2011ko otsailaren 28an, jendaurrean a
urkeztu genuen Eskubideen uhartea web gunea (http://www.ararteko.net/apl/derechosdelainfancia/euskara.html).
Lehen Hezkuntzako haurrentzako web a
tari bat da (6 eta 12 urte bitartekoentzat). Bi helburu ditu: batetik, haurrak erakundera gerturatu nahi ditugu, giza eskubideen eta haurren eskubideen inguruko erreferente gisa ezagut dezaten —modu hurbilago eta eskuragarriago batean—; eta, bestetik, haurrak eurak beren eskubideen gainean sentsibilizatu nahi ditugu eta eskubide horien berri zabaldu.
Ikus dezagun as
tiro web gunearen edukia.
Web gunean sartzeko pantailan, etengabe mugitzen a
ri diren hainbat elementu daude. Hala, esate baterako, irudiaren erdian ikusten diren bi pertsonaiek —horiek erabiltzen ditugu ikastetxeetara bidaltzen ditugun materialetan— web gunean sartzera gonbidatzen dituzte haurrak, beren eskubideak ezagut ditzaten, jolastuz ondo pasa dezaten, laguntzaren bat behar badute nori galdetu jakin dezaten, eta a
bar. Horrez gain, A
rartekoaren web gunera (www.ararteko.net) garamatzan txalupa mugitzen a
ri da etengabe, baita web guneko a
taletara sartzeko bide ematen duten gainerako pertsonaiak eta objektuak ere: itsasargia, barruan mapa bat duen botila, a
rrain-ontzia, periskopioa eta jokoen eta esteken kartelak.
Itsasargian, neska-mutilek beren eskubideak ezagutzeko informazioa a
urkituko dute: Haurren Eskubideen Hitzarmenaren historia eta Hitzarmena bera, haientzako bertsio ulergarriago batean kontatua. A
tal honen barruan daude, halaber, Francesco Tonucciren ilustrazioak. Tonuccik, hezkuntzaren munduko a
rtista eta zientzialari ospetsuak, hamar bineta utzi dizkigu, eta horiei a
nimazioa emateko baimena eman digu, haurrei beren eskubideetan zehar egingo duten ibilaldian lagun egiteko.
Olagarroak botila bat du garro a
rtean eta horren barruan haurren eskubideen mapa dago. Mapa zabaltzean, 10 ikono a
gertzen dira, eta horiek 10 ipuin a
nimatutara eramaten gaituzte; hain zuzen, ipuin horien bidez, identitaterako, familiarako, osasunerako, hezkuntzarako, jolasteko, babeserako, parte hartzeko eta ongizaterako eskubideak a
zaltzen dira, eta, a
zkenik, a
dingabearen interes gorenaren nagusitasuna a
gerian a
gertzen duen historia bat kontatzen da. Historia batzuk deskargatu ere egin daitezke. Web gunean helduentzat jasotako materialaren barruan, hainbat orientazio metodologiko dator, historia a
nimatu horiek bai hezkuntza-ingurunean eta bai familian erabiltzeko.
Egurrezko upelean, haurrek informazio interesgarria a
urki dezakete, laguntza behar izanez gero: SOS gunea da.
Ezkerraldean a
gertzen den telebista-pantailan, A
rartekoak eta Haur eta Nerabeen Bulegoko zuzendariak beren burua a
urkezten dute, eta, haurrentzat gertukoa den hizkera batean, A
rartekoa zer den eta erakundearen lana zertan datzan a
zaltzen dute.
Espazio horretatik, hainbat gairekin loturiko beste laguntza-webgune batzuetara sar daitezke: Interneten erabilera ziurrari edo elikadura osasungarriari buruzkoak, esate baterako. Ziberbullyingari buruz eta Interneten erabilera ziurrari buruz, espazioan bertan, oinarrizko orientabide xume batzuk daude.
SOS gune horretan dago, orobat, Eusko Jaurlaritzak haurrei eta nerabeei laguntzeko jarri duen telefonoa, Zeuk esan (166 111); horren bidez ere jar daitezke haurrak A
rartekoarekin harremanetan, bai eta kexak jarri ere.
Hasierako pantailan, haurrentzako beste hiru elementu daude: Arrain-ontziak parte hartzera a
nimatzen ditu (protesta-proposamena) eta a
isialdirako edo kultur jardueretarako hainbat gomendio biltzen ditu haientzat. Horrez gain, neska-mutilek a
gerrarazi nahi dizkiguten ekimenak ere iraul daitezke horra.
Estekek eta jokoek ixten dute haurrentzako proposamena. Estekak munduko orriei eta ekologiari buruzkoak dira, beste bat ikasiz dibertitzeko da, eta, horrez gain, a
dingabeek eurek proposatutakoak ere badatoz. Jolasak ere badu leku garrantzitsu bat web gunean. Zortzi jolas eskaintzen dira, eta horien bidez, bide-segurtasunari, birziklapenari, elikadura osasungarriari eta beste hainbat gairi buruz ikas daiteke.
Periskopioak —helduen konpainia eta begirada a
rretatsua irudikatzen du— itsaspekora garamatza, a
ita-amei eta hezitzaileei berariaz eskainitako espazio bakarrera.
Atal honetan, ipuin a
nimatuak edo Hitzarmena lantzeko proposamen metodologikoak daude. Horrez gain, udal a
rduradunentzat ere badago a
tal bat; bertan, haurrentzako eta nerabeentzako udal planak egiteko proposamenak datoz.
Itsaspekoan dago liburutegia ere, eta, bertan, gurasoentzat eta hezitzaileentzat interesgarri izan daitezkeen dokumentuak eta web guneak a
urki daitezke.
Hasieran genion bezala, web guneak otsailean ikusi zuen a
rgia, A
rartekoko Haur eta Nerabeen Bulegoa komunikabideei a
urkeztu zitzaien garaian. Beraz, a
urten web gunea jendarteratzeko a
ritu gara lanean. A
halik eta zabalkunderik handiena emateko eta a
zken hartzaileen —6 eta 12 urte bitarteko haurren— esku jartzeko, gutun bat bidali genien EAEko ikastetxe guztiei, posta-helbide eta elektroniko bidez, web gunearen berri emateko eta erabiltzera a
nimatzeko. Horrez gain, haurrekin loturiko beste web gune batzuei ere eskatu genien laguntza (Unicef, Save the Children, Haurren Erakundeen Plataforma …), Interneteko haien guneetan Eskubideen uhartea gunera joateko esteka bat ipin zezaten.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza ere nabarmendu nahi dugu. Izan ere, materiala interesgarria zela ikusirik eta guk egindako laguntza-eskaerari erantzunez, Eskubideen uhartea gunerako lotura txertatu du Eskola 2.0 programako Eskola Bakegunean; beraz, EAEko lehen hezkuntzako eskola-ume guztientzat dago eskuragarri.