko Sarean lan egiten duten profesionalak direnez, talde honi ematen zaion arretari buruzko datu gehiago helarazten dizkigute. Jarraian, planteatutako gai batzuei buruz duten ikuspegia azpimarratuko dugu:
orduan ere ikusi dituzte gabeziak.
oraindik defizitarioa dela pentsatzen dute eta gure
osasun-sistemak nortasun-nahasmenduetan esku hartzeko dituen mugei buruzko ardura adierazi dute. Horren harira, II. atalean aipatutako Arartekoaren 2012ko azaroaren 23ko Ebazpena egokia iruditzen zaie. Profesionalek nahasmenduotan esku hartzeko prestakuntza espezifikoa behar dutela ere adierazi dute.
onargarria den arren, Haur Psikiatriako bitarteko-egiturarik ez duen EAEko lurralde bakarra Araba da:
Ospitalerik (edo arratsaldeko
ospitalerik, hori baita
ohikoena haurren arloan, eskolako
ordutegiarekin bateragarria izan dadin).
orokorretarako (GBO) laguntza-egiturarik: ez
osasun-arloan (H-GOMUren kontsulta anbulatorioak soilik), ez gizarte-arloan (Bizkaian eta Gipuzkoan Autismoaren eta GBOren elkarteek estaltzen dute laguntza-eremuaren zati handi bat, hitzarturik).
ospitaletik irtetean eta abar) prozesuak motelak dira eta sarritan pertsona horiei ez zaizkie baliabideak iristen, ez dituztelako irizpideak betetzen. Baremoa hertsiki aplikatzen ari direla erantzun du foru-erakundeak.
Osasuneko Aholkularitza Batzordean” azaldutako gabezia nagusia eguneko
osasun-ospitaleen falta da
oraindik ere. Hiru lurraldeetako haur eta gazteen arreta-programen arduradun ia guztiek eta Euskadiko Buru
Osasuneko Aholkularitza Batzordeak euren desadostasuna adierazi dute, Arabako Buru
Osasuneko Sarean lurraldez gaindiko izaera duen Haur eta Gazteen Egonaldi Ertaineko Unitate bat ireki delako eta bitarteko egokiak (eguneko
ospitaleak) edukitzeko beharrizana errepikatu dute.
oztopoa etorkinak
osasun-administraziora duen sarbidean bertan antzeman dezakegu. Sarritan erroldatuta ez daudenez zaila da dagokien BOZra bideratzea. Bigarrenik, hizkuntza ez jakitearen
ondoriozko komunikazio-arazoak daude (eta horrek, kasu batzuetan, diagnostikoan eta tratamenduan ere arazoak sor ditzake).
ondorioz akatsak egon daitezke diagnostikoan.
ondorengo tratamenduetan ere arazoak antzeman dira (utzikeria ugari erregistratu dira).
4.4.3. Aurten lankidetza-dinamika hasi dugu ASVAR elkartearekin (Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartea) eta Arabako Buru O
sasuneko Sareko hainbat profesionalekin. Aurreko kasuan bezala, psikiatria, psikologia eta gizarte-laneko profesionalen lankidetza edukitik eta euren profesionaltasuna eta aurreranzko jarrera nabarmena izanik, gure esku-hartzea are egokiagoa bihurtzen da. Halaber, O
sakidetzako Buru O
sasuneko Sarean lan egiten duten profesionalak direnez, talde honi ematen zaion arretari buruzko informazioa aberasten digute.
Aurreko atalean adierazitako eta O
MEk egindako balorazioekin bat datoz eta beste gai batzuei buruz duten ikuspegia adierazi digute:
Osasunaren (Osakidetza) artean dagoen koordinazioan zailtasun esanguratsuak erregistratu dira. Burutik gaixo dauden pertsonen kasuan, ezartzen den gizarte-baliabideak aparteko eragina dauka pertsonen tratamendu, errehabilitazio eta bizi-kalitatean; errehabilitaziorako elementua da, tratamendu medikoa
osatzen duen tratamendu sozialaren parte baita. Hala eta guztiz, baliabide bat edo bestea adjudikatzeko erabakia ez da izaten
osasun eta gizarte arloaren koordinazio eta integrazio egokiaren emaitza eta horrek, zalantzarik gabe,
ondorio negatiboak eragin ahal dizkio gaixoari.
orduan, Buru
Osasuneko Sareak pertsonarentzako baliabide egokiaz egiten dituen iradokizunek pisu nabarmena izateko aukera proposatu dute; pertsona horiek, kasu askotan, sarearen arreta jaso izan dute epe luzez (gehienetan hainbat urtez); horrenbestez, ezinbestekoa da diagnostiko sozialak diagnostiko klinikoa ere kontuan hartzea.
Osasuneko Sareko gizarte-langilea izatea, bestetik, eta, azkenik, bi eremuen (osasuna eta gizartea) arteko adostasuna, diagnostiko soziala egiteko
orduan.
Osasuneko Sareak artatzen ditu, portaera-arazoak edo horiei gehitutako beste prozesu batzuk direla-eta. Foru-erakundeak ematen duen arrazoia da pertsona horiei ez zitzaiela buruko ezgaitasuna diagnostikatu 21 urte bete baino lehen.
ostatu gehienek ez dituzte baldintza egokiak betetzen.
Ongizaterako Foru Erakundeak ikuskatu eta hitzartutako
ostatuetan dauden buru-gaixoei (gizarteratzeko eta hezteko gazteen etxebizitzan daudenei izan ezik)
oso sosa gutxi geratzen zaizkie jantzi, higiene, lekualdaketa, mediku, errehabilitazio-jarduera, kirol-jarduera edo
oporraldi terapeutikoen beharrizanei aurre egin ahal izateko.
Oraintsu egiaztatu ahal izan dutenenez, familia barruko zaintzetarako prestazioa jasotzen duten pertsonei hainbat konpromiso eta jarduera eskatzen dizkiete,
osasun-eremuko aginduen kontra eginik eta disfuntzioak sortuz. Berriz ere bi eremuen arteko koordinazio egokia beharrezkotzat jotzen da.
orokorrean egondako aldaketei dagokienez, honakoak nabarmendu dituzte:
osasun-langileen
ordainsariaren murrizketa, beren lan-orduen luzapena, Lanerako Aldi Baterako Ezintasunaren pertzepzioaren murrizketa, generikoen ezarpena eta
ordezkapenen jaitsiera.
ostatu-plaza berriak ireki dira azken bi urte hauetan baina langileek ez daukate buru-osasunaren gaineko trebakuntza eta prestakuntzarik. Azaldu dutenez, Aldundiak
oraindik ez du argitaratu diru-laguntzak eskuratu ahal izateko araudia. Plazak, gainera, Mendetasuna Baloratzeko Baremoaren arabera adjudikatzen dira. Horrek, talde honen beharrizanak fideltasunez ez islatzeaz gain, adjudikazioa moteltzen du eta plaza hutsak geratzen dira, itxarote-zerrenda nabarmena izan arren. Egoera hori estali gabeko plazak dituzten erakundeen kalterako da.
orduan dituen zailtasunen aurrean desinstituzionalizazio-prozesuak motelak direla salatu dute, baina gai hori berriz aztertuko da.
4.5. Beste jarduera batzuk
4.5.1. Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXVII. Jardunaldiak Zaragozan o
spatu ziren 2012ko ekainaren 19 eta 20an eta Buru-gaixoen babesa izan zuten hizpide.
Lan-saioetako lehenengoa Madrilen egin zen o
tsailaren 9an eta herriaren defendatzaileak koordinatu zuen. Bertan, burutik gaixo dauden pertsonen tratamendu penal, prozesal eta penitentziarioa jorratu zen eta horren gaineko adostasun-agiria sortu zen.
Bigarrena Sevillan izan zen martxoaren 15ean eta Andaluziako herriaren defendatzaileak koordinatu zuen. Bertan, Buru-osasunaren eremuko borondatearen aurkako tratamenduak ikuspuntu juridikotik aztertu ziren eta ateratako o
ndorioak bigarren agiri batean islatu ziren, defendatzaile guztiek o
nartu o
ndoren.
Hirugarren lan-saioa gazte eta helduen talde bereziei buruzkoa izan zen eta Arartekoak koordinatu zuen Gasteizen, martxoaren 23an. Adostasun-agirian estatu-mailako egoeraren diagnostikoa, gaiari buruzko o
ndorioak eta defentsa-erakundeek eginiko gomendioak jaso dira.
Lan-saio hauei esker, batetik, defentsa-erakundeek pertsona hauen eskubideen alde egiten duten lana sustatzeko tresnak trukatu, gaiari buruz hausnartu eta ezagutza partekatu daiteke, eta, bestetik, herri-administrazioei zuzendutako o
ndorio eta gomendioak o
nar daitezke.
4.5.2. Urriaren 11n Arartekoak ARGIA fundazioaren III. Jardunaldi Teknikoetan parte hartu zuen (fundazio honen helburua buruko gaitz kronikoak eta nahasmendu psikikoak dituzten pertsonen prebentzio, tratamendu, errehabilitazio eta gizarteratzeko laguntza-jarduerak eta zerbitzuak martxan jartzea da) eta buruko nahasmendu larriak dituzten pertsonek o
spitaletik kanpoko baliabideetan duten arretari buruzko hitzaldia (Atención en recursos comunitarios a las personas que sufren Trastorno Mental Grave) eman zuen. Erakunde honek 2000. urtean Buruko gaitzaren trataera o
spitaletik kanpo izeneko txosten berezia argitaratu zuenetik BAL daukaten pertsonei emandako arretak erregistratu duen bilakaera aztertu dugu.
4.5.3. Arartekoa agente giltzarrietako bat izan zen Egoeraren diagnostikoari eta jarduera-proposamenei buruzko Mintegian. FEDEAFES-ek azaroaren 9an antolatutako mintegi honetan burutik gaixo dauden pertsonen gizarte-estigmaren errealitatea izan zen hizpide.
4.5.4. Plataforma de O
rganizaciones de Infancia delakoak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena Ezartzeak Espainian izan duen Bilakaera Aztertzeko Jardunaldiak antolatu zituen abenduaren 3 eta 4an eta Arartekoak bertan parte hartu zuen, honako hitzaldiarekin: Un breve recorrido por la atención a la salud mental de la infancia y adolescencia en la CAPV desde la perspectiva del Ararteko (EAEn haur eta nerabeen buru-osasunari ematen zaion arretaren ibilbide laburra Arartekoaren ikuspegitik).
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Burutik gaixo dauden pertsonak nahiko talde ahula dira eta zailtasun handiagoak dituzte baliabide publikoak eskuratzeko o
rduan. Hala ere, beren erkidegoan eskubide o
soa duten kideak dira eta, o
ndorioz, agintari publikoek beren eskubideak benetan betetzen dira ahalbidetzeko baldintzak bermatu behar dituzte.
Horretarako, talde honen aldeko jardueran sartuko dira pertsona horiek erkidegoan benetan integratzeko alderdi guztiak: o
statua, hezkuntza, enplegua, nahikotasun ekonomikoa, estigmaren ezabapena, partaidetza eta abar.
5.2. Azken urteetan aurrerapenak nabarmenak izan diren arren, erakundeek ez diete babesik edo babes nahikorik ematen buru-osasunaren eremuan errehabilitaziorako bitarteko egiturei (eguneko o
spitaleak/zentroak; o
statu emateko baliabideak, ikuskapen-maila desberdinarekin; lanerako ikastegiak; erkidego terapeutikoak; gizarte-klubak eta errehabilitazio psikosozialeko baliabideak). Azken urteotan nabarmendu dugun gaia da hau eta halaxe jaso dugu IV.2 puntuan deskribatzen den azterlanean.
Gabezia hori eragozpen larria da buru-osasuneko zentroetan edo egonaldi laburreko o
spitalizazio-unitateetan egindako esku-hartzeak o
satzeko; arreta psikiatrikoko programen ezarpen egokia bermatzeko (etxerik gabeko pertsonei zuzendutako programak, adibidez) edo desinstituzionalizazio-prozesuak garatzeko.
Arazo horri aurre egiteko, beraz, premiazkoa da administrazio desberdinen (osasuna, gizarte-zerbitzuak eta etxebizitza) arteko akordioak sustatuko dituzten ekimenak sustatzea, autonomia-erkidegoak, aldundiak eta udalak inplikatuta egongo direlarik.
5.3. Mendetasun-balorazioen emaitzarekiko desadostasunei buruzko kexak nabarmen igo dira eta burutik gaixo dauden pertsonengan erregistratutako beheranzko berrikuspenak asko izan dira, batez ere Araban. Hori dela eta, o
so kezkatuta gaude, are gehiago kontuan hartzen badugu Buru O
sasuneko Sare Publikoko o
sasuneko eta gizarte-laneko profesionalek (gure informazioa egiaztatzen laguntzen digutenek) mailaketa ulergaitzak ikusten dituztela baloratutako pertsonak babestu eta ikuskatzeko beharrizana gogoan izanda.
Arabako foru-erakundeak adierazi duenez, mendetasuna baloratzeko baremo estatal berria behar bezala aplikatu da kasu guztietan eta, bere ustez, baremo horrek “aurreko balorazio-tresnaren disfuntzio nabarmenak zuzentzen ditu, mendetasun-egoeraren azterketa pertsona baloratuen errealitatera gehiago eta hobeto egokituz”.
Premiazkoa iruditzen zaigu ukitutako administrazioek berriz plantea ditzatela (Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Karterari buruzko Dekretua argitaratzeari begira) buru-osasuneko arazoak dauzkaten pertsonen arretarako prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko baldintzak. Izan ere, mendetasun-mailaketa jakin bat eskatuz gero, arretarik gabeko egoera baten aurrean aurki gaitezke eta ez genuke halakorik nahi. Horren harira, prestazio eta zerbitzu horiek eskuratzeko aukera mendetasun-arriskuaren egoeraren araberakoa izan beharko litzateke. Hala, fidagarritzat jotzen den tresnak baloratu beharko luke egoera hori. Edonola ere, tresna horren bitartez behar bezala baloratu beharko lirateke mendetasun-arriskuaren egoera guztiak, eta buruko gaitzaren o
ndoriozkoak bereziki, norberaren autonomiarekin, partaidetzarekin eta komunikazioarekin lotutako dimentsio berriak sartuz.
5.4. Ezarritako tratamendu farmakologikoarekin edo helburu terapeutikoetarako ezarritako beste neurri murriztaile batzuekin ados ez daudela azaltzen diguten kexak jasotzen jarraitzen dugu. Gai tekniko eta medikoak dira, eta, horrenbestez, horiek baloratzea ez da erakunde honen zeregina; hala ere, kasu hauetan, hainbat jarduera gauzatu ditugu pertsonari gaixoa den aldetik dagozkion eskubideak tratamendu horretan errespetatzen direla egiaztatzeko edo bigarren iritzi medikoa eskatzeko aukera jakinarazteko, Euskadiko O
sasun Sisteman bigarren iritzi medikorako eskubidearen betearazpena arautzen duen irailaren 18ko 149/2007 Dekretuaren arabera.
Halaber, kasu hauetan zera antzeman dugu, batetik, O
sakidetzako Buru O
sasuneko Sareko psikiatria-adituek harmen handia erakutsi dutela eta, bestetik, beren aginduak gaixoaren behar eta eskarien arabera egokitzeko prestutasun bikaina daukatela.
Era honetako egoerek agerian uzte dute benetan erabilgarriak direla Arabako Buru O
sasuneko Sareko Buru O
sasuneko Laguntza Etikaren Batzordearen eta praktika klinikoko giden gomendioak; gainera, baimen jakinaraziaren garrantzia azpimarratzen da, baita Arabako Buru O
sasuneko Sareak gaixoaren askatasuna mugatzen duten neurriei buruz egin eta eguneratu dituen protokoloak aplikatzearen beharrizana ere, aipatutako batzordearen o
niritzia dutelarik.
5.5. Koordinazio soziosanitarioan hutsuneak antzeman ditugu eta zuzendu egin behar dira, bereziki Arabako lurraldean eta estigma ezabatzearen aldeko jardueretan (EAE o
soan).
5.6. Arabako Foru Aldundiak O
spitale Psikiatrikoko gaixoak desinstituzionalizatzeko lanak gauzatu behar ditu.
5.7. Buru-osasunaren arretan eta sustapenean kulturaz gaindiko ikuspegia sartu behar da. Egun hizkuntzak itzultzeko dauden baliabideek (telefono bidezko zerbitzuak) ez dute bermatzen, gure ustez, arreta egoki eta integrala. Hori horrela, errekuperaziorako itun terapeutikoa funtsezkoa den kasu hauetan kultura-bitartekari bat egon beharko litzateke presente, elkarri o
ndo ulertzen diotela bermatzeko.