2.2.9. Beste batzuk
2.2.9.1. "Lapurtutako jaioberriak"
2010. urtean, eta baita 2011n ere, era askotako eskariak iritsi dira Arartekora joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan jaiotako haurren ustezko lapurretei buruz publikoki salatutako egitateen inguruan. Modu partikular eta kolektiboan aurkeztu dituzte, Arartekoak iker ditzan, o
ndoko kexa hauek: adopzioei dagokienez alferrikako bilaketak egin dituztela o
sasun-artxibategietan edo gizarte-zerbitzu eskudunetan, informazio-hutsune handiak daudela zenbait historia klinikotan, hainbat paper-sorta galdu egin direla, erregistro-libururik ez dagoela hilerri batzuetan, eta abar. Alabaina, gaur egun administrazioek artxibatutako informazio hori bilatzeko lana egokiro egin o
te duten egiaztatzeko jarduketez harago, Arartekoak arlo horretan esku hartu duenean ere, egitate horiek argitzeko dei egin zaien beste instantzia batzuek aurkitu dituztenen antzeko zailtasunak aurkitu ditu. Nolanahi ere, eta kontuan hartuta egitate horiek erakunde honetan kezka berezia sortzen dutela, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe banandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premiari buruzko Arartekoaren 1/2011 Gomendio o
rokorra eman genuen ezagutzera uztailean.
Arartekoak ezin ditu ezagutu zigor-prozedura baten xede diren egitateak. Nolanahi ere, salatutako egitateen larritasunak eta garrantziak interpelatu egiten ditu Arartekoaren modura eskubideak defendatzen dituzten erakundeak; hala, ezin gara geratu zirkinik egin gabe identitaterako eskubidea, jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea eta halako eskubide garrantzitsuak urratu direla ikusita eta ustez lege-prozedurak hautsita haurren adopzioei bide eman zitzaiela ikusita. Horregatik, ebazpenaren xedea da agerian jartzea, eginbidean dauden prozedura judizialak alde batera utzita, beharrezkoa dela jarduketa zehatzak abian jartzea egitateak xeheki ezagutzeko, kaltetuei o
rdaina emateko neurriak proposatzea, zer arau-aurreikuspen aplikatu ziren aztertzea, garai hartatik egin diren arau-aldaketak aski o
te diren baloratzea, eta, hala badagokio, lege-aldaketak proposatzea.
Azken batean, gomendioa iraganeko egitateei begira egin da, argitu dadin, bai eta etorkizunari begira ere, halakorik berriro gertatzerik izan ez dadin o
rdutik jarri diren eta gaur egun indarrean dauden kautelazko neurriekin.
Azkenik, adierazi behar dugu hain zuzen ere prozesu judizialean dagoelako helarazi dugula gure kezka, bai eta gomendio horretan adierazi dugun iritzia ere, urtero Fiskaltzarekin egiten ditugun bileretan. Era berean, hurrengo bileretan jarraipena egingo diogu.
2.2.9.2. Onartzeko eskubidea
Abuztuan, Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioaren salaketa bat agertu zen komunikabideetan, Bilboko o
stalaritza-establezimendu batzuek sarrera ukatu zietelako seme-alabekin batera lokalera sartu nahi zuten pertsona batzuei. Ustez adinagatik o
nartzeko eskubidea urratu zela-eta zuzenean interpelatuta, horri buruzko ikerketa bat hasi genuen, o
fizioz.
Jarduketa hori amaitzeko dago o
raindik, baina baiezta dezakegu o
stalaritza-establezimenduen jarduera arautzen duten arloko legeek (Turismoa Antolatzeari buruzko 16/1994 Legeak establezimendu publikotzat hartzen ditu) debekatu egiten dutela edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik bereizkeriaz jokatzea halako establezimenduetan sartzen uzteko o
rduan. Inguruabar horien artean sartutakotzat jo behar da adina, nahiz eta inguruabar pertsonal hori ez den berariaz jasotzen, Konstituzio Auzitegiaren doktrinaren arabera. Ikus, bestalde, kontua ez dela haurrak eta nerabeak babestea —horien eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko o
tsailaren 8ko 3/2005 Legeak babestuko lituzke—, gurasoekin edo arduradunekin batera sartu baitziren.
Horrekin guztiarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak urriaren 27ko 802/2004 Epaian hartutako irizpideari jarraituz, hau da, neurria diskriminatzailea izan den zehazteko o
rduan bereizi egin behar dela tratu berezia justifikatua dagoen edo ez Konstituzioaren eta legearen ikuspegitik o
nargarri diren kausen bidez, egiaztatu beharko da frogatu o
te den lokalean tratu berezi hori ematea justifikatzen duten jarduerak egiten direla edo halako zerbitzuak ematen direla (legeria espezifiko batek babestuta), zer jarduera edo zerbitzu mota edo zein o
rdutegitan egiten den kontuan hartuta. Horri dagokionez, badirudi taberna eta kafetegiek o
hikoa eta berezkoa duten jarduera ez dela berez nahikoa adingabeei tratu berezia emateko.
Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak o
hartarazi digunez, merkatuan produktu turistiko berri bat agertu dela, soilik helduentzako pakete turistikoak eskaintzea, alegia, eta hori bat datorrela sektorean gero eta espezializatuagoak diren eta merkatu-zoko segmentatuago batzuei zuzentzen zaizkien produktuak eskaintzeko joera progresiboarekin. Segmentazio horrekin bat datoz administrazio turistiko ugari, eta koherentea da Turismoaren Mundu Erakundearen aurreikuspenekin. Zehazki joera horren legitimitateari buruzko kontuetan geratu gabe, kezkagarriak iruditzen zaizkigu hori justifikatzeko baliatu diren argudioak; izan ere, haurrak gehiegitan agerrarazten dira o
ro har bizikidetzarako mugarik eta portaera-eredu egokirik ez duten pertsona gisa, hezkuntza-sistema permisibo baten emaitza, bai eta o
ndoezaren sortzaile gisa ere, zeintzuetatik urrun egotea komeni den, gozatu ahal izateko. Helduen artean bezalaxe irudi horrekin bat egiten duten haurrak (edo familiak, nahiago bada) badirela ukatu gabe, ez zaigu bidezkoa iruditzen o
rokortzea. Areago, gai horri dagokionez beste alderdi batzuk plantea litezke, esate baterako, aisialdiko eredu eta alternatibekin loturikoak, haurren premiei dagokienez gure hiri eta herriek duten egituraketari loturikoak, haurren irudiari loturikoak, tolerantzia eta errespetuarekin loturikoak. Nolanahi ere, eta esan dugun bezala o
raindik amaitu gabe dagoen jarduketa bat denez, emaitzaren berri geroagoko txostenetan emango dugu.
2.2.9.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak
Biktimatzat hartzea eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabei arreta ematea aspaldidanik da kezka-iturri erakunde honentzat. Irudipen zabalduena da kontu honetan "dena egiteko" dagoela, hala nola diagnostikorik o
inarrizkoena (zenbat haurri buruz ari gara?), zuzeneko biktimatzat hartzeko beharra ("biktima dira, indarkeria erabiltzen den sistema batean bizitzeak haien garapenean eragina duelako" tesia "erasotzen ez dieten bitartean lekuko huts dira" tesiaren aurka) eta indarkeriak banakoarengan dituen o
ndorioen ebidentzia. Diagnostiko hori o
inarritzat hartuz, aho batekoa da beharrezkoa dela fronte guztietan aurrera egitea: sentsibilizazioa, prebentzioa, esku-hartzea, erakunde arteko koordinazioa eta abar; dena dela, o
nartzen da, halaber, berriki izan direla itxuraz norabide egokia erakusten duten esperientzia batzuk.
Kezka horrekin bat egiten dute beste erakunde (batez ere Save the Children-ek helarazi digu interesa), instituzio eta profesional batzuek, eta, horien eskutik, errealitate horretara hurbildu eta xeheki ezagutzeko izan dugu aukera. Hortik gure ustez esanguratsuenak diren alderdiak nabarmenduko ditugu.
oraindik "haurren eskubideek". Hain zuzen, entzun dira ahotsak Emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzeko eta biktima horiek arreta eta
oneratze
osoa izateko Lege-proiektuaren gainean egindako ekarpenetan, lege
osoan "haurren eskubideen" ikuspegia txertatzeko.
Oinarrizko gabezietako bat da ez dagoela daturik eta horrek zaildu egiten duela arazoa norainokoa den zehaztea. Lurraldearen arabera
oso modu desberdinean, lehen-mailako informazio-iturrietan adierazle batzuk sartzen hasi dira, genero-indarkeriaren eraginpean zenbat seme-alaba dauden jakiteko.
ondorio "propioak" pairatzen dituztela (ikus horri buruz Save the Children-ek egindako txostenak), amak pertsona eta emakume gisa paira ditzakeenak alde batera utzita,
oro har ez dira zuzeneko biktimatzat hartu
ohi.
ondorioz, haur horien sufrimenduarentzako erantzun espezifiko egokienak egituratuko liratekeela, amekin esku-hartzeak haiengan zeharka izan dezakeen eraginaz harago.
Oraindik nahiko uste zabaldua da ama
oneratze hutsak
ondore
onuragarria izango duela seme-alaben egoeran, eta,
ondore
onuragarri hori eztabaidaezina izanik ere, batzuetan ez da nahikoa. Beharrezkotzat jotzen den esku-hartzeak barne hartu beharko lituzke emakumea
oneratzeko jarduketak, adingabea
oneratzekoak eta familia-sistema
oneratzekoak (rolak, agintaritza eta abar), ez baita arraroa hori ere nahasirik egotea.
ondorioak. Adingabeentzat garrantzi handia dute ezartzen diren neurri zibilek (etxebizitzaren erabilera, zaintza eta babespea, bisita-araubidea...); horretarako, Talde Psikosozialen txostenak hartzen dira kontuan. Talde horiek ezin dute beti balorazio xehe bat egin haur horien egoeraren inguruan.
orokorreko Berdintasunari buruzko atalean aipatzen den bezala, esku-hartze hauek agertzen dizkigute:
1. Arabako Foru Aldundiko Emakumeen Batzordea:
2. Familian esku hartzeko programa, emakumeen aurkako etxe barruko indarkerian espezializatua. Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Zerbitzua.
Programa berritzailea da (2006an abiatu zen), hartzaileen profilagatik; izan ere, emakume horiek erasotzailearekin bizi dira, bai o
raindik ez dutelako hartu hausteko erabakia, bai hautsi bazuten ere berriro harekin bizitzen jarri direlako eta indarkeriak bere hartan jarraitzen duelako.
Programaren xedea da emakume horiei espazio bat ematea hausnartzeko eta adierazteko, erabakiak hartzeko eta emozionalki o
neratzeko prozesuan laguntzeko. Helburu hauek ezarri dira: segurtasun-plana egitea, autoestimua eta jabekuntza hobetzea, gizarte-sarea berrezartzea eta erasotzailearekiko mendekotasun-egoerari eusten dioten sinesteak eta jokabideak aldatzea.
Zeharka esku hartzen da adingabeekin, amarekin egiten den esku-hartzearen bidez, harekin esku hartzeko programaren barruan amaren esparrua kontuan hartzen den neurrian; hain zuzen, psikologia- eta hezkuntza-arloko jarraibidek ematen zaizkie, lotura indartzeko eta seme-alabei gertatzen ari denaren berri emateko.
Adingabeekin berariaz esku hartzea:
oinarritzat hartuz aktibatzen da (hasiera batean, adingabeak ez dira joaten zerbitzura, ikastetxean, haurtzaindegian eta abar egon behar izaten dutelako), eta beti haren adostasunarekin.
oldarkorrak sor daitezen saihestea; gatazkak konpontzeko eredu positiboak ikastea; emozionalki
oneratzea eta autoestimua hobetzea; harremanetarako gaitasunak; elkarguneetako eta epaitegietako bisitetarako prestatzea, eta abar.
3. Egonaldi ertain eta luzeko bizitegi-programa. Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Zerbitzua
Aldi baterako harrera-baliabidea (batez besteko egonaldia: bi urte inguru), emakumeen autonomia sustatzeko; horren bidez, hausnartzeko espazio bat ematen zaie, zer nahi duten eta zer egin dezaketen zehaztu ahal izan dezaten.
Adingabeekiko esku-hartzeari dagokionez:
ondoko fase hauen arabera egiten du aurrera: 1) adingabearen harrera eta egoera material eta emozionalaren balorazioa (amarenarekin batera); 2) amaren eta seme-alaben egokitzapenari,
ohiturei, harremanei eta abarrei buruzko behaketen erregistroa; 3) esku hartzeko banakako planaren definizioa; 4) beharrezkotzat jo den eremuetan esku hartzea (eskola-laguntza —amari bere egitekoa kendu gabe, baina bai lagunduz—, aisialdiko eta astialdiko laguntza, laguntza psikopedagogikoa —autoestimua, jokabidea aldatzea, eredua egitea—; jokabide
oldarkorren prebentzioa, kontsumoen prebentzioa, eta abar); 5) irteera: unea prestatzea, lagun egitea beste baliabide batzuetara aldatzean (hezkuntza-arlokoak,
osasun-arlokoak eta abar), eboluzioa baloratzea eta amari jakinaraztea.
EAEn emakumeei arreta emateko sistemaren bidez (hor egituratzen baita dagoen apurra) adingabe horiei ematen zien arretak elementu komun hauek ditu: berri samarra dela (2006tik aurrera), eta nagusiki bizitegi-baliabideetan dauden emakumeen (ez dira iristen emakumeen % 10era) seme-alabei ematen zaiela arreta eta ez hainbeste etxebizitza autonomoetan edo beren baliabideekin eta beren sare zabaletik bizi diren emakumeen seme-alabei. Horrek auzi hau pizten du: nola ziurtatuko zaien beste haur horiei harrera-baliabideetatik igarotzen direnei eskaintzen zaienaren antzeko estaldura dituzten beharrei erantzuteko. Nolanahi ere, uste dugu aurreko paragrafoetan azaldu dugun arretak balio dezakeela Euskal Autonomia Erkidegoan genero-indarkeriaren egoerak salatzeko edozein administrazio publikotara jotzen duten emakumeen seme-alabak nola ikusarazi (eta, beharrezkoa izanez gero, artatu) beharko liratekeen azaltzeko parametro gisa. Badira, bestalde, zenbait lan-esperientzia o
so interesgarri tokiko esparruan edo, nahiago bada, emakumeak dauden lurraldean bertan egindakoak (ikus Aragoiko Emakumearen Institutua).
2.2.9.4. LGTB neska-mutilak
Erakunde honek askotan adierazi du joera homosexuala (gay eta lesbianak) edo bisexuala edo transgenero edo transexual identitatea (aurrerantzean, lgtb) duten nerabe askoren egoeraren gaineko kezka; izan ere, egunero bizi dituzte familian, eskolan edo gizartean beren errealitatea ez o
nartzearekin eta, areago, arbuiatzearekin loturiko egoerak.
Nahiz eta aurten auzi honen inguruan banakako kexak jaso ditugun, erakundeak lgtb pertsonen eskubideak defendatzeko lanean diharduten taldeekin duen harremanak bide ematen digu gaur egungo arazo kezkagarrienetako batzuk ezagutzeko.
Horri dagokionez, Gehitu elkarteak adierazi zigun kezkatuta zegoela, sexu-joera edo genero-identitateari dagokionez portaera desberdina duten neska-mutilek eskolan askotan babesik aurkitzen ez zutelako. Elkartea, jazarpen homofobikoaren biktima ziren adingabe batzuen gurasoek hainbat salaketa ipini zituztela eta, hasia zen arlo horretan lanean, eta Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen, zeuden protokoloak hobetzeko, bai eta irakasleak eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak prestatzeko ere.
Rainbow proiektua aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin egindako bilera batean, kezka horien berri eman genion, eta, horrez gain, adierazi genion beharrezkoa zela neurriak hartzea, irakasleek auzi horren gainean zuten ezagutza hobetzeko eta eskolako jazarpenari aurre egiteko zeuden protokoloen aplikazioa hobetzeko, jazarpen homofobikoaren aldagaia ere kontuan hartuta, zenbaitetan o
harkabean pasatzen baita helduen artean. Bilera horren o
ndotik, jakin dugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskola-jazarpenaren aurkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea planteatu duela aniztasun afektibo-sexuala kudeatzeko lan-planean, eta, horrez gain, irakasleekin prestakuntzaren ildoan lan egitea proposatu duela, ikasgeletan halako kasuak hobeto detektatzeko.
Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur bat izan dadin, non adingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko babesa bermatuko zaien. Uste o
soa dugu eskola gizarteratzeko eta balioak transmititzeko eragile nagusietako bat dela, eta, beraz, erakunde honek lehentasunezkotzat dauka ahalegina egitea ez soilik jazarpen homofobiko eta transfobikoa ikusarazteko eta jorratzeko, baizik eta baita aniztasun afektibo-sexualak dakarren aberastasuna aitortuko duen eta sexu-joeraren eta genero-identitatearen aniztasuna erabat o
nartuko duen gizarte bat lortzeko o
inarriak haurtzarotik ezarriko dituen hezkuntza-mota bat garatzeko ere. Helburu horiek lortzea izan da urteetan material didaktikoak prestatzeko egin den lanaren xedea; 2011n, lan horren erakusgarri garrantzitsuena Rainbow proiektua izan da —horren berri 6.4. puntuan emango dugu—.