5. Atala. Gizartearekiko harremanak eta erakundeen arteko lankidetzarako jarduerak
1. Gizarte erakundeekiko harremanak
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egiazkoagoa egiten du Arartekoak.
Arartekoaren erakundean beti baloratzen dugu elkarte horiek eta boluntarioek egiten duten lana. Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean inoiz baino argiago ikusten dugu haien lana zein garrantzitsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei eusteko, horiei esker esku hartzen baitute gizartean. Bidezkoa da hori aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala aldarrikatzea. Gizarteak eta erakundeek laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen arazorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei. Bazterketa gero eta zifra kezkagarriagoak lortzen ari da, eta gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten pertsona askori eragiten ari zaie pixkanaka; horrela, eraldatzen ari da krisialdia piztu arte zegoen profila, hau da, pobrezia handian zeuden pertsonena.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren arazoen arabera betetzen baitu. Horrek Arartekoak hiru planotan jardutea dakar:
1.1. 2012. urtean erakundearekin bilerak egin dituzten elkarteak eta taldeak
2012. urtean, Arartekoak gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte arazoak konpontzeko lanean aritzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta halako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu arretatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Hala, 2012. urtean, Arartekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
Vive
Txosten honetako III. ataleko arreta publikoko kolektiboen arloetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.
2. Giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeen inguruko jarduerak
2.1. Herriaren Defentsarien Koordinazioko XXVII. jardunaldiak
Iñigo Lamarca arartekoak eta erakundeko ordezkaritza batek parte hartu zuten Zaragozan 2012ko uztailaren 19an eta 20an izandako Herri Defendatzaileen Koordinazioko XXVII. Jardunaldietan. Foro honek autonomietako defendatzaile guztiak eta Herri Defendatzailea biltzen ditu urtero, esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta defentsaren funtzionamendu eta helburu guztiei lotutako alderdiez aritzeko, denen gaiez eta arazoez aritzeaz gain.
Oraingo honetan buruko gaixotasunekiko pertsonen babesa aztertu zen eta urtean zehar egindako prestakuntza lantegietako ondorioak aztertu zituzten; amaieran botere publikoei zuzenduko dizkieten hausnarketa-proposamen batzuk atera zituzten.
Koordinazioko XXVII. Jardunaldi hauen aurretik, hiru tailer egin ziren hiru herri-defendatzaileren egoitzetan.
Lehenengoaren oinarria tratamendu penala, prozesala eta kartzeletako tratamendua izan zen.
Bigarrenean, buruko osasun alorrean egiten diren borondatez aurkako tratamenduak aztertu ziren.
Hirugarrena Arartekoaren egoitzan egin zen eta Erakunde honek koordinatuta Buruko gaixotasunez eta gazteen eta helduen talde bereziez eztabaidatu zen. Bertan eztabaidatutako gai batzuk azpimarratu nahi ditugu, interesgarriak izan baitziren:
Buruko arazoaren bat duten haurrak, nerabeak eta adin handiagoko pertsonak talde bereziki zaurgarriak dira eta zerbitzu publikoetan sartzeko zailtasun handiagoak dituzte. Baina dagokion erkidegoan eskubide osoko kideak dira, ondorioz, dagozkien eskubideak egiaz erabili ahal izateko baldintzak bermatu behar dizkiete botere publikoek.
Talde hauetan buruko osasunaren arreta ezin da mugatu osasun edo epaile jardunera, baizik eta egiazko integrazioa ahalbideratuko duten gai guztietara: Ostatatzea, hezkuntza, enplegua, askitasun ekonomikoa, estigma kentzea, etab.
Hori dela eta, lan saio honetan gai hauek aztertu ziren, besteak beste:
2.2. Nazioarteko harremanak
– Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundearen (IOI) esparruko zenbait jarduera
Arartekoko ordezkari batzuek kexak kudeatu, aztertu eta komunikatzeari buruzko prestakuntza-ikastaro batean parte hartu zuten. Ikastaro hori Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundeak (IOI) antolatu zuen eta irailean egin zen, V
ienan –hantxe baitu egoitza erakunde horrek–. Bertan, 20 herrialdetako 33 parte-hartzailek elkarri jarduera egokiak adierazi zizkioten gai hauen gainean: elkarrizketak egitea, araudiak aztertzea, pentsamendu kritikoa, txostenak idaztea eta erabakiak jendaurrean jakinaraztea. Ikastaroaren zuzendaritza teknikoa Edinburgoko Queen Margaret Unibertsitateak hartu zuen bere gain; unibertsitate horrek defentsa-erakundeen funtzionamenduari eta kexak kudeatzeari buruzko ikerketa-zentro bat du, nazioartean ospe handia duena. Ikastaro honi esker, hurbilagotik ezagutu ahal izan dira zer-nolako erronkak, indarguneak eta aukerak dauden munduko beste toki batzuetako defentsa-erakundeetan, herritarren eskubideak babestu eta sustatzerakoan.
Bestalde, IOIk Europan duen batzorde betearazleak Arartekoaren proposamen hau onartu zuen: mintegi bat egitea herriaren defendatzaileek LGBTen eskubideak babesten eta sustatzen duten eginkizunaz. Europako mintegi hori elkarrekin antolatuko dute IOIk eta Arartekoak eta 2013ko maiatzean izango da.
– Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen Eskualdeko V
III. Mintegia
Urrian, Arartekoak Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen Eskualdeko V
III. Mintegian parte hartu zuen, Bruselan. Europako Herriaren Defendatzaileak bultzatuta, topaketa hauek bi urtero egiten dira eta Europar Batasuneko Estatu kideen eskualdeko defentsa-erakundeen erronka eta helburu nagusiak eztabaidatzeko eta elkarri adierazteko tokia dira. Iñigo Lamarca arartekoak ponentzia bat aurkeztu zuen, Herritarrekin komunikatzea, administrazioekin komunikatzea izeneko mahai-inguruan. Bere mintzaldian, arartekoak gainontzeko parte-hartzaileekin partekatu zuen pertsonen eskubideak babesteko gizarte-erakundeen aliatu gisa duen eskarmentua.
– Hakamada Iwao kasuari buruzko apelazioak
Arartekoak japoniar agintari zenbaiti apelazioak igortzen dizkie hilero Hakamada Iwaoren egoeraz duen kezkaren berri adierazteko. Hakamada Iwaok 77 urte ditu gaur egun eta horietatik 44 kartzelan daramatza noiz hilko zain. Seguru asko heriotzako korridorean denbora gehien daraman pertsona izango da mundu osoan.
Hakamada 1968ko irailean errudun jo eta heriotzara kondenatu zuten. Epaiketan adierazi zuenez, poliziak jo eta mehatxatu egin zuen aitorpen bat sinatzeko; hori guztia poliziak 20 egunez interrogatu ondoren. Galdeketetan ez zuen abokaturik izan. Bere lantokiko zuzendari gerentea, honen emaztea eta bi seme erailtzeagatik kondenatu zuten Hakamada. Hakamada kondenatu zuen epaileetako batek 2007an publikoki adierazi zuen bere ustez Hakamada errugabea zela, baina bozketan gutxiengoa zela. Amnesty Internationalentzat kezkagarria da 1980an, heriotza zigorra berretsi eta hilabete gutxira, Hakamada bere pentsaeran eta jokaeran gorabeherak erakusten hasi izana. Kartzelako agintariek ez diete ez bere legezko ordezkari ez familiakoei Hakamadari buruzko txosten medikorik ematen. Japoniako legediak dio buruko gaixotasunen bat duten presoak ez direla exekutatuko.
2012an zazpi pertsona exekutatu ziren Japonian. 2011n ez zen bat bera ere exekutatu. 131 pertsona daude herrialde horretako heriotzaren korridorean. Urkatuta exekutatzen dituzte Japonian eta, oro har, isilpean egiten dira. Amnesty Internationalen esanetan, presoei ordu gutxi batzuk lehenago jakinarazten zaie, oro har, baina zenbaitetan ez zaie jakinarazten. Gehienetan familiakoei ez zaie exekuzioaren berri gertatu arte ematen.
Arartekoak igortzen dituen apelazioak Gipuzkoan Amnesty Internationalen Taldeak Hakamada Iwaoren kasuari buruz bultzatako kanpainan sartzen dira, beste herrialde batzuetako Amnesty Internationalen taldeekin koordinazioan. Erakunde honek emandako datuen arabera, 2012ko abenduan Arartekoaz gain, hiru alkatek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hamar kidek, Eusko Legebiltzarreko kide batek, 2 zinegotzik eta 400 pertsona inguruk igortzen diete hilero beraien apelazio japoniar agintariei, Hakamada Iwaori heriotza zigorra ez ezartzeko eskatuaz.
Arartekoak hiru aldiz adierazi dio japoniar homologoari Hakamada Iwaorekiko kezka eta herrialdean exekuzio kopuruak gora egin duelako kezka ere bai.
3. BESTE JARDUERA BATZUK: Arartekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Arartekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion atalean kontsulta daiteke.
Ondoren, Iñigo Lamarca arartekoak egindako jarduera batzuen laburpena eskaintzen dugu:
VI. Gala inauguratzeko ohorea izan zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.
Hona hemen Julia Hernández Arartekoaren ondokoak egin dituen edo partaide izan den ekitaldirik esanguratsuenak:
V. Europar Astean Arartekoaren ondokoak inauguratu zituen jardunaldi horiek
Vitoria-Gasteizko Probintziaren Plazan.
Vitoria-Gasteizko Zine Forum jardunaldietan, genero-indarkeriari buruz.