2.2.9.1. "Lapurtutako jaioberriak"
2010. urtean, eta ba
ita 2011n ere, era askotako eskariak iritsi dira Arartekora joan den mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan jaiotako haurren ustezko lapurretei buruz publikoki salatutako egitateen inguruan. Modu partikular eta kolektiboan aurkeztu dituzte, Arartekoak iker ditzan, ondoko kexa hauek: adopzioei dagokienez alferrikako bilaketak egin dituztela osasun-artxibategietan edo gizarte-zerbitzu eskudunetan, informazio-hutsune handiak daudela zenbait historia klinikotan, hainbat paper-sorta galdu egin direla, erregistro-libururik ez dagoela hilerri ba
tzuetan, eta abar. Alabaina, gaur egun administrazioek artxibatutako informazio hori bilatzeko lana egokiro egin ote duten egiaztatzeko jarduketez harago, Arartekoak arlo horretan esku hartu duenean ere, egitate horiek argitzeko dei egin zaien beste instantzia ba
tzuek aurkitu dituztenen antzeko zailtasunak aurkitu ditu. Nolanahi ere, eta kontuan hartuta egitate horiek erakunde honetan kezka berezia sortzen dutela, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jaioberriak beren ama biologikoengandik bidegabe ba
nandu edo ebatsi zireneko egintzak argitzen lagunduko duten neurrien premiari buruzko Arartekoaren 1/2011 Gomendio orokorra eman genuen ezagutzera uztailean.
Arartekoak ezin ditu ezagutu zigor-prozedura ba
ten xede diren egitateak. Nolanahi ere, salatutako egitateen larritasunak eta garrantziak interpelatu egiten ditu Arartekoaren modura eskubideak defendatzen dituzten erakundeak; hala, ezin gara geratu zirkinik egin gabe identitaterako eskubidea, jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea eta halako eskubide garrantzitsuak urratu direla ikusita eta ustez lege-prozedurak hautsita haurren adopzioei bide eman zitzaiela ikusita. Horregatik, ebazpenaren xedea da agerian jartzea, eginbidean dauden prozedura judizialak alde ba
tera utzita, beharrezkoa dela jarduketa zehatzak abian jartzea egitateak xeheki ezagutzeko, kaltetuei ordaina emateko neurriak proposatzea, zer arau-aurreikuspen aplikatu ziren aztertzea, garai hartatik egin diren arau-aldaketak aski ote diren ba
loratzea, eta, hala ba
dagokio, lege-aldaketak proposatzea.
Azken ba
tean, gomendioa iraganeko egitateei begira egin da, argitu dadin, ba
i eta etorkizunari begira ere, halakorik berriro gertatzerik izan ez dadin ordutik jarri diren eta gaur egun indarrean dauden kautelazko neurriekin.
Azkenik, adierazi behar dugu hain zuzen ere prozesu judizialean dagoelako helarazi dugula gure kezka, ba
i eta gomendio horretan adierazi dugun iritzia ere, urtero Fiskaltzarekin egiten ditugun bileretan. Era berean, hurrengo bileretan jarraipena egingo diogu.
2.2.9.2. Onartzeko eskubidea
Abuztuan, Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioaren salaketa ba
t agertu zen komunikabideetan, Bilboko ostalaritza-establezimendu ba
tzuek sarrera ukatu zietelako seme-alabekin ba
tera lokalera sartu nahi zuten pertsona ba
tzuei. Ustez adinagatik onartzeko eskubidea urratu zela-eta zuzenean interpelatuta, horri buruzko ikerketa ba
t hasi genuen, ofizioz.
Jarduketa hori amaitzeko dago oraindik, ba
ina ba
iezta dezakegu ostalaritza-establezimenduen jarduera arautzen duten arloko legeek (Turismoa Antolatzeari buruzko 16/1994 Legeak establezimendu publikotzat hartzen ditu) debekatu egiten dutela edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik bereizkeriaz jokatzea halako establezimenduetan sartzen uzteko orduan. Inguruabar horien artean sartutakotzat jo behar da adina, nahiz eta inguruabar pertsonal hori ez den berariaz jasotzen, Konstituzio Auzitegiaren doktrinaren arabera. Ikus, bestalde, kontua ez dela haurrak eta nerabeak ba
bestea —horien eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta ba
besteko otsailaren 8ko 3/2005 Legeak ba
bestuko lituzke—, gurasoekin edo arduradunekin ba
tera sartu ba
itziren.
Horrekin guztiarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak urriaren 27ko 802/2004 Epaian hartutako irizpideari jarraituz, hau da, neurria diskriminatzailea izan den zehazteko orduan bereizi egin behar dela tratu berezia justifikatua dagoen edo ez Konstituzioaren eta legearen ikuspegitik onargarri diren kausen bidez, egiaztatu beharko da frogatu ote den lokalean tratu berezi hori ematea justifikatzen duten jarduerak egiten direla edo halako zerbitzuak ematen direla (legeria espezifiko ba
tek ba
bestuta), zer jarduera edo zerbitzu mota edo zein ordutegitan egiten den kontuan hartuta. Horri dagokionez, ba
dirudi taberna eta kafetegiek ohikoa eta berezkoa duten jarduera ez dela berez nahikoa adingabeei tratu berezia emateko.
Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzak ohartarazi digunez, merkatuan produktu turistiko berri ba
t agertu dela, soilik helduentzako pakete turistikoak eskaintzea, alegia, eta hori ba
t datorrela sektorean gero eta espezializatuagoak diren eta merkatu-zoko segmentatuago ba
tzuei zuzentzen zaizkien produktuak eskaintzeko joera progresiboarekin. Segmentazio horrekin ba
t datoz administrazio turistiko ugari, eta koherentea da Turismoaren Mundu Erakundearen aurreikuspenekin. Zehazki joera horren legitimitateari buruzko kontuetan geratu gabe, kezkagarriak iruditzen zaizkigu hori justifikatzeko ba
liatu diren argudioak; izan ere, haurrak gehiegitan agerrarazten dira oro har bizikidetzarako mugarik eta portaera-eredu egokirik ez duten pertsona gisa, hezkuntza-sistema permisibo ba
ten emaitza, ba
i eta ondoezaren sortzaile gisa ere, zeintzuetatik urrun egotea komeni den, gozatu ahal izateko. Helduen artean bezalaxe irudi horrekin ba
t egiten duten haurrak (edo familiak, nahiago ba
da) ba
direla ukatu gabe, ez zaigu bidezkoa iruditzen orokortzea. Areago, gai horri dagokionez beste alderdi ba
tzuk plantea litezke, esate ba
terako, aisialdiko eredu eta alternatibekin loturikoak, haurren premiei dagokienez gure hiri eta herriek duten egituraketari loturikoak, haurren irudiari loturikoak, tolerantzia eta errespetuarekin loturikoak. Nolanahi ere, eta esan dugun bezala oraindik amaitu gabe dagoen jarduketa ba
t denez, emaitzaren berri geroagoko txostenetan emango dugu.
2.2.9.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak
Biktimatzat hartzea eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabei arreta ematea aspaldidanik da kezka-iturri erakunde honentzat. Irudipen zabalduena da kontu honetan "dena egiteko" dagoela, hala nola diagnostikorik oinarrizkoena (zenbat haurri buruz ari gara?), zuzeneko biktimatzat hartzeko beharra ("biktima dira, indarkeria erabiltzen den sistema ba
tean bizitzeak haien garapenean eragina duelako" tesia "erasotzen ez dieten bitartean lekuko huts dira" tesiaren aurka) eta indarkeriak ba
nakoarengan dituen ondorioen ebidentzia. Diagnostiko hori oinarritzat hartuz, aho ba
tekoa da beharrezkoa dela fronte guztietan aurrera egitea: sentsibilizazioa, prebentzioa, esku-hartzea, erakunde arteko koordinazioa eta abar; dena dela, onartzen da, halaber, berriki izan direla itxuraz norabide egokia erakusten duten esperientzia ba
tzuk.
Kezka horrekin ba
t egiten dute beste erakunde (batez ere Save the Children-ek helarazi digu interesa), instituzio eta profesional ba
tzuek, eta, horien eskutik, errealitate horretara hurbildu eta xeheki ezagutzeko izan dugu aukera. Hortik gure ustez esanguratsuenak diren alderdiak nabarmenduko ditugu.
bat da ez dagoela daturik eta horrek zaildu egiten duela arazoa norainokoa den zehaztea. Lurraldearen arabera oso modu desberdinean, lehen-mailako informazio-iturrietan adierazle
batzuk sartzen hasi dira, genero-indarkeriaren eraginpean zenbat seme-alaba dauden jakiteko.
bada ere emakume horien seme-alabek, indarkeria horren eraginpean egote hutsagatik, ondorio "propioak" pairatzen dituztela (ikus horri buruz Save the Children-ek egindako txostenak), amak pertsona eta emakume gisa paira ditzakeenak alde
batera utzita, oro har ez dira zuzeneko biktimatzat hartu ohi.
baloratu egingo litzatekeela etxean indarkeriaren eraginpean egotea haiengan eta haien garapenean nola eragiten ari den, eta, ondorioz, haur horien sufrimenduarentzako erantzun espezifiko egokienak egituratuko liratekeela, amekin esku-hartzeak haiengan zeharka izan dezakeen eraginaz harago. Oraindik nahiko uste zabaldua da ama oneratze hutsak ondore onuragarria izango duela seme-alaben egoeran, eta, ondore onuragarri hori eztabaidaezina izanik ere,
batzuetan ez da nahikoa. Beharrezkotzat jotzen den esku-hartzeak
barne hartu beharko lituzke emakumea oneratzeko jarduketak, adingabea oneratzekoak eta familia-sistema oneratzekoak (rolak, agintaritza eta abar), ez
baita arraroa hori ere nahasirik egotea.
Balorazio Forentseko Unitatea) hari soilik ebaluatzen zaizkio lesioak eta ondorioak. Adingabeentzat garrantzi handia dute ezartzen diren neurri zibilek (etxebizitzaren erabilera, zaintza eta
babespea, bisita-araubidea...); horretarako, Talde Psikosozialen txostenak hartzen dira kontuan. Talde horiek ezin dute beti
balorazio xehe
bat egin haur horien egoeraren inguruan.
baliabide eta programek, txosten orokorreko Berdintasunari buruzko atalean aipatzen den bezala, esku-hartze hauek agertzen dizkigute:
1. Arabako Foru Aldundiko Emakumeen Ba
tzordea:
baliabideak, amak haien kargu egiterik ez duenerako, arreta jasotzen ari delako, gestioak egiten ari delako eta abar. (Lore-maitia haurtzaindegia guraso
bakarreko familientzat, AGLEk kudeatua).
barrukoa (Zutitu erakundearen ardurapean): Lehenik amarekin egiten da lan, eta esku-hartzeak irauten duen bitartean, amak irizten
badio adingabeei ere erasan diela tratatu egiten dira. 2010ean, 61 adingaberi eman zitzaien arreta, eta emakumeei, berriz, 500
baino gehiagori.
2. Familian esku hartzeko programa, emakumeen aurkako etxe ba
rruko indarkerian espezializatua. Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Zerbitzua.
Programa berritzailea da (2006an abiatu zen), hartzaileen profilagatik; izan ere, emakume horiek erasotzailearekin bizi dira, ba
i oraindik ez dutelako hartu hausteko erabakia, ba
i hautsi ba
zuten ere berriro harekin bizitzen jarri direlako eta indarkeriak bere hartan jarraitzen duelako.
Programaren xedea da emakume horiei espazio ba
t ematea hausnartzeko eta adierazteko, erabakiak hartzeko eta emozionalki oneratzeko prozesuan laguntzeko. Helburu hauek ezarri dira: segurtasun-plana egitea, autoestimua eta jabekuntza hobetzea, gizarte-sarea berrezartzea eta erasotzailearekiko mendekotasun-egoerari eusten dioten sinesteak eta jokabideak aldatzea.
Zeharka esku hartzen da adingabeekin, amarekin egiten den esku-hartzearen bidez, harekin esku hartzeko programaren ba
rruan amaren esparrua kontuan hartzen den neurrian; hain zuzen, psikologia- eta hezkuntza-arloko jarraibidek ematen zaizkie, lotura indartzeko eta seme-alabei gertatzen ari denaren berri emateko.
Adingabeekin berariaz esku hartzea:
badirelako indarkeriaren eraginaren ebidentziak, hau da, zuzeneko biktima gisa ikusten ditu programak.
banakako kasu
bakoitzaren
balorazioan desberdintasunak agertzen dira hainbat aldagairi dagokionez, hala nola: erresilientzia-gaitasuna, erreferentziazko pertsonekiko atxikimendua edo familia/harreman-sare zabala.
batean, adingabeak ez dira joaten zerbitzura, ikastetxean, haurtzaindegian eta abar egon behar izaten dutelako), eta beti haren adostasunarekin.
bada, zerbitzu espezializatu
batera bidaltzen dira.
banakako saioetan egiten da (jolasa, psikomotrizitatea, adierazpena, zinema...), eta beste
baliabide
batzuekin koordinatuta.
3. Egonaldi ertain eta luzeko bizitegi-programa. Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Zerbitzua
Aldi ba
terako harrera-baliabidea (batez besteko egonaldia: bi urte inguru), emakumeen autonomia sustatzeko; horren bidez, hausnartzeko espazio ba
t ematen zaie, zer nahi duten eta zer egin dezaketen zehaztu ahal izan dezaten.
Adingabeekiko esku-hartzeari dagokionez:
batzuekin bizitzen jarri direla, desagertu egin dela aitaren/gizonaren irudia, beren etxetik "premiaz" irten behar izan dutela...
baita; eredua egiteko jarraibideak eta hazierarako trebetasunak.
banakakoa; psikopedagogo
batek koordinatzen du, eta ondoko fase hauen arabera egiten du aurrera: 1) adingabearen harrera eta egoera material eta emozionalaren
balorazioa (amarenarekin
batera); 2) amaren eta seme-alaben egokitzapenari, ohiturei, harremanei eta abarrei buruzko behaketen erregistroa; 3) esku hartzeko
banakako planaren definizioa; 4) beharrezkotzat jo den eremuetan esku hartzea (eskola-laguntza —amari bere egitekoa kendu gabe,
baina
bai lagunduz—, aisialdiko eta astialdiko laguntza, laguntza psikopedagogikoa —autoestimua, jokabidea aldatzea, eredua egitea—; jokabide oldarkorren prebentzioa, kontsumoen prebentzioa, eta abar); 5) irteera: unea prestatzea, lagun egitea beste
baliabide
batzuetara aldatzean (hezkuntza-arlokoak, osasun-arlokoak eta abar), eboluzioa
baloratzea eta amari jakinaraztea.
EAEn emakumeei arreta emateko sistemaren bidez (hor egituratzen ba
ita dagoen apurra) adingabe horiei ematen zien arretak elementu komun hauek ditu: berri samarra dela (2006tik aurrera), eta nagusiki bizitegi-baliabideetan dauden emakumeen (ez dira iristen emakumeen % 10era) seme-alabei ematen zaiela arreta eta ez hainbeste etxebizitza autonomoetan edo beren ba
liabideekin eta beren sare zabaletik bizi diren emakumeen seme-alabei. Horrek auzi hau pizten du: nola ziurtatuko zaien beste haur horiei harrera-baliabideetatik igarotzen direnei eskaintzen zaienaren antzeko estaldura dituzten beharrei erantzuteko. Nolanahi ere, uste dugu aurreko paragrafoetan azaldu dugun arretak ba
lio dezakeela Euskal Autonomia Erkidegoan genero-indarkeriaren egoerak salatzeko edozein administrazio publikotara jotzen duten emakumeen seme-alabak nola ikusarazi (eta, beharrezkoa izanez gero, artatu) beharko liratekeen azaltzeko parametro gisa. Ba
dira, bestalde, zenbait lan-esperientzia oso interesgarri tokiko esparruan edo, nahiago ba
da, emakumeak dauden lurraldean bertan egindakoak (ikus Aragoiko Emakumearen Institutua).
2.2.9.4. LGTB neska-mutilak
Erakunde honek askotan adierazi du joera homosexuala (gay eta lesbianak) edo bisexuala edo transgenero edo transexual identitatea (aurrerantzean, lgtb) duten nerabe askoren egoeraren gaineko kezka; izan ere, egunero bizi dituzte familian, eskolan edo gizartean beren errealitatea ez onartzearekin eta, areago, arbuiatzearekin loturiko egoerak.
Nahiz eta aurten auzi honen inguruan ba
nakako kexak jaso ditugun, erakundeak lgtb pertsonen eskubideak defendatzeko lanean diharduten taldeekin duen harremanak bide ematen digu gaur egungo arazo kezkagarrienetako ba
tzuk ezagutzeko.
Horri dagokionez, Gehitu elkarteak adierazi zigun kezkatuta zegoela, sexu-joera edo genero-identitateari dagokionez portaera desberdina duten neska-mutilek eskolan askotan ba
besik aurkitzen ez zutelako. Elkartea, jazarpen homofobikoaren biktima ziren adingabe ba
tzuen gurasoek hainbat salaketa ipini zituztela eta, hasia zen arlo horretan lanean, eta Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen, zeuden protokoloak hobetzeko, ba
i eta irakasleak eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak prestatzeko ere.
Rainbow proiektua aurkezteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin egindako bilera ba
tean, kezka horien berri eman genion, eta, horrez gain, adierazi genion beharrezkoa zela neurriak hartzea, irakasleek auzi horren gainean zuten ezagutza hobetzeko eta eskolako jazarpenari aurre egiteko zeuden protokoloen aplikazioa hobetzeko, jazarpen homofobikoaren aldagaia ere kontuan hartuta, zenbaitetan oharkabean pasatzen ba
ita helduen artean. Bilera horren ondotik, jakin dugu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskola-jazarpenaren aurkako protokoloan jazarpen homofobikoa detektatzeko tresnak gehitzea planteatu duela aniztasun afektibo-sexuala kudeatzeko lan-planean, eta, horrez gain, irakasleekin prestakuntzaren ildoan lan egitea proposatu duela, ikasgeletan halako kasuak hobeto detektatzeko.
Arartekoarentzat, lehentasunezko helburua da hezkuntza-erakundeek beharrezko estrategiak jorratzea, eskola leku ziur ba
t izan dadin, non adingabeei joera sexuala eta genero-identitatea modu aske eta bete-betekoan garatzeko ba
besa bermatuko zaien. Uste osoa dugu eskola gizarteratzeko eta ba
lioak transmititzeko eragile nagusietako ba
t dela, eta, beraz, erakunde honek lehentasunezkotzat dauka ahalegina egitea ez soilik jazarpen homofobiko eta transfobikoa ikusarazteko eta jorratzeko, ba
izik eta ba
ita aniztasun afektibo-sexualak dakarren aberastasuna aitortuko duen eta sexu-joeraren eta genero-identitatearen aniztasuna erabat onartuko duen gizarte ba
t lortzeko oinarriak haurtzarotik ezarriko dituen hezkuntza-mota ba
t garatzeko ere. Helburu horiek lortzea izan da urteetan material didaktikoak prestatzeko egin den lanaren xedea; 2011n, lan horren erakusgarri garrantzitsuena Rainbow proiektua izan da —horren berri 6.4. puntuan emango dugu—.