3. Jasotako kexak
2012. urtean 2.943 erreklamazio jaso ditugu guztira: 2.764 kexak izan dira, eta 179 idatzizko kontsultak. Gainera, o
fiziozko 69 jarduera hasi ditugu. Honekin batera doan grafikoan ikus daitekeen bezala, kopuru hori Arartekoa sortu zenetik handiena da eta % 50 hazi da, gutxi gorabehera, azken 2 urteotan.
(4. grafikoa)
Jasotako kexen kopuruaren bilakaera
(2000 -2012)*
* 1989az geroztiko segida o
soaren informazioa Arartekoaren web guneko Berrikuntza eta Estatistika atalean kontsulta daiteke.
Horietatik 2.529 (1999 izan ziren 2011n) tramiterako o
nartu dira, Arartekoak aztertu eta iker ditzan. Geroago, benetan tramiterako o
nartutakoak sailkatuko ditugu, Arartekoaren lan-arloak o
inarritzat hartuta.
– Onartu gabeko kexak
Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez o
nartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik o
nartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, o
rdurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.
Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa o
nartzearen alde interpretatzeko. O
nartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, hark azaldu dituen arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.
(5. grafikoa)
Onartu gabeko kexak eta egoerak
– Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak
Estatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, kexa batzuk beste autonomia erkidego batzuetako parlamentuetako o
rdezkariei igortzen dizkiegu, horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei dagozkielako.
Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexak | 108 |
Beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak | 3 |
– Fiskalari bidalitako kexak
Justizia administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua | 2 |
– Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jasotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, o
ndorioak presaka ez ateratzeko, o
ndorio horiek o
kerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek o
ker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko o
rduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu o
stean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak o
nartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak o
ker jokatu duela antzeman denean.