Haurren Eskubideen Hitzarmenak, Nazio Batuek 1989an onarturikoak, 18 urtetik beherako a
dingabeei informaziorako eta parte-hartzeko eskubidea a
itortzen die, bai eta eragiten dieten a
rlo guztietan beren iritzia emateko eta beren iritzia kontuan hartua izateko eskubidea ere. Geure eginez haurrentzat eta nerabeentzat lan egitea garrantzitsua bada hein berean edo gehiago izango dela haiekin lan egitea, haien a
hotsa, iritzia eta ikuspegia entzutea, parte hartzeko, kontsultak egiteko eta a
holkuak emateko bideak eskaintzea, 2010eko ekainaren 25ean, A
rartekoko Haur eta Nerabeen lehenengo Kontseilua eratu zen, funtzio nagusi A
rartekoari bereziki a
dingabeei zuzenean eragiten dieten kontu edo ekimenen inguruan a
holku ematea zuela.
Haur eta Nerabeen Kontseiluak neska-mutilen begirada gaineratu nahi du A
rartekoaren proposamenetan, haiekin ekimenak, material didaktikoak, proiektuak eta bestelakoak kontrastatu, eta haurrentzat edo nerabeentzat interesgarri diren edo haien eskubideen defentsari eragiten dieten a
lderdiei buruzko iradokizunak bildu. Erakundea gure haurren eta nerabeen a
hotsa entzuteko eta parte hartzeko esperientzia eskaintzeko —behintzat horietako talde bati— a
pustu a
rgia da.
Adingabeek erakundean modu egonkorrean parte hartzeko eta egoteko bide hori lehenago erabili izan diren (eta a
urrerantzean erabiliko diren) beste bide batzuen osagarri da; halakoak dira, esate baterako, a
zterlanak, txostenak, foroak eta bestelakoak, bai eta babesteko edo neurri judizialak betetzeko bizitegi-baliabideetan harrera egin zaien neska-mutilei egindako elkarrizketen esparruan sortutako eztabaida-taldeak ere.
Kontseilua hiru lurralde historikoetako DBHko 12 neska-mutilek osatzen dute. Neska-mutil horiek parte hartzeko barne-dinamiketan esperientzia duten hainbat ikastetxek proposatuta izendatu dira. Parte-hartzaileak hautatzeko eskakizunak hauek dira: gaitasun kritikoa izatea eta hausnartzeko, sortzeko eta berdinen a
rtean eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko prest egotea, eta, batez ere, kontseiluan parte hartzeko eta inplikatzeko gogoa izatea. Nork bere iritzia a
dierazteko as
katasun osoa izatea eta A
rartekoak konfidentzialtasuna bermatzea dira kontseiluaren funtzionamenduaren oinarrizko a
rauak.
2011. urtean hiru bilera presentzial egin dira, bi A
rartekoaren Gasteizko egoitzan eta bestea Bilbon. Bilera presentzialak beti eskola-ordutegitik kanpo egiten dira, eta kontseilariek teknologia berrien erabilerari esker etxean egiten duten lanarekin osatzen dira: proposamenak helbide elektroniko bidez bidaltzen dituzte, kontseilariekin komunikatzeko foro pribatu bat sortu da, eta a
bar.
Kontseiluaren funtzionamenduak eskola-egutegiari jarraitzen dio; hala, 2011. urteko a
zken bilera 2011/2012 ikasturteko lehenengo bilera izan zen. Hori izan zen lehenengo bilera kontseilua lehenengoz berritu ostean sartu ziren zazpi kontseilari berrientzat ere; izan ere, kontseilua, kontseilariek berek hala iradokita, partzialki berritzen da.
Hurrengo paragrafoetan laburki a
zalduko dugu 2011ko saioetan egindako lana.
— 2011ko otsailaren 4ko bilera
Bileraren gai nagusia euskal nerabeen droga-kontsumoa izan zen: 2010eko a
pirilean a
rgitaratutako EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren a
rloan txosten berezia erreferentzia izan zen, bai gure berriemaileei helarazi genizkien galdesortak egiteko, eta bai bildutako informazioa egiaztatzeko. Oraingo honetan, inkestagile bihurtzera gonbidatu genituen, eta, hala, beren iritzia eta 12 eta 18 urte bitarteko beste neska-mutil batzuena bildu zuten beren eguneroko errealitatean egiten den drogen erabilerari eta kontsumoari buruz. Kontseilariek beren kideen eta lagunen iritzia jaso zuten, topaketa pertsonaletan, elkarrizketetan edo Tuenti gizarte-sarearen bidez.
Egindako inkesten emaitza —41 guztira— a
zaltzea izan zen bileraren a
biaburua, eta horri buruz oso eztabaida a
beratsa eta interesgarria izan zen. Geroago, inkestetan bildutako informazioa eta bileran a
zaldutakoaren emaitza jasotzen zituen dokumentu bat bidali zitzaien kontseilariei, eta eskatu zitzaien osa zitzatela proposamenak, A
rartekoak kontseiluarentzat prestatu zuen Interneteko foro pribatuaren bidez.
Bai galdesortarako eta bai bilerarako erabilitako metodologiak —ikustea, epaitzea, jardutea— hiru fase ezartzen zituen: lehenengoan, helburua zen besteak beste jakitea nerabeek gehienbat zer substantzia kontsumitzen dituzten, genero a
ldetik desberdintasunik ba ote den kontsumoan edo kontsumitzen hasteko a
dinean; bigarren fasean, kontseilariei eskatu zitzaien a
zal zitzatela beren ustez zein ziren kontsumitzeko a
rrazoiak eta balora zezatela substantzia toxikoak kontsumitzeak dakartzan ondorioen eta a
rriskuen inguruan jasotzen duten informazioaren kalitatea; a
zkenik, neska-mutilei eskatu zitzaien egin zitzatela gehiegizko kontsumoaren egoera hobetzeko proposamenak edo "prebentzio-eragile" gisa beren parte-hartze a
ktiboarekin zerikusia zuten proposamenak.
Erabilerei eta kontsumoei buruz eman zuten informazioa guztiz bat zetorren metodologia zorrotzagoa duten a
zterlanen datuekin, hots:
alkohola, tabakoa eta cannabisa dira. Genero
aldetik izan daitezkeen
aldaketei dagokienez, gehienei iruditzen zaie ez dagoela
alde esanguratsurik
alkohol eta tabako kontsumoari dagokionez neska-mutilen
artean, eta cannabisa, gehienbat, mutilek kontsumitzen dutela.
adina, behintzat
alkohola eta tabakoa, 13-14 urteak izaten dira. Bigarren hezkuntzara igarotzea, neska-mutil zaharragoekin kontaktuan egotea eta
asteburuetan irteten eta jaietara joaten hastea inguruabar esanguratsuak dira kontsumitzen hasteko.
arrazoirengatik ospatzen direnak (azterketak
amaitzeagatik, esate baterako)— kontsumitzen da
alkoholik gehiena;
areago, "mozkortzeko
asmoz" irteten da. Ohiko
asteburuetan
alkohola kontsumitzen da, baina
askoz ere neurri handiagoarekin.
Alkohola lortzea erraza da, ez baita zailtasunik izaten supermerkatuetan eta tabernetan lortzeko (edo
adinez nagusi den lagunen bati eskatzen zaio laguntza);
asteburu "normaletan" tabernan kontsumitzen da, eta kalean, helburua mozkortzea bada.
Alkohola kontsumitzeko
arrazoiei dagokienez,
adierazi da eragin deshinibitzaile eta euforikoak dituela eta dibertsioari lotzen zaio ("alkoholik gabe pasa dezakezu ondo, baina edaten baduzu seguru pasatuko duzula ondo"). Kontsumitzeko beste
arrazoi garrantzitsu bat berdinen taldeak onartzea izaten da.
Alde horretatik,
adierazi da maiz edaten duten pertsonek
autoestimu txikiagoa izaten dutela, eta, beraz, lagunen presioak errazago eragiten diela.
arrazoien
artean, bi
aipatu dira,
antzeko proportzioan: batzuek,
arrazoi gisa, besteengandik bereiztea eta nagusiarena egitea edo nabarmendu nahi izatea
aipatu dituzte, eta beste batzuek, berriz, taldeak egiten duena egitea eta baztertuta geratzeko
arriskurik ez hartzea
aipatu dute oinarrizko
arrazoi gisa Jabetzen dira tabakoak
adikzioa sortzen duela.
atseginak
aipatu dituzte. Berriro ere, kontsumitzeko
arrazoi gisa taldearen onespena, nabarmentzeko nahia eta esperimentatzea
aipatu dira. Cannabisaren kasuan, kontsumitzeko indar handiagoa du
arazoetatik ihes egin nahi izateak (arazoak
ahaztea, ezkutatzea) eta
arauak hautsi nahi izateak,
agintea dutenekiko eta
arauak ezartzen dituztenekiko errebeldiaren
adierazle gisa.
aski informazio substantziek gorputzean dituzten ondorioei buruz eta hartzen dituzten
arriskuei buruz; dena dela, kasu batzuetan
adierazi dute informazioa
azalekoa edo osatugabea dela eta hobetu litekeela. Ez dute berariaz informazio gehiago edo hobea eskatu.
Adierazi dute ezagutzen dituztela
arriskuak, baina ez dituzte behar beste baloratzen ("hori beste batzuei gertatzen zaie... zopa-zopa eginda doazen horiei...", "hainbeste ere ez dut edaten...").
arriskuei buruz, eta ez dute zalantzan jartzen ematen dieten informazioaren kalitatea. Hitzaldi teorikoen bidez jasotzen dute informazioa, eta zenbaitetan urtero errepikatzen da informazio hori; beraz, ez dira sentitzen oso interpelatuak. Kasuren batean, oso esperientzia interesgarritzat jo dute egoera kezkagarrietan ekiteko jarraibide praktikoei buruz eman zieten informazioa (esate baterako, zer egin lagunen bat mozkor-mozkor eginda dagoenean edo konortea galdu duenean...). Halaber, berdinen taldea ere ezagutza-iturri garrantzizkotzat jo dute, baina ez dute
argiro
adierazi informazio hori fidagarria ote den.
Droga-menpekotasunaren prebentzioa hobetzeko proposamenei dagokienez, honako hau iradoki dute:
arriskuei buruzko informazio neutroaz baino.
aukeratzeko, eta, hala, gorputzari
albait kalte gutxien egin
ahal izateko.
ahal izan dadila gaiari buruz. Nagusiek beren esperientzia kontatu
ahal izan dezatela, haiei ere gertatu baitzaizkie gauzak.
arrazoi hauengatik: talde barruan bazaude, ez duzu behar besteko distantziarik gertatzen dena ikusteko, jabetzeko; zail ikusten dute beren
aholkuekin beste pertsona batzuengan eragitea (kontuan izango
al dute?, haien erabakia da, haien bizitza); ez baduzu
aurkitzen
aurre egiteko modu egokia, lagunen bat gal dezakezu.
Adierazi dute batzuetan beharrezkoa dela giroz edo lagunez
aldatzea, beste dibertsio-modu bat
aurkitzea eta ondo pasatzeko edatea eta erretzea ez den beste moduren bat bilatzea.
— 2011ko maiatzaren 13ko bilera
Urteko bigarren bileran, 2010/2011 ikasturteko a
zkenekoan, bi kontu jorratu genituen. Lehenik eta behin, gizarte-sareen erabilera a
rduratsu eta ziurrari buruzko material didaktiko bat, A
rartekoari a
rgitaratzeko eta zabaltzeko proposatu ziotena, interes, erabilgarritasun, formatu eta egokitasun a
ldetik baloratu genuen. Ondoren, bileraren muinari heldu genion: Kontseiluaren jardunaren ebaluazioa, lehenengo esperientzia-urtearen ostean. Gogoeta egin eta A
rartekoari kontseiluaren etorkizunaren inguruko erabakiak hartzen laguntzeko ekarpenak egin a
hal izan zitzaten, a
urrez galdesorta bat bidali zitzaien kontseilariei, eta hainbat elementu balora zitzaten eskatu zitzaien.
Bileran sortutako eztabaidan, denak a
dos a
zaldu ziren kontseiluaren tamainari zegokionez (12 neska eta mutil), ikuspegi a
niztasunaren eta funtzionatzeko konplexutasunaren a
rtean oreka onargarria gordetzen duen neurrian.
Sexuen eta lurralde-proportzionaltasunaren a
rteko orekari dagokionez, denek nabarmendu zuten beharrezkoa dela mutilen eta nesken ordezkaritza parekidea izatea. Ez zuten hain ezinbestekotzat jo lurralde historiko bakoitzeko biztanleriari dagokionez proportzioa gordetzea (Bizkaiko 6, Gipuzkoako 4 eta A
rabako 2), baina ez zioten gaizki iritzi ere. Beste a
ldagai bat gaineratu zuten: hiriguneen eta landaguneei zegokienez ikuspegi as
kotarikoak biltzea komeni zela.
Adin-tartea handitzeko a
ukerari buruz, a
dierazi zuten horrek, teorian behintzat, iritzi-aberastasun handiagoa ekarriko duela. Nolanahi ere, nabarmendu zuten zaila dela 10 urteko eta 17-18 urteko neska-mutilek interesgune bertsuak a
urkitzea. A
din-tartea urte bat luzatzearen a
lde a
gertu ziren, hots, batxilergoko edo heziketa-zikloko 1. mailara a
rte; izan ere, urte hori —derrigorrezko hezkuntza uzten den urtea— jauzi kualitatibo interesgarria da kontseiluan egoteko.
Orobat, garrantzizkotzat jo zuten parte hartzen esperientzia pixka bat izatea; beraz, egoki iruditu zitzaien izangaiak dinamika horiek martxan dauzkaten ikastetxeetan bilatzea.
Urtean zehar izandako funtzionamendua ere oso modu positiboan baloratu zuten, bai bileren a
ntolaketari eta garapenari zegokionez, eta bai bilera horietan erabilitako metodologiari zegokionez.
Kontseilua berritzeko mekanismoei dagokienez, gehienak partzialki berritzearen a
lde a
gertu ziren; izan ere, haien ustez, hori mesedegarria da batzuek besteengandik ikasteko, jende sartu berriaren a
ire berriei leku eginda, eta a
ldi berean, zenbait dinamika eta ohitura finkatzen dira. Kontseiluko kideak partzialki berritzeko irizpidea honako hau izan liteke: dena delako a
rrazoiengatik beste urte batez jarraitzerik ez duen jendearen berezko mugimendua a
probetxatzea. Edonola ere, iritzi zitzaion Kontseiluan gehienez bi urtez egon beharko litzatekeela. Halaber, egoki iritzi zitzaion beste ikastetxe batzuei parte hartzeko a
ukera ematea eta ikastetxe bakoitzeko pare bat pertsona hautatzeko irizpideari eustea (lagunduta sentitzeko, kontrastatzeko eta a
bar).
— 2011ko a
zaroaren 12ko bilera
2011. urteko a
zken bilera, esan bezala 2011/2012 ikasturteko lehenengoa, Bilbon egin genuen, eta hori lehenengo kontaktua izan zen zazpi kontseilari berrientzat.
Bilera ohikoa baino luzeagoa izan zen, larunbat goiz osoa erabili baitzen, eta hizketagaia parte-hartzea eta teknologia berriak izan ziren. A
rartekoa txosten berezi bat egiten a
ri da, e-inklusioa eta herritarren parte-hartzea eremu sozial eta publikoan Euskadin IKTen bidez izenekoa. Horretarako, hainbat eremutako pertsonen parte-hartzea bilatzen a
ri da (gizarte-erakundeak, a
dministrazio publikoa, unibertsitatea eta a
bar), eta, jakina, nerabeen iritzia ere jasoko du, segur as
ki testuinguru batzuetan jadanik deitzen dituzten bezala, benetako berezko digitalak baitira.
Hiru ordu eta erdiz, kontseiluko gure neska-mutilek imajinatu, pentsatu eta serio jokatu zuten CTIC Fundazioko taldeak egindako proposamenera; hain zuzen, txostena egiteko lan-saioak dinamizatzen a
ri da fundazio hori. Proposamen metodologikoa honetan zetzan: hainbat dinamika sortzaile erabiltzea herritarren parte-hartzeari bide emateko eta teknologia berrien gainean gogoeta eta proposamenak egiteko (mapa mentalak egitea eta Lego Serious Play —horren bidez, Legoko piezak erabiliz, ideiak sortu eta as
kotariko pentsamenduak eraiki daitezke—). Eskatu zitzaien ez ziezaiotela soilik orainari begiratu, baizik eta, batez ere, imajinatu, a
mestu zezatela etorkizunean nola parte hartu nahiko luketen eremu sozial eta publikoan eta hor zer eginkizun izango duten teknologia berriek.
Zalantzarik gabe, urteko bilera guztien a
rtetik saio horretan ikusi zen, modu a
gerikoenean, gure neska-mutilek erabateko protagonismoa zutela eta errespetuz eta emozioz entzun zituztela bileran parte hartzeko pribilegioa izan zuten A
rartekoko pertsonak. Zinez a
berasgarria izan zen entzutea nola imajinatzen duten etorkizuneko gure gizartea: IKTak pertsonen zerbitzura egongo diren beste tresna bat gehiago izango dira, eta, hala diren a
ldetik, emango diegun erabileran egongo da a
ldea, zertarako erabiliko ditugun. Konfiantzarekin hartzen dituzte, mundu hobeago batekin egiten dute a
mets ("munduak denontzako etxea izan behar du, denok egon behar dugu bertan gustura, berdinago"), baina ez dira xaloak eta inozoak dauden a
rriskuei dagokienez.
Uste dute informazio gehiago eskuratzeko a
ukera emango digutela, eta horrek bide emango digula gure iritzia hobeto oinarritzeko; maite ditugun pertsonekiko komunikazioa erraztuko digutela, distantzia traba izan gabe; eredu edo modu berriak ekarriko dizkigutela lan egiteko, gestioak egiteko, eguneroko zereginak erosoago egiteko; kontsumitzaileak enpresa ekoizleetara gerturatuko dituztela eta herritarrak ekintza politiko eta legegilera; ingurumena gehiago zaintzen lagunduko digutela... Baina horrek guztiak ezingo dio, ez dio kendu behar baliorik a
urrez a
urreko eta hurbileko harremanen beroari: "orduan ere joango gara lagunen etxera a
faltzera", "urrun dauden pertsonak hurbilduko dizkigu, baina ezin zaizkigu a
haztu hurbil daudenak"...
Jabetzen dira IKTak gehiegi edo zitalki erabiltzen badira a
razoak sor daitezkeela, eta balioa ematen diote mundu birtual hori ere pribatutasuna, errespetua eta a
bar zainduko dituzten a
rau a
dostu batzuen a
rabera erabiltzeari ("denok zaindu behar dugu jartzen duguna"). Baina hori badakite eta ez da hori gehien kezkatzen dituen kontua. Goragokoa da haien ikuspegia.
Beldur dira IKTak ez ote diren izango gizartea bananduko duen beste elementu (eta indartsu) bat: "...gizateria bananduko duena: munduaren zati batean, teknologia a
urreratua izango da; bestean, teknologiaren premia; batzuek nahi dutena izango dute, eta beste batzuek borroka egin beharko dute nahi dutena lortzeko"; "punta-puntako teknologia oso garestia da oraindik ere; beraz, a
beratsenek baizik ez dute lortuko"; "Internetek hobetzeko modua eman dio sarbidea duenari, baina pertsona batzuek ez dute sarbiderik eta horrek eskubideak galtzea dakar eta desberdintasuna sortzen du".
Bileraren a
zken zatia Eusko Jaurlaritza egiten a
ri den Haur eta Nerabeen I. Plana a
urkezteko erabili zen. Hain zuzen, plan hori egiteko kontseilarien laguntza eskatu zuten. Neska-mutil guztiei galdesorta bat banatu zitzaien, eta laguntza eskatu zitzaien galdesorta beste kide batzuei helaraz ziezaien eta parte hartzera a
nima zitzaten.