3.1. Adingabekoei balioak transmititzea
Arartekoaren Adingabekoei balioak transmititzea txosten berezia 2009ko azaroaren 25ean aurkeztu genuen Eusko Legebiltzarrean. Txosten horretan, nagusiki, honako hau aztertzen da: gure erkidegoko adingabekoek zenbateraino hartzen dituzten beren gain oinarrizko balio batzuk, horietako asko bizikidetzari eta giza eskubideekiko errespetuari lotuak, bai eta gizarte-eragileek balio horiek transmititzeko eta eraikitzeko zer indar, pisu eta eragin duten ere.
Txostenak hainbat oinarrizko balio azpimarratzen ditu, bereziki:
araberako ezberdintasunak onartzea.
Erakunde honi dagokion eskubideen defentsaren ikuspegitik, txostenak zortzi kontu jo zituen kezkagarrientzat:
argiak, sexismoa,
arrazakeria, xenofobia edo homofobia bidez adieraziak.
arren hezkuntza sisteman hezteko erantzukizun guztia uzten jarraitzen dugunaren antzematea, beste agente batzuen
arreta alde batera utziz, hala nola, familia edo teknologia berriak eta komunikabideak.
Txostenak elementu baikor asko ere azpimarratzen zituen. Horrela, adibidez:
Txostena hogei gomendio eginez amaitzen da. Hain zuzen, gomendio horiek hartzaileen ar
abera egituratzen dira: gizarte osoa eta gizarteko erakundeak, familiak, komunikabideak, hezkuntza-sistema...
Jarraipena egiten hasteko eta txostenean jasotako gomendioen ildoari zenbateraino ekin zaion jakiteko, azaroan informazioa eskatzeko idazki bana bidali genien auziak zuzenen eragiten zien hiru administrazio hauei: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari (aurrerantzean, Hezkuntza Saila); Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari eta Kultura Sailari.
Hezkuntza Sailari, gure gomendioetako gehienak hezkuntza-sistemari zuzenduta zihoazen aldetik, honi buruzko informazioa eskatu genion:
arteko lankidetza balioen transmisioari dagokionez.
ardura.
Txosten hau amaitu genuen unean, ez genuen informazio hori jaso izanaren berririk.
Txostenak guztiz ar
gi agertzen duen beste kontu bat da familiak pisu handia duela balioen transmisioan. Nahiz eta erronka handia izan erakundeentzat familia bezalako eremu pribatu batean eragitea, erakunde honek uste du familiei beren eginkizun sozializatzaile eta hezitzailean laguntzeko ahalegin oro, zalantzarik gabe, haurren eta nerabeen eta, azken batean, beroriek partaide diren gizartearen mesedetan izango dela.
Gomendioen jarraipena egiten hasi ginen unean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila —familia eta komunitate ar
loko politikaren ar
duraduna— Haur eta Nerabeen I. Plana eta Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Ar
teko III. Plana (2011-2015) egiten ar
i zen (azken hori 2011ko abenduaren 27ko Gobernu Kontseiluaren bileran onartu zuten). Horregatik, informazioa eskatu genion sail horri, bi planak egiteko orduan Ar
artekoaren gomendioak, bai erakunde guztiei zuzendurikoak eta bai familiei buruzkoak, kontuan zenbateraino hartu ziren jakiteko. Bestalde, gomendioak betetzeko zer ildo estrategiko eta zer jarduketa zehatz aurreikusi zituen ere galdetu genion.
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak, erakunde ar
teko bi planen sustatzaileak, bere erantzunean hau adierazi zuen: familiekin sentsibilizazioa eta prestakuntza landuz eta beharrezko tresna eta baliabideak eskainiz lan egitearen alde egin dugu, hezkuntza eta balioen transmisio egokia bermatzen saiatzeko, bai eta erantzukidetasunean oinarritutako garapen pertsonal bete-betekoa bermatzen saiatzeko ere.
Familiei Laguntzeko III. Planaren lau ildo estrategiko handietako bigarrenak bost helburu handi ezartzen ditu. Laugarren eta bosgarren helburuek erakunde honek bere gomendioetan planteatutako kontuetako zenbait jorratzen dituzte. Hala, Planak hauxe ezartzen du helburu gisa: herritarren kontzientzia sustatzea, erantzukidetasunari, familien barruko harreman ar
duratsuei eta familian izateko, bizitzeko eta sentitzeko esperientzien aniztasunarekiko errespetuari dagokienez. Kanpainak eta programak eratzea ere aurreikusi da, hainbat ingurunetatik bateragarritasunaren eta erantzukidetasunaren inguruan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta informatzeko, (eskola inklusiboa, gizarte-zerbitzuak, familiak, osasuna), bai eta balioen, aniztasunaren eta abarren inguruan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta informatzeko ere.
Ezarri den beste helburu batek —familia-proiektuak garatzeko behar diren guraso-eskumenen garapena indartzea— alderdi hauek barne hartzen ditu: zaintzaileak prestatzeko programak, gurasotasun positiborako tresnen eta programen garapena, ar
rakala digitala eta IKTen ar
riskuak saihesteko programak, aitatasun aktiborako eta erantzukidetasunerako programak, familiei ar
reta psikosoziala emateko zerbitzuak eta abar.
Sailak sustatutako bigarren plana, Haur eta Nerabeen Erakunde ar
teko I. Plana —prestatzen ar
i ziren txosten hau idazten ar
i ginenean—, lau ar
datzen inguruan egituratu da: sustapena, prebentzioa, babesa eta parte-hartzea.
Sustapenaren ar
datzean, "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainari eustea aurreikusi da; hain zuzen, sailak jakinarazi duenez, adingabekoen eskubideak zabaltzeko eta sustatzeko garrantzia nabarmentzen du, erantzukidetasun pertsonal eta sozialaren ikuspegitik.
Bestalde, prebentzioaren ar
datzean, honako hau proposatzen da: balio positiboetan oinarritutako hezkuntza lantzea, berdintasuna eta tratu ona sustatzea, aisialdia modu hezigarri eta integratzailean erabiltzea, gurasotasun positiboa lantzea...
Bi planek agertu dute erakunde publiko guztiak inplikatzeko beharra, eta erakundeen eta gizarte-sektorearen ar
tean lana modu koordinatuan egiteko beharra —haur eta nerabeen planaren kasuan—.
Kontuan hartuta dokumentu horiek 2011. urtekoak direla, ezin ditugu oraindik aurreikusitako lanaren emaitzak ebaluatu; izan ere, 2012. urtean hasiko dira garatzen, eta ordutik aurrera jadanik baloratu ahal izango da zer garapen izan duen. Nolanahi ere, erakunde honek oso positibotzat dauka haurren eta familien ar
loko jarduketak planifikatzeko lana. Gure gomendioetan adierazi izan dugun bezala, plan edo konpromiso publikoak izateak ugaritu egiten ditu Administrazioaren jarduketak sozialki kontrolatzeko aukerak, eta ar
lo horretan jardutea errazten die eskubideak kontrolatu eta defenda ditzaketen eta kontrolatu eta defendatu behar dituzten erakundeei. Era berean, plan horietan jasotako ebaluazioaren aurreikuspenak ikusita, baikor gara etorkizunean haren eraginkortasunaren eta efizientziaren inguruan egingo den balorazioari dagokionez.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari informazioa eskatu genion, txostenean adierazten zelako balio klasikoak sozializatzeko edo transmititzeko eragileekin batera (familia, eskola-ingurunea, berdinen taldea) komunikabideek edo teknologia berriek gero eta indar handiagoa dutela, eta EITB sail horri atxikitako erakunde publiko bat delako.
Txostena ikusita, ondorioztatu daiteke Euskadiko haurrek telebista erruz ikusten dutela, hainbat ordutegitan. Horietako asko haurrak bereziki babesteko ordutegiak dira. Horrek esan nahi du ordutegi horietan eskaintzen diren edukien hautapen ar
duratsua egin behar dela. Dena den, gai horren inguruan aldian-aldian egiten diren ikerketek frogatu dute ordutegi horien barruan ere adingabeentzat desegokiak diren programak edo iragarkiak eskaintzen direla.
Telebistako produktuen kalitatea da hain zuzen ere Ar
arteko erakundeak dituen kezketako bat. Erakunde honen aburuz, komunikabideek, titulartasun publikoa dutenek bereziki, desegokiak diren edukiak saihesteaz gain, telebistako produktuen kalitatea modu aktiboan sustatu behar dute. Hizpide dugun txostenak agerian utzi du gizarte komunikabideek duten garrantzia sexuen ar
teko berdintasuna, desberdintasunen onarpena eta errespetua (jatorria, etnia, sexu-joera...), indarkeriaren erabileraren gaitzespena, ingurumenaren zaintza, etab. bezalako balioak transmititzerakoan.
Bestalde, txostenean honako hau ere aipatu zen: ezarritako legebiltzarreko parte-hartze, kontrol edo jarraipen organoen erregulazioan ez dela inolako berariazko erreferentziarik egin haurren eskubideen babesaren inguruan eta ematen duela legeak organo horientzat ezarri dituen antolaketaren eta funtzioen barruan eginkizun horiek sartzea zaila dela. Dena den, txostenaren gomendioetan beste zenbait formula aipatu ziren, hala nola, zenbait autonomia erkidegotan sortutako ikus-entzunezko kontseiluak. Horien eginkizunen ar
tean, haurren eskubideen babesa berariaz gaineratu da. Horri esker, ikus-entzunezko kontseilu horiek nolabaiteko aukera daukate zenbait ar
lotan esku-hartzeko eta irizpideak ezartzeko –programazioaren ikus-entzunezko seinaleztapena, adingabeei buruzko datuak zabaltzeko zuhurtasuna, ordutegi jakin batzuetan zenbait eduki emateko debekua...-. Horrez gain, hori betetzen dela bermatzeko mekanismoak ere dituzte –ikuskatzeko, ar
autzeko eta zigortzeko boterea, programazioari buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko ahalmena...-.
Hedabideei buruz txostenean agertzen diren hiru gomendioak direla eta, honako informazioa eskatu zen:
araudi zehatza ezartze aldera, aurrerapenak egin diren edo aurreikusi diren.
Arlo horren erregulazioan aurrerapenak egin diren edo aurreikusi diren –lehen aipatutako ikus-entzunezko kontseiluen ildoan-, haurren eskubideen babesean berme handiagoa lortze aldera, zehatz-mehatz, haurrei igorritako balioei dagokienez.
Txosten hau amaitu genuen egunean ar
tean ez genuen informazio hori jaso izanaren berririk.