Aurkezpena
Oraingo hau A
rarteko erakundearen urteko txostena harrotasunez a
urkezten dudan bederatzigarren a
ldia da. Horren bidez, 2012. urtean zehar erakunde honek burutu dituen jardueren berri ematen dugu, Euskal A
utonomia Erkidegoan giza eskubideen egoera orokorrari buruzko ikuspegia gaineratuz.
Urteko txostenarekin batera, Haurren eta Nerabeen Bulegoaren txostena ere a
rgitaratu dugu. A
rarteko erakundean a
rreta berezia eskaintzen diogu a
dingabeek osatzen duten gizarte kolektiboari. Izan ere, botere publikoek haurrei eta nerabeei ematen dieten tratamendua gizarte batek etorkizunari a
urre egiteko duen moduaren a
dierazgarri da.
Azken urteetako joerari jarraiki, txosten honetan a
halik eta gehien laburtu dugu urte osoan zehar garatu dugun lana, a
zterketa horri bizitasuna, bizkortasuna eta zehaztasuna emate a
ldera.
Txostenean A
rarteko erakundearen eta gizarte erakundeen a
rtean egon den lankidetza estua islatu dugu. A
rarteko erakundeak GKEek giza eskubideen babesean eta sustapenean garatzen duten lan garrantzitsua a
zpimarratu nahi du, bereziki, gizarte eta ekonomia eskubideen a
rloan. Erakunde horiek oso eginkizun garrantzitsua daukate benetako berdintasun eraginkorra gauzatu dadin, Konstituzioaren 9.2. a
rtikuluak botere publikoei hori betetzeko eginbeharra ezarri baitie. Gure ustez, konprometitutako herritarrak demokrazian zein gizarte kohesioan a
urrera egiteko ezinbesteko osagaia dira. Horrelako herritarrik gabe, A
rarteko erakundearen lana ez litzateke berbera izango.
Esku a
rtean duzun txostenaren ildoa inpaktua da. Gure jardueren berri ematerakoan, modu kritikoan hausnartu dugu honen inguruan: gure lanak a
zken urtean zehar A
rarteko erakundera laguntza edo a
holku eske jo zuten pertsonen bizitzan eduki duen inpaktu positiboa. Garrantzitsua da a
itortzea gure lanaren inpaktua a
dministrazioekin izandako elkarrizketa a
rgi eta konstruktiboaren emaitza dela eta horrek a
raudian eta politika publikoetan a
ldaketak eragin dituela. Horregatik hain zuzen ere, a
dministrazio batek gure informazio eskaerei behar bezala erantzuten ez dien bakoitzean, herritarrak dira benetako kalteak pairatzen dituztenak, ez A
rarteko erakundea bera. Zerbitzu publikoak etengabe hobetzeko xedearekin, a
urten ere a
dministrazio guztiei eskatu nahi diet lankidetza estua gauzatu dezagun gizartearen onerako, gure gizarteko pertsona eta kolektiborik zaurgarrienak bereziki a
intzat hartuz.
2012. urtean zehar krisiaren ondorioak handitu besterik ez dira egin, bai intentsitatean, bai hedaduran eta gero eta jende kopuru handiagoarengan dauka eragina. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan A
rarteko erakundeak dituen herritarrentzako a
rreta bulegoak gizartearen etsipen mailaren neurgailu on bihurtu dira, baita gure gizartea babesteko sistemak emandako erantzunaren eskasiarena ere. Beharrek gora egin dutenez eta horiei a
urre egiteko baliabideak, a
ldiz, mugatuak direnez, ezinbestekoa da gogora ekartzea ekonomia eta gizarte eskubideak (osasuna, elikadura, etxebizitza, hezkuntza, lana, etab. edukitzeko eskubidea) giza eskubideak direla eta botere publikoen jarduera guztiek kontuan hartu behar dituztela. Eskubide horiek unibertsalak dira baina herri-administrazioek a
rreta berezia eskaini behar diete zaurkortasun egoera larrian dauden edo gizarte bazterkeria pairatzeko a
rriskua duten pertsonei. Gizarteak laguntza-dei horri erantzun behar dio eta, horren a
rabera, bere barne kohesio eta politikoen buruzagitza maila zehaztuko da. Krisi ekonomikoaren garai honetan egiaztatu daiteke giza eskubideekiko konpromisoa benetan zintzoa den edo oparoaldi ekonomikoko garaietan erabiltzen diren hitz soilak diren. A
zken finean, a
zken kasu horretan, hitz horiek bizkarra erakutsi orduko haizeak eraman a
hal ditu. A
rarteko erakundetik errepikatu nahi dugu giza eskubiderik gabe beldurra, basakeria eta bidegabekeria besterik ez dela geratzen.
Iñigo Lamarca Iturbe
ARARTEKOA