4. Estatistika alorrez alor
Kontuan hartzen badugu kexak zein ar
lo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, oro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat ar
lotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko ar
riskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren ar
loetan.
Aurkeztutako kexek hizpide duten gai-arloaren ar
abera 2012an gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak izugarri igo direla antzeman dugu: 1.010 2011ko 329 kexen eta 2010eko 32 kexen aurrean. Kexa horiek hirukoiztu baino gehiago egin dira aurreko urtearekin parekatuz eta % 3.056eko igoera izan dute bi urtetan. 1.010 kexetatik 875 (hau da, ia % 90) Lanbideren funtzionamendu txarrarekin loturiko hainbat ar
azori buruzkoak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria kudeatzerakoan izandako jarduerei buruzkoak dira.
Gizarteratzearen ar
loaz gain, modu esanguratsuan euren jarduera handitu duten eremuak aztertuz gero, ondorioztatu dezakegu hauexek direla jarduna gehien handitu dutenak: Administrazioaren zerbitzurako langileak, eta Herri-administrazioen ondasun eta zerbitzuak. Ogasuna, Osasuna eta Jarduera ekonomikoaren antolamendua ar
loek ere handitze nabarmenak izan dituzte. Etxebizitza ar
loko kexa-kopuruak behera egin du 2012. urtean.
Ararteko erakundean jasotako kexen % 56k gizarte-eskubideekin lotura dute (hezkuntza, osasuna, gizarte babesa, etxebizitza, etab.)
Modu berean, esan dezakegu kexen % 50ek (gizarteratzeko ar
lokoak barne) pertsona guztien berdintasun erreal eta eraginkorra bermatzera zuzendutako politika publikoekin zerikusia daukatela. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak –gay zein lesbianak– edo transexualak, etorkinak, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
Kexen % 65 gizarte estatuaren exijentzien ondoriozko prestazioei, baliabideei eta politika publikoei buruzkoak dira.
(2. taula)
Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren ar
abera