14. Lana eta Gizarte Segurantza
1. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 22 kexa jaso dira guztira. Kexa horiek azpieremutan sailkatu ahal dira:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura.....16
– Enplegua sustatzeko neurriak.....3
– Laneko administrazioa.....2
– Beste alderdi batzuk.....1
Ondoko taulan 2012ko ekitaldian kudeatutako kexen estatistikak ageri dira, ekitaldia itxi denean (abendua) eduki diren datuen arabera.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1 Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Jaso ditugun kexa asko zerbitzuen funtzionamenduari lotuta daude, enplegu-eskarien kudeaketa sistemaren edo enplegu eta lanbide prestakuntza sustatu eta babesteko jardueraren alorrean.
Prestakuntzari dagokionez, ikastaroen edukiaren eta hautapen irizpideen arteko egokitzapenari lotutako alderdiez gain, aurreko deialdietan ikastaroak antolatzeaz arduratzen ziren erakundeei dagoeneko emandako zenbatekoen o
rdainketetan jazotako atzerapenaren ziozko arazoa mahaigaineratu da, baita ikastaro horiek emateko laguntza berriak o
nartzerakoan jazotako atzerapenagatik ere. Hala, erakundeei kalteak eragin zaizkie, haien funtzionamendua neurri handi batean laguntzen o
rdainketak baldintzatzen baitu. Horrez gain, deialdi berrian jazotako atzerapenak ikastaro berriak emateari eragin dio.
Zor diren zenbatekoen o
rdainketari dagokionez, adierazi ziguten kontabilitatea Lanbidera egokitzeko premiagatik izan dela eta, o
rain o
rganismo autonomo bihurtuta, kontabilitate publikoaren printzipioei lotzen zaiola. Arrazoi horri o
rganismo autonomorako eraldaketa horren o
ndoriozko garapen informatikoari buruzko zailtasunak batu zaizkio.
Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko Aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko laguntzen eremuan, zehazki langabezian dauden pertsonek enpresa egitura berriak sor ditzaten, kexa bat izapidetzearen zioz o
ndorioztatu genuen diruz lagundutako jarduera gelditzeko aukera kontuan hartu zela, behar ez bezala, dagoeneko o
rdaindutako laguntza baten itzulketa eskatzeko arrazoi gisa.
Gure balorazioaren o
ndotik –Lanbidek egindakoarekin bat ez datorrena– erabakia berrikusteko eskatu zen, hain zuzen, 328/2003 Dekretuan jasota ez dagoen baldintza bat –jardueran epe zehaztugabean egotea– ez betetzea o
inarri izateagatik. O
nartu gabeko gomendioa 2012ko martxoaren 6ko Arartekoaren ebazpenean jasotzen da. Horren bidez Lanbideri gomendatzen zaio enpresak sortzeko aukerari diru-laguntza bat itzultzeko betebeharra aitor dezan.
Enplegu-eskarien kudeaketari dagokionez, kexa batzuek agerian jarri zuten hautagaitzak nola aukeratzen diren –gero enpresetara bidaltzeko– gaiari buruzko zalantza jakinak argitzeko emandako informazioa eskasa zela.
Gure informazio-eskaerari emandako erantzunak aukera eman zigun hautagaitzak kudeatzeko prozeduraren berri izateko (prozedura hori eskarien kudeaketa eskuliburuan jasota dago). Hain zalantza zehatzen inguruko galderak segur aski ez dira o
hikoak eta, horregatik, ez dago halakoak planteatzen dituztenei informazio hain zehatza emateko xedatutako biderik. Nolanahi ere, Lanbideri adierazi genion kexaren bidea izan zela eta ez, o
rdea, Lanbideren o
hikoak aukera eman zuena informazio zehatz hori eskuratzeko.
Enplegu-eskariak izapidetzeko idatz-zati horren barruan, joan den urtean, Lanbideri adierazi genion bizilekuari lotutako baldintza erraz bete daitekeenez, “a priori” baztertzaile moduan ez aplikatzeko, o
rdura arte egiten ari zen moduan. Argudio horiek aintzat hartuta, erakunde horrek bizilekuari lotutako baldintzaren aplikazioari buruzko jarraibide bat eman du, baldintza hori beharrezkotzat jotzeko egoerak batu eta argitzeko: o
ro har, bizilekua enplegu-eskarietako hautagaitzen baldintza baztertzaile gisa aintzat ez hartzen saiatuko da; salbuespen bakarra eremu jakin bateko eskatzaileen bereizkeria positiboaren programa publikoei dagozkien eskaintzak.
Enplegu-eskarian alta emanda izateak o
ndorioak ditu prestazioak eskuratzerakoan eta batzuetan, gainera, estatuko eskumenak dira. Datuek, hortaz, egoera agerian jarri behar dute, pertsona bati lotutako datuak eremu batean eta bestean desberdin islatu gabe. O
har hori egin dugu atzerritar batek egindako kexaren harira, izan ere, Lanbidek eskatzaile gisa baja eman zion bizileku baimena iraungi zitzaiolako.
Lanbideren sistema informatikoak antzematen du baimen bat iraungi denean, hura berritzeko izapidea hasi ahal izan dela eta prozedura horrek dirauen bitartean aurreko egoitza baimena luzatuta geratzen dela kontutan hartu gabe. Alegia, gaur egun egoitza baimen jarraitua duen pertsona bati, o
rdea, baja eman diezaiokete baimenaren luzapena saihesten duelako.
Arazoa bideratu bazen ere eta interesdunak zegokion baldintzetan izen-ematea lortu bazuen ere, egokia iruditu zitzaigun Lanbidera jotzea gure balorazioaren berri emateko, hau da, gertatutakoak balio behar izan zuela informazio sistemak egokitzeko, kontuan hartuta, hala izan ezean, eragindakoak jarduerarik bideratu izan ez balu, administrazio baten eta bestearen (Lanbide eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) informazioaren arteko koordinazio faltaren ziozko akatsaren o
ndorioak pairatuko zituela.
Enplegu-eskari bati emandako bajaren o
ndotik bideratutako beste kexa batean eskari horri berritzeko denboraren zenbaketari buruzko arazo bat mahaigaineratu ziguten.
Bazirudien arazoak igarotako denboraren kalkuluari lotutako datuen tratamenduarekin zerikusia zuela. Kexarekin aurkeztutako datuen azterketak agerian jarri zuen unean-unean haren txartela 2008ko abuztuaren 18an alta eman zuenetik berritu zuela baina Lanbidek baja eman ziola 2012ko urriaren 17an, azaroan beharrean.
Laneko o
sasunaren esparruan, ASVIAMIE eta O
SALANekin amiantoak eragin dien pertsonen arazoaren inguruan izandako bilera gailentzen dugu.
Aipatu elkarteari gai horri lotutako hainbat jarduerei buruzko O
SALANen txostenaren edukia helarazi o
ndoren, hainbat zehaztasun egin zizkigun eta horietatik honako hauek gailentzen ditugu, Laneko Segurtasun eta O
sasun Estrategian jasotako batzuk: Jarduerei buruzko informazio zehatzagoa, adibidez, amianto zuntzen eraginpean dauden langileei buruzko txostenak egitea, jardunaldi informatiboak prestatzea, gaixotasun profesionalen ikerketarako barne prozedura, eraginpean egon daitezkeenen erregistroa, Enplegua-Eragina matrizea aztertzea, lehen mailako arretarako jarduerak o
ptimizatzea, etab.
Gure ustez, o
har horiek o
ndoen jorratzeko modua elkarte horren eta O
SALANen artean bilera bat egitea zen eta, hala, aurrerago (IV. atala) jasotzen den moduan gauzatu genuen.
Laneko o
sasunaren atal horretan ezin dugu alde batera utzi laneko ezbehar-kopurua. Bertan, estatistikek, zifra hobeak eman baditzakete ere, istripuak o
raindik ere jazo jazotzen direla gogora ekartzen digute. Gasteizko Gizarte Langintzako Eskolan antolatutako ikastaro batean arazo horren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen –Laneko Segurtasun eta O
sasun estrategiak horixe jorratu nahi du–.
Ekonomiak gizarte eskubideen gainean eragina duela jakina denez, adi egon behar dugu egungo egoerak atzera egiteaz gain, langileen o
sasunean aurrerapausoak eman ditzan, langile horien baldintzak hobetuz. Horregatik, administrazioak diseinatutako estrategiak aurreikusitako aldian zabaltze eraginkorra lortuko duelakoan gaude.
3. Araudi testuingurua
Garrantzitsua da atal honetan aipatzea zer garrantzi izan dezakeen Laneko Segurtasun eta O
sasunaren Euskal Estrategia 2011-2014 izenekoak, hain zuzen, erreferentzia bat baita laneko ezbehar-kopuruaren arazoa jorratzeko dagoeneko egindako arauzko garapena o
satzeko jardueretan.
4. Bestelako jarduerak. Bilerak elkarteekin
Amiantoak eragindako pertsonen elkarteen eta O
SALANen artean harremanetarako bide bat bilatu nahian, aipatu o
rganismoaren eta ASVIAMIEren artean bilera bat sustatu zen eta Ararteko erakunde bertan izan zen.
Jorratutako gai nagusiak hauek izan ziren: Administrazioek –osasun, laneko o
sasun arlokoak, GSIN– hainbat plan eta arautan jasotako xedeak betetzeko dauden zailtasunak; ezgaitasunen espedienteen izapidea, o
sasun sistemak OSALANi egindako jakinarazpena, zaintza postokupazionala eta haren irismena eta Konpentsazio Funts baten garrantzia, azken kontu hori Legebiltzarreko lantaldearena.
Arartekoak konpromisoa hartu zuen enpleguaren harremana amaituta duten eta, egoera horren o
ndotik, GSIN institutuak laneko gaixotasunagatiko ezgaitasuna o
nartzeko eskaerak izapide ditzan zailtasunak dituzten pertsonen banakako kasuak aztertzeko. Horrez gain, talde horri eragiten dion kontuetan laguntza emateko prest dagoela esan zion O
SALANek elkarteari.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Jakina denez, bata eta bestea eskumen esparru desberdinak dira eta hori gehitutako arazo bat izan daiteke erabaki o
kerrak diren horiek bideratzerakoan.
Horregatik, funtsezkoa da zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko arazo teknikoak konpontzea. Informazio sistemek benetako egoerak islatu behar dituzte, pertsona baten datu berberek esparru batean eta bestean desberdin jaso beharrean.