3. Ezintasunen bat duten pertsonak
1. A
raudi- eta gizarte-testuingurua
Arartekoaren jardueran ezinbesteko tokia izan dute beti ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideek. Eremu honetan egin ditugun jardueren bidez, gizarte osoaren (orokorrean) eta a
gintari publikoen (zehazki) sentsibilizazio eta inplikazio handiagoa sustatu nahi izan dugu, gure hiriak edo herriak diseinatzerakoan, gizarte-baliabideak a
ntolatzerakoan eta gure harreman pertsonalak imajinatu eta praktikatzerakoan paradigma eta pentsamoldeak a
ldatze a
ldera. Horren harira, gizakiaren funtzionaltasunen dibertsitatea izan behar da a
ldaketa horren buru, gure gaitasunen a
niztasunarekiko errespetu eta begirunean oinarrituta.
Azken bi hamarkada hauetan garrantzi handikoak izan dira ezgaitasunen bat duten pertsonek eta pertsonentzako nahiz gizarte osoarentzako egindako lorpenak. Horrenbestez, a
ukera-berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legeak sustapen berria eta berritua ekarri zuen ezgaitasunen bat duten pertsonak parekatzeko politiketara. Bereizkeriarik eza, ekintza positiboa eta irisgarritasun unibertsala oinarrizko a
rauak dira, honako helburu hau lortu nahi bada: ezgaitasunen bat duten pertsonek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren eremu guztietan a
ukera-berdintasunerako duten eskubidea bermatu eta a
itortzea.
Era berean, norberaren a
utonomia sustatzeko eta mendetasunari a
rreta emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak gizarte-zerbitzuen garapen berri bat eratu nahi izan du, sistemaren babesa hedatu eta osatzeko, Europako Batzordeak eskaintzen duen estatu sozialaren ereduak a
urrera egin dezan. Baliabide horien a
urreikuspena funtsezko tresna da mendetasun-egoerei a
rreta ematen zaiela bermatzeko eta norberaren a
utonomia, bizi-kalitatea eta a
ukera-berdintasuna sustatzeko.
Bestalde, Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak (Convención Internacional sobre los Derechos de las Personas con Discapacidad) (estatuan 2008ko maiatzaren 3an sartu zenak indarrean) inflexio-puntu bat eragin zuen ezgaitasunaren tratamenduan: ezgaitasuna giza eskubideen ikuspegitik jorratu behar da. A
urreko a
raudiak, izan ere, pertsonen a
razotzat jotzen zuen ezgaitasuna. Beraz, a
raudi hori inspiratu zuen eredu mediko edo errehabilitatzailea gaindituta, eta gizarte-ereduaren ikuspegia gogoan izanda, hartuko diren irtenbideak ez dira pertsonei soilik bideratuta egongo, baita gizarteari ere, dauden bereizkeria-egoerak gainditzen saiatzeko. Ikuspegi horrekin onartu da, hain zuzen ere, abuztuaren 1eko 26/2011 Legea, ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eragiten dien a
raudia hitzarmen honetara egokitzen saiatzen dena, giza eskubideak urratu eta bereizkeria-egoerak sortzen dituzten gizarte-desabantailak ezabatu a
hala.
Hala ere, bizi dugun krisi-egoerak ondorio nabarmenak ditu gizartean. Eremu honetan, zehazki, a
dibide bat jartzearren, I eta II. Mailen laguntza pertsonalerako diru-laguntzaren igoera salbu –oso neurri positibotzat jotzen duguna–, gainerako neurriak –defizit publikoa zuzentzeko a
urrekontu, zerga eta finantza a
rloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez eta a
urrekontu egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez hartutakoak– A
rartekoaren iritziz a
tzerapen nabarmena dira norberaren a
utonomia sustatzeko eta mendetasunari a
rreta emateko politiken garapenean.
Nahiz eta a
zken hamarkadetan ekonomiaren esparruan krisi desberdinak egon diren eta pertsonen ongizateari eta gizarte-eskubideei negatiboki eragin dieten, egun jasaten a
ri garen krisiak ez du parekorik eta, hain da larria, ezen orain a
rte gizartearen edo ongizatearen estatua deiturikoaren oinarriak gainbeheran baitoaz: elkartasunaren, ekitatearen eta gizarte-justiziaren baloreak, pertsona a
hulenentzako laguntzak eta eskubide sozial eta ekonomikoak.
3/1985 Legearen a
rabera, “Arartekoa Legebiltzarraren goi ordezkaria da, Konstituzioaren I. idazpuruan xedatutako eskubideak babesteko sortua. Eskubide horiek legeak ezarritakoarekin bat etorriz bermatu behar ditu, eta A
utonomia Estatutuaren 9. a
rtikuluan bildutako demokraziaren printzipio orokorrak bete daitezen zaindu”. Horretarako, erakunde honek, herritarrek eskatuta edo berak erabakita, herri-administrazioen jarduera ikertu behar du kexa-espedienteen bidez, baina, a
ldi berean, pertsonen eskubideak babesteko sistema eta politika publikoak ebaluatu behar ditu. Horretarako, a
gintari publikoei gomendioak egingo dizkie edo txosten, a
zterketa edo ideien ekoizpena sustatuko du, pertsonen eskubideekiko errespetuaren kultura edo horiek babesteko sistema indartze a
ldera.
2.1. Hirigintzako irisgarritasuna eta garraiobideetako mugikortasuna
Aurreko urteetan bezala, ekitaldi honetan ere eremu honetako kexa nagusiak instalazio berrien ezarpenean edo horien a
ldaketetan irisgarritasunaren a
raudia urratzeari buruzkoak izan dira. Hala bada, honako hutsegiteak nabarmendu daitezke a
dibide gisa: Lakua a
uzoan Lanbideren bulego berri baterako sarbidea; udal-titulartasuneko kirol-zentro baten instalazioak; lehen-hezkuntzako ikastetxe bateko oztopo a
rkitektoniko garrantzitsuak edo mugikortasun mugatuko pertsonentzako erreserbatutako lekurik eza kirol-estadio batean.
Azkenik, Gasteizko hiri-autobusetan instalatutako a
hots-
sistema zalantzan jartzen zuen kexa bat a
ipatu beharra dago, 100 sinadura baino gehiago jaso baitzituen, ez zelako irisgarria eta normalizatua ikusmen-ezgaitasunen bat duten pertsona gehienentzat. Gai horren gaineko espedientea tramitatzean, Arartekoaren 2012ko ekainaren 29ko Ebazpena ezarri zen. Horren bidez, garraiobidearen erabiltzaile guztiek informazio-sistema baliatzen dutela bermatzeko beharrezko neurri guztiak har ditzala gomendatzen zitzaion Gasteizko Udalari. Hartara, ikusmen-urritasuna dutenek Gasteizko hiri-garraioaren zerbitzua modu normalizatuan, a
utonomoan eta seguruan erabiltzea bermatuko da. Udalak gomendio hori onartu zuen eta a
utomatikoki funtzionatzen duen sistema bat ezarri zuen, berau martxan jartzeko urrutiko mandoa behar izanik gabe.
2.2. Hezkuntza
2012. urtean Eskola Inklusiboaren esparruan A
niztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa jarri da martxan. Plan horren barruan hainbat helburu, xede eta ekintza estrategiko ezarri dira, a
zken finean ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko.
Plan honen ebaluazio eta jarraipenak ikasleei hezkuntzatik eskaintzen zaien erantzuna hobetzen lagunduko duelakoan gaude, egoera horrek hainbat kexa sustatu baititu, besteak beste gaitasun a
ltuko ikasleen kasuan edo a
rreta-defiziten a
razoak dituztenen kasuan.
Arartekoaren 2012ko a
zaroaren 29ko ebazpenaren esana ere nabarmentzekoa da. Kasu horretan hezkuntza-behar bereziak dituen a
dingabe batek hezkuntzako laguntzaile-espezialista baliabidea edukiko zuela bermatze a
ldera hartu zen ebazpena. A
dingabe horri bere familiaren etxebizitzatik gertu dagoen ikastetxe hitzarmendunean matrikulatzeko baimena eman zioten.
Era berean, “Euskal Gorrak” Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak hainbat kexa bidali dizkigu entzumen-ezgaitasunen bat duten ikasleen beharrizanei dagokienez, zehazki hizkuntzen ikaskuntzan edo lanbide-heziketako ikasketa jakin batzuetan dauden ikasleei dagokienez.
Unibertsitatearen a
lorrean ere honi buruzko salaketak egon dira. Medikuntza Fakultateko ikasle batek bat-batean entzumen-ezgaitasun bat jasan zuenez, ikasle horri babesa emateko a
ukera plantearazi diogu Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuari. Gogor saiatu gara unibertsitateak estenotipiaren teknikak sartzeko edo tradizionalki babes-langileei ematen zaizkien zereginak handitzeko a
ukera balora zezan. Unibertsitateak, hala ere, planteatutako proposamenak baztertu ditu, neurrigabeak direla a
rgudiatuta. Zoritxarrez, babes-falta honen ondorioz a
zkenean ikasle honek medikuntza ikasten jarraitzeari utzi dio.
2.3. Herri-administrazioen zerbitzurako langileak
Aurten, a
rlo honetako jarduera-planean ezarritako ildoei jarraiki, ezgaitasunen bat duten pertsonen taldeaz a
rduratu gara bereziki, eta herri-administrazio euskaldunek euren a
ldi baterako lan-poltsetan dauden eta ezaugarri hauek dituzten pertsonei ematen dieten tratamenduan sakontzeko erabakia hartu dugu.
Horren harira, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean lan-eskaintza publikoetan ezgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostuen nahitaezko erreserba a
rautzen da. A
raudi horiek karrerako funtzionarioaren eta langile finkoaren sarbideari buruz a
ri dira soilik eta ez dute a
urreikusten a
ldi baterako edo bitarteko enplegua eskuratzeko biderik ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. Gure ustez, egoera hori gorabehera, a
dministrazioak neurri positiboak har ditzake kontratatutako edo bitarteko izendatutako langileetako batzuk talde honetako pertsonak izan daitezen.
Aldi baterako lan-poltsak a
rautzen dituzten a
rauek, hain zuzen ere, orokorrean bi irizpideren a
rabera ezartzen dute kideen ordena: lan-eskaintza publikoen ondoriozko hautaketa-prozesuetan eskuratutako sailkapenen a
rabera eta A
dministrazioan emandako zerbitzuen a
rabera. Hala ere, gure ustez hautagaiek lanpostua garatzeko gaitasun nahikoa badute, Espainiako Konstituzioak funtzio publikorako sarbideari buruz ezartzen duen bezala, ez dago eragozpenik pertsona-talde honi a
ldi baterako enplegurako sarbidea bermatuko dioten beste formula batzuk bilatzeko. Horretarako, erreserba-kuota bereziak ezar daitezke, lanpostu jakin batzuk erreserba daitezke edo esandakoa lortzeko beste edozein neurri har daiteke.
Helburu hori lortze a
ldera, hau da, ezgaitasunen bat duten pertsonek a
ldi baterako lana eskuratzeko a
ukera handiagoak dituztela bermatzeko formulak ezartze a
ldera, eta horretarako gure a
utonomia-erkidegoko herri-administrazio desberdinen egoera (gai honi dagokionez) kontuan hartu behar dela gogoan izanda, horietako batzuen lankidetza eskatu dugu, gutxienez honako datuak emango zizkigun txostena bidal ziezaguten: (1) beren erakundean a
ldi baterako zerbitzuak ematen a
ri diren eta ezgaitasunen bat duten pertsonen kopuru osoa eta portzentaje horrek a
ldi baterako langile guztien a
ldean osatzen duen portzentajea eta (2) beren erakundean a
ldi baterako kontratazio-poltsen kudeaketa a
rautzen duen legedian ezgaitasunen bat duten pertsonentzako a
urreikusitako erreserba-kupoen edo a
ntzeko ezaugarriak dituzten neurrien zehaztasuna.
Nahiz eta txosten hau idatzi den unean oraindik ez dugun jaso eskatutako informazio guztia, erakunde honek jaso dituen datuak a
ztertuta zera egiaztatu a
hal izan da: gai honi buruzko a
raudi espezifikorik egon ez a
rren, herri-administrazio euskaldun batzuek neurri positiboak hartu dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegu publikorako sarbide errazagoa izan dezaten. Edonola ere, egindako a
zterketaren a
rabera, a
ldi baterako langile publiko gehien batzen den a
dministrazioetan ez da halako a
urrerapenik egon.
Adibide gisa, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko maiatzaren 30ean hartutako a
kordioan, Euskal A
utonomia Erkidegoko A
dministrazio Orokorrean eta bere erakunde a
utonomoetan a
ldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzkoan, eta Funtzio Publikoko sailburuordearen 2006ko ekainaren 14ko ebazpenean, lan-poltsak eratzeko prozesua deitzen duen horretan, ez da neurri positiborik a
urreikusi ezgaitasunen bat duten pertsonei a
ldi baterako enplegu publikorako sarbidea errazteko.
Hori dela eta, gai hau jorratzen duen gomendio orokor bat prestatu dugu (argitaratzeke dagoena), gaur egun honen inguruko a
urreikuspenik ez daukaten herri-administrazioei bereziki zuzendua, a
ldi baterako kontratazioen poltsak a
rautzen dituzten legeetan ezgaitasunen bat duten pertsonei beren ezaugarrien a
raberako lanpostuetarako sarbidea erraztuko dieten bereizkeria positiboko neurriak ezar daitezen, betiere enplegu publikorako sarbidea a
rautu behar duten printzipioak bermatuz.
2.4. Ogasuna
Zergei buruzko a
raudian zerga-onura batzuk jasotzen dira (salbuespenak, hobariak, murrizketak…). Horien bidez ezintasunen bat duten pertsonen familiei nolabaiteko ordaina eman nahi zaie, eta, a
ldi berean, familia horiei eragiten dien gaitasun ekonomiko baxuagoa zaindu.
Kontuan hartu beharra dago ezgaitasunen bat duten pertsonek gastu osagarri as
ko ordaindu behar dituztela ondasunak edo zerbitzu orokorrak eskuratzean, jasaten duten ezgaitasunekin berariaz lotutako ondasun eta zerbitzuen gastuez gain –laguntza teknikoak, laguntza pertsonala, tratamendu medikoak, terapeutikoak, habilitatzaileak eta errehabilitatzaileak, medikamenduak–. Ikerketa berrien a
rabera, ezgaitasunen bat duten pertsonen etxeen batez besteko diru-sarrera gainerakoena baino % 25 inguru baxuagoa da.
Hala ere, orain a
rte ezgaitasunen bat duten pertsonei a
plikatutako zerga-onurak oso murritzak izan dira eta, gainera, a
plikazio horrek desadostasunak eragin ditu.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ) salbuespen bat jasotzen du ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. 2009an, hala ere, zerga hori a
ldatu egin zen eta oraindik ere bidali izan digute horren gaineko kexarik, a
itortu zitzaizkien onuretan murrizketa bat egon dela uste baitute ukituek.
Halaber, salbuespen honek eske izaera dauka, hau da, zergaren subjektu pasiboak a
urretiaz eskatu behar du. Nahitaezko eskaera egin ondoren, a
dministrazioak egiaztatu egin behar du ea onura a
plikatzeko baldintza guztiak betetzen diren, eta, horren a
rabera, onura onartu edo ukatuko du.
Salbuespenaren ondoreei dagokienez, udalerrien Kudeaketa eta Bilketa Ordenantzetan ezarrita daude eta hurrengo urtean a
ldatu ohi dituzte, zerga-onura emateko erabakia ekitaldi horretako zerga sortu ondoren hartu denean.
TMIZ urteko zerga da, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta, beraz, eskaera onartzen bada eta zerga sortu ondoren a
urkeztu bada, ondorioak hurrengo ekitalditik a
urrera a
plikatzen dira.
2.5. Osasuna
Atal honetako kexa batzuk a
ztertzean ez dugu zalantzarik izan ukapen-arrazoien legezkotasunari dagokionez (adibidez, karbonoz eginiko elementuen bazterketa, irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuko 6. eranskineko 7. a
talean a
urreikusitakoa). Hala ere, zenbait produktu eskuratzeko a
ukera onartu beharko litzatekeela uste dugu, betiere haren beharrizana eta a
bantaila justifikatu badaitezke, pertsona interesdunaren egoeran oinarrituta.
Ildo horretatik, produktu berrienen (adibidez, lehen a
ipatutako karbonozko protesiak) eskutik etor daitezkeen a
bantaila logikoez harago, onartuta dauden produktuak berritzeko a
urreikusitakoa baino erabilera luzeagoa emango balitz, pentsatzekoa da horien kostua konpentsatuta geratu a
halko litzatekeela. Hori horrela, zera eskatu genion osasun-administrazioari: salbuespen orokorraren a
raua ez dadila salbuespenen onarpenari lotuta egon, salbuespen hori a
itortzeko egoera objektibizitzea posible denean. Zaila dela a
haztu gabe, Osasun Sailak eskaera hori Osasuneko Lurralde a
rteko Kontseiluko organo egokian sartzeko as
moa duela a
dierazi digu
2.6. Norberaren a
utonomia sustatzea eta mendetasunari a
rreta ematea
2.6.1. Aurten foru-erakundeen ebaluazio-ekipoek aitortutako mendetasun-mailarekiko desadostasunaren ondorioz planteatutako kexak nabarmen igo dira, batez ere A
rabako lurralde historikoan.
Baremo berria a
plikatzean (otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretua a
utonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko a
benduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritako mendetasun-egoera ebaluatzeko baremoa onartzen duena eta 2012ko otsailaren 18an sartu dena indarrean), kasu as
kotan murriztu egin da a
itortutako mendetasun-maila eta, ondorioz, familia-inguruko zaintzetarako oker jasotako diru-laguntzen erreklamazioak igo egin dira. Gai hau sakon a
ztertu da a
dinekoen taldeari buruzko kapituluan.
2.6.2. Urte hasieran Bizkaiko ebaluazio-prozeduren a
tzerapenagatiko kexak igo egin ziren, etxeak bisitatzen dituen erakunde a
rduradunaren kontratazioan hainbat gorabehera egon zirelako. Bere garaian, erakunde honek a
rgi eta garbi a
dierazi zuen mendetasuna ebaluatzeko zereginak foru-erakundeetako langileek egin behar zituztela, nola eskuratzen diren datuen izaera oso pertsonala delako, hala independentziaren printzipioa bermatu eta egoera deserosoak (kasu honetakoa bezalakoa) saihestu behar direlako, betiere A
utonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeko 28.6 a
rtikulua betez (AMZL).
2.6.3. Ezgaitasun fisikoa duen pertsona batek bere ondoeza a
dierazi zigun, gure a
dministrazioak “atseden” hitza erabili duelako a
ldi baterako egonaldien zerbitzuei buruz mintzatzean. Bere ustez, zerbitzu horiek erabiltzaileen a
utonomia pertsonala sustatzeko dira eta ez dira a
ldez a
urretik “ezgaitasunen bat duen pertsonarengandik a
tseden” hartzeko bide gisa jo behar. A
ldez a
urretiko balorazio hori iraintzailea iruditzen zitzaion.
Erakunde honen iritziz, hitz hori planteatzeko a
biapuntu izan dira Bizimodu Independentearen Mugimendua, batetik, eta dibertsitate funtzionaldun pertsonaren pertzepzioa gainditzeko beharrizana, bestetik. Hala, ezinbestekoa da gizarteak berak sortzen dituen eragozpen eta zailtasunei eta bereizkeria-elementuak gainditzea xede duten politika publikoak sustatzeko beharrizanari erreparatzea.
Nahiz eta ikuspegi hori herri-administrazio euskaldunek eskaintzen dituzten programa eta zerbitzu as
kotan nabarmentzen den, a
rgi dago oraindik bide luzea dagoela egiteke. Horrenbestez, “atseden” hitza, a
ipatutako printzipioak gauzatzen laguntzen ez duena, oraindik ere erabiltzen da eta, berez, Euskal A
utonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 22.2.5 a
rtikuluan (Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbitzuen Katalogoari buruzkoan) a
gertzen da.
Gizon eta emakumeen a
rteko berdintasunaren a
lorrean lengoaia ez sexista erabiltzeak bereizkeria gainditzen laguntzen duen bezala, ezgaitasunaren eremuan lengoaia ez estigmatizatzailea erabiltzeak gizarteratze-kota a
ltuagoak lortzen lagunduko digu, eta, horrez gain, pertsonen duintasunarekiko errespetua bermatuko du.
2.6.4. Ezgaitasun-mailaren kalifikazioa
Hainbat kexa tramitatu dira a
itortutako ezgaitasun-mailarekiko desadostasuna hizpide. Hori dela eta, planteatutako erreklamazioa ezesten duen ebazpenarekin batera erabaki hori hartzeko a
rrazoiak berariaz a
zaltzen dituzten txostenak bidaltzea egokia iruditzen zaigula jakinarazi diogu dagokion foru-erakundeari.
Txosten horiek (batez ere Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuarena eta Lege A
holkularitzako Zerbitzuarena) ezinbesteko tresna dira herritarrek informazioa izan dezaten eta, nahi izanez gero, beren burua defenda dezaten.
Bizkaiko Foru A
ldundiak zera jakinarazi digu, a
ukera hori a
ztertzen a
ri direla, eta, horretarako, jakinarazpen-prozesu informatikoa hobetzeko as
moa dutela. Praktikan a
urreikuspen hori betetzea espero dugu.
2.7. Etxebizitza
Aurten herritarrek hainbat kexa bidali dizkigute, beren etxebizitzako irisgarritasun-baldintzei buruzko ziurtagiria (babestutako etxebizitza egokitua eskuratzeko beharrezkoa dena) lortu ezin zutela eta gure esku-hartzea behar zutela a
dieraziz.
Erreklamazio-egileek a
zaldutakoaren a
rabera, beren jabetzako etxebizitzek ez zituztenez betetzen beren bizikidetza-unitateko pertsonek behar zituzten irisgarritasun-baldintzak, babes ofizialeko etxebizitzen kooperatiba batek sustatutako etxebizitza-zozketa batean parte hartzeko a
ukera eskatu zuten eta kooperatiba horrek, indarreko a
raudian ezarritakoaren a
rabera, beren etxebizitzak sarbide eta igogailuei buruzko zehaztapenak betetzen ez dituela frogatzen duen ziurtagiri teknikoa a
urkezteko eskatu zien.
Erreklamazio-egileek salatu zutenez, Bizkaiko Foru A
ldundian nahiz Bilboko Udalean ziurtagiri hori eskatzean, berau emateko eskumenik ez zutela jakinarazi zieten, eta, ondorioz, ezin izan zuten babestutako etxebizitza egokituen onuradun izateko ziurtagiria eskuratu.
Herritarren erreklamazio hauek jasotzean zera ondorioztatu a
hal izan dugu, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren eta a
ipatutako foruko eta tokiko a
dministrazioen a
rtean koordinazio-arazo garrantzitsua dagoela eta hainbat eragozpen eragin dizkiela babestutako etxebizitza egokitu hauek eskatu dituzten pertsonei. Izan ere, a
lferreko kudeaketa ugari egin behar izan dituzte, sailak berak eskatuta, herri-administrazio desberdinetan.
Urteko txosten honen a
maieran, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari premiaz eskatu genion a
zalpen-txostena jaso dugu. Eskaera horretan, beharrezko neurriak hartzeko eskatu genion, koordinazio-falta hori zuzen zezan eta herritarrei babestutako etxebizitza egokitua eskuratzeko a
giria nola eta non eskuratu a
zal ziezaien.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Atal honetan honako gaia jorratuko dugu lehendabizi: Vitoria-Gasteizko Udalak Zulueta Jauregia ezarri zuen Europako hiriburu berdearen (European Green Capital) egoitza nagusi gisa eta eraikin horrek irisgarritasun unibertsala bermatzen ez duenez, erakunde honek ofiziozko jarduera hasi zuen. Eraikin horretan 13 maila dituen eskalinata bat dago eta horrek bertaratzea eragozten die mugikortasun murriztua duten pertsonei. Pertsona horientzako sarbidea eraikinaren a
tzealdean egotea a
urreikusita zegoen, hau da, higiezinaren sotorako sarbidean. Baina a
te horrek ere ez zuen sarbide egokia bermatzen, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko a
rau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan eskatutako baldintzetan.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzuteko, Vitoria-Gasteizko Udalak eraikinaren barrualde nahiz kanpoaldeko sarbidean irisgarritasuna hobetzeko hartu nahi ziren neurrien berri eman zigun. Hala ere, proposatutako irtenbideek, a
urrera eramanez gero, indarreko a
raudian ezarritako gutxieneko praktikotasun-parametroak soilik bermatzen zituzten baina ez zuten harago joateko a
haleginik egiten, hau da, ez ziren saiatzen instalazio berri batean eskatuko liratekeen parametroak lortzen, gure eremu a
utonomikoaren barruan a
urreikusitako irisgarritasun-irizpideei jarraiki.
Hori guztia dela eta, Arartekoak 2012ko martxoaren 20ko ebazpena ezarri zuen, Gasteizko Udalari gomendatuz beharrezkoak diren neurriak har ditzan pertsona guztiek Europako Hiriburu Berdearen (European Green Capital 2012) egoitza den Zulueta Jauregian duintasunez eta berdintasunez sartzeko a
ukera eduki dezaten.
Udal-arkitektoak egindako txostenean hartutako neurriak jasotzen ziren eta, txostenaren a
rabera, ez ziren betetzen a
raudi a
plikagarrian ezarritako baldintzak. Horrenbestez, egindako gomendioa ez zutela onartu suposatu genuen.
3.2. Bestalde, nabarmentzekoa da erabilera publikoko eraikinetako irisgarritasunaz gain, urte hauetan zehar igogailurik ez duten egoitza-eraikuntzen irisgarritasuna ere planteatu izan dela. Horren harira, a
razo hau jorratzen duen gomendio orokor bat (argitaratzeke dagoena) egin dugu, bi gai nagusitan oinarrituta. Batetik, a
gintari publikoek jabeen erkidegoei oztopo a
rkitektoniko hauek ezabatzeko beharrizana ezarri ote diezaieketen zehaztu nahi izan genuen. Bestetik, igogailua instalatzeak edo barrera a
rkitektonikoak ezabatzeak eraikuntzen segurtasun edo gaikuntzarako a
razoak sortzen dituenean, a
dministrazioen irizpidea zein izan beharko litzatekeen planteatu genuen.
3.3. Atal honetan, EAEn eremu horretan lan egiten duten elkarteek eta erakunde honek izan dituzten topaketei buruz mintzatu nahi dugu. Beti pentsatu izan dugu elkarte hauen lanak gure zeregina a
berasten duela, kolektiboaren errealitatea transmititzen duenez gero. Ondorioz, eskerrak eman behar dizkiegu erakunde honekin izan duten etengabeko lankidetzagatik.
Hori horrela, hasteko, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundearekin (aurrerantzean FEVAPAS) izan ditugun harremanak a
ipatu behar ditugu, EAEko osasun-administrazioarekin hainbat jarduera a
halbidetu baitituzte. Batetik, haur gorreriaren detekzio goiztiarreko programaren ezarpen eta funtzionamenduari buruzko jarraipenari dagokionez; bestetik, hiru lurraldeetan entzumen-ezgaitasunak dituzten haurrentzako logopedia-laguntzei buruzko irizpideei dagokienez.
ELKARTEAN eta ONCE elkarteekin ere egin dira bilerak, ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegu publikoak eskuratzeko bizi duten errealitateari buruz. Hala bada, landutako gaien a
rtean a
plikazio korporatiboen eta lantokien irisgarritasunari buruzko a
razoa, bateragarritasun funtzionalak eta a
bar egon dira.
Halaber, APDEMA elkartearekin batzeko a
ukera ere izan dugu eta ezgaitasun intelektualen bat duten pertsonen a
razoa jorratu dugu.
3.4. Azkenik, 2012ko a
zaroaren 29an, gorputz, ikusmen edo entzumenean ezgaitasunen bat duten elkarteen ordezkaritzarekin batera, Arartekoaren lankidetzako mapen proiektua a
urkeztu genuen. Geo-lokalizazioan eta partaidetza-mapetan oinarritzen den proiektu honetan herritarrak, elkarteak, herri-administrazioak eta A
rartekoa a
ri dira lankidetzan. Hala, pertsona guztien eskura dagoen mapa bisual eta interaktibo honetan, interes orokorreko puntu, toki edo eraikinen irisgarritasunari buruzko informazioa eskura dezakegu eta herritarrekin a
lderatu eta a
lternatibak proposatu a
halko ditugu. Etengabe eraikitzen doan proiektua da. Hasteko, garraio publikoz iristeko a
ukera ematen duten lekuak kontsultatzeko maparekin hasi ginen, turismoa jorratuz: ostatu eta jatetxeak, eta turismo-bulego eta liburutegiak. Izan ere, horixe zen A
rartekoan genuen informazioa (garraioaren kasuan) eta Eusko Jaurlaritzak eremu horretan lan egin zuela genekien (turismoa eta liburutegiak).
Proiektu honek, era berean, herritarren kontzientziazioa pizten du hainbat gizarte-arazoren inguruan: lehenengoa ezgaitasunen bat duten pertsonek egunero garraio publikoa, kultura edo a
isia bezalako oinarrizko lekuetara jotzeko a
urkitzen dituzten a
razoak.
Halaber, publikoki baloratu eta ikus daitezke irisgarritasuna hurbilagoa izan dadin sentikortasun eta a
halegina erakutsi duten establezimendu eta zerbitzu publikoak. Hartara, jarduera publiko eta pribatuan guztientzako diseinua betebehar bat dela nabarmentzen da.
Horrez gain, ibilbide erabilgarriak kontsultatu eta ikus daitezke eta kontsultatutako puntu bakoitzak baliabide turistiko, garraiobide eta liburutegi hurbilenen zerrenda jasotzen du. Informazioa mapan bertan a
geri da, zein lekuri buruz a
ri garen a
dierazten duten ikurren bidez. Gainera, irisgarritasun-maila islatzen duten ikur eta testuak ere badaude. Puntuak identifikatzeko erabili ditugun ikurrak honako hauek dira:
Eta puntu, toki edo eraikin guztietarako irisgarritasun-maila orokor hauek izendatu ditugu:
autonomoan irits daitezke hautatutako tokira (ikurra berdez
agertuko da)
anbar kolorez
agertuko da)
agertuko da)
Badakigu informazioa eta datu publikoak as
katu eta berrerabiltzea oso garrantzitsua dela, herritarrek datuok eskura izan eta erabil ditzaten. Horrenbestez, proiektua hasteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lankidetza eskatu dugu. Garraio irisgarriei buruzko datuetarako, A
rartekoak EAEko garraio eta irisgarritasunari buruz egindako txostenaz baliatu gara. Halaber, ezgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonekin lan egiten duten elkarteekin harremanetan jarri gara, beraiek egiaztatuko baitute datuak errealitatera egokitzen ote diren eta, horrez gain, EAEn baliabide irisgarri gehiago identifikatuko dituzte. Horretarako, hainbat bilera egin ditugu elkarteokin.
Edozein pertsonak oharrak idatzi a
halko ditu honako webgune honetan: http://mapak.ararteko.net. Halaber, Twitter edo FB-ko kontua erabili a
halko da oharrak idazteko.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Krisi-egoera honek ondorio larriak ditu gizartean, txirotasuna eta gizarte-bazterkeria igotzen a
ri dira eta talderik a
hulenei gehiago eragiten die. A
dosten a
ri diren zorroztasun-politikek, gainera, a
rriskuan jartzen dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonen oinarrizko eskubideak. Horren harira, a
dibide bat jartzearren, I eta II. Mailen laguntza pertsonalerako diru-laguntzaren igoera salbu –oso neurri positibotzat jotzen duguna–, gainerako neurriak –defizit publikoa zuzentzeko a
urrekontu, zerga eta finantza a
rloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez eta a
urrekontu egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez hartutakoak–, A
rartekoaren iritziz a
tzerapen nabarmena dira norberaren a
utonomia sustatzeko eta mendetasunari a
rreta emateko politiken garapenean.
Gure ustez, krisi-garaietan, inoiz baino gehiago, a
gintari publikoek giza eskubideen printzipioak hartu behar dituzte a
biapuntutzat beren politika publikoak diseinatzerakoan: Giza eskubideak unibertsalak, banaezinak eta elkarren menpekoak dira; berdintasuna eta bereizkeriarik eza giza eskubideen sistema osoaren a
rdatza dira; giza eskubideen betebeharrek dimentsio hirukoitza dute; a
gintari publikoek eskubide sozioekonomikoak errespetatu, babestu eta bete behar dituzte; eskubide sozioekonomikoak a
purka-apurka bete behar dira dauden “baliabide guztiak” erabiliz, “bitarteko egoki guztien bidez”; eskubide sozioekonomikoen a
lorrean hartutako a
tzeranzko neurriak printzipioz onartezinak dira; a
gintari publikoek beren ekintzen gaineko kontuak eman behar dituzte eta erreparaziorako eskubidea, informazioa eskuratzeko a
ukera eta herritarren partaidetza a
ktiboa bermatu behar dituzte.
4.2. Azken bi urteotan murrizketa nabarmenak ikusi ditugu talde honetako elkarteei zuzendutako diru-laguntzen politika publikoetan. Gertaera horrek eragina dauka elkarteok beren erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuetan eta, dirudienez, herri-administrazioek ez dituzte euren gain hartuko. A
zpimarratzekoa da erakunde hauek orientazio eta babeserako lan indibidualak egiten dituztela, ezinbestekoak direnak ezgaitasunen bat duten pertsonentzat; erkidegoaren baliabideei eta dauden baliabide espezifikoei buruzko informazioa eta a
giriak jasotzen dituzte, eta, era berean, talde honek gizartearen jardueraren eremu desberdinetan duen ikusgarritasunaren bermea dira.
4.3. Erakunde honetan inguru fisikorako, hiriguneetarako eta eraikuntzetarako irisgarritasuna hizpide duten salaketa as
ko jasotzen ditugu ezgaitasunen bat duten pertsonen eskutik. Dagozkien herri-administrazioek, batez ere udalek, a
zterketa sakon bat egin eta beharrezko kontrol-mekanismoak ezarri behar dituzte gaiaren gaineko indarreko a
raudia a
plikatzen dela bermatzeko, irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren ikuspegitik, bai hiriguneetan, bai eraikuntza, a
zpiegitura eta garraioetan.
Era berean, a
urten ere gogorarazi beharra dugu ezgaitasunaren eremuan ikuspegi desberdinetatik lan egiten duten elkarteek gehien salatu duten gaietako bat irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea eta hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko a
rau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua berrikusteko beharra izan dela.
Sarritan egiaztatu a
hal izan dugu herri-administrazio euskaldunek legeok a
plikatzean interpretazio murriztailea egin dutela, Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenean ezarritako oinarrizko eta funtsezko printzipioetatik urruntzen ziren jarduerak garatuz. Gure erkidegoko udalerri as
kotan irisgarritasuna sustatzeko elementu gisa instalatu diren eskailera mekanikoak gogorarazi besterik ez dago. Instalazio horiek, dakizuen bezala, ezgaitasunen bat duten pertsonak baztertzen dituzte, ezin baitituzte erabili. Eraiki berri diren eraikinei edo berritu direnei buruz ere gauza bera esan dezakegu, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako sarbide bereiziak baimentzen baitira eta, normalean, eraikinen a
tzealdetik sartu behar izaten dute. Herritar guztiek berdintasun-baldintzetan erabil ditzaketen instalazioei lehentasuna eman behar zaie, ezgaitasunen bat duten pertsonen bereizkeriarik ezaren eta a
ukera-berdintasunaren printzipioak betearazteko as
moz.
4.4. Enplegu publikoa berdintasun-aukeretan eskuratzeko eskubideak garrantzia berezia dauka, noski, ezgaitasunen bat duten pertsonei buruz a
ri garenean. Horrenbestez, egungo a
ntolamendu juridikoan pertsona horien sarbide-baldintzak sustatzeko berariazko a
rauak eta xedapenak jasotzen dira.
Hori dela eta, enplegu-emaile publikoak bermatu egin behar du lanpostu erreserbatuen kupoa betetzen dela, helmugak a
ukeratzeko fasean lehentasun jakin bat dutela edo euren lanpostua eta ingurunea berau beteko duen pertsonaren beharrizanetara egokitzen direla.
Halaber, enplegu publikoa eskuratzeko printzipioak bermatuz, bereizkeria positiborako neurriak ezarri behar dira a
ldi baterako kontratazioen lan-poltsak a
rautzen dituzten a
rauetan, ezgaitasunen bat duten pertsonek beren ezaugarrietara egokitzen diren lanpostuak eskuratzeko erraztasunak izan ditzaten.
4.5. Kontuan hartuta ezgaitasunen bat duten pertsonek eta euren familiek ezgaitasunen horren ondoriozko beharrizanei a
rreta emateko egin behar duten a
halegina, gure iritziz, bizi dugun krisi ekonomikoaren egoera honetan a
gintari publikoek zerga-onuren tratamenduan a
urrera egiten jarraitu behar dute, berdintasun ezeko egoerak murrizten laguntze a
ldera.