15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
1. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak diziplina horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren ba
rruan sartzen dira hiri antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legeriaren ba
besa.
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan jasotako erreklamazioak 60 izan dira guztira, hau da, izapidetu diren erreklamazio guztien %2,37.
Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan ba
natzen dira:
– Tokiko administrazioa.....52
– Foru administrazioa.....10
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).....2
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
– Hirigintzako diziplina.....36
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....16
– Hirigintzako kudeaketa.....5
– Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea.....2
– Irisgarritasuna.....1
Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokionez:
Ekitaldi honetan arlo honetako erreklamazio-kopurua mantendu da. Erreklamazioak, ba
tez ere, hirigintza salaketei administrazioak erantzunik eman ez izanagatik edo hirigintza kudeaketatik sortutako arazoengatik (hirigintza gastuen ordainketa, etxebizitza ematea) izapidetu dira.
Arartekoak alor honetan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu arlo honetako Arartekoaren ebazpen kopurua handitu dela. 2012an zehar 12 ebazpen burutu dira, gure web orriko dagokion atalean kontsulta daitezkeenak. Bertan, azaldutako arazo ezberdinei buruzko gomendioak, iradokizunak eta ondorioak aurkezten ditugu.
Espedienteen artean Arartekoaren ebazpen ezberdinen aldeko erantzuna azpimarratu behar dugu. Santa Juliana auzoa gizarteari zein hirigintzari dagokionez leheneratzeko gure ondorioei emandako erantzuna nabarmentzen dugu. 2010. urtean Arartekoak hainbat gogoeta aurkeztu zituen Abanto-Zierbenako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari zuzendutako ebazpenean. Etxebizitza sailak Abanto-Zierbenako Udalarekin lankidetzan hartutako neurrien berri eman digu eta bertan gure proposamenetako ba
tzuk gaineratu dira.
Inolako interes zehatza bermatu behar izan gabe hirigintza espedienteak eskuratzeko aukerari dagokionez, Bilboko Udalak bidalitako gomendio ba
t onartu du eta eskatzaileari espedientea ikusteko aukera eskaini dio hirigintza legezkotasuna kontrolatzeko interesari dagokionez ekintza publikoa erabiltzeko eskubidea duela ulertuta.
Portugaleteko Udalak maizter bikote ba
ti etxebizitzan sartu aurretik ustez hirigintza arau-hauste ba
t egin izanagatik ezarritako 2.250 €ko zorraren kontua ere konpondu zen.
Barakaldoko Udalak ere aldeko erantzuna eman dio birpartzelazio-proiektu ba
ten eragina pairatu zuten hiru familiek, haiekin kalte-ordain osagarria hitzartu izanik, kobratzeke zituzten kopuruengatik aurkeztutako erreklamazioari.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Etxebizitza duinaz, egokiaz eta irisgarriaz gozatzeko eskubidea
Etxebizitza izateko eskubidearen edukia Espainiako Konstituzioaren 47. artikuluan dago jasota, eta eragin berezia dauka hirigintzako esparruan. Eraikin berriak egitea xede duten etxebizitza politiken osagarri gisa, auzune eta ingurune degradatuenak gizarte eta hiri aldetik biziberritzeak funtsezkoa izan behar du esku-hartze publikoan, artikulu horretan erantsitako hirigintza eskubidea zaintzeko. Hirigintzako legedian etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri ba
t, igorpen kutsatzailerik gabea eta ingurumen eta paisaia aldetik egokia den leku ba
tean kokaturikoa lortu ahal izatea planteatzen da.
Hirigintza aldetik biziberritzeko edozein prozesuk eduki behar du erreferentzia gisa legezko pertsona okupatzaileek berriro bizilekua jasotzeko duten eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin ba
t etorriz.
Atal honetan 2012ko martxoaren 9ko Arartekoaren ebazpena gaineratzen dugu. Horren bidez, Ba
rakaldoko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaion hirigintzako birzatiketa ba
ten ondorioz berriro bizilekua jasotzeko eskubidearen gainean egindako eskaerari. Espediente horretan, pertsona ba
tek erakunde honetara jo zuen hirigintzako jarduera ba
tek eragiten zion Ba
rakaldoko etxebizitza ba
t legez okupatzearen ondotik aitortuta zuen bizilekua berriro jasotzeko eskubidea ba
liatzeko zituen zailtasunen berri emateko. Erreklamazioan helarazi zigunez, sektore horretako kudeaketa bideratzen zuen enpresa sustatzailearekin etxebizitza berria eskainiko zela bermatzeko hartutako erabakiaren ondoren, 2003an ordura arte zuen etxebizitza utzi zuen. Harez geroztik behin-behinean etxebizitza aurrefabrikatu ba
tean bizi da. Erreklamatzailea sektoreko birpartzelazioaren eragina pairatu duten herritarren artean dago eta enpresa sustatzailearekin etxebizitza berria eskaintzeko lortutako erabakia udal-administrazio horrek onartutako birpartzelazio-proiektuan gaineratu zen. Bizileku berria izan behar zuen etxebizitza emateko atzerapena enpresaren finantza-egoeraren ondorio izan da, konkurtso-prozedura ba
tean sartuta ba
itago, eta ezin izan du etxebizitza eskaini adostutakoari jarraiki. Etxebizitza emateko atzerapena egon zenez, erreklamatzaileak Barakaldoko Udalari eskatu zion etxebizitza berria ematearen bermatzaile gisa jardun zezan, ba
ina ez du eskaera horren berariazko erantzunik jaso. Bidalitako ebazpenean Ba
rakaldoko Udalari azpimarratu genion erreklamatzailearen idazkiei albait lasterren erantzun behar ziela egindako eskaeran eta hirigintzako legerian xedatutakoari jarraiki. Onartutako birpartzelazio proiektuan etxebizitza berria emateari aitortutako izaera juridikoaren inguruan egindako udal gogoetei dagokienez, etxebizitza berria jasotzeko eskubidea hirigintza legerian gaineratu dela jakinarazten dizugu, hirigintza jarduera ba
ten ondorioz etxea utzi beharko duten ohiko etxebizitzen legezko hartzaileak beste etxebizitza ba
t izango dutela bermatu ahal izateko araudi honetan xedatutakoaren arabera. Horregatik, udal administrazioak etxebizitza berria jasotzeko eskubidea onartzetik sortutako hirigintza betebeharrak betetzen direnaren bermatzaile gisa jardun behar du. Etxebizitza berria jasotzeko eskubide hori birpartzelazio proiektuaren ba
rnean gaineratzeak betebehar horri birpartzelazio hitzarmenerako antolamendu juridikoan xedatutako ondorio juridiko errealak eta ekonomikoak eskaintzen dizkio. Konkurtso-prozedura ba
tean gaineratuta dagoen enpresa sustatzailearen uneko egoera ekonomikoa eta juridikoaren zailtasunaren kaltetan izan gabe, udal horrek bere eskura dituen bitarteko guztiak agortu beharko lituzke birpartzelazio proiektuan aitortutako eskubideak argitu eta gauzatzeko eta, bereziki, bideratzeke dauden etxebizitza berrien esleipenak, ezin ba
itugu ahaztu hirigintzako kargak direla, eta afekzio errealagatik lortutako lurzatiek eragindakoak. Horregatik guztiarengatik, Ba
rakaldoko Udalari gomendatu genion erreklamatzaileak udal administrazio horri egindako eskaerak ebatz zitzala eta espediente horretan enpresa sustatzaileari eska ziezaiola –antolamendu juridikoan eta hirigintzako legerian xedatutakoaren arabera– bizileku berri gisa eskaintzeko aurreikusitako etxebizitza emateko.
2.2. Eraikin eta eremu publikoetara eta ekipamendu kolektiboetara arkitektura-oztoporik gabe sartzeko eskubidea
Eskubide honen edukiaren bidez, herritarrak ekipamendu kolektiboetara eta zuzkidura publikoetara fisikoki iritsi ahal izatea bermatu nahi da, izan daitezkeen arkitektura-oztopoak kenduta. Ekipamendu edo zuzkiduraren kontzeptu horren ba
rruan, kontuan hartu behar ditugu herritarrei zerbitzuak emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (hirigintzakoak, garraioak, hezitzaileak, sozialak, kulturalak eta abar).
Irisgarritasuna igogailurik ez duten uneko egoitza-eraikuntzen inguruan ere aztertu da. Gomendio orokor ba
t burutu dugu, txosten hau argitaratzerakoan dagoeneko argitaratuta egongo dena. Bertan arazo hori azaltzen da bi kontu nagusiren inguruan. Alde ba
tetik, botere publikoek jabekideen komunitateak arkitektura-oztopo horiek kentzera behartu ditzaketen posible den zehazten saiatuko gara. Bestetik, igogailu ba
t ezartzeak edo arkitektura-oztopoak ezabatzeak eraikuntzen segurtasunerako edo bizigarritasunerako arazoak eraginez gero administrazioen irizpidea zein izan beharko litzatekeen.
2.3. Hirigintza diziplina eta administrazio-espedienteak bultzatzeko beharra
Hirigintza arloak aurkezten duen kontu ohikoenetako ba
t hirigintza salaketei erantzunik eman ez izana da. Herri administrazioek berariazko erantzuna eman behar diete interesdunek egindako eskaerei. Administrazio izapideak eta herritarrentzako egiazko erantzuna egotearen bermea Espainiako Konstituziotik beretik dator –103.1 eta 105. artikuluak– eta Lisboako Itunak sartutako Europar Ba
tasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartako 41. artikuluak xedatzen duenez, herritarrek administrazio onerako duten eskubidearen ba
itakoak dira.
Kontu hori hainbat ebazpenetan aurkeztu da. Besteak beste, 2012ko urtarrilaren 20ko Arartekoaren ebazpenean. Horren bidez, Oiongo Udalari gomendatzen zaio lur eremu ba
ten segurtasun eta osasungarritasun ba
ldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala. Hirigintza-diziplinaren esparruan, lur eremuen jabeek horiek segurtasun ba
ldintza jakin ba
tzuetan mantendu behar dituzte, osasungarritasunean eta apaingarri publikoan kalterik ez eragiteko eta pertsonak eta gauzak arriskuan ez jartzeko. Betebeharra jabearena da, lurrarekiko titulartasunaren arabera. Nolanahi ere, udal administrazioaren eskumena da betebeharra betetzen dela bermatzea, dagokion espedientearen bidez, eta, bidezko txosten teknikoak lortu ondoren, dagozkion betearazpen aginduak ematea. Ahalmen hori Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 199. artikuluak ezartzen du. Lurren jabeek segurtasuna, osasungarritasuna, apaintasun publikoa eta itxura mantentzeko betebeharra dute. Ebazpen horretan udalari gomendatu genion zegokion administrazio espedientea izapidetu eta ebatz zezala, salatutako lurzatiaren egoera egiaztatze aldera, eta, beharrezkoa izanez gero, jabeari agindu segurtasun eta osasungarritasun ba
ldintza egokiak bermatzeko beharrezkoak ziren mantentze lanak egin zitzala. Era berean, erreklamatzaileari aurkeztutako salaketen inguruan jarraitutako udal neurrien inguruko informazioa bidali behar ziola adierazi genion.
2.4. Hirigintza arau-hausteen eta zigorren araubidea
Erreklamazio ba
tean arau-hauslearen datuak hedatu izanaren kontua azaldu da. Herritar ba
tek erakunde honetara jo zuen udal ba
ten jarduera helarazte aldera komunikabideei berak ordezkatzen duen enpresari ezarritako bi hirigintza-zehapen jakinarazi ba
itzien. Arartekoak ondorioztatu du udalek gobernu organoek hartutako udal erabakiei publikotasuna emateko beharra dutela. Publikotasun eta gardentasun behar hori informazio horrekin loturiko pertsonen eskubideetan eraginik sortu gabe gauzatu behar da. Hirigintza arau-hausteei buruzko informazioa hedatzeagatik ohorerako eskubidearen kalteari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak bere adierazpenetakoren ba
tean xedatu du zigor ba
ten ezarpenari buruzko informazioak ez dakarrela per se pertsonen ohorerako eskubidean ez-zilegizko sartzea. Aurrekoaren kaltetan izan gabe, aipatu beharra dago antolamendu juridikoak berariazko prozedura ezarri duela zigortzeko erabakiei publikotasuna emateko. Horrela ba
da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 226.3. artikuluak, tipifikatutako kasuetan, arau-hausteari, ezarritako zigorrari eta hirigintza legezkotasuna berrezartzeko neurriei buruz publikotasuna emateko aukera eskaintzen du. Erakunde honen ustez, horixe da administrazioek jarraitu beharreko prozedura zigortzeko ebazpenei publikotasuna emateko, horretarako, zigortzeko prozedurarako ezarritako prozedura eta bermeak jarraituz. Bestalde, pentsa dezakegu udal erabakien laburpena hedatzeko beharrak ez dakarrela pertsona fisikoak identifikatzeko aukera eskaintzen duten datu pertsonalak gaineratzea. Horretarako, erabakiaren laburpenak pertsona fisikoentzako datuen ba
beserako legerian jasotakoaren arabera desegokiak, ez aproposak edo gehiegizkoak izan daitezkeen espedientearen datuak ba
natu behar ditu.
2.5. Lurralde antolamendua eta genero ikuspegia
Elkarte ba
tek Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamendurako Sailak hasitako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak aldatzeko prozesuarekin ados ez dagoela jakinarazi digu. Zehazki, 1997. urtean onartutako LAAk 2012. urtean berrikustearekin ados ez daudela adierazi dute, izan ere, duela 15 urte xedatutako lurraldearen ereduaren azterketa sakonik proposatu gabe eta izapide sinplifikatua egiteko aukera eskaintzen duen aldaketa prozedura bidez egingo da. Aldaketa prozedura horren bidez, elkarte horren arabera, aldez aurreko fase ba
tean prozesu parte-hartzailea bideratzeko izapide interesgarriak saihesten dira. Hori dela eta, lurraldearen antolamendurako garrantzitsua den tresna horrek lortu nahi duen gizarte-ereduaren gaineko aldez aurretiko eztabaida ba
t ba
rne hartzen duen berraztertzea egokiagoa dela diote. Era berean, berariaz aipatu digute lurraldearen antolamendurako tresna horrek ez duela genero eraginaren aldez aurreko ebaluaziorik eta, beraz, ez duela betetzen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa. Azkenik, LAAen aldaketa hasiera ba
tean onartu izan dela eta alegazioak aurkezteko epea ireki dela jakinarazi digute. Arartekoaren aurrean egindako kexaren bidez, elkarte honek zalantzan jarri nahi du Eusko Jaurlaritzak LAAk aldatzeko izapidearekin jarraitzea parte hartzeko prozesu egokirik gabe eta genero eraginaren ebaluazio zuzenik gabe. Izapidetze fasean dagoen prozedura izatearen kaltetan izan gabe, Ararteko erakundeak egokitzat jo zuen esku hartu zuten administrazioei erreklamazioan azaldutako kontuen inguruan zuten iritziari buruzko informazioa eskatzea. Urteko txosten hau amaitzerakoan aztertzeke dauden agiri horiek jaso ditugu.
3. Araudi testuingurua
Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzeko apirilaren 23ko 7/2012 Legeak lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen hainbat artikulu aldatu izan ditu. Aldaketak irekiera lizentzia lortzeko ba
ldintza orokorrean kentzean dautza, tasatutako egoera jakin ba
tzuetan mantenduz. Irekiera lizentzia hori kasu ba
tzuetan komunikazio araubidearen mende egotearekin ordezkatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen Azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua onartu da. Dekretu horrek katalogatutako edo ba
bestutako eraikuntza edo eraikinen ikuskapen teknikoak bete behar dituen irizpide eta ba
ldintzak arautzen ditu, ba
ita Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza erabilerako eraikinenak ere.
Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua ere aipatzen dugu. Dekretu horrek lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzea du helburu, hirigintza estandarrak arautzeari dagokionez: Hirigintza-eraikigarritasunaren mugak, zuzkidura-estandarrak, ba
bes publikoko etxebizitzen estandarra eta zuzkidura-bizitokien estandarra.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Jarduketa plan honetan jasotako proposamenak lotura zuzena du ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin ba
tera aurreikusitako jarduketei dagokienez.
4.1 Bilerak elkarteekin
Hirigintza jardueren eraginak pairatu dituzten pertsona edo taldeekin bilerak egin dira. Lamiako Vive elkarteak Lamiako ibarraren egoeraren berri eman zigun eta dagoen hezegunea ba
besteko araubide berezia behar dela esan zigun. Elkarteren ba
tekin ere bilerak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozesuaren inguruan.
4.2. Gomendio orokorra
2012. urtean izaera orokorreko gomendioa burutu da euskal herri administrazioei hainbat proposamen aurkezteko igogailurik ez duten eraikinen irisgarritasun unibertsala bermatze aldera.
5. Herritarren eskubideen egoeraren ba
lorazioa
bat da eta euskal herri administrazioen ahaleginak ezarpen egoki
batera bideratzea eskatzen du.
baldintzak hobetzeko eta euren eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukera
bat da.
baterako edo behin betiko etxebizitza berria emateko beharra eskatzen duenean ohiko etxebizitzen hartzaile legalek etxebizitza berria hartzeko duten eskubidea behar bezala onartzen dela bermatu behar da. Eskubide horren
barnean beste etxebizitza
bat azkar eta ahalik eta modu arinenean eskuratu ahal izatea bermatu behar da, araudi horretan xedatutakoari jarraiki. Horretarako, euskal herri administrazioek etxebizitza berria jasotzeko eskubidea onartzetik sortutako hirigintza betebeharrak betetzen direnaren bermatzaile gisa jardun behar dute.