Arartekoak, eskubideak bermatzeko erakunde gisa, irmoki eutsi dio 2012. urtean bere apustuari: alegia, bere ohiko funtzionamenduan eta estrategian, etengabe hobetzeko, berritzeko eta gizarteari adi entzuteko helburuak ezartzea. Bere antolaketako alderdi estrategiko horiek, bi noranzkotan dituzte ondoreak. Barruranzko ondoreak: antolaketa hobetzea, kalitateko metodologia sartzea eta eraginkortasun handiagoa lortzeko tresnez hornitzea; eta kanporanzkoak: baliabideak antolatzea, bere lanaren hartzaile diren erakunde, talde eta pertsonekin modu aktiboagoan lankidetzan ar
itzeko.
Ararteko erakundeak, halaber, berrikuntza eskaera gisa barneratu du bere lana zabaltzeko moduan teknologia eta metodologia ezberdinen bidez eta, batez ere, herritarrekiko eta erakunde sozialekiko informazio eta lankidetza tresnak burutzean, gizartearekin jarduteko bitartekoak eta formatuak birpentsatuz.
Arlo horretan Ar
artekoak 2012. urtean zehar garatu dituen proiektuak tipologia ezberdinekoak dira:
1. IKT eskubideen dibulgazioa: IKT eskubideen dekalogoa
Arartekoaren iritziz ezinbestekoa da herritarrek Administrazioarekin izan beharreko harremanetan IKTen erabilera sustatzeko ekimenak egitea, baita eremu zehatz honetan dituen eskubideez kontzientziatzea eta horien berri ematea ere; hori dela eta, garatu dugu Herritarrek herri administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen dekalogoa. Tresna honen bidez ar
auan konfiguratutako eskubide bakoitza banaka-banaka aztertzen da eta hizkuntza eta formatu dibulgatzailea erabiltzen ahalegindu gara. Horrela eginda, eskubide horiek hobeto ulertuko eta hedatuko direla uste du Ar
artekoak hori guztia 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa dela eta (ikus II. kap. 13.IV. atala).
Are gehiago, Orange Fundazioak IKTei buruz egindako azkeneko Txostenaren ar
abera, Euskadi da IKTeen erabilera gehien sustatzen duen autonomia-erkidegoetako bat eta, oro har, ar
lo honetan aurreratuenetako bat ere bai. Ez dago zalantzarik IKTei buruzko eskubideak eta erabilera eskutik joan behar direla.
Horren adibide dugu IKTek 2010ean Euskadiko BPGaren % 3,2 sortu zutela (Eustatek egindako azterketa).
2. Lankidetza-proiektuak
– Arartekoaren mapak
Honako hau geolokalizazio proiektu bat da, parte hartuz edo elkarlanean mapak eratzeko, herritarren, elkarteen herri-administrazioen eta Ar
artekoaren ar
tean.
Software askean garatutako teknologia baten bidez, proiektu bat garatu da, internet bidez, mapa bisual eta interaktibo batera sartzeko aukera eskaintzen duena. Mapa horrek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen du aniztasun funtzionala duten pertsonentzat garraio publikoen sistemetara fisikoki, psikikoki edo sentsorialki iristeko (Arartekoaren Txosten Berezian egindako diagnositik lortutako informazioa), Erkidegoko liburutegi publikoen inguruan (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskainita) eta baliabide turistikoei buruzkoa (Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskainita).
Interneten ikusgai dago http://mapak.ararteko.net/ helbide publikoan, software askean egindako aplikazio informatiko baten bitartez, eta doan deskarga daiteke, informazioa eta datuak formatu irekietan dituela.
Une honetan, informazioa ematen duten 1.405 baliabide dadue kargatuta.
Proiektu hori Ar
artekoak baliabide informatiko propioak berrerabiltzearen alde egindako apustuaren aplikazio praktikoa da. Gainontzeko erakunde laguntzaileek partekatu nahi izan zuten eta gainera, formatu irekietan egin nahi izan zuten aprobetxamendu hori edozein interesdunek egin ahal izateko, onura komunean zein herritarren onurarako. (ikusi III.3. kapituluko III.4 atala)
– E-inklusioari eta herritarren parte-hartzeari buruzko txosten berezia
Arartekoaren txosten berezi hau (ver capítulo IV. apartado 3.2) egitea zela eta, 2012an barrena, metodologiaren funtsezko zati gisa, elkarrekintza eta lankidetza sustatu da bai txostenean parte hartu duten aditu, gizarte-eragile, elkarte eta abarrekin, bai herritarrekin oro har. Horretarako, osatzen ar
i diren ideia indartsuak eta diagnostikoak partekatu dira, informazioa eta elkarrekin sortu eta lan egitearen gizarte-kultura aberasteko asmoz. Honako baliabideak erabili dira:
– Gizarte sareak
Arartekoak presentzia aktiboa du Twitterren (@Ararteko). 2012 amaieran
Arartekoak 1.640 jarraitzaile zituen eta berak 970 lagun, organizazio eta erakunderi jarraitzen zien.
Arartekoaren ikerketen eta ebazpenen ondoriozko funtsezko mezuak hedatzen dira.
– Arartekoaren blogak
Zenbaitetan, erakundeak herritarrei zabaltzeko bidea izan litezke erakundeetan egunero edo gertakari baten harira baliatzen den ezagutza partekatzeko modua ematen duten estrategia eta bitartekoak. Helburu horixe dute gure
blogek.
2012an Ingurumenaren Foroa (esteka irudiaren gainean) ar
lo honetan sortzen ar
i den informazioa hedatzeko tresna garrantzitsutzat finkatu da, baita honi lotuta Ar
artekoak esaten dituenak hedatzeko ere, eta bereziki ingurumenaren defentsako elkarte eta erakunde erreferenteekin harremanak izateko eta elkarte eta erakunde horietara gerturatzeko; ingurumen ar
loko informazioa eskura izate eskubidearen eremuan egindako ekarpenak eta lankidetzak azpimarratzen dira.
Blog hauetan edo gizarte-sareetan kudeatzen diren harreman batzuk Ar
artekoaren erregistroetan sartzeko beharra dela eta, 2012ko azaroaren 16an Ar
artekoak ebazpen bat eman zuen eta horren bidez fitxategi berriak sortu eta adierazi ziren Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.
3. Izaera estrategikoa eta antolakuntzazkoa
– Arartekoaren plan estrategikoa burutzea
2010-2014 aldirako Ar
artekoaren Helburu Programatikoak agiriaren zehazpen gisa, Ar
artekoaren Plan Estrategikoaren oinarrizko ildoak prestatu dira 2012-2014. urteetarako.
2012. urtean, parte hartzeko prozesu bat hasi da. Horri esker, 2013ko martxoan onartuko dira 2013rako eta 2014rako helburu estrategikoak eta plana bera.
– Arartekoaren prozesuen definizioa eta prozesuen mapa
2010ean Ar
artekoaren prozesuen mapa definitu ondoren, kontsulta- eta itzulpen-prozesu berriak ezarri dira. Horiek zeharkakoak dira Ar
artekoko barneko jarduera guztietan.
Era berean, honako prozesu hauek birdefinitzeko lanak bukatu dira:
– Jarduera-planak. Ar
artekoko lan esparru bakoitzeko (II. eta III. kapituluetan berariaz garatu direnak) barneko plangintza eta lankidetza tresna baliagarria bihurtu dira.
4. Izaera teknologikoa
– Herritarren ar
retarako bulegoetarako eta telefono bidezko ar
reta prozesurako euskarri izango den aplikazioa ezartzea, pertsona bati buruzko informazio guztia bildu eta jasoko duena eta kontsulta eta kexen erregistroarekin eta izapidearekin bat egiteko gai izango dena.
– Bulego birtuala
Arartekoak (2012ko martxoaren 26ko ebazpena) bere bulego birtuala sortu du izapideak bide elektronikoa erabilita egiteko, horri esker, erakundean egiten diren izapideei buruzko informazioa modu erosoan lortu daiteke, ziurtagiri elektronikoa erabiltzen dutenek agiriak aurkeztu eta kontsultatu ere egin ditzakete eta horrelakorik ez dutenek orain ar
te bezala ziurtagiririk gabeko kexak aurkez ditzakete. Era berean, Bulego honetan eskura daiteke Arartekoaren Zerbitzu Kartako informazioa eta bertan agertzen dira herritarrekin hartutako konpromiso publikoak eta Erakundearen funtzionamenduari eta zerbitzuei buruzko erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dira (gehienez hilabeteko epean ebatziko dira).
– Kexa espedienteak kudeatzeko aplikazio berria ezarri
Barneko lan handia egin da, kexa prozesuak aztertu eta berringeniaritza lanak egin dira eta herritarrek aurkeztutako kexekiko lanerako prozesurik eraginkorrena aukeratu da; ondorioz, abenduaren amaieran aplikazio informatiko berri bat ezarri da kexen izapidea egiteko, web inguruan eta Ar
artekoaren gainerako kudeaketa aplikazioei konektatuta edota aplikazio horietan integratuta.
Aplikazio horrek, Ar
artekoaren gainerako lan-prozesuei ere estaldura emango die pixkanaka eta dagoeneko ezarri da testuak euskarara itzultzeko prozesurako.
5. Etengabeko hobekuntza/kalitatea/berritzea
– Arartekoaren ar
gitalpenak hobetzea
Arartekoak formatu elektronikoarekin lan egitearen alde egin du apustu, bere ar
gitalpen guztiak hedatzeko formatu onena eta erreferentea hori delakoan. Hala eginez gero, nabigagarria izango da atal guztietan, eta bilatzaile baten laguntzarekin nahi den informazioa aurkitu ahalko da, esteka bidezko sarrerekin, pasahitza edo administrazioak, ar
audia eta halako erreferentziak sartuta. Horrek bide ematen du webguneko ar
lo jakin batzuk beste web gune batzuekin, beste erakunde batzuekin eta abarrekin lotzeko.
Web guneari erantsitako formatu elektroniko berri hori hainbat euskarritan kontsulta eta deskarga daiteke: pdf-n, eta baita formatu irekietan ere: html, xml, csv; horiei esker, errazago erabil daiteke web orrialdeko datu irekien ataletik abiatuta, eta, modu horretan, herritarrek libreki berrerabili ahal izango dituzte.
Hain zuzen ere, berrerabiltzeko aukera horren informazioa emateko, creative commons lizentzia erantsi da Ar
artekoaren ondoz ondoko edizio eta ar
gitalpenetan. Lizentzia horrekin, txosten horiek berrerabiltzeko aukera ematen da.
Orobat, bere hartan utzi dira liburu formatua eta CD euskarri digitala, baina oso ale gutxi aterata.
Erabaki horiek Ar
artekoak orain duen filosofian biltzen dira, hau da, bere onurarako zein beste erakundeen onurarako informazioa berriz erabiltzea erraztea eta baliabideak herritarrekin partekatzea, ar
lo horretan aurreratuago dauden beste joera batzuekin bat etorriz:
1495/2011 Errege Dekretu bidez egindako 2003/98/EB Zuzentarauaren lekualdaketak Espainiar Estatua abangoardiako herrialdeen mailan kokatu zuen datu publikoen irekieran, AEB edo Erresuma Batuaren pare, hori lagungarria izango da eduki digitaleko sektorean balio erantsiko produktu eta zerbitzu berriak sortzeko eta Herri Administrazioen jarduerak gardenagoak izango dira.
Euskal Herriari dagokionez, uztailaren 24ko 159/2012 Dekretua onartu da eta euskal herri administrazioek beste erabiltzaileen esku jarri ahal izango dituzte bere kabuz edo hirugarren bidez garatutako aplikazio informatikoak.
Europar Batzordearen ar
loan, Neelie Kroes-ek, Batzordeko lehendakari ordeak, adierazi du hemen aipaturiko joeren lerroan, 2014az geroztik EBk bere 8. Programa Markoaren bidez zuzenean finantzatutako ikerketak sarbide irekiarekin ar
gitaratu beharko direla eta 2016rako inolako eragozpenik gabe kontsultatzeko modua egongo dela.
– Arartekoaren zerbitzu karta finkatu da
2012an Ar
artekoaren informazio puntu guztietara hedatu da bere Zerbitzu-karta eta harreman honetarako web orriak eskaintzen duen bidearen erabilera finkatu da. Honen bidez herritarrek iradokizunak, proposamenak eta hobetu beharreko alderdiak jakinarazi dizkigute, eta Ar
artekoak bizkor aztertu eta kudeatu ditu.
– Itun Berdea
Ohiko lanean praktika iraunkor gehiago ezartzeko asmoz, 2012an Vitoria-Gasteiz Europako hiriburu berdea dela aprobetxatuz, Ar
artekoak Itun Berdearekin bat egin zuen.
Horren bidez, kalitatezko ingurumenarekin duen konpromisoa indartu nahi du.
– Ingurumena hobetzeko sistema
Ingurumena hobetzeko sistema hau 2010. urtean hasi ginen ezartzen. Hori garatzeko erreferentzia gisa, 2004ko Ekoskan ar
aua hautatu dugu, IHOBE Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatutakoa.
Sistema hori ezartzeari dagokionez, Arartekoak konpromisoa hartu du bere jarduera eta zerbitzuek ingurumenean eragin ez dezaten neurriak hartzeko, erakundearen kudeaketan ingurumen-irizpideak aplikatuta. Konpromiso horrekin, Ar
artekoak ingurunea zaintzeko erantzukizuna partekatuko du administrazio publikoekin, gizarte zibileko eragileekin eta herritarrekin.