8. Ofiziozko jarduerak
Herritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian o
ker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako. O
tsailaren 27ko 3/1985 Legeak −Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak− o
fizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten o
ndorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.
2012an o
fiziozko 69 espediente bideratzen hasi gara (74 aurreko urtean). Arloen arabera, aipatzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoari dagozkionak, baita herritarren segurtasunaren eta o
gasunaren gainekoak ere.
Antzeman daitekeen moduan, o
fiziozko jardueren irekierari dagokionez, haurren eta nerabeen bulegoaren jarduera nagusitu da. Hala, ikuskapen bisitaldietan ateratako o
ndorioen bidez, haurren egoitza baliabideen eta familia elkarguneen gainbegiratzea burutu da (horren o
ndorioz gai horri lotutako gomendio o
rokor bat o
nartu da) eta arrisku egoera berezian dauden adingabeen gaineko txosten berezian jasotako gomendioan jarraipena egin da, baita Arabako hezkuntza konpentsatzailearen partzuergoaren desagerpenari buruzkoa ere.
Modu berean, herrizaingoaren arloan, izaera bereko hainbat ekimen burutu dira: Ertzaintzaren jarduerei (horietan, Iñigo Cabacas eta Xuban Nafarrate heriotza eragiteraino eta larriki zaurituak izan ziren, hurrenez hurren) lotuta gauzatutakoak; Ertzaintzak eta tokiko poliziek trafikoko istripu bat izan duten eta o
sasun zentroetara eraman dituzten biktimen senideei ematen dieten informazioa ezagutzea helburu dutenak (horrek guztiak Arartekoaren Gomendio O
rokor bat eragin du); edo Ertzaintzak eta tokiko poliziek jarraitzen duten prozedura ibilgailuak gidatu bitartean gidaria substantzia estupefazienteen edo analogoen eraginpean dagoen ala ez antzemateko proben emaitza positiboa denean; eta, amaitzeko, Ertzaintzaren terrorismoaren aurkako taldearen bideo bidezko zaintzarako grabazioen kopien jarraipenari lotutakoak.
Halaber, aipatu behar ditugu ere O
gasunaren arlotik abian jarritako o
fiziozko jarduerak: hutsik dauden etxebizitzen zaborren tasari lotutakoak; etxeko langileen PFEZaren zerga tratamenduari buruzkoak; hiri izaera duten lursailen balioaren handitzeari buruzko zergan lursailaren balioaren minusbalioaren gainekoak; edo, PFEZari dagokionez, o
ndare irabaziaren kalifikazioa burututako etxebizitzetan, besteak beste.
Buruko o
sasunari eta mendekotasunari buruzko txosten berezien jarraipenaren bidez, zenbait ekimen abian jarri dira adinekoen edo buruko gaixotasun edo gaixotasun kroniko bat duten pertsonen eremuan.
(9. taula)
Ofiziozko jardueren banaketa, arloen arabera
Izaera enblematikoa duelako, Gasteizen Green Capital delakoaren egoitza gisa aukeratutako eraikinak irisgarritasun fisikoari lotuta zituen arazoen o
ndorioz garatutako jarduera azpimarratu nahi izan dugu.
Horren eta o
fiziozko beste jarduera batzuen gaineko informazio o
satuagoa txosten honetako II. eta III. kapituluetan aurkitu daiteke, bai eta Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txosten erantsian ere.