4. Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, o
ro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren arloetan.
Aurkeztutako kexek hizpide duten gai-arloaren arabera 2012an gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak izugarri igo direla antzeman dugu: 1.010 2011ko 329 kexen eta 2010eko 32 kexen aurrean. Kexa horiek hirukoiztu baino gehiago egin dira aurreko urtearekin parekatuz eta % 3.056eko igoera izan dute bi urtetan. 1.010 kexetatik 875 (hau da, ia % 90) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat arazori buruzkoak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio o
sagarria kudeatzerakoan izandako jarduerei buruzkoak dira.
Gizarteratzearen arloaz gain, modu esanguratsuan euren jarduera handitu duten eremuak aztertuz gero, o
ndorioztatu dezakegu hauexek direla jarduna gehien handitu dutenak: Administrazioaren zerbitzurako langileak, eta Herri-administrazioen o
ndasun eta zerbitzuak. O
gasuna, O
sasuna eta Jarduera ekonomikoaren antolamendua arloek ere handitze nabarmenak izan dituzte. Etxebizitza arloko kexa-kopuruak behera egin du 2012. urtean.
Ararteko erakundean jasotako kexen % 56k gizarte-eskubideekin lotura dute (hezkuntza, o
sasuna, gizarte babesa, etxebizitza, etab.)
Modu berean, esan dezakegu kexen % 50ek (gizarteratzeko arlokoak barne) pertsona guztien berdintasun erreal eta eraginkorra bermatzera zuzendutako politika publikoekin zerikusia daukatela. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak –gay zein lesbianak– edo transexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten o
ztopoak kentzea da.
Kexen % 65 gizarte estatuaren exijentzien o
ndoriozko prestazioei, baliabideei eta politika publikoei buruzkoak dira.
(2. taula)
Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren arabera